Biologia Batxilergo 2. Maila: Zitologia

19
Zelula Eukariotoa (Animalia) Mintz Plasmatikoa: Mintzaren osagai nagusia fosfolipidoak dira, eta beste osagaien artean proteinak, kolesterola, gluzidoak eta glukolipidoak ere badaude. Fosfolipidoek mintz bikoitza osatzen dute, bere portaera anfipatikoagatik. Honegatik fosfolipidoen zati apolarra uretatik aldentzeko elkartu egiten dira fosfolipidoen zati polarra kanporantz utziz, eta honela bi aldeetan ura onartzen duen mintza sortuz. Zelula mota guztietan agertzen da, eta biguna, moldagarria eta bizia da, hau da, etengabe berrizten ari da. Mintzak substantzien trukea ahalbideratzen du. Beharrezkoak diren guztiak sartzen dira baina komeni ez direnak ez dira sartzen. Mintzak zelularen mantenugaien eta hondakinen sartu irtenak kontrolatzen ditu, hau babestu eta harreman funtzioa ahalbidetzen du. Zelula mota bereizten ere laguntzen digu. Mantenugaien eta hondakinen sartu irtena hainbat modutan egiten du, energia erabiliz eta energia erabili gabe, eta proteina batzuen bidez edo fagozitosi bidez, hau da, mintzaren bidez inguratuz. Fosfolipidoen mugimenduak Errotazioa: Fosfolipidoek bere buruari buelta ematea. Flip Flop: Geruza batetik besterako tokialdaketa. Difusio Laterala: Fosfolipidoen mugimendu laterala. Fosfolipidoen Osagaiak eta Egitura Fosfolipidoen gantz azidoak insaturatuak dira, beraien artean ez dira oso ondo lotzen eta jariokortasuna ematen dio. Proteinak daude Fosfolipidoen artean edo itsatsita. Fosfolipidoak zeharkatzen. Geruza bat edo bi zeharka ditzake: Integralak edo Intrinsekoak Fosfolipidoekin lotuta baina ez zeharkatuz, itsatsita: Periferikoak

description

Biologia --> ZitologiaApunteak

Transcript of Biologia Batxilergo 2. Maila: Zitologia

Page 1: Biologia Batxilergo 2. Maila: Zitologia

Zelula Eukariotoa (Animalia) ● Mintz Plasmatikoa: 

Mintzaren osagai nagusia fosfolipidoak dira, eta beste osagaien artean proteinak, kolesterola, gluzidoak eta glukolipidoak ere badaude. Fosfolipidoek mintz bikoitza osatzen dute, bere portaera anfipatikoagatik. Honegatik fosfolipidoen zati apolarra uretatik aldentzeko elkartu egiten dira fosfolipidoen zati polarra kanporantz utziz, eta honela bi aldeetan ura onartzen duen mintza sortuz. Zelula mota guztietan agertzen da, eta biguna, moldagarria eta bizia da, hau da, etengabe berrizten ari da.  Mintzak substantzien trukea ahalbideratzen du. Beharrezkoak diren guztiak sartzen dira baina komeni ez direnak ez dira sartzen. Mintzak zelularen mantenugaien eta hondakinen sartu irtenak kontrolatzen ditu, hau babestu eta harreman funtzioa ahalbidetzen du. Zelula mota bereizten ere laguntzen digu. Mantenugaien eta hondakinen sartu irtena hainbat modutan egiten du, energia erabiliz eta energia erabili gabe, eta proteina batzuen bidez edo fagozitosi bidez, hau da, mintzaren bidez inguratuz.  

Fosfolipidoen mugimenduak 

● Errotazioa: Fosfolipidoek bere buruari buelta ematea. ● Flip Flop: Geruza batetik besterako tokialdaketa. ● Difusio Laterala: Fosfolipidoen mugimendu laterala. 

 

Fosfolipidoen Osagaiak eta Egitura 

● Fosfolipidoen gantz azidoak insaturatuak dira, beraien artean ez dira oso ondo lotzen eta jariokortasuna ematen dio. 

