CAMPAÑA CONTRA EL HAMBRE GOSEAREN … · katzen dira, berebiziko argitasunez, gure planetaren...

24
LIV. KANPAINA txostena 2013ko CAMPAÑA CONTRA EL HAMBRE GOSEAREN AURKAKO KANPAINA BERDINTASUNIK EZ JUSTIZIARIK GABE

Transcript of CAMPAÑA CONTRA EL HAMBRE GOSEAREN … · katzen dira, berebiziko argitasunez, gure planetaren...

LIV. KANPAINA

txostena2013ko

CAMPAÑA CONTRA EL HAMBREGOSEAREN AURKAKO KANPAINA

BERDINTASUNIKEZ

JUSTIZIARIKGABE

aurkibideaAurkezpena

Nor gara?

Zer egiten dugu?

1.- Sentsibilizazioa

2.- Garapen-proiektuak

Zergatik egiten dugu?

Gure kontuak

Gardentasuna

Eskerrak

Manos Unidas erakundearen ordezkaritzak

3478

10

1718202123

Azaleko argazkia: Silvia Montes-Jovellar

Itzulpena: “GARLO”[email protected]

2Manos Unidas/Mª Eugenia Díaz

Lagun eta laguntzaile maiteok:

Zuen eskuetan duzue Manos Unidasen 2013. urteko Memoria. Hor aurkeztu nahi dizuegu erakundeak urtean

zehar egindako jardueraren errepaso laburra.

2013ko kanpainan, Manos Unidasek gizonen eta emakumeen arteko eskubide berdintasun benetakoaren alde

lan egin zuen. Gai horretan sentiberatzeko gizarte lana egiten saiatzen gara, goiburu honekin: “Berdintasunik

gabe, justiziarik ez”. Emakumeak dira, munduan, txirotasunak, desnutrizioak eta analfabetismoak gehien kal-

tetzen dituenak; kultura batzuetan ez da errespetatzen haien mugimendu askatasuna eta erabakiak hartzeko

gaitasuna, eta maiz, bortxakeria fisikoa, sexuala eta psikologikoa jasaten dute. Manos Unidasek salatu egiten

ditu desberdintasun horiek eta sostengatu egiten ditu emakumearen duintasunaren defentsarako jardunak,

eta horretarako martxan jartzen ditu prebentzio eta lagun egite ekimenak txirotasunik handieneko egoeratan,

haien presentzia soziala eta pertsona gisa duten garapen osoa bultzatuz. Manos Unidasek kontuan hartzen

ditu emakumeak, finantzatzen dituen proiektu guztietan; sinistuta dago haien aurrerapenean laguntzea dela,

ekimenek herritar guztien garapenean eragina izateko modurik seguruena.

“Bi bider txiro dira, bazterketa, tratu txarrak eta bortizkeria jasaten dituzten emakumeak, zeren maiz aurkitzen

baitira beren eskubideak defendatzeko aukera txikiagoarekin”, irakurtzen dugu Francisco aita santuaren

“Evangelii Gaudium” burubide apostolikoan. Hara, 2013. urtean heldu zen Pedroren egoitzara, Erromara, aita

santu honen “aire freskoa”, eta berarekin jasotzen dugu egunero indar berria, txiroenen aldeko konpromisoan

jarraitzeko. Urte horretan Benedicto XVI.aren adioa izan zen, borondatez bere kargua utzi zuen aita santua-

rena, herentzia doktrinal handi bat utzi ostean, zeinaren parte den “Caritas in veritate” entziklika. Han kriti-

katzen dira, berebiziko argitasunez, gure planetaren parte oso handi bat azpigarapenera kondenatzen duten

nazioarteko arauak.

Eta nola ez izan agur honetan gogoan bereziki herri filipinarra, Haiyan tifoiak astindu baitzuen azaroan. Gure

bihotzak eta gure ahaleginak haiengana bihurtu dira erabat.

Azkenik, ezin dugu ahaztu gure herrialdeak bizi duen zailtasun ekonomikoak izan duela eraginik Manos Uni-

dasen ere, eta erakunde honetan lan egiten dugunongan. Lankidetzara zuzendutako diru publikoen jaitsiera,

handia izan da oso. Baina, gure asmoa, zailtasunak zailtasun, Hegoaldeko txiroengan arreta mantentzea da,

haiei entzun diezaieten aurrera ere, zeren jakin bai baitakigu, guztiarekin ere, desorekak askoz handiagoak

direla han hemen baino. Izan bitez lerro hauek, eta memoria honetako orrialdeak, ene esker onik beroena

zuoi agertzeko, denen duintasunaren faboretan lan honetan jarraitu ahal izatea posible egiten duzuenoi, hain

zuzen.

presidente andrearen gutuna

Soledad SuárezPresidentea

3

Man

os U

nida

s/Iren

e H-S

anju

an

4

nor gara?

Manos Unidas/Javier Mármol

Unión Mundial de Organizaciones Feministas Católicas (UMOFC) zelakoak

Manifestu bat kaleratu zuen, non “gerra goseari” deklaratu zioten,

1955eko uztailaren 2an. Halaber, Espainian 1959an antolatu zen

“Gosearen Aurkako Kanpaina” Mujeres de Acción Católica elkartearen

eskutik, gaur egun Manos Unidas izenarekin ezagutzen duguna alegia.

5

Mundu globalizatu honetan, pertsona, herrialdeeta kontinenteen arteko harremanak beharrez-koak bezain aberasgarriak dira.

Manos Unidas erakundea estatuko nahiz nazio-arteko sare eta erakundeetan ordezkatuta dago:

� Consejo Pontificio Cor Unum

� CIDSE (Garapen eta Solidaritzarako Nazioarteko Lankidetza)

� CONCORD (Laguntza eta GarapenerakoGKEen Lankidetzarako Konfederazioa)

� CONGDE (Espainiako Garapenerako GKEen Koordinakundea)

� Fundación Sur

� Pobreziaren aurkako Itun Globala

� Laikoen foroa

� Misioen Kontseilu Nazionala

� Espainiako Boluntariotzaren plataforma

� Espainiako Fundraising Elkartea

Manos Unidas Espainiako Eliza Katolikoaren baitako Elkartea da garapen bidean diren herrialdeen laguntza,

sustapen eta garapenerako sorturikoa. Aldi berean, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde (GGKE) ka-

tolikoa eta sekularra da, boluntarioz osatua.

Gure egitekoa da gosearen, nutrizio eskasaren, miseriaren, gaixotasunen, azpigarapenaren eta hezkuntzarik

ezaren aurka borrokatzea, baita horiek guztiek eragiten dituzten arrazoiei aurre egitea ere: bidegabekeria,

pertsonen eta herrien arteko ondasun eta aukeren banaketa desberdina, ezjakintasuna, aurreiritziak, elkar-

tasunik eza, axolagabekeria eta giza eta kristau balioen krisia (Estatutuak, 5. art.).

EGITURA

Manos Unidasek elizbarrutiko egitura du, eta horri esker,

espainiar geografia guztian zehar zabaltzen da egun era-

kundea. Elizbarrutiko 70 Ordezkaritza horien egiteko na-

gusia da, munduak bizi duen egoeraren aurrean herrita-

rrak sentsibilizatzea, eta erakundeak gauzatzen dituen

proiektuak finantzatzeko diru-bilketez arduratzea. Manos

Unidas erakundeak Zerbitzu Zentral batzuk ditu Madrilen.

PERTSONAK

Estatutuetan jasotako definizioaren arabera, boluntarioz

osaturiko erakundea da Manos Unidas. Boluntario izatea

bizi-aukera bat da guretzat, gure gizartean inoiz baino be-

harrezkoagoak diren doakotasuna eta solidaritatea beza-

lako balioen testigantza, alegia. Hori horrela, 5.278 bolunta-

rio izan dira erregulartasunez eta urte guztian zehar beraien

denbora eta egitea erakundeari eskaintzen dizkiotenak.

Gainera, 2013. urtean, mundu hobea eraikitzeko gure la-

nean, baldintzarik gabeko laguntza eskaini diguten 84.524

bazkide eta laguntzaile izan ditugu.

Gure lana ezinezkoa izango litzateke horiek gabe: bolun-

tarioak, kontrataturiko zenbait pertsona, bazkide, lagun-

tzaile, parrokia, ikastetxe, enpresa, elkarte eta fundazio,

komunikabide, eta euren konfiantza gugan jartzen duten

guztiak.

Mila esker guztioi!

NAZIOARTEKO SAREAK

6

Finantza eta Planifikazio Kudeaketarako Arloa Proiektuen Arloa

Komunikaziorako eta Presentzia Publikorako Arloa

Garapenerako Hezkuntza Arloa

Baliabide eta Pertsonen Administraziorako Arloa Ordezkaritzen Arloa

GOBERNU-ORGANOAK

Presidentea Elizbarrutietako egoitzetako 70 Presidente-Ordezkari Zerbitzu Zentraletako ordezkari bat Batzorde Iraunkorra

Batzar Nagusia

Batzar Nagusia da Manos Unidas erakundeko gobernu-organo gorena. Batzordeko kideak urtean bi aldiz elkartzen dira.

Soledad Suárez

Presidentea

Mons. J. José Omella

Kontseilaria

Jesús Vidal

Kontseilariordea

Pilar Mendo

Presidenteordea

José Valero

Idazkaria

Tomás Rodríguez

Diruzaina

Ricardo Loy

Acción Católica elkarteko Idazk. Nag.

Benita Asensio, Mª Luisa Salas, ,Lorena Arranz, Araceli Cavero,

Fco. Javier Fornell

Batzar Nagusikoordezkariak (5)

Sonsoles Fernández-Iriondo,Julián Jiménez, Clara Pardo

Zerbizu Zentraletakoordezkariak (3)

Batzorde Iraunkorra

Batzorde Iraunkorra Batzar Nagusiaren mendeko gobernu-organoa da eta, azken honen jarraibideak kontuanhartuz, Manos Unidas erakundearen lana zuzendu du. Batzordeko kideak hilean behin elkartzen dira.

KUDEAKETA-ORGANOAK

Soledad Suárez

Presidentea

Rafael Serrano

Idazkari Nagusia

Zuzendaritza idazkaritzaIdazkaritza teknikoa

Zerbitzu Zentralak

ELIZBARRUTI MAILAKO ANTOLAKUNTZA

Zerbitzu zentralak erakundearen gobernu-organoek adosturiko akordioak gauzatzeko ardura duten zerbitzu teknikoak eta administratiboak dira.

Manos Unidas erakundearen organigrama 2013. urtean

Presidente/Ordezkaria

Presidenteordea/Ordezkaria Idazkaria Diruzaina

Elizbarrutiko Zuzendari Taldea

7

Manos Unidas erakundeak, Ebanjelioan eta Elizaren Dotrina Sozialean oinarrituta,

elkarren osagarri diren bi arlotara zuzentzen du bere ekintza:

� Gosea eta azpi garapena existitzen direla ezagutu arazi eta salatzea da

funtsezko egitekoetatik bat, eta egoera horien arrazoiak eta irtenbideak

zeintzuk diren lantzea.

� Behar hauek artatzera bideratutako garapen integraleko programak,

planak eta proiektuak finantzatzeko baliabide ekonomikoak biltzea.

zer egiten dugu?

Manos Unidas/Marta Carreño

8

Sentsibilizazioa

� Sentiberatze lan honetan, Lotura Operazioak zeregin nagusia du, izan ere, Manos Unidas erakundeak

babesten dituen garapen ekimenen bidez, loturak sortzen dira gizarte espainiarreko pertsona eta

taldeen eta komunitate onuradunen artean, beren errealitatea eta bizi-baldintzen berria gerturatuz.

2013an Manos Unidasek 490 Lotura Operazio egin zituen.

Lotura Operazioa

Pobreziaren eta gosearen aurkako borroka, soilik egin

daiteke gizarte zibil kritiko eta solidario bat baldin ba-

dago, herritar aktiboz osatua, zeinak sentitzen diren ar-

duradun eta konprometitu, mundu zuzenago eta soli-

dario batekin.

Gure xedea 2013an zehar hau izan da, kontzientzia kri-

tikoago bat sortzea emakumeek jasaten dituzten txiro-

tasun, bazterketa eta desberdintasunaren aurrean, eta

baita oinarrizko eskubideak baliatzeko dituzten zailta-

sunen aurrean ere.

Garapenerako hezkuntzaren bidez bultzatu ditugu sen-

tiberatze, eta ohitura eta jarrera aldaketa prozesuak.

Emakumeen lekukotasun askok erakutsi digute, berdin-

tasunaren aldeko borrokan gudaldi asko irabazi direla;

baina oraindik asko geratzen da egiteko.

Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) bultzatu

ditugu, gure sentiberatze arloa zabaltzeko. Gizarte-sa-

reek, on-line prestakuntzak eta Klipmetrajeen Jaialdiak

milaka pertsona mobilizatu dituzte eta bat egin dute

gosearen eta txirotasunaren aurkako gure borrokan.

Gosea eta azpi garapena existitzen direla ezagutu arazi eta salatzea da Manos Unidasen funtsezko egite-

koetatik bat. Era berean, egoera horien arrazoiak eta irtenbideak zeintzuk diren ere lantzen ditu.

Manos Unidasek bere LIV. kanpaina burutu zuen 2013.urtean, “Ez dago

justiziarik, berdintasunik gabe“ goiburupean. Gizonari eta emakumeari

duintasun bera aitortzearen alde lan egiten dugu. Berdintasun hau ir-

moki aitortzeak bakarrik emango du mundu justuago bat eraikitzeko

aukera, non pertsona guztiak bete-betean garatu ahal izango diren.

Egungo munduan, hezkuntzak zeregin itzela du dagoen desberdintasu-

narekin amaitzeko orduan. Munduan dauden analfabetoetatik bi here-

nak emakumezkoak dira, eta horrek gogor erasaten du bere bizitza gizo-

nezkoekin berdintasunean aurrera ateratzeko aukera.

Manos Unidas erakundeak gaikako zenbait kan-

paina nazional eta nazioartekotan esku har-

tzen du, gosearen eta txirotasunaren aurka

borrokatzeko gure misioarekin lotutakoetan,

ardura berezia jarririk, justizia klimatikoaren

eta ingurumen arazoen, txirotasunaren eta eli-

kadura segurtasunaren arteko loturan, eta ga-

rapen iraunkorraren erronka handian.

Gaur egun nazioarteko elkarrizketa prozesuan

laguntzen du, garapen iraunkorrari eta 2015etik

aurrerako garapeneko agenda global berriari

dagokionez, eta parte hartzen du halaber Eli-

kadura Segurtasuneko Batzordean (FAO) eta

lan egiten du, beste erakunde batzuekin batera,

“Giza familia bakar bat, denontzako elika-

gaiak” munduko kanpainan.

BERDINTASUNIKEZ

JUSTIZIARIKGABE

9

sentsibilizatzeko bestejarduera batzuk

Pintxo Solidario Operazioa

Ourenseko Ordezkaritzaren eredu hau, Espainia osoangure Kanpainan egiten diren ehunka jardueren erakusga-rri bat da.

Hedabideekin batera bidaiatzea

Hiru kazetari talde joan ziren Hegoaldera, Manos Unidaseklaguntzen dituen proiektuak lehen eskutik ezagutzera.2013an Guatemala, Kamerun eta India bisitatu zituzten.

Manos Unidas/Javier Mármol

Manos Unidas

Apirilean “Gosearen erron-

ka” txostena aurkeztu ge-

nuen, gosearen eta elika-

dura segurtasunaren ara-

zoa aztertzen duena, gure

mundu globalizatuaren

gaur egungo ikuspegitik.

Azaroan Manos Unida-

sek beste sentiberatze e-

kimen bat bultzatu zuen:

“Mundua mugitzen du-

ten 24 ordu”. Ekimen

hori estatuko 24 hiritan

egin zen, 40 jarduera

eta gehiagoren bidez.

Horien artean nabar-

mentzen dugu “Piztu

su argia” izenekoa: el-

kartasun argi batek ibili

zuen planeta guztia,

tokiko bazkideen eta

gure proiektuen onuradunen

partaidetzari esker.

Manos Unidasen badakigu bide hau ezin dugula ba-

karrik egin; horregatik parte hartzen dugu beste

erakunde batzuekin batera gaikako kanpainetan,

gure misio berekoak direnean, eta presente gaude

sare eta erakunde nazional nahiz nazioartekoetan.

Kliptmetraje Lehiaketa 2013-2014

Kliptmetraje Lehiaketa V. edizioa urriaren 17an hasi zen“Zure ikuspegiak mundua alda dezake” goiburuarekin. Jar-duera hori, Zerbitzu Nagusiekin eta ordezkaritzekin bateraegiten da eta GNEAEren (AECID) laguntza du, eta partaidetza-sentiberatzearen erreferente bihurtu da.

Manos Unidasen 70 ordezkaritzek zereginnagusia dute sentiberatze eta diru-bilketalan horretan, eta hamaika lan egiten dituzte.

10

2013an, Manos Unidasek garapenerako lankidetzarako 601 ekimen

onartu zituen Afrika, Amerika eta Asiako 57 herrialdetan banatuta,

eta 33.887.085 euro eman zituen txirotasunaren, bazterketaren

eta desberdintasunaren eraginak leuntzeko.

Garapenerako Lankidetzarako Laguntzarako ematen diren funtsak

asko jaisten ari diren arren gure herrialdean, gure 80.000 bazkide,

emaile eta zenbait erakunde publikori esker, lortu dugu 3.100.000

pertsonengana heltzea, gure tokiko bazkide sare handi baliotsuari

esker, zeinak egunez egun saiatzen baita eta borrokatzen, mundu

zuzenago bat egiten, berdinagoa, zerbitzatzen ditugun pertsona

horientzat guztientzat.

Proiektuak

Manos Unidasek jarduteko izan duen giroa hainbat ger-

taerek baldintzatua da, horietako batzuk behin eta be-

rriro gertatutakoak, esate baterako gatazka armatuak

(Siria, Hego Sudan, Kongoko E.D., Somalia…), eta horiek

dakartzaten etengabeko giza eskubideen urratzeak,

edota hondamendi naturalak, milioika biktima eragin

dituztenak.

Horren froga dira aldiro gertatzen diren lehorte eta uhol-

deak, esaterako Afrikako adarrean, Sahel-eko eskual-

dean edo Indiako iparraldean; horiek erakusten dute,

oraindik ere, zer nolako lotura dagoen, fenomeno horien

maiztasun eta indarra handitzearen eta CO2. isurketek

eragindako klima-aldaketaren artean.

Manos Unidas saiatu da tragedia horiei erantzuten, la-

rrialdiko 27 egintzen bidez, kopurua izanik 1.300.000

euro inguru, on eginez 614.000 pertsonari, horiek izanik

gatazketako biktimak (errefuxiatu siriarrak Jordania,

Hego Sudan, Somalia, Afrika Erdialdeko Errepublikan...),

gosearen biktimak (Etiopia, Eritrea, Mali, Kenia iparral-

dea…) edo hondamendi naturalen biktimak (Filipinak,

Guatemala, Indiako iparralde, Haiti...).

Aurten onarturiko 601 garapen proiektuek, batik bat ho-

netan lagundu dute, herriek ura eskurago izaten, sanea-

mendua, hezkuntza eta osasuna eskurago alegia, izan

ere, gaurko egunean, ez dauzkate oinarrizko zerbitzu ho-

riek, ez baitituzte Estatuek bermatzen.

Era berean, autonomia ekonomiko handiagoa lortzeko

tokiko gaitasunak hobetzea, eskubideei buruz sentibe-

ratzea eta kontzientziatzea, nagusiki emakumeen esku-

bideetan, bakearen aldeko lana, eta gosearen aurkako

borroka, elikatzeko eskubidearen bitartez, izan dira gako

nagusiak gure lana egiterakoan.

271

207123

Amerika% 21

% 45Afrika

Asia% 34

proiektuakkontinenteka

Manos Unidas/Javier Mármol

Gainera komunitateei lagun egiten diegu beharrik handie-naren garaian, berriki Filipinetan Haiyan tifoiarekin gertatuden bezala; herrialde horri Manos Unidasek lehen diru-bi-dalketa egin zion (248.000 euro) biktimak sorosteko.

11

proiektuak arlokaManos Unidas erakundeak nekazaritza, hezkuntza,

osasuna, gizarte sustapena eta emakumearen

sustapena bultzatzeko garapen proiektuak

laguntzen ditu.

Gainera, larrialdi egoeran dauden herriak

artatzen ditu, eta giza laguntza eskaintzen

hala eskatzen duten inguruabarretan.

2013. urtean honako proiektu hauek onartu ziren:

NEKAZARITZA SUSTATZEKO: 89 proiektuZenbatekoa: 7.152.913,44 euroOnuradunak: 109.544 zuzenekoak

HEZKUNTZA SUSTATZEKO: 221 proiektuZenbatekoa: 10.597.773,58 euroOnuradunak: 107.648 zuzenekoak

OSASUNA SUSTATZEKO: 107 proiektuZenbatekoa: 5.659.297,10 euroOnuradunak: 1.969.487zuzenekoak

GIZARTEA SUSTATZEKO: 104 proiektuZenbatekoa: 6.529.171,55 euroOnuradunak: 738.014 zuzenekoak

EMAKUMEA SUSTATZEKO: 80 proiektuZenbatekoa: 3.947.929 euro Onuradunak: 162.219 zuzenekoak

% 18% 15

% 13 % 17

% 37

Hezkuntza sustatzekoOsasuna

sustatzeko

Gizartea sustatzeko

Emakumea sustatzeko

Nekazaritza sustatzeko

Manos Unidas/Luis Antonio Curiel

Manos Unidas/Javier Mármol

Manos Unidas

Manos Unidas/Raquel Carballo Manos Unidas/Javier Fernández

amerika1. Bolivia, 17 proiektu2. Brasil, 11 proiek.3. Dominikar Errepublika, 4 proiek.4. Ekuador, 5 proiek.5. El Salvador, 4 proiek.6. Guatemala, 14 proiek.7. Haiti, 12 proiek.8. Honduras, 4 proiek.9. Kolonbia, 6 proiek.10. Kuba, 1 proiek.11. Mexiko, 6 proiek.12. Nikaragua, 8 proiek.13. Panama, 1 proiek.14. Paraguay, 5 proiek.15. Perú, 25 proiek.

Onartutako proiektuak guztira: 123.Balioa: 9.322.192,01 euro.

afrika1. Afrika Erdialdeko

Errepublika, 1 proiektu

2. Angola, 9 proiek.

3. Benin, 13 proiek.

4. Boli-kosta, 2 proiek.

5. Burkina Faso, 21 proiek.

6. Burundi, 5 proiek.

7. Chad, 3 proiek.

8. Eritrea, 1 proiek.

9. Etiopia, 14 proiek.

10. Gabon, 1 proiek.

11. Ghana, 9 proiek.

12. Hego Sudan, 5 proiek.

13. Kamerun, 8 proiek.

14. Kenia, 18 proiek.

15. Kongoko Errep. Demkr., 19 proiek.

16. Lesotho, 1 proiek.

17. Madagaskar, 9 proiek.

Gainera, aurreko ekitaldiko proiektuak diruz laguntzen jarraitzen du.

2013. urtean guztira 920 proiektu izan dira.

Manos Unidas erakundearen proiektuak munduan 2013an

1

133

11

10

19 18

23

30

4

25

26

20

21

14

15

11

2

9

4

103

78

12

13

56

12

1. Afrika Erdialdeko

Errepublika, 1 proiektu

2. Angola, 9 proiek.

3. Benin, 13 proiek.

4. Boli-kosta, 2 proiek.

5. Burkina Faso, 21 proiek.

6. Burundi, 5 proiek.

7. Chad, 3 proiek.

8. Eritrea, 1 proiek.

9. Etiopia, 14 proiek.

10. Gabon, 1 proiek.

11. Ghana, 9 proiek.

12. Hego Sudan, 5 proiek.

13. Kamerun, 8 proiek.

14. Kenia, 18 proiek.

15. Kongoko Errep. Demkr., 19 proiek.

16. Lesotho, 1 proiek.

17. Madagaskar, 9 proiek.

18. Malawi, 11 proiek.

19. Mali, 2 proiek.

20. Marroko, 6 proiek.

21. Mauritania, 8 proiek.

22. Mozambike, 21 proiek.

23. Nigeria, 3 proiek.

24. Ruanda, 5 proiek.

25. Senegal, 6 proiek.

26. Sierra Leona, 7 proiek.

27. Somalia, 3 proiek.

28. Sudan, 2 proiek.

29. Tanzania, 7 proiek.

30. Togo, 15 proiek.

31. Uganda, 15 proiek.

32. Zambia, 10 proiek.

33. Zimbabwe, 7 proiek.

asia1. Bangladesh, 2 proiektu2. Filipinak, 5 proiek.3. India, 186 proiek.4. Israel, 1 proiek.5. Jordania, 2 proiek.6. Kanbodia, 5 proiek.7. Sri Lanka, 2 proiek.8. Tailandia, 1 proiek.9. Vietnam, 1 proiek.

Onartutako proiektuak guztira: 271.Balioa: 13.669.905,55 euro.

Onartutako proiektuak guztira: 207.Balioa: 10.894.987,58 euro.

Manos Unidas erakundearen proiektuak munduan 2013an

Manos Unidas erakundeak 550 proiektu onartu ditu orotara, 56 herrialdeetan, 33.029.009,85 euroko balioarekin.

2

7

7

9

10 14

17

18

16

22

18

231 12

28

29

31

32

33

1

62

9

3

45

7

8

15 24

27

8

5

6

13

14

Kontinente afrikarra gure egunerokotasunaren parte da,

ez bakarrik kontinentea gatazka askok astintzen dutelako

oraindik, baizik eta, baita ere, arrazoi pozgarrixeagoengatik,

esaterako gero eta pisu eta garrantzi handiagoa ari delako

hartzen munduko ekonomian.

Afrikak utzia dio Garapenerako Laguntza Ofizialetik (GLO) bakarrik

bizitzeari, eta orain askoz kapital pribatu gehiago jasotzen du, BRICS

(Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika) deitzen den goranzko

herrialde multzoak zuzenean egindako inbertsioetatik, zor publikoa

jaulkitzetik, edo immigranteek ekarritako dirutik.

Afrikak GLOri uko egiterik ez duen arren, giro berri honek beste erronka batzuk

dakartza kontinenterako, ez arazorik gabe, zeren hor dira atzerriko potentziek

lursailak berenganatzea edo baliabide naturalak indarrez ostea.

afrika

Lan lerro horretako adibide batTanzanian lagundu dugun proiektubat da, prestakuntza eta garapeniraunkorreko 18 nekazari-taldere-kin, talde bakoitza izanik 315 per-tsonakoa, eta bertan lortu da pro-duktibitatea % 200 igotzea eta lur-langintza metodo berriak sartzealanda-komunitateetan, gaitze pro-gramen bitartez eta kooperatiba-sistemaren balioak indartuz.

Manos Unidasen oso erne gaude egoera horiei eta hortiksor daitezkeen ondorioei. Horregatik, laguntzen dugu eli-kadura segurtasuna eta familiako nekazaritza, nekazarieizuzendutako proiektuekin, haien gaitzea bideratuz, etalabore aniztasuna bultzatuz.

Manos Unidas/Javier Mármol

15

amerikaLatinoamerika desberdintasunaren kontinentea da.

Latinoamerikarren arteko harremanak -pertsonen eta herrialdeen

artekoak- berdingabetasunean daude oinarrituta. Herrialde batzuk

“goranzko” deituriko horien artean agertu ere agertzen dira,

errenta maila goikoekin, baina guztietan herritar batzuek txirotasun

erabatekoa bizi dute. Batera daude etxe-orratzak eta favelak,

hirigune dirdaitsuak eta landa-gune atzeratuenak,

instalazio industrial eta finantzario modernoak

eta nekazaritza mota zaharkitua,

aberastasunik handiena eta txirotasunik handiena…

Ekuadorko Ambato eskualdean, Latinoa-merikako beste leku askotan bezala, he-rritarren arazo nagusia, edateko ur faltada. Zuzenean azekietatik hartutako uraedaten dute familiek, eta gutxitan irakitendute, eta horrek eragiten du herritarrenosasunean, batez ere haurrengan, horibaita talderik ahulena. Proiektuak bi ar-datz ditu: Ur sistemaren eraikuntza fisikoaeta herritarrak gaitzea, antolamendu etaosasun arloetan. Antolamenduak iraunkoregingo du ur instalazioaren mantentzea.Hori da 2013an lagundu dugun 10 osasunproiektuetako bat, Latinoamerikan.

Hara, 2013an, nekazaritza eta abeltzaintzako proiektu produk-tiboak guztiaren ia % 50 dira. Haietako asko familiako nekaza-ritzaren baitakoak dira. Elikadura segurtasuna bermatzen la-guntzen dute. Zenbait urte dirauen prozesuaren bidez, hainbatetapa egiten dira: gaitzea, produkzioa eta komertzializazioa, fa-milien garapenari lagunduz. Bigarrenik, proiektu sozialek gu-ztiaren laurdena hartzen dute. Haietako asko ekintzaileei, uni-tate produktiboei, giza eskubideei… laguntzeko da.

Manos Unidas/Mª Eugenia Díaz

Asiako kontinentean 2013an zehar tragedia naturalak eta gizakiak sortutako gatazkak izan dira: lurrikarak,

tifoiak, euriak, gerrak, eta abar.

Indiak, munduko hazkunde ekonomiko indizerik handienetako bat duena izan arren, herrialde txiroa izaten

segitzen du: Herritarren % 25 inguru txirotasun mugatik behera bizi da, eta batzuen eta besteen arteko al-

deak handiak dira. Emakumerik gehien-gehienek ez dute sarbiderik hezkuntza formalera, eta munduko

beste eskualde batzuetan bezala, txirotasuna, desnutrizioa, analfabetismoa, jazarpen sexuala, bortxaketa,

tratu txar fisiko eta psikologikoa jasaten dituzte, eta baita trafikoa ere, prostituziorako eta lan behartueta-

rako. Ia 25.000 bortxaketa kasu erregistratu ziren iaz. Horri gehitzen zaio infantizidio femeninoa, herrialde

horretako gaitz txarrenetako bat. Kultura hinduan, neskak zamatzat hartzen dira, izan ere ezkontzen dire-

nean galdu egiten ditu familiak, eta gainera dotea eman behar die.

Asiako Hego-ekialdean, arazo nagusienetako bat pertsona-trafikoa da.

Kanbodian, soilik hiriburuan, Phnom Penh-en, kalkuluen arabera,

adin txikiko 8.000 pertsona daude sexuaren industrian eta 28.000

zerbitzari etxeetan. Gainera, gatazkek eta txirotasun egoerek

populazio lekualdatze handiak sortzen dituzte.

Tailandian badira zenbait milioi immigrante erregistratu gabe,

batik bat Birmaniakoak.

Sirian, gerra zibilaren eraginez, errefuxiatu siriarren

kopuruak gora egin du inguruko herrialdeetan.

Errefuxiatu horietako gehienak legezko identitaterik

gabe bizi diren haur, ume eta zaharrak dira.

Baina, zalantzarik gabe, albisterik etsigarriena Haiyan

tifoiaren igarotzea izan da, Filipinak astindu baitzituen eta

beste herrialde batzuei ere eragin baitzien, Vietnami esate

baterako, han uholdeak eta lurjausiak izan ziren eta.

asia

Manos Unidas egoera horiei aurre egiten saiatu da.Filipinetarako, duela 25 urtetik hona ari baita hanlanean, larrialdiko kontu bat ireki zen, eta funts ho-riek herritarren biziraupena ziurtatzeko eta hainbatherrixka berreraikitzeko izan dira. Gainera, hainbatherrialdetan errefuxiatutako jendeari lagundu dio,zenbait proiekturen bidez, hasi berehalakoeneta-tik, elikagaiak, sendagaiak, laguntza psikologikoaeta alojamendua ematea, eta hezkuntzan eta lanbi-deratzean aukerak sortzen laguntzera bitarte. Eta,gure zereginean konstantea baita, indartu egin nahiizan du emakumearen lana hezkuntzaren eta lana-ren bidez, auzo-taldeak sortuz etxeko bortizkeriagerta ez dadin, haien partaidetza bilatuz erabakitzeprozesu guztietan, eta beren diru-sarrerak lortzenlagunduz.

16Manos Unidas/Javier Mármol

Francisco aita santuak bere “Evangelii Gaudium” (“Eban-

jelioaren poza”) burubide apostolikoan “aurpegirik ga-

beko” eta giza helbururik gabeko ekonomia kritikatzen du,

baztertuak eragiten dituelako eta “soberan” dauden per-

tsonak bezala tratatzen dituelako, eta ekonomia gizakiaren

zerbitzura jartzeko gai den finantza erreforma baterako

ekintza irmoa eskatzen die politikoei. “Diruak zerbitzatu

egin behar du, ez gobernatu”, dio.

“Gogoratu behar da, halaber -dio- planeta gizateria oso-

arena eta gizateria osoarentzat dela, eta baliabide gu-

txiagoko leku batean edo garapen gutxiagoko batean

jaio izanak soilik ez duela justifikatzen pertsona batzuk

duintasun gutxiagoz bizi behar izatea. Behin eta berriz

esan behar da zorigaitzekoek euren eskubideetako ba-

tzuei uko egin behar dietela euren ondasunak eskuzabal-

tasun handiagoz besteen zerbitzura jartzeko. Gure esku-

bideez egoki hitz egiteko, begirada luzatu behar dugu eta

belarriak ireki geure herrialde bereko beste herri eta es-

kualdeetara. Herri guztiek euren xedearen autore izateko

aukera eman behar duen elkartasunean sinetsi behar

dugu” (190 zk.).

Hitz hauekin eta antzeko beste batzuekin, munduan

dauden desoreken aurrean adi egoteko eta egoera zuze-

nago baten alde lanean jarraitzeko gonbita luzatzen digu

Francisco aita santuak. Eta hori Manos Unidas bezalako

erakunde baten lana bultzatuz egin daiteke. Elkarte honek

fidagarritasun handia du, eta urte askotako eskarmentua

behartsuenen aldeko zerbitzuan, hainbat eta hainbat ikas-

tetxe, artategi, ama etxe, ur putzu, nekazaritza arloko eki-

men etab.etan gauzatua. Esan beharrik, aldarte xumea eta

soila duela oso. Eginkizun hau ez du bere kabuz egiten, edo

karisma partikular baten menpean, behartsuenengandik

gertu egon nahi duen eta “Samariar Ona” izan nahi duen

Elizaren beraren izenean baizik. Bai, Elizak, bataiatutakoen

elkarteak, Juan XXIII santuak esan bezala, “Guztiak euren

egarria asetzera joaten diren herriko iturria“ bezalakoa izan

nahi du”.

Horregatik, Manos Unidas erakundeko bazkide, lagun-

tzaile eta langile maiteok, jaso ezazue nire zorionik eta es-

kerrik beroena, urtea joan eta urtea etorri, zuen eskuekin,

zuen diruarekin, zuen otoitzekin eta zareten guztiarekin,

hau guztia posible egiten duzuelako, eta munduko komu-

nitate behartsuenen bihotzetan itxaropena ez desager-

tzeko bidea egiten duzuelako. Jainkoak bedeinka zaitza-

tela eta bizi zaiteztela egin behar zenutena egin izanaren

ziurtasunarekin, hau da, zaretena eta daukazuena behar-

tsuenekin partekatuz!

+ Juan José Omella Omella

Kalagorri , eta La Calzada-Logroñoko Gotzainaeta Manos Unidas erakundeko Kontsiliarioa

“Diruak zerbitzatu eginbehar du, ez gobernatu”

Manos Unidas/Javier Mármol

17

zergatik egiten dugu?

18

gure kontuak

Javier Cuadrado

� Manos Unidas erakundearen diru-sarrerak 44.236.617 eurokoak izan ziren 2013. urtean.

� Gure diru-sarreren % 89,6 iturri pribatuetatik dator. Horien % 10,4 baino ez dator sektore publikotik.

� Jasotako guztizkoaren % 90,6 Manos Unidas erakundearen helburuetara bideratzen da (% 84,8 Garapen proiektuetara, eta % 5,8 Sentsibilizazio kanpainetara).

� Bazkideak dira, diru-sarreren % 39,1arekin, Manos Unidas erakundearen muina eta euskarria.

19

DIRU-SARREREN JATORRIA

� Bazkideak eta dohaintzagileak (1)

� Parrokiak eta entitate erlijiosoak

� Ikastetxeak

� Larrialdiak

� Herentziak eta legatuak

� Sentsibilizazio-jarduerak

SEKTORE PRIBATUA, GUZTIRA

� Nazioarteko Elkarlanerako

Agentzia Espainiarra

� Tokiko Administrazioa eta Administrazio autonomikoa

SEKTORE PUBLIKOA, GUZTIRAIBILDUTAKO SARRERAK GUZTIRA: % 100

BESTELAKO SARRERAK (2)

SARRERAK GUZTIRA, 2013. URTEAN

17.078.957.-

10.452.058.-

1.238.727.-

278.000.-

7.132.591.-

2.932.659.-

39.112.992.-

2.418.764.-

2.121.746.-

4.540.510.-

43.653.502.-

583.115.-

44.236.617.-

FUNTS PRIBATUAK: % 89,6

FUNTS PUBLIKOAK: % 10,4

GASTUEN BANAKETA

� Sentsibilizazioa

� Garapen-proiektuak

MANOS UNIDAS ERAKUNDEAREN HELBURUAK, OROTARA

� Sustapena eta baliabideak eskuratzea

� Sustpena eta baliabideak eskuratzea

� Administrazioa eta Egitura

GASTUAK 2013. URTEAN, GUZTIRA:2013ko SUPERABITA (*)

2.568.612.-

37.254.651.-

39.823.263.-

898.993.-

3.231.910.-

43.954.166.-282.451.-

MANOS UNIDAS ERAKUNDEAREN HELBURUAK: % 90,6

SUSTAPENA ETA BALIABIDEAK ESKURATZEA: % 2,0

ADMINISTRAZIOA ETA EGITURA: % 7,4

(1) Dohaintza partikularrak, elkarte eta fundazioak, enpresak eta anonimoak hartzen ditu.

(2) Honakoak hartzen ditu barne: ez ohiko emaitzak, aurreko urteetan emandako laguntzen itzulketa/deuseztapena, aldaketa-diferentzia positiboak eta aplikatutako probisioak.

(3) Onartutako proiektuetatik eta Garapenerako Nazioarteko Elkarlanerako Agentzia Espainiarrak (AECID) urtero lagundutako hitzarmen ezberdinetatik ateratzen da zifra hau.

* 2013. urtean izandako superabita, 2014. urtean proiektu berriak onartzeko xedatuko da.

Gastuen banaketa aplikatzeko irizpideak

Gastuak, Manos Unidas erakundearen helburuak betetzera bideratutakoen eta funtzionamenduko gastuen artean banatzen dira.

� SENTSIBILIZAZIO GASTUAK: Sail honek Garapenerako Hezkuntza Arloaren gastuak jasotzen ditu, baita Komunikazio

Arloak helburu hauetarako xedaturikoak ere.

� PROIEKTU GASTUAK: Urteko ekitaldian onarturiko proiektuen guztizko zenbatekoa jasotzen du. baita proiektuak

identifikatzeko eta gainbegiratzeko eginiko bidaien gastuak, arloko langileen gastuak, eta kontu-ikuskaritzek eta

finantzaturiko proiektuen ebaluazioek eragindako gastuak.

� FUNTZIONAMENDU GASTUAK:

� Baliabideak sustatzea eta biltzea. Diru-laguntzak biltzera eta erakundearen jarduera iragartzera bideraturiko

Komunikazio Arloko gastuak jasotzen ditu.

� Administrazio eta egitura gastuak. Erakundearen kudeaketan eta administrazioan sorturiko gastuak dira.

* Ikastetxeak, Larrialdiak, Sentsibilizazio-jarduerak, Dirulaguntza pribatuak, Diru-sarrera finantzarioak eta beste diru-sarrera pribatu batzuk.

Diru-Sarreren Jatorria(Diru bilketakoa)

Gastuen Banaketa

% 84,8% 23,9

% 39,1

% 10,4

% 16,3 % 10,3 % 2,0

% 5,8

% 7,4

Garapen proiektuak

Bazkideak eta emaileak

Besteak*

ARLO PUBLIKOAParrokiak eta erlijio-erakundeak

Herentziak eta legatuak

Sentsibilizazioa

Baliabideak sustatzeaeta hautematea

Administrazioa eta Egitura

20

gardentasuna

Gainera, Manos Unidas erakun-deak Fundación Lealtadek ezarri-tako gardentasuna eta jardun zin-tzoaren printzipioak betetzen ditu.

Manos Unidas erakundeak Espainiako GGKEen Koordinakundearengardentasun tresnaren eta kudeaketa onaren atal guztiak betetzen ditu.

Manos Unidas erakundea Garape-nerako Nazioarteko ElkarlanerakoAgentzia Espainiarrak (AECID) fi-nantzatzeko aukera izan dezan ka-lifikatua dago.

ESPAUDIT GABINETE DE AUDITORÍA, S. A enpresak auditatu ditu gure urteko kontuak.

Manos Unidas, bere funtsen gardentasunean irmoki konprometitutako erakundea da. Izatez,erakunde bezala, gardentasuna da gure balioetariko bat, eta burutzen ditugun jarduereiburuz gizartearen aurrean erantzuteko apustuaren isla garbia da.

Gure web orrian aurki daiteke txosten osoa: www.manosunidas.org,

Paperean nahi izanez gero, gure ordezkaritzetan eska daiteke.

eskerrak

Enpresak� AARBEI CARTERA E INVERSIONES, S.L.� ADVANTIA COMUNICACIÓN GRÁFICA� ALONSO INCEPTIO S.L.� AUTOBUSES LA VILLAVESA, S.A.� BANCO SABADELL S.A.� BANCO SANTANDER� BIOENOS, S.L.� BON PREU S.A.� BUSINESS MORALES S.L.� CAIXABANK, S.A.� CAJA DE AHORROS LA INMACULADA� CARTONAJES SANTORROMAN, S.A.� CERRO CANELA, S.L.� CIFRAIMPORT S.L.� CLINICAS DR.JUAN CABRERA S.L.� COMPAS NORTE, S.A.� CONFEDERACION ESPAÑOLA DE CAJAS DE AHORROS

� CRE INGENIEROS S.L.

� CUZA, S.A.� DERCOSA, S.A.� DESGUACE PARIS S.L.� EDIFICIOS AFELSA S.L.� EL CORTE INGLES S.A.� EMPRESA PLANA S.L.� EMPRESAS COMERCIALES E INDUSTRIALES VALENCIANAS, S.L.

� FERROVIAL S.A.� FIDELO S.L.� GESTINMÉDICA, S.L.� GMV EUROLIFT S.A.� HERMANOS CLEMENTE PÉREZ S.L.� KH LLOREDA S.A.� LA VANGUARDIA EDICIONES S.L.U.� LIBECROM, S.A.� LLOVET DE FORTUNY S.A.� L’OREAL ESPAÑA, S.A.� MANUFACTURAS CEYLAN S.L.� MANUFACTURAS RUIZ S.A.

� NETOBRIL, S.A.� OSORMEGO S.L.� REAL SOCIEDAD S.L.� RSB ARTESANIA DIGITAL S.L.� SAICARJE S.L.� TUBIO Y RÍOS, S.L.� UNIVERSAL DE ALIMENTACION S.A.� ZARDOYA OTIS S.A.� ZURICH INSURANCE PLC

Bastelako erakunde, elkarte eta fundazioak� A.P.A. COLEGIO ESCUELAS PÍAS SAN FERNANDO� AMAS DE CASA BESANA � ANTIGUAS ALUMNAS COLEG. CONSOLACIÓN (ALORA)

� ASOCIACIÓN ACCIÓN VERAPAZ� ASOCIACIÓN JUVENIL BRIJOVEN� ASOCIACIÓN DE LA MEDALLA MILAGROSA (AVILA)

Herrialderik behartsuenen alde egiten dugun lana ezinezkoa litzateke Manos Unidasen adiskide eta laguntzailerikgabe. Asko dira lagundu diguten boluntarioak, langileak, bazkideak, laguntza ematen duten norbanakoak eta talde edoelkarteak (ikastetxeak, parrokiak…), enpresak, bankuak, elkarteak eta fundazioak. Batzuek dirua emanez, besteak ga-rapen-proiektuak finantzatuz, ekimen jakinetan lagunduz edo mota askotako zerbitzuak eskainiz.

Guztiei, mila esker!

Ondoren, hala ere, horietariko batzuk aipatuko ditugu, leku-faltagatik denak aipatzea ezinezkoa baita. Garapen-proiektuetan finantza-kide ditugunak ez dira hemen aipatuko, Txosten honekin batera argitaratzen den “Proiektuen Li-burua”n agertuko baitira.

Izena ............................................................................................................................................................

Deiturak ........................................................................................................................................................

IFZ .......................................................................... Jaiotze data .........................................................................

Helbide osoa .........................................................................................................................................................

......................................................................................... Posta Kodea ...............................................................

Herria ..................................................................... Probintzia .......................................................................

Posta elektronikoa ..........................................................................................................................................

Telefono mugikorra .................................................... Beste telefonoa .................................................................

MANOS UNIDAS ERAKUNDEAREN LAGUNTZAILE IZAN NAHI DUT

Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/99 legean xedatutakoaren arabera, emandako datuak 1.942.351.573 zenbakiarekinDatuen Babeserako Agentzian erregistraturiko Manos Unidas erakundearen fitxategian sartuko dira, eta banku helbideratzeakerraztera eta legezko betekizunetara xedatuko dira. Interesatuak edozein unetan datuak kontsultatu, zuzendu edo deuseztaditzake hemen: Manos Unidas. Barquillo 38, 3º. 28004 MADRID.

Txartel hau betez, 902 40 07 07 telefonora deituz, edo www.manosunidas.org bidez.

IBAN kontu zenbakia

SEPA ZUZENEKO ZORDUNKETA HELBIDERATZE AGINDUA

KREDITU TXARTELAREN BIDEZ

DIRU-SARRERAK EDO TRANSFERENTZIAK EGITEKO BANKETXEAK

Edozein kontsulta egin nahi izanez gero, jo ezazu hona: [email protected] edo 91 308 20 20 telefonora

Begiratu zure taloitegi, libreta edo laburpena, eta bete datu guztiak.

ZENBATEKOA ALDIROKOTASUNA

� 6 euro� 20 euro

� Hilero� Behin bakarrik� ........................

KUOTAREN EGUNERATZEA

� Urteko KPI� % 5� % ..............

Bankia: ES06 2038 0603 2860 0103 6580 CaixaBank: ES18 2100 2261 5902 0013 9842 Ibercaja: ES33 2085 9252 0303 3043 0677 Santander: ES03 0049 0001 5422 1004 0002 Sabadell: ES67 0081 5240 0700 0194 1401 Popular: ES02 0075 0001 8506 0640 0006BBVA: ES68 0182 2325 0800 1134 4904

� ............... euro

Kontuaren titularra ...............................................................................................................................................

Iraungitze data:

................ / ................

� Ez dut jaso nahi Manos Unidas erakundearen informaziorik

Manos Unidas erakundeari egindako dohaintzek % 25eko zerga-arintzea dute PFEZaren kuotan, edota % 35a Sozietateen gaineko Zergaren kuotan, legeak ezarritako mugen barruan betiere.

ME13

(Bidal iezaguzu, arren, banketxeak emango dizun frogagiria)

Titularren sinadura:

Helbideratze agindu honen sinaduraren bitartez, zordunak baimena ematen dio Manos Unidasi (A) zordunaren era-kundeari aginduak igorri eta bere kontuan (B) dagozkion zorduketak Manos Unidasen aginduak jarraituz egiteko.

Data: 201........................ ko .......................................... ren......................

� ASOCIACION NIÑOS EVACUADOS EL 37� ASOCIACIÓN PADRES COLEGIO SAGRADO CORAZÓN (ZARAGOZA)

� ASOCIACIÓN DE LA PRENSA DE MADRID� ASOCIACIÓN SAN ANTONIO (ZAMORA)� CÁRITAS DIOCESANA DE PLASENCIA� CÁRITAS MADRID� CENTRO CULTURAL POPULAR DE CORDOBA� COFRADÍA JESÚS RESCATADO� CORTE DE HONOR NTRA. SRA. DEL PILAR (ZARAGOZA)

� FECAM (FED. EMPRES. CANARIOS)� FUNDACION ABARGUES� FUNDACIÓN ABEL MATUTES� FUNDACIÓN BENEFICA SAGRADO CORAZON � FUNDACIÓN CAJA GRANADA� FUNDACIÓN COPRODELI� FUNDACION EDUCACION MARIANISTA DOMINGO LAZ

� FUNDACION EDUCACIÓN Y EVANGELIO� FUNDACION EDUCATIVA SOLIDARIA� FUNDACION ENRIQUE ESTEVE� FUNDACIÓN FUENTES DUTOR � FUNDACION HISPANICA GRUPO BANCO POPULAR

� FUNDACION HOSPITAL DE POBRES (REQUENA)

� FUNDACION JOSE MARIA IMAZ� FUNDACION L&L BHAGWANDAS SIRWANI PALACIO ORIENTAL

� FUNDACION LAGUNTZA� FUNDACION NARANJO GALVAN

� FUNDACION NTRA. SRA. DE LA MISERICORDIA (SEGOVIA)

� FUNDACIÓN PEDRO NALVALPOTRO� FUNDACIÓ PRIVADA MIARNAU� FUNDACIÓN PRO CULTURA LITERARIA� FUNDACION REINA SOFIA� FUNDACION SEVILLANA ENDESA� FUNDACION UNIVERSITARIA SAN ANTONIO� FUNDACION VIC VEDRUNA� FUNDACIÓN VICTORIA (MÁLAGA) � GIZABERRI MUNGIA� GRUPO HORIZONTES� ILUSTRE COLEGIO OFICIAL DE ABOGADOS DE VALENCIA

� INSTITUCIÓN BENÉFICA SAGRADO CORAZÓN DE JESÚS

� INSTITUCION SAN ANTONIO DE PADUA � LA OBRA MÁXIMA� MUJERES DE ACCION CATOLICA (CALATAYUD)� PROCLADE BETICA

Itunak� BANCAJA� BANSABADELL VIDA S.A.� BERMAX 5000 S.L.� CAIXABANK S.A.� DONATOR WORLD S.L.� FUNDACIÓN JESÚS SERRA� HERMANSOS MATEO LORENZO S.A.U.� HIDROALTAUX S.L.� IBERWATER S.L.� INTERNACIONAL BUSINES MACHINES S.A.

� RADIO POPULAR S.A.� SIERRA SPAIN SHOPPING CENTERS SERVICE S.L.� SOCIEDAD ESTATAL CORREOS Y TELÉGRAFOS S.A.� SOLUCIONES NETQUEST DE INVESTIGACIÓN S.L.

Babesleak� BANCO POPULAR (PREMIOS PRENSA ESCRITA Y DIGITAL)

� CAIXABANK (PREMIO CARTELES)

� DIP. GUADALAJARA (CONCIERTO DE NAVIDAD)

� FUNDACIÓN DE PwC(PREMIOS RELATOS Y CARTELES INFANTILES)

� OBRA SOCIAL LA CAIXA � SANTANDER (PREMIO TELEVISIÓN)

Komunikabideak

Manos Unidas erakundeak esker be-reziak eman nahi dizkie gure mezuaketa iragarkiak dohainik argitaratzendituzten komunikabide nazional, au-tonomiko eta tokikoei (egunkariak,aldizkariak, irrati eta telebistak)

Guztiei, mila esker!

Ap

artado

nº: 1.154

F.D.

280

80

Mad

rid

Franq

ue

are

n d

estin

o

RE

SP

UE

STA

CO

ME

RC

IAL

Au

torizació

n n

º 12.979

B.O

.C. N

º15 de

l 11/02/9

4

Eg

in zaite

z bazkid

e.

Lagu

nd

u.

15001 A CORUÑAMarqués de Cerralbo 11, bajo. Tfno. 981 205 65902002 ALBACETETeodoro Camino 6, 5º izda. Tfno. 967 212 31528802 ALCALÁ DE HENARES (Madrid)Vía Complutense 8 bis. Tfno. 918 833 544 03003 ALICANTEArquitecto Morell 10, 2ª esc.,1º HTfno. 965 922 29804001 ALMERÍARicardos 9, 1º izda. Tfno. 950 276 78024700 ASTORGA (León)Martínez Salazar 8, 1º. Tfno. 987 602 53605001 ÁVILAPlaza del Rastro 2, bajo. Tfno. 920 253 993 06005 BADAJOZAvda. Antonio Masa 11. Tfno. 924 248 951 22300 BARBASTRO (Huesca)Juan de Lanuza 6, bajo. Tfno. 974 315 61408037 BARCELONAPau Claris 190, 1º- 1ª. Tfno. 934 877 87848005 BILBAOPlaza Nueva 4, 3º. Tfno. 944 795 88609005 BURGOSClunia s/n. Tfno. 947 220 68710003 CACERESGeneral Ezponda 14-1º. Tfno. 927 214 41411001 CÁDIZHospital de Mujeres 26. Tfno. 956 214 97212001 CASTELLÓNSan Luis 15, entresuelo, 1º A. Tfno. 964 228 85851001 CEUTAPlaza de África s/n. Tfno. 956 511 25313001 CIUDAD REALCaballeros 7, 2º planta. Tfno. 926 255 46737500 CIUDAD RODRIGO (Salamanca)Díez Taravilla 15. Tfno. 923 482 03514008 CORDOBAConcepción 4, 1º C. Tfno. 957 479 57816002 CUENCAAvda. República Argentina 27Tfno. 969 222 02215402 FERROL (A Coruña)Magdalena 153, 1º dcha. Tfno. 981 300 31828901 GETAFE (Madrid)Almendro 4, 2º. Tfno. 916 838 98517002 GIRONAS. J. Bautista La Salle 19, 2º 2ªTfno. 972 200 52518009 GRANADAPlaza Campillo 2, 5º G y H. Tfno. 958 226 62019005 GUADALAJARAAvda. Venezuela 9 – Col. Sanz Vázquez Tfno.949 218 22018500 GUADIX (Granada)Pº. Ismael González de la Serna 1, bajo Tfno.958 663 59221003 HUELVACardenal Cisneros 11. Tfno. 959 253 38822002 HUESCAPlaza de la Catedral 8. Tfno. 974 226 55607800 IBIZAPedro Francés 12, 2º. Tfno. 971 312 77422700 JACA (Huesca)Seminario 8, 3º. Tfno. 974 362 25123007 JAENMaestro Bartolomé 7, dpdo. Tfno. 953 250 11411402 JEREZ DE LA FRONTERA (Cádiz)Sevilla 53. Tfno. 956 180 15635003 LAS PALMAS DE GRAN CANARIA ÁngelGuerra 26, bajo. Tfno. 928 371 30724003 LEÓNSierra Pambley 6, 3ºC. Tfno. 987 248 40825002 LLEIDABlondel 11, 2º. Tfno. 973 269 104

26004 LOGROÑOObispo Fidel García 1. Tfno. 941 247 88827001 LUGOCruz 1B, 1º. Tfno. 982 255 56728013 MADRIDGran Via 46, 4º. Tfno. 915 221 78307701 MAHÓN (Menorca)Carrero des Mirador de ses Monges, 1Tfno. 971 369 93629015 MALAGAStrachan 6, 3º izda. Tfno. 952 214 44730001 MURCIAPza. Beato Andrés Hibernón 1, entlo. izda. Tfno.968 214 02932005 ORENSEPlaza Obispo Cesáreo s/n. Tfno. 988 233 78233003 OVIEDOSan Isidoro 2, bajo. Tfno. 985 203 16134001 PALENCIAGil de Fuentes 12, 2º izda. Tfno. 979 752 12107001 PALMA DE MALLORCASeminario 4. Tfno. 971 718 91131006 PAMPLONAAvda. Baja Navarra 64, 1º. Tfno. 948 210 31810600 PLASENCIA (Cáceres)Las Veras 3. Tfno. 927 421 70736003 PONTEVEDRAPeregrina 50, entreplanta. Tfno. 986 850 81237002 SALAMANCARector Lucena 20, 5º A. Tfno. 923 261 54720005 SAN SEBASTIANLoyola 15, 3º izda. Tfno. 943 424 51038002 SANTA CRUZ DE TENERIFEPérez Galdós 26, 3º dcha. Tfno. 922 243 44239001 SANTANDERRualasal 5, 2º dcha. Tfno. 942 227 80715705 SANTIAGO DE COMPOSTELA(A Coruña)Rúa del Villar 18, apdo. 456. Tfno. 981 584 96640001 SEGOVIASeminario 4, bajo. Tfno. 921 460 27125700 SEU D’URGELL (Lleida)Pati Palau 1, 5. Tfno. 973 351 26641004 SEVILLAPlaza Virgen de los Reyes s/nTfno. 954 227 56825250 SOLSONA-BELLPUIG (Lleida)Avda. Preixana 16. Tfno. 973 320 18342002 SORIASan Juan 5, 1º. Tfno. 975 231 49050500 TARAZONA (Zaragoza)San Antón 11, 1º. Tfno. 976 644 78143001 TARRAGONARambla Nova 119, esc. A, 2º 2ª. Tfno. 977 244 07844001 TERUELYagüe de Salas 18, bajo. Tfno. 978 611 84545002 TOLEDOTrinidad 12. Tfno. 925 229 91143500 TORTOSA (Tarragona)Mercaders 2, bajo. Tfno. 977 511 42846003 VALENCIAPza. de la Comunión de S. Esteban 1, bajo Tfno.963 919 12947002 VALLADOLIDSimón Aranda 13, 1º. Tfno. 983 305 06508500 VIC (Barcelona)Ronda de Camprodón 2. Tfno. 938 861 55536204 VIGO (Pontevedra)Vázquez Varela 54, 2º B. Tfno. 986 423 69601004 VITORIA (Álava)Fueros 6, 1º izda. Tfno. 945 231 17949003 ZAMORAPlaza del Seminario 2. Tfno. 980 532 09150001 ZARAGOZAPlaza de la Seo 6, 2ª planta. Tfno. 976 291 879

Man

os Unida

s er

akun

dearen

ord

ezka

ritzak

(helbide

ak)

!!!%�����������%����&�3*,�.**�1*1�

�� �������������������������������������� ����

UN MUNDO NUEVO,PROYECTO COMÚN

BESTELAKO MUNDUA,GUZTION HELBURUA

�"�%��� ��.#�-%�'����%�������(.2**/�����

���%$�3.�.13�/2�20������)�����������%���

�������0#�+%�*+**.��� �������%$�3./�,-�++�13

������)�����������%���

�������+/#�-%��"�%�,***/�� ������%$�3.-�.,�./�+*

������������)�����������%���

Pertsona asko izan dira Manos Unidasekomilaka bazkide eta laguntzaileei esker beraien bizimodua hobetzea lortu dutenak.Batasunean, solidaritatean, doakotasunean eta justizian oinarritutakoespiritu horrek mugiarazten gaitu, hain zuzen ere, mundu hobeagoarenalde eguneroko borrokan jarraitzera.

SERVICIOS CENTRALESBarquillo, 38-3º. 28004 Madrid

Telf.: 91 308 20 20 - Fax: 91 308 42 08www.manosunidas.org - [email protected]

Manos UnidasAdiskidetasunaren Asturiasko

Printze Saria 2010

Eskerrik beroenak horretan lagundu duten guztiei