Cinéma Itsas Mendi (Urrugne-64) Zinegabonak 2016

Click here to load reader

  • date post

    24-Jul-2016
  • Category

    Documents

  • view

    227
  • download

    3

Embed Size (px)

description

Programme du cycle Zinegabonak 2016

Transcript of Cinéma Itsas Mendi (Urrugne-64) Zinegabonak 2016

  • ZINEGABONAK2015

    Abenduak 28-29-302016

    Urtarrilak 2-3

    BILBODONOSTIAGASTEIZIRUEAURRUA

  • Zinegabonak zikloa egonkortzen ari da. Hirugarren urtez, Euskal Herriko zenbait aretoetan haurrek euskarazko filmak ikusteko aukera izango dute. Hain zuzen, animaziozko 11 filma. Zineuskadik, EiTBrekin elkarlanean, neska-mutilei egindako oparia da, sarrerak euro bakarrean salduko baitira.

    Abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra bitartean luzatuko den zikloa berrikuntza nagusi batekin dator: bikoizketa tailerra. Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo da, eta bertaratzen direnek filmetako pasarteak nola bikoizten diren ikusi eta ikasiko dute, Bikoizketa-aktore profesionalen laguntzarekin. Eta ausartzen denak, ahotsa grabatzeko aukera izango du.

    Gozatu zinemaz euskaraz Zinegabonak-ekin!

  • BILBO (EiTB - Multibox)

    Kalifikazioa: Adin guztientzat

    Zuzendaria: Alexandre Astier eta Louis Clichy

    Urtea: 2014

    Iraupena: 85 minutu

    Gidoia: Alexandre Astier

    Kristo aurreko 50. urtean Erromatarrek Galia hartua dute. Galiar herri bakar bat geratzen da libre, saiatu arren, erasotzaileek ezin dutelako menperatu. Egoerarekin suminduta, Julio Cesarrek taktika aldatzea erabakitzen du. Luxuzko erromatar herri bat eraikitzen hasten da: Jainkoaren egoitza. Gure galiar lagunak luxuzko bizitzaren tentaldia saihesteko gai izango ote dira? Asterix eta Oblexis, eta haien herrikideak, Cesarrek jarritako amua irentsiko al dute?

    2015/12/29 11:00h.

    ASTERIX

    2016/01/03 11:00h.IRUEA

    2016/01/02 11:00h.BILBO (Golem Alhndiga)

    Kalifikazioa: Adin guztientzat

    Zuzendaria: Harald Siepermann eta Boris Aljinovic

    Urtea: 2014

    Iraupena: 80 minutu

    Gidoia: Bernd Eilert, Douglas Welbat, Daniel Welbat, Harald Siepermann

    Sariak: Sevillako Europako Gazte Festibaleko Europear saria

    Rose printzesak hatza ziztatu du, hamabietako kanpaiak jo baino lehen; 18 urte betetzera zihoala. Horrekin batera erresuma osoa ehun urteko loaldian erori da. Boboren erruz, Dellamorta sorgin gaiztoak bere helburua lortu du. Ipotx txikiak eta bere lagunek printzesa salbatu eta egindako okerra zuzendu nahi dute. Musu bat esnaraziko du printzesa, eta ipotxek badakite Rose printzesa Jack sukaldariarekin maiteminduta dagoela. Jack, ordea, preso dago Delammortaren gazteluan. 7 ipotxak gaztelura joan, Jack askatu eta Rosengana eramango dute, musu batekin printzesa esnatzera.

    7. IPOTXA

  • Kalifikazioa: Adin guztientzat

    Zuzendaria: Ricardo Ramn eta Angel Izquierdo

    Urtea: 2012

    Iraupena: 70 minutu

    Gidoia: Antonio Zurera

    Kalifikazioa: 7 urtetik gorakoentzat

    Zuzendaria: Tadayoshi Yamamuro

    Urtea: 2015

    Iraupena: 93 minutu

    Gidoia: Akira Toriyama

    URRUA2016/01/03 11:00h.

    Gertakizun bitxi-bitxi batzuek klima aldarazi dute herensugearen mendian. Tenperaturaren bat-bateko jaitsierak hotzaren hotzez eta ilunpean utzi du lurraldea. Basoa hiltzear dago eta Robin elfo txikia, basoaren, zaindaria, bizitza suntsitzen ari den gaitzari aurre egiteko, laguntza eske ari zaie jainkoei. Laguntza jaso bai...baina ez hark espero zuena!

    HARITZAREN BIHOTZASon Gokuk eta bere lagunek Frizer enperadorearen armadako Sorbet eta Tagomaren aurka borrokatu beharko dute. Azken hauek eraldatze berria egitea lortu dute, Lurra erabateko hondamendira eramateko asmoz. Goku eta Vegeta, ordea, Bills eta Whisekin ari dira entrenatzen. Beraz, haiek itzuli bitartean Gohanek, Satan Txikik, Krilinek eta beste lagunek aurre egin beharko diete inbaditzaileei. Frizerrek bere indar ikaragarria erakustea erabakiko du eta Goku eta Vegetak bakarrik egingo diote aurre, lurra hondamenditik salbatzeko. Lortuko al dute?

    BILBO (EiTB - Multibox)2015/12/30 11:00h.

    DRAGOI BOLA

  • Kalifikazioa: Adin guztientzat

    Zuzendaria: Ben Stassen eta

    Jeremy Degruson

    Urtea: 2013

    Iraupena: 85 minutu

    Gidoia: Ben Stassen eta James Flynn

    Jabeek kalean utzitako katutxo bat babes bila dabil, ekaitzak astintzen duen egun batean. Ezustean, tramankulu bitxiez betetako etxe harrigarri batean sartuko da. Agure mago bat bizi da bertan, katakumeari harrera beroa egiten diona. Mago zaharrak etxean dituen gainontzeko animaliek, ordea, ez dute begi onez hartuko eta katakumeak bere lekua bilatu beharko du. Egoerak okerrera egingo du agure magoa gaixotu eta ospitalera eramaten dutenean eta bere ilobak, aberasteko helburuarekin, etxea saldu nahi duenean. Gure katu heroiak etxe magikoa babesteko, eta gainontzeko animalien begirunea lortzeko, saiakera egingo du.

    2016/01/03 11:00h.BILBO (Golem Alhndiga)

    MAGIAREN ETXEA

    2016/01/02 11:00h.IRUEA

    Kalifikazioa: Adin guztientzat

    Zuzendaria: Peter Lepeniotis

    Urtea: 2014

    Iraupena: 90 minutu

    Gidoia: Peter Lepeniotis, Lorne Cameron eta Daniel Woo

    DONOSTIA2016/01/02 11:00h.

    Surly katagorriak eta bere adiskideek fruitu lehorren denda batean egundoko lapurreta egiteko asmoa dute. Eta asmo horretan, ohartu gabe, gangster batzuk prestatzen ar diren banku-lapurreta batean nahasturik aurkituko dira. Lortuko al dute onik ateratzea?

    HURRAK ETA LAPURRAK

  • Kalifikazioa: Adin guztientzat

    Zuzendaria: Takashi Yamazaki eta Ryichi Yagi

    Urtea: 2014

    Iraupena: 95 minutu

    Gidoia: Takashi Yamazaki

    2016/01/02 11:00h.GASTEIZ

    Nobita Nobi nahiko mutil traketsa da, egoera korapilotsuak sortzeko gaitasun aparta duena. Sewashi haur misteriotsua ezagutuko du, XXII. mendetik datorren bere hereniloba omen da, etorkizun beltza izango duela kontatzen diona. Baina ba omen dago irtenbide bat: Doraemon robota. Elkarrekin hainbat abentura igaro ostean, katu kosmikoak egoera iraultzeko irtenbidea topatuko du: maitasuna.

    STAND BY ME DORAEMONKalifikazioa: Adin guztientzatZuzendaria: Jan Rahbek

    Urtea: 2015

    Iraupena: 80 minutu

    Gidoia: Thomas Borch Nielsen eta Jan Rahbek

    Marko Makako, bere ametsetan, krimen handiak argitzen dituen polizia atsegina da. Errealitatean, ordea, uharte tropikal lasai bateko hondartzazain arduratsua baino ez da. Lulu ederra berarekin maitemintzeko itxaropena zapuztu egingo zaio Karlo xarmangarria uhartera iristen denean eta Markoren hondartzan tximu erraldoi itxurako kasinoa eraikitzen duenean. Jeloskor, Karlo ikertzen hasiko da, susmagarri delakoan. Zuzen dabil gainera, Karlok uhartea bereganatu eta bere burua presidente izendatu nahi duela deskubrituko baitu.

    2015/12/28 11:00h.BILBO (EiTB - Multibox)

    MARKO MAKAKO

  • Kalifikazioa: Adin guztientzat

    Zuzendaria: Yunfei Wang

    Urtea: 2014

    Iraupena: 76 minutu

    Gidoia: Yunfei Wang

    Kalifikazioa: Adin guztientzat

    Zuzendaria: Ernesto Padrn

    Urtea: 2014

    Iraupena: 73 minutu

    Gidoia: Ernesto Padrn

    Tom Txiki nekazal familia txiro batean bizi da. Uztak hondatzen dizkion intsektu izurrite batek eta laranja itxurako ispilu magiko batek abentura bidean jarriko dute: ispiluak bere ametsetako emakumea zein den azalduko dio, eta hirira joango da. Bidean, erregeren jauregia ilunpean eta urik gabe kontatuko diote. Erregeak ordainsari bikaina emango dio jauregiari itzala ematen dion zuhaitza bota eta urik gabe utzi duen ur-putzua zabaltzen duenari: markes titulua eta bere alaba Denise, emaztetzat. Tom Txiki zur eta lur geratuko da ispiluak erakutsitako emakumea Denise dela ohartzen denean.

    TOM TXIKI

    2016/01/03 11:00h.GASTEIZ URRUA

    2016/01/02 11:00h.

    YUGO & LALAYugo 10 urteko neskatila bihurri eta abenturazalea da. Aitari etengabe istorio bera kontatzen dio: hodeietako fantasiazko erresuma bateko bisitari bakarra izan dela. Hodeietako erresuman, Lala eta Osaba Artza ezagutu omen zituela, eta hirurek Tigre Jeneralaren aurka borrokatu zutela, Erresumako agintariaren aurka.

  • Kalifikazioa: Adin guztientzat

    Zuzendaria: Oskar Santos

    Urtea: 2013

    Iraupena: 92 minutu

    Gidoia: Jorge Lara eta Francisco Roncal. Josep Escobarrek sortu eta Ediciones Bk argitaratutako Zipi eta Zape komikian oinarrituta.

    Sariak: Sevillako Europako Gazte Festibaleko Europear saria

    Zipi eta Zape Esperantza ikastetxean daude zigortuta, bertan pasa beharko dute uda. Zuzendaria, zorrotz eta beldurgarria da. Zipi eta Zape laster jabetuko dira ikastetxean jolasak debekatuta daudela. Hala, Kaniken Kluba sortuko dute, zuzendariaren aginduei jaramonik egin gabe. Adimena, ausardia eta adiskidetasunaz baliatuz, ikastetxean gordetzen den sekretu misteriotsua aurkitu eta euren bizitzako abentura zirraragarriena biziko dute.

    2016/01/03 11:00h.DONOSTIA

    ZIPI-ZAPE

    BIKOIZKETA TAILERRA

    11:00h

    28/12/2015

    29/12/2015

    30/12/2015

    BILBO(Golem Alhndiga)

    DONOSTIA (Printzipe Zinemak)

    GASTEIZ(Florida Zinema)

    BIKOIZKETA TAILERRA

  • PROGRAMAZIOABilbo EiTBEiTB MULTIBOX ARETOABasurtuko Kaputxinoak, 248013 BilboTelf: 946 563 000 PRINTZIPE ZINEMAKSan Juan kalea, 10

    20003 Donostia

    Telf: 943 421 247

    FLORIDA ZINEMA

    San Prudencio, 22-24

    01005 Gasteiz

    Telf: 945 231 323

    GOLEM BAIONABaiona etorbidea, 5231008 IrueaTelf: 948 174 141

    CINMA ITSAS-MENDI29 rue Bernard de Coral64122 UrruaTelf: (0033) 0559 243 745

    GOLEM ALHNDIGAArriquibar plaza, 448008 BilboTelf: 946 070 767

    11:00h

    28/12/2015

    29/12/2015

    30/12/2015

    Marko Makako

    Asterix

    Dragoi Bola

    BILBOEiTB - Multibox aretoa

    SARRERA: doan (beharrezkoa da HIRU3 Komunitateak banatutako gonbidapena aurkeztea)Film guztiak euskarazko bertsioan emango dira

  • PROGRAMAZIOA

    11:00h

    2016/01/02 7. Ipotxa

    Magiaren etxea

    Hurrak eta lapurrak

    Zipi-Zape

    Stand by me Doraemon

    Tom txiki

    Magiaren etxea

    7. Ipotxa

    Yugo & Lala

    Haritzaren bihotza2016/01/03

    BILBOGolem Alhndiga

    DONOSTIAPrintzipe Zinemak

    GASTEIZFlorida Zinema

    IRUEAGolem Baiona

    URRUAItsas Mendi

    Sarrerak proiekzio-aretoetan egongo dira salgai.

    Film guztiak euskarazko bertsioan emango dira.