BOYLE

7

Click here to load reader

description

Aniturrrik utzitako materiala

Transcript of BOYLE

Page 1: BOYLE

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa BOYLEREN LEGEA

FISIKA-KIMIKA MINTEGIA BHI Aniturri 1

Saiakuntza: Boyle-ren legea – Presio eta Bolumenaren arteko erlazioa gasetan Presio sentsorea

Materiala Kant. Erreaktiboak Kant.Presio sentsorea (PS-2107) 1 Glizerina 1 ml Konektorea 1 Xiringa 1 Hodiak 1

AURRETIKAKOAK

Zer gertatzen da airea daukan ontziko presioarekin bere bolumena aldatzen bada, tenperatura konstante mantenduz?

Idatzi erantzuna Laborategiko Txostenean.

OINARRI TEORIKOA

Boyle-ren legearen arabera, gas batek ontzi baten barruan egiten duen presioa lotuta dago zuzenean honen bolumenarekin.Horrela, bolumena aldatzen den neurrian, presioa ere aldatu egiten da. Gas kantitate jakin batentzat, eta tenperatura konstante mantentzen bada, bere bolumena eta presioa alderantziz proportzionalak dira.

Boyle-ren legea betetzen den ala ez ikusteko p -V grafikoaren bitartez baino, hobeto ikus daiteke p -1/V grafikoaren bitartez.Azken hau zuzen bati dagokio eta horregatik errazago egiten da zuzenarekiko desbiderapenak ikustea hiperbolarekikoak ikustea baino.

GOGORATU • Bata janztea.

• Ekipoaren erabilpenerako arretak jarraitzea.

• Erreaktiboak erabiltzean eta hondakinak botatzean hartu beharreko arretak.

Page 2: BOYLE

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa BOYLEREN LEGEA

FISIKA-KIMIKA MINTEGIA BHI Aniturri 2

PROZEDURA Presio sentsorea erabiliko da xiringa baten barruan dagoen airearen bolumena aldatzen den neurrian gertatzen den presio aldaketa neurtzeko. DataStudio erabiliko da datuen bilketa eta azterketa egiteko.

I ZATIA: ORDENAGAILUA KONFIGURATZEA

1. Konektatu USB LINK kablea ordenagailuko USB portuan.

2. Lotu sentsorea USB kableari.

3. Sentsorea konektatzean, programa martxan jartzen da. Ateratzen den leihoan klikatu “ejecutar Data Studio"

II ZATIA: MUNTAIA ETA SENTSOREA KALIBRATZEA

Ez dago sentsorea kalibratu beharrik. 1. Bota glizerina tanta bat konektorearen alde meharrean. Sartu konektorearen muturra

plastikozko hodi txikiaren (2,5 cm inguru) muturretako batean. Hodi hau presioaren sentsorearekin dator.Bota glizerina tanta bat xiringaren muturrean. Sartu xiringaren muturra plastikozko hodiaren beste aldean, irudian bezala.

2. Jarri parean konektorea eta presioaren sentsorea. Sartu konektorea sentsorearen puertoan eta biratu konektorea pixka bat eskuinetara “klik” bat entzun arte.

Page 3: BOYLE

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa BOYLEREN LEGEA

FISIKA-KIMIKA MINTEGIA BHI Aniturri 3

3. Froga egin ea xiringa eta presio sentsorea hermetikoki itxita dauden, airearen bolumena 20 ml eta 10mL artean dagoela. Zailagoa izan behar du bultzatzea bolumena jaisten goazen neurrian.

4. Egokitu xiringa barruko airearen bolumena 20 ml arte. (Oharra: xiringako enboloaren hasierako posizioa finkatzeko, deskonektatu konektorea sentsoretik, mugitu enboloa hasierako posiziora (20 ml) eta berriro lotu konektorea sentsorearekin.

III ZATIA: DATU BILKETA (DataStudio)

• Saiakuntza honetan xiringako airearen bolumenak tekladuaren bidez sartu behar dira. Horretarako jarraitu behar diren pausoak ondokoak dira:

1. Sakatu “Experimento” botoia. Ondoren

“Definir opciones de muestreo” azaltzen da. Hemen aukeratu “Muestreo manual” eta

“Conservar valores solo si se solicita” “Escribir valores en el teclado cuando se guarden los datos” “Solicitar un valor”

Nombre: Bolumena

Unidad: ml

Precisión: 0,001 ml, (adib)

“Datos”en azpian “tekladu” baten ikonoa agertuko da:

2. Eraman “Datos”etik bai presio bai bolumen datuak “Tablara”,hau da, jarri leihoak taula ikusteko moduan, ondorengo irudian azaltzen den bezala:

Page 4: BOYLE

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa BOYLEREN LEGEA

FISIKA-KIMIKA MINTEGIA BHI Aniturri 4

3. Dena prest dagoenean, hasi datu bilketa,programako “Inicio” botoia sakatuz.

Presioaren balio bat azalduko da taulan. “Conservar” botoia sakatzean (goiko aldean) bolumenaren balio bat eskatzen du.Sartu datua.

Jarraitu enboloa mugitzen eta presioa gordetzen,taula osatu arte (10 ml-ko bolumena arte).

BILDUTAKO DATUEN AZTERKETA 1. Eraman presioaren datuak grafikoen pantailara (Grafico 1). Horrela p / t grafikoa lortzen da.

Ondoren saiakuntza bereko bolumen datuak arrastatu grafikoaren gainera, abszisen ardatzeraino eta ardatzaren gainean laukizuzen bat azaltzen denean askatu. Irudikoa bezalako grafikoa lortuko da: p vs V

Page 5: BOYLE

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa BOYLEREN LEGEA

FISIKA-KIMIKA MINTEGIA BHI Aniturri 5

2. p vs 1/ V grafikoa egiteko aukeratu Bolumenaren datuak eta sakatu “ Calcular” botoia, bolumenaren inbertsoa kalkulatzeko

3. Presioaren datuak grafikoaren pantailara eraman eta arrastatu grafikoaren abszisara 1/V datu kalkulatuak. Horrela p vs 1/ V grafikoa lortzen da:

Page 6: BOYLE

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa BOYLEREN LEGEA

FISIKA-KIMIKA MINTEGIA BHI Aniturri 6

2. Doitu taula p, V eta 1/Uren datuak ikusteko moduan. Erabili datuak Laborategiko informea osatzeko.

LORTUTAKO EMAITZAK

Page 7: BOYLE

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa BOYLEREN LEGEA

FISIKA-KIMIKA MINTEGIA BHI Aniturri 7

LABORATEGIKO INFORMEA

Saiakuntza: Boyle- ren legea

AURRETIKAKOAK Zer gertatzen da airea daukan ontziko presioarekin bere bolumena aldatzen bada, tenperatura konstante mantenduz?

ONDORIOAK ETA APLIKAZIOAK

1. Lortutako datuei begira, presioa eta bolumena zer dira, zuzenki proportzionalak edo alderantziz proportzionalak? Bat al dator hau Boyle-ren legearekin?

2. Zer gertatu da presioarekin bolumena 20 ml-tik 10 ml-tara pasatzean?

3. Zein dira saiakuntza honetako muga edo akatsak? Nola eragingo du horietako bakoitzak emaitzetan?