Cadizeko konstituzioa

download Cadizeko konstituzioa

of 3

Transcript of Cadizeko konstituzioa

1. TESTU IRUZKINA: 1812KO CADIZEKO KONSTITUZIOATestu honetan, Cadizeko Konstituzioaren artikulu esanguratsuenak dauzkagu. Lehenengo mailako iturri historikoa du, ematen duen informazioa zuzena eta gertaeren garaikoa delako, eta Konstituzioa zuzenean heldu zaigulako.Bestalde, testu juridikoa da, eta ondorioz publikoa, herritarrei zuzendua dagoelako, Konstituzioa Estatuaren arau nagusia delako.Egilea kolektiboa da, Gorte Konstituziogileak hain zuzen ere, 1810ean Cadizen bildutakoak. Frantziarren kontrako Independentzia Gerra (1808-1814), herri altxamendu eta Baionako Abdikazioak zirela-eta (Karlos V.ak eta bere seme zen Fernando VII.ak abdikatu behar izan zuten Napoleonen alde, honek tronua bere anaia Joseri emanez), Espainian botere hutsunea geratu zen. Gehiengoak, ez zuen errege berria zen Jose I.a (Napoleonen anaia) onartu eta Probintzia Batzordeak ezarri zituzten. Batzorde hauek Errege absentearen izenean subiranotasuna haien gain hartu eta agintea legitimatu zuten. Hauek Batzorde Zentral Gorenean bildu ziren eta Gerraren beharrek eta Amerikako kolonien Independentziaren beldurrak bultzatu zieten Gorteen deialdira(1810), 100 urte baino gehiago elkartu gabe egondakoak. Honela, hasi zen Iraultza Liberal Burgesa Espainian.Gaiari dagokionez, Cadizen bildutako gutxiengo liberalak Konstituzio honetan ezarri zituen liberalismo eta ilustrazioaren ideiak dira.Testuan Fernando VII.aren gatibutasunaren erreferentzia egin ondoren (Baionako abdikazioak zirela-eta Frantzian zegoen Napoleonen menpe), artikulurik garrantzitsuenak agertuko dira Liberalismoaren ideia nagusiak ezarriz: -Nazio Subiranotasuna, boterea nazioan datza, hemisferio biak batuz (penintsula eta Amerikako, Afrikako eta Ozeano Bareko koloniak)-Aginte eta botere banaketa: botere legegileak Gorteak eta Erregeak osatzen dute, botere betearazlea Erregeak du eta botere juridikoa Auzitegi judizialek dute.-Gobernua Monarkia moderatua da, parlamentarioa, Antzinako Erregimenaren Monarkia absolutista ezabatuz.-Eskubideen eta askatasunen artean adierazpen askatasuna aldarrikatu zen ideia politikoak idatzi, inprimatu eta argitaratzeko eskubidea-Fiskalitate bakarra ezarri zen, espainiar guztiek Estatuko gastuetan bere ondasunen arabera laguntzean oinarritutakoa.Dena den, muturreko liberalismoaren ikurra izanda ere, Erlijioaren eta Nobleziaren eragina islatu ziren testu honetan. Izan ere, Estatu konfesionala ezarri zen 12. Artikuluan Espainiako erlijioa katoliko, apostoliko eta erromatarra da eta izango da [] eta beste edozein praktikatzea debekatzen du1807an, Aranjuezeko matxinada zela eta (soldadu, nekazari eta jauregiko mirabeek antolatua Fernando VII.aren alde), orduan lehen ministro zen Godoyk kargua utzi behar izan zuen, eta orduan ere errege zen Karlos IV.ak Fernando VII.a semearen alde abdikatu zuen.Egoera honen aurrean, Napoleonek, aita zein semea deitu egin zituen Baionan, eta bertan Fernando VII.ak tronua uztea lortu zuen. Horrela, Napoleonek Espainiako tronua bere gain hartzea lortu zuen, anaia Jose I.ari emanez.Hemendik aurrera, borboidarrak Frantzian babestu egin ziren, eta Napoleonek bahitu egin zituen zurrumurrua zela eta, 1808ko maiatzaren 2an, madrildar ugari frantziar indarren aurka altxatu egin ziren. Herri altxamendua baina ez iraultzaile honetan, ehunka pertsona fusilatu egin ziren, Murat jenerala buru zelarik, eta horrela altxamenduak Espainia osoan hedatu egin ziren, Frantziarren aurkako Independentzia Gerrari hasiera emanez (1808).Espainiarren gehiengoa, Frantziarren aurka zeuden, Frantsestuak izan ezik. Dena dela, Napoleonen aurkakoen artean, Antzinako Erregimenaren aldekoak zeuden eta Liberalismoaren aldekoak, ideia ilustratuen defendatzen zituztenak.Horrela, nolabaiteko hutsune politikoa geratu zen, erregearen gatibutasuna eta gerra medio, beraz, Probintzia Batzordeak sortu egin ziren frantziar armada okupatu gabeko eskualdeetan. Hauek guztiak, Batzorde Zentral Gorena eratu zuten, guztien koordinatzaile bihurtuko zena eta subiranotasuna bere gain hartuz. Hauek, gerrak aurrera joan ahala eta Frantziarren erreakzioaren beldur, Sevillara alde egin zuten geroago Cadizera joateko, Britainia Handiko ontzidiak babestua zegoena eta giro liberaleko hiria zena. Bitartean, Frantziarren aurrean gutxiagotasun militarra zutenez, espainiarrek borrokatzeko modu berritzailea hartu zuten gerrilla. Honetan, soldadu ohiak, boluntario zibilak eta bide-lapurrak parte hartu zuten, zelaian nagusi zirelarik.Batzorde honek porrot militarren eraginez, ospea galdu zuen, eta horregatik, Cadizen babestuta zeudelarik, 1810eko urtarrilean erregeordetza kolektiboa sortu zuten, Fernando VII.aren izenean gobernatzen zuena eta behin-behineko gobernuaren antzekoa izan zena. Baina hauek, Amerikako hiri batzuetan tokiko botereak ezarri zirela ikusita eta hauen Independentziaren beldur, Gorteak deitu zituzten 1810eko irailean, 100 urtetan deitu ez izandakoak. Hauetan, goi-noblezia eta Elizako hierarkia ia-ia ez ziren ordezkatuta egon, ez probintzia okupatuetako eta Amerikako espainiar lurraldeetako ordezkoak, ez herriaren masa ez emakumeak; ordez (sufragio zentsatario bidez eginda), trebakuntza intelektuala zuten erdiko klaseak, elizgizonak, abokatuak, funtzionarioak, militarrak eta katedradunak ziren nagusi, baita industria eta merkataritza-burgesiako kideak. Diputatu hauek Espainiako nazioaren osotasuna defendatzeko zina egin zuten. Gorte hauek, Batzar Konstituziogile bilakatu ziren nazio subiranotasuna honen gain hartuz, iraultza liberala abian jartzeko asmoz (aurrekaria Frantzian 1789an zuten). Dena dela, ganbara honetan, bi joera handi sortu ziren: Liberalak, eraldaketa iraultzaileak egitearen aldekoak eta gutxiengoa zirenak; eta absolutistak, antzinako ordena monarkikoari eustearen aldekoak. Lehenengoei Cadizeko prentsak babestu zituen, eta absolutistei, elizen pulpituak.Hauek, Konstituzioa egiteaz gain, lehenago legegintza-lana burutu zuten, Antzinako Erregimena abolitzeko dekretuak. Erregimen feudala bertan behera utzi zuten, jurisdikzio jaurerriak abolituz eta gremioak indargabetuz (konpetentzia askea ezartzeko). Ondoren, Mestako Kontzeju Prestua ezabatu zuten, Udalerriko auzo-lurrak enkante publikoan saltzearekin batera; desamortizazioa iragarri zuten.Inkisizioa abolitu zuten (pentsamendu-askatasunerako eta zientzia garatzeko oztopoa zen) eta erlijio-ordenen ondasunak sekulartu, eliz hierarkiaren apurketa eraginez. Amaitzeko administrazioan eraldaketa eta lurraren antolamenduari ekin zioten, antzinako erreinu, probintzia eta intendentziak ezabatuz , lurralde-batasuna eta zentralizazioa politikoa lortzeko asmoz.Behin legeria amaituta, 1812ko San Jose egunean, La Pepa Konstituzioa (Espainiako lehenengoa) onetsi zuten, gutxiengo liberalaren ideia ilustratu eta liberalak ezarriz. Honetan, analisian aipatutako dekretuak ezarri ziren.Dena dela, gerran zehar, Konstituzioa ezin izan zen praktikan jarri eta Frantziaren aurkako Independentzia Gerra behin bukatuta (1814) eta irabazita, Fernando VII.a tronura itzuli zen. Bueltan, Fernando VII.ak absolutismoa berrezarri zuen, zenbait jeneral absolutismoa berrezartzeko proposamena eta zenbait diputatu absolutistek Pertsiarren Manifestua sinatu ondoren, Cadizeko legeria baztertzeko. Horrela, Seiurteko Absolutista hasi zen (1814-1820), 1812ko Konstituzioa eta Cadizeko Gorteetan onartutako neurri guztiak indargabetuz.Bukatzeko, balorazioari ekingo diogu. Esan dezakegu 1812ko Konstituzioak ez zuela aldaketarik ezartzeko aukerarik izan, ez baitzen aplikatu Independentzia Gerraren eta, ondoren, Fernando VII.aren itzuleraren eraginez, Absolutismoa berrezarri zen 6 urtez. Dena dela, garrantzi handia izan zuen Espainiako bizitza politikoa modernizatzen. Izan ere, Espainiako lehen konstituzioa izan zen eta Antzinako Erregimeneko zutabeak ziren erakundeak eta sinesmenak kolokan jarri zituen, Erregimen Zaharreko eragin nabaria bazuen ere. Horrela, urte batzuk geroago, Konstituzioa horretan, oinarritutako beste testu batzuk Espainiako gizartean beste eskubide indibidual eta kolektiboak ezartzen lagundu zuten. Gainera, konstituzioaren oroitzapenak mende osoan zehar iraun zuen eta bere oihartzuna Ameriketako kolonietaraino eta Europako liberalengana iritsi zen. Hori dela eta, konstituzio honen garrantzi historikoa Espainiatik eta Amerikako espainiar lurraldeetatik liberalismoaren printzipioak zabaltzea da, Espainiaren askatasun-nahiaren sinbolo bihurtzeaz batera.