 ● Proteinak daude Fosfolipidoen artean edo itsatsita. 

○ Fosfolipidoak zeharkatzen. Geruza bat edo bi zeharka ditzake: Integralak edo Intrinsekoak 

○ Fosfolipidoekin lotuta baina ez zeharkatuz, itsatsita: Periferikoak 

Page 2: Biologia Batxilergo 2. Maila: Zitologia

 ● Proteinak ere mugi daitezke. 

 ● Gluzidoak kanpoko geruza bat osatzen dute mintzean, Glucocaliz izenekoa. Hau 

gehien bat animali zeluletan gertatzen da hauek behar beharrezkoa baitute zelulen arteko komunikazioa. Landare zelulek ezin dute hauek eduki, pareta zelularra baitute. 

● Proteina kateekin konbinatzen dira gluzidoak glikoformak sortuz. Glikoformak (Glikolipidoak edo Glikoproteinak) mintz plasmatikoaren kanpoaldean daude eta babes funtzioa ematen diete zelulari. Zelulak elkar komunikatu daitezke glikoforma hauek osatzen duten besoekin. 

● Glukoformek zelulari identitatea ematen diete. Sistema inmunitarioak gorputz arrotzak identifikatzen ditu. Forma arrotzak glukoformetan itsatsita geratzen dira eta gero sistema inmunitarioak gorputz arrotz horiek suntsitzen ditu. Antigeno lana dute glukoformek, molekula arrotzak identifikatuz eta sistema inmunitarioa abisatuz. 

● Gluzido hauek oligogluzidoak dira, eta kanpotik lortu behar ditugu. Monosakaridoak dira. 8 mota daude, eta horietako bi sakarosa eta galaktosa dira. 

 (?¿“”ZELULA ARTEKO LOTURAK PROTEINA BATZUEK EGITEN DUTE EHUN BATZUK 

SORTZEKO ETA HAUEK IRAGAZGAITZ EGITEKO””?¿)  Egitura: Mintza Mosaiko Jariakor eran antolatuta dago. 

● Mintza asimetrikoa da, proteinen kokapena ezberdina delako, eta gluzidoek ere asimetrikotasuna eragiten dute. Fosfolipidoak ere modu asimetriko baten daude kokatuta. 

● Ardatza horizontalean jarriz bi aldeak ez dira berdinak izango, proteinen eta gluzidoen mintzan kokapenagatik. 

 

Page 3: Biologia Batxilergo 2. Maila: Zitologia

 Kolesterola 

● Kolesterola mintz plasmatikoan itsatsita jartzen da, fosfolipidoen inguruan, eta fosfolipidoen buru polarren arteko Van der Waals loturak gertatzea galarazten du, mintzari fluidotasun handiagoa emanez. 

  

Substantzien Trukaketa 

Molekula Txikiekin ● Garraio pasiboa: Energia gasturik gabe (berez gertatzen den garraioa). 

○ Gradiente  elektrokimikoaren alde (karga positiboak mugitu karga negatiboen aldera erakarpen indarrengatik) 

■ Gradiente elektrikoa: Positiboak negatiborantz. ■ Gradiente Kimikoa: Kontzentrazio handiko guneetatik kontzentrazio 

txikiko tokietara → Difusioa gertatzen da. ○ Difusioa (molekulen mugimendua): Gradiantearen alde egiten den garraioa → 

Kontzentrazio handia dagoen tokitik kontzentrazio txikia dagoen aldera mugitzen dira molekulak. Mintzak batzuetan oztopoak jartzen ditu. Mintzak molekularen tamainaren eta izaeraren arabera pasatzen uzten die. 

■ Difusio sinplea edo bakuna: Molekula apolar txikiek fosfolipidozko geruza bikoitza zeharkatzen dute, mintz barnera sartuz (O2, CO2). 

■ Difusio erraztua: Proteinetatik zehar molekula txiki polarrak edo ionikoak (karga dutenak) proteinetatik pasatzen dira mintz barnera sartuz.  PROTEINEN LAGUNTZA (Hauetatik pasaz) 

○ Oxigeno molekula bat gradientearen alde fosfolipidozko geruza bikoitzetik pasatzen da. 

● Garraio aktiboa: ○ Gradiantearen kontra egiteko garraioa zelulek lagundu egin behar izaten 

dute. Adibidez muskuluko zeluletan glukosa gehiago gordetzeko. Zeluletan dagoeneko badago baina odolean dagoena ere zeluletan gorde behar da, 

Page 4: Biologia Batxilergo 2. Maila: Zitologia

beraz gradientearen kontra garraioa egiteko bertako zelulek lagundu egiten die. Gradiante elektrokimikoaren kontra egiten den garraioa da eta proteinen bidez egiten da. Beti energia gastatzen da ATPtik lottzen dena. ATParen fosfato taldea askatu egiten da energia askatuz. Proteinek energia hori erabiltzen dute. 

○ Molekula txikiak proteinetatik igarotzen dira. ■ Sodio potasio ponpa. 3 sodio ioi ataratzen dira 2 

potasio ioi sartzen direnenan. Hau eremu elektriko ezberdina dagoelako gertatzen da. Kanpoan karga positiboa da, eta barruan negatiboa, eta hau mantendu behar da, beraz energia gastatuz ioiak alde batetik bestera mugitzen dira kargak mantentzeko. 

○ Energia ATP­tik eskuratu   Molekula handiekin Beste mekanismo batzuk ditu molekulak bereganatzeko ENDOZITOSIA barneratzeko eta EXOZITOSIA kanporatzeko.  

● Endozitosia: Substantziak barrura sartzea, beti besikula bat sortuz, fagosoma duena izena. 

○ Adibidez birusak zelula barruetara sartu behar izaten dira ugaltzeko. Orduan birusaren kanpo partikulek zelularen mintzeko errezeptoreekin lotu egiten dira, zelula barnera sartzeko endozitosi bidez besikula baten. 

○ Fagozitosia → Fagosoma = Nutrienteak dituen besikula bat da. ■ Molekula handi eta solido egoeran dagoena, eta irensketa endozitosi 

bidez gertatzen da. ■ Bakterio identifikatzean mintzaren konformazioa aldatu, deformatu eta 

fagozitatzeko substantzia, gorputza,... iguratzen da guztiz inguratu arte. 

■ Guztiz inguratuta mintzetik banatzen da, besikula gisa barneratuz. ○ Pinozitosia: Likido egoeran dagoen molekula handi bat irensten denean. 

             

Page 5: Biologia Batxilergo 2. Maila: Zitologia

● Exozitosia: Besikulatik bakterioa edo beste substantzia handi bat kanporatzeko. Baita hormonak ere. Fagozitosiaren aurkako prozesua da. Inguratzen duen mintza zelularen mintza izatera pasatzen da, inguratzen zuen substantzia kanpo ingurunera askatuz. 

● Transitozia: Odol basoetara sartzeko endositozi bidez, odol basotik transitosi besikulan, eta ondoren exozitosi bidez kanporatzen da.

 ● Sinapsia: Kanal batzuk sortzen dituzte mezulari kimikoak alde batetik bestera 

garraiatzeko. → Neuronak  

Page 6: Biologia Batxilergo 2. Maila: Zitologia

 

Mintzaren Funtzioa 

● Zelula babestu ● Egitura funtzioa → Muga fisikoa (barne ingurunea eta kanpo ingurunea) ● Identitate zelularra → Zelulari identitatea ematen dio (sistema immunitarioak gorputz 

arrotzak identifikatzen ditu glukoformei esker) Glukoformek, glukokaliza osatzen dute ○ Globulu gorrietako mintzean dauden antigenoek identitatea ematen dio 

zelulari ● Trukaketa → Substantzia eta molekulen elkartukraketa 

○ Garraio pasiboa (gradiantearen arabera) → Osmosia eta difusioa ○ Prozesu dinamikoen bidez → Garraio aktiboa, energia gastatu (gradiantearen 

kontra) ● Komunikazioa → Seinale molekularrak jasotzeko (mezulari kimikoak) 

○ Mezularientzat (hormonak, neutrotransmisoreak) mintzean hartzaile espezifikoak (proteinak) 

● Zelularteko loturak → Mintzean dauden porteinei esker egiten dira (ehunak sortzeko) ○ Egitura bat egiten da lotura horiek lortzeko eta horretarako proteinak 

erabiltzen dira ● Erreakzioen gune garrantzitsua da mintzeko proteina batzuk entzimak baitura. ● Itsaspena →  Beste zelulekin loturak egiteko gaitasuna. Mintzean dauden proteinei 

esker gertatzen dira loturak zelulen artean. ● Mintzaren Berregite funtzioa 

 ● Errezeptore gisa jokatzen du, hormonak jasotzeko. Birusek zelula barnera joaten dira 

ugaltzeko. Beraz zelulako konektore batekin lotzen bada birusa barrura sartu daiteke. Birusek lotura gauzatu dezakete mintzaren errezeptore espezifiko batekin zelulak barrura sartzen uzten die. 

  

  

Page 7: Biologia Batxilergo 2. Maila: Zitologia

● Zitoplasma: Zelularen barnea betetzen duen likido likatsua da. Dena inguratzen du, eta zelulak duen ingurune urtsua da. Bi zatitan banatzen da, zelula mintzetik hurbilen dagoena, ektoplasma izenekoa, zelularen mugimenduaz arduratzen da, eta gero endoplasma, zelularen barnealdean dagoena, jariakorragoa eta organulu guztiak inguratzen dituena. Konposizioa: 

● %70­80 Ura ● %20­30 Proteinak ● Ioiak, aminoazidoak, gluzidoak eta ATP. 

Hauek zelulak behar dituen mantenugai eta osagaiak ditu. Hialoplasma koloide bat da, molekula handiak dituelako, eta honen egoera gel (likatsuago) edo sol (likidoago) izan daiteke.     

● Zitoeskeletoa: Proteinaz osatutako sare harikor bat da, zelulari forma eta euskarria eman eta barruko organuluen ordena eta mugimendua ahalbidetzen duena da. Mikrohariz eta Mikrohodiz proteinikoz osatua dago, eta korronte eta desplazamendu zitoplasmatikoak bideratzen du. Kaleko hizkeraz esan daiteke zitoeskeletoa zelula barneko dena eutsi eta honi forma ematen dion aldamioak direla. Zuntz ezberdinak daude eta zelulari forma ematen diote, eta organuluak mugitu, etab. egiten dute. Zuntz hauek polimerizatu egiten dira gehiago sortzeko, eta txikiago egiteko kateak suntsitzen dira. Mikrozuntzak (Aktina zuntzak dira, proteina globularrez osatutako kateak dira), zuntz ertainak (mikrozuntzak baino zabalagoak dira, Keratinazkoak dira) eta mikrotubuluz (zabalenak dira, Tubulinaz osatuta daude) osatuta daude. Proteina globularrez osatutako kateak dira, beraz desegin eta berregin daitezke erraz.  Mikrotubuluek Zentrosoma osatzen dute ere.  

● Nukleoa: Nukleoa material genetikoa babesten eta gordetzen du, eta ARN mezularia ekoizten du, eta mintz bikoitz batez osatua dago. Mintz bikoitz horrek poroduna da, ARN mezularia nukleotik atera dadin, eta erribosometan beharrezko proteinak sintetiza daitezen. Mintz hau erretikulu endoplasmatikoaren jarraipen bat da. Nukleoaren barnealde osoan nukleo plasma dago. Nukleo plasma disoluzio koloide bat da, urtsua, eta bere baitan entzimak eta DNA (kromatinatan) daude. Zelula interfazean dagoenean nukleoan gune bat bereizten da non kromatina (DNA eta histonaz osatua) kontzentrazioa handiagoa den. Gune honi nukleolo deitzen zaio. Material genetikoaz gain entzimak eta ATP, ADP eta fosfatoak daude. Zatiketa zelularra hastean, kromatina kondentsatu egiten da kromosomak sortuz. 

Page 8: Biologia Batxilergo 2. Maila: Zitologia

 Nukleo interfasikoa mitosiaren aurretik eta ondoren ikusten den nukleoari, hau da, zatiketa zelularra gertatzen ari ez den momentuan nukleo interfasiko deritzo. Nukleo honetan mintz nuklearra dago, mintz bikoitz bat poroak dituena. Mintz hau erretikulu endoplasmatikoaren luzapen bat da, eta honen antz handia du. Nukleoaren kanpoaldeko zatian erribosomak itsatsita daude. Kromatina dago, eta kondentsazio maila ezberdinak ditu, eta kontzentratuago dagoen atalak nukleoloa osatzen du. Tarteka tarteka ere pinporta batzuk daude baina ez nukleoloa bezain handia. Nukleoloan erribosomak ekoizten dira. Erribosomak proteinaz eta RNA erribosomikoz osatuta dago. Bi osagai hauek nukleoloan elkartu egiten dira. Erribosomak sortzeko beharrezko proteinak zitoplasmako proteinetan sortzen dira. RNA erribosomikoa (r) ADN kate batetik transkripzioz eratuko da. Hau sintetizatzeko kromatinaren atal batzuk erabiliko dira, Nukleoloa osatuz, non ARN erribosomikoa transkribatzeko informazio genetikoa izango dutenak.  Nukleoak poroak ditu material genetikoaren mugimendua ahalbidetzeko. Poroak proteinez osatutako egitura konplexu bat da. Nukleo mintzaren barrualdean oinarrizko lamina izeneko sare proteiko bat dago, hau da, zuntzezko lamina bat da. Nukleoplasma zitosol ere deitua nukleo barneko ingurunea da, eta bertan nukleotidoak, DNA eta ARN­a dago.  Kromatina: DNA helize bikoitza eta histonak Eukromatina: Zati argietan dagoen kromatina, kontzentrazio txikiagoa du. Aktibo dagoen kromatina, ARN mezulariak egiteko behar dena. Kromatina hau despaketatuta dago, solteen hau da, perla lepoko gisa. Erabiltzen da eta errazagoa izateko irakurtzea eta ARN­a ekoizteko. 

Page 9: Biologia Batxilergo 2. Maila: Zitologia

Heterokromatina: Zati ilunetan dagoen kromatina, kontzentratuagoa da. Erabiltzen ez den kromatina da, ez dago aktibo eta ondorioz paketatze maila altuago baten dago, oso bildurik ondoioz kontzentratuago.  Bi heterokromatina mota daude. Zeluletan heterokromatina zatiak erabiltzen ez dira, baina geroago erabiliko dira, ondorioz eukromatina bihurtuz geroago. Baina badago heterokromatina mota bat inoiz ez dena erabiliko, eta ondorioz  

   

● Erretikulu Endoplasmatiko Zimurtsua: Mintz multzo bat da hodi eta sakulu sare bat osatzen duena. Elkar konektaturik daude eta zitoplasma osoan zahar zabaltzen da. Kanpoko paretan erribosomak itsatsirik dauzka, eta ARN­arekin batera proteinak sintetizatu eta biltegiratzen dira. Erribosometan proteinak sintetizatu ondoren proteina hauek barnera sartzen dira. 

● Nukleoa Inguratzen dute. ● Mintzaren alde zitosolikoak (Zitosolarekin kontaktuan) erribosoma txikiak ditu. ● Mintz Nuklearrarekin eta Erretikulu Endoplasmatiko leunarekin komunikatuta dago. 

Page 10: Biologia Batxilergo 2. Maila: Zitologia

 ● Erretikulu Endoplasmatiko Leuna: 

Erretikulu endoplasmatikoaren zati honek ez ditu erribosomak itsatsita, honegatik deitzen da leuna. Bertan lipidoak sintetizatu eta proteinak eraldatzen dira eta baita ere toxikoak diren substantziak deuseztatzen dira. 

● EEZ­ren jarraipen bat da. ● Garraio eta Bilketa lanak ere egiten ditu. ● Sintetizatzen diren lipido gehienak golgi aparatura garraiatzen ditu. 

Fosfolipidoen sintesia egiten du, mintzaren osagaiak izan daitezkeenak, eta gero desintoxikazio prozesutan parte hartzen du. Erretikulu endoplasmatiko leunean gertatzen da desintoxikazioa, eta hauek oso garatuak daude adibidez zelula hepatikotan. 

   

Page 11: Biologia Batxilergo 2. Maila: Zitologia

● Erribosomak: Proteinen sintesia egiten dute, eta proteinez eta ARN­z osatuta daude. Zitoplasman aske edo erretikulu endoplasmatiko zimurtsuan itsatsita aurkitzen dira. Tamaina txikiagokoak ere aurkitzen dira mitokondrioetan eta kloroplastoetan. Taldeetan elkartzean Polirribosoma izena hartzen dute. ARN­aren bidez proteinak sintetizatzen dituzte. Proteinen sintesia gauzatzen duten, eta sortzen duten proteinen arabera kokapen ezberdina dute. Erretikulu endoplasmatikoko erribosometan sortutako proteinak erretikulu endoplasmatiko barnera doaz. Erretikulu endoplasmatiko leunera doa, eta besikula baten bidez Golgi aparatura doaz. Golgitik irteten diren proteinak mota ezberdinetakoak dira, adibidez hidrolitikoak, zitoplasmatik kanpora eramateko edo baita ere zitoplasma barnean erabiltzeko. Erribosomak bi azpiunitatez osatuta daude, bata txikiagoa izanik bestea baino. Inaktibo dagoenean azpiunitateak aske daude, eta proteinen sintesia egin behar dutenean biak elkartu egiten dira, hauen artean ARN mezularia dutelarik.  Polisoma bat, ARN kate bati erribosoma ugari lotuta da, eta erribosoma bakoitza ARN irakurri eta kode genetiko horri dagokion proteina ekoiztuz doa, ARNan aurrera eginez, eta proteina gero eta luzeagoa izanik. Proteinaren sintesia bukatzean erribosomaren azpiunitatetan banatzen dira. Erribosomak mugitzen dira, ez ARN­a. Azpiunitate biak beti dute tamaina egonkorra. Azpiunitate hauek desberdinak dira erretikulu endoplasmatikoetakoak eta zitoplasmakoak, eta mitokondrio eta prokariotoetakoak. Prokariotoetan: 70S­ko erribosomak (50S eta 30S). Eukariotikoetan: 80S­ko erribosomak (60S eta 40S). Mitokondrioetako Kloroplastoetako erribosomak prokariotoen tamainakoak dira.  

● Golgiren Aparatua: Sakulu multzo independienteez osatuta dago, erretikulutik at eta zitoplasman aparte. 4­5 sakulo zapal dira, eta erretikulutik besikulatan transferitzen dira sortutako substantziak Golgiren aparaturaino. Bertan substantzia horiek eraldatu egiten dira, eta substantziak kanporatu eta lisosomak eratzen ditu organulu honek. Golgiren aparatua osatzen duten sakulo batetik bestera besikulen bidez higitzen dira substantziak. Golgiren aparatuan erretikulu endoplasmatiko zimurrean hasitako sintesia amaitzen da, eta proteinak besikulatan banatzen dira zelulako zati ezberdinetara bidaliak izateko. Transferitutako besikula horiek golgiren aparatuarekin batzean hau handitu egiten da.  Beraz organulu honek hiru funtzio ditu: 

1. Substantzien sintesia amaitu, banatu eta besikulatan zelulan zehar transferitu. 

2. Zelulatik kanpo substantziak jariatu. 3. Endozitosi bidez molekula handi bat eskuratzea. 

Page 12: Biologia Batxilergo 2. Maila: Zitologia

 ● Sakulo multzo bat. Sakuloak etengabe berrizten dira. Barrunbetik zehar garraiatu 

dira proteinak eta lipidoak. Barrunbeetan sortutako proteinak besikuluetan askatzen dira. Askatutako besikulak batu egiten dira eta sakulua handitu edo beste berri bat sortzen da. Sakuluak ez daude konektatuta. Kanpoaldean bati egoten dira besikulak, sakuto batetik beste batera mugitzen direlako.  

● Golgi aparatuan gluzidoak sintetisatzen dira eta hauek bertan dauden proteina eta lipidoetara eranzten dira. Aparatutik irteten diren besikuluetan proteinak, lipidoak.. egon daitezke. Bertara heltzen dioten molekulak besikulak antolatzen ditu eta nora joan esaten die.  

● Zelularen mintz guztiak berdinak dira. Besikula mintz zati bat barruan proteina, lipidoa… daukona.  

● Erabilpena:  ○ Mintza osatzea ○ Intsulinaren kasuan jariaketa ○ Endoxitozi bidez zelulak kanpotik substantzia handi bat eskuratu 

● Digesstio zelularrean espezializatutako organulua da. Lisosomak erretikulu endoplasmatiko bikortsuan sortu eta golgi aparaturaino garraiatzen dira. Bertan zitoplasmara jariatzen dira. 

● Behin zitoplasman daudela besikuletan sartzen dira eta bertako molekulak deskonposatu egiten ditu. Beraz hidrolisatutako molekula txikiak besikulatik kanporatu ez gero berrerabili egiten dira. Bestela, exozitosiaren bidez kanporatu egiten dira.  

● Funtzioa: Golgitik irten den besikula (lisosoma) bat egiten du bakterioarekin. Eta besikularen barruan digestioa gertatzen da. Zelula handia zelula txikia bihurtzen da (hidrolisatu), beraz, besikularen mintza zeharkatzen dute. Hidrolisatu ezin izan diren besikulako gaiak exozitosiaren bidez kanporatu egiten dira. Eta zitoplasman geratzen diren osagai hauek berrerabili egiten dituzte.  

Page 13: Biologia Batxilergo 2. Maila: Zitologia

● Lisosomak mitokondrioa irentsi egiten du eta deskonposatu. Deskonposatuta, zitoplasman geratzen diren osagaiak (proteinak, aminoazidoak…) berrerabili egiten dituzte. 

● Bakterioak lipiodoz, proteinaz eta gluzidoz osatuta daude. Bertako osagaiak garrantzitsuak direnez bakterioa hidrolisatu egiten dute. 

  Lisosomak Golgitik irtetzen diren eta entzima hidrolitikoak dituzten besikula mota bat. Lisosomen lana digestio intrazelularra burutzean datza, bai kanpotik eskuratutako substantzia bat.  Badaude ere besikula jariatzaileak, entzima jakin batzuk mintzetik kanpoaldera garraiatzen dituenak. Hauek digestio extrazelularra egiten dute. Mintzetik sartzen den besikula bat, molekula edo substantzia batekin Fagosoma du izena. Besikula horren barnean dagoen substantzia edo gorputza desegitea da helburua, eta ondorioz lisosoma bat elkartzen zaie Lisosoma sekundario bat bihurtuz, Fagolisosoma ere izena duena. Digestioa kanpoko gorputz arrotzena eta barneko organulu zaharkituena gertatzen da.  Golgi aparatua diktiosoma desberdinek osatzen dute. Diktiosoma aldi berean zisterna eta besikula multzoak dira. Besikulak edukiaren aldetik elkarren artean ezberdinak dira. Golgi aparatuak Cis, erdikoa eta Trans zatiak ditu, Cis erretikulu endoplasmatiko alderantz dago, eta trans mintzaren alderantz. Beraz zisterna zapal multzo bat osatzen dute, erretikulu endoplasmatiko parean. Cis aldetik erretikulu endoplasmatikotik besikulak doaz. Azken baten besikulek, erretikulutik datozenak elkartu eta cis aldea eratzen dute, eta Trans aldetik irten egiten dira besikula hauek, honen ondorioz esaten da  

 Peroxisometan entzima ez hidrolitikoak daude. Adibidez: 

● Katalasa entzimak ur oxigenatua (H2O2) deskonposatzen du Uretan (H2O) eta Oxigenotan (O2), toxikoa ez den bi substantzietara. Hau zauriak garbitzeko erabiltzen da. Ur oxigenatuak Peroxisometan dagoen Katalasa entzimarekin erreakzionatzen du eta oxigenoa toxikoa denez bakterio anaerobikoentzat hauek hiltzen ditu. 

 ● Mitokondrioak: 

Mitokondrioak zelulari energia ematen dieten organuluak dira. Kanpo eta Barne mintz bat dute tolesturaz betea (barnealdea). Tolestura hauei Gandor deritze, eta mitokondrien 

Page 14: Biologia Batxilergo 2. Maila: Zitologia

barrunbeetan dagoen koloidea (ingurune likatsua) matrizea. Matrizean mantenugai ugari (ura, gatz mineralak,...) daude, eta mitokondrien kanpoan dauden erribosomak baino txikiagoak diren erribosomak daude, baina funtzio berarekin. Mitokondriek DNA propioa dute, molekula bakar eta zirkular bat. DNA mitokondriala du izena, eta guztiz ezberdina da nukleokoarekin konparatuz. DNA honekin bere burua erreplikatzeko informazio guztia dauka, mitokondriek bere burua bikoizten baitute, zatiketa zelularra bezala.  Zelula prokariotoen antz handia dute. Badago teoria bat Endosimbiotiko izenekoa esaten duena zelula eukarioto batek fagozitosi bidez zelula prokarioto bat irenstean honek biziraun eta zelularen parte izatera iritsi zena. Mitokondrien informazio genetikoa emakumeek soilik dute. Mitokondrioetan arnasketa zelularra gertatzen da. Arnasketa zelularra energiadun ATP molekulak sortzeko egiten da, zelulak bizi funtzioak egiteko energia izan dezan. ARNASKETA ZELULARRA (osatzeko dago): Arnasketa zelularrean materia organikoaren (adibidez glukosa) oxidazioa gertatzen da: Glukosa+O2====>CO2+H2O+Energia=ADP+Pi eta ATP ATP (Adenosine TriPhosfate) Adenosina Adeninadun nukleotido (Azido nukleikoen osagaia, 3 osagai dira, fosfato talde bat, pentosa bat eta base nitrogenatu batez osatua daude) bat da. Fosfatoen arteko loturak energia handiko loturak dira. Zelulak energia behar duenean lotura horiek apurtzen ditu energia lortzeko. ATP molekula bati fosfato talde bat kentzean ADP+Pi (Adenosine DiPhosphate) (Phosphate inorganikoa) gisa geratzen da. 

          

Page 15: Biologia Batxilergo 2. Maila: Zitologia

Teoria Endosinbiotikoa: Sinbiosia → bi indibiduo horien elkarlana hain handia da non ezin dira banatuta bizi. Lynn Margulis. Prozesu gradual bat, forma sinple batetik garatuz gero eta konplexuagoetara. Baina zelula eukarioto eta prokarioto artean ez dago erdigaratutako edo erdimailako gorputzik. Lynn Margulisek proposatzen du zelula eukariotoen endosinbiosia. Sinbiosian bizi diren bi gorputz dira, baina bi indibiduo horien arteko erlazioa hain da estua, aparte ezin direla bizi.  Zelula prokariotoen sorreran eukariotoak sortu ziren, hauen arteko sinbiosiaren ondorioz. Sinbiosi hori zelula barnean gertatzen da, horregatik endo. Mintz sistema bat daukate zelula eukariotoek, eta honen ustez hau zelula prokariotoetatik etor daiteke. Zelula prokariotoek tolesturadun barne mintz sistema daukate, eta nukleo mintzak sor dezakete mintz sistema bat eta nukleo mintza. Inbaginazio horiek mintzetik apartatu eta barne mintz sistema sortzen du, erretikulu endoplasmatikoa sortuz, eta nukleo mintza honen luzