Cnmv agerraldia

2

Click here to load reader

Transcript of Cnmv agerraldia

Page 1: Cnmv agerraldia

OSASUN ETA KONTSUMO BATZORDEARI

Igor Lopez de Munain Ganuzak, EH BILDU taldeko legebiltzarkideak eta

bozeramaile-ordeak, CNMV Espainiako merkatu arautzailearen presidente ohi Julio

Segura Sanchezen AGERRALDIA eskatzen du, Osasun eta Kontsumo

Batzordearen aurrean, “CNMV-k menpeko eta lehentasuneko ekarpenak deritzen

produktuei onarpena emateko prozesuaren harira azalpenak emateko”. Horretarako,

indarrean dagoen erregelamenduaz baliatzen da.

ZIOA:

Erakunde finantzarioek eta enpresa pribatuek menpeko eta lehentasunezko

ekarpenak deritzen produktu finantzarioa erabili izan dituzte beren finantzaziorako,

hain zuzen, kredituak nekez lortzen zituztenean.

Produktu finantzario horiek arrisku maila handikoak dira eta iruzur eginez

herritar askori saldu zitzaizkien. Pertsona horietako asko aurreztaile txikiak ziren eta

ez zuten produktua orokorrean ezagutzean. Horrela, iruzurra egikaritu egin zen

onarpena eman zieten erakunde guztien oniritzia izanda.

CNMV Espainiako merkatu arautzailearen erantzukizuna zen plazaratzea

produktu horien inguruko ezaugarrien harira zetorren kezka; horrez gain,

produktuaren segimendua egin behar zuen. Ez zuen horrelakorik egin.

Horregatik eskatzen dugu CNMV erakundearen agerraldia Osasun eta

Kontsumo batzordean, zehazki, Julio Segura Sanchez presidente ohiarena. Hala,

azaldu ahal izango du erakunde horrek nola eta zergatik baimendu zituen produktu

horiek, eta bereziki Eroski eta Fagorren kasuetan gertatu zenaren inguruan hitz egin

ahal izango du.

Hori horrela izanik, hurrengo agerraldi eskaera egiten du:

AGERRALDI ESKAERA:

Page 2: Cnmv agerraldia

CNMV Espainiako merkatu arautzailearen presidente ohi Julio Segura Sanchezena,

CNMV-k menpeko eta lehentasuneko ekarpenak deritzen produktuei onarpena

emateko prozesuaren harira azalpenak emateko.

Gasteizen, 2014ko otsailaren 17an

Igor Lopez de Munain Ganuza

EH Bildu taldeko legebiltzarkide eta bozeramaile-ordea