BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 96. zk. · d) Bigarren Hezkuntzako Gradua (LOGSE), DBH, Oinarrizko...

15
eek: BAO-2018a096-(II-2210) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 2018, maiatzak 21. Astelehena 96. zk. 1. orr. II. ATALA BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO TOKI ADMINISTRAZIOA Gueñesko Udala Udaltzaingoko Agenteen bi plaza jabetzan hornitzeko deialdia eta oinarriak Tokiko Gobernu Batzarrak, 2018ko maiatzaren 7an eginiko saioan, erabaki zuen langileen plantillan hutsik dauden 2 plaza lehiaketa-oposizio bidez hornitzeko oinarriak onestea eta dagokion deialdia egitea. Lehenengoa: hautaketa-prozesu hauen deialdia egitea, karrerako funtzionario gisa sartzeko: Administrazio Orokorreko Eskala, Zerbitzu Berezien Azpieskala, Udaltzaingo klasea, kategoria: Agentea: 2 plaza, 2. hizkuntza-eskakizunarekin, derrigortasun-data honekin: 2014ko otsailaren 24an. Bigarrena: deialdi hori arautuko duten oinarri espezifikoak onestea; erabaki honen I. eranskin gisa jaso dira. Hirugarrena: oinarri espezifikoak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta webgunean osorik argitaratzeko agintzea, eta horiek Estatuko Aldizkari Ofizialean iragartzea. Gueñesen, 2018ko maiatzaren 9an.—Alkatea, Imanol Zuluaga Zamalloa

Transcript of BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 96. zk. · d) Bigarren Hezkuntzako Gradua (LOGSE), DBH, Oinarrizko...

Page 1: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 96. zk. · d) Bigarren Hezkuntzako Gradua (LOGSE), DBH, Oinarrizko Batxilergoa, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua edo horietakoren

eek:

BAO

-201

8a09

6-(II

-221

0)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, maiatzak 21. Astelehena96. zk. 1. orr.

II. ATALABIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Gueñesko Udala

Udaltzaingoko Agenteen bi plaza jabetzan hornitzeko deialdia eta oinarriak

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2018ko maiatzaren 7an eginiko saioan, erabaki zuen langileen plantillan hutsik dauden 2 plaza lehiaketa-oposizio bidez hornitzeko oinarriak onestea eta dagokion deialdia egitea.

Lehenengoa: hautaketa-prozesu hauen deialdia egitea, karrerako funtzionario gisa sartzeko: Administrazio Orokorreko Eskala, Zerbitzu Berezien Azpieskala, Udaltzaingo klasea, kategoria:

Agentea: 2 plaza, 2. hizkuntza-eskakizunarekin, derrigortasun-data honekin: 2014ko otsailaren 24an.

Bigarrena: deialdi hori arautuko duten oinarri espezifikoak onestea; erabaki honen I. eranskin gisa jaso dira.

Hirugarrena: oinarri espezifikoak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta webgunean osorik argitaratzeko agintzea, eta horiek Estatuko Aldizkari Ofizialean iragartzea.

Gueñesen, 2018ko maiatzaren 9an.—Alkatea, Imanol Zuluaga Zamalloa

Page 2: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 96. zk. · d) Bigarren Hezkuntzako Gradua (LOGSE), DBH, Oinarrizko Batxilergoa, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua edo horietakoren

eek:

BAO

-201

8a09

6-(II

-221

0)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, maiatzak 21. Astelehena96. zk. 2. orr.

UDALTZAINGOKO AGENTEEN BI PLAZA JABETZAN HORNITZEKO OINARRI ESPEZIFIKOAK

Lehenengoa.—Deialdiaren xedeaDeialdi honen xedea da Udaleko funtzionarioen plantillan hutsik geratu diren Udal-

tzaingoko agenteen bi (2) lanpostu betetzea lehiaketa-oposizio libreko sistemaren bidez. Agente horiek honela sailkatuta egongo dira: Administrazio Bereziko Eskala, Zerbitzu Berezien Azpieskalan, Udaltzaingoaren Klasea; eta C1 sailkapen taldeari dagokion titu-lazio-maila izan beharko dute.

Deialdiko bi lanpostuek euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna dute esleitua, igarotako derrigortasun-datarekin.

Deialdiko plazen kopurua handitu ahal izango da Udaltzaingoko agenteen kategoria-ko lanpostu hutsen arabera, halakorik sortzen bada hautatze-prozesua egin bitartean. Handitze hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Alkatetzaren Ebazpen bidez, eta bertan adieraziko da zenbat lanpostuk daukaten esleituta hizkuntza-eskakizuna be-tetzeko derrigortasun-data.

Lanpostuen handitze hori ere arautuko da oinarri hauetan eta, edonola ere, hau-tatze-prozesua (lehiaketa-oposizioa), prestakuntza-aldia eta praktikaldia amaitu baino lehen xedatu beharko da. Lanaldia Udalak urtero ezartzen duena izango da, Udaltzain-goaren ezaugarri eta behar espezifikoen arabera.

Lehiaketa-oposizio libre bidezko hautatze-sistemaren osagarri gisa, prestakun-tza-ikastaro bat eta praktikaldi bat egingo dira, hautatze-prozesuaren zati gisa. Biak ala biak nahitaezkoak izango dira eta hautagaiak prozesutik kanporatzeko erabiliko dira.

Bigarrena.—FuntzioakHauek dira Gueñesko Udaltzaingoko agente-lanpostuaren ardura nagusiak: delin-

kuentzia prebenitzea eta kontrolatzea, bide-segurtasunari eustea eta udal-ordenantzak betearaztea.

a) Udalerrietako agintariak babestea, eta udal-eraikinak eta -instalazioak zaintzea.b) Hiriguneko trafikoa antolatzea, seinaleztatzea eta zuzentzea, zirkulazio-arauetan

ezarritakoari jarraikiz.c) Atestatuak bideratzea, hirigunean istripuak gertatzen direnean.d) Administrazio-ordenaz arduratzea ordenantzei, bandoei eta gainerako udal-xe-

dapen eta -egintzei dagokienez, beren eskumenaren barnean; eta ingurumena-ren eta ingurunea babestearen arloko indarreko araudia betetzen dela zaintzea, arlo horietako tokiko eskumenen esparruan.

e) Polizia judizialaren zereginetan parte-hartzea, polizia judizialeko unitateekin lan-kidetzan arituz.

f) Laguntza ematea istripuak, hondamendiak edo zoritxar publikoak gertatzen dire-nean, eta legeek dioten moduan parte hartzea babes zibileko planak gauzatzean.

g) Prebentzio-diligentziak eta behar besteko jarduketak gauzatzea, delitu-ekintzak egitea prebenitzeko.

h) Espazio publikoak zaintzea, eta manifestazioak babesten eta pertsona asko bil-tzen direnean ordenari eusten laguntzea, hala eskatzen badiete.

i) Gatazka pribatuak konpontzen laguntzea, hala eskatzen badiete.

Hirugarrena.—Izangaien eskakizunakHautatze-prozesu honetan parte hartu nahi duten izangaiek honako eskakizun hauek

bete beharko dituzte:a) Nazionalitate espainiarra izatea.b) 18 urte izatea.c) B gidabaimena (edo baliokidea) izatea, Espainiako indarreko araudiaren arabe-

ra, eta/edo, araudi espezifikoarekin bat etorriz, gidabaimen hori ematea dakarten

Page 3: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 96. zk. · d) Bigarren Hezkuntzako Gradua (LOGSE), DBH, Oinarrizko Batxilergoa, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua edo horietakoren

eek:

BAO

-201

8a09

6-(II

-221

0)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, maiatzak 21. Astelehena96. zk. 3. orr.

beste batzuk; eta, edozein kasutan, gidabaimenaren indarraldia judizialki nahiz administratiboki etenda ez edukitzea. Baimenak indarrean egon beharko du une oro, eskaera aurkezten denetik hasi eta hautatze-prozesu osoan zehar, karrera-ko funtzionario izendatzen den arte. Ezingo du izangai izan gidabaimena eten, kendu edo gidatzeko eskubidea ukatu badiote, administratiboki nahiz judizialki, edo esleituta zeuzkan puntu guztiak galdu baditu.

d) Bigarren Hezkuntzako Gradua (LOGSE), DBH, Oinarrizko Batxilergoa, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua edo horietakoren baten baliokidea izatea eskaerak aurkezteko epea amaitzen den eguna baino lehen.

e) Eskaera aurkeztuta, bere gain hartzea lortu nahi duen lanpostua gauzatzean honako hauek egiteko konpromisoa:

—  Armak eramatea eta indarreko araudian ezarritako kasuetan erabiltzea. —  Uko egitea polizia-uniformearekin, -zuzkidurarekin eta -ekipamenduarekin ze-

rikusirik ez duten jantziak, apaingarriak edo ikurrak erabiltzeari. —  Polizia gisako zerbitzu publikoa ematean, uko egitea horrekin bateraezinak diren

edo kaltegarriak diren jardunei, baldin eta erlijio-, ideologia- edo kontzientzia-si-nesteekin zerikusia badute, antolamendu juridikoan ezarritakoarekin bat etorriz.

—  Polizia-ibilgailuak gidatzea. —  Oro har, Udaltzaingoko agente orori dagozkion funtzioak gauzatzea, antola-

mendu juridikoa oinarri hartuta eta zerbitzu publikoa emateko xedearekin, le-gez ezarritako Deontologia Kodea hertsiki betez.

f) Gutxieneko altuera hau izatea: 165 cm gizonentzat eta 160 cm emakumeentzat.g) Ez egotea otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuaren (Euskal Herriko Poliziaren hau-

tatze eta prestakuntza-araudia onartzen duen Dekretua bigarrenez aldatzen due-na) eranskineko medikuntza-bazterketen taulan agertzen diren egoeraren batean. Egoera hori dagokionean egiaztatu beharko da, mediku-azterketa eginda.

h) Dolozko delituagatik kondenatua egon ez izana eta administrazio publikotik di-ziplina-espedienteen bidez baztertuta ez egotea. Halaber, ezin izango da egin-kizun publikoak betetzeko gaitasunik gabe egon. Nolanahi ere den, errehabilita-zio-onura ezarri ahal izango da, arau penal eta administratiboekin bat, betiere izangaiak dagokion dokumentu ofizialaren bidez egiaztatzen badu.

i) Hutsegite larria edo oso larria egin izanagatik EAEko polizia-kidegoren batean sar-tzeko hautatze-prozesutik baztertua ez izatea, baztertzea adierazi den egunetik aurrera preskripzio-epearen denbora-tarte baliokidea igaro denean izan ezik.

j) Indarreko araudiaren arabera desgaitu egiten duen edo bateraezintasuna ezar-tzen dion legezko kausaren bat ez izatea, hark ematen dion aukeratzeko eskubi-dea alde batera utzita.

Deialdian parte hartu nahi dutenek eskakizun guztiak beteak izan beharko dituzte es-kabideak aurkezteko epea amaitzen denerako, eta eskakizun horiei eutsi beharko diete hautatze-prozesu osoan zehar, izendapena egiten den arte.

Borondatezkoa da hautatze-prozesuan parte hartzea, eta onartuz gero, baimena emango da proba psikoteknikoak eta nortasunaren ingurukoak egiteko, hala badagokio. Orobat, parte-hartzaileek onartuko dute proba horien emaitza balorazioa egiteko fakto-reetako bat izatea, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Eskaeretan izangaiak diren langileek emandako informazio guztia fitxategi batean sartuko da, eta hautatze-prozesua zein sortzen den lan-poltsa kudeatzeko besterik ez dira erabiliko. Lan-poltsa hori eskatzen duten beste administrazio batzuei helarazi ahal izango zaie. Fitxategi horren erabilera eta funtzionamendua bat etorriko dira Datu Per-tsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoan (abenduaren 13ko 15/1999 Legea) eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bu-legoa Sortzeari buruzko Legean (otsailaren 25eko 2/2004 Legea) ezarritakoarekin.

Page 4: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 96. zk. · d) Bigarren Hezkuntzako Gradua (LOGSE), DBH, Oinarrizko Batxilergoa, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua edo horietakoren

eek:

BAO

-201

8a09

6-(II

-221

0)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, maiatzak 21. Astelehena96. zk. 4. orr.

Hautatze-prozesu honetako izangaiek, kontrakorik adierazi ezean, berariaz baimen-tzen dute beren datu pertsonalak oinarri hauetan adierazitako moduan eta helburuekin erabiltzea.

Oinarri hauetan azaltzen diren proba fisikoak egitera agertzeak berak ekarriko du izangaiek beren gain hartzea euren osotasun fisikoaren gaineko erantzukizuna. Hortaz, Udalbatza honek eta epaimahai kalifikatzaileak ez dute erantzukizunik izango probak egin bitartean gerta daitezkeen lesioen gainean.

Laugarrena.—EskaerakLehiaketa-oposizioan onartua izateko eskaerak Gueñesko Udaleko alkate-udalburu

jaunari zuzenduko zaizkio, eta bat etorriko dira Gueñesko Udal Erregistroaren bulegoan eta www.guenes.eus webgunean eskura daitekeen eredu ofizial eta normalizatuarekin (oinarri hauen eranskin gisa jaso da).

a) Izangaiek adierazi beharko dute deialdiaren bigarren oinarriak eskatutako baldin-tza guzti-guztiak betetzen dituztela. Baldintza horiek bete beharko dituzte eskae-rak aurkezteko epea amaitzen den egunean, e) atalean adierazitakoa izan ezik, hori hautatze-prozesuaren amaieran beteko baita.

b) Eskaeran jaso beharko dira lehiaketa-fasean baloratzen diren merituen datuak. Ez dira baloratuko eskaeran jasotzen ez diren eta behar bezala egiaztatzen ez diren merituak.

c) Esperientzia egiaztatzeko, zerbitzuok eman diren administrazioaren ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, kontratuaren iraupena zehaztuta eta, ahal bada, baita gauzatutako funtzioak ere. Funtzio horiek deialdi honen xede den lanpostuari esleitutako funtzioen arabera baloratuko dira.

d) Ez dira agirien bidez egiaztatu beharko Gueñesko Udalean emandako zerbitzuak eta esperientzia profesionala, baldin eta eskaeran alegatu badira. Horiek izangaien espediente pertsonaletan jasota dauden datuen arabera baloratuko dira.

e) Eskaerak bulego-orduetan aurkeztuko dira, Udaleko Erregistro Orokorrean, al-kate-udalburuari zuzenduta. Horretarako 20 egun naturaleko epea egongo da, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Halaber, eskaerak Administrazio Publikoen Ad-ministrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen (urriaren 1eko 39/2015 Le-gea) 16.4 artikuluak ezartzen duen moduan ere aurkeztu ahal izango dira.

Bosgarrena.—Izangaiak onartzeaEskaerak aurkezteko epea amaitzen denean, alkate-udalburuak ebazpena emango

du hilabeteko epean, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartuz. Ebazpen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Udalaren edik-tuen taulan jarriko da ikusgai. Zerrendan baztertu gisa agertzen diren izangaiek 10 egu-neko epea izango dute erreklamazioa jartzeko eta eskaeran egin dituzten akatsak zu-zendu edo falta ziren agiriak aurkezteko. Erreklamazioen epea igarotakoan, izangaiak onartzeko eta baztertzeko ebazpena onartu duen agintariak ebatziko ditu aurkeztutako erreklamazioak. Aurkeztutako erreklamazioak ebazpen bidez onartu edo ukatuko dira, eta ebazpen horren bidez behin betiko bihurtuko da onartuen eta baztertuen behi-behi-neko zerrenda. Ebazpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren ediktuen taulan ikusgai jarriko da.

Seigarrena.—Epaimahai kalifikatzailearen eraketa, izendapena eta jarduketaIndarrean dagoen legediarekin eta Gueñesko Udaleko lanpostuak jabetzan emateko

indarreko oinarriek ezarritakoarekin bat etorriz, honako hauek osatuko dute epaimahaia: mahaiburu bat, idazkari bat eta, gutxienez, lau mahaikide. Horien artean, nahitaez, Po-lizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak izendaturiko pertsona bat egongo da, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen lehenengo xedapen gehigarrian xedatutakoaren ara-bera. Epaimahaiaren osaera teknikoa izango da batik bat, eta espezialitatearen printzi-pioaren arabera zehaztuko da; horrenbestez, kide guztiek deialdiko lanpostuak bete ahal

Page 5: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 96. zk. · d) Bigarren Hezkuntzako Gradua (LOGSE), DBH, Oinarrizko Batxilergoa, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua edo horietakoren

eek:

BAO

-201

8a09

6-(II

-221

0)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, maiatzak 21. Astelehena96. zk. 5. orr.

izateko eskatzen den maila akademikoko edo goragoko titulua izan beharko dute, eta kideen erdiek, gutxienez, beteko den lanpostuari dagokion lanbide-arloko edo sektore bereko ezagutzak izan beharko dituzte, eta hala ez izatea justifikaturik egon ezean, sexu bakoitzak % 40ko ordezkaritza izan beharko du gutxienez.

Euskara-ezagutzari dagokion probarako HAEEk izendatutako epaimahaikideek on-dorio horietarako baino ez dute balioko, berariaz besterik erabaki ezean.

Epaimahaiak hautatze-prozesuko frogaren bat edo guztietarako aholkulariak har di-tzake, baina horiek dagokien espezialitateez aholkua eta laguntza teknikoa ematen bai-no ez dira arituko.

39/15 Legearen 45. artikuluak ezarritakoa betetzeko, hautatze-prozeduratik erato-rritako jarduketa administratiboak Gueñesko Udalaren iragarki-taulan argitaratuko dira (Enkarterri kalea 5 helbidean dago kokatuta), eta jakinarazpena ordezkatuko dute, ondo-rio berberak izango baitituzte.

Epaimahaietan parte hartzeagatiko asistentziak, kolaborazioak eta halakoak Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan (zerbitzuen ondoriozko kalteordainei buruzkoa) ezarritakoaren arabera ordainduko dira, baita abenduaren 19ko 267/2000 De-kretuan eta ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera ere.

Hautatze-prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen zerrendekin batera, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da epaimahaia osatzen duten titularren eta ordezkoen izenen zerrenda, alkate-udalburuak edo hark eskuordeturiko organoak haiek izendatu eta gero.

Jakinarazpenak egiteko edo bestelako gertakarietarako, epaimahai kalifikatzaileak Gueñesko Udaleko Langileen Zerbitzuan izango du egoitza, Enkarterri kalea 5 (48840) helbidean.

Zazpigarrena.—Hautatze-prozedura.Oposizio-lehiaketa sistemaren bidez aukeratuko dira izangaiak.Oposizio-fasea ezarritako nahitaezko eta borondatezko ariketek osatzen dute, oinarri

hauen eranskinetan ezarritakoek. Nahitaezko ariketak baztertzaileak dira. Ariketa bakoi-tzarentzako puntuazioa dagokion eranskinean ezarritakoa da.

Lehiaketan azterketa bat egingo beharko da, eta izangaiek alegatu eta egiaztaturiko merituak baloratuko dira. Balorazio hori egiteko, izangai bakoitzari dagozkion puntuak esleituko zaizkio, oinarri hauen eranskineko baremoen arabera. Izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatu arte egindako, arrazoitutako eta egiaztatutako merituak bakarrik zenbatuko dira, eta bakoitzari dagokion puntuazioa emanda egingo da, deialdia arautzen duten oinarri hauetako eranskinean ezarritakoaren arabera.

Uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren (Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntza-araudia onartzen duena) 17. eta 18. artikuluetan ezarritakoaren arabera, oposizio- eta lehiaketa-faseak hurrenez hurren egingo dira; (lehiaketaren) azken fasea ez da baztertzailea izango, eta ez du gaindituko oposizioan lor daitekeen gehieneko puntuazioaren % 40. Hor lortutako puntuazioa ezingo da erabili oposizioko ariketak gain-ditzeko edo haietan lortutako kalifikazioak aldatzeko.

Zortzigarrena.—Hautatze-prozesua hastea eta garatzea.Probak ezingo dira hasi oinarri hauek argitaratzen direnetik bi hilabete pasatu arte.

Lehen ariketaren data, ordua eta tokia gutxienez zazpi egun natural lehenago iragarriko da Estatuko Aldizkari Ofizialean, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda ones-ten duen ebazpenarekin batera. Hautatze-prozesutik kanpo geldituko dira, automatiko-ki, epaimahaiaren proba-deialdira adierazitako data, ordu eta lekuan agertzen ez dire-nak, baita ezinbesteko arrazoiengatik etorri ezin dutenean ere. Arau bera aplikatu zaie nahitaezko edozein proba eta/edo ariketa egitera behin proben exekuzioa hasi ondoren bertaratzen direnei. Nahitaezko probaren batek ariketa bat baino gehiago baditu, ez bertaratzetzat joko da proba horietako edozeinetan ez agertzea edo berandu agertzea. Oposizioko ariketa bakoitza bukatzen denetik hurrengoa hasi arte gutxienez 72 ordu

Page 6: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 96. zk. · d) Bigarren Hezkuntzako Gradua (LOGSE), DBH, Oinarrizko Batxilergoa, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua edo horietakoren

eek:

BAO

-201

8a09

6-(II

-221

0)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, maiatzak 21. Astelehena96. zk. 6. orr.

pasatu beharko dira, eta, gehienez ere, 45 egun natural. Ondorengo iragarkiak eta lehe-nengo ariketaren ondorengo gainerako ariketak aurreko probak egin diren lokaletan ar-gitaratuko ditu epaimahaiak, eta, izatekotan, udaletxeko ediktuen taulan. Iragarki horiek gutxienez 72 ordu lehenago argitaratu behar dira. Epaimahaiak, edozein momentutan, izangaiei beren burua identifikatzeko eskatu ahal izango die; horretarako, oposizioko ariketa bakoitzera NANa eraman beharko dute. Hautatze-prozesuaren edozein unetan, epaimahaiak izangairen batek deialdiko baldintza guztiak betetzen ez dituela jakinez gero, izangaia baztertu egingo du, entzunaldia egin ondoren, eta horren berri emango dio egun berean hautatze-prozesurako deialdia egin duenari. Dena den, epaimahaia kalifikatzaileak probak zazpigarren oinarrian ageri den ordenari jarraitu gabe egitea ezar dezake, baita egun berean proba bat baino gehiago egitea ere. Kasu horretan, proba bakoitza ebaluatuko zaie soilik aurrekoa gainditu dutenei.

Bederatzigarrena.—Hautatze-sistemaren kalifikazioaOposizioko ariketa bakoitzaren kalifikazioak, eta lehiaketa fasean ezarri diren meritu

bakoitzarenak, epaimahaiko kide bakoitzak ematen duen puntuazioaren batuketa egin-da eta bertaratutakoen artean zatituz aterako dira. Kozientea bakoitzaren behin betiko kalifikazioa izango da. Erabakitzen diren egunean bertan jakinaraziko dira ariketa bakoi-tzaren puntuazioak. Lehiaketa-fasean eta oposizio-fasean lortutako puntu kopuruak batu egingo dira hautatze-sistemako sailkapenaren hurrenkera zehazteko.

Hamargarrena.—Gaindituen zerrenda, agirien aurkezpena eta izendapena.Hautatze-proben kalifikazioa bukatzean, epaimahaiak hautatutako izangaien zerren-

da onetsiko du, eta hauek osatuko dute: hautatze-sistema gaindituta deialdiko postu-ko-puruan sartzen direnek, sailkapen-ordenaren lehentasuna kontuan hartuta. Sailkapena-ren ordena eta hautatutakoen zerrenda epaimahaiak jakinaraziko ditu jendaurrean, eta udalburuari bidaliko zaizkio praktiketako funtzionarioen izendapena egin dezan. Hauta-tutako izangaiek, zerrenda argitaratzen denetik hasi eta 10 eguneko epean, deialdian parte hartzeko eskatutako baldintza eta betekizunen ziurtagiriak aurkeztu beharko di-tuzte. Interesdunak eskatzen badu eta horretarako arrazoi justifikaturik balego, organo eskudunak izendapena egiteko epea luzatu ahal izango du, gehienez ere 5 egunez. Adierazitako epean, ezinbesteko kasuak kenduta, aipatutako agiriak aurkezten ez ba-dituzte, edo horiek aztertuta eskatutako baldintza edo betekizunen bat ez dutela bete-tzen ondorioztatzen bada, ezingo dira izendatu; beren jarduketa guztiak ondorerik gabe geratuko dira, eta izendapenak ekarriko lizkiekeen eskubide guztiak galduko dituzte. Halakoetan, behin betiko sailkapen-ordenaren lehentasunari jarraituz, ordezkatu egingo dituzte deialdiko postu kopuruan lekua duten eta baldintza eta betekizun guztiak ziurta-tuta dituzten izangaiek. Hautatze-prozesuan parte hartzeko baldintza eta betekizunen ziurtagirien fotokopiak, ez badaude legeztatuta, jasotzeaz arduratuko diren administra-zio-unitateetako arduradunek jatorrizkoekin erkatuko dituzte, eta berariaz jasoko dute alderdi horren egiaztapena eta bi dokumentuak bat datozela. Izangai hautatuek aurkeztu beharreko agiriak hauek dira:

1. Administrazio publikoetan jarduten duten langileen bateraezintasunei buruzko Legeak (abenduaren 26ko 53/1984 Legea) araututako bateraezintasunen ziozko inolako kausarik eragiten ez diola aitortzen duen agiria.

2. Lanpostuari dagozkion eginkizunak behar bezala betetzea galarazten duen gai-xotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez daukala adierazten duen ziurtagiri medikoa. Udalak izendatutako medikuntza-zerbitzu batek egiaztatu behar du egoera hori uztai-laren 19ko 315/94 Dekretuaren eranskinean ezartzen deen Baztertzeko Baremoaren arabera, eta ondore horietarako, izangaiei azterketa medikoa egingo zaie, hirugarren oinarriaren g) letran jasotako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko. Halaber, hauta-tze-prozedura oso-osoa kontuan hartuta, zeinahi unetan beharrezko miaketa edo proba medikoak egin ahal izango zaizkie izangaiei, osasun-arrazoiak direla-eta baztertzeko ziorik ez dagoela eta lanpostuan aritzeko gai direla egiaztatzeko. Egiaztagiri medikoa aurkaratzekotan, interesdunak onartzen du hori egiteko oinarri hartutako txosten medi-

Page 7: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 96. zk. · d) Bigarren Hezkuntzako Gradua (LOGSE), DBH, Oinarrizko Batxilergoa, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua edo horietakoren

eek:

BAO

-201

8a09

6-(II

-221

0)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, maiatzak 21. Astelehena96. zk. 7. orr.

koak erreklamazioa aztertuko duten organoen esku jartzea, horrek bere ohorerako esku-bideari eragiten ez badio.

Adierazitako epean, ezinbesteko kasuak kenduta, proposatutako oposiziogileak ez baditu agiriak aurkezten edo ez baditu eskatutako betekizunak betetzen, bere jarduketa guztiak ezeztatuko dira, hautatze-prozesuan parte hartzeko eskaeran gezurra esateaga-tik izan ditzaken erantzukizunei kalterik egin gabe.

Kasu horretan, hamaikagarren oinarriak zehaztutako izendapen edo kontratazio gehigarria erabiliko da, puntuazio-ordenaren araberakoa, ezeztatze horren ondorioz deialdiko postuetan sartuko liratekeenen alde.

3. Zinpeko aitorpena, adierazten duena, batetik, administrazio publikoetako zerbi-tzutik ez dela diziplinazko espediente baten bidez kaleratua izan, eta bestetik, ez dagoe-la abenduaren 26ko 53/1984 Legeak eta apirilaren 30eko 598/1985 Errege Dekretuak (Administrazio publikoaren zerbitzura dauden langileen bateraezintasunei buruzkoa) ezarritako ezintasun- edo bateraezintasun-kasuren batean.

4. Titulua, tituluaren fotokopia konpultsatua, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen (6/1989 Le-gea) 43. artikuluak ezarritakoari jarraikiz.

5. Eskatutako gidabaimenaren fotokopia.6. Eskatutako hizkuntza-profilaren ziurtagiria.7. NAN tamainako lau argazki.Funtzionario publikoek ez dituzte agiri bidez justifikatu behar beren aurreko izenda-

pena justifikatzeko erabilitako baldintza eta betekizunak; kasu horretan, menpe dauden ministerioaren, tokiko erakundearen edo organismo publikoaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute, beren baldintza eta beren zerbitzu-orrian jasotako inguruabarrak egiazta-tuta. Adierazitako epean, ezinbesteko kasuak kenduta, proposatutako izangaiek ez ba-dituzte agiriak aurkezten edo eskatutako betekizunak betetzen, ezingo dira izendatu, eta beren jarduketa guztiak ezeztatuko dira, eskaeran gezurra esateagatik izan ditzaketen erantzukizunei kalterik egin gabe. Kasu horretan, udalburuak izendapen-proposamen bat egingo du, ezeztapen horren ondorioz deialdiko postuetan sartzen diren eta oposi-zioko ariketa guztiak gainditu dituzten izangaien alde. Ezarritako moduan betekizunak egiaztatu ondoren, organo eskudunak epaimahai kalifikatzaileak proposatutako izan-gaiak praktiketako funtzionario izendatuko ditu. Praktiketako funtzionario izendatutako izangaiak prestakuntza-ikastarora eta praktika-aldira sartuko dira horretarako ezarritako datan (Bizkaiako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, izendapenarekin batera). Izan-gaiak egoera horretan egongo dira prestakuntza-ikastaroa hasten denetik karrerako fun-tzionario izendatu arte edo hautatze-prozesutik baztertu arte, eta uztailaren 17ko 4/1992 Legearen (Euskal Herriko Poliziari buruzkoa) 54.2 artikuluan adierazitako ordainsariak jasoko dituzte.

Hamaikagarrena.—Prestakuntza-ikastaroa eta praktika-aldiaHautatze-prozesua prestakuntza-ikastaroekin eta praktika-aldi batekin osatuko da,

eta hautatze-prozesuaren beste fase bat izango da. Prestakuntza-ikastaroa eta prakti-ka-aldia uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuak (Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntza-araudia onartzen duena) ezarritakoaren arabera egingo da. Prestakun-tza-ikastaroak eta praktika-aldiak baztertzaileak izango dira, banaka hartuta. Halaber, gainditzen ez badira, izangaia zuzenean kanporatuko da hautatze-prozesutik, eta gal-du egingo ditu dagokion eskala edo kategorian sartzeko izan ditzakeen eskubide guz-tiak. Kanporatzeko adierazpena prestakuntza-ikastaroa eta praktika-aldia antolatzea-ren eta garatzearen arduradun den organoak egingo du. Aurreko atalean xedatutakoa gorabehera, ezinbesteak bultzaturik izangairen batek ikastaroa edo praktika-aldia egin ezin badu edo amaitzen ez badu, egingo diren hurrengo aldietan ekin ahal izango die, eragotzi dioten egoerak desagertutakoan. Ez egiteko arrazoiari dagokionez, ikastaroa eta praktikak antolatu eta garatzeaz arduratu den organoak aztertuko du, eta dagokion ebazpena emango du.

Page 8: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 96. zk. · d) Bigarren Hezkuntzako Gradua (LOGSE), DBH, Oinarrizko Batxilergoa, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua edo horietakoren

eek:

BAO

-201

8a09

6-(II

-221

0)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, maiatzak 21. Astelehena96. zk. 8. orr.

Hamabigarrena.—Behin betiko izendapenaBehin betiko kalifikazioa eta izangaien lehentasun-ordena oposizio- eta lehiake-

ta-fasean eta prestakuntza-ikastaroan eta praktika-aldian lortutako kalifikazioak batuz zehaztuko dira. Praktika-aldia bukatu ondorengo bi hilabeteetan, udal-organo eskudu-nak karrerako funtzionario izendatuko ditu gainditu duten izangaiak. Izendapenak inte-resdunei jakinaraziko zaizkie eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen tau-lan argitaratuko dira. Izendatutako izangaiek beren lanpostuen jabetzak hartuko dituzte, izendapenari buruzko jakinarazpena jasotzen duten egunaren biharamunetik hasi eta gehienez hamar eguneko epean. Hala egin ezean, eta ezinbesteko kausarik ez balego, bere jarduketa guztiak ondoriorik gabe geratuko dira, eta karrerako funtzionario izateko sarbidea ematen dieten eskubideak desagertuko. Izangaiek irekita dutenean edo on-doren irekitzen zaienean prozedura administratibo edo penal bat, dolozko delituagatiko zigor bat edo administrazio publikoko kidegoren bateko zerbitzutik bereiztea dakarrena, edo funtzio publiko bat betetzeko ezgaitzea ekar dezakeena, hautatze-prozeduran onar-tua izatea, bertan geratzea edo dagokion kategorian sartzea aipatutako prozeduretan zigorrik edo zehapenik ez izatearen baldintzapean geratuko da.

Hamahirugarrena.—GertakariakEpaimahaiak ahalmena du sor daitezkeen zalantzei eta oinarri hauetan aurreikusten

ez diren puntuei buruzko erabakiak hartzeko, hautatze-prozesua behar bezala gauza da-din. Oinarri hauetan aurreikusten ez diren kasuetan, honako hauek agindutakoa beteko da: 6/1989 Legea (Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa); Estatuaren Administrazioaren Zerbitzura Langileak Sartzeko Araudi Orokorra, martxoaren 10eko 364/1995 Errege De-kretuak onartutakoa; ekainaren 7ko 896/1991 Errege Dekretua; apirilaren 2ko 7/1985 Legea (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena); apirilaren 18ko 781/1986 Lege-gintzazko Errege Dekretua; uztailaren 17ko 4/1992 Legea (Euskal Herriko Poliziari bu-ruzkoa), Euskal Herriko Poliziaren Hautatze eta Prestakuntza Araudia onartzen duena; eta apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Pu-blikoetan euskararen erabileraren normalizatzeari buruzkoa). Deialdia, bere oinarriak eta epaimahai kalifikatzailearen jarduketatik eratorritako egintza administratiboak aurkaratu ahal izango dituzte interesdunek indarreko prozedura administratiboen legeak ezarrita-koaren arabera eta aipatutako kasuetan.

HamalaugarrenaHautatze-prozesu honetan parte hartzea eskatzen duten guztiei jakinarazten zaie be-

ren datu pertsonalak bilduko direla, egokiak, aproposak eta ez-gehiegizkoak direnak, eta horiek fitxategi bat osatuko dutela, zeina tratatu egingo den, hautatze-prozesua kudeatu ahal izateko, indarreko legedia hertsiki betez datu pertsonalak babesteari dagokionez. Era berean, jakinarazten da fitxategiaren arduraduna Gueñesko Udaleko alkate-udalbu-ru jauna dela, eta datuak eskuratu, ezeztatu, aurka egin edo zuzendu nahi badira haren-gana jo behar dela. Hautatze-prozesu honetan parte hartzen dutenek berariaz eta modu agerian eman beharko dute baimena, eskabidean, Gueñesko Udalak hautatze-prozesua kudeatzeko beharrezko datu pertsonalak bil ditzan.

Page 9: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 96. zk. · d) Bigarren Hezkuntzako Gradua (LOGSE), DBH, Oinarrizko Batxilergoa, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua edo horietakoren

eek:

BAO

-201

8a09

6-(II

-221

0)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, maiatzak 21. Astelehena96. zk. 9. orr.

I. ERANSKINA

Lehenengoa.—Deialdiko lanpostuakUdaltzaingoko 2 agente-lanpostu, txanda irekian, lehiaketa-oposizio sistemaren bi-

dez, sailkapen honekin: Administrazio Bereziko Eskalako D taldea, Zerbitzu Berezien Azpieskala, klasea: Udaltzaingoa. Indarreko legediaren eta Udalbatzak hartutako eraba-kien araberako oinarrizko ordainsari gehigarriak izango ditutze:

—  2. hizkuntza-eskakizuna; derrigortasun-data: 2014ko otsailaren 24an.

Bigarrena.—Hautatze-prozeduraIzangaiak aukeratzeko, txanda irekia erabiliko da, lehiaketa-oposizioko sistemaren

bidez.

OpOsiziO-faseaFase honetan honako ariketa hauek egingo dira:

Lehenengo ariketa.—Ezagutza teorikoen proba (nahitaezkoa eta baztertzailea)Ariketa honek nahitaezkoak eta baztertzaileak diren bi proba ditu, eta banaka hartuko

dira kontuan. Epaimahaiak probak egun bakarrean eta jarraian egitea erabaki dezake, eta, kasu horretan, A proba pasatu ez dutenak hautatze-prozesutik kanporatuta geratuko direnez, ez zaie B proba kalifikatuko.

— Ariketa honetako proben zerrenda:1. Ezagutza teorikoen proba. Idatziz erantzun beharko zaio galdera-sorta bati, epai-

mahaiak proposatutakoa, eta hark erabakitako denboran. Test motakoa izango da. Hain-bat aukera izango ditu erantzuteko, eta bakarra izango da balioduna, deialdi honetako I. eranskineko gaitegiarekin lotuta. 0-30 punturekin baloratuko da ariketa hau eta gaindi-tzeko gutxienez 18 puntu lortu behar dira.

2. Gueñes udalerriaren ezagutza-proba. Idatziz erantzun beharko zaio galdera-sor-ta bati, epaimahaiak proposatutakoa, eta hark erabakitako denboran. Test motakoa izan-go da. Hainbat aukera izango ditu erantzuteko, eta bakarra izango da balioduna. Gueñes udalerriaren ezagutzari buruzkoak izango dira; kaleei buruz, bide publikoko ibilgailuen zirkulazioaren norabideari buruz, edozein administrazio publikoko organismo ofizialen kokapenari buruz eta udalerrian polizia-funtzioa hobeto betetzeko interesgarriak diren ekipamendu publikoei buruz (esaterako, osasun-arloko zentroak edo instalazioak, gizar-te-laguntzakoak, hezkuntzakoak, kulturalak, kirol-arlokoak). 0-15 punturekin baloratuko da ariketa hau eta gainditzeko gutxienez 9 puntu lortu behar dira.

Asmatutako erantzun-kopuru garbia akastun erantzunen kopuruaren herena baino bat gutxiago edo berdina izango da. Zuri utzitako erantzunak ez dira zigortuko; beraz, ez dira kenduko asmatutako kopurutik.

Epaimahaiak probak egun bakarrean eta jarraian egitea erabaki dezake, baina lehen ariketa pasatzeko eta hautatze-prozesuan jarraitzeko beharrezkoa denez bi probetako bakoitza gainditzea, B proba kalifikatuko zaie soilik A proba gainditu dutenei.

Ez bertaratzetzat joko da lehen ariketa hau osatzen duten bi probetako edozeinetara ez etortzea edo berandu iristea, eta horrek hautatze-prozesutik kanpo geratzea ekarriko du.

Hautatze-sistemak ondo funtziona dezan, epaimahai kalifikatzaileak, eskatutako gutxieneko maila kontuan hartuta, proba honetan erakutsitako ezagutza-maila kontuan hartuta eta izangaien identitatea jakin aurretik, proba gainditzeko gutxieneko puntua-zio-atalasea erabaki ahal izango du. Erabaki hori jendaurrean jakinarazi beharko du. Kasu horretan, proba honen puntuazioa lortzeko, aurreko paragrafoan azaldutakoaren arabera, epaimahai kalifikatzaileak honako formula hau aplikatuko du:

PCA = (PCmax/2) x (1+(PD-m)/(PDmax-m))Non:—  PCA = Izangaiak lortutako puntuazio bihurtua.

Page 10: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 96. zk. · d) Bigarren Hezkuntzako Gradua (LOGSE), DBH, Oinarrizko Batxilergoa, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua edo horietakoren

eek:

BAO

-201

8a09

6-(II

-221

0)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, maiatzak 21. Astelehena96. zk. 10. orr.

—  PCmax = Probako gehieneko puntuazio bihurtua (proban lor daitekeen gehieneko puntuazioa, lehiaketako oinarrien arabera: 30/15).

—  PD = Izangaiak lortutako puntuazio zuzena:—  PD = Asmatutakoak-(Akatsak/(n-1)).—  «n» galdera bakoitzarentzat dauden erantzun-aukeren kopurua da (4).Erantzun gabeko galderak ez dira zigortzen eta ez dute zenbatzen oker moduan.—  m = Epaimahaiak ezarritako proba gainditzeko gutxieneko puntuazio-atalasea.—  PDmax = Probaren gehieneko puntuazio zuzena (Proban lor daitekeen gehiene-

ko puntuazio zuzena = galdera guztiak asmatuta dituen azterketa baten erantzun zuzenen zifra).

Bigarren ariketa.—Proba fisikoak (nahitaezkoak eta baztertzaileak)Nahitaezkoa eta baztertzailea. Jarraian deskribatutako trebetasun fisikoko lau probak

gainditu beharko dira; proba horiek, besteak beste, baldintza hauek frogatuko dituzte: izangaiaren indarra, arintasuna, malgutasuna, erresistentzia eta autokontrola.

Ariketa hau osorik baloratuko da: gai edo ez-gai; ez-gaitzat hartutakoak zuzenean kanporatuko dira.

Ez bertaratzetzat joko da bigarren ariketa osatzen duten bost probetako edozeinetan ez egotea edo berandu iristea, eta horrek hautatze-prozesutik kanpo geratzea ekarriko du.

Probak egiteko lekuaren edo lekuen, eguraldiaren edo epaimahaiak libreki baloratu-tako beste inguruabar batzuen arabera, hark erabakiko du proben ordena zehatza.

— Ariketa honetako proben zerrenda: • AbdominalakHelburuak: Gerriko eta abdominaletako gihar-erresistentzia eta indarra ebaluatzeaDeskribapena: Ahoz gora etzanda, hankak elkartuta eta erdi-tolestuta, eskuak garon-

doan gurutzatuta, eta kide bat oinak eusten.Izangaia eseri egingo da, eta, enborra ezkerrera biratuz, eskuineko ukondoarekin

ezkerreko belauna ukituko du. Hasierako jarrerara itzuliko da.Eseri egingo da, eta, enborra eskuinerantz biratuz, ezker ukondoarekin eskuineko

belauna ukituko du.Hasierako jarrerara itzuliko da.Minutu batez egin beharko du, eta zuzen egindakoak zenbatuko dira.Proba honetan gai izateko, beharrezkoa izango da bai gizonek bai emakumeek 45

errepikapen ondo egitea. • Flexioak besoekin.Esku eta oinen gainean jarrita, oinak elkarzut jarrita eta oin-punta lurrean jarrita, es-

kuak markagailuaren zabaleran eta besoak, enborra eta hankak zabalduta, flexioa egin-go da besoekin, bularrarekin markagailua ukitu arte; ezingo da lurra ukitu gorputzeko beste ezein atalekin.

Besoak zabaltzean ezingo da inolako mugimendu konpentsatzailerik egin enborrare-kin edo aldakarekin; hankak, aldakak eta enborra lerrokatuta egongo dira.

Aurretik ezarritako irregulartasunik ez duten flexioak kontabilizatuko dira.Ezingo da atseden hartu behin ariketa hasita, eta ondo egindako flexioak bakarrik

kontabilizatuko dira.Proba honetan gai izateko, beharrezkoa izango da, gizonen kasuan, 30 flexio zuzen

egitea, eta, emakumeen kasuan, 15. • Malgutasun handia.Taula batean, zapatarik gabe eta oinak dagokien lekuan jarrita, gorputz osoa tolestu

behar da besoak atzera botata hanken artetik; erregletaren kurtsorea ukitu eta bultzatu

Page 11: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 96. zk. · d) Bigarren Hezkuntzako Gradua (LOGSE), DBH, Oinarrizko Batxilergoa, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua edo horietakoren

eek:

BAO

-201

8a09

6-(II

-221

0)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, maiatzak 21. Astelehena96. zk. 11. orr.

egin behar da, kontaktua galdu gabe eta tiraldirik gabe, bi eskuekin batera, ahal den lekuraino eramanez oreka galdu gabe.

Gehieneko distantziara iritsitakoan, aparailua aurrealdetik eta oinez joanda utziko da.Ariketa bi aldiz egingo da, eta marka hoberena hartuko da aintzat.Proba honetan gai izateko, beharrezkoa izango da bai gizonek bai emakumeek 27

cm-ko distantzia zuzen egitea. • Igeriketa: 50 m estilo librean.Deskribapena: Izangaia zutik abiatuko da igerilekuaren ertzetik, uretara botako da

soinu-seinale batekin, eta 50 m egingo du igeri, 25 m-ko bi luzetan banatuta. Igerike-ta-estiloa librea izango da. Estiloz aldatu ahal izango da proba egin bitartean. Ezingo dira oinak igerilekuaren hondoan jarri, ezta atseden hartzeko asmoz paretari edo kortxo-ilara-ri heldu ere. Era berean, lehen luzearen biraketan, izangaiak pareta eskuarekin ukituko du, aztertzaileak ikusteko moduan. Aurreko baldintzetakoren bat ez betetzeak probatik kanporatzea ekarriko du. Irteera baliogaberen bat egotekotan, egin duena besterik ez da geraraziko. Serie guztien bukaeran, beste serie bat egingo da irteera baliogabe bat egin duten izangai horiekin guztiekin. Bi irteera baliogabe egiten dituen izangaia kanpoan geratuko da. Betaurrekoak erabili ahal izango dira. Txanoa beharrezkoa da.

Igeriketa-probaren baremoa (50 m estilo librean)

Gizonak Balioa Emakumeak

65’’00 arte Gai 78’’00 arte

65”00 Edo Gehiago Ez-Gai 78”00 edo gehiago

Hirugarren ariketa.— Psikoteknia- eta izaera-probak eta elkarrizketa pertsonala (nahi-taezkoa eta baztertzailea)

Ariketa honetan hiru proba egin beharko dira, jarraian adierazitakoak, denak nahi-taezkoak; psikoteknia- eta izaera-probak eta elkarrizketa pertsonala elkarrekin hartuko dira kontuan, eta haien helburua da erabakitzea ea izangaiak udaltzain-lanpostua bete-tzeko funtzio eta zereginetara ondo egokitzen diren, hautatutako pertsonen jarduerak oinarri izango dituen auzo-poliziaren ereduaren printzipio eta ezaugarri garrantzitsuekin lotuta. Besteak beste, hauek dira:

—  Komunitatearekiko konpromisoa eta polizia-ardura indartzea.—  Ikusgarritasuna eta irisgarritasuna.—  Herritarren beharrekiko harmena.—  Inguruari eta bere arazo jakinei egokitzea.—  Ikuspegi proaktiboa eta prebentiboa, aurre egin beharko dien arazoen konplexuta-

sunari modu eraginkorrean erantzuteko.—  Lankidetzan eta bere funtzioak betetzen lan egitea hierarkizatutako erakunde batean.—  Gardentasuna eta kontuak ematea bere polizia-lanetan.—  Gune bakoitzeko segurtasunean protagonismoa izatea, egoki diren iradokizunak

adieraziz bere zerbitzuari dagozkion helburuak betetzeko.Horretarako, inteligentzia orokorrarekin, izaerarekin eta trebetasun sozialekin lotuta-

ko alderdiak baloratu eta neurtuko dira; besteak beste:—  Oreka eta emozio-egokitzea.—  Arau etikoak eta sozialak ondo barneratuta izatea. Diziplina.—  Lan egiteko, ekimenerako eta proaktibo izateko gaitasuna. Talde-lana.—  Enpatiarako eta gizartekoi izateko gaitasuna.—  Pertsonen arteko harremanetarako jendetasuna eta tratu ona.—  Motibazioa.

Page 12: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 96. zk. · d) Bigarren Hezkuntzako Gradua (LOGSE), DBH, Oinarrizko Batxilergoa, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua edo horietakoren

eek:

BAO

-201

8a09

6-(II

-221

0)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, maiatzak 21. Astelehena96. zk. 12. orr.

—  Ulertzeko gaitasuna.—  Pentsatzeko eta arrazoitzeko modua.—  Pertzepzio- eta arreta-gaitasunak.—  Abstrakziorako eta sintetizatzeko gaitasuna.—  Ahozko eta komunikaziozko gaitasunak.—  Gatazka-egoerak bideratzeko, eragina izateko eta konbentzitzeko ahalmena.

—  Ariketa honetako proben zerrenda:Ariketa honetan hainbat proba egongo dira, eta epaimahaiak erabakiko du dagokion

bezala horien hurrenkera eta iraupena. Era berean, horietakoren bat egun berean eta segidan egitea ere erabaki ahal izango du. Hona hemen ariketak:

a) Izaeraren inguruko proba idatzi bat, nahitaezkoa; test motakoa izan daiteke, eta 0-10 puntu bitarte baloratuko da. Eta beste proba idatzi bat, trebetasun profesio-nalen ingurukoa; 0-5 puntu bitarte baloratuko da.

b) Psikoteknia-proba idatzi bat, nahitaezkoa, izangaien trebetasunak ebaluatzeko. 0-10 puntu bitartean baloratuko da. Lau ariketa izango ditu, guztiak nahitaezkoak:

—  Arrazoiketa-proba. —  Pertzepzio-gaitasunen proba (identifikatzea, bereiztea…). —  Espazio-gaitasunen proba. —  Ahozko gaitasunen proba. Ariketa bakoitzean test moduko galdetegi bat erantzun beharko da idatziz. Gal-

detegi bakoitzeko galdera bakoitzak lau erantzun-aukera izango ditu, eta bakarra izango da zuzena. Ariketa bakoitzean, erantzun zuzen bakoitzari emango zaion balioaren %0,333rekin zigortuko da asmatzen ez den galdera bakoitza. Erantzun gabeko galderak ez dira zigortuko.

c) Elkarrizketa pertsonala, nahitaezkoa eta baztertzailea. Izangaiek deialdiko lan-postuaren profil profesionaleko funtzio eta zereginak betetzeko duten jarrera eta trebetasunen egokitasuna zehaztea du helburu.

Hirugarren ariketa hori modu orokorrean hartuko da kontuan, 0 puntutik 50 puntura bitartean. Hartara, probetan lortutako puntuen batuketa aplikatuko zaie ariketa hau gain-ditu dutenei, gutxieneko puntuazioa baino altuagoa lortzeagatik. Hala, hautatze-proze-sutik kanpo geratuko dira gutxieneko puntuazio orokorra (25 puntu) lortzen ez dutenak. Epaimahaiak erabaki ahal izango du, elkarrizketaren proba egin aurretik, izangaiek curri-culum vitae sinplifikatua bete behar dutela. Azken hori ez da puntuagarria izango, soilik balioko du elkarrizketa egiteko laguntza-elementu gisa. Ez bertaratzetzat joko da hiru-garren ariketa hau osatzen duten hiru probetako edozeinetara ez etortzea edo berandu iristea, eta horrek hautatze-prozesutik kanpo geratzea ekarriko du.

Laugarren ariketa.—Euskara-probaIdatzizko eta ahozko probak egin beharko dira, euskararen ezagutza-maila egiazta-

tzeko (izangaiek 2. hizkuntza-eskakizuna izan beharko dute). Eskakizun-maila horri da-gozkion hizkuntza-gaitasunak apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arau-tzen duena) eranskinean daude azalduta. Ariketa hau egitetik salbuetsita daude izangai hauek: 2. hizkuntza-eskakizuna edo altuagoa dutela ziurtatzen duen Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak emandako ziurtagiria daukatenak eta erakusten dutenak, edo apiri-laren 15eko 86/1997 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioe-tan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena) 41. artikuluan jasota dauden tituluren bat daukatenak, baldin eta 2. eskakizuna edo altuagoa baliozkotzeko balio badute.

Page 13: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 96. zk. · d) Bigarren Hezkuntzako Gradua (LOGSE), DBH, Oinarrizko Batxilergoa, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua edo horietakoren

eek:

BAO

-201

8a09

6-(II

-221

0)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, maiatzak 21. Astelehena96. zk. 13. orr.

Lehiaketa-faseaMerituak baloratzeko, jarraian azaltzen den meritu-baremoa erabiliko da. Izangaiek

dokumentuen bidez eta modu fede-emailean egiaztatu beharko dituzte, ziurtagiri edo egiaztagiri egokien bidez.

a) Administrazio publikoari emandako zerbitzuengatik, besteak beste kargu haue-tan: udaltzaina edo ertzaina-Euskal Polizia Autonomoko agentea: 0,20 puntu zer-bitzua eman deneko hilabete oso bakoitzeko (ez dira zenbatuko hori baino zati txikiagoak). Edozein kasutan, kontzeptu horrengatik emandako puntuazioa ez da 17,00 puntu baino gehiagokoa izango. Emandako zerbitzuetarako atal honetan ezarritako puntuazioek arduraldi osoko erregimenean emandakoei erreferentzia egiten dietela ulertuko da. Puntuazio horiek erdira jaitsiko dira arduraldi partzia-lean emandakoak direnean, horien portzentajea edozein izanik ere. Ezin izango da aldatu lor daitekeen gehieneko puntuazioaren muga.

b) Izangaiak jasotako eta alegatutako prestakuntza- edo hobekuntza-ikastaro ho-mologatuak egiteagatik, deialdiaren xede den lanpostuan gauzatu beharreko eginkizunekin loturiko arloetakoak. Behar bezala egiaztatu beharko dira berta-ratu izana egiaztatzen duen diplomaren eta/edo ziurtagiriaren bidez, eta/edo hala badagokio, aprobetxamendu-ziurtagiriaren bidez. Horietan, nahitaez agertu beharko dute jasotako eskola-orduek. Gehienez ere 10 punturekin baloratuko dira.

—  10 eta 20 ordu bitarteko ikastaroak: 0,25 puntu. —  21 eta 50 ordu bitarteko ikastaroak: 0,50 puntu. —  51 ordu baino gehiagoko ikastaroak: 1,00 puntu.c) Titulu hauek izatea (bakarra hartuko da kontuan, titulazio altuenekoa): —  Batxilergoa edo parekoa: 1 puntu. —  Diplomatura, lizentziatura edo parekoa: 2 puntu.

Hirugarrena.—Prestakuntza-ikastaroa eta praktika-aldia

Prestakuntza-ikastaroa1. Euskadiko Polizia Akademian egingo da prestakuntza-ikastaroa, edo zuzendari-

tzak erabakitzen duen prestakuntza-zentroan. Hautatze-izaera duen ikastaro akademi-ko bat izango da, ezarritako ikasketa-planaren arabera egingo dena, hark aurreikusten duen erregimenean eta iraupenean. Hasiera-data Euskadiko Polizia Akademiaren zu-zendaritzaren araberakoa izango da, eta Gueñesko Udaleko iragarki-taulan argitaratuko da.

2. Prestakuntza-ikastaroaren azken kalifikazioa Euskadiko Polizia Akademiaren iragarki-taulan argitaratuko da. Kalifikazio horiek Euskadiko Polizia Akademiaren Zuzen-daritzak jakinaraziko dizkio deialdia egin duen organoari.

Praktika-aldia1. Izangaiek praktika-aldia egingo dute prestakuntza-ikastaroa zentroetan edo bu-

legoetan (beren jarduera-eremuaren arabera) gainditu ondoren. Zentro edo bulego ego-kienak erabiliko dira, izangaien prestakuntza osoa ziurtatzeko eta bereziki Gueñesko Udaleko Udaltzaingoaren polizia-zerbitzuek darabiltzaten egitura eta funtzionamendua ezagutzen dutela bermatzeko, agente-kategoriari dagokionez.

2. Praktika-aldiaren ebaluazioak hautatze-izaera dauka, eta Euskadiko Polizia Akademiak egingo du. Ebaluazioa izangaiak Udaltzaingoko Oinarrizko Eskalako agen-te-kategoriaren funtzioak betetzeko duen gaitasunaren araberakoa izango da, zereginak betetzeko eraginkortasun profesionalean arreta jarrita.

3. Euskadiko Polizia Akademiaren Zuzendaritzak zehaztuko ditu tresnak, balora-zio-prozedura eta praktika-aldiaren iraupena, horretarako Gueñesko Udaleko iragar-ki-taulan argitaratutako ebazpenaren bidez, praktika-aldia hasi aurretik.

Page 14: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 96. zk. · d) Bigarren Hezkuntzako Gradua (LOGSE), DBH, Oinarrizko Batxilergoa, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua edo horietakoren

eek:

BAO

-201

8a09

6-(II

-221

0)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, maiatzak 21. Astelehena96. zk. 14. orr.

4. Praktika-aldiaren bukaerako balorazioa gai edo ez-gai izango da. Balorazio hori Euskadiko Polizia Akademiaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta bukaerako kalifikazio horiek Akademiaren Zuzendaritzak jakinaraziko dizkio deialdia egin duen organoari.

Praktiketako funtzionarioen erregimen juridikoa1. Praktiketako funtzionarioak Euskadiko Polizia Akademiaren Barne Erregimeneko

Araudiak ezarritako diziplina-erregimeneko arauen menpe egongo dira, eta, egintza ez denean irakaskuntza-diziplinaren hauste bat bakarrik, osagarri izango da Euskadiko Po-lizia Gorputzen Diziplina Erregimena.

2. Praktiketako funtzionario gisa, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 54.2 artikuluan aurreikusitako ordainsariak jasoko dituzte.

3. Izangaia hautatze-prozesutik kanporatuko da eta Oinarrizko Eskalako agen-te-lanpostuan sartzeko dituen eskubide guztiak galduko ditu arrazoi hauek direla-eta: ez-gaitzat jotzea prestakuntza ikastaroan edo praktika-aldian, eta zehapen bat jartzea larritzat edo oso larritzat tipifikatutako arau-hauste batengatik.

4. Prestakuntza-ikastarora edo praktika-adira ez joateak, Udaltzaingoaren Oina-rrizko Eskalako agente-kategorian sartzeko ikasketa-planean aurreikusitako gehienekoa baino denbora gehiagoz, berekin ekarriko du hautatze-prozeduratik kanpo geratzea, ezinbesteko kausarik ez badago behintzat.

5. Ulertuko da, izatekotan, ezinbesteko kausa dagoela izangaia ez bada joan aldi baterako ezgaitasun-egoeran dagoelako. Egoera hori dagokion gaixotasun-bajaren agi-riarekin justifikatu beharko da.

6. Deialdia egin duen organoak ontzat ematen badu, Euskadiko Polizia Akademiak aldez aurreko txosten loteslea egin ondoren, ezinbestekoa kausa dagoela, izangaiak prestakuntza-ikastaroa edo praktika-aldia egin ahal izango du halakorik egiten den hu-rrengo aldian, horretarako galarazpena eragin dioten inguruabarrak desagertutakoan, betiere alkateak eskatzen badu.

7. Prestakuntza-ikastaroan edo praktika-aldian, izangaiei behar diren proba me-diko guztiak egingo zaizkie, baztertze medikoen koadrora egokitzen diren jakiteko. Epaimahai medikoak proposatu ahal izango du, baztertzeko arrazoiren bat balego eta larritasunaren arabera, izangaia hautatze-prozesutik kanporatzea; karrerako funtziona-rioak izendatzeko eskuduntza duen organoari dagokio horretarako ebazpena egitea. Bai prestakuntza-ikastaroan bai praktika-aldian lortutako kalifikazioak lotesleak izango dira udalburuarentzat. Dena den, hark kalifikazio horiek berrikusteko aukera izango du, ad-ministrazio-prozedura erregulatzen duen araudian ezarritako moduan.

Page 15: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 96. zk. · d) Bigarren Hezkuntzako Gradua (LOGSE), DBH, Oinarrizko Batxilergoa, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua edo horietakoren

eek:

BAO

-201

8a09

6-(II

-221

0)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2018, maiatzak 21. Astelehena96. zk. 15. orr.

II. ERANSKINA

1. gaia: 1978ko Espainiako Konstituzioa. Konstituzioaren printzipioak: Konstituzioa-ren atariko titulua. Pertsonen eskubide eta betebeharren erregulazioa Konstituzioan.

2. gaia: Estatuaren lurralde-antolakuntza. Printzipio orokorrak. Tokiko administrazioa-renak. Autonomia-erkidegoenak.

3. gaia: Autonomia-estatutuak: kontzeptua eta izaera. EAEko Autonomia Estatutua: atariko titulua. EAEren eskumenak. Esklusiboak, lege-garapenekoak eta betearazleak.

4. gaia: Udalerria. Lurraldea eta herritarrak. Antolakuntza, eskumenak eta erregimen bereziak.

5. gaia: Administrazio-prozedura. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Pu-blikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Administrazio-prozeduraren fa-seak: hasiera, ordenamendua, instrukzioa eta prozeduraren amaiera.

6. gaia: Toki erakundeen ondasunak. Kontzeptua eta sailkapena. Tokiko ogasunak: diru-sarreren sailkapena.

7. gaia: 4/1992 Legea, uztailaren 17koa, Euskal Herriko Poliziari buruzkoa. Polizia-ki-degoen funtzioak.

8. gaia: 4/1992 Legea, uztailaren 17koa, Euskal Herriko Poliziari buruzkoa. Euskal Herriko Poliziaren Kode Deontologikoa. Etengabeko prestakuntza eta euskalduntzea.

9. gaia: 4/1992 Legea, uztailaren 17koa, Euskal Herriko Poliziari buruzkoa. Euska-diko funtzionarioen estatutu-erregimena; funtzionario-izaera lortzea eta galtzea. Eskubi-deak eta betebeharrak. Administrazio-egoerak.

10. gaia: 4/1992 Legea, uztailaren 17koa, Euskal Herriko Poliziari buruzkoa. Udal-tzainak; xedapen orokorrak eta egitura. Udaltzainen koordinazioa. Herritarren segurta-suna: udalerrien eta udaltzaingoen eskumenak.

11. gaia: 4/1992 Legea, uztailaren 17koa, Euskal Herriko Poliziari buruzkoa. Euskal Herriko polizia-kidegoen diziplina-erregimena.

12. gaia: Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legea.13. gaia: Ibilgailuen zirkulazioa. Pertsonen zirkulazioa. Animalien zirkulazioa.14. gaia: Zigor Zuzenbidea. Kontzeptua eta iturriak. Delitu larriak, ez hain larriak eta

arinak. Zigorrak. Salbuesleak, aringarriak eta astungarriak, eta ahaidetasun-inguruabar mistoak.

15. gaia: Pertsonen kontrako delituak: hilketaren eta lesioen azterketa. Jabetzaren kontrako delitua: ebasketaren eta lapurretaren azterketa. Funtzionario publikoek beren kargua betetzean egindako delituak.

16. gaia: 4/2015 Lege Organikoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa (II., III., IV. eta V. kapituluak).

17. gaia: Eusko Legebiltzarraren 1/2016 Legea, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa (VII. titulua).

18. gaia: Eusko Legebiltzarraren 10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena (IV. eta V. tituluak).

19. gaia: Gueñesko udalerriko animaliak edukitzeari eta babesteari buruzko udal-ordenantza.

20. gaia: Gueñesko udalerriko bide publikoan terrazak instalatzea arautzen duen ordenantza.

21. gaia: Gueñesko udalerriko kaleko salmenta arautzen duen ordenantza.22. gaia: Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen

Berdintasunerakoa.

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA