Cmc

10
Bioteknologia izaki bizidunetan oinarritzen den teknologia mota da. Bioteknologiak organismoak (mikroorganismoak, batez ere) erabiltzen ditu gizakiarentzat onuragarriak diren produktuak edo zerbitzuak eskuratzeko. Aplikazioak ditu nekazaritzan, farmazia-industrian, elikagaien zientzietan, medikuntzan eta ingurugiroan, besteak beste. Bioteknologia hainbat zientziatan oinarritzen da: mikrobiologian, biokim ikan, genetikan, botanikan eta ingenieritza puruan, adibidez.

Transcript of Cmc

Page 1: Cmc

Bioteknologia izaki bizidunetan oinarritzen den teknologia mota da.

Bioteknologiak organismoak (mikroorganismoak, batez ere) erabiltzen ditu gizakiarentzat

onuragarriak diren produktuak edo zerbitzuak eskuratzeko. Aplikazioak

ditu nekazaritzan, farmazia-industrian, elikagaien zientzietan,

medikuntzan eta ingurugiroan, besteak beste. Bioteknologia hainbat zientziatan oinarritzen

da: mikrobiologian, biokimikan, genetikan, botanikan eta ingenieritza 

puruan, adibidez.

Page 2: Cmc

Bioteknologia klasikoa ohituretan eta bizitza aurre zientifikoan oinarritzen zen, soilik elikadura arlora zuzenduz. Edariak edo elikagaiak eskuratzeko (ardoa, esnekiak...) gizakiak aspalditik erabiltzen dituen tekniken multzoa da.XIX.mendera arte prozedura horietan zegoen oinarri biokimikoa ez zen ezagutzen, baina Pasteur eta gero  mikrobioak aukeratzen hasi zen.Bioteknologia mota hau, beraz, mikrobioez baliatzen da onuragarriak diren produktuak eta zerbitzuak lortzeko (elikagaiak, edariak, produktu kimikoak eta farmazeutikoak, bio-intsektizidak, hondakin-uren arazketa...)

Page 3: Cmc

Bioteknologia modernoak XX. mendearen 80ko hamarkadan hasi zen. Bioteknologia mota honek ingeniaritza genetikoa du oinarri,geneak sartzen baititu -era artifizialean- mikrobioengan haien ezaugarriak aldatzeko, produktu interesgarri bat ekoiztu dezaten. Bioteknologia erabiliz, esaterako, bakterioek edo legamiek giza-intsulina ekoizten dute, hormona kodetzen duten giza-geneak mikrobio horiengan txertatuz. Egun, merkaturatzen den intsulina gehiena bioteknologiaren bidez lortzen da.Genetikoki eraldatutako organismoak ere sortzen ditu bioteknologia modernoak, organismo naturalen aldean onuragarriagoak direnak produktu bat ekoizteko.

Page 4: Cmc

Bioteknologiaren hastapenak nekazaritzaren agerpenarekin lotuta daude, duela 10.000 urte inguru. Nekazariak laster ohartu ziren posible zela uzten etekina hobetzea, landare hoberenak eta erresistenteenak aukeratuz.

Duela 8.000 urte sumertarrek eta babiloniarrek garagardoa ekoizten hasi ziren, txinatarrek gazta eta jogurta egiten zuten orain dela 6.000 urte eta ogiaren sorkuntza uste da k.a. 3000. urtean sortu zela, Egipton.

Elikagaiak eta edariak lortzeko prozesu hauetan guztietan bakterioak edo legamiak parte hartzen dute, lehengaiak hartzituz. Elikagai horiek sortzen dituzten hartzidurak kasualitatez gertatuko ziren hasieran, baina gizakiak laster ikasiko zuen prozesu horiek kontrolatzen, bere oinarri biokimikoa ezagutu ez arren.

Page 5: Cmc

XIX. mendea erabakiorra izan zen bioteknologiaren bilakaeran, mende horretan genetika, biokimika eta mikrobiologiaren oinarri teorikoak finkatu baitziren. Mende horren erdialdean Gregor Mendelek herentziari buruzko lehen ikerketa zientifikoak osatu zituen, eta 1876an Louis Pasteurek frogatu zuen mikroorganismoak direla hartzidura laktiko eta alkoholikoaren eragileak. XX. mendean industriaren garapena eta biologiaren aurrerapenei esker mikroorganismoak industrian erabiltzen hasi ziren. Mikroorganismoen ustiapena gizakiarentzat interesgarriak diren substantziak eta produktuak eskuratzeko areagotu egin zen XX. mendean zehar: 1910. urte inguruan mikrobioen lehenengo ekarpen industriala gauzatu zen, azetona, butanola eta glizerolaren ekoizpena hasi zenean

Page 6: Cmc

XX. mendeko aurkinkuntzarik garrantzitsuenak bioteknologiaren garapenean, besteak beste, hauek izan dira:

-1942an hasi zen penizilina lortzen Penicillium onddoaren andui ekoizleak hartzitzaile industrialetan haziz.

-1953an James Watsonek eta Francis Crick-ek ADNaren molekularen egitura azaldu zuten.

-1970an laborategi batean gene oso bat sortu zuen lehenengo aldiz

-1973an ADNaren birkonbinazio-teknika garatzen dute Stanley Cohen-ek eta Herbert Boyer-ek

-1976an bioteknologiaren lehenengo enpresa agertzen da, A.E.B-etan (Genentech)

-1982an intsulina lortzen da bioteknologiaren bidez, bakterioak eta ingenaritza genetikoa erabiliz.

-1983an lehenengo janari transgenikoak agertzen dira

-2003an giza-genomaren sekuentzia osoa deszifratzen da.

Page 7: Cmc
Page 8: Cmc

Bioteknologiaren aplikazioak mikrobioak erabiliz oso anitzak dira. Adibidez:

-Elikagaien industrian: gazta, jogurta, ozpina, ogia, proteina zelulabakarra, etab. mikrobioak erabiliz lortzen dira

-Edari alkoholikoen industrian: ardoa, garagardoa, sagardoa, sake, etab. mikrobioen hartziduren bidez sortzen dira

-Kimika industrialean: etanola, bitaminak,  aminoazidoak, entzima batzuk, azido azetikoa eta laktikoa, azetona, butanola, etab. ekoizteko mikrobioak erabiltzen dira.

-Farmazia eta medikuntza-industrian:antibiotikoak, txertoak eta hormonak eskuratzeko

Page 9: Cmc

Industri-hartzitzaileetan edo bioerreaktoreetan

-Hondakin-urak arazteko

-Mikrobiar meatzaritzan (metal batzuk lortzen dira lixibazio biologikoaren bidez)

-Bio-intsektizidak egiteko, nekazaritzan aplikatzen direnak (Bacillus thuringiensis  bakterioa erabiltzen da, intsektuen larbak akabatzen dituena)

-Hondakin kimiko toxikoak eta petrolioa biodegradatzeko (bioerremediazioa)

-Nitrogenoa finkatzen duten bakterioak erabiltzen dira nekazaritzan, nekazal-ongarritzerako. Bakterio horien geneak ere ingeniaritza genetikoaren bidez sar daitezke landareetan.

Page 10: Cmc

Eragiten dion arloaren arabera, bioteknologia horrela sailka daiteke:

-Bioteknologia gorria: farmazia eta medikuntza arloan aplikatzen dena (antibiotiko, txerto eta hormonen ekoizpena, antigorputzMonoklonalak...)

-Bioteknologia zuria: industria arloari dagokiona

-Bioteknologia berdea: nekazaritzan aplikazioak dituena (landare transgenikoak, bio-insektizidak...)

-Bioteknologia urdina: ur-ingurumenei eragiten diena