BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen...

24
1 Sabino Arana Goiri, etxeko txikiena eta zortzigarrena, euskal politiko, idazle, euskararen zuzpertzaile eta abertzaletasunaren sortzaile eta eragilea, Abando herrian jaio zen, 1865eko urtarrilaren 26an, buruzagiak gordetzen eta gerrarako armak erosten zituen karlista-familia borrokarian. Itsasontzigilea zen Santiago, Sabinoren aita. Ehun itsasontzi egin ziren bere lantokian. Eta Euskalduna lantegiko dike lehorrak ere berak hasi zituen. Abandoko alkate eta Gernikako Juntetako ahaldun ere izan zen. Baina, buru-belarri karlisten alde borrokatu zelako, ihes egin behar izan zuen 1873an, Sabinok, etxeko ttikienak, zortzi urte zituenean. Sabino Aranak Baionako San Luis Gonzaga ikastetxean egin zituen 1873 eta 1874ko ikasturteak. Hurrengo urtean Donibane-Lohizunera aldatu ziren, bizilekuz eta eskolaz. 1876an Hondarribian lehen ikasketetako azterketak gainditu eta Urduñako Josulagunen ikastetxera sartu zen, batxilerreko bost urteak egitera. Estua izaki, gaixotzeraino eta hiltzorian jartzeraino estutu zuen bere burua 1881eko ikasturtean. Elizakoak ere eman zizkioten ekainaren 16an. Hobetzera egin zuenez, ohean bederen izan zuen azken azterketak egiteko eta batxiler-titulua eskuratzeko aukera. Baina, oso ahulduta zegoenez, bi urte egin zituen etxean zuzpertzen, ikasketak alde batera utzirik. Hamazazpi urte ditu Sabinok. Gerra galdu eta zigortutako gurasoen umea, AURRER A © Hizkuntza Politikarako Sailordetza BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN Sabino Arana Goiri, 1865-1903.

Transcript of BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen...

Page 1: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

1Sabino Arana Goiri, etxeko txikiena

eta zortzigarrena, euskal politiko,idazle, euskararen zuzpertzaile etaabertzaletasunaren sortzaile etaeragilea, Abando herrian jaio zen,1865eko urtarrilaren 26an, buruzagiakgordetzen eta gerrarako armakerosten zituen karlista-familiaborrokarian.

Itsasontzigilea zen Santiago,Sabinoren aita. Ehun itsasontzi eginziren bere lantokian. Eta Euskaldunalantegiko dike lehorrak ere berak hasizituen. Abandoko alkate eta GernikakoJuntetako ahaldun ere izan zen.Baina, buru-belarri karlisten aldeborrokatu zelako, ihes egin behar izanzuen 1873an, Sabinok, etxekottikienak, zortzi urte zituenean.

Sabino Aranak Baionako San LuisGonzaga ikastetxean egin zituen 1873eta 1874ko ikasturteak. Hurrengourtean Donibane-Lohizunera aldatuziren, bizilekuz eta eskolaz. 1876anHondarribian lehen ikasketetakoazterketak gainditu eta UrduñakoJosulagunen ikastetxera sartu zen,batxilerreko bost urteak egitera. Estuaizaki, gaixotzeraino eta hiltzorian

jartzeraino estutu zuen bere burua1881eko ikasturtean. Elizakoak ereeman zizkioten ekainaren 16an.Hobetzera egin zuenez, oheanbederen izan zuen azken azterketakegiteko eta batxiler-titulua eskuratzekoaukera.

Baina, oso ahulduta zegoenez, biurte egin zituen etxean zuzpertzen,ikasketak alde batera utzirik.Hamazazpi urte ditu Sabinok. Gerragaldu eta zigortutako gurasoen umea,

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN

Sabino Arana Goiri, 1865-1903.

Page 2: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

2

etxekoen zigorraz eta foruenezabapenaz minberatua, adi eta ernedago bera baino bi urtez zaharragoaden Luis anaiari entzuteko. 1839anforuak kendu zitzaizkienetik, Bizkaiaketa Euskal Herriak burujabeak izatekoeskubide osoa dute, entzuten dioLuisi. Bizkaiko eta Euskal Herrikohistoria ikasteari ekiten dio Sabinokurte osoan. Arrazoi ematen dio bereanaiari. Eta sendatzeko etazuzpertzeko txango hartaz baliaturikeuskara ikasteari lotzen zaio. Hainzuzen, aldi horretantxe, 1883an, hilzitzaien aita ere.

Familiaren zati bat, Luis eta Sabinokberen karrerak egin zitzaten,Bartzelonara aldatzen da PaskualaGoiri amarekin. Medikuntza nahiagobazuen ere, aitaren nahia egiteagatik,Zuzenbidea ikasten hasi zen Sabino.Aldi berean, ordea, gogotsu jarraituzuen euskal historia eta euskara

ikasten ere. Hantxe ekin zion historiarieta euskarari buruzko “paperak”argitaratzeari. Eta ama ere hilbaitzitzaion 1888ko otsailean, karrerabertan behera “Aberriagatik” utzi etaEuskal Herriko historia, euskal legeria,euskara eta politikako eta gizartekoarazoak ikertzeari eta ikasteari lotuzitzaion erabat, Abandoko etxean.

Bizkaya´ren Edestija ta IzkeraPizkundia argitaletxea sortu zuen1886an, euskarari, historiari, literaturarieta pizkundeari buruzko lanakargitaratzeko. La Abeja izenekoaldizkarian argitaratu zituen 1890ean,Bizkaiko historiako lau gertaera.Handik bi urtera, berriz, jakinminhaundia sortu zuen Bizkaya por suindependencia liburua argitaratu zuen.Eta ikerketa eta ikasketen bidez lortuzituen sentipen, iritzi, ondorio etaasmoak plazaratzeko BegoñakoLarrazabal baserrian bildu zituen bere

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Bilboko Arenala eta ibaia 1874 urteko argazkian Santiago Aranaren ontziola eta etxea, 1873-74an ateratako argazkia.

Page 3: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

3

lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaikoahaldun izatea lortu zuen Bilbokoesparrutik.

Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana,baina ez Bizkaian geratzeko.¡Bizkaitarrak gara! bertso-saileanlurralde guztiei eskaintzen diebederatzigarrena:

Nabarra, Benabarra,Araba, Gipuzko,Lapurdi ta erritxatDaukana Zubero,Eztitu Bizkai onekIñozpez itxiko,Bere anai maitiakEurok diralako.

INGURUNEA

Euskal Herria lurjota zegoengerraren ondorioz. Familia asko, bereabezalaxe, ondasunak galduta.Bizimodu gogorra. Foruak ezabaturik,Euskal Herriak ez ziren beren buruen

jabe. Euskaldunon izaera, nortasunaeta hizkuntza hiltzear.

Estatuaren erasoak, bestalde, halakoelkartasun berri bat eragin zuen euskallurralde desberdinetako euskaldunenartean. Eta beren hizkuntzarekiko ere

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Sabino Arana gurasoekin eta neba-arrebekin.

Luís eta Sabino Baionako San Luís de Gonzagakoikaskideekin. 1873-75 urteetan ikasi zuten ikastetxehonetan kanpoko ikasle gisa.

Karlistak Txoritokiko baterian (Begoña), 1874 urtea.

Page 4: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

4

maitasun eta zaletasun haundia sortuzen karlista askorengan, baita zenbaitliberalengan ere.

Herritar askorengandik hartzen zuenarnaspideaz gainera, Sabino Aranakhistorian eta euskal idazle askorenganere aurkitu zuen batasunaren etaeuskararen aldeko aldarrikapenik.“Heuskal Herria” irakurri du Leizarragak1571an argitaratutako TestamentuBerria-n. Axularrek 1643an argitaratzenduen Gero liburuaren hitzaurrean,berriz, izendaturik ikusten ditu euskallurralde guztiak. “Zazpiak bat”aldarrikatzen du Anton Abbadiak XIXmendearen azken aldera. Orobat,Gracian Adema Zalduby-k:

Zazpi EskualherriekBat egin dezagunGuziak bethi, bethiGauden gu Eskualdun.

Agur eta ohoreEskualherriari:Lapurdi, Basa-Nabar,Zibero, Nabar, GipuzkoEta AlabariZazpiak bat besarkaLot beitetz elgarri

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

“Suficiencia” deritzon azterketa

Hondarribian egiteko eskaria.

Azterketa gainditu beharra zegoen bigarren

hezkuntzarako matrikulatu nahi bazuen.

Bizkaya por su Independencia. Liburuaren azala eta anaiari eskainitakohitzaurrea.

Page 5: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

5

Sabino Aranak badaki lurraldebakoitzak badituela bereberezitasunak, lau Espainiaren mendedaudela eta beste hiru Frantziarenmende. Hala ere,herri bat direla,hizkuntza beradutela, nahiz etalurraldebatzuetan etabertakobizilagunaskok euskaragaldua izan.Ederkiadierazizituen PedroMari Otañok Aranaren

burubide horiek bertsotan, “zazpiaizparen gai dan oiala” irudiarenbidez.

Baina euskaldunentzat eta euskaragaldutako jatorri euskaldunekoguztientzat balio duen egitasmoaburutu nahi du. “Euskadi daeuskotarren Aberria” aldarrikatzen duhorretarako, Euskal Herriaren egoerahori adierazten duten hiru hitz berrisortuz. Egia hori aldarrikatzeko etabiziarazteko eta egia horren aldejendea biltzeko sortzen ditu EuskeldunBatzokija (1894), EAJ, aldizkari(Bizkaitarra, Baserritarra, Patria( etaegunkari (El Correo Vasco(abertzaleak eta argitaratzen dituartikuluak eta liburuak (Bizkaya por su

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Begoñako Larrazabal baserria

Bilboko “Euskeldun Batzokija”.

La Abeja.

Page 6: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

6

independencia, “El partido carlista ylos fueros baskonabarros”(.

Etsai haundiak sortzen zaizkio,jakina. Idazten dituen lanengatiksalatu, auzipetu, zigortu etaespetxeratu egiten dute behin bainogehiagotan. Sendagilearen aginduzSukarrietan bizi da NikolasaAtxikallende emaztearekin, 1899kootsailaren 2an ezkondu zirenetik,bederen. Erasoak eraso, ordea,berebiziko arrakasta ari da lortzen:agintariak beldurtzerainokoa etaerasoa areagotzerainokoa. Batzokiasuntsitu zioten militar espainolek1903ko maiatzaren 2an; maiatzaren25ean, Sabino bera espetxeratu zuteneta hamar zinegotzi kargugabetuzizkion gobernadoreak Bilbon.“Lenago il” hasten da Larrinaganidatzitako olerki bat. Bestea emaztearieskaintzen dio: Abertzale ezkondubaespetxian.

Ezkon samurra,Ezti gozuaUrre-bijotza.Akusanat atsege,Bakar, gautegun negarrez.Auxe min utsa. Ez ¡arren! Ein negarEugaz lotu don or nire bijotza

Aberri amaArtu gogo onezMalko ederrok.

Orren ganez nik eztotZer besterik zeuri emon.Bozu buruban eriñotz-estunik,Orrek loratzat orritik eskegi.

Bere osasun beraskak ez zuenjasan ahal izan hainbeste neke etasufrimendu: 1903ko azaroaren 25eanhil zen akiturik. Sukarrietan hilobiratuzuten.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 7: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

7

Karlistek kendu zieten liberaleieuskararen aldeko zuzia. Eraikuntzapolitikoari, arrazari eta hizkuntzarigarrantzia ematen diote karlistek. Osoaintzakotzat hartzen dituztelakoezaugarri horiek, batetik; bestetik,berriz, liberalismoaren pozoinari etaohitura garbiei eusteko ere tresnabaliotsua da euskara, Manterolakarlistak zioen bezala, “biraorik ezduen eta deabruaren lerdeak inoizzikindu ez duen hizkuntza baita”.

Sabinori, ordea, ez zioten etxeaneuskararik erakutsi, zoritxarrez, nahizeta karlista sutsuak izan beregurasoak. Baina abertzaletu ahala,euskara zela Euskal Herriarenezaugarririk eta bereizgarririknabarmenena ohartu zenez, euskaraikasteari, ikasteko metodoak

burutzeari, euskara biziberritzeari etahedatzeari eman zitzaion. Gaixoaldikoabaguneaz baliaturik ekin zioneuskara ikasteari 17 urterekin, WillemJan Van Eys holandar euskaltzalearenliburuen laguntzaz. Eta Bartzelonanere Zuzenbideko ikasketetan bainogehiago saiatu zen euskara ikasten.

Euskal-Erria aldizkarian argitaratuzuen euskarari buruzko bere lehenlana, 1886an, Euskaltzaindia sortzekoasmoa agertuz: “El Proyecto deAcademia bascongada del señorArtiñano”. Horren ondotik argitaratuzituen Etimologías euskéricas,Gramática elemental del euskerabizkaino, Pliegos Euskeráfilos etaPliegos Euskeralógicos, Lecciones deortografía, Tratado etimológico de losapellidos euskéricos.

EUSKARA LANTZEN

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 8: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

8

Euskararen etimologiaz, gramatikazeta hiztegiaz lan gehiago ere bazituenegitarauturik: 1887rako, VocabularioCastellano-Euskérico eta ColecciónEtimológica de 2.000 ApellidosEuskéricos; 1888rako, De la influenciaalienígena en el Euskera actual,Compendio de la Gramática (erdaraz),Compendio de la Gramática(euskaraz), Crítica de nuestrosliteratos eta Crítica de nuestrostratadistas; 1889rako, ColecciónEtimológica de Nombres Toponímicosde Bizkaya, Versión Euskérica delCatecismo explicado eta CompendioHistorial de Bizkaya (euskaraz);1900erako, Tratado Elemental deSubdialectos y Variedades delEuskera Bizkaino, Gramáticas de losSubdialectos de Euskera Bizkaino(bizkaieraz) eta Política del Euskeldun(euskaraz eta erdaraz). Horietazgainera, bizkaierazko aditzari buruzko

zerrenda luze bat ere utzi zuen paperbatean arkatzez idatzita.

Urtean hiru lan burutu nahi zituen.“Jainkoak urte batzuetako osasunaematen badit eta gizarteko gorabeherekeragozten ez badidate, mundukohizkuntza guztien artean euskara izandadila ikasiena eta ezagutuena lortunahi nuke” esatera iritsi zen.

Erdaraz idatzitakoaz gainera,euskaraz idatziak ere ugari dituSabino Aranak: Egutegi Bizkaitarra,Umiaren lenengo aizkidia, haurrekirakurtzen ikas zezaten, egutegiak,Jaunaren Nekaustia, Libe antzerkia,“olerkijak” eta abar.

Baina egitasmo eta lan haundiek ezzioten eragozten gauzarik ttikienezarduratzerik. Euskararen korapilorikbihurrienetan barrena murgiltzeak ezzuen eguneroko beharretatik

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ATZERA

La Patria agerkaria gero Patria izendatuko da.

Hoja suelta dio honetan,izenburu berdineko beste bateanpolémica

Page 9: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

9

urruntzen. Euskadiren ikurriñamarrazten, hilobietako esaldiakasmatzen,eskelenereduaerabakitzen,xake-jokokoirudiak egitenjardungo du,haundi-maundikeriakalde baterautzirik.

EUSKARA EGOKITZEN

Erderen eraginez euskaraerdalduntzen ari zen hiztegi etajoskera aldetik. Ortografia-arazoak erebazituen idazterakoan. Bakoitzak ahalzuena egiten zuen, gainera, idaztaraufinkorik ezean. Idazle zaharrakkontuan zituen Sabino Aranak,“aurrekoen hutsuneak eta okerrakbakarrik” zuzendu nahi baitzituen,nahiz eta gero beste muturrera jogauza askotan.

Bigarrenik, euskarari egokienzegokion alfabetoa eskaini zigun.Euskaltzaindiak ere alfabeto horixeonartu zuen, hasieratik. Eta piskana-piskana Hego eta Iparraldeko idazleekonartu zuten.

Berdin jokatu zuen santuenerdarazko izenekin ere: euskarariegokitu. Bere Ixendegi Euzkotarra-k ezdu nolanahiko arrakasta izan, orduaneta gaur.

Hirugarrenik, hitzetan ere zabarkeriahaundia sumatzen zuen.Euskarazkoak bazterturikerdarazkoetara errazegi jotzen zela.Are eta errazago, euskarak ez zuenenbat erabili behar zenean. Bainaeuskarak bazuela beste hizkuntzaaskok ez zuten gaitasuna hitz berriaksortzeko irizten zion. Eta euskalharrobiaz baliatzen hasi zen.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Emaztearekin ezkontza-egunean

Espetxeraturik Larrinagako Kartzelan eta Larrinagako gelan

Page 10: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

10

Hizkuntza bakoitzak bere nortasunaeta sena ditu. Hitz arrotz gehiegiak,berriz, kalte egiten dio edozeinhizkuntzari. Zaindu beharreko zerbaitda, beraz, bere neurrian. Euskarabezala hizkuntza indartsuagozinguraturik dagoena, batez ere.“Euskera garbitu, apaindu, landu tagorengo mailla batera jaso gura dauAranak; berba baten esateko, euskerabarriztau egin nai dau. Asmo ederra,benetan!” idazten du Mikel ZaratekEuskal Literaturaren Historia liburuan.

Baina bide horretatik, erdalkeriarieta mordoilokeriari ihesi, gehiegizkogarbikeriara egin zen jauzi, batez ere,Arana bera baino Aranazaleago zirenManuel Arriandiaga, Luis Eleizalde etaRamon Renteria ikasle sutsuen bidez.

Garbizalekeria eta bidegabekeriahori gogor salatu izanzaie Aranari etaAranazaleei. Izan ere,arriskutsua dahizkuntza batentzathorrelako berrikuntzaitzela. Hain zuzen,lehengo idazleen etaherriak hitzegiten zuenhizkeratik gehiegiurrunduzen. Aldiberean,ordea,

horrelako astindu batek zuzpertu etaberpiztu ere egin ohi du. 1968 alderaere “h” batek eragin zuenaztoramenak, zaputzak zaputz,berebiziko astindua eman zioneuskarari eta euskalgintzari. Orobat,Sabino Aranaren berrikuntzak ere. Etaharen deiadarrari esker irauten duguoraindik ere erabat zabarkerian galdugabe. Gauzak, lehenago edogeroago, bere onera etortzen baitira.

Izan da, jakina, zantzu guztiakezabatu nahi zituenik. Bainaidazleetan eta herriaren ahoetanerabat onarturik zeuden hitz batzukezkutaraziz ez dakit ezer askorikaurreratu dugun. Eusko eta euskotarbazterturik nahasmena besterik ezdugu sortu. Eta euskaldun hitzak duenadiera garbia lausoturik, hor gabiltzaorain euskaradunak eta euskal

hiztunak bezalako zelebrekeriakesaten. Zer aurreratu ote da

ATZERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

AURRERA

Gramática Elemental del Euskera Bizkaino, Bartzelona, 1891. Moldiztegirako prestaturik dagoeneskuizkribua. Lehenengo orrialdean euskara ikasten nola hasi zen azaltzen du.

Page 11: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

11

izadia baztertu eta natura hartuaz?Hego eta Iparraldeko euskaldunzaharrei lotsariak edo, bereziki,behiaren umetokirako sarreragogorarazten baitizkie.

Hala ere, euskara idatziak betiizango du Aranaren eragina. 1957-58aldera izan ziren aldaketa etaberrikuntzek ere ez dute ezabatuko.“Aranaren visioa hil da” idatzi zuenTorrealdairi gogor erantzun zion KoldoMitxelenak.

IDAZLE ETA OLERKARI

Euskaldun berri bati aldapa goraegiten zaio bere burubideak euskarazargi eta txukun adieraztea. Bat bainogehiago izutu ere egin izan du nekehorrek. Sabinok, ordea, burdinezkoborondatea du. Sakeleko etahormetako egutegiak, umeentzateskola-liburuak, antzerkia, olerkiak etaartikulu-mordoa idazten ditu: aberriaz,politikaz, bakeaz, euskaldun jendeospetsuez eta abarrez.

Hitz lauz idatziak baino ekarrihaundiagoa du, noski, literaturarakobere olerkigintzak. “Goitikan dabil beti,arranoa egaz bezala, olerkari bikainaunen oldozkuna” goraipatzen du LuisEleizaldek liburuari egindakohitzaurrean. Berrogei olerki ingurukobilduma osatzeko adina burutubaitzituen, horien artean aipagarri:Agur Bizkaya´ri,¡Bizkaitarrakgara!, Gaurikbaltzena,Mendikonegarra,

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Tratado Etimológico de Apellidos

Euskéricos, Eusko Ixarra,

Sebastián de Amorrorturen

argitaletxean egindako liburua.

ATZERA

Van Eys Amsterdam-ekohizkuntzalaria (1825-1914)hiztegi bat eta euskalkiengramatika konparatua diraeuskarari eskaini zizkion lanikhandienak.

Page 12: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

12

Itxarkundia, ¡Lenago il!, Abertzalebaten negarra, Abertzale ezkondunaespetxian, Euzko-abendearenereserkija eta ¡Ene Aberrija!.

“Olerki-pilloa ondu zuen Aranak, berebiotz saminduari askatasun pixka batemanez. Aurreko urteetan J. P. Rizal´eketa geroago Mao-Tse-tung´ek eginzuten bezela noski. Ba-zekin, gaiñera,olerkia kantuari lotua zebillela ta eiozituen geienak erri kantu barneanmoldatu zitun, au da, erriak abestutekoeran borobildu zizkigun. Zer abestuzuen? Gauza jakin bat ia beti: bereaberria. Etzan bere poesia errazoi

gabeko ta astun, irudimenaren saioutsa. Egi batek aragitutako olerkia naizigun, ta egi ori erria zan” dio SantiOnaindiak bere Euskal Literatura-n.

Unamunok ere “osorik poeta”-tzatzuen, “arima suhar, olerkari etaameslaritzat”. Lizardik ere ez duzalantzarik Euzkadi egunkarian eskainizion artikuluan: “Bai, dudarik gabebai, ezinezkoa zitzaiokeen poeta ezizatea”. Aitzolek, Barrensorok, Zaitegiketa abarrek ere goraipatu egiten duteAranaren olerkaritza.

Jakina, Julio Urkixok, 1919an, RIEValdizkarian zioen bezala: “ez dira

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Etimologías euskéricas, 1887an sinatutakoeskuizkribua.

“El Proyecto de Academia Vascongada delSeñor Artiñano”, Euskal Herria, 1886

Page 13: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

13

asko, ezta era askotakoak ere.Denetan liraren lokarri bera jotzen da:abertzaletasuna. Bertsoa nahiz prosagauza bera adierazteko baliabideakizan ziren Sabino Aranarentzat”.

Abertzalea da, beraz, bere poesiaere, nagusiki. Edozein gai duela ereerraz sortzen baitzaizkio Aberriarekikoaipamenak, garrasiak, otoitzak etaalderaketak. Honelaxe egiten duSiñismena izenekoan:

¡Ama maitea!¿Zertako,Zeu il da gero,Neu bizi?Nire begion argiaZiñan daMin uts-negarrakItzali dostazUts baltzazBiotzaLokatuta dotAtsekabeak:AtseginSamurraGalduta,Atseden ezin.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Gramática de la Lengua Euskara, 1886an sinatutako eskuizkribua

Page 14: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

14

Anton Abbadia hasi zenhemeretzigarren mendearen azkenaldera Iparraldean euskara zuzpertzenbere Lore-jokoak antolatuz. Nafarroanegin zuten bigarren urratsa Kanpion,Iturralde, Oloriz eta abarrek,euskararen aldeko elkartea etaRevista Euskara aldizkaria sortuz.Hirugarrena, Gipuzkoan, GregorioMuxika eta abarrek, Euskalerriarenalde eta Euskal-Esnalea elkarte etaaldizkarien bidez. Laugarren urratsa,berriz, Sabino Aranak egin zuenEuskal Herri osoari begira.

Aranak astindu haundia ematen dioeuskararen pizkundeari, bistan denez.Baina eragin eta arrakasta hori idazleeta hizkuntzalari ospeari bainogehiago zor zaio euskara egitasmopolitikoari lotu izanari. Hala dio Paulo

Iztuetak Orixe eta bere garaialiburuan: “Egia da euskararen aldekokultur ekintzak Ipar Euskal Herrianhasten direla. Baina euskalerrenazimentua egiazki hasi, SabinoAranak Euskal Herri osora begiraegiten duen plangintza politiko etakulturalarekin hasten da. Hareneuskararekiko aburuak zuzenak izanala ez izan, ezin da ukatu EuskoPizkundeak harekin ematen duelajauzi kualitatiboa”.

Ibon Sarasola ere bide berdintsutikari da bere Euskal LiteraturarenHistoria-n: “Arana izan zen euskarariburuzko joera ideologia politiko osoeta koherente baten barnean sartuzuen bakarra, euskal problema osoarisoluzio orotar eta klar bat eman zionbakarra”.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ABERRIAREN HIZKUNTZA

Unificación de la Ortografía Euskérica- Proyecto Primero de Arana Goiri,Bilbon 1902an sinatutako eskuizkribua.

Ensayo acerca del Alfabeto Euskara, Bilbon1884an sinatutako eskuizkribua.

Page 15: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

15

Izan ere, hizkuntza ez da axalekozerbait Sabino Aranarentzat. Ordukoaskok bezala arrazari funtsezkogarrantzia ematen dio. Orain erehalaxe eman diote ekialdeanburujabetu diren herrietan. Aranak,bestalde, badaki bere egitasmoabertzale horretara euskararik ezdakitenak ere bildu behar dituela.Euskal jatorriak horregatik ere badugarrantzia beretzat. Eta euskal jatorriaziurtatzeko deitura du agiri ia bakarra.Horregatik euskal deiturenhorrenbesteko garrantzia. Halaxe duoraindik Urepelen alkate izan zenTxomin Arranbiderentzat ere:“Kaliforniako San Frantziskon jaionintzen. Paperek, berriz, frantsesanaizela aitortzen dute. Arranbidedeiturak bakarrik ziurtatzen dit nirieuskalduna naizela”.

Arraza bera ere, nolabait, hizkuntzarilotuta ematen digu Sabino Aranak,beraz. Hala dio Koldo Mitxelenak:“Sabino arrazaz ari denean hizkuntzazari dela dirudi. Arrazaren ezaugarritzatabizenak hartzen dituenean erehizkuntzan ari da aztarna bila, ezgorputzeko ezaugarrietan”.Erdaldunek euskara ikastearihorregatixe ere irizten dio astakeria,seguraski, arrazaz aldatzea edoarraza nahastea izangolitzatekeelakoan edo.

Euskara dakiten eta ez dakitenguztientzat, euskotar guztientzat nahidu eraiki Euskadi. Baina aberrigintzahorretan euskara zutabe nagusia daAranarentzat. Hauxe dio: “Euskalnazioarentzat funtsezko zerbait daeuskara, esentziala. Euskararik gabeezinezkoak gertatuko lirateke euskalerakundeak. Euskara galduko balitznahitaez galduko litzateke euskalnazioa ere, udazkenean hiltzen denhostoa bezalaxe”.

Behin eta berriz errepikatzen du,“euskara da gure naziotasunarenezaugarria”. Eta gogor astintzen dituzabarrak: “Hizkuntzarik zaharrenaren,zuen mendiak baino aberatsagoa,zuen itsasertza baino indartsuagoaeta jaikiagoa, zuen soro eta belardiakbaino ederragoa den hizkuntzarenjabe zineten. Zuen gurasoen hizkuntzazen gainera, zuen askaziarenhizkuntza, zuen herriaren hizkuntza:eta zuek gaur erdeinatu egiten duzuelotsarik gabe eta zuen Aberriarenzapaltzailearen hizkuntza bera onartuduzue”.

¡Euskaldunak gara! izeneko laubertso ontzen ditu Sabinok, Bizkaitarraaldizkarian, 1895eko otsailean,kanpotik datozen maisuek egitenduten kaltea salatzeko. “Euskaldunak,euskaldunak gara... ¡bixi beite betikogure euskera!” da denen errepika. Eta

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 16: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

16

lehenengo honen haritik hariltzen ditubeste hirurak ere.

Erdalerritik datozMaixuak eunka,Jaurti ta amildu nairikOr bilin-balaunkaGure erritartasunaTa euskera gozua,Lege ta ekanduen giltzUrre-gorrizkua.

Hona beste pasarte bat, hau hitzlauz idatzia:

Euzkerea, euzkotarrak, da gure elia.Berau, ba, matte biar dogu, bijotz-bijotzez, gura badogu ixan euzko onak.

Ele guztijen artian, esan daike, geureeuzkerea dala ederrena, gozuena taeztitxubena.

Euzkerearen jayotzea ez dakigu nozixan zan. Ba dakigu bakarrik: ezautzendoguzan ele baño zarragua taaberatzagua dala.

Bildur barik diñogu ez ezpada eledanen ama, bai-dala alabaetariklenengua. Euzko-abendea dan lezabenda guztijen artian ugarte bat,bardin dala geure euzkera mattekorraele dandanen artian.

Egiz, euzkerazko ixenak irakurtzendabe zer-edo-zer: aratu egizubez, egijaezpada diñodana, geure abixenak etageure etxadi, baserri, mendi, zelai,baso, muru ta danaren, ixenak etaikusiko dozube diñodala egija.

Orain ba, ain ederra, ain aberatza badagure euzkerea ¿zergatik matte ezdoguixango? ¿Zergatik aiztuko dogu? ¡Auxebai-dala zorigaiztua! Euzko seme-alabak aiztu dabe euren asabeen,euren Sendi-Nagozijaren elia ta ikasidabe... areyuen elia.

Itxulaztuta edo gabiltzaz ¡bidekatutaduaz euzkotarrak!

Bai, olantxe da. ¿Euzkera noz-edo-nozixartuko?

Orain ezpagara ixartzen, esan bihardogu ilda gagozala.

¡Matte, ba, euzkotarrak euzkerea, ezederra, ta aberatza dalako; ta baizeuben elia dalako. Berau da geureabenda zarraren ikurtzea”

(La Patria, 1903-V-17)

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Bartzelonan gazte-garaikoantzirudia.

Page 17: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

17

ZIRIKATZAILE ETAIRATZARTZAILE

Baina ez da hitz eder hutsaletangeratzen. Euskara ikasi eta landuegiten du Sabinok. Idatzi egiten du.Eta gizarterako balio duen etaezinbestekoa den hizkuntza bihurtzensaiatzen da: “Industriarako,ontzioletarako, irakaskuntzarako,salerosketarako eta abarretarako gaiegin dezagun. Bihur dezagunbeharrezko eta ezinbesteko”.

Hendaian 1901egin zenEuskaltzaleen Biltzarrean garbi esanzuen: “Euskara berpiztu eta bizi dadinbi gauza dira ezinbestekoak:bizitzarako beharrezko bihurtu etapremiei erantzuteko gai egin.Beharrezko ez bada bihurtzen,aberatsentzat eta hizkuntzalari,historialari eta antropologoentzat bitxieder bat izango da euskara: bainasekulan ez da herriaren hizkuntzaizango, ez da hizkuntza bizia izango.Eguneroko premiei erantzuteko gai ezbada, berriz, artzainen, baserritarreneta arrantzaleen hizkuntza izango da:baina erderek zapaldua aldeguztietatik eta ez du arrantzaz,artzantzaz eta nekazaritzaz hitzegitekobaizik balioko, piskana-piskanamendira ezkutatuko da, hantxehiltzeko, denbora asko baino lehen”.

Sabino Aranak iratzarrarazi, esnaraziegin nahi ditu lozorrotik euskotarrak.Izan ere, zabarkeriari eta utzikeriari,Estatuaren erasoari eta etorkinenhizkuntzari eta ohiturei amore emandaikusten ditu. Abelera horrekin heriotzaseguru dute, denbora asko bainolehen, gure herriak eta gure hizkuntzak.Zirikatu eta kitzikatu egin behar ditu,beraz, bazter guztiak, era batera etabestera, alde batetik eta bestetik, haueta hura, bata eta bestea.

Eztabaida, eztena eta baieztapenborobilak ditu beharrezko horretarako,baita kontrajarriak izango badira ere.Baieztapen zuhurrekin ez baitajenderik esnatzen, suharrekin etaerdibiderik onartzen ez dutenekinbaizik. Zirt ala zart. Esnatu eta berotuegin nahi ditu. Eta hori kontuan delaneurtu eta epaitubeharko dituguastakeria itzelakiruditzen zaizkigunSabino Aranarenzenbaitbaieztapen etaadierazpen.

Sabinokberak erekontu haundizhartzen ditu

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Umiaren lenengo aizkidia, Bilbo1897.

Page 18: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

18

Unamunorenak. Euskararen kontrakosalaketa hari, behintzat, kendu egitendio beroarena. Ez du uste Unamunokzinez esaten duenik, zirikatzekobaizik: “Euskarak ez du ezertarakobalio eta hiltzen uztea da onena”.

Dena den, Unamunok berak ere1901eko hitzaldi zakar hura gogoratzenduenean, pena piska batekingogoratzen du, “protestek bainotxaloek gehiago isilarazi baitzuten”.Ongi ohartu zen zergatik jo zizkiotentxaloak. “Bere sentimendurik bizienetanmindu nuen herriagatik, gorrotatzenduten nire herriagatik poztu ziren. Nahigabe, haien grina zikoitzen tresnabilakatu nintzen. (...) Nire herritarreidieten gorrotoagatik txalotu ninduten”.

Abandotarrak “aspalditik” ezagutzendu bilbotarra. Badaki haundiak esateaeta zirikatzea gustatzen zaiola.Sabinok berak ere horixe egiten duaskotan. Orduko giroan eta ordukoikuspegian eta orduko eztabaidankokatu beharko genituzke, beraz,eztabaidagarriak, eskandalagarriaketa astakeria itzelak iruditzenzaizkigun Sabinoren zenbaitbaieztapen. Adibidez, “etorkinekeuskara ikastea kaltegarritzat etaAberriaren hondamenditzat” jotzenduenean eta erdaldunentzaterdeinuzko hitzak erabiltzendituenean. Inori mingarri gerta ezdakizkion, ordea, jakinaren gaineanjartzen ditu: “Ez dugu Espainiakoherririk iraindu nahi, ez dugu inormindu nahi”.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

1898ko egutegia.

Libe, Bilboko Verdes Achirica moldiztegian

argitaratutako liburua.

Page 19: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

19

Euskotarrak iratzarri nahi ditu. Izanere, beren jokabidea aldatzen ezbada, euskara, bere ustez, “hasi denmende hau bukatu baino lehengalduko da”. Horrek larritzen du. Etahorrelakorik gerta ez dadin ari daeztenka: “Gure Herria baztertuadagoela mendeak dira, euskararibegiratu besterik ez da”, “EuskalHerria hiltzen ari delako ari da hiltzeneuskara, ez alderantziz”

Kizkitza, Eleizalde eta bestezenbaitek ez bezala, Sabino Aranakeuskararen gainetik jartzen dituaskatasuna eta burujabetza, bestalde:“Euskal Herri euskalduna eta morroiabaino, erdalduna eta askea etaburujabea nahiago dut”. Euskaldunberria izaki, euskararen aurretik jartzen

du abertzaletasuna ere. Izan ere, bereAberria maite ez duenak nola maitaeta ikas dezake bere herriaren, berearbasoen eta bere herritarrenhizkuntza? Aberria, beraz,“abertzaletasunak salbatuko du.Euskara ere abertzaletasunak, ezalderantziz”, “Euskara hiltzen bada,abertzalerik ez delako hilko da”.

¡Erri gaxua! ¿Jayo nintzan niZeure il-orduban eltzeko?¿Zergatik, Ama zeure semiokeztira itxartzen ondiño?¿Ama, ilgo zara zeu betiko?¡Itxaron, Ama, jarijon biotneure odol au lenago.

Zirikatu bakarrik ez du egiten, jakina.Euskal gramatika eta

hiztegiak eta

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Bizkaiko ikurriña eta

zintzilikarioa. Arana Goiri

anaiek egindako zirriborroa.

Page 20: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

20

euskararen aldeko lanakargitaratzearekin bakarrik ere ez duetsitzen. Bilboko InstituturakoAldundiak sortutako EuskararenKatedrara aurkezten da,irakaskuntzara emanak direnerlijiosoentzat biltokiak eratu nahi ditu,euskaraz irakatsiko duten irakasle-eskolak eraiki, euskal eskolak sortu.1903an Estatu Batuetan egingo denErakusketa Unibertsalera lanak etaordezkariak bidali nahi ditu, Espainiakoerregeak ere, han izango denez,entzun ditzan euskaldunon nahiak.

Euskararen batasuna finkatzeko1901eko irailaren 16an eta 1902koirailaren 11n Hondarribian burutukodiren euskaltzaleen biltzarretara,berriz, Lekeitio, Ea, Elantxobe,Gernika, Mundaka, Bermeo, Getxo,Bergara, Bilbo eta abarretatik igorrinahi ditu atxikimenduak. Bainasinadurak bakarrik ez ditu eramannahi, baita lagunak ere. Eta hantxeizango dira Sabino eta bere lagunakArturo Kanpion,Iturralde, Arrese-Beitia, Luis Arana,Serapio Muxika,Estanislao Aranzadi,Azkue, TelesforoAranzadi, MartinGuilbeau, Adema,Broussain, Juan

Karlos Gerra,Domingo Agirreeta abarrekinbatera. Bereabertzalemugimenduaeuskalgintzarenardatzbilakatzen da.

“Euskal Herrikopolitikak

euskararen arazoa beregain hartubehar zuela, zuzen ikusi zuen Aranak.Batez ere horri eskerrak ezagutu dueuskarak “Bizkundea” edo ohideritzana, mende mugaz geroezagutu duen bultzada. Lehenengoaldiz mogimendu politiko batekeuskararen alde ekiten dio. Astiro-astiro, gainera, euskaltzaletasuna,euskararen ardura, ia abertzaleonesku bakarrik gelditu da. Aranisteneskuetan, salbuespenak salbu (etabatzuk inportanteak( jeneralki halaxeda. Eta, egunotara arte, euskararen

alde gehien lan egindutenak abertzalearanistak izan dira”aitortzen du JoxeAzurmendik AranaGoiriren pentsamendupolitikoa liburuan.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Bilboko Institutua.

Page 21: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

21

Aburu eta egitasmo askorekin adosez izan arren, Euskal Herria etaeuskara izpiren bat maite duenedonork aitortzen dio Sabino Aranariegin duen lan eskerga.

Rizal filipinarraren parekotzat jotzendu Unamunok berak, haren liburu batieskainitako hitzetan: “Madrilen,Espainiako itxikeria guztia biltzen denMadril horretan, txantxetan edoamorruz hartu zuten. Berritsuhorietako inork ez zuen haren lanikezagutzen, are gutxiago harenizpiriturik. Baina nik Rizalekin duenahaidetasunagatik aipatzen duthemen arima distiratia eta olerkariaeta ameslaria zuen Sabino Arana.Rizal bezala hil zen, ez beretarrek etaez besteek ulertu baitzioten. Rizalbezalaxe itsaslapurtzat edo hartuzuten Arana ere. Baina gauzarikttikienetan ere antz haundia dute biek:Aranak euskararen ortografiaeraberritu zuen eta Rizalektagaloarena”.

Azkuek ez zituen gogoko Aranarenzenbait berrikeria. Hala ere lotsarikgabe aitortzen dio: “Jainkoaren urrenanori zor dio euskararen pizkundeak?Sabino Arana Goiriri, batez ere,nagusiki”.

Villasantek ere zorrotz epaitu izanditu Aranaren eta bere jarraitzaileenberrikeriak. Baina ez abantaila guztiakukatzeko adina: “Indarra ekarri duAranak, batez ere. Gaur egun erebenetan sumatzen den eta EuskalHerriaren kontzientzia sakon astinduduen eta euskaldunei beren hizkuntzazaharra zaintzera eta lantzera sakonbultzatzen dien indarra. Sabinorenpolitikazko eta hizkuntzarekiko usteakontzat ematen ez dituenengan eredaragian indarra, beroni aurka egitendienengan ere sumatzen den indarranoski”.

Koldo Mitxelenak ez du SabinoArana saltzeko, gehiegikeriakgehiegikeria, batez ere harenjarraitzaileen itsumenaz eginak baitira,bere ustez: “Euskarari buruz,

Sabinoren obraoso garrantzizkoada. Hurahildakoan sortzenda arazoa,´´jarraitzaile´´mordoa agertzendenean.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

BESTEREN AITORPENAK

1901 urteko Euzkadialdizkarian “Euzko” hitzareninguruko artikulu luzeaargitaratu zuen.

Page 22: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

22

Aita Arriandiagarengandik hasi etaBilboko Euzko Gaztedi-n eta Euzkereaaldizkariaren eta Euzkeltzale Bazkuna-ren inguruan indartzen denaz ari naiz,jakina. Barkatu, baina hau ez daSabino. Haren ´´ikasle´´ omen zirenekharen burutapenak omen zirenetik´´sui generis´´ egindako garapen batbesterik ez da. (...) Euskal bizitzarenardatz bihurtu zuen Sabinok euskara.(...) Ondorengo idazleengan ez duinork Aranaren eraginik izan”.

Nikolas Ormaetxea, Orixe-k ezerenaitzakiarik gabe aitortzen dio eraginhori: “Ez politikaz bakarrik, bai idaz-tankeraz ere, ildoa urratu digu.Euskera garbitzea ez-ezen, euskerazburutapen sendoak agertzea izanzuen xede ta asmo, ta garai artako

inork ardietsi zezakeena ardietsizizun... Andik onata euskera aurreradoa, arek eman ziztua geitzen dularik.Ez dakigu illen ote den, agian ez,baino biziko bada, geroak esanen duAranaren bultzadaz noraino ditekengure mintzo eta literatura”.

Iritzi beretsukoa da Mikel Zarate ere:“Utsak uts, bultzakada itzala emoneutson Aranak gure euskalliteratureari; igongura andi bat emoneutson, euskera gorengo maillarajasoteko gogo bizi bat” (Bizkaikoeuskal idazleak).

Orobat, Armendaritz Anaitasunaaldizkarian: “Dakikegunez, politikanere hain sonatu izan zen gizon honek,euskararen arloan ere lan haundiakegin zituen. Haren eraginez, euskal

Sabino Arana ehiztaria: ehizari buruzko idaztiak etabasurdetan.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 23: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

23

estudioak ardura handiagoz hasi zirenhartzen; eta zeduzkan garbizaleiritziak, oro har, guretzat gaur egunzuzenak ez badira ere, ezin ukadiezaiokeguna inondik ere, euskarari

bestelako indar bat eman zionik,onerako gehienbat”.

Lizardik, noski, esker onez aitortzendio bere zorra, Aranaren jarraitzailebatzuk abertzaletu eta euskaltzaletu

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Eleizaldek prestatu zuen liburu honenargitalpena Sabino Arana hil ostean.

Page 24: BIZITZAKO ZENBAIT XEHETASUN · 3 lagunak. 1898rako, berriz, Bizkaiko ahaldun izatea lortu zuen Bilboko esparrutik. Bizkaitik abiatu zen Sabino Arana, baina ez Bizkaian geratzeko.

24

baitzuten. Ordurarte, zarauztarrakberak aitortzen duenez, “hemezortziurterekin espainolista hutsa nintzen,euskaraz ere inkili-mankala hitzegitennuen”. Sabinoren eraginez hasi zeneuskara lantzen eta idazten, euskarakizan duen poetarik haundienetakoa.Ez da harritzekoa, beraz, maisuariegiten dio aitorpen hau:

Aren argibidez ni yabetuEnegan bazala norbait atxilotu.Ordun yatxi nazu lezera;Nork gure muñean dugun itzalera.

Milaka eta milaka euskaltzale eginzituen Sabino Aranak. Euskotar askojarri zuen euskara ikasten, lantzen,irakurtzen eta idazten. Idaztenbakarrik ehundaka berri-emaile etaidazle. Eta irakurtzen? EscaleraMaidaganek dioenez, “ordu artekoirakurle guztiak baino irakurle gehiagoekarri zizkion Sabinok euskarari”.

ATZERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Begoña´ko Ixar Zerutarari, 1895-Orila-31´an, eskuizkribua.