BIZITZA ETA NORTASUNA BIZITZA 1euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/agirre.pdf · 3 Euskal...

12
1 BIZITZA Domingo Aszension Agirre Badiola, «Txomin Agirre», Ondarroan jaio zen, 1864ean, ekonomi maila apaleko familia baten barruan. Aita, arotza lanbidez, mutrikuarra zuen, eta ama ondarrutarra. Ondarroa sasoi hartan zeharo arrantzari emandako herri txiro samarra zen, eta Txomin Agirreren bizimodua ere behartsua izan zen umetaro guztian. Kostaldeko giroak, inguruneko pobreziak, eskasiak eta abarrek zalantzarik gabe eragin handia izan zuten Txominen izaera mamitzen: gizon apal, zintzo eta jatorra izan zen Txomin Agirre. Lehen ikasketak herriko eskolan egin zituen eta, dirudienez, hasieratik sentitu zuen abadetzarako joera. Hala ere, familiaren diru-baliabideak ikusirik, ezinezkoa zitzaion herritik irten eta beste inongo seminariotara joatea, eta aitari bere arotz-zereginetan lagundu beharrean suertatu zen. Egun batean, ordea, berebiziko aukera sortu zitzaion Bilboko Artzipreste zen Mariano Ibarguengoitia bertara azaldu eta berarekin Bilbora morroi eta mezamutil joateko proposamena egin zionean. Agirretarren pozerako halaxe gertatu zen, eta gainera gizon honi esker lortuko zuen gero Txominek Gasteizen 1884etik 1888ra Filosofia eta Teologia ikasteko beharko zuen diru-laguntza. Bertan adiskidetu zen Euskal Literaturaren munduko beste pertsonaia oinarrizko batekin, R.M. Azkuerekin, hain zuzen. AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza BIZITZA ETA NORTASUNA TXOMIN AGIRRE BADIOLA

Transcript of BIZITZA ETA NORTASUNA BIZITZA 1euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/agirre.pdf · 3 Euskal...

1BIZITZA

Domingo Aszension Agirre Badiola,«Txomin Agirre», Ondarroan jaio zen,1864ean, ekonomi maila apalekofamilia baten barruan. Aita, arotzalanbidez, mutrikuarra zuen, eta amaondarrutarra. Ondarroa sasoi hartanzeharo arrantzari emandako herri txirosamarra zen, eta Txomin Agirrerenbizimodua ere behartsua izan zenumetaro guztian. Kostaldeko giroak,inguruneko pobreziak, eskasiak etaabarrek zalantzarik gabe eragin handiaizan zuten Txominen izaera mamitzen:gizon apal, zintzo eta jatorra izan zenTxomin Agirre.

Lehen ikasketak herriko eskolan eginzituen eta, dirudienez, hasieratiksentitu zuen abadetzarako joera. Halaere, familiaren diru-baliabideak ikusirik,ezinezkoa zitzaion herritik irten etabeste inongo seminariotara joatea, etaaitari bere arotz-zereginetan lagundubeharrean suertatu zen. Egun batean,ordea, berebiziko aukera sortu zitzaionBilboko Artzipreste zen MarianoIbarguengoitia bertara azaldu etaberarekin Bilbora morroi eta mezamutil

joateko proposamena egin zionean.Agirretarren pozerako halaxe gertatuzen, eta gainera gizon honi eskerlortuko zuen gero Txominek Gasteizen1884etik 1888ra Filosofia eta Teologiaikasteko beharko zuen diru-laguntza.Bertan adiskidetu zen EuskalLiteraturaren munduko bestepertsonaia oinarrizko batekin, R.M.Azkuerekin, hain zuzen.

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

BIZITZA ETA NORTASUNA

TXOMIN AGIRRE BADIOLA

2

Txomin Agirrek, familia pobre batekoseme bati zegokionez, ezin izan omenzuen Seminarioan nahi bezain luzaroiraun, eta «karrera laburra» eginda,orduko kategoria bereizkuntzenarabera, Karrantza aldera bidali zuten.Han epe laburra bete ondoren bereordutik aurrerako bizitzaren guneaizango zuen Zumaiako KaridadekoMoja Karmeldarren ikastetxera joanzen kaperau. Gipuzkoako kostaldekoherri honetan, bertako giro lasaiangustora sentituz, sortu zituen berelanik onenak. Ibili zen, bai, hara etahona Euskal Herrian zehar, bainaZumaia mantendu zuen ohizkobizilekutzat, eta bertan hil zen 1920kourtarrilaren 14ean.

INGURUGIROA

Txomin Agirreren izaera hobetoulertzeko ezinbestekoa zaigu bera biziizan zen garaiko giro historiko, politikoeta literarloari begiratu bat ematea.

Umea zela ezagutu zuen karlistenbigarren gerratea (1872-1876). Hauamaitutakoan, Euskal Herriariaskatasun murrizte sasoia etorrizitzaion Foruen deuseztapenarekin.Honekin batera, ordea, kontrakoerreakzio gisa edo, euskalkontzientziaren berpizkunde-garaiagertatu zen. Inoiz baino gogorragoparatu zen herria euskararen alde.

Euskal kultur mailan gorakadanabaria egon zen, kultur elkarte,aldizkari berri, lore-joko eta abarrenagerpenarekin. Letra-munduan obrahandiak sortu ziren: KanpionenGramatika, Manterolaren Kantategia...Iparragirre hortik zehar zebilen bere«Gernikako arbola» eta abar abestuz...

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ONDARROAHondarroa da Txomin Agirre idazlearen jaioterria, etabizitzarik gehiena andik kanpo egin bazuen ere nabaria daharen idazlanetan sorterriaren oroitzapena.

3

Euskal letren munduak, beraz,bultzada handia jaso zuen, bainadesadostasunak sortu zituen funtsezkoarazo bat zegoen, hizkuntzarenaberarena, hain zuzen. Garbizaletasunedo garbizalekeriaren auzia pil-pileanzegoen. Batetik, Sabin Arana eta berejarraitzaileak zeuden, euskararengarbitasun-kontuetan mutur-muturrekojarrera zeukatenak, erdal kutsukoedozein hitz baztertu etaneologismoetara behin eta berrizjotzen zutelarik, ordurarteko euskal langehienak, erdarakadaz kutsatuakzirela-eta, arbuiatuz.

Bestetik, Azkueren iritzia zegoen.Beronek, garbizalea izanik ere, tradiziozahar eta herrikoiari lotuta ikustenzuen jarraitu beharreko eredua.Txomin Agirre gehienbat bigarrenkorronte honen barruan kokatubeharko genuke. Garbitasunarenkontuaz oso arduratuta zegoen; hitzeta esaldien jatortasuna bilatzen zuen,baina Aranaren neologismorikonartzeke, nahiz eta sarritanLarramendiren eragina nabaria izan.

Edozein modutan ere, bai batzuenbai besteen helburu nagusia euskaraberpiztea zen, eta hori emaitzetannabaritu zen. Ordurarteko lan erlijiosoedota didaktikoek nagusitasuna galduzuten, eta benetako literatura egitenhasi zen. Hortxe dugu adibide gisaTxomin Agirreren obra. Bertan helburudidaktikoa eta tarteka mezu erlijiosoakbegi bistakoak izan arren ezin zaiobalore literariorik uka.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

AZKEN KARLISTADAAgirreren haurtzaroko oroitzapenen artean dago azkenkarlistadarena ere (1872-1875). Trajedia eta bizi-nahia, denaizan zen hura. Garaiko marrazki honetan, honela erakutsizituen aldizkari madrildar batek Euskal Herriko soldaduak:gudu-tarte batean elkarrekin hizketan eta lagunartean,Murietan Nafarroa.

4 R.M. AZKUEAgirrek eta Azkuek Gasteizen ezagutu zuten elkar,apaizetarako ikasketak egiten hango Seminarioan egonzirenean. Han adiskidetu ziren, ata gero, bizitzan zehar,elkarren arteko eskutizketa ederra utzi ziguten. Jaiotzez, urteberekoak ziren. Txomin nahiko gazterik hil zen (56 urterekin);Azkue, ostera —osasun sendokoa izaki—, Agirre baino 31 urtegehiago bizi izan zen, 1951 arte.

IZAERA

Garai hartako ingurugiroari buruzaipatutako horiek esan ondoren, azterdezagun orain Txomin Agirrerenizaera.

Honi buruz dakigun gehienaGasteizko Seminarioan ikaskide izanzuen Azkuerekiko erlazioari eskerjasota dago. Batetik, ondarrutarra hilzenean Azkuek bere ohorez egin zuenhitzaldia dugu, eta bestetik, bizitzanzehar, adiskidetasun leial batidagokionez, elkarri bidali zizkioteneskutitz ugariak daude. Bion artekokonfidantza handi bat ikus dezakeguharreman hauetan. Hirugarren argibidebat ere aprobetxa litekeTxominek bereobretan zuzen edo zeharka adieraztendituen iritziena, alegia.

Informazio-iturri hauetan oinarrituta,Txomin Agirreren nortasun ezaugarrinagusiak aipatzen saia galtezke:

—Zintzotasuna. Hona Azkuerenhitzak:

Seminario'ko urte alai aietan odolgorrigiñanok, sarberritan beintzat, batean zutikbestean belauniko, okerreriatxoren batenordaiña artzen genuen artean, Agirre odol-zurbilla etzan bein ere bide zuzenetikateratzen, ta elizan izan ezik bein ereenuen belauniko ikusi (Azkue (1920):ltzaldiak. «Agirre beretergoan». Donostia,72. or.).

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

5

SABIN ARANAEusko Pizkundearen barruan (1876-1936) Aranakabertzaletasunarekin indarberritu egin nahi izan zueneuskaltzaletasuna ere, baina beti ere molde jakin batenbarnean. Agirrek maiteago izan zuen, hizkuntz ereduarizegozkionetan, Azkueren maisugoa, Aranarena baino.

—Apaltasuna. Ezaugarrinabarienetakoa zen, dirudienez.Sarritan Azkueri ematen zizkion berelanak, argitaratzeko edo zakarrontzirabotatzeko, bere irizpidearen arabera:

... Sin prejuicio de que mañana te remitaalgo para «Euskalzale» ahí van esosversos, o lo que fueren... Por supuesto, sino te parecen bien, échalos al cesto y seacabó (Zubikarai, A. (1970): Domingo deAgirre, in: La Gran Enciclopedia Vasca. IV,542).

—Ezkortasuna/Umorea. Azkuekezkor eta makal samartzat zeukanAgirre; baina, bestalde, bazekienTxominek zer zen umore fin etaironikoa:

... te remito esta especie de carta, comodirían los académicos de la lenguaespañola, para que hagas de ella (de lacarta por supuesto) lo que te de la foralgana (Ib., 540. or.).

... Después de cinco o seis horas deconfesionario muy pocas ganas suelehaber de escribir. Creo que estarásconforme conmigo, si has sufrido algunavez tales latas (Ib., 542. or.).

—Prestutasuna. Azkuek dioenez,zein dialektologi lanetarako zein arazopertsonalen bat konpontzekoAgirregana jotzen zuenean, betiaurkitzen zuen bere adiskidealaguntzeko prest, era jator etazabalean.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

6

PENTSAERA

Hiru ezaugarri hauek osatzen dutenagusikiro Txomin Agirrerenpentsaera: Euskaltzaletasunak,Abertzaletasunak, Kristautasunak.«Euskaldun-fededun» banaezinezkohitz bikotea zen berarentzat.

Euskaldunak euskaraz egin beharzuen beti eta ondo, erdarakadarikgabe; gero, Euskal Herria maitatu etadefendatu eta, denaren gainetik,kristau zintzoa izan.

Hiru ardatz nagusi hauen ondoanbadaude, jakina, beste osagaigarrantzitsu batzuk, hala nola herrixehearen eta bizimodu apalekojendearen defentsa, hala beharzenetan jauntxo eta aberaskumeekinkontrajarriz.

Matxismo-kutsua ere igertzen zaio.Agian ez da bidezkoa duela hainbesteurte emandako iritiziak gaur egunekoikuspuntutik aztertzea, baina hordaude Kresala elaberrian narratzaileakemakumeei buruz botatakoak:Emakumeak, biziko badira, jardunanaitanaiezkoa dabie. (XVII. kap., 124.or. Labayru-ren edizioan, 1986). Etagerotxoago:

... goiko ta beko bizilagunakaitik, txalopajaubeagaitik, erakusleakaitik,osagilleagaitik, udaletxeko agintariakaitik;txankame, txotxapaindu, buztanikara,diruzale, andinaiko, koipelustre, ekin beti taeragin mingain zorrotzari. Jakingo leukiebarri edo albiste bat lurpean gordetaegongo balitz be, ta uskeria izan daroenaikoa luzaroko jardun gogotsuetanegoteko (Ib., 125. or.).

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ZUMAIAOsasun ahulekoa eta sosegu handikoa zen Txomin Agirrerentzat,Zumaia izan zen bere bizileku aproposa. Han ematen zituen ia bereapaiz-urte guztiak, eta bertatik idatzi zituen Euskal-Herria —mendi etaitsaso— ispilatu nahi izan zuten obra haiek.

7

Txomin Agirrek beti defendatuzituen, su eta gar, Euskal Herriko bitradizio-bizimodu nagusiak, baserrikoaeta itsasaldekoa, eta hori bereidazlanetan agertuko zuen argi etagarbi.

Aparteko aipamena merezi duondarrutarrak euskal gaiekiko arduraadieraziz kultura zereginetan izanzuen partaidetzagatik. Inon euskararenaldeko elkarte edo aldizkaririkbazegoen hantxe egongo zen Txominpartaide edo laguntzaile gisa. Adibidebatzuk jarriko ditugu:

—Euskalerriaren Alde aldizkariarenfundatzaile izan zen Arturo Kanpion,Karmelo Etxegarai eta JulioUrkixorekin batera.

—Euskalzale bizkaierazkoaldizkariarekin harreman sakonazeukan. Bertarako lan ugari egiteazgainera, erosle eta harpidedun bilaibiltzen zen alde batetik bestera.

—Ibaizabal, Euskal-Esnalea, RIEV-en ere argitaratzen zituen lanak.

1918an gertaera handi bat egon zenEuskal Herrian: Eusko Ikaskuntzaelkarteak Oñatiko lehen batzarospetsuan Euskaltzaindia sortzeaerabaki zuen. Hantxe egon zenondarrutarra euskarari zegokionatalaren zuzendari. Lehen laueuskaltzainak Azkue, Kanpion,Eleizalde eta Urkixo izan ziren.Hurrengo urtean beste zortzi izendatuziren, hauen artean Txomin Agirre.

Ezin izan zuen, baina, batzaraskotara azaldu. Osasun aldetik gizonmakal samarra izaki, ordurako gaixoakjota zegoen, bizitzan zehar egindakolan handiak makalduta, eta laubileratara agertu zen, 1920.ekourtarrilaren 14ean hil zen arte.Heriotza, Zumaiako kaperau-etxeanetorri zitzaion, eta harkEuskaitzaindian lagatako hutsuneaSeber Altubek bete zuen.

EUSKALZALE (1897-1899)Tx. Agirrek hurbiletik segi izan zituen Azkue adiskidearenlanak, eta beronek sorturiko Euskalzale aldizkarian lankideizan zen.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

8

TESTUINGURU HISTORIKOA

Txomin Agirre benetako lehen euskalnobelagilea da. Europako korronteliterarioek ez zuten euskarazkoprodukzioan isladarik izaten. Orokorkihitz eginez, elaberrigintza modernoarensorrera XVII. mendeko Espainiako«Novela Picaresca» delakoan kokatubeharko genuke, askoren ustez.Hasiera honek XVIII.ean Ingalaterranizan zuen jarraipen indartsua, etaXIX.ean zabaldu zen besteherrialdeetara. Euskal Herrian, ordea,lehen elaberria ez zen 1897ra artegauzatu, Txomin Agirrek Auñemendikolorea idatzi zuen arte.

Badauzka lan honek aintzindaribatzuk, baina ezin ditugu egiazkonobelatzat hartu:

—Mogelen Peru Abarka (1802)elaberria baino gehiagoBerpizkundegaraiko elkarrizketenantzekoa da. Erdi Aroko «Relatosenmarcados» izenekoekin ere parekaliteke.

—Daskonagerreren Atheka gaitzekooihartzunak (1870) frantsesetik itzulitadago.

—Elizanbururen Piarres Adame(1889) eta Azkueren Bein da betiko(1893) laburregiak dira elaberritzathartuak izateko.

Beraz, Txomin Agirre dugu leheneuskal nobelagilea, bere ohiturazko etakondairazko elaberriekin, eta beraueiesker da ezaguna, bestelako lanlaburrago batzuk egin bazituen ere.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

IDAZLE-ZEREGINETAN

ALDIZKARIETATIK LITERATURARAAldizkariek eskaintzen zituzten erraztasunengatik, Tx. Agirrerenliteraturako hiru lan handienak aldizkarietan agertu zirenlehenengoz osorik edo partez: Auñemendiko Lorea,Euskalzale-n (1898); Garoa, RIEVen (1907-1912), eta Kresala,Euskal-Erria-n (1901-1905).

9

Euskararen kalitateari buruzkoeztabaidak hain gogorrak ziren garaihartan, euskara estandarraren beharrasomatzen hasten zenean, neologismo-zaletasuna eta herrikoitasunakontrajartzen ziren sasoian tokatuzitzaion Txomin Agirreri idazle-bizimodua egitea. Bera ez zen batereistilu-zalea, eta euskara herrikoi etaaberatsaren alde apustu eginezidaztea erabaki zuen, bere lannagusiak, Kresala eta Garoaelaberriak, bata bizkaieraz eta besteagipuzkeraz emanez.

Honainokoak gogoan ditugula, jodezagun orain Txomin Agirreren lanhandi eta txikiei buruzko beste zenbaitargibide ematera.

Elaberriengatik da ezaguna hura.Hiru idatzi zituen osorik eta laugarrenaegiten hasita zegoen, heriotza helduzitzaionean: Auñemendiko lorea etaKresala bizkaieraz eta Garoa etaamaitu gabeko Ni eta ni gipuzkeraz.Erdiko biak dira ospetsu etaaipagarrienak.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

KULTUR LAGUNARTEANEuskal Herriko kultur lagunartean oso onartua izan zen TxominAgirre bere garaian «Euskai-Esnalea» elkartekozuzendaritzakoa izan zen, eta Euskaitzaindia sortzeanlehenengo euskaitzain aukeratuen tartetakoa. Hemen damagunargazki hau ia klasikoa da: K. Etxegarai, A. Kanpion, J. Urkixo,Tx. Agirre. S. Mujika eta J.K. Gerra (ezkerretik eskuinera).

10

KRESALA (1906) GAROA (1912)Bi obra nagusi hauen liburu gisako lehen edizioak DurangokoFlorentino Elosuren moldiztegian agertu ziren. Geroztik besteseina argitaraldi ere izan dituzte (1988a arte behintzat).

LEHEN NOBELA

Auñemendiko lorea 1897anargitaratu zen lehen aldiz, Euskalzalealdizkarian. Hurrengo urtean bertakoinprentan liburu-moduan atera zuten.Harez gero ez zen berriro 1966rartepublikatu. Hasieran, Riktrudis zeukanizentzat. Kondairazko nobela honetanTxomin Agirrek zazpigarren mendeanbizi izan zen Riktrudis santaren bizitzakontatzen digu.

Askok aipatu dute Auñemendikolorea-k Navarro Villosladaren Amaya olos vascos en el siglo VIII liburuarekinduen antza.

Agirreren nobela honek ez zuela,inola ere, Kresala eta Garoa-ren ospealortu esan behar da, eta beregarrantzia, hain zuzen, lehen euskalelaberria izatean datzala.

KRESALA (1906)

Kresala lehenengoz Euskalerriaaldizkarian argitaratu zen, zatika(1901-1904). Bigarrenez, 1906an,Florentino Elosuren Durangokoinprentan. Idazleak berak dioenez,ohiturazkotzat jo dezakegun elaberrihonen bidez arrantzale-jendearimonumento handi bat egin nahi izanzion Agirrek, «ezagutuagoa,errukituagoa eta maitatuagoa» izanzedin, bere hitzetan. Izan ere,amodiozko istorioa tartean dagoela,arrantzaleen eta kostaldeko herrienohiturak agertzen zaizkigu bertan,dena gorespen eta laudorioz beteta.

Batzuk idazlan honetan Pereda-rengaztelerazko Sotileza-ren eraginaikusten dute.

Kresala elaberrian argi eta garbiazaltzen dira Txomin Agirrerenideologia osatzen zuten hiru ardatznagusiak: Euskaltzaletasuna,abertzaletasuna eta kristautasuna.Idazlearen iritziak narratzailearenahotik edota pertsonala on eta jatorrenesanetan agertuko dira.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

11

OÑATIKO URIBARRIGaroa-ko joan-etorrien gertagunea Oñatiko auzo hauxe izan zen, bainaOñati-alde hauek ez ziren idazleak sobera ezagutuak. Bitxikeria jakingarribezala, zera gogora liteke: Agirrek bertatik bertara sekula ikusi ez zituenAizkorri eta Urbia inguruak deskribatu zizkigula bere elaberrian.

GAROA (1912)

Garoa lehenengo aldiz RIEV-enargitaratu zen, zatika, 1907tik 1912rabitartean, azken lau kapituluak salbu.Bigarren argitaraldia FlorentinoElosuren inprentan egin zen 1912an,Durangon.

Kresala-n, bizkaieraz, Itsastarrenbizimodua agertzen bazaigu, Garoa-n,gipuzkeraz, baserritarrena azaltzen da.Oñatiko Uribarri auzoan kokatuta dagoistorioa.

Honela, Txomin Agirrek ohiturazko bielaberri hauekin omenaldi handia eginnahi izan zien Euskal Herriko hizkuntzaeta tradizioei gogorren eutsi dietenarrantzale eta baserritarren kolektiboei.

Azken elaberri honetan Peredarengaztelerazko Peñas Arriba-ren eraginaikusten dute batzuek.

Badago betidanik nahikoaeztabaidatua izan den auzi bat: zeinote da hobea, Kresala ala Garoa? Biokbeste lan guztien gainetik daude, argieta garbi, baina lan nagusitzat batbakarra hartzekotan, zein?

Garoa estilo aldetik agian landuagoada, erromatikoagoa ere bai, Kresala,berriz, biziagoa, errealagoa. TxominAgirrek berak esan omen zuen behin,Kresala-ren arrakasta ikusita, besteelaberri «hobe» bat prestatzen ari zela,baina gehienetan ez da idazlea berabere lanen kalitatea neurtzekoegokiena irakurle kopuruari begiratuta,Garoa ei da irakurriena, argitaraldiakkontutan harturik.

Bakoitzak bere konklusioak ateraditzala nobela biak irakurrita. Denarengainetik adierazi behar dena da, lanbiak ederrak direla eta beste guztiekbaino maila hobea daukatela.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

12

AZKEN NOBELA, ET ABESTELAK OAK

Ni eta ni, Txomin Agirre hil aurretikidazten hasi zen laugarren elaberriada. Kondairazkoa izateko bideanzegoen, Auñemendíko lorea bezalaxe,eta kontaeraren oinarria Erdi ArokoOinaztarren eta Ganboatarren artekoborroka zen. Kapitulu batzuk EuskalEsnalea aldizkarian argitaratu ziren.

Badauka, Txomin Agirrek, elaberriezgain, beste lan laburrago ugari, baibizkaieraz bai gipuzkeraz. Batzuk,aipatuko ditugu adibide gisa:

—Garai hartako aldizkarietansakabanatutako artikuluak (Ibaizabal,Euskalzale, Euskal Esnalea, RIEV-en,etab.).

—Oierkiak: «Ai balekite», «Amabat», «Sarako lorea», etab.

—Herri-narrazioak: «MaitonItzontzi», «Anton Betozko», etab.

—Histori lanak: «Larramendirenbizitzaren berri labur bat», etab.

—Itzulpenak: Kanpionen «Larraldekolorea» antzerki lana, Arzaken lanak ...

—Sermoi ugari.

—Erdarazko lanak.

Aita Oinandiak, TxominAgirrerentzako omenaldi gisa, lanlabur hauetako asko, ez denak, hartueta bilduma ederra egin zuenOndarrak izeneko liburuan. Sarreraluze baten ondoren, honela egituratuzuen bere lana: l) Gertirudiak:Txominen elaberrietako zati onenak,bere ustez. 2) Olerkiak. 3) Ipuiñak.4) Eliz gaiak. 5) Kondaira-kimak.

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

HILOBIABere egoitza maitea izan zuen Zumaian du Txomin Agirrek berehilobia era. Heriotzak ez du handitu baizik egin idazle honen balioliterario eta historikoa. Azken urteotan agertu dira, izan era, berarenobrari eskaini zaizkion azterketa lanik ederrenak.

COLEGIO DE MARIA Y JOSEZumaiako ikastetxe honetako kaperaua izan zen bere apaiz-bizitza ia osoan Txomin Agirre. Maite zituen bertako bake-giroa ata lasaitasuna, eta maite zuten bera era hango moja,ikasle ata gurasoek. Haren liburutegia ere hementxe dago,maitasunez gordeta.