Cortadeira selloana

6
Izena euskaraz: PANPA- LEZKA Jatorria: Hego Amerikakoa den belar altu bat da. Bidaia : Bere izenak adierazten duen bezala, Pampan bizi da, baita Patagonian ere, handik etortzen dira

description

Cortadeira selloana. Izena euskaraz: PANPA-LEZKA Jatorria: Hego Amerikakoa den belar altu bat da. Bidaia : Bere izenak adierazten duen bezala, Pampan bizi da, baita Patagonian ere, handik etortzen dira. Cortadeira selloana. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Cortadeira selloana

Page 1: Cortadeira selloana

Izena euskaraz: PANPA-LEZKA

Jatorria: Hego Amerikakoa

den belar altu bat da.

Bidaia: Bere izenak adierazten duen bezala, Pampan bizi da, baita Patagonian ere, handik etortzen dira

Page 2: Cortadeira selloana

Egokitzapenak: Panpa-lezka edozein lekutan hasten da: lorategi, leku hutsietan… Nahiz eta belar polita izan arazo asko dakartza ingurumenerako.

Lurrak hartzen ditu, erraz kolonizatzen baititu: garraiobideen ertzak, ezpondak, lanak egin berri diren orubeak... Baina gero eta ohikoagoa da gutxi eraldatutako habitatetan azaltzea. Ingurumenaren aldetik balio handia dutenetan, hala nola hezeguneetan, dunetan, paduretan, larreetan eta sastrakadietan, eta pinu-landaketa gazteak ere inbaditzen ditu. Hartzen dituen habitatetan, hainbat eratako kalteak eragiten ditu.

Page 3: Cortadeira selloana

Bertakoak jan: Ibai ertzeetan dauden landareak jaten ditu, ibai ondoan dauden sustantzia batzuk eta lurrean dauden substantziak ere. Hartzen dituen habitatetan, hainbat eratako kalteak eragiten ditu. Adibidez, baso gazteetan eta zuhaitz-landaketetan, zuhaitz gazteekin lehiatzen du, ura eta elikagaiak xurgatzeko.

Page 4: Cortadeira selloana

Stop: Panpa belarra sahiesteko erabiltzen ari den teknika, landarearen goikaldean herbizida aplikatzea eta ondoren eskuz errotik ateratzea da. Landare kolonia, ur masa batetik gertu dagoenean berriz, ez da glifosato deritzon herbizida erabiltzen, bere iragaztea ekiditzeko. Kasu horretan, errotik atera eta jarraian “mulching”a (landarea plastikoz estaltzea) burutzen da.

Page 5: Cortadeira selloana

Beste metodo batzuk hauxek dira: Selektiboena landarea errotik ateratzea da. Dentsitate handia dagoen leku batzuetan, berriz, makinak erabili izan dira landareak atera eta suntsitzeko; halabaina, ez da irtenbide ona, lurra biluzik geratzen baita, eta horrek landare inbaditzaileak sartzea errazten du . Hala nola segaz moztea, infloreszentziak kentzea, eta erretzea; ez dira, ordea, oso eraginkorrak.

Page 6: Cortadeira selloana

Edonola ere, dauden landareak kentzea ez da nahikoa. Prebentzio-neurriak ezinbestekoak dira kolonizazio berriei aurrea hartzeko. Besteak beste, errepideen eta bestelako eraikuntzen lanak ondo planifikatzea komeni da, lurra ahalik eta gutxien eraldatzeko eta bertako landaretza lehenbailehen leheneratzeko.