Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko III. Immigrazio · 2015-12-09 · Busturialdeko...

28
Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko III. Immigrazio Plana 2013-2016 1

Transcript of Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko III. Immigrazio · 2015-12-09 · Busturialdeko...

Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko III.

Immigrazio Plana

2013-2016

1

2

Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea IMMIGRAZIO ZERBITZUA:Industria 7. 48300 Gernika-Lumo Tf.: 94 465 33 23 email: [email protected] BULEGO NAGUSIA:Alondegia 6.behea 48300 Gernika-Lumo Tf: 94 625 51 22 email: [email protected]

www.busturialdekomankomunitatea.org

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

3

Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko udalerri guztiok gero eta kultur aniztasun handiagoa dugu, izan ere, 64 herrialde ezberdinetako pertsonek osatzen dute gure biztanleriaren % 7,6. Pertsona horiek bizimodu hobearen bila etorri dira gure eskualdera, joan den mendean gure eskualdeko biztanle asko Amerikara joan ziren bezalaxe, edo Gaztela eta Leonetik, Extremaduratik edo Andaluziatik Gernikara etorri ziren etorkinak bezalaxe. Beraz, migrazio-mugimenduak ez dira berriak gurean, baina orain konplexuagoak dira, Busturialdean ez baita inoiz egon hainbeste hizkuntza, ohitura eta kultura. Orain erronka aniztasun hori aberasgarria izatea eta gatazka-iturri ez bihurtzea da. Eguneroko bizitzak jatorri ezberdinetako jendearekin elkartzeko aukera ematen diguten espazio partekatuak sortzen ditu esparru ezberdinetan: eskolan, lanean, kalean... Baina espazioa partekatzeak ez du esan nahi elkarrekin bizi garenik. Ezinbestekoa da guztiok, ezberdinak izan arren, eskubideak eta eginbeharrak partekatzea eta batera garatzen ari garen proiektu bateko kide garela sentitzea. Horrela baino ez dugu lortuko gizarte-haustura arriskua areagotzen duen krisi-egoera honek inoiz baino beharrezkoago egiten duen kohesioa. Herritarrengandik hurbilen gauden erakundeak izanik, udalok gure herrietako heterogeneotasun etniko eta kulturala onartu behar dugu eta horixe hartu behar dugu kontuan gure politiketan. III. Immigrazio Plan honen helburua, aurreko planetan bezalaxe, gure udal-eskumenen barruan jatorri ezberdinetako auzokideen arteko bizikidetza hori bermatzen saiatzeko lan-ildoak ezartzea izango da.

Begoña Landa Torre

Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko presidentea

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

4

AURKIBIDEA

1. SARRERA ............................................................ 5

2.MIGRAZIOAREN ERREALITATEA BUSTURIALDEAN.................. 7

3.ARAU ESPARRUA .... .................................................... 11

4. KONTZEPTUAK ETA PRINTZIPIO ARTEZKARIAK ................... 16

5.HELBURUAK .............................................................. 20

6.EKINTZAK. ................................................................ 21

6.1.- Harrera eta gizarteratzea. 6.2.- Kultur arteko bizikidetza

7.METODOLOGÍA .......................................................... 27

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

5

1.-SARRERA Honako hau Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen hirugarren Immigrazio Plana da. 2005ean lehenengoa onetsi genuenean, gure helburu nagusia etorkizun hobearen bila gure eskualdera iristen ari ziren atzerritar guztiak hartzeko sistema bat egituratzea zen. Immigrazioa fenomeno berria zen, eta gizartean nahiz erakundeetan nahasmena sortzen zuen. Bigarren planean (2008-2011) harreraz hitz egiten jarraitzen genuen, baina ulertu genuen beste herrialde batzuetatik heldutako gizon-emakume horiek ez zirela aldi baterako etorri gure eskualdera, baizik eta horietako asko bizitzen geratu direla eta, horrenbestez, gainerako herritarrek dituzten eskubide eta eginbehar berberak izan behar dituztela. Fase horretan komunitateen arteko ezagutza nola hobetu eta sor zitezkeen gatazkak eta gaizki-ulertuak nola konpondu aztertu behar zen. Orain ere, hirugarren plan honetan (2013-2016), harrera-programak garatzen jarraitu behar dugu, izan ere, nahiz eta duela lau urte baino erritmo apalagoan izan, oraindik ere etorkinak datoz gurera. Baina, garrantzitsuena eskualdean bizi garen jatorri ezberdineko lagunon arteko bizikidetza bermatzen saiatzeko ahaleginak bateratzea da. Migrazio-mugimenduak ez dira berriak gurean, baina ez dira inoiz egon hainbeste hizkuntza, ohitura eta kultura. Une honetan helburua, elkarren ezagutzaren alde egiteaz gain, gure ezberdintasunak gorabehera guztiok komunitate bereko kide sentitzea lortzea da. Azken urteotan etorkinak bertakotzen joan dira zenbait sektoretan lan eginez (ostalaritza, eraikuntza, garbiketa eta adinekoen zainketa, besteak beste), negozioak zabalduz, beren familiak hona ekarriz, elkarteetan parte hartuz, egoitza-baimen iraunkorragoak eskuratuz, nazionalizatuz... Kide gehien dituen komunitatea Errumaniakoa da oraindik, eta beste komunitate batzuek askoz kide gutxiago dituzte, esaterako Argentinakoak, Brasilgoak, Marokokoak, Boliviakoak eta Saharakoak. Aldaketa sozial handi horretan itzalak ere egon dira, jakina, izan ere, 2.000 pertsona baino gehiago izan ziren etorri zirenak, eta bakoitzak bere ezagutza eta bizimodua zituen. Migrazio-mugimenduak ez dira egoeraren araberakoak, gaur egun dugun mundu globalizatuaren ezaugarria baizik. Horregatik, gizartearen gutxieneko kohesioa bermatzeko, ezinbestekoa da udalok, herritarrengandik hurbilen gauden erakundeak izanik, dagoeneko udalerri guztietan ematen den heterogeneotasun etniko eta kultural hori kontuan hartzea gure politikak diseinatzeko orduan.

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

6

Hirugarren plan honen (2013-2016) azken arduraduna Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea da, aurreko bi planen kasuan bezalaxe, eta hura diseinatzerakoan oso kontuan hartu dugu zein den konpromisoak eskuratzeko aukera ematen digun jarduketa-eremua. Horrenbestez, udal-izaerako ekintzak bilduko ditu, hala nola, harrera-programak, kultura arteko sentsibilizazioa eta komunitate guztiek herri bakoitzeko bizitzan parte hartzea sustatzea. Halaber, etorkinak gizarteratzeko oinarrizkoak diren beste arlo batzuetan (adibidez, lan-arloa, hezkuntza-arloa, osasun-arloa edo atzerritarren izapideak), Mankomunitateak eskumen horiek dituzten erakundeekin lan egingo du. Aurreikusitako jarduketak bi ardatz handiren inguruan egituratzen dira: bata harrera da eta bestea, aldiz, kultura arteko bizikidetzaren sustapena. Bestela esanda, badaude iritsi berriei eskualdean kokatzen laguntzeko helburua duten ekintza batzuk, eta baita ibilbide luzeagoa behar duten asmo handiagoko beste batzuk ere, komunitateen arteko hurbilketari laguntzeko helburua dutenak (adibidez, Immigrazio Kontseilua sortzea). Honako plan berri hau prestatzeko Mankomunitatea osatzen duten 17 udalerrietako (Arratzu, Busturia, Ea, Elantxobe, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta) ordezkarien eta eskualdeko hainbat gizarte-eragileren (elkarteak eta osasun-, hezkuntza-, kultur-, gizarte- eta enplegu-zerbitzuak) iritzia bildu dugu. Zirriborroa udalerrietako ordezkariei bidali zitzaien eta Mankomunitateko Immigrazio Kontseiluari aurkeztu zitzaion 2013ko urtarrilaren 31ko bileran. Amaitzeko, Mankomunitateko Batzar Nagusiak behin betiko dokumentua onetsi zuen 2013ko otsailaren 28an. Plan honetan adierazitako ildo nagusietatik abiatuta, Mankomunitateak jarduketen programa zehatza garatuko du urtero, eta aurrekontua hornituko dio. Immigrazio Zerbitzuak izango du jardueren urteko programa diseinatu eta gauzatzeko eta Batzar Iraunkorrari zein Mankomunitateko Immigrazio Kontseiluari horren garapenaren berri emateko ardura, eta ekitaldi bakoitzaren amaieran memoria idatziko du, egindako ekimenei buruzko datuak eta ebaluazioak adierazita.

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

7

2.-MIGRAZIOAREN ERREALITATEA BUSTURIALDEAN

Immigrazio Plana egin aurretik ezinbestekoa da hura garatuko den eskualdeak migrazio kontuetan duen errealitatea ezagutzea, eta kasu honetan bi iturri erabili dira horretarako: Busturialdeko udalerrietan erroldaturiko atzerritarren datuak eta eskualdeko ikastetxeetan matrikulaturiko ikasle atzerritarrei buruz Hezkuntza sailak emandako txostenak, hain zuzen. Errolda-datuak 2013ko urtarrilaren 1ekoak dira eta Hezkuntza Sailarenak, aldiz, 2012/2013 ikasturtekoak.

• Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten

hamazazpi udalerrietan (Arratzu, Busturia, Ea, Elantxobe, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta) 64 herrialde ezberdinetako 2.173 pertsona daude erroldatuta, biztanle guztien % 7,6 alegia. Portzentaje hori Bizkai osoan (2012an % 6,5) eta Euskal Autonomia Erkidegoan (2012an % 6,9) daudenena baino altuagoa da, baina Estatuan dagoenarekin konparatuz gero (2012an % 12,1) askoz baxuagoa da.

• 2012tik 2013ra bitartean erroldatuta dauden atzerritarren kopurua

pixka bat jaitsi da, 2.175 lagun izatetik 2.173 izatera (bi lagun gutxiago). Datu horrek ez dauka zerikusirik 2011koarekin, urte horretan 200 atzerritar gehiago erroldatu baitziren. Azken hamabi hilabeteetan gertatu denak 2010ean gertatu zenaren antza dauka, orduan atzerritarren kopurua jaitsi egin baitzen (17 lagun gutxiago).

• 1996. urtetik 2013. urteko urtarrilera bitartean Mankomunitatean

erroldatutako atzerritarren kopurua hamahiru bider handitu da, 164 lagun izatetik 2.173 izatera igaro baita.

• Atzerritarrek Mankomunitateko udalerrietan duten lurralde-banaketa ez

da homogeneoa eta Gernika-Lumon biltzen da kopururik handiena (% 78,4). Etorkinen kolektiboaren % 93a 17 udalerrietako seitan erroldatuta dago: Gernika-Lumon, Mundakan, Foruan, Gautegiz-Arteagan, Busturian eta Muxikan.

• Atzerriko biztanleriaren % 44,5 Europako Batasunetik kanpoko

herrialdeetatik etorritakoa da eta Europako Batasunetik etorritako 1.208 biztanleetatik % 86 errumaniarrak dira. Honakoak dira nazionalitaterik ugarienak: errumaniarra (1.041 lagun), argentinarra (88), marokoarra (88), brasildarra (84), boliviarra (82) eta sahararra (76).

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

8

• Busturialdea zahartuta dagoen eskualdea da: biztanleria osoaren %

21,34ak 65 urte baino gehiago ditu. Portzentaje hori Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen % 19,18a baino altuagoa da (Eustat. 2010), beraz, etorkinen etorrera gaztetasun-injekzioa da. Atzerriko biztanleen % 54 18-39 urte bitartekoa da eta % 17,4 adin txikikoa.

• Emakumeak eskualdeko etorkin guztien % 49 dira.

• Gernika-Lumoko udalerrian biztanleriaren % 10 (1.705 lagun) beste

herrialde batzuetatik dator, bereziki Errumaniatik (926), Brasiletik (76) eta Boliviatik (63).

• Mundakan atzerriko nazionalitatea duten 102 lagun daude, eta hori

biztanleria osoaren % 5,2 da. Presentzia handiena duten nazionalitateak errumaniarra (14 lagun) eta argentinarra (13 lagun) dira.

• Foruan atzerritarrak biztanleria osoaren % 6,1 dira (60 lagun) eta

Errumaniako (18 lagun), Portugaleko (12) eta Marokoko (5) kolektiboak dira nagusi bertan.

• Gautegiz-Arteagako udalerrian atzerriko nazionalitatea duten 60

pertsona daude erroldatuta, biztanle guztien % 6,5 alegia. Presentzia handiena duten kolektiboak errumaniarrak (27 lagun) eta marokoarrak (9) dira.

• Busturian atzerriko nazionalitatea duten 51 pertsona bizi dira,

biztanleria osoaren % 2,9, alegia. Etorkin gehienak Errumaniatik (13 lagun), Marokotik (8) eta Argentinatik (6) etorritakoak dira.

Biztanleria atzerritarra Busturialdean. 2005/2013 bilakaera.

URTEA (Urtarrilaren 1eko datuak)

BIZTANLERIA GUZTIRA

ATZERRIKO BIZTANLERIA

%

2005 26.276 1.049 %3,9 2006 27.513 1.279 (+230) %4,6 2007 27.657 1.418 (+139) %5,1 2008 28.173 1.676 (+258) %5,9 2009 28.381 1.835 (+159) %6,4 2010 28.484 1.818 (-17) %6,3 2011 28.687 1.975 (+157) %6,8 2012 28.951 2.175 (+200) %7,5 2013 28.506 2.173 (-2) %7,6 *Parentesi arteko datak azken urteko jaitsierak eta hazkundeak dira.

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

9

Nazionalitate garrantzitsuenen bilakaera. 2005-2013.

2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 ALJERIA * 13 15 14 14 14 17 45 80 76 ARGENTINA 56 83 91 94 108 96 105 101 88 BRASIL 21 34 38 60 65 63 82 94 84 BOLIVIA 49 72 83 99 94 87 94 83 82 EKUADOR 94 99 87 82 72 64 43 33 27 ERRUMANIA 314 467 568 735 842 834 930 1.062 1.041 KOLONBIA 53 48 44 40 34 39 23 19 19 MAROKO 45 39 37 45 63 55 64 84 88 MOLDAVIA 40 44 45 49 54 56 57 50 63 PARAGUAI 9 23 25 39 50 50 58 54 55 PORTUGAL 30 39 35 48 54 48 58 59 64 *Gehienak Aljeriako pasaportea duten sahararrak dira.

Konparaketa. Biztanleria atzerritarraren portzentajeak. URTEA ESTATUKO % EAE-KO % BIZKAIKO % BUSTURIALDEKO

% 2006 9,2 4 3,9 4,6 2007 9,9 4,6 4,4 5,1 2008 11,3 5,1 5,1 5,9 2009 12 6,1 5,7 6,4 2010 12,3 6,4 6 6,3 2011 12,2 6,6 6,2 7,5 2012 12,1 6,9 6,5 7,6

Atzerriko biztanleria Busturialdean, kontinenteen arabera. 2013.

Jatorrizko kontinenteak

Europa62% Amerika

23%

Afrika 11%

Asia 4%

Ozeania 0%

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

10

HEZKUNTZAKO DATUAK

• 2012-2013 ikasturtean atzerriko ikasleen matrikulazioak gutxitu direla ikusi da, aurreko ikasturtean 355 izatetik 338 izatera igaro baitira.

• Beheranzko joera hori atzerritarrek ikasleen guztirako kopuruaren gainean

duten garrantzian bertan ere ikus daiteke, izan ere, ikasle atzerritarren matrikulazioa % 8,5ekoa izan zen 2011-2012 ikasturtean baina 2012-2013 ikasturtean % 8,1era jaitsi da.

• Ikasle atzerritarren % 78,4 Haur eta Lehen Hezkuntzan matrikulatuta dago.

• Busturialdeko ikasle atzerritarren % 57,6 ikastetxe kontzertatuetan dago

eta % 42,4 publikoetan. Egoera hori gure eskualdeko berezitasuna da, Euskal Autonomia Erkidegoan ikasle atzerritarren % 75 sare publikoan baitago matrikulatuta. Hala eta guztiz ere, egoera hori orekatuz doa gurean: 2008/2009 ikasturtean ikasle atzerritarren % 66 zeuden zentro kontzertatuetan.

• 2012-2013 ikasturtean 27 nazionalitatetako ikasle atzerritarrak daude,

gehienak errumaniar (% 52), saharar (% 7,1) argentinar (% 6,5) eta boliviar (% 6,5) jatorrikoak.

• 2012-2013 ikasturtean honakoa da ikasle atzerritarren banaketa heziketa

zikloei dagokienean: Haur Hezkuntza (% 30,7), Lehen Hezkuntza (% 47,6), DBH (% 18,6), Batxilergoa (% 1,4) eta Lanbide Heziketa (% 1,4).

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

11

3.-ARAU-ESPARRUA Busturialdeko Immigrazio Plana ez da ekimen isolatua. Bere printzipio eta helburuak Eusko Jaurlaritzak 2011ko azaroaren 8an onetsitako Immigrazioaren, Herritarren eta Kultura Arteko Bizikidetasunaren III. Euskal Planaren (2011-2013) barruan jasota daudenen antzekoak dira, eta, gainera, nazioarteko, estatuko eta autonomia erkidegoko arau ugariren mende ere badago. Baina, hala eta guztiz ere, udalerriek eta mankomunitateek nahiko mugimendu-askatasun handia dute, eurak baitira herritarrengandik gertuen daudenak eta azken horien gizarteratzean eraginik handiena dutenak.

1. Nazioarteko legeria. - Nazio Batuen araudia. - Europar Batasunaren araudia. - Aldebiko nazioarteko itunak.

2. Estatuko legeria. 3. Autonomia erkidegoko legeria.

3.1. NAZIOARTEKO LEGERIA 3.1.1 Nazio Batuen araudia. Bere oinarri nagusia 1948. urteko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala da, baina nazioarteko erakunde honen bestelako adierazpen eta itunek ere garrantzi handia dute etorkinen eskubideen arloan:

• Arraza Diskriminazio era guztiak Ezabatzearen gaineko Deklarazioa (1963).

• Lurralde Asiloaren gaineko Deklarazioa (1967). • Erlijioan edo Usteetan oinarritutako Intolerantzia eta Diskriminazio era

guztiak Ezabatzearen gaineko Deklarazioa (1981). • Bizi diren Herriko Nazionalak ez diren Banakoen Giza Eskubideen gaineko

Deklarazioa (1985). • Nazio edo Etnia, Erlijio eta Hizkuntza Gutxiengoetako Kide diren

Pertsonen Eskubideen gaineko Deklarazioa (1992). • Arrazakeriari, arraza-diskriminazioari, xenofobiari eta horiei loturiko

intolerantzia motei buruzko Nazioarteko Konferentziako Durbango Adierazpena (2001).

Halaber, Espainiar Estatuak Nazio Batuek egin dituzten giza eskubideei buruzko hitzarmen gehienak berretsi ditu. Izenpetu diren itunen artean, honakoak nabarmentzen dira:

• Errefuxiatuen estatutuaren gaineko hitzarmena (1951) eta bere Protokolo Gehigarria (1967).

• Aberrigabeen Estatutuari buruzko hitzarmena (1954). • Aberrigabezia kasuak murrizteko hitzarmena (1961). • Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Hitzarmena (1965).

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

12

3.1.2 Europar Batasunaren araudia. Espainiar Estatua, Europako Batasuneko kidea den aldetik, erakunde horrek migrazio-kontuen inguruan garatzen duen legeriaren mende dago. 1997. urtean Amsterdamgo Ituna sinatu zutenetik, juridikoki posible da asilo, immigrazio eta mugen kontroleko alorretan estatu kideentzako loteslea den Batasuneko araudi bat onartzea. Itun horren bidez Europar Batasuneko Itunean Bisatu, asilo, immigrazio eta pertsonen joan-etorri askearekin lotutako bestelako politikoei buruzko IV. Titulua gaineratu zuten. Baina batez ere 1999. urteko urrian egindako Tampereko gailurraz geroztik ezarri ziren Batasuneko immigrazio eta asiloari buruzko politikaren oinarrizko ildoak: jatorri eta igarotzako herrialdeekin elkarlanean aritzea; Europako asilo sistema bateratua sortzea; hirugarren herrialdeetako nazionalei bidezko tratua ematea eta migrazio-fluxuak kudeatzea. Europar Batasunak asiloari buruzko politika bateratuak immigrazioari buruzkoak baino gehiago garatu ditu, eta, azken horien barruan, fluxuen kontrolari bultzada handiagoa eman zaio etorkinen jatorrizko herrialdeekin izan beharreko elkarlanari edo beren gizarteratzeari baino. Beraz, Batasuneko araudiak arlo horretan aurrerapauso handiagorik ematen ez duen bitartean, Estatu kideei dagokie, hein handi batean, hirugarren herrialdeetako nazionalek sartzeko eta bertan geratzeko bete beharreko baldintzak arautzea eta baita horien lan-baimenak onartzeko prozedurak xedatzea ere. Migrazioaren esparruko Batasuneko araudiaren barruan honakoak nabarmentzen dira:

• Giza Eskubideak eta Funtsezko Askatasunak Babesteko Europar Hitzarmena (1950).

• Langile Migratzaileen Legezko Estatutuari buruzko Europar Hitzarmena (1977).

• Europako Gutun Soziala (1961) eta haren protokolo gehigarria (1988). • Torturari eta bestelako tratu krudel, anker edo iraingarriei Aurrea

hartzeko hitzarmena (1987). • Gutxiengo Nazionalak Babesteko Esparru Hitzarmena (1995). • Dublingo Hitzarmena (1990) eta aplikazioak. • Schengengo Akordioak (1985) eta aplikazioak (1990). • Amsterdamgo Ituna (1997). • Tampereko Kontseilua (1999). • Kontseiluaren 2000/43 Zuzentaraua, pertsonei, arraza- eta etnia-jatorria

alde batera utzita tratu-berdintasuneko printzipioa aplikatzeari buruzkoa.

• 2000/78 Zuzentaraua, enpleguan eta okupazioan tratu-berdintasunerako esparru orokorra ezartzeari buruzkoa.

• 2003/86 Zuzentaraua, familia berrelkartzeko eskubideari buruzkoa.

• 2003/109 Zuzentaraua, iraupen luzeko egoiliarren estatutuari buruzkoa.

• 2010eko apirilaren 15 eta 16an Zaragozan egindako Integrazioari buruzko Europako Ministro Konferentzia, Etorkinak Europar Batasunean integratzeko politiketarako Oinarrizko Printzipio Komunak jasotzen dituena.

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

13

3.1.3 Aldebiko itunak. Espainiar Estatuak aldebiko itunak izenpetu ditu etorkinen jatorrizko herrialde nagusiekin, eta horietan sasoiko langileen kontratazioa bezalako kontuak daude araupetuta.

• Espainia eta Kolonbiaren arteko 2001. urteko maiatzaren 21eko akordioa, laneko migrazio-fluxuen araupetzeari eta antolamenduari buruzkoa.

• Espainiako Erresumaren eta Ekuadorreko Errepublikaren arteko 2001. urteko maiatzaren 29ko akordioa, migrazio-fluxuen araupetzeari eta antolamenduari buruzkoa.

• Espainiako Erresumaren eta Marokoko Erresumaren arteko 2001. urteko uztailaren 25eko akordioa.

• Espainiako Erresumaren eta Dominikar Errepublikaren arteko 2001. urteko abenduaren 17ko akordioa, laneko migrazio-fluxuen araupetzeari eta antolamenduari buruzkoa.

• Espainiako Erresumaren eta Errumaniaren arteko akordioa, bi Estatuen arteko laneko migrazio-fluxuen araupetzeari eta antolamenduari buruzkoa; Madrilen izenpetu zen 2002. urteko urtarrilaren 23an.

• Espainiako Erresumaren eta Poloniako Errepublikaren arteko 2002. urteko maiatzaren 21eko akordioa, bi estatuen arteko migrazio-fluxuen araupetzeari eta antolamenduari buruzkoa.

• Espainiako Erresumaren eta Bulgariako Errepublikaren arteko 2003. urteko urriaren 28ko akordioa, bi estatuen arteko laneko migrazio-fluxuen araupetzeari eta antolamenduari buruzkoa.

• Espainiako Erresumaren eta Cabo Verdeko Errepublikaren arteko 2007. urteko martxoaren 20ko akordioa, bi estatuen arteko laneko migrazio-fluxuen araupetzeari eta antolamenduari buruzkoa.

• Espainiako Erresumaren eta Ukrainaren arteko 2009. urteko maiatzaren 12ko akordioa, bi estatuen arteko laneko migrazio-fluxuen araupetzeari eta antolamenduari buruzkoa.

3.2. ESTATUKO LEGERIA

• Espainiako Konstituzioa (1978). 149.1.2 artikuluak xedatzen du nazionalitatea, atzerritartasuna, emigrazioa eta asilo-eskubidea Estatuaren berezko eskumenak direla, hortaz, hari dagokio arlo horiei buruzko legeak egitea. Hala ere, 148. artikuluak Autonomia Erkidegoei ematen dizkie etxebizitza, kultura, gizarte-laguntza, hezkuntza eta osasun arloko eskumenak, oinarrizkoak baitira herritar guztien integraziorako.

• Kode Zibila. Espainiar naziotasuna eskuratzeko baldintzak araupetzen ditu, besteak beste.

• Toki Araubideari buruzko Oinarriak araupetzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea eta bere ondorengo aldaketak. Besteak beste, erroldatzeak araupetzen ditu eta tokiko erakundeen eskumen-esparrua ezartzen du.

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

14

• Atzerritarren Eskubide eta Askatasunei eta beren Gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoa (8/2000, 11/2003, 14/2003 eta 2/2009 Lege Organikoen bidez aldatua). Atzerritarrei buruzko Estatuko lehendabiziko araudia uztailaren 1eko 7/1985 Lege Organikoa izan zen. Atzerritarrei buruzko espainiar zuzenbidea egon den azkeneko 20 urte hauetan, gainera, araupetzeko aparteko sei prozesu gertatu dira (1986, 1991, 1996, 2000, 2001 eta 2005).

• Abenduaren 30eko 2393/2004 Errege Dekretua, Espainiako atzerritarren Eskubide eta Askatasunei eta beren Gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren araudia onesten duena (1019/2006, 1162/2009, 942/2010, 557/2011 Errege Dekretuen, 32/2010 Legearen eta Auzitegi Gorenaren 2010ko apirilaren 1eko epaiaren bidez aldatua).

• Otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretua, Europar Batasuneko kide diren Estatuetako eta Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioan parte hartzen duten bestelako Estatuetako nazionalak Espainian sartu eta egoteari buruzkoa (ekainaren 10eko 1161/2009 Errege Dekretuaren eta Auzitegi Gorenaren 2010ko apirilaren 1eko epaiaren bidez aldatua).

3.3. AUTONOMIA-ESPARRUA Euskal Autonomia Erkidegoak, bere Autonomia Estatuaren 9.2 artikuluaren arabera, honako eskumenak ditu, besteak beste: “hiritarrek bere oinarrizko eskubide eta betebeharren erabilera egokia bermatzea”; “bizi eta laneko baldintzen hobekuntza sustatzea”; “enpleguaren gehikuntza eta egonkortasun ekonomikoa sustatzea” eta “banakoaren eta bere taldeen askatasuna eta berdintasuna eraginkorrak eta benetakoak izateko baldintzak sustatzea”. Halaber, Estatutuak berak 7.1 artikuluan adierazten duen bezalaxe, bere eginkizunetako bat “bere herritar guztiek Euskadiko bizitza politikoan, ekonomikoan, kulturalean eta sozialean parte hartzen dutela erraztea” da. Horregatik guztiagatik, atzerritarrei buruzko kontuetan legeak egiten dituena eta administratzen duena Estatua izan arren, Euskal Autonomia Erkidegoak, hezkuntza, osasun, etxebizitzan eta gizarte-ongizatean dituen eskumenak direla kausa, zeregin garrantzitsua du etorkinak gizarteratzeko orduan. Honakoak dira etorkinen gizarteratzean eraginik handiena duten arau autonomikoetako batzuk (nahiz eta herritarrak diren aldetik askoz lege gehiagok izan eragina eurengan):

• Autonomia Estatutua, abenduaren 18ko 3/79 Lege Organikoak onetsita. • Gizarteko Bazterkeriaren aurkako 12/1998 Legea, maiatzaren 22koa.

Azaroaren 10eko 8/00 eta 9/00 aldaketak. • 12/2008 legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. • 200/2002 Dekretua, Abuztuaren 30ekoa, Etorkinen Gizarteratze eta

Partaidetza Sozialerako Foroa sortzen duena. • 213/2004 Dekretua, Azaroaren 9koa, Etorkinen Gizarteratze eta

Partaidetza Sozialerako Foroa sortzen duen dekretua aldatzen duena. • Immigrazioaren, Herritarren eta Kultura Arteko Bizikidetasunaren III.

Euskal Plana (2011-2013).

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

15

3.4. TOKIKO ARAUDIA

Udal mailako eremua herritarrengandik gertuen dagoena da eta, gainera, Toki Araubideari buruzko Oinarriak araupetzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak udalerriei “era guztietako jarduerak sustatzeko eta auzo-erkidegoaren premiak eta aspirazioak asetzen laguntzen duten zerbitzu publikoak eskaintzeko” gaitasuna ematen die, baldin eta azken horiek “bere eskumenen baitan” sartzen badira. Hori dela kausa, zinez garrantzitsua da tokiko erakundeen konpromiso eta helburuen esparrua finkatzen duten immigrazioko tokiko planak edukitzea.

Legeak immigrazioaren arloan berebiziko garrantzia duten hainbat eskuduntza gordetzen ditu tokiko erakundeentzat, besteak beste:

• Segurtasuna toki publikoetan. • Hiriko bideetan ibilgailu eta pertsonen zirkulazioa antolatzea. • Hirigintzako antolamendua, kudeaketa, burutzapena eta diziplina;

etxebizitzen sustapena eta kudeaketa. • Erabiltzaileen eta kontsumitzaileen defentsa. • Osasungarritasun publikoa babestea. • Osasunaren oinarrizko arretaren kudeaketan parte hartzea. • Hilerriak eta hileta-zerbitzuak. • Gizarte-, sustapen- eta birgizarteratze-zerbitzuak ematea. • Kultur eta kirol jarduerak edo instalazioak; astialdiaren

okupazioa; turismoa. • Irakaskuntzako programazioan parte hartzea eta Hezkuntzako

Administrazioarekin elkarlanean aritzea herri ikastetxeak sortu, eraiki eta sostengatzeko lanetan, horiek kudeatzeko organoetan esku hartzea eta derrigorrezko eskolatzearen betearazpenaren zaintzan parte hartzea.

Baina, eskumen-esparrua zabaldu egin daiteke, Legean bertan jasota dagoen bezalaxe. Haren 25. artikuluaren arabera, udalerriak “bere interesak kudeatze aldera, beti ere bere eskumenen esparruan, era guztietako jarduerak sustatu eta auzo-erkidegoaren premiak eta aspirazioak asetzen laguntzen duten zerbitzu publikoak eskaini ahal ditu”.

Halaber, 27. artikuluan, Legeak zera ahalbidetzen du, “Estatuko Administrazioak, Autonomia Erkidegoetako Administrazioek eta bestelako toki erakundeek udalerriei beren interesekin lotutako alorretako eskumenak gauza ditzaten eskuordetzea, beti ere horren bidez kudeaketa publikoaren eraginkortasuna hobetzen bada eta herritarren partaidetza handiagoa lortzen bada”. Eta, azkenik, 28. artikuluak honakoa jasotzen du: “udalerriek beste Administrazio Publiko batzuei dagozkien jardueren osagarriak diren bestelako jarduerak egin ditzakete, bereziki hezkuntzari, kulturari, emakumearen sustapenari, etxebizitzari, osasunari eta ingurumena babesteari buruzkoak”.

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

16

4.-KONTZEPTUAK ETA PRINTZIPIO ARTEZKARIAK 4.1. KONTZEPTUAK 4.1.1. Immigrazio kontzeptua • Busturialdeko Immigrazio Planak uste du beste herrialde batzuetako

pertsonen etorrera, behar bezala erabilita, fenomeno positiboa izan daitekeela euskal gizartearentzat, ekonomiari eta kulturari dagokionean aberasgarria baita. Horrek ez du esan nahi, baina, kultur anitza den gizarte hau doitzeko prozesuan aurre egin beharreko zailtasunak agertuko ez direnik. Era berean, ez da ahaztu nahi migrazio mugimenduen oinarria hainbat eta hainbat herrialdetako desberdintasun handiak eta gatazka larriak direla.

• Immigrazioa ez dugu lanaren ikuspegitik bakarrik begiratu behar.

Etorkina ez da langilea soilik, bere eskubide eta betebeharrak dituen herritarra baizik.

• Migrazio-mugimenduak etengabeak izan dira historian zehar eta, hala,

egitura-fenomenoa dira gizarte modernoetan; oso prozesu dinamikoak dira, administrazio publikoei azkar eta malgutasunez jokatzea eskatzen dietenak.

4.1.2.Bertakotze kontzeptua • Bertakotzea bi noranzkokoa da: etorkinak eta bertako biztanleak

elkarrekiko egokitzeko prozesu dinamikoa dakar. • Kultur artekotasuna funtsezkoa da bertakotzea gerta dadin. Kultura edo

politikaren ikuspegitik, bertakotzea ez da ezinbestean nortasunen bateratzea edo harrera-gizartean bestelako kulturak asimilatzea. Bertakotzearen kontzeptu aurreratuak askotariko identitateak aske garatzea eskatzen du, berdintasunez eta denek eskubide eta betebehar berberak izanik. Era berean, identitate horien guztien arteko elkarreragin- eta erlazio-prozesua eskatzen du. Kultur artekotasunak guztien ona eta herritar guztien nortasuna libreki garatzeko aukera uztartzen duten identitate konplexuak eta konposatuak sortzea ahalbidetzen du.

• Bertakotzeak gizarte hartzailearen kulturan edo kulturetan erabat eta

askatasunez murgiltzeko aukera ematen die etorkinei. Politika publikoek partaidetza hori atxikimendu askearen ondoriozkoa izan dadin bermatu behar dute, ez asimilazio-prozesu baten ondoriozkoa.

• Bertakotzea erantzukizun sozialaz onartu beharra dago, gizarte eta

politikako eragileen interes partikularrak gainditzen dituen adostasun zabalaren bitartez.

• Bertakotzea bateraezina da irregulartasuneko kategoria juridikoa

egotearekin.

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

17

• Bertakotzeak herritartasuna aitortzea dakar. Gizarte integratuaren

helburua ezin da erdietsi kultura arteko politikak eta prestazio sozial eta ekonomikoak batuta soilik. Erabateko bertakotzeak beste herrialde batzuetatik etorri diren pertsonak komunitate politikoan sartu ahal izatea eskatzen du, eta horretarako ezinbestekoa da euren herritartasuna onartzea.

• Bertakotzea erabatekoa izan dadin, Immigrazio Plana jada abiarazita

dauden beste plan batzuekin koordinatu beharko da bateragarriak izan daitezen.

4.1.3.Herritartasun kontzeptua • Busturialdeko Immigrazio Planak, Euskal Planak bezalaxe, zera hartzen du

abiapuntutzat, etorkinak ezin direla benetan bertakotu herritartasuna eta, ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoan herritartasuna izateak berekin dakartzan eskubide eta betebeharrak berdintasunean edukitzeko aukera aitortzen ez badiegu. Herritartasuna erdiesteko izatezko egoitza beharrezkoa da, hortaz, zentzu klasikoko nazionalitatetik eta nortasuneko beste edozein elementutik ere bereizten da.

• Herritartasun inklusiboak erregulartasun eta irregulartasunaren arteko

bereizketa alde batera uzten du. • Herritartasun inklusiboak bertakotzeko prozesuan erantzukizunik handiena

sektore publikoak izatea dakar berekin. Herritartasunak dakartzan oinarrizko eskubideak bermatzen dituzten prestazioen kudeaketak erakunde publikoen esku egon behar du.

4.2. FUNTSEZKO PRINTZIPIOAK. Planaren oinarrian dauden funtsezko irizpide politikoak dira: 4.2.1. Berdintasuna • Berdintasun printzipioak oinarrizko giza eskubideen eta Euskal Autonomia

Erkidegoko eskumenen esparruaren barruan etorkinek ahalik eta eskubide zibil, sozial, ekonomiko, politiko eta kultural gehien izan ditzatela esan nahi du. Halaber, betebehar-berdintasuna izatea ere badakar.

• Printzipio horrek lana eta Estatu sozial eta demokratiko baten berezko

prestazioak zein zerbitzuak berdintasun-egoeran eskuratu ahal izatea ere badakar. Orokorrak izan daitezkeen premien kasuan normalizazio eta espezializazio printzipioa aplikatuko da etorkinen kolektiboaren berezkoak diren premietan. Hizpide dugun printzipioak gizon eta emakumeen arteko berdintasuna ere badakar, eta immigrazio arloko politika guztiak sexuen arteko aldeak ezabatzera zuzenduta egotera behartzen du.

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

18

• Berdintasun printzipioak desberdin izateko eskubidea murriztu beharrean sendotu egiten du. Desberdinari izan beharreko begiruneak garrantzi berezia du hizkuntza eta kulturaren esparruetan, eta eskuartze publikoa eskatzen du hala etorkinen jatorrizko kulturak babestu eta garatzeko nola horiek euskal kulturan txertatzeko.

4.2.2. Gizarteko partaidetza • Partaidetzaren printzipioak politika publikoak egin eta kudeatzeko orduan

horiek jaso behar dituzten taldeak kontuan hartzeko beharra dakar. Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren etorkinen kolektiboak dira gizarte osoari aitortzen zaion partaidetza horren subjektu nagusia.

4.2.3. Sexu arrazoiengatiko diskriminaziorik ezaren printzipioa. • Emakumeen eta gizonen arteko aldeei kasu egitea eta erantzutea da Plan

honen printzipio ideologikoetako bat. Emakume etorkinek diskriminazio bikoitza jasaten dute: bata emakume izateagatik eta bestea etorkin izateagatik. Bestalde, oinarrizko kolektiboa dira integrazio-kontuetan, izan ere, beraiei dagozkie familia-kohesioa eta jatorrizko balioen transmisioa, eta baita etorkinek izan ditzaketen akulturazio-prozesuak ere.

4.3. PRINTZIPIO ERAGILEAK. Planaren funtsezko printzipioen edo printzipio ideologikoen mende dauden oinarrizko irizpideak dira: 4.3.1. Integralitatea eta zeharkakotasuna 4.3.2. Aurreneurriak 4.3.3. Normalizazioa 4.3.4. Koordinazioa 4.3.5. Ebaluazioa 4.3.1. Integralitatea eta zeharkakotasuna Busturialdeko Tokiko Planak gaur egun Gizarte Zerbitzuen Mankomunitate hau osatzen duten 17 udalerriek -Arratzu, Busturia, Ea, Elantxobe, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Ibarrangelu, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta- eta hemendik aurrera atxiki daitezkeenek immigrazio arloan burutzen dituzten jarduketak antolatu nahi ditu beste herrialde batzuetatik datozen auzokide berrien integrazioa sustatu ahal izateko. Asmoa etorkinen errealitatea biztanle guztiei zuzendutako udal ekintzetan zeharka txertatzea eta, aldi berean, euren premia bereziei erantzutea eskudun zerbitzuen bidez. 4.3.2. Aurreneurriak Busturialdeko Tokiko Planaren helburua etorkinak gizartean baztertuta egon daitezen saihestea da. Horretarako oso garrantzitsuak dira harrera-herriko biztanleak eskualdean bizi diren atzerritarren egoerari, premiei eta eskubideei buruz sentsibilizatzeko xedea duten jarduketak. Gainera, ezinbestekoa da eskualdeko auzokide berriei harrera-gizartearen ezaugarriak eta gizarte horretako betebeharrak ezagutaraztea.

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

19

4.3.3. Normalizazioa Berdintasun eta erantzukizun politikoko printzipioek biztanle etorkinak gizarteratzeko zerbitzuak eta prestazioak ahalik eta hein handienean normalizatzera behartzen gaituzte. Normalizazio hori osatze aldera, espezializazioa beharko da biztanleria orokorrari aplikatu ezin zaizkion baina etorkinen integrazioa lortzeko beharrezkotzat jotzen diren etorkinen berariazko premien kasuan. 4.3.4. Koordinazioa Busturialdeko Tokiko Planak erakundeen eta bestelako gizarte-eragileen arteko koordinazioa bultzatuko du, etorkinen kolektiboari zuzendurako zereginak burutzerakoan bikoiztasunak eta hutsuneak saihesteko helburuz. Halaber, migrazio gaietan, inguruko udalerriekin (mankomunitatekoak izan ez arren) eta Busturialdean dagoenaren antzeko profila duten etorkinak dauzkaten beste udalerri batzuekin koordinatzearen alde ere egingo du. 4.3.5. Ebaluazioa Prozesu migratzailea dinamikoa da. Hori dela eta, Tokiko Plan honek malgutasun handia du hasiera-hasieratik, horrela aurreikusitako aldaketetara egokitu ahal izateko. Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, urtero, Planaren burutzapena ebaluatuko du Memoria baten bidez. Bertan, garatutako ekintzak aztertuko ditu Mankomunitateak.

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

20

5.-HELBURUAK Busturialdeko III. Immigrazio Planaren ezaugarri nagusia bere zeharkakotasuna da. Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko 17 udalerriek, etorkinak hartzeko oinarriak ezartzeko asmoa izateaz gain, jarduketak bestelako erakundeekin (Immigrazio Zuzendaritza, Biltzen, Heldu, Ikuspegi, ikastetxeak, enplegu-zentroak, osasun-zentroak...) eta eskualdeko gizarte-eragileekin koordinatzeko xedea ere badute. Helburua ez da etorkinentzako zerbitzu bereziak sortzea (berariaz atzerritarrei eragiten dieten kontuei buruzko informazioa emateko xedea duen Immigrazio Zerbitzua salbu), egon daudenak hobetzea eta bestelako hizkuntzak, kulturak, erlijioak eta ohiturak dituzten pertsonen kopuru gero eta handiagora egokitzea baizik. 5.1.-Helburu orokorrak honakoak izango lirateke:

- 5.1.1.-Udal zerbitzu guztien arteko eta bestelako erakunde zein elkarteekiko koordinazioa hobetzea, biztanle etorkinak hartzeko eta gizarteratzeko prozesua errazte aldera.

- 5.1.2.-Kultura arteko gizartearen sorrera laguntzea.

5.2.-Helburu orokorrak, halaber, zenbait helburu espezifikotan bana daitezke:

- 5.2.1.-Biztanle etorkinek herritar guztientzako komunak diren prestazioak eta zerbitzuak berdintasunez eskuratu ahal izan ditzaten ziurtatzea (hezkuntza, etxebizitza, osasuna, kultura, gizarte-zerbitzuak, herritarren partaidetza, lan-sustapena).

- 5.2.2.-Etorkinen kolektiboek Busturialdeko errealitate sozial eta

kulturala ezagutu eta errespeta dezaten laguntzea.

- 5.2.3.-Bertoko herritarrek etorkinen jatorrizko herrien errealitate soziokulturala ezagutu eta errespeta dezaten laguntzea.

- 5.2.4.-Etorkinek udalerrietako bizitzan parte har dezaten bultzatzea eta

kultur arteko bizikidetza garatzea.

- 5.2.5.-Biztanle etorkinen harreran esku hartzen duten profesionalen prestakuntza egokia sustatzea.

- 5.2.6.-Busturialdeko migrazio-errealitatea ezagutaraztea.

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

21

6.-EKINTZAK

Busturialdeko Immigrazio Plana 25 ekintza proposatzen dituzten bi arlo nagusitan egituratuta dago:

1.-Harrera eta gizarteratzea 2.-Kultur arteko bizikidetza

Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak du proposatutako neurri gehienak garatzeko ardura, baina zenbait arlotan eskumenik ez duenez, eskudun erakundeekin elkarlanean aritzea izango du aukera bakarra.

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

22

1.-HARRERA ETA GIZARTERATZEA

Neurriak Erakunde arduraduna

Laguntzaileak Burutzapen epea

Adierazleak

1.1. Eskualdean bizi diren etorkinen erroldatzea erraztea, errolda ezinbesteko tresna baita herriaren errealitatea ezagutzeko eta pertsona guztiek gizarte, osasun eta hezkuntzaren aldetik dauden zerbitzuak berdintasunez eskuratzen dituztela bermatzeko.

-Udalerriak -Mankomunitatea

(Immigrazio Zerbitzua)

2013 2014 2015 2016

-Erroldako datuak biltzen dituzten urteko txostenak.

1.2. Harrera zuzena eta pertsonalizatua bermatzea eskualdera iritsi berri diren atzerritar guztiei. Harrera horretan, atzerritarren gai espezifikoei eta eskualdeko baliabideei buruzko informazioa eta orientazioa emango zaie eta beharrezko zerbitzuetara bideratuko dira. Gizartetik baztertzeko arriskuan dauden pertsonentzako berariazko laguntzak izango dira baita ere.

-Mankomunitatea 2013 2014 2015 2016

-Mankomunitateko taldeak artatutako atzerritar iritsi berrien datuak.

1.3.Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak oinarrizko informazioa ematea beste herrialde batzuetako herritarrei soilik eragiten dien araudiaren alderdiei buruz: lan eta egoitza baimena lortzea eta berritzea, familia batzea, erkidego-erregimena, naziotasuna, atzerriko gidabaimenak trukatzea, atzerriko ikasketak homologatzea, kontsulatuak, etab.

-Mankomunitatea (Immigrazio Zerbitzua)

2013 2014 2015 2016

-Zerbitzuen kopurua eta mota.

1.4.Eusko Jaurlaritzaren atzerritarrentzako doako laguntza juridikoko zerbitzuarekiko etengabeko koordinazioa bermatzea.

-Mankomunitatea -Eusko Jaurlaritzaren Atzerritarrentzako Arreta Juridikoko

Zerbitzua

2012 2013 2014 2015 2016

-Desbideratutako kasuen kopurua.

1.5. Etorkinak hartzeko baliabideei buruzko gidak eta bestelako informazio-materialak eguneratzea eta hobetzea.

-Mankomunitatea (Immigrazio Zerbitzua)

2013 2014 2015 2016

-Egindako materialak.

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

23

1.-HARRERA ETA GIZARTERATZEA

Neurriak Erakunde arduraduna Laguntzaileak Burutzapen epea

Adierazleak

1.6. Etorkinek berdintasunerako eta indarkeria sexistaren prebentziorako programetan parte hartzea erraztea eta tratu txarren biktimei arreta egokia bermatzea.

-Mankomunitatea (Immigrazio Zerbitzua eta Emakumeen Arloa) -Berdintasunerako Udal Zerbitzuak

2013 2014 2015 2016

-Programetan parte hartzen duten etorkinen

kopurua.

1.7. Babestutako etxebizitzen programen gaineko informazioa eta orientazioa ematea etorkinei.

-Mankomunitatea

2013 2014 2015 2016

-Emandako informazioak.

1.8. Atzerritarren araudiaren balizko aldaketen berri ematea Mankomunitateko udalei, etorkinei eragin diezaieketen aldaketen berri, hain zuzen.

-Mankomunitatea (Immigrazio Zerbitzua)

2013 2014 2015 2016

-Udalei emandako informazioak.

1.9. Eskualdeko gizarte-eragileen trebakuntza sustatzea immigrazioaren eta kultur arteko elkarbizitzaren arloetan.

-Mankomunitatea (Immigrazio Zerbitzua)

2013 2014 2015 2016

-Egindako prestakuntza-jardueretako parte-hartzaileen kopurua.

1.10. Urteko txosten bat egitea eskualdean erroldaturiko atzerritarrei buruzko datuekin, eta txosten hori udalei eta gizarte-eragileei ematea.

-Mankomunitatea (Immigrazio Zerbitzua)

-Udaletako erroldatze zerbitzuak

2013 2014 2015 2016

-Egindako txostenak.

1.11. Plan honen barruan garatutako jardueren urteko memoria egitea. Txosten hori Mankomunitateko udalei emango zaie, eta hura eskatzen duten erakunde guztien esku egongo da.

-Mankomunitatea (Immigrazio Zerbitzua)

2013 2014 2015 2016

-Egindako urteko memoriak.

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

24

1.-HARRERA ETA GIZARTERATZEA

Neurriak Erakunde arduraduna

Laguntzaileak Burutzapen epea

Adierazleak

1.12. Eskualde edota udalerri mailan gizarte arlo desberdinetan abian diren beste plan batzuekiko koordinazioa lantzea eta burutzen dela bermatzea.

-Mankomunitatea (Immigrazio Zerbitzua)

2013 2014 2015 2016

-Egindako kudeaketak.

1.13. Etengabeko koordinazioa bermatzea Mankomunitateko eta eskualdeko enplegu zerbitzu publikoen artean, etorkinek trebakuntza ikastaroetan eta laneko programetan parte har dezaten bultzatzeko.

-Mankomunitatea (Immigrazio Zerbitzua) -Lanbide

2013 2014 2015 2016

-Ikastaroetan parte hartzen duten

etorkinen kopurua.

1.14. Etengabeko koordinazioa bermatzea Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren artean, ikasle etorkinak ikastetxe eta ikasgela jakin batzuetan biltzeko egungo joera zuzentzeko. Kontuan hartu behar da, betiere, Plana onetsi den egunean Hezkuntza Sailak duela gai honen gaineko eskumen esklusiboa.

-Mankomunitatea (Immigrazio Zerbitzua)

-Berritzegunea -Eusko Jaurlaritzaren

Hezkuntza Saila

2013 2014 2015 2016

-Ikasle atzerritarren banaketari buruzko

datuak dituen urteko txostena.

1.15.Etorkinei harrera egitea eta kultur arteko bizikidetza sustatzea helburu duten baterako jarduerak egitea Gernika-Lumoko Helduen Heziketarako Eskolarekin.

-Mankomunitatea (Immigrazio Zerbitzua)

-Gernika-Lumoko Helduen Eskola

-Elkarteak

2013 2014 2015 2016

-Egindako jarduketak.

1.16.Baterako jarduerak egitea udaleko euskara zerbitzuekin, etorkinek euskara jakitea eta erabiltzea errazteko.

-Mankomunitatea (Immigrazio

Zerbitzua eta Haurtzaroko Saila) -Euskara zerbitzuak

-Elkarteak

2013 2014 2015 2016

-Egindako jarduketak.

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

25

1.-HARRERA ETA GIZARTERATZEA Neurriak Erakunde

arduraduna Laguntzaileak Burutzapen

epea Adierazleak

1.17.Baterako jarduerak egitea eskualdeko ikastetxeekin eta gurasoen elkarteekin migrazio-mugimenduen kausak ezagutarazteko eta kultura desberdineko pertsonak elkarrekin bizitzea eta elkar ezagutzea erraztu ahal izateko.

-Mankomunitatea (Immigrazio Zerbitzua)

-Berritzegunea -Ikastetxeak

-Gurasoen elkarteak

2013 2014 2015 2016

-Egindako jarduketak. -Parte-hartzaileen

kopurua.

1.18. Mankomunitateak, beste erakunde batzuekin batera, haurrak eta gazteak elkartzeko guneak sortzea, beste herrialde batzuetatik etorritako adingabeak eta gazteak eskualdean hobeto integratzeko eta kultur arteko elkarbizitza landu ahal izateko.

-Mankomunitatea (Immigrazio Zerbitzua) -Udalerriak

2013 2014 2015 2016

-Egindako kudeaketak. -Parte-hartzaileen

kopurua.

1.19. Eskualdeko ikastetxeetan matrikulaturiko ikasle atzerritarrei buruzko urteko txosten bat egitea. Txosten hori Mankomunitateko udalei eta hezkuntzako eragileei emango zaie. Eskatzen duten erakunde guztien eskura ere egongo da.

-Mankomunitatea (Immigrazio Zerbitzua)

-Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza saila

2013 2014 2015 2016

-Urteko txostenak.

1.20. Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuaren eta Gernika-Lumoko anbulatorioaren arteko koordinazioa bermatzea, haien eskumenen barruan etorkinen arreta errazteko alderdi guztiei dagokienean.

-Mankomunitatea -Gernika-Lumoko

anbulatorioa

2013 2014 2015 2016

-Egindako kudeaketak.

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

26

2.-KULTUR ARTEKO BIZIKIDETZA

Neurriak Erakunde arduraduna

Laguntzaileak Burutzapen epea

Adierazleak

2.1.Immigrazio Zerbitzuaren eta kultur arteko elkarbizitzaren aldeko ekimenak lantzen dituzten eskualdeko elkarteen arteko elkarlana sustatzea.

-Mankomunitatea (Immigrazio Zerbitzua) -Elkarteak

2013 2014 2015 2016

-Egindako jarduketak.

2.2.Immigrazio Zerbitzuak atzerritarrek eskualdeko gizarte eta kultur bizitzan parte hartzea sustatzea, bai egon dagoen elkarte-sarearen bidez, bai sortzen diren elkarte berrien bidez.

-Mankomunitatea (Immigrazio Zerbitzua)

-Biltzen -Elkarteak

2013 2014 2015 2016

-Egindako jarduketak.

2.3.Udalerrietako kultur programazioetan egon dagoen aniztasuna islatzea eta etorkinen proposamenei lekua uztea sustatzea.

-Mankomunitatea (Immigrazio Zerbitzua)

-Kultur Etxeak

-Elkarteak 2013 2014 2015 2016

-Egindako jarduketak.

2.4.Mankomunitateko Immigrazio Kontseilua bultzatzea. -Mankomunitatea.

2013 2014 2015 2016

-Bileretako aktak.

2.5.Tokiko hedabideei laguntzea Busturialdeko migrazioaren errealitatea ezagutarazteko eta kultur arteko bizikidetza sustatzeko lanetan.

-Mankomunitatea (Immigrazio Zerbitzua)

2013 2014 2015 2016

-Argitaratutako eta emandako berriak biltzen dituen urteko

memoria.

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

27

7.-METODOLOGIA

Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen III. Immigrazio Plana (2013-2016) egiteko, honako urrats hauei jarraitu zaie:

1) Busturialdeko biztanle eta ikasle atzerritarrei buruzko datu kuantitatiboak

eguneratzea. Horretarako, 2013ko urtarrilaren 1eko udal erroldak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2012-2013 ikasturteari buruz egin dituen txostenak erabili dira, hurrenez hurren.

2) Araudi-esparrua eguneratzea, aurreko plana onetsi zenetik egon diren

legegintza berritasunak gehituta.

3) Mankomunitateko teknikarien (koordinatzailea, erreferentziazko gizarte langilea eta, zenbait kasutan, immigrazio teknikaria ere bai) eta 2011ko udal hauteskundeen ondoren Mankomunitateko 17 udaletan sortu ziren udalbatza berrietako ordezkarien arteko bilerak. Bilera horietan Mankomunitateko lan-arlo guztien funtzionamendua azaldu zen, Immigrazio Zerbitzua horien artean dagoela, eta zalantzak zein proposamenak jaso ziren.

4) Mankomunitateko 17 udalerrietako ordezkariei galdetegia bidaltzea,

erakunde horrek immigrazioaren arloan egiten duen lanaren balorazioa ezagutzeko eta III. planerako dituzten proposamenak biltzeko. Halaber, elkarrizketa pertsonala egin zen Mankomunitateko presidenteordearekin.

5) Etorkinekin harreman estuena duten eskualdeko gizarte-eragileekin

egindako elkarrizketa pertsonalak, Mankomunitateak arlo horretan egiten duen lanaren balorazioa ezagutzeko eta III. planerako dituzten proposamenak biltzeko. Hurrengo erakundeetako ordezkariekin egin ziren elkarrizketak:

- Astra/Gaztetxea. - Berritzegunea. - Cáritas. - Gernika Gogoratuz. - Gernika-Lumoko Helduen Heziketarako Ikastetxea. - Gernika-Lumoko Osasun-zentroaren Pediatria saila. - Gernika-Lumoko Berdintasunerako Zerbitzua. - Gernika-Lumoko Prebentziorako Zerbitzua. - Gernika-Lumoko udalaren Ongizate Batzordea. - Gernika-Lumoko Euskara saila. - Ideasur. - Lanbide. - Lanbide Ekimenak. - Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuak (gizarte langileak eta

hezitzaileak). - Merzede ikastetxea.

III. Immigrazio Plana (2013-2016)

28

6) Mankomunitateko Immigrazio Kontseiluak 2012ko azaroaren 22an egindako

lehenengo bileran planaren lehenengo zirriborroa aurkeztea (aurreikusitako ekintzak baino ez).

7) Planaren zirriborroa bidaltzea Immigrazio Kontseiluko kide guztiei eta

Mankomunitatea osatzen duten 17 udalerrietako ordezkariei, haien proposamenak biltzeko.

8) Immigrazio Kontseiluko kideen proposamenak jasotzea 2013ko urtarrilaren

31ko bileran.

9) Mankomunitateko Batzar Nagusiak plana onestea 2013ko otsailaren 28an.

10) Planak irauten duen urte bakoitzean Immigrazio Zerbitzuak jarduketen programa zehatza prestatuko du, eta Mankomunitateak aurrekontua hornituko dio. Halaber, Planaren indarraldia amaitzen denean, ebaluazioa idatziko du garatutako jarduketen berri emateko.

11) Planaren jarraipena bi bidetatik egingo da:

- Barne-jarraipena: Immigrazio Zerbitzuak Mankomunitateko Batzar Iraunkorrari hilero aurkeztuko dizkion txostenen eta Planaren indarraldia amaitu ondoren prestatu beharreko azken ebaluazioaren bidez.

- Kanpo-jarraipena: Mankomunitateko Immigrazio Kontseiluaren eta immigrazio lantaldearen bitartez.