BIZITZA GARRATZA (1888-1961) LEHEN URTE ETA...

12
1 LEHEN URTE ETA IKASKETAK Ama Manazik hiruzkiak munduratu zituen 1888ko abenduaren 6an Orexako "Iriarte" baserrian, eta, herrian hirurentzat inuderik ez eta, Orixe amaordeko Arrosak hezi eta hazi behar izan zuen Huitzin. Han, nekazaritza eta artzantzan igaro zituen bere lehen hamazazpi urteak, eta Huitzin bi gauza ikasi zituen, errotik ikasi ere: batetik, euskara freskoa herriaren ahotik edoskia eta, bestetik, otoitzerako lehia bizia, amonordeko Mari Axuntxirengadik. Mutil argia izaki, herriko apaiz eta maisuaren eraginez, 1905ean Xabierreko jesuitetan sartu zen. Xabierren bi urte eginda gero, 1907an Loiolara pasatu zen bi urteko Nobiziadua egiteko eta segidan Humanitateak urtebete bat ikasteko. Euskal lurraldea utzi eta, 1910ean, Burgos-ko "La Merced" ikastetxean bi urtez klasikoak, bereziki grekoak eta latinoak, ikasi zituen. Burgos-en Erretorika 1912an bukatu eta Oña-n hiru urteko Filosofi ikasketak egiteari ekin zion. Maisutza aurreko ikasketak, beraz, 1915ean burutu zituen, 29 urterekin. AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza BIZITZA GARRATZA (1888-1961)

Transcript of BIZITZA GARRATZA (1888-1961) LEHEN URTE ETA...

Page 1: BIZITZA GARRATZA (1888-1961) LEHEN URTE ETA ...euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/orixe.pdf1 LEHEN URTE ETA IKASKETAK Ama Manazik hiruzkiak munduratu zituen 1888ko abenduaren

1

LEHEN URTE ETA IKASKETAK

Ama Manazik hiruzkiak munduratuzituen 1888ko abenduaren 6anOrexako "Iriarte" baserrian, eta,herrian hirurentzat inuderik ez eta,Orixe amaordeko Arrosak hezi eta hazibehar izan zuen Huitzin. Han,nekazaritza eta artzantzan igaro zituenbere lehen hamazazpi urteak, etaHuitzin bi gauza ikasi zituen, errotikikasi ere: batetik, euskara freskoaherriaren ahotik edoskia eta, bestetik,otoitzerako lehia bizia, amonordekoMari Axuntxirengadik.

Mutil argia izaki, herriko apaiz etamaisuaren eraginez, 1905eanXabierreko jesuitetan sartu zen.Xabierren bi urte eginda gero, 1907anLoiolara pasatu zen bi urtekoNobiziadua egiteko eta segidanHumanitateak urtebete bat ikasteko.Euskal lurraldea utzi eta, 1910ean,Burgos-ko "La Merced" ikastetxean biurtez klasikoak, bereziki grekoak eta

latinoak, ikasi zituen. Burgos-enErretorika 1912an bukatu eta Oña-nhiru urteko Filosofi ikasketak egiteariekin zion. Maisutza aurreko ikasketak,beraz, 1915ean burutu zituen, 29urterekin.

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

BIZITZA GARRATZA (1888-1961)

Page 2: BIZITZA GARRATZA (1888-1961) LEHEN URTE ETA ...euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/orixe.pdf1 LEHEN URTE ETA IKASKETAK Ama Manazik hiruzkiak munduratu zituen 1888ko abenduaren

2

"Gogortzanea" baserria, Orexan: Hemen idatzizuen "Euskaldunak poema" (1931-1935).

Ondoren hasten da Orixek berak"zazpi urte beltzak" deituko aroa,Comillas-en eta 1917tik aurrera.Jesuitek hiru urteko maisualdia izanohi dute. Orixek, ordea, sei bete zituenzeregin horretan (Comillas, Carrión,Tutera eta Xabier). Gramatika,Prezeptiba, Literatura eta Grekoairakatsi zituen. Oña-n Teologiakohirugarren ikasturtea hasi eta berehala(1823-1924), ikasketak eten erazita,Xabierrera bidali zuten, eta handiketxera. Ez zuen inoiz jakin garbizergatik.

GERRAURREKO LANAK

Berriro kaleratu baino lehen ereezaguna zuten euskaltzaleek Orixerenizena Jesus´en Biotzaren Deya-n etaRIEVen egindako lanengatik. Hortaz,Errepublika aurreko ondoko urteakeuskal lanetan eman zituen, Bilbon:1923-1928 epealdia Euskaltzaindian,R. M. Azkue eta Olabideren ondoan,eta 1928-1931 epealdia, berriz,Euzkadi egunkarian, euskal orriarenzuzendari gisa.

Gerraurrea, 1931tik aurrera, Orexanegin zuen "Euskaltzaleak" elkartearenenkarguz Euskaldunak poemanazionala lantzen. Gerrate zibilak beresorterrian harrapatu zuen, eta SanKristobaleko gartzelan sartu seihilabetez. Handik atera eta, berriroatxilotzera zetozkienei ihes eginez,Ipar Euskal Herrian babestu zen1938an.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Loiola. Santutegi honetan eman zituen Orixe-k bereikasturteetako zenbait (1907-1909).

Page 3: BIZITZA GARRATZA (1888-1961) LEHEN URTE ETA ...euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/orixe.pdf1 LEHEN URTE ETA IKASKETAK Ama Manazik hiruzkiak munduratu zituen 1888ko abenduaren

3

ERBESTEALDIA

Erbestealdi luzea bezain malkartsuatokatu zitzaion bizitzea (1938-1954).Lehen urteak Ipar Euskal Herrian etahemendik hurbil egin zituen, askotannoraezean: Donibane Lohizunen biurte (1938-1940), Saubion-en hiru(1940-1943), Betharraman-en bestehiru (1943-1946), Bidarrain bi (1946-1948) eta azkenik, berriro Donibane

Lohizunen (1948-1950). AlemanakFrantzia okupatu zutenean (1940),Orixe Gurs-eko zelaian barneratuzuten, hiru hilabete t'erdi. Dantza etakantu, zelai hark ez zion oroitzapentxarra utzi. Azken lau urteak (1950-1954) Amerikan egin zituen: seihilabete Guatemalan, eta bestedenboraldi guztia El Salvador-ekoZaragoza herrian. Hango lurraldeabiziki gustatu zitzaion eta lanerako giroegokia aurkitu zuen, aukerakoa.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Ezker-eskuin: Andima Ibinagabeitia, Jokin Zaitegi ela Orixe(Guatemala, 1954), berau Europara itzuli aurreko egunetan.

Page 4: BIZITZA GARRATZA (1888-1961) LEHEN URTE ETA ...euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/orixe.pdf1 LEHEN URTE ETA IKASKETAK Ama Manazik hiruzkiak munduratu zituen 1888ko abenduaren

4

AZKEN URTEAK

Bere bizitzako azken zazpi urteakhan eta hemen egin zituen Orixek,lekuz aldatuz: 1956a arte Lazkaon,gero Tolosan eta urte horren azkenaldera Orexan; 1958tik aurrera, J. M.Aranalde ilobarekin, Arama etaAñorgan, 1961ko abuztuaren 9anazken herri horretan hil zen arte. Bereherrian, erbestean bezalaxe, nahikoaerromes ibili zen. Baina beti lanerakogosez. Herriratzean, beste askorigertatutakoa gertatu zitzaion hari ere:aurrean zeukan Euskal Herri hura ezzela gerraurrean ezagutu zuenabezalakoa. Gerrate ondoko belaunaldiberriak jadanik bere sarrera egina

zuen euskal munduan eta Orixeriarrotz eta arbuiagarri egiten zitzaizkionluma gazte horien hainbat jokabide etapentsamolde. Orixe garai batekoautore gidaria izatetik autore miretsiaizatera pasatu zen. Eta halaxe izanezitzali zitzaigun (P. l.).

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Lazkaoko Beneditarren Monastegia: "Baditut etxe artan maiaeta ogea ta Bibliotekako giltza" (Orixe, 54-VIII-16).

Page 5: BIZITZA GARRATZA (1888-1961) LEHEN URTE ETA ...euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/orixe.pdf1 LEHEN URTE ETA IKASKETAK Ama Manazik hiruzkiak munduratu zituen 1888ko abenduaren

5

Orixe gizona, nortasun bortitzekoaizaki, izakera berezikoa genuen.Pertsona arras minbera, sentikorra,batzuetan zakarra ere bai. Agianhorregatik deituko zuten "basurdea".Begietan malkoa bezain aise ohi zuenmihi-puntan purrustada. Baina, etahementxe dagoke Orixeren nortasunaondoenik mugatzen duen ezaugarria,

bere buruarekiko eta lagunekiko zintzobaino zintzoago zen. Aurpegibakarrekoa esan nahi da. Zintzotasunhonen adierazle dira Orixeren bizitzaitxuratu zuten alderdi hauek:

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

A. Labayen-ekin Tolosan (1959). Orixe-k lagunarte hurbil leialaizan zuen: Lizardi, Labayen, Zaitegi, etab.

IDAZLEAREN ERRETRATUA

"Ezoeri edo 'gota'k gogor jo nau iru ilabete auetan eta ez ditbarkatzen" (54-Vl-l).

Page 6: BIZITZA GARRATZA (1888-1961) LEHEN URTE ETA ...euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/orixe.pdf1 LEHEN URTE ETA IKASKETAK Ama Manazik hiruzkiak munduratu zituen 1888ko abenduaren

6

GIZON MINETAN ZAILDUA

Orixe beti izan zen gizon eria.Hezueriak gazterik hartu ziongorputza. Jadanik jesuitetan,burukominen handiz, eskolak askotanhutseginez burutu behar izan zituenbere ikasketak. Filosofia osoa,zehazki, beste adiskide batek albotikirakurriz, entzumenaren poderioan,ikasi zuen. Zer ahalmena harenmemoriarena! El Salvador-ekoZaragoza-n ere erialdi luze batekoheraturik eduki zuen. Herriratuzenean, orobat, ez zen ez makinazjotzeko, edo, inoiz gertatu bezala,trenean edo kotxean ibiltzeko gauza.

Hala ere, fisikoak baino gehiagopenatu zuen min moralak. Hiru arantzaarimaren soinean josita eraman zituenbizitza osoan zehar.

Lehenengoa haurtzarotik zekarrenazen: bi ama izan eta azkenean, berakesan bezala, amarik gabe geldituizana. Bigarrena, jesuitetatik oilduaizanez geroztik, apaizgorik gabegelditu beharrak eman zion nahigabea.Hirugarrena, euskal letretan hain itzalhandikoa izanda, garaikoeuskaltzaleen artean aintzakotzat ezhartua izana. Onarpena heriotzarenatarian etorri zitzaion: Euskaltzaindiansartzea 1959an, eta "Lizardi" eta"Olerti" sariak 1961ean.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 7: BIZITZA GARRATZA (1888-1961) LEHEN URTE ETA ...euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/orixe.pdf1 LEHEN URTE ETA IKASKETAK Ama Manazik hiruzkiak munduratu zituen 1888ko abenduaren

7

Bizipen erlijiosoak biziki hunkitu zuen Orixe,haurtzarotik bertatik.

LANGILE EMANK ORRA

Orixek, urrezko orrialdeak utzi dituidatzirik, sorkuntz nahiz itzulpen-lanetan. Tradizio klasikoan ongi jantziaeta pentsalari bizkorra, lan erraldoiaegin zuen, orohar, pentsamenduareneta, zehazki, Filosofia, Teologia,Linguistika eta literaturaren eremuan.Orixe, aldi berean, itzal handikoliteratur sortzaile eta ikertzaile izangenuen. Euskal literaturan ohizkoa ezden ezaugarria dugu hori.

Orixe idazleak jorratu duen kultursoroa benetan emankorra da,aberatsa. Orixeri hurbiltzen zaiona,alde edo kontra jarriko da, baina betizerbait esango dio. Haren luma,eguzkiaren pareko, argia eta suadarizkiona da. Esaldi laburrak ditu,elkarri ondo josiak, zuzenak etabiribilak. Ideiekin nahasian, berebizitza eskaintzen du. Inor izatekotan,bera dugu idazle pertsonala.

Orixe izan da bere belaunaldikoidazle eta euskaltzale gehien-gehienenerdigune edo, esana izan den bezala,bere garaiko autorerikerrepresentatiboena eta euskalliteratura guztiko autorerikgarrantzitsuena.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 8: BIZITZA GARRATZA (1888-1961) LEHEN URTE ETA ...euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/orixe.pdf1 LEHEN URTE ETA IKASKETAK Ama Manazik hiruzkiak munduratu zituen 1888ko abenduaren

8

GIZON MISTIKARIA

Orixe ez zen mugatu soilki gaimistikoak lantzera. Orixek, landu bainooraindik areago, mistika bizi egin zuennola bere praktika erlijiosoan hala berebarne-erretiroan. Berak bizi izandakofenomeno mistiko batzuen berriidatzirik utzi digu, "Lenengogaiñezkaldiak" (1923-1931), "Orixe'n"(1931-1936), "Lurde'n" (1938-1939),etab. bezalako poesietan.

GIZON POLEMISTA SUHARRA

Honen eta horren kontra, baldin beresolaskidearekin ez bazegoen ados, ezzen geratuko bere eritzia agertu gabe.Pentsamenduaren eremudesberdinetan erizkide ez zituenaskorekin egin zuen topo bideanzehar. Eztabaidarik izan zuen jadanikjoanak zaizkigun Aitzol, Lauaxeta,Barrensoro, Pierre Lafitte, KoldoMitxelena eta abarrekin. Kritikarengalbahetik pasa zituen, bizidunenartean, Krutwig, Txillardegi, JosebaIntxausti, etab. Arrazoiarekin edogabe. Dena dela, eztabaida horiekbeude hor euskal historiaren lekuko.

Baina Orixe ez zen beti bakarrik ibili.Jesuitetan Estefania eta Olabide Aitakgidari eta adiskide izan zituen. R. M.Azkuek, Bilbon, hurbil-hurbilekolankide izan zuen Euskaltzaindiarenzereginetan. Andima lbinagabeitia etaJokin Zaitegiren lanak ere laketzitzaizkion. Baina gizon eta idazle gisaonetsi, Lizardi onetsi zuen. Onetsi etamiretsi (P. I.).

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 9: BIZITZA GARRATZA (1888-1961) LEHEN URTE ETA ...euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/orixe.pdf1 LEHEN URTE ETA IKASKETAK Ama Manazik hiruzkiak munduratu zituen 1888ko abenduaren

9

OLERTIA

Bi poesi mota landu zituen Orixek:epikoa eta lirikoa. Bietan agertu zuennagusitasun nabaria. Edukinarenaldetik, berak espreski adierazi izanzuenez, gai mistikoak zitzaizkiongogozkoenak.

Poesia epikoan, funtsean, nekazalgizartean oinarritutako EuskalHerriaren bizitza eta ohiturak

kantatzen dituen Euskaldunak poemanagusia gailentzen da, 1935ean eginaeta 1950ean argitaratua. Poesialirikoan bere bizipen mistikoakeraginda sortutako Barne-muinetanizeneko liburutxoa ondu zigun,1934ean argitaratua eta, bereñimiñoan, preziatua dena. Orexakobakardade bilduan burututako bi obrahauek eman zioten Orixeri sonahandia, bereziki lehenengoak, euskalmundua poema nazional baten eskebait zegoen.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

IDAZLANAK

Ameriketako lanak: Argentinatik Guatemalara poema bat("Berraondoko Meza", 1950-II-17).

Page 10: BIZITZA GARRATZA (1888-1961) LEHEN URTE ETA ...euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/orixe.pdf1 LEHEN URTE ETA IKASKETAK Ama Manazik hiruzkiak munduratu zituen 1888ko abenduaren

10

Baina Orixek baditu beste hainbatpoesia, gutxienik 100dik gora. Lehenurteetakoak 46 dira (1915-1923);ondoko bi bizialdi etenetan (Bilbo,1923-1931; Iparraldea, 1938-1950)banaka batzuk baizik ez zituen egin;baina tarteko Orexako aipatuegonaldia, eta gero Ameriketakoa,oparoak izan ziren: 31tik gora dituazken honetakoak. Herriratuz gero,poesia gutxi egin zuen; baina egindakoapurra baliokoa izan zen, batipat "Lauurtaroak nere begietan", 1961eanTolosan "Lizardi" saria irabazi zuena.

PROSA

Berebaitariko lanetan, poesigintzanbezala, bi motatako emaitzen aurreanaurkitzen gara. Batetik, gai profanoakdauzkagu. Hauetan, epikotasunaridatxekion ezaugarriari segituz, SantaKruz apaiza (Bilbo, 1930) kontakizun-liburu atsegina utzi zigun. Edonon daOrixe narradore paregabeko, poesianere bai; prosan, ordea, eta berezikiaipatu liburu honetan, landu bide duhobekienik kontalari-estilo hori.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Honelako estimua zion LizardikOrixeren lanari (1930-V-1).

Page 11: BIZITZA GARRATZA (1888-1961) LEHEN URTE ETA ...euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/orixe.pdf1 LEHEN URTE ETA IKASKETAK Ama Manazik hiruzkiak munduratu zituen 1888ko abenduaren

11

Bestetik, berak maiteenak zituen gaierlijiosoetan, bi lan maisu idatzi zituen.Bata da Quito´n arrebarekin deitzendena, Orexan gogoeman eta ElSalvador-en egin zuena (1954).Saiakera teologiko-mistiko hau izangoda Orixeren obrarik, beharbada ezonduena, baina, bai seguraski,jenialena. Herriratu eta gero, azkenopari gisa, jadanik Ameriketatiketxerako bidean lehen atala egindazeukan Jainkoaren bila liburu goxoamamitu zuen neke eta sofrikarioenartean. Gaiaren edukina Quito´narrebarekin-en berbera da.

SAIAKERA ETA ARTIKULUAK

Saiakera eta artikulu ugari idatzizituen Orixek, denak batera ehundikgora aise, hainbat aldizkaritanargitaratuak.

Eremu zabal bezain gaitzak ukituzizkigun: Estetika, "Antze eta eder"bezalako saiakeran (1951-1954);Filosofia, oraindik argitaratu gabekolanetan; Linguistika aski luze-zabal,bereziki aditza, azentua, hizkuntzaliterarioaren batasuna, ortografia,euskal gramatika, toponimia,hiztegigintza, itzulpena, etab. Literaturgaiak behin eta berriz aztertu zituen:"Euskal-Literatura'ren atze edo edestilaburra" lanean (1927), edo poesiazemandakoetan (1922, 1928, 1933,1934, 1950). Eta folkloreaz ere utzizigun saiakerarik (1931, 1965).Erabilitako gaiak, ordea, askozgehiago ere badira.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Orixek aurkeztu zuen jendaurreanLizardiren obra hau.

Orixek, literatur lanak sortu ez-ezik, iraganaren oroimenaberritu nahi izan zuen euskaltzaleen artean ("Euskal Esnalea", 1927).

Page 12: BIZITZA GARRATZA (1888-1961) LEHEN URTE ETA ...euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/orixe.pdf1 LEHEN URTE ETA IKASKETAK Ama Manazik hiruzkiak munduratu zituen 1888ko abenduaren

12

Itzulpenen artean, kontaera-, poesi etapentsamendu lanak eman zituen Orixek.

ITZULPENAK

Orixek asko itzuli zuen eta zenbaitgauza, adibidez mezaliburuko "Lauda,Sion, Salvatorem" eta "Stabat Mater"himnoak, maisukiro. Normalean,jokabide gisa, hitzez hitzezkoitzulpenari baino itzulpen askearijaramon gehiago egiten zion.Seguraski sorkuntzaren onetan etazehaztasunaren kaltetan.

Jesus'en Biotzaren Deya aldizkarianeman zizkigun bere lehen itzulpenak.Gero, Bilbon, autore ez-ezagunarenTormes´eko itsu-mutilla (bizkaieraz,1929) eta Mistral-en Mireio (1930).

Ipar Euskal Herrian, DonibaneLohizunen hain zuzen, egin zuen bereitzulpen-lanik handiena, Urte guzikomeza-bezperak izenekoa euskararaaldatzen (1950). Epe biziki laburreanegin zuen eta, hizkuntzaren aldetik,ahalegindu zen herritar gehienekzerabilten euskarara hurbiltzen.

El Salvador-eko "El Miramar" finkan,hemengo giro epelean, itzuli zizkigunDabiden Salmutegia eta AgustinGurenaren Aitorkizunak, lehenengoa1967an argitaratua eta bigarrena1956an. San Agustinen latin bihurriakproban jarri zituen Orixereneuskararen ahalmenak. Berebizitzaren azkenaldian, aski eri zela,Jon Gurutzekoaren poesia batzuk itzulizituen (P. I.).

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza