Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu...

35
Hezkuntza Zerbitzua Servicio de Educación 2011-2012 ikasturtea

Transcript of Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu...

Page 1: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Hezkuntza Zerbitzua Servicio de Educación

2011-2012 ikasturtea

Page 2: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 1

AURKIBIDEA

ANTOLAKUNTZA ALDERDIAK ........................................................................ 5

• Egutegia ........................................................................................................... 5 • Ordutegia eta jardueraren iraupena.................................................................... 5 • Garraioa ........................................................................................................... 5 • Zuzendari pedagogikoa, laguntzaile zerbitzua eta irakasleak ........................... 6 • Material didaktiko lagungarriak ......................................................................... 6 • Kontzertuetara joatea ....................................................................................... 6 • Informazioa ...................................................................................................... 7

KONTZERTU PEDAGOGIKOAK

• Laburpen taula ................................................................................................. 9

I. Musikarekin jolasean • Pianorekin jolasean ......................................................................................... 11 • Ipuina musikaz lagunduta...................................................................................12

II. Notak eskolan • Goazen kontzertura ....................................................................................... 13 • Ahotsarekin jolasean ...................................................................................... 14 • Gure jaiak: musika eta dantza ........................................................................ 15 • Musika adierazteko eta komunikatzeko .......................................................... 16 • Soinuaren ezaugarriak .................................................................................... 17 • Dantza ............................................................................................................. 18 • Haizea eta perkusioa ....................................................................................... 19 • Jaietako musika .............................................................................................. 20 • Musika zineman .............................................................................................. 21 • Hari instrumentuak eta orkestra ....................................................................... 22 • Kantu korala .................................................................................................... 24 • Musika eszenan .............................................................................................. 25

III. Hau entzuna dut • Euskal tresna tradizionalak musikan ............................................................... 27 • Gure konpositoreak ......................................................................................... 28 • Musika munduan ............................................................................................. 29 • Reziklate ......................................................................................................... 30 • Jazza ............................................................................................................... 31 • Musika eta teknologia berriak .......................................................................... 32

IV. Klasedun musika • Musika eta poesia ............................................................................................. 33 • Jazz uhinak hirian zehar……………………………………………………………… 34

Page 3: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 2

Adiskideok:

Ikasturte honetan ere, ongi etorriak izan zaitezte Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak antolatu duen Musika Adierazpena Programara.

UHZaren ekimenak Hiri Hezitzailearen ikuspuntutik begiratu behar dira, hori dela eta Vitoria-Gasteizek bertan bizi diren gizabanako guztien eskura jarri behar ditu heziketa, sustapena eta garapena bultzatzeko dituen aukera ugariak.

Musika Adierazpena Programak Vitoria-Gasteizko herritarren giza eta arte-kulturarako gaitasuna garatzen laguntzea eta hiriko musika baliabideak ezagutaraztea ditu helburu.

Programa horrek, hogei urteko ibilbidean, bilakaera handia izan du. Hasieratik, hiriko ikastetxe askok parte hartu du proposatutako jardueretan. 2010-2011 ikasturtean, 136 kontzertuetan, hiriko 58 ikastetxeetako 30.469 ikaslek parte hartu zuten.

Programak proposamen berarekin jarraitzen du: musikan aktiboki parte hartzeko biderik berehalakoena izatea, hau da, entzutea. Hiriko hainbat musika taldek interpretatutako Kontzertu pedagogikoak, nahitako hezkuntza ekintzak dira, eta hartan datza haien aberastasun nagusia. Horrela entzumena trebatu eta sentiberatzearekin batera, musika eduki batzuk garatzen dituzte.

Musika Adierazpena programaren helburuak ondokoak dira:

• Ikasleei musika hezkuntzan laguntzea, jarrera positiboa eta hausnartzailea izan dezaten.

• Irakasleei zuzeneko musika eskaintzea, curriculuma garatzen laguntzeko baliabide gisa.

• Hiriko musika baliabideak ezagutaraztea.

Ondorengo orri hauetan aurkituko dituzue programaren alderdi nabarmenenak. Lehendabiziko eduki-multzoan antolakuntza alderdiak ekarriko ditugu gogora, hau da, egutegi, garraio edota laguntzeko material didaktikoari buruzko hainbat datu. Bigarrenen eduki multzoan, berriz, kontzertu pedagogikoak atalean, entzunaldi bakoitzaren ezaugarri garrantzitsuenen berri ematen da.

2011-2012 ikasturtera begira, programa hau hainbat multzotan antolatzen da hartzaileen arabera:

Page 4: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 3

EDUKI MULTZOA HARTZAILEAK

MUSIKAREKIN JOLASEAN - HAUR HEZKUNTZA

NOTAK ESKOLAN - LEHEN HEZKUNTZA

HAU ENTZUNA DUT - BIGARREN HEZKUNTZA

KLASEDUN MUSIKA - HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA - LEHEN HEZKUNTZA - DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA - DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAREN ONDOKOA - HELDUEN HEZKUNTZA IRAUNKORRA - HERRITARRAK

Aurreko ikasturteetan bezala, ikasleei zuzendutako kontzertuak lau eduki-multzotan banatu dira, eduki-multzo horietan landuko diren edukiak modu egokiagoan egituratu eta zatitzeko asmoz:

Musikarekin jolasean eduki-multzoan Haur Hezkuntzako ikasleek hartuko dute parte, eta ikasturtean zehar ikastetxean bi musika kontzertu entzuteko aukera izango dute.

Notak eskolan eduki-multzoan Lehen Hezkuntzako ikasleek hartuko dute parte, eta ikasturtean zehar bi musika kontzertu entzuteko aukera izango dute.

Hau ezaguna zait eduki-multzoan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek hartuko dute parte. Lehenengo hiru ikasturteetako ikasleek bi musika kontzertu entzuteko aukera izango dute. DBH eta DBHO mailako ikasleek, bestalde, Klasedun musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete.

Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna zait eduki-multzoak «eskaintza egonkorra» dira, Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuko adierazpenaren esparruan. Eskaintza hori modu zatikatuan eta mailakatuan dago egituratuta eta egonkorra da. Halaber, curriculuma behar bezala baliatzeko jarduera esparrua ezartzea du helburu.

Azkenik, proposamen hori osatu eta hirian sortzen diren ekimen zehatz eta kalitatezkoak aprobetxatzeko asmoz, Klasedun musika programa dugu.

Klasedun musika eduki-multzoan, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko eta Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikasleentzako eskaintza mantendu egin da.

Eduki-multzo honetan Musika eta Poesia kontzertu berria eskaintzen dizuegu DBHko 4. mailako eta DBHOko ikasleentzat. Beste aldetik, Jazz uhinak hirian barrena kontzertuak jarraitu egingo du, eta aurten VI. edizioa izango da.

Page 5: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 4

Hona hemen ikasturte honetarako eduki-multzo horretan sartu diren kontzertuak:

MAILA EDUKIAK LAGUNTZAILEAK

DBHko 4. maila eta DBHO.

MUSIKA ETA POESIA Tasio Miranda

Herritarrak JAZZ UHINAK HIRIAN BARRENA Jazzargia elkartea

Bukatzeko, bihoakizue gure esker ona, Musika Adierazpeneko programari erakutsi diozuen leialtasunagatik. Espero dugu programa honengan duzuen itxaropena betetzea.

Agur bero bat,

Hezkuntza Zerbitzua

Page 6: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 5

MUSIKA ADIERAZPENA

ANTOLAKUNTZA - 2011/2012 IKASTURTEA

EGUTEGIA

• Urriaren hasieran bidali genizuen egutegian zehaztu dira parte hartzeko aukera izango duzuen jarduerei buruzko zenbait datu (eguna, kontzertua hasteko ordua, parte hartzaileen taldea, lekua, eta abar). Datu horietan akatsen bat baldin badago, jakinarazi iezaguzue aurrerapen nahikorekin , beharrezko aldaketak egin ditzagun.

ORDUTEGIA ETA JARDUERAREN IRAUPENA

• Egutegian adierazi den ordutegia kontzertu pedagogikoaren hasierari dagokio. Hori dela eta, jarduera aurreikusitako orduan hastea nahi badugu, nahitaezkoa da egutegian adierazitako ordua baino 10 minutu lehena go bertaratzea , horixe baita sartzeko eta ikusleak beren tokietan jartzeko behar den denbora. Principal Antzokian eta Hegoalde gizarte etxean antolatzen diren kontzertuetan beharrezkoa da 15 minutu lehenago heltzea, bertan kokatzea konplexuagoa da eta.

• Planifikatu zehaztasunez kontzertua izango den tokira iristeko beharko duzuen denbora . Gogoan izan atzerapenak jardueran eragina izango lukeela eta errespetu falta izango litzatekeela gainerako talde parte hartzaileekiko. Nolanahi ere, behin kontzertua hasita dagoenean iritsi bazarete, itxaron kanpoaldean kokatze zerbitzuak jarraibide egokiak ematen dizkizuen arte.

• Jarduerak 50 eta 55 minutu arteko iraupena izango d u, eskaini beharreko musika edukiaren arabera.

GARRAIOA

• Gogoan izan jarduera gauzatuko den tokira joateko lekualdaketa antolatzea ikastetxe parte hartzaileari dagokiola . Bere aldetik, Hezkuntza Zerbitzuak diruz lagunduko ditu lekualdaketa horiek; gehienez ere , lekualdaketaren benetako gastuaren % 40 lagunduko du diruz. Laguntza hori jaso ahal izateko, ikastetxe interesdunak ondoko agiriak aurkeztu beharko ditu Hezkuntza Zerbitzuan:

Jatorrizko fakturak ; faktura horietan zenbatekoa, egindako ibilbidea , zein jardueratara joan diren eta jardueraren data agertu beharko dira.

Faktura horien fotokopiak eransten badira , aurkezten diren unean jatorrizko fakturak ere aurkeztu beharko dira, konpultsatzeko .

Page 7: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 6

Hiriko garraio publikoa erabiltzen bada, jatorrizko egiaztagiriak eta ikastetxeko zuzendaritzaren egiaztapena eskatuko dira.

Agiri horiek 2012ko urtarrilaren 13a baino lehen (lehenengo hiruhilekoari dagozkien gastuak) eta 2012ko ekainaren 15a baino lehen (bigarren eta hirugarren hiruhilekoei dagozkien gastuak) aurkeztu beharko dira.

ZUZENDARI PEDAGOGIKOA, LAGUNTZAILE ZERBITZUA ETA IRAKASLEAK

• Zuzendari pedagogikoa izango da jardueraren koordinatzailea, eta haren ardurapean izango dira kontzertuetako aurkezpenak. Horrez gain, laguntzaile zerbitzua talde parte-hartzaileei harrera egiteaz eta aretoan kokatzeaz arduratuko da. Hala ere, giza baliabide horiek ditugun arren, beharrezkoa da nabarmentzea irakasleok zaretela zuen ikasleen arduradunak . Ildo horretan, zuen laguntza eskatzen dugu taldeak arreta manten dezan eta behar bezala joka dezan lortzeko. «Kontzertura goaz» koadernoak laguntza eman diezazuekete ildo horretan.

• Taldearekin izena eman duen pertsona ez den beste bat joaten bada, garrantzitsua da pertsona horrek parte hartuko duen jarduera behar bezala ezagutzea, bai didaktikoki, bai antolakuntzari dagokionez, modu egokian parte har dezan.

MATERIAL DIDAKTIKO LAGUNGARRIAK

• Orokorrean, gomendatzen dizuegu ikasleei jakinaraz diezaiezuela gutxienez zein jardueratan hartuko duzuen parte eta zein musika-lan entzungo dituzten. Laburbilduz, jabetu behar gara kontzertura joatea ez dela txango soil bat ; kontzertu hau ikastetxea ez den beste toki batean emango den eskola izango da, eta bere horretan agortzen ez den proiektu zabalago baten osagarri izango da.

• Zenbait kontzertutarako material didaktiko lagungarria eskaini da (material hori, argitaratu zenean, ikastetxeetara bidali zen). Horrek, kontzertuetako edukiak gelan lantzeko aukera emango dizu. Zuen ikastetxean material hori ez balego, harremanetan jar zaitezkete programaren teknikariekin eskuratzeko.

• 2011-2012 ikasturteko hainbat kontzertuek material espezifikoa dute. Horiek ikastetxeetara bidaliko dira bere garaian.

KONTZERTUETARA JOATEA

• Maila bakoitzeko bi entzunaldietara joatea nahitaez koa da . Entzunaldi horietakoren batean parte hartzeari uko egiteak programatik kanporatzea ekarriko luke.

Page 8: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 7

• Arrazoitu gabe taldea ez bertaratzea hurrengo mailetan ere alde batera uzteko arrazoi izango da.

INFORMAZIOA

• Dokumentu honetan emandako informazioaz gain gehiago behar baduzue, ondoko edozein bitarteko erabil dezakezue:

Telefonoa: 945-161508 / 161534 / 161852. Luis María García, Imanol Molinillo, Itxaso Maeztu.

Posta elektronikoa: [email protected] [email protected] [email protected]

Posta helbidea: Hezkuntza Zerbitzua. Frai Zacarías Martínez kalea, 3. Vitoria-Gasteiz 01001

Page 9: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 8

MUSIKA ADIERAZPENA KONTZERTU PEDAGOGIKOAK

2011-2012 IKASTURTEA

Page 10: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 9

LABURPEN TAULA

I. “MUSIKAREKIN JOLASEAN” MAILA EDUKIA LAGUNTZAILEAK TOKIA HELBIDEA

Haur Hezk. 2. zikloa

PIANOAREKIN JOLASEAN Xabier Lizaso Ikastetxea

Haur Hezk. 2. zikloa

IPUINA MUSIKAZ LAGUNDUTA Turukutupá Musika Elkartea Ikastetxea

II. “NOTAK ESKOLAN”

MAILA EDUKIA LAGUNTZAILEAK TOKIA HELBIDEA

GOAZEN KONTZERTURA Ertzaintzaren Musika Banda Garcia Lorca antzokia. Lakua gizarte etxea Etxanobetarren zidorra, z/g DLHko 1.a

AHOTSAREKIN JOLASEAN Crescendo Musika Elkartea Garcia Lorca antzokia. Lakua gizarte etxea Etxanobetarren zidorra, z/g

GURE JAIAK: MUSIKA ETA DANTZA Udal Folklore Akademia Garcia Lorca antzokia. Lakua gizarte etxea Etxanobetarren zidorra, z/g DLHko 2.a

MUSIKA ADIERAZTEKO ETA KOMUNIKATZEKO Ertzaintzaren Musika Banda Garcia Lorca antzokia. Lakua gizarte etxea Etxanobetarren zidorra, z/g

SOINUAREN EZAUGARRIAK Ertzaintzaren Musika Banda Garcia Lorca antzokia. Lakua gizarte etxea Etxanobetarren zidorra, z/g DLHko 3.a

DANTZA Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa Principal Antzokia San Prudencio kalea

HAIZEA ETA PERKUSIOA Ertzaintzaren Musika Banda Garcia Lorca antzokia. Lakua gizarte etxea Etxanobetarren zidorra, z/g DLHko 4.a

JAIETAKO MUSIKA Udal Musika Banda Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa Konstituzio plaza, 9

MUSIKA ZINEMAN Udal Musika Banda Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa Konstituzio plaza, 9 DLHko 5.a

HARI-INSTRUMENTUAK ETA ORKESTRA Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa Konstituzio plaza, 9.

KANTU KORALA Arabatxo, Arabako Haur Abesbatzen Federazioa Garcia Lorca antzokia. Lakua gizarte etxea Etxanobetarren zidorra, z/g DLHko 6.a

MUSIKA ESZENAN Udal Musika Banda J.I.de Matauco antzokia. Hegoalde giz..etxea Alberto Schommer, 10

III. “HAU ENTZUNA DUT”

MAILA EDUKIA LAGUNTZAILEAK TOKIA HELBIDEA

EUSKAL TRESNA TRADIZIONALAK MUSIKAN Udal Folklore Akademia Garcia Lorca antzokia. Lakua gizarte etxea Etxanobetarren zidorra, z/g DBHko 1.a

GURE KONPOSITOREAK Udal Musika Banda Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa Konstituzio plaza, 9

MUSIKA MUNDUAN Udal Musika Banda Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa Konstituzio plaza, 9 DBHko 2.a

REZIKLATE Turukutupá Musika Elkartea Garcia Lorca antzokia. Lakua gizarte etxea Etxanobetarren zidorra, z/g

JAZZA Udal Musika Banda Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa Konstituzio plaza, 9 DBHko 3.a

MUSIKA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa Konstituzio plaza, 9

Page 11: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 10

IV. “KLASEDUN MUSIKA”

MAILA EDUKIA LAGUNTZAILEAK TOKIA HELBIDEA

DBHko 4. maila eta DBHO

MÚSIKA ETA POESÍA Tasio Miranda

Herritarrak JAZZ UHINAK HIRIAN BARRENA Jazzargia elkartea Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa Konstituzio plaza, 9

Page 12: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 11

Musikarekin jolasean

PIANOREKIN JOLASEAN

Norentzat: LH 2.ZIKLOA (3-5 urtekoentzat)

Musika baliabidea: XABIER LIZASO

Helburuak

• Musikarekin gozatzea eta ikastea. • Kontzertuetan errespetu, arreta eta entzuteko ohitura

hartzea. • Musikak zuzenean duen garrantziaz eta magiaz

ohartaraztea.

Material didaktikoa:

Pianorekin jolasean musika saioan Xabier Lizaso piano-jotzaileak musika klasikora hurbilduko ditu haurrak musika-jolas, dantza, mimo, abesti eta marrazkien bidez. Horrela, musika klasikoaren bitartez, artearekiko jakin-mina piztu nahi da. Saioak 45 minutu irauten ditu.

Laster, harremanetan jarriko gara parte hartzaileekin egutegia zehazteko eta jarduerari buruzko informazio gehiago emateko.

Zuzenean entzuten den musikak magia berezia izaten du, eta kontzertu honetan magia hori harrapatzeko zer egin dezakegun ikasiko dugu.

Page 13: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 12

Musikarekin jolasean

IPUINA MUSIKAZ LAGUNDUTA

Norentzat: LH 2. ZIKLOA (3-5 urtekoentzat)

Musika baliabidea: TURUKUTUPÁ MUSIKA ELKARTEA

Helburuak

• Haur hezkuntzako irakasleei musika baliabideak eskaintzea.

• Entzumen aktiboa eta sormen plastikoa eta soinuduna lortzea.

• Birziklatzearen eta ingurumenaren gaineko sentsibilitatea piztea.

Ipuina musikaz lagunduta saioan, Turukutupá musika taldeak hainbat ekintza garatuko ditu umeei musikaren eta soinuaren unibertsoa erakusteko. Jarduera honetan birziklatutako materialak eta gelako gauzak erabiliko dira, eta ipuina musikaz lagunduta kontatuko da entzute aktiboa izate aldera.

Page 14: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 13

Notak eskolan

GOAZEN KONTZERTURA

Norentzat: DLH 1 (6-7 urtekoentzat)

Musika baliabidea: ERTZAINTZAREN MUSIKA BANDA

Helburuak • Musikarekin gozatzea eta ikastea. • Kontzertuetan errespetu, arreta eta entzuteko ohitura hartzea. • Musikak zuzenean duen garrantziaz eta magiaz ohartaraztea.

Material didaktikoa:

• Paristik natorren partitura. • www.cfnavarra.es/.../Piccolo,%20Saxo%20eta%20bere%20Lagunak.pdf www.cfnavarra.es/conciertosescolares/.../Kolorezko%20banda.pdf.

Kontzerturako jarduera:

• Paristik natorren abestia ikasi.

Errepertorioa:

• Cartoon Symphony, Marcel Peetersena. • Paristik natorren, Iñaki Urkizuren moldaketa. • San Prudencioren erretreta, herri-kanta. • Pedro y el lobo, Serguéi Prokófievena. • Zorionak Zuri, Iñaki Urkizuren moldaketa. • Maite zaitut, Xavier Zabalarena (Juan Manuel Sáezen moldaketa).

Zuzenean entzuten den musikak magia berezia izaten du, eta kontzertu honetan magia hori harrapatzeko zer egin dezakegun ikasiko dugu.

Page 15: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 14

Notak eskolan

AHOTSAREKIN JOLASEAN

Norentzat: DLH 1 (6-7 urtekoentzat)

Musika baliabidea: CRESCENDO MUSIKA ELKARTEA

Helburuak:

• Musikarekin ikastea eta ondo pasatzea. • Kontzertuetan arreta, errespetua eta entzuteko ohitura hartzea. • Musikak zuzenean duen magiaz eta garrantziaz ohartzea. • Pertsona bakoitzak duen musika tresna, ahotsa, zaintzea eta

kontuan hartzea.

Material didaktikoa:

• Abestiak ikastea jolasteko, dantzatzeko...; aho korapiloak egitea (hizkuntzarekin zerikusia dutenak); arnasketa jolasak egitea (alegiazko puxika bat puztea sabelean...); ahots-teknika lantzeko jolasak egitea (Sorginen jolasa, Animaliek soinuak egiten dituzte...); haurrentzako abestiak entzutea.

• http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-2243/es/contenidos/informacion/ocio_cult_kantak_eta_dantzak/es_15995/euskalkantuak_eta_dantzak.html

• http://ahobetekanta.arteola.com/ • Kantua eskolan unitate didaktikoa eta Kantutegia (liburua eta CDa).

Kontzerturako jarduera: • Jolasteko, abesteko, dantzatzeko,… abestiak ikasi

Errepertorioa:

Entzunaldi honetan ahotsak eskaintzen dituen aukerak erakutsiko dira. Izan ere, ahotsa da dugun musika tresnarik ederrena eta perfektuena.

Page 16: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 15

Notak eskolan

GURE JAIAK: MUSIKA ETA DANTZA

Norentzat: DLH 2 (7-8 urtekoentzat)

Musika baliabidea: UDAL FOLKLORE AKADEMIA

Helburuak:

• Kontzertuetan arreta, errespetua eta entzuteko ohitura hartzea. • Musikak zuzenean duen magiaz eta garrantziaz ohartzea. • Musika tresna, dantza eta musikaren bitartez Euskal Herriko folklorea

ezagutzea

Material didaktikoa:

• Aita San Antonio partitura, eu.musikazblai.com › herri-kanta • Euskal Herriko musika-tresnak

www.cfnavarra.es/.../Piccolo,%20Saxo%20eta%20bere%20Lagunak.pdf • http://es.scribd.com/doc/6921892/EUSKAL-HERRIKO-MUSIKA-

TRESNAK • http://www.slideshare.net/sareetanbarrena/euskal-musika-tresnak • San Prudencio Zortzikoa – Erretreta, José Frescorena, herri-kanta.

Kontzerturako jarduera:

• Honako kanta hauek ikastea: Aita San Antonio, San Prudencio Zortzikoa - Erretreta eta Musika Alaia (Xoxoak) (Ze nolako musika alaia gure herrian sortua)

• MUSIKA. Lehen Hezkuntza 4.maila. Elkar-Ikastolen Elkartea. Txanela Proiektua. 25. pista (Xoxoak)

• http://haurhezkuntzakokantak.blogspot.com/2008/02/xoxoak-galdu-du-mokoa.html

-

Errepertorioa:

• Aita San Antonio, herri-kanta. http://www.youtube.com/watch?v=lfkLzZvKjPE • Txalaparta, herri-kanta. • San Prudencio Zortzikoa – Erretreta, José Frescorena, herri-kanta. • Txulalai (Soka dantza), herri-kanta. http://www.youtube.com/watch?v=6lhsdcVn4xM&feature=related • Arabako inauteriak (Zalduondo-Gesaltza), herri-kanta. • Laguardia (Kalejira), herri-kanta. • Aulki dantza (Irri dantza), herri-kanta. • Txistuak galdu du soinua, herri-kanta. • Txalo polka, Jose Ignacio Ansorenarena. http://www.youtube.com/watch?v=Bp9D1V1fgjA • Celedón, Mariano San Miguelena. Moldaketak: Juan Manuel Saez Etxabe

Page 17: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 16

Notak eskolan

MUSIKA ADIERAZTEKO ETA KOMUNIKATZEKO

Norentzat: DLH 2 (7-8 urtekoentzat)

Musika baliabidea: ERTZAINTZAREN MUSIKA BANDA

Helburuak:

• Kontzertuetan arreta, errespetua eta entzuteko ohitura hartzea. • Musikarekin ikastea eta ondo pasatzea. • Musikak zuzenean duen magiaz eta garrantziaz ohartzea. • Adierazteko eta komunikatzeko musikak duen garrantziaz konturatzea.

Material didaktikoa:

• Dancing Show ikuskizunerako koreografia prestatzea “Haurrak ikas ezazue” abestiaren partitura http://kantuan.net/kantuan_abestiak/kantuak_folders/haurrak_ikas_zazue?esparrua=abestiak&abesti_zehatza=haurrak_ikas_zazue&soilik_letra=soilik_letra

http://www.euskalnet.net/kepa/kantak.htm • La Storia lana entzutea, eta musikak iradokitzen duenarekin, gidoi bat egitea: http://www.youtube.com/watch?v=x4Ww1yGKyiA

Kontzerturako jarduera:

• Dancing show ikuskizunerako koreografia prestatu. • La Storia lana entzun, eta musikak iradokitzen duenarekin gidoi labur bat egin. • Zeledon abestia entzun. • Haurrak ikas ezazue abestia ikasi. • …

Errepertorioa:

• Dancing show, Joseph Hastreiterena http://www.youtube.com/watch?v=FfZSvt8hUiM • Amerikar bat Parisen, George Gershwinena http://www.youtube.com/watch?v=ydMrFRQcaVQ

• La Storia, Johan Withena • Zeledon, Mariano San Miguelena • Amorosa VI, Jesus Guridiren «Hamar euskal melodia» bildumakoa • Haurrak ikas ezazue, herri-kanta • Ikusi mendizaleak, herri-kanta • Agur jaunak, Jose Luis Marcoren moldaketa

Pentsatzen edo sentitzen duguna musikaren bitartez adierazteko gaitasuna da musika adierazpena. Hori dela eta, lehenik eta behin entzuten ikasi behar dugu, horrela, gero, komunikatzeko gai izan gaitezen.

Page 18: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 17

Notak eskolan

SOINUAREN EZAUGARRIAK

Norentazt: DLH 3 (8-9 urtekoentzat)

Musika baliabidea: ERTZAINTZAREN MUSIKA BANDA

Helburuak:

• Kontzertuetan arreta, errespetua eta entzuteko ohitura hartzea.

• Musikarekin ikastea eta ondo pasatzea. • Musikak zuzenean duen magiaz eta garrantziaz

ohartzea. • Soinuaren ezaugarriak ezagutzea: tonua, tinbrea,

intentsitatea eta iraupena.

Kontzerturako jarduera:

• Musika. Lehen Hezkuntza. Elkar-Ikastolen Elkartea.

Txanela Proiektua. Musika ezaugarri edo parametroekin lotutako entzunaldiak.

Material didaktikoa: • Ez

Errepertorioa:

• Jolasa (soinuaren norabidea). • Farmer’s fair (soinu baxua), Derek Broadbentena. http://www.youtube.com/watch?v=Juzlc5YE_Yo&feature=related • Crisócola (soinu altua), Jaime Teixidorena. • Merry-go-round, Nigel Clarke eta Michael Csányi-

Willsena. • Mary Poppins, Richard eta Robert Shermanena. • Zapateado, Pablo Sarasaterena. http://www.youtube.com/watch?v=DUUcWKtoALY • Pomp and circumstance (lehenengo martxa), Edward

Elgarena. • Brasiliana, Radames Gnattalirena. • Kalinka, herri-kanta. http://www.youtube.com/watch?v=BUQ1PQMM7vA&feature=related

Soinuak lau ezaugarri edo parametroren bitartez bereizten dira: intentsitatea, iraupena, tonua eta tinbrea. Kontzertu honetan ezaugarri horietara lehenengo hurbilketa egingo dugu.

Page 19: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 18

Notak eskolan

DANTZA

Norentzat: DLH 3 (8-9 urtekoentzat)

Musika baliabidea: JOSE URUÑUELA UDAL DANTZA KONTSERBATORIOA

Helburuak:

• Musika eta dantza ikastea eta ondo pasatzea. • Kontzertuetan arreta, errespetua eta entzuteko ohitura

hartzea.

Material didaktikoa: • http://es.wikipedia.org/wiki/Ballet • http://es.wikipedia.org/wiki/Danza

Kontzerturako jarduera:

• Prestatu CDan azaldu den koreografia, kontzertuan antzezteko.

• …

Errepertorioa:

• 1º ZATIA – Saioa hasi da • 2º ZATIA – Izaeradun dantzak • Dantza historikoa • Dantza, ikus-entzuleen parte hartzearekin • Dantza klasikoa • Dantza, ikus-entzuleen parte hartzearekin • Dantza garaikidea •

Ikuskizun honetan, Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioko ikasleek hainbat dantza estilotan zehar ibilbide bat egingo dute (dantza klasikoa, izaeraduna, garaikidea, eta abar).

Page 20: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 19

Notak eskolan

HAIZEA ETA PERKUSIOA

Norentzat: DLH 4 (9-10 urtekoentzat)

Musika baliabidea: ERTZAINTZAREN MUSIKA BANDA

Helburuak:

• Kontzertuetan arreta, errespetua eta entzuteko ohitura hartzea.

• Musikarekin ikastea eta ondo pasatzea. • Musikak zuzenean duen magiaz eta garrantziaz

ohartzea. • Haizezko musika tresnen familia (haizezko zurezkoak

eta haizezko metalezkoak) eta perkusiozko musika tresnen familia zuzenean entzutea eta jotzea.

Material didaktikoa:

• Musika. Lehen Hezkuntza. Elkar-Ikastolen Elkartea. Txanela Proiektua. (3., 4. eta 5. maila). Musika tresnen familietako entzunaldiak.

• http://eu.wikipedia.org/wiki/Haize_instrumentu • http://www.slideshare.net/hhescolapias/musika-

tresnak-8324499

Kontzerturako jarduera:

• Ez ..

Errepertorioa:

• Haizezko musika tresnen familia. • Boskote klasikoa • Saxofoien taldea. • Metalezko musika tresnen taldea. • Perkusiozko musika tresnen taldea • Perkusiozko musika tresna txikiak. • Dunbala, danborra eta platerak • Bateria. • Taldean: • Merry-go-round, Nigel Clarke eta Michael Csányi-

Willsena.

Kontzertu honetan orkestra osatzen duten bi familiak aurkeztuko dira: haizezko musika tresnen familia (haizezko zurezkoak eta haizezko metalezkoak) eta perkusiozko musika tresnen familia.

Page 21: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 20

Notak eskolan

JAIETAKO MUSIKA

Norentzat: DLH 4 (9-10 urtekoentzat)

Musika baliabidea: UDAL MUSIKA BANDA

Helburuak:

• Kontzertuetan arreta, errespetua eta entzuteko ohitura hartzea. • Musikarekin ikastea eta ondo pasatzea. • Musikak zuzenean duen magiaz eta garrantziaz ohartzea. • Musika eta jaien arteko harremana ezagutzea.

Material didaktikoa:

• http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-2243/es/contenidos/informacion/ocio_cult_kantak_eta_dantzak/es_15995/euskalkantuak_eta_dantzak.html

• Argazkiak eta marrazkiak erabiliz herriko jaien egutegia egitea. • Herri dantzak eta kantak, jaiekin erlazionatzea.

Kontzerturako jarduera: • Ez

Errepertorioa:

• La vuelta de Olárizu, Mariano Gordovilena. • Suite de Villancicos, herri-kanta (Hilario Extramianaren moldaketa). • Agate deuna, herri-kanta (Hilario Extramianaren moldaketa). http://www.youtube.com/watch?v=jWT7dp5T75Q&feature=related • Los pintores de Vitoria, herri-kanta. http://www.youtube.com/watch?v=y-JSLMi580E&feature=related http://www.youtube.com/watch?v=R7WP3wXH95s&feature=related • • Batukada. • Copacabana, Barry Manilowena. http://www.youtube.com/watch?v=JMHp9a5FwrI&feature=fvsr • San Prudentzioren erretreta, herri-kanta. http://www.youtube.com/watch?v=Epvh9cLOx4c • Danborrada, herri-kanta. • San Prudentziotik Andre Maria Zurira, Luis Arambururena. • Jaietako deia, Joselu Ruiz de Gordoarena. • Ya vienen los Blusas, Jose Maria Gonzalez Bastidarena. • Zeledon, Mariano San Miguelena. http://www.youtube.com/watch?v=NdPThJ35q_c&feature=related

Musika funtsezko elementua da festa giroa sortu eta ezagutzeko. Kontzertu honetan horren zergatiaren berri emango dugu.

Page 22: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 21

Notak eskolan

MUSIKA ZINEMAN

Norentzat: DLH 5 (10-11 urtekoentzat)

Musika baliabidea: UDAL MUSIKA BANDA

Helburuak:

• Kontzertuetan arreta, errespetua eta entzuteko ohitura hartzea. • Musikarekin ikastea eta ondo pasatzea. • Musikak zuzenean duen magiaz eta garrantziaz ohartzea. • Musika zineman duen garrantziaz eta irudiekin duen harremanaz

ohartaraztea.

Material didaktikoa:

• Film zati bat ikustea musikarekin eta musikarik gabe ezberdintasuna

nabarmentzeko (musikak aberasten al ditu irudiak?) • Melodia ezagunak entzutea eta asmatzea zein filmi eta pertsonaiari

dagozkion. • Soinu lana gelan egitea: irudi bat aukeratzea eta soinua jartzea

(musika tresnak, gorputza edo gauza ezberdinak erabiliz…). • http://www.bandassonorasdecine.com/ • http://es.wikipedia.org/wiki/M%C3%BAsica_cinematogr%C3%A1fica • http://www.filomusica.com/cine.html

Kontzerturako jarduera: • Ez

Errepertorioa:

• Pantera Arrosa, Henry Mancinirena. http://www.youtube.com/watch?v=FBREt6AvV00&feature=fvst • Ona, itsusia eta gaiztoa, Ennio Morriconerena. http://www.youtube.com/watch?v=2Yfuo-VomlY • The Simpsons, Danny Elfmanena. http://www.youtube.com/watch?v=Dm92HeXLePM • Rag-time. • Limelight, Charlie Chaplinena. http://www.youtube.com/watch?v=K5f_AG-SR24 • Batman, Danny Elfmanena. http://www.youtube.com/watch?v=0CcuiJM4nsA • Mission impossible, Lalo Schifrinena. http://www.youtube.com/watch?v=lLcWuQ6jL9g • Titanic, James Hornerena. http://www.youtube.com/watch?v=HzAgyHgo4yE • Walkirien martxa, Richard Wagnerrena. http://www.youtube.com/watch?v=zsRLV5BKFtg • Harry Potter, John Williamsena. http://www.youtube.com/watch?v=vP7d3psUfNk • Singing in the Rain, Lennie Haytonena. http://www.youtube.com/watch?v=ucI2BuRAClg

Page 23: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 22

• Mary Poppins, Richard eta Robert Shermanena. http://www.youtube.com/watch?v=2JRCMnouR-4 • Looney Tunes.

Bitxia da, baina zinemara joaten garenean «Film bat ikustera noa» esaten dugu, eta ez «Film bat entzutera noa». Hala ere, maiz, soinu banda irudia bezain garrantzitsua izaten da.

Page 24: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 23

Notak eskolan

HARI-INSTRUMENTUAK ETA ORKESTRA

Norentzat: DLH 5 (10-11 urtekoentzat)

Musika baliabidea: JESUS GURIDI MUSIKA KONTSERBATORIOA

Helburuak:

• Kontzertuetan arreta, errespetua eta entzuteko ohitura hartzea. Musikarekin ikastea eta ondo pasatzea.

• Musikak zuzenean duen magiaz eta garrantziaz ohartzea. • Harizko tresnen familia ezagutzea eta ikustea zein eginkizun

duten orkestran.

Material didaktikoa:

• Musika. Lehen Hezkuntza. Elkar-Ikastolen Elkartea. Txanela Proiektua. (3., 4. eta 5. maila). Entzunaldi hauek musika-tresna familiekin erlazionatuta daude.

• http://www.slideshare.net/hhescolapias/musika-tresnak-8324499

• http://eu.wikipedia.org/wiki/Hari_instrumentu • http://www.ehu.es/acustica/euskara/musika/orqueu/orqueu.html • http://www.el-atril.com/orquesta/La%20orquesta.htm • http://es.wikipedia.org/wiki/Orquesta • http://www.doslourdes.net/MUSinstrumentos_orquesta.htm

Kontzerturako jarduera:

• Orkestrako musika tresnak bilduko dituen abestiak eta jolasak egin.

• Musika tresnaren bat jotzen duten haurren parte-hartzearekin entzunaldi bat antolatu, eta gainerako ikasleei musika tresna horien ezaugarriak azaldu.

• Orkestrarako lan bat egin eta interpretatu, haur baten gidaritzapean.

• …

Errepertorioa:

Aurreko ikasturteetan beste musika tresna familia batzuk ikusteko aukera izan dute ikasleek. Oraingo kontzertu honetan, harizko musika tresnen familiak orkestra batean nola jarduten duen ikusiko dugu. Oso orkestra berezia da, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko ikasleez osatutakoa, hain zuzen.

Page 25: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 24

Notak eskolan

KANTU KORALA

Norentzat: DLH 6 (11-12 urtekoentzat)

Musika baliabidea: ARABATXO, HAUR ABESBATZEN FEDERAZIOA

Helburuak:

• Kontzertuetan arreta, errespetua eta entzuteko ohitura hartzea.

• Musikarekin ikastea eta ondo pasatzea. • Musikak zuzenean duen magiaz eta garrantziaz

ohartzea. • Pertsona bakoitzak berezko duen musika tresnaz, hau

da ahotsaz, ohartaraztea eta altxor bat bezala zaintzea

Material didaktikoa:

• Ikastea abestiak jolasteko, dantzatzeko...; aho-korapiloekin jolasak egitea (hizkuntzarekin erlazio dutenak); arnasa hartzeko ariketak egitea (irudimenezko puxika puztea sabelean); ahots-teknika lantzeko jolasak egitea; haur kantak entzutea; ekintzak egitea ahotsa zaintzeak duen garrantziaz ohartarazteko.

http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58 2243/es/contenidos/informacion/ocio_cult_kantak eta_dantzak/es_15995/euskal_kantuak_eta_dantzak.html http://ahobetekanta.arteola.com/ • Kantua eskolan unitate didaktikoa eta Kantutegia

(liburua eta CDa).

Kontzerturako jarduera: • Ez

Errepertorioa:

Entzunaldi honetan ahotsaren inguruko edukiak sakonduko dira: ahotsak musika-tresna bezala dituen aukerak eta kantu korala.

Page 26: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 25

Notak eskolan

MUSIKA ESZENAN

Norentzat: DLH 6 (11-12 urtekoentzat)

Musika baliabidea: UDAL MUSIKA BANDA

Helburuak:

• Kontzertuetan arreta, errespetua eta entzuteko ohitura hartzea. • Musikarekin ikastea eta ondo pasatzea. • Musika, dantza eta kantua nahasian dauden musika generoak

(balleta, zartzuela, opera, musikalak,…) ezagutzea.

Material didaktikoa:

• Istorio bat idaztea eta antzeztea: gidoia egin, pertsonaien bereizgarri izango den musika aukeratu, testuingurua eta jantziak aukeratu...

• http://es.wikipedia.org/wiki/%C3%93pera • http://es.wikipedia.org/wiki/Zarzuela • http://es.wikipedia.org/wiki/Ballet • http://es.wikipedia.org/wiki/Musical

Kontzerturako jarduera:

• Inguruko istorio bat idatzi eta musikaren bitartez antzeztu. (Gidoia egin, pertsonaien bereizgarri izango den musika aukeratu, testuingurua eta jantziak aukeratu...).

• ...

Errepertorioa:

• Hooray for Hollywood http://www.youtube.com/watch?v=irx0qQ7H6Rg&feature=related

Zisneen dantza, Piort Illich Chaikovskyrena http://www.youtube.com/watch?v=1H7RRak14H4&feature=fvsr

• Zisneen aintziraren balsa, Piort Illich Chaikovskyrena. • http://www.youtube.com/watch?v=2LufeIoS9eE

Aida, Guisseppe Verdirena • http://www.youtube.com/watch?v=l3w4I-KElxQ&feature=related • Toreador, George Bizetena • http://www.youtube.com/watch?v=D8Ult8x-doE&feature=related • La boda de Luis Alonso, Jerónimo Jiménezena. • http://www.youtube.com/watch?v=Z84HIrRzloM&feature=fvst • El Caserío, Jesús Guridirena. • http://www.youtube.com/watch?v=xWdKF_x6nWg&feature=relate

d • Mary Poppins, Richard y Robert Shermanena. • http://www.youtube.com/watch?v=DThMcRpiUOA&feature=fvst • Summer nights, J. Jacons y Warren Caseyrena. • http://www.youtube.com/watch?v=FpJUrt0O7uY • Greased Lighting, J. Jacons y Warren Caseyrena. • http://www.youtube.com/watch?v=c48Ol9xkaqM&feature=related • You’re the one that I want,J. Jacons y Warren Caseyrena. • http://www.youtube.com/watch?v=zHFbhhi_XVc&feature=related

Page 27: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 26

• High School Music, David Lawrence eta Jason Collynsena.

Eszenatokian hainbat eta hainbat ikuskizun egin daitezke, horietako askok musika dute oinarri. Kontzertu honen xedea musika generoak erakustea da; ikuskizun horietan antzerkia, dantza, kantua eta musika nahastu egiten dira: BALLETA, OPERA, ZARZUELA, MUSIKALA

Page 28: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 27

Hau entzuna dut

EUSKAL TRESNA TRADIZIONALAK MUSIKAN

Norentzat: DBH 1

Musika baliabidea: UDAL FOLKLORE AKADEMIA

Material didaktikoa: • «Euskal Herriko musika tresnak» koadernoa.

Ikasgelan egiteko jarduerak:

• Ikerketa egin familian, gurasoek eta aitona-amonek jaiak eta erromeriak ospatzeko zituzten moduaren inguruan (musika tresnak, janzkera, gastronomia, zeremoniak...).

• Joan erromeriaren batera (Olarizu, Armentia…) eta hitz egin gelan ikusitakoari buruz.

• …

Errepertorioa

• Lantzeko-inauteriak, herri-kanta. • Ezpatadantza, Oskorrirena. • Euskal Herrian euskaraz, Oskorrirena. • Circlecien-Courante , herri-kanta. • Getxa goi (pasodoble) Sabin Bikandirena. • Xalbadorren heriotza, Lourdes Iriondo eta Xabier

Leterena. • Happy mallets, Harm Eversena. • Habanerak, Julian Romano Ugarterena. • Alboka bilduma, herri-kanta. Moldaketak: Juan Manuel Saez Etxabe

Kontzertuaren egitaraua bi ideiaren inguruan sortzen da: alde batetik, Euskal Herriko melodietan musika-tresna unibertsalak erabiltzea, eta bestetik, musika tresna tradizionalen errepertorioari beste inguru batzuetako gaiak eta musika formak gehitzea.

Page 29: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 28

Hau entzuna dut

GURE KONPOSITOREAK

Noretzat: DBH 1

Musika baliabidea: UDAL MUSIKA BANDA

Material didaktikoa: Ez dago erabilgarri.

Ikasgelan egiteko jarduerak:

• Kontzertuan zenbait musikagileren lanak entzungo dira. Gelan musikagile horien zenbait lan bilatu eta entzuteko aukera izango da.

• Kontzertuan aipatuko diren zenbait musikagileren biografian sakondu.

• …

Errepertorioa:

• Lantzeko-inauteriak, herri-kanta. • Maite, Pablo Sorozabalena. • Nada y Mucho, Juan Crisostomo de Arriagarena. • En el Pirineo, Joaquin Larreglarena. • Bolero, Maurice Ravelena. • Dantzari, herri-kanta (Luis Arambururen bertsioa). • Cuadros vascos, Jesus Guridirena. • Furra-Furra, Natxo de Feliperena (Oskorri), H.

Extremianaren moldaketarekin. • Badator Zeledon, Joselu Ruíz de Gordoarena.

Kontzertu hau Pablo Sorozabal, Juan Crisostomo de Arriga, Luis Aramburu edo Jesus Guridi bezalako musikagileen lan esanguratsuenen berrikusketa izango da. Horretaz gain, gure herriko musikaren ezaugarriak aztertzeko aukera ere izango da.

Page 30: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 29

Hau entzuna dut

MUSIKA MUNDUAN

Norentzat: DBH 2

Musika baliabidea: UDAL MUSIKA BANDA

Material didaktikoa: • «Musika denboran zehar» koadernoa.

Ikasgelan egiteko jarduerak:

• Bilatu eta entzun gelan kontzertuan entzungo diren lanak.

• Kokatu musika lan bakoitza bere espazio-denbora koordenatuetan.

• Ezagutu eta identifikatu estiloak, generoak eta formak. • Egin koadro bat eta bereizi musikaren historiako aldi

nagusiak. • Eman historiako garai desberdinetan egin diren

musikaren erabilerei buruzko iritziak. • …

Errepertorioa: Une honetan ez dago erabilgarri. Ikasturtean zehar bidaliko dizuegu

Page 31: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 30

Hau entzuna dut

REZIKLATE

Norentzat: DBH 2

Musika baliabidea: TURUKUTUPA MUSIKA ELKARTEA

Material didaktikoa: • Ez dago erabilgarri.

Ikasgelan egiteko jarduerak: • Ez dago erabilgarri.

Errepertorioa:

Proiektu honetan, funtsezko bi alderdi elkartzen dira:

Perkusioa.

Publikoak zuzenean parte hartzea, musikariekin batera, kontzertua egiteko.

Proposamenaren ardatzetako bat dira artistek dakartzaten «trizikletak». Horrela, eszenaratze harrigarria sortzen dute, birziklatu ondoren egindako hainbat eta hainbat soinu instrumenturekin.

Page 32: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 31

Hau entzuna dut

JAZZA

Norentzat: DBH 3

Musika baliabidea: UDAL MUSIKA BANDA

Material didaktikoa: Ez dago erabilgarri.

Ikasgelan egiteko jarduerak:

• Kontzertu pedagogikoan interpretatuko diren lan batzuk bilatu eta entzun.

Errepertorioa:

• When the Saints go marching in, Louis Armstrongena.

• Blues de los metales. • The entertainer, Scott Joplinena. • Hello, Dolly, Louis Armstrongena. • Summertime, George Gerswhinena. • Mood Indigo, Duke Ellingtonena. • Caravan, Duke Ellingtonena. • It don´t mean a thing, Duke Ellingtonena. • Sing, sing, sing, Benny Goodmanena. • Pennsylvania 6-500, Glen Millerena. • One o’clock jump, Count Basierena.

Kontzertu honetan bi elementu konbinatzen dira: historian zehar izan diren jazz estiloak eta horiei dagozkien interpretazio teknikak.

Page 33: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 32

Hau entzuna dut

MUSIKA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK

Norentzat: DBH 3

Musika baliabidea: JESUS GURIDI MUSIKA KONTSERBATORIOKO ELEKTROAKUSTIKA LABORATEGIA

Material didaktikoa: • Ez dago erabilgarri.

Ikasgelan egiteko jarduerak:

• Sentikortu gazteak inguruan dituzten soinuen aurrean, eta entzute aktiboa sustatu.

• Teknologia berrien aukerak eta soinuaren gainean duten zuzeneko erabilera ezagutu (sortzea, grabatzea, erreproduzitzea, prozesatzea eta espazioan hedatzea).

• Sorkuntza artistikoko hainbat esparrutan soinuarekin egiten den lana erakutsi (soinuaren efektuak zineman, esate baterako).

• Gazteak gaur egungo konposizioan sartu (musika elektroakustikoa entzun).

• Vitoria-Gasteizko Sinkro jaialdira joan: www.sinkrofestival.com.

• …

Errepertorioa:

Kontzertu honetan bitarteko elektronikoek eta informatikoek eskaintzen dizkiguten adierazpen modu berrien inguruko ibilbidea aurkeztuko da, musika elektroakustikoko lanen bitartez, bai eta soinudun zenbait atal, musika, paisaia akustikoak, soinu efektuak eta abar entzunda.

Kontzertua ondoko atal hauetan dago egituratuta:

Musika teknologiarako sarrera. Sintetizadoreak. Ordenagailuak. Mikrofonoak. Musika aplikatua. Soinua eta espazioa. Soinua zineman. Soinuaren efektuak. Inguratzen gaituen soinua. Soinudun paisaiak. Musika elektroakustikoa.

Hainbat adibideren bitartez, teknologia berriek (elektronikak eta informatikak) eskaintzen dizkiguten musika aukerak erakutsiko dira.

Page 34: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 33

Klasedun musika

MUSIKA ETA POESIA

Norentzat: DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO 4. MAILA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA ONDOKOA

Musika baliabidea: TASIO MIRANDA

Material didaktikoa: • Ez dago erabilgarri

Ikasgelan egiteko jarduerak: • Ez dago erabilgarri

Errepertorioa:

Laster, harremanetan jarriko gara parte hartzaileekin egutegia zehazteko eta jarduerari buruzko informazio gehiago emateko.

Page 35: Copia de Musika koadernoa-EUSweb - Vitoria-Gasteiz...musika eduki-multzoko eskaintzatik kontzertu bat edo gehiago aukera ditzakete. Musikarekin jolasean , Notak eskolan eta Hau ezaguna

Musika Adierazpena. 2011/2012 ikasturtea 34

Klasedun musika

JAZZ UHINAK HIRIAN BARRENA

Norentzat: HIRITARRAK

Musika baliabidea: JAZZARGIA MUSIKA ELKARTEA

Material didaktikoa: • Ez dago erabilgarri

Ikasgelan egiteko jarduerak: • Ez dago erabilgarri

Errepertorioa: