CARITAS EUSKADIK PREKARIETATE EGOEREN KRONIFIKAZIOA ... · facebook eta twitter sare sozialetan....

8
1 PRENTSA OHARRA CARITAS EUSKADIK PREKARIETATE EGOEREN KRONIFIKAZIOA EGIAZTATU DU Euskadiko Hiru Caritasek EAEko 2015eko Jarduera memoria eta jarduera- txostenak aurkeztu dituzte lurralde bakoitzean. Asteburu honetan, Caritasek 15-16 ikasturte bukaerari dagokion kanpainaren berri emango du Euskal Autonomia Erkidegoko parrokia guztietan. 2016ko maiatzaren 25a.- Donostia, Bilbo eta Gasteizko elizbarrutietako Caritasek 2015eko jarduera-txostena aurkeztu dute gaur Euskadin. 2015ean Caritasek 44.764 pertsonari eman zien arreta hiru lurraldeetan. Azken urteetan ere antzeko zifra izan da. Caritas Euskadik emandako beste datu esanguratsu bat arlo ekonomikoan egindako gastua izan da. 5.000.000 euro inguru izan ziren pasa den urtean, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Elizbarrutietako hiru Caritasen artean. Boluntarioak martxan Caritasen jarduera boluntarioen laguntza eta dedikazioari esker egiten da. 2015ean 4.250 boluntario aritu ziren Caritasen programak dinamizatzen eta Erakundearen arreta jasotzen duten pertsonei laguntza ematen. Caritasen ikuspegitik, boluntarioak dira Elizaren karitate eta gizarte ekintzaren motor nagusia. Pobrezia gurasoetatik seme-alabetara pasatzen da Euskadiko Caritasek desberdintasun egoera handia antzeman dute lurralde osoan. Egoera horren ondorioz, familia babesgabeenek prekarietate eta kronifikazio egoerak jasaten dituzte. Caritasen aurreko txostenetan gertatu denez, honetan ere sareen desgastea aipatu dugu. Horrek are kalteberago bihurtzen ditu familiak. Pobreziaren Belaunaldi arteko Transmisioari buruzko FOESSAren azken txostenean (2016ko apirila) ateratako ondorioen ildo beretik, aipatzeko da pobrezia heredatzeko faktoreak honakoak direla, besteak beste: ikasketa-maila, lan okupazioa eta errenta maila. Txostenaren arabera, pobrezia eta gizarte-bazterkeria arrisku handiena adingabeak dauden familiek daukate.

Transcript of CARITAS EUSKADIK PREKARIETATE EGOEREN KRONIFIKAZIOA ... · facebook eta twitter sare sozialetan....

Page 1: CARITAS EUSKADIK PREKARIETATE EGOEREN KRONIFIKAZIOA ... · facebook eta twitter sare sozialetan. Komunikatu ugari egin dira 2015 urtean, hala modu indibidualean nola Caritas Euskadi

1

PRENTSA OHARRA

CARITAS EUSKADIK

PREKARIETATE EGOEREN

KRONIFIKAZIOA EGIAZTATU DU

Euskadiko Hiru Caritasek EAEko 2015eko Jarduera memoria eta jarduera-

txostenak aurkeztu dituzte lurralde bakoitzean.

Asteburu honetan, Caritasek 15-16 ikasturte bukaerari dagokion kanpainaren

berri emango du Euskal Autonomia Erkidegoko parrokia guztietan.

2016ko maiatzaren 25a.- Donostia, Bilbo eta Gasteizko elizbarrutietako Caritasek 2015eko

jarduera-txostena aurkeztu dute gaur Euskadin. 2015ean Caritasek 44.764 pertsonari eman

zien arreta hiru lurraldeetan. Azken urteetan ere antzeko zifra izan da.

Caritas Euskadik emandako beste datu esanguratsu bat arlo ekonomikoan egindako gastua

izan da. 5.000.000 euro inguru izan ziren pasa den urtean, Euskadiko Autonomia Erkidegoko

Elizbarrutietako hiru Caritasen artean.

Boluntarioak martxan

Caritasen jarduera boluntarioen laguntza eta dedikazioari esker egiten da. 2015ean 4.250

boluntario aritu ziren Caritasen programak dinamizatzen eta Erakundearen arreta jasotzen

duten pertsonei laguntza ematen. Caritasen ikuspegitik, boluntarioak dira Elizaren karitate

eta gizarte ekintzaren motor nagusia.

Pobrezia gurasoetatik seme-alabetara pasatzen da

Euskadiko Caritasek desberdintasun egoera handia antzeman dute lurralde osoan. Egoera

horren ondorioz, familia babesgabeenek prekarietate eta kronifikazio egoerak jasaten dituzte.

Caritasen aurreko txostenetan gertatu denez, honetan ere sareen desgastea aipatu dugu.

Horrek are kalteberago bihurtzen ditu familiak. Pobreziaren Belaunaldi arteko Transmisioari

buruzko FOESSAren azken txostenean (2016ko apirila) ateratako ondorioen ildo beretik,

aipatzeko da pobrezia heredatzeko faktoreak honakoak direla, besteak beste: ikasketa-maila,

lan okupazioa eta errenta maila. Txostenaren arabera, pobrezia eta gizarte-bazterkeria

arrisku handiena adingabeak dauden familiek daukate.

Page 2: CARITAS EUSKADIK PREKARIETATE EGOEREN KRONIFIKAZIOA ... · facebook eta twitter sare sozialetan. Komunikatu ugari egin dira 2015 urtean, hala modu indibidualean nola Caritas Euskadi

2

FOESSAren ustez, arrazoietako bat da berariaz familientzako prestaziorik ez dagoela. Horren

harira, Europako beste gizarte eredu batzuk hartzen ditu erreferentziatzat, familia eta

haurtzarora bideratutako prestazio unibertsaletan oinarritutako sistemak baitaude.

Caritasek, gainera, bakardadearen gaiari heltzearen garrantziaz ohartarazi nahi du, eta ez

bakarrik pertsona nagusien arazo gisa. Caritasek sareak finkatu eta harremanetarako

espazioak egokitu nahi ditu beste kolektibo batzuetan ere, hala nola emakumeekin,

haurtzaroan, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonekin...

Gizarte Babeserako Euskal Sistema

Ildo horri jarraiki, Caritas Euskadik gizarte babeserako euskal sistemaren balioa

nabarmendu nahi du, beste autonomia erkidegoentzako erreferente eta eredu baita. Bereziki

azpimarratzekoak dira Diru-sarrerak bermatzeko errenta eta Gizarteratze arloko beste

baliabide batzuk, gizarteratze larria eta desberdintasun egoerak saihesten laguntzen

dutelako. Hala ere, Caritasek hobekuntzak egiteko beharra ikusten du, bai laguntza horien

kudeaketa eta irismenari dagokionez, bai gizarteratze-funtzioaren garapenari dagokionez.

Enplegu eta ekonomia solidarioa

Bestalde, Caritasek lan zintzoaren erronkari erantzuten jarraitu nahi du. Desberdintasuna

handituz doa eta enpleguak prekarioak dira. Horren aurrean, Caritas ekonomia aukera

alternatibo eta solidarioak lantzen ari da, egungo eredu ekonomikoa eraldatzen laguntzeko

eta pertsonengan zentratutako beste bat eraikitzeko, denon mesedetan.

Kanpaina instituzionala

Corpus Christi (igandea, maiatzak 29) ekitaldia dela eta, urtero Caritasek kanpaina

instituzional bat jartzen du abian hiru Euskal Elizbarrutietako parrokia, ikastetxe eta

instituzio erlijioso guztietan. Diru-bilketak egingo dira kristau komunitateak Caritasen

ekintza babestu eta gure gizarteko pertsona kalteberenei laguntza emateko.

Informazio gehiago:

Carmelo Corada, Caritas Bizkaia

94 402 00 99 (73) / 665 72 38 96

Jon Odriozola, Caritas Gipuzkoa

943 44 07 44

Macarena Domaica, Caritas Gasteiz

945 23 28 50 / 688 80 41 43

*******************************************

Page 3: CARITAS EUSKADIK PREKARIETATE EGOEREN KRONIFIKAZIOA ... · facebook eta twitter sare sozialetan. Komunikatu ugari egin dira 2015 urtean, hala modu indibidualean nola Caritas Euskadi

3

Caritas Bizkaiaren 2015eko urteko txostena: .

Caritas Bizkaiaren 2015eko datuen azterketa:

2015ean Caritasek 11.364 pertsonari eman zien arreta Bizkaian. Horien %58 emakumeak izan

ziren (6.538) eta gainerako %42 gizonak (4826). Portzentajeak azken hiru urteetakoen oso

antzekoak dira.

2015ean Caritas Bizkaiak ‘oinarrizko beharrizanen’ arloan artatutako pertsonen erdiak baino

gehiagok (%51) hiru urte baino gutxiago zeramaten EAEn erroldatuta (gure harrera-guneetako

2.000 pertsona inguru), eta, hortaz, DSBEren babes-sistematik kanpo geratu ziren.

Era berean, aurreko urteetan bezalaxe, 3 urte edo gehiagoz Caritasen bide-laguntza jaso duten

pertsonen kopuruaren gorako joerak bere horretan dirau (%43tik %49ra, ia erdia) eta Caritasen

proiektuetako alta berrietan murrizketa txiki bat nabari da (pertsonen %43 2014an, %31

2015ean).

Arreta jaso duten pertsonen jatorriari dagokionez, azken urteetan berdintzen ari dira bertako eta

kanpoko pertsonen kopuruak, 2014an bertakoak gainetik egon ziren eta ezberdintasun hori

handitu egin da 2015 urtean.

Page 4: CARITAS EUSKADIK PREKARIETATE EGOEREN KRONIFIKAZIOA ... · facebook eta twitter sare sozialetan. Komunikatu ugari egin dira 2015 urtean, hala modu indibidualean nola Caritas Euskadi

4

Familia tipologiari dagokionez, azpimarratzekoa

da guraso bakarreko familien kolektiboak pisu

handiagoa izaten jarraitzen duela, bereziki

emakumeak buru dituzten familiek.

Esku-hartze arloen arabera, oinarrizko gizarte ekintzaren arloa (harrerak eta etxebizitza) izan da

erabiliena 2015ean Caritas Bizkaiarengana jotzen duten pertsonen artean (4.469), atzetik

familia-gizarteratzea (2.561) eta enplegua eta ekonomia solidarioa (2.285) arloak daudelarik.

Ondoren, “bazterkeria egoera larrian” dauden pertsonen kasua aipatu beharra dago. 2.137

pertsona baino gehiago izan dira etxerik gabeko pertsonen eta menpekotasunen arloan. Arlo

honetan berezitasun bat antzeman daiteke: askoz gizon gehiago daude (1.763 gizon; 374

emakume), beste arloetan ez bezala.

Hala ere, badaude zenbait programa jende gutxiago jaso baina denboran gehiago luzatzen

direnak, gizarteratze-prozesu luzeagatik, prebentzio lanagatik edo laguntza emateko moduagatik.

Programa horietan zifrak bigarren maila batean geratzen dira, laguntza emateko lanak beste

garrantzia maila bat duelako. Hala, aipatutako familia-gizarteratzea arloan (2.561 pertsona),

gainera, programako laguntza sozio-hezitzailean, etxebizitzan, udalekuetan jasotzen diren 705

haur eta nerabeak gehitu behar dira. Horrez gain, ia 400 edadedun pertsona ere zenbatu behar

dira. Guztira, 3.657 pertsona dira bide-laguntza edota prebentzio prozesuetan denbora luzea

eman dutenak.

Barne datuak:

2015ean, Caritas Bizkaiak egonkortasuna lortu zuen jasotako diru-sarreren eta inbertsio

sozialaren artean, 2014ko kopuruen apur bat gainetik: 13.319.796,25 €.

Erakundearen indar-guneetako bat dira Caritas Bizkaiarengan konfiantza duten ia bost mila

bazkide eta emaileak, euren parte-hartze solidarioa bideratzen dutenak. Esan behar dugu

laguntza-ildo hori nabarmen handitu dela krisia hasi zenetik, eta etorkizunean ere horrela izan

dadin espero dugu.

Page 5: CARITAS EUSKADIK PREKARIETATE EGOEREN KRONIFIKAZIOA ... · facebook eta twitter sare sozialetan. Komunikatu ugari egin dira 2015 urtean, hala modu indibidualean nola Caritas Euskadi

5

Antzera mantendu da Administrazio Publikoari emandako zerbitzuengatiko diru-sarreren

portzentajea, guztizkoaren heren bat baino zertxobait gehiagoan (%37). Nabarmendu beharrekoa

da ia milioi bat euro bildu zirela zuzenean Bizkaiko Elizbarrutiko Elizaren kristau

komunitateetatik, Bilboko Elizbarrutiaren 300 parrokia eta gurtza-zentrotan egiten diren

bilketen bidez.

Caritas Bizkaiak abagunea aprobetxatu nahi du berriro pertsona, parrokia, komunitate, fundazio,

erakunde, enpresa eta administrazio guztiei eskerrak emateko, erakunde honek mundu

bidezkoago eta orekatuago baten alde egiten duen lanari laguntza irmoa ematen diotelako.

Erabilitako baliabideei dagokienez, 100 eurotik 18 Oinarrizko Gizarte Ekintza programari

dagozkio (harrerak), batez ere oinarrizko beharrizanak estaltzera bideratutako diru-laguntza

zuzenei (1.819.793,60 €uro).

Ia-ia berdin mantendu

dira gizarte-bazterkeria

egoera larrian dauden

beste pertsona batzuei

laguntzeko programak

(Etxegabekoak %15;

Menpekotasunak %10),

baita gainerako esku-

hartze esparruak ere.

Horien artean nabar-

mendu behar dugu

aurten enpleguaren eta

ekonomia solidarioaren alde egindako apustua. Arlo horretako inbertsioari esker (milioi eta erdi

€uro inguru), Caritasek 2.285 pertsonari eman die laguntza beren laneratze-prozesuan (horietatik

1.605 emakumeak).

Caritas Bizkaiaren kontu ikuskatuak:

Azkenik, aipatzekoa da “AUREN Auditores” enpresak

Bilboko Elizbarrutiko Caritasen kontuak ikuskatu dituela;

adierazi du kontuek ondare eta finantza-egoeraren irudi

erreala erakusten dutela, baita 2015eko abenduaren 31n

amaitutako urteko ekitaldiari dagozkion eragiketen

emaitzei dagokienez ere.

Page 6: CARITAS EUSKADIK PREKARIETATE EGOEREN KRONIFIKAZIOA ... · facebook eta twitter sare sozialetan. Komunikatu ugari egin dira 2015 urtean, hala modu indibidualean nola Caritas Euskadi

6

Ekintza Esanguratsuak eta Sentsibilizazioa:

2015 urtean zehar, Caritas Bizkaiak ehunka saiotan parte hartu du, hala Bizkaiko ikastetxeetan

nola hitzaldi, mahai-inguru, gizarte-zentro, kaleko ekitaldi eta abarretan. Azken ekintza-ildo hori

beste eragile batzuek

antolatutako jardueretako

parte-hartzearekin osatzen da,

Emakundek urtero antolatzen

duen Berdintasun Foroan,

besteak beste.

Halaber, “ARGI IBILI-NO TE

enCALLES” zurrumurru eta

estereotipoen kontrako

estrategiarekin jarraitu da.

2015-2016 ikasturtean bost

kanpaina egin ziren (bat

etxegabekoen arloan eta lau

“PRAKTIKATU JUSTIZIA” lelopean) eta 10.000 kartel eta 220.000 liburuxka kaleratu ziren;

guztira, beste zifra hauek ere lortu dira: ‘Bihotzez’ hiruhileko aldizkariaren 24.000 ale; ‘irekita’

eranskinaren 50.000 propaganda-tarteko; 200 ordutik gorako presentzia komunikabide sozial

ezberdinetan; eta Caritas Bizkaiaren jarraitzaile eta audientziaren gorakada nabarmena

facebook eta twitter sare sozialetan.

Komunikatu ugari egin dira 2015 urtean, hala modu indibidualean nola Caritas Euskadi gisa,

baita Caritasek ordezkaritza duen erakunde eta plataforma ezberdinen izenean ere, Bizkaiko

Elizarekin, etab. Horien artean, nabarmentzekoa da ehun bat erakunderekin batera kanpaina

zehatzetan izandako parte-hartzea: ESKUBIDEAK + (E+),

DSBEren (diru-sarrerak bermatzeko errenta) balioa indartzera

bideratutako kanpaina, eta “BATU ETA BANATU - TODO

EN COMÚN” ELIZBARRUTIAREN ELKARTASUN KEINUA.

2015eko ekintza esanguratsu gisa, nabarmendu nahi

dugu Ekonomia Solidarioari eta Enpleguari

emandako bultzada (300 lanpostu baino gehiago

finkatu dira ekonomia solidarioko enpresetan –Koopera,

Lapiko Catering, Zaintzalan eta Aukerlan– [horietatik 37

lanpostu berriak, 2015 sortuak]). Era berean,

aipatzekoak dira, baita, “Ziurgabetasun eta

prekarietatearen espirala: gizarte kalteberatasun

kroniko egoeran dauden familien bizi-baldintzak”

neguko txosten kualitatiboa (“La espiral de la

incertidumbre y la precariedad: condiciones de vida de las

familias en vulnerabilidad social crónica”) eta, azkenik,

“Eskubideen ikuspuntutik begiratua” lana, Caritas

Euskadiren topaketa berezian aurkeztutakoa (“Topaki”

2015).

Page 7: CARITAS EUSKADIK PREKARIETATE EGOEREN KRONIFIKAZIOA ... · facebook eta twitter sare sozialetan. Komunikatu ugari egin dira 2015 urtean, hala modu indibidualean nola Caritas Euskadi

7

AZTERKETA KUALITATIBOA, PROPOSAMENAK ETA ERRONKAK:

Kalteberatasun eta prekarietate egoerak “epe luzera” ezartzen ari dira gure inguruko pertsona

askoren bizitzan. Langabezia eta lan-prekarietate egoerek eragin zuzena dute pertsona

horien bizi-baldintzetan.

Denbora luzez hauskortasun eta prekarietate egoeran bizitzeak, laguntza-sare eskasekin,

bizitzaren zentzuari eta harremanei eragiten die. Horrelako egoerek pobrezia belaunaldi

batetik bestera transmititzeko arriskua eragiten diete familiei eta horien baitako adingabeei.

Aukera berdintasunak ez dirudi erreala, lortu beharreko zerbait baizik. (FOESSA 2016)1.

Azterketa honetan oinarrituta, zenbait proposamen eta erronka luzatzen dizkiogu Bizkaiko

gizarteari:

IKUSPEGI OROKORRA: Etorkizuneko begiradaz ekiteko beharra, “epe laburreko” ekintzak

saihestuta. Ezinbestekoa da begirada integralean oinarritutako estrategia bat ezartzea,

etorkizunera begira prebentzioan zentratuta, egungo egoerei erantzun egokia emango diena,

betiere, garapena xede hartuta: Etorkizuna duten pertsonak, etorkizuneko pertsonak.

1. ERRONKA: Egoera sozio-ekonomikoaren ohiko azterketez gain, giza garapen, kohesio,

pobrezia eta berdintasun-ezaren adierazleak (AROPE-GINI) ere barne hartu behar ditugu,

diagnostikoa eta ondorengo berraktibatze-neurriak ez daitezen garapen ekonomiko hutsezko

adierazleetan soilik oinarritu.

2. ERRONKA: Pertsonen egoeraren ikuspegi integrala barne hartzen duten politika

koordinatuak sustatu behar dira enplegu, babes ekonomiko, etxebizitza, gizarteratze, osasun

eta prestakuntza arloetan, egun diren babes-neurriak sendotuz (atzerapausorik ez), etorkizuna

izango duen bizi duina eraikitzeko beharrezko egonkortasuna ahalbidetzeko.

3. ERRONKA: Enplegu inklusiboaren aldeko apustu irmo eta argia egin behar da: okupazio-

enplegu eta prestakuntza egonkorrak, ibilbide luzekoak eta errealitate honi egokitutakoak.

Ekonomia sozial eta solidarioaren ekimen bideragarriak dira, pertsonen zerbitzura egongo den

enplegu eta ekonomia eraikitzeko aukera gisa. Aukerak sortzea. [“Guztiontzako ‘aukera

berdintasuna’ kontzeptua gure gizarte ereduaren axioma gisa ulertu ahal bada ere, aztertutako

ikerketek adierazten dute lotura sendoa dagoela guraso eta seme alaben bizi-baldintzen artean;

hortaz, aukera berdintasuna itxaropena da errealitatea baino gehiago” (FOESSA 2016)]

4. ERRONKA: Enpleguari soilik lotuta ez dauden gizarteratze politikak garatu behar dira,

pertsonaren duintasunaren eta kohesio sozialaren alde egingo dutenak: pertsona ororen gizarte

parte-hartzea, aniztasun ikuspegia, kultura artekotasuna, bizikidetza, … [Denbora luzez

hauskortasun eta prekarietate egoeran bizitzeak, laguntza-sare eskasekin, bizitzaren zentzuari

eta harremanei eragiten die. Harreman-kapital desberdina garatzeak gizarte kohesioari mesede

egiten dio]. Hirugarren Gizarte Sektoreko erakundeok parte-hartze, harreman, zainketa eta

ahalduntzerako espazioak sortzen ditugu gure inguruan, bizitzari zentzua ematen laguntzen

dutenak.

5. ERRONKA: Prekarietate egoerak mantendu eta luzatzen dituzten “eguneroko” praktikei

erreparatu behar diegu eta horiek saihestu edo arintzen lagunduko diguten praktikak “ikasi”.

Norbanakoaren erantzukizunaren aldeko deialdia egiten dugu; herritar indibidual

garen aldetik, gure balioek duten eraginaz kontziente izan behar dugu. - Ez gaitezen

errealitate honetan erosotu. Egin dezagun apustua justizian eta elkartasunean

oinarritutako “epe luzerako” gizartearen alde.

1 FOESSA, 2016. Raul Flores Koord. “Pobreziaren Belaunaldi arteko Transmisioa: esku-hartzearen faktore, prozesu eta proposamenak.

Page 8: CARITAS EUSKADIK PREKARIETATE EGOEREN KRONIFIKAZIOA ... · facebook eta twitter sare sozialetan. Komunikatu ugari egin dira 2015 urtean, hala modu indibidualean nola Caritas Euskadi

8

“CORPUS” kanpaina maiatzaren 28 eta 29an Bizkaia osoan eta

"Karitatearen Eguna" maiatzaren 26an Erandion:

Bizkaian, Caritasek Corpus Christi egunaren ospakizuna baliatu du

boluntario guztiak “Karitate Egunera” gonbidatzeko. Erandio-

Altzagan izango da (VI. Bikaritza) eta 700 pertsona inguru biltzea

espero dugu Caritas Bizkaiaren 60 urteurreneko ospakizunaren

harira (1956-2016).

CORPUS Kanpaina Bilboko Elizbarrutiko parrokia eta gurtza-

zentro guztietan burutuko da asteburu honetan, “Mío-Tuyo-

NUESTRO”–“Nirea-Zurea-GUREA” lelopean, PARTEKA-TZEA

kontzeptuaren garrantzia azpimarratuz, hori baita boluntarioen

funtsezko ezaugarria. Une honetan ia 2.400 boluntario ari dira

Caritas Bizkaiarekin lanean (%80 emakumeak), eta 2015 urtean 206 pertsona berri jaso ditugu.

Caritaseko boluntarioek beren dedikazio, ekarpen eta ilusioarekin, Bizkaiko Elizaren apustu

sendoa zehazten laguntzen dute: ahulenekin bidea partekatzeko, ahotsa emanez eta gure

komunitate eta gizartean lekua eginez. Caritas Eliza da eta Elizak Caritasen bidez ere adierazten

du bere nahia.

Caritasen kanpainak modu ezberdinak proposatzen dizkigu “Praktikatu Justizia” leloa

gauzatzeko. Oraingo honetan, hizkera eta bihotzetan aldaketa txiki bat egitea baino ez da

beharrezkoa.

Egunotan ere asko dugu ospatzeko. Oraingo honetan, berezitasun gisa, Elizbarrutiko

Caritasen 60. urteurrenak lagundu egiten digu gure kristau komunitateak gehien sufritzen

duten pertsonen beharrizanekiko duen konpromiso irmoa ikusarazten. Arrazoi aparta da

Jainkoari eskerrak emateko, gaur eta hemen biderkatzearen miraria errealitate bilakatzera

gonbidatzen gaituelako etengabe. Mirari horrek gure bihotzak eraldatzen ditu eta gure denbora,

ezagutzak, baliabideak partekatzera garamatza, baita horiek guztiak ongizate komunaren

esku jartzera ere. Doakotasunaren eta konpromisoaren jaia da gaurkoa.

‘GUREA DA’; horrek esan nahi du erantzukizuna, konpromisoa eta alaitasuna partekatzen

ditugula, baita mina eta itxaropena ere. Gurea da giza familia honetan bizitza partekatzearen

miraria errealitate egiteko ardura, ahulago direnak samurtasun bereziz zainduz.

“Praktikatu Justizia”, hizketa eta bihotzak eraldatuz, senidetasun handiagoko

mundua eraikitzeko guztiok dugun erantzukizunaz jabetuta.

Jar dezagun beste behin ahulenen bizitza gure komunitatearen erdigunean, ekintza

sozio-ongintzazkoa gure komunitate-bizitzaren ardatz izan dadin.

Ekarpenak: FIARE Banca Ética: ES85 1550 0001 22 0000992222

BBK-Kutxabank: ES85 2095 0119 96 3800121037

Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555

laCaixa: ES93 2100 0732 21 0200220296

BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556

Rural Kutxa (CRN): ES85 3008 0266 51 2515538920