Casa Farnswoth

6
FARNSWORTH ETXEAREN ANALISIA: ENEKO GUERRA RODRÍGUEZ ETA PABLO GALLASTEGUI URRUZOLA FARNSWORTH ETXEA: HELBURUA: Hasiera batean etxe hau Farnsworth doktoreak Mies Van der Roheri eginiko eskikizun pertsonal bat izan zen. Van der Rohe etxe hau proietatzean, aste- bukaerako etxea izango zela kontuan hartu zuen, izan ere, Farnsworth0 doktoreak horrela adierazi baitzion. Urteak pasata, Lord Palumbok, Ingalaterrako erikitzaile dirudunak, erosi zuen, hasieran etxeak zuen funtzioa mantenduz. Azkenik, 2003an etxea, kultura zaintzeko elkarte batek erosi zuen, hasieran zuen funtzioa eraldatuz, izan ere, gaur egun, museo gisa erabiltzen baita. BALDINTZAK ETA BETEBEHARRAK: Farnworth etxea(41°38′5.96″N 88°32′8.6″W) Chicagotik (Illinois) oso gertu dagoen zelai batean kokatuta dago, Fox ibaia inguratuz (bere orientazioa azken honi pareloa izanez eta bere hegoaldean dagoen zuhaitz multzo baten babes bisuala duelarik. Bere inguruan, indibidualki askeak diren hainbat urbanizazio aurkitzeaz gain, hainbat landa lur ere aurki daitezke. Bestalde, gertuago dauden hiriak Yorkville(13.9 Km) eta Plano(3.6Km) dira. Chicagon aurki dezakegun klima, kontinentala, nahiko aldakorra da, beraz bere tenperatura maximoak eta minimoak urtean zehar nahiko aldakorrak izaten dira ere bai: neguan(M0ºC, m-25ºC) eta udan (m15ºC, M30ºC) Bestalde, prezipitazioak urtean zehar ematen dira. Hala ere urteko sasoi gogorrenak eta bortitzenak euriaz hari garenean, udaberria eta uda dira, Abustua hilabete hezeena izanez. Udazkenean eta neguan aldiz, elurra nahiko ugaria izaten da, izan ere, Illionoiz, Ipar-Amerikako sub.kontinentean kokatuta dago. Horrez gain, Chicago, haizezko hiria ezizenarekin ezagutzen dena, izugarrizko haize korronteak jasaten ditu, izan ere, Chicago ( eta bere ingurua) izugarri handia den laku baten hego-mendebaldean kokatuta dago, Michigan lakua, zeinek hainbat amerikar estatu baino handiago baita. Beraz, artikotik datozen haize korronteek oztoporik gabeko bidea aurkitzen eko eskalan. dute Farnsworth etxerako bidean.

description

farnsworth house Mies van der ROhe

Transcript of Casa Farnswoth

FARNSWORTH ETXEAREN ANALISIA: ENEKO GUERRA RODRGUEZ ETA PABLO GALLASTEGUI URRUZOLA

FARNSWORTH ETXEA:HELBURUA:

Hasiera batean etxe hau Farnsworth doktoreak Mies Van der Roheri eginiko eskikizun pertsonal bat izan zen. Van der Rohe etxe hau proietatzean, aste-bukaerako etxea izango zela kontuan hartu zuen, izan ere, Farnsworth0 doktoreak horrela adierazi baitzion.

Urteak pasata, Lord Palumbok, Ingalaterrako erikitzaile dirudunak, erosi zuen, hasieran etxeak zuen funtzioa mantenduz. Azkenik, 2003an etxea, kultura zaintzeko elkarte batek erosi zuen, hasieran zuen funtzioa eraldatuz, izan ere, gaur egun, museo gisa erabiltzen baita.

BALDINTZAK ETA BETEBEHARRAK:

Farnworth etxea(41385.96N 88328.6W) Chicagotik (Illinois) oso gertu dagoen zelai batean kokatuta dago, Fox ibaia inguratuz (bere orientazioa azken honi pareloa izanez eta bere hegoaldean dagoen zuhaitz multzo baten babes bisuala duelarik.Bere inguruan, indibidualki askeak diren hainbat urbanizazio aurkitzeaz gain, hainbat landa lur ere aurki daitezke. Bestalde, gertuago dauden hiriak Yorkville(13.9 Km) eta Plano(3.6Km) dira.

Chicagon aurki dezakegun klima, kontinentala, nahiko aldakorra da, beraz bere tenperatura maximoak eta minimoak urtean zehar nahiko aldakorrak izaten dira ere bai: neguan(M0C, m-25C) eta udan (m15C, M30C) Bestalde, prezipitazioak urtean zehar ematen dira. Hala ere urteko sasoi gogorrenak eta bortitzenak euriaz hari garenean, udaberria eta uda dira, Abustua hilabete hezeena izanez. Udazkenean eta neguan aldiz, elurra nahiko ugaria izaten da, izan ere, Illionoiz, Ipar-Amerikako sub.kontinentean kokatuta dago.

Horrez gain, Chicago, haizezko hiria ezizenarekin ezagutzen dena, izugarrizko haize korronteak jasaten ditu, izan ere, Chicago ( eta bere ingurua) izugarri handia den laku baten hego-mendebaldean kokatuta dago, Michigan lakua, zeinek hainbat amerikar estatu baino handiago baita. Beraz, artikotik datozen haize korronteek oztoporik gabeko bidea aurkitzen eko eskalan.

dute Farnsworth etxerako bidean.

Chicago inguruko lurra eraikitzeko leku aproposa da ekintza sismikoen eza dela eta. Inguru honetan erregistratutako azken sismoa 2010 Otsailean eman zen eta 3.8 indarra adierazi zuen Ritcherreko eskalan.Aipatutako moduan, egon daitezkeen ustekabeko bakarrak sismikoak edo klimatikoak izan daitezke. Lehengoak nahiko eskasak dira inguru honetan, eta bigarrenak, aldiz, anitzak, bai udaberrian eta baita udan. Urteko sasoi hauetan ematen diren periodo gutxiko eurien errepikapena, ibaien ur mailen igoeran ondorioztatzen da. Eraikina, Fox ibaitik oso gertu dago, zeinek urtero desbordatzen baita. Eraikina egiterakoan, Mies Van der Rohek kontuan izan zuen ur mailaren igoera, eta ziur asko bazekien Farnsworth etxea kokatuta dagoen zelaian urtero uholdeak egoten direla. Naturaren mugimendu hau aurreikusiz, Miesek etxea 1.5 metroko altuera duten 8 zutabe gainean eraiki zuen, etxea uholdeen aurrean babesteko. Hala ere, 1956, 1996 eta 2008an eman ziren uholdeak urtero ematen direnak baino larriagoak izan ziren, eta ondorioz, etxearen barnealdea urez beterik gelditu zen.

Gaiari beste intxaur biraketa emanez, eraikinaren kanpoaldean erabilitako materialak altzairua, zemendua, beira eta marmol trabertino erromatarra izan ziren. Material guzti hauen erresistentzia aire librearekiko(hezetasuna, ura, CO2...) nahiko ona da mota honetako kliman.

1940-1950eko hamarkadan, izugarrizko gertakizunak eman ziren, Ipar Amerika inguruan, zeintzuk gaur egungo gizartean garrantzi handia izan duten. Izan ere, hamarkada horretan, gerra hotza, rock & roll-aren jaiotza, hazkunde ekonomikoa etab. Zirela-eta jende askoren bizimodua asko aldatu zen.

Kultura aldaketako aldi honetan, Mies Van der Rohe agertu zen. Miesek, mundu osoan ipar amerikako hiri nagusien kontzeptua erabat eraldatu zuen. Esaterako, New York eta horrelako hirietan etxe orratzak bazeuden ere, Van der Rohe aintzindaria izan zen eraikin hauetan kristala eta altzairua material nagusitzat erabiltzen. Horrela berak proiektatutako eraikin aipagarrienetakoen artean Lake Shore Drive apartments (1949) eta Seagram building (1958).

Horrela, Van der Rohe-ek izandako arrakasta zela-eta, hainbat etxebizitza unifamiliarrak egiteko eskaera jaso zituen bai EEBBn eta baita Europa hainbat tokitan, hala nola, Farnsworth etxea (1946; Plano, Illinois), Tugendhat (1929-1930;Brno,Txekiar errepublika) edo Riehl etxebixitza (1907; Postdam,Alemania).

Aipatu bezala, Miesen eraikinetako material erabilienak, altzairua, beira, eta marmola dira. Altzairua eraikinaren forjatuan erabiltzeaz gain, eraikina bera sostenkatzen duten zutabeetan ere erabili da. Behin zutabeak bere lekutan jarrita, harezko txorrota batekin leundu ziren, forjatua eta zutabeen arteko juntadura ikustezina izateko. Azkenik, zuria eta inpermeablea den margoarekin margoztu ziren.

Ildo horretatik jarraituz, marmola, terraza eta etxebizitza osatzen duten plataformen eta teilatuaren estalki gisa erabili zen. Kanpoaldean eta barnealdean erabilitako marmola berdina zen, nolabaiteko trantzizio leuna lortzeko kanpoaldearen eta barnealdearen artean. Gai honi bukaera ematearren, eraikinaren barnealdeko tabikeak egurrezkoak direla esan beharra dago.

Espazioen banaketari dagokionez, Farnsworth etxeak ez du ia tabikerik. Izan ere, etxea bi laukizuzenetan banatzen da, bat patio gisa erabiltzen da eta bestean zatitxo bat izan ezik, etxea dago. Etxea, esan bezala ez dauka ia tabikerik, hala ere, etxe horretan, etxe guztietan bezala, beharrezkoa da hainbat espazio bereiztea esaterako komunak eta istalakuntza elektrikoa dagoen tokia. Hori dela-eta Farnsworth etxearen erdiaaldean, hiru espazio itxi daude. Erdian istalakuntza elektriko etab dagoen gela dago eta honen bi alboetan bi komun daude. Hiru gela hauek, egurrezko paretaz daude banatuak, eta sukaldea, egongela eta logela banatzen dituzte.

Bestalde, etxebizitza gehienek bezala, Farnsworth etxeak zerbitzu elektriko, ur horniketa etab. Sistemak izan behar ditu.

Farnworth etxearen aurrekontuaz hitz egiterakoan, esan beharra dago oso eztabaigarria dela. Izan ere, etxea amaitzerakoan hasierako prezioa 58000$-ekoa zen baina azkenean, 73000$-era iritsi zen, eta horregatik Farnswoth doktorea, etxebizitzaren eroslea, eapitegira eraman zuen Van der Rohe. Dena dela, azkenean arkitektoak irabazi zuen epaiketa.

Doktorea 21 urtez izan zen etxe horren jabe, saldu zuen arte, eta gaur egun etxea kultura zaintzeko elkarte batena da, zeinak 2003n beste jabe bati erosi zion 7,5 milioi dolar ordainduta.

Mies Van der Rohek eginiko eraikin guztiak garrantzi handiko gauza bat daukate amankomunean, estetika modernista. Horrela, beiraz eta altzairuaz baliaturik, etxebizitza unifamiliar hau diseinatu egin zuen minimalismo extremistaren eta sinpletasunaren kontseptuak buruan izanez.

Sarrera bidearen ezabaketa nahiz arkitekturan tipikoak diren elementuen omizioa minimalismo extremista honen kontseptua baino ez du indatzen. Horrela, etxea osatzen duen estruktura metalikoak, ura bezain gardena den beiraz eztali egin zen. Transparentzia honekin, etxea inguruaren barnean integratzea erabaki zuen. Van der Rohek natura den moduan mantentzea nahi zuen eta bide horretan, etxea zuhaitzen artean dihardu lurretik altzatuta, natura ahal eta gutxien eraldatzeko. Parrafo honetan aipaturiko kontseptu hauek arkitektura tradizional-japoniarrari lotuta daude. Era berean, beiraren predominio absolutua, barnekotasunaren eta kanpoaldearen eta publikoaren eta pribatuaren arteko erlazioei dagokie. 2 kontseptu hauen bitartez, Van der Rohek gizona eta natura bat egitea nahi du, diskutituezina diren komunak eta armairua isalbuespenak izanik.

Beste edozein lekutan kokatuta ere, etxea ezberdina izan zitekeen. Miesek naturak egiten dituen akzioak bere proiektuan integratzea erabaki zuen. Udaberrian, noiz ibaia desbordatzen baita, ur maila barneko forjatuarekiko 60 cm-ra kokatzen da, arkitektoaren proiekzioa osatuz.

Apartado honi bukaera giza emanez,hona hemen estetika aldetik antzekoak diren 2

adibide:

50x50 Etxea(1951-1952):

Farnsworth etxea bukatzean, Miesek honako etxe honen diseinu kontseptuala egin zuen. Van der Rohen diseinu kontseptualen 50x50 etxea, Chicagoko Convention Hall, kontzertu saloia eta hiri batentzako museoa aurki daitezke.

The glass house(1949):

Phillip Johnson, nor Van der Roherekin lan egin zuen Farnswort etxeko proiektuan, proiektuaren kontseptuak hartuz, bere ikuspegi propioa eman zuen, New Canaan, Connecticut dagoen extebizitza proiektatuz.

SISTEMAK:

Tipologia sistemei dagokienez, hainbat mota bereizi ditzakegu. Horien artean, lurzoru,zimendu sistema, egitura sistema, espazio mugaketa sestema, zerbitzu sistema eta energia transformazio sistema.

Etxebizitza honen kasuan, egitura osoa gainegitura da, hau da, lurzoruaren maila baino altuago dago.

Zimenduek, ostera, karratu forma dute eta eraikina sostenkatzen duten zortzi zutabeen azpian kokatuta daude.

Egitura sistema, forjatuaz eta zutabeez (zeintzuk mekanikoki konpresio esfortzuak jasango dituzte) osatuta dago eraikin honen kasuan. Bai zutabeak, bai forjatua, altzairuzkoak dira. Aipatu beharrekoa da, zutabeak eraikina osatzen duten ertzan kokatuta daudela.

Itxitura sistemaz aritzean, aipa dezagun bizi-gunea inguratzen duen fatxada 0,64cm lodiera duen kristalez (zeintzuk moztu gabeko errezel batez inguratuta baitaude) osatuta dagoela, teilatua aldiz, altzairuz (forjatua da eta).

Nabarmendu beharrekoa da, fatxadan, operagarriak diren atal bakarrak, bi leiho eta ate bikoitza direla.

Lehen aipatu bezala, erdialdean kokatuta dagoen egurrezko egitura, 2 komunak eta instalakuntza-gela edukitzeaz gain, sukaldea, egongela eta 2 logelak bereizten ditu. Esan beharra dago, egurraz osatuta dagoen egitura hau, ez duela sabaia ikutzen( komunen eta instalakuntza-gelaren kasuan izan ezik).

Egokitzapen klimatikoari dagokienez, aipatzekoak dira etxe hau dituen diseinu arazoak, batez ere, klimatizazio eta hezetasun arloetan. Neguan, egokitzapen termikoa, plataformaren barnean dagoen kalefakzio sistemarekin lortzen da.

Udan aldiz, kristalezko fatxada dela kausa, negutegi-efektuaren antzeko fenomenoa gertatzen da, tenperatura izugarri handituz.

Etxeko serbitzu sistema gehienak, egurrezko egituraren erdialdean kokatuta dagoen gelan daude, hala nola, ur horniketa, sistema elektrikoa... Aipatu beharra dago, aire berriztapena, 2 lehioen bidez lortzen dela, izan ere, etxe honetan ez dago bentilazio sistemarik.