Birusak

12

Transcript of Birusak

1. Definizioa.

2. Ezaugarriak.

3. Tamaina eta egitura.

4. Motak.

5. Erreplikazioa.

6. Beste birus mota batzuk.

Birusak mikrobio motak dira.

Patogenoak izan daitezke.

Birusek ez dute beren kabuz ugaltzeko gaitasunik eta zelula bizidunak inbaditzen dituzte.

Makinaria metabolikoa erabiltzen dute bere material genetikoa erreplikatu ahal izateko.

Zelula eukarioto nahiz prokariotoak eraso ditzake.

Birusek eragindako gaixotasunen larritasuna asko aldatzen da mikrobioaren arabera.

Birusek ez dute organulurik eta ezta autonomia metabolikorik ere, beraz, ez dira zelulatzat hartzen.

Beren bizi zikloak bi fase ditu: Bata extrazelularra (zelulatik kanpokoa) eta metabolikoki inertea, eta bestea intrazelularra (ugalketa ematen denekoa).

Birusen tamaina 24 nanometrotik hasi eta 300 nanometroetarainokoa izan daiteke.

Hain izaki txikiak izateagatik, beren aurkikuntza oso berandu gertatu zen.

Birusen existentziaz dagoen lehen erreferentzia Dimitri Ivanovski errusiar botanikoak eginikoa da. Hau, tabakoaren mosaiko izeneko gaixotasun eragilearen bila zebilen eta zera ondorioztatu zuen, bakterioak baino toxina edo organismo txikiago bat izango zela eragile hori, bakterioak atxiki zitzaketen iragazkiak iragan baitzitzazkeen. Eragile patogeno hauei, birus iragazkor deitu zien.

30. hamarkadan, poro txikiagoko iragazkiak erabiliz, birus kantitate handiak lortzea ahalbideratzen duen in vitro hazkuntza zelular teknikekin, ultrazentrifugazioarekin eta azkenik mikroskopio elektronikoa eta X izpien difrakzioaz, birusak ikustea lortu zen.

Kristalizagarritasuna: birusak kristalizagarriak dira. Partikula birikoek forma geometriko doiak dituzte eta beren artean berdin-berdinak dira, beste organulu, organismo eta zelulak ez bezala. Bolumen eta forma berdinekoak izanik, partikula birikoek pauta tridimentsional erregularretan ordenatzeko joera dute, kristalizatzekoa alegia.

Beren egituran proteinazko kapside batek azido nukleikoa biltzen du, hau DNA edo RNA izan daitekeelarik. Egitura hau bere baitan proteina desberdinak izan ditzakeen geruza lipidiko batez inguratuta egon daiteke, birusaren izaeraren arabera.

Birus helikoidalak: Kapside helikoidala subunitate mota bakar batez osatua dago. Subunitateak ardatz zentral batera lotzen dira barnean hutsunea duen egitura helikoidala osatuaz. Honela, harizpi itxurako birioiak osatzen dira zeinak motz eta zurrun edo luze eta oso malgu izan daitezkeen. Material genetikoa, gehienetan kate bakarreko RNA, baina batzuetan ssDNA, proteinazko helizeari lotuta dago, karga negatibodun azido nukleikoa eta karga positibodun proteinen arteko interakzioen ondorioz. Orohar, kapside helikoidalaren luzera, barnean daraman azido nukleikoaren luzeraren araberakoa da eta diametroa berriz protomeroen tamaina eta antolamenduaren araberakoa. Asko ikertutako tabakoaren mosaikoaren birusa da birus helikoidal baten adibidea.

Birus ikosaedrikoak: Kapside ikosaedrikoek esfera itxura dute behar baino handipen txikiagoaz begiratuz gero, baina berez ikosaedro baten itxura hartzen dute. Mota ezberdinetako kapsomeroek lotura ez kobalente bidez ikosaedro erregular bat osatzen dute, 20 aurpegi triangular eta 12 ertzeko poliedroa alegia. Erdialdean hutsune bat geratzen da non azido nukleikoa kokatzen den, bildu bildu eginda. Batzuek aurpegi gehiagoko poliedroak osatzen dituzte eta batzuek kapsidetik kanpokaldera irteten diren zuntz proteikoak ager ditzakete. Birus ikosaedrikoen adibide moduan ditugu pikornabirusak (hotzeri eta faringitien sortarazleak) eta baita adenobirusak ere .

Birus konplexuak: Aldaera txiki batzuek ager ditzakete, baina orokorrean beren egiturak zati hauek agertzen ditu:Azido nukleikoa daraman buru bat, ikosaedro itxurakoa.Egitura helikoidala duen isatsa, zilindro huts formakoa.Kapsomeroz osatutako lepoko bat burua eta isatsaren artean.Oinaldeko plaka bat isatsaren azken muturrean, birusa ostalariaren mintz zelularrari lotzen laguntzeko ainguratze puntu batzuekin. Plaka honetatik, proteinazko zuntz batzuk ere irteten dira, finkapen hori gauzatzen laguntzen dutenak.Birus bakteriofago gehienek itxura konplexu hau agertzen dute.

Birusek ostalaria infektatu eta gaixotasuna hedatu ahal izateko ugalketa ezinbestekoa dute. Horretarako ostalariaren zelula erabiltzen dute, beren kasa erreplikatzeko gaitasunik ez baitute. Birusen errreplikazio zikloa asko aldatzen da birus mota batetik bestera, baina funtsean sei oinarrizko urratsez osatzen da. Birusen erreplikazio zikloa.Finkapena.Finkapena. Birusak eta ostalariak "talka" egiten dute eta ezagutza ematen da. Birusaren kapsideko proteina eta ostalariaren zelulako hartzaile espezifikoen arteko lotura itzulezina da.Barneraketa.Barneraketa. Birus espeziearen arabera barneraketa desberdina izan daitekeen arren, orokorrean endozitosia edo mintzarekin fusioa erabiltzen dute. Bakteriofagoen kasuan genomaren injekzioa ematen da.Biluztea.Biluztea. Birusaren azido nukleikoa ostalariaren zelulan askatzen den momentua da, horretarako zelularen entzimek kapsidea degradatzen dute.Erreplikazioa.Erreplikazioa. Birus berrien eraketarako beharrezkoak diren osagaien sintesia da, hots, RNAm eta proteinena.Heltzea.Heltzea. Genoma eta kapsidearen artean ensanblaia gertatzen da.Askapena.Askapena. Birusak zelulatik lisi edo gemazio bidez askatzen dira. Estalkidun birusek gemazioa erabiltzen duten bitartean, estalki gabekoak zelulan pilatzen joaten dira denbora batez eta ondoren, zelula lisiz puskatzen dute.

ARN birusak

A Hepatitisaren birusaAmorruaren birusa.C Hepatitisaren birusa.Ebola birusa.Errinobirusa.Errotabirusa.Errubeolaren birusa.GIB (Giza Immunoeskasiaren Birusa).Hazizurriaren birusa.Influenza birusa (Gripearena).Koronabirusa.Parainfluenza birusa.Poliobirusa.

ADN birusak

Adenobirusa.Barizela-zoster birusa.Baztangaren birusa.C Hepatitisaren Birusa.Epstein-Barr birusa.Flabibirusa.Herpes arruntaren birusa.Parbobirusa.Zitomegalobirusa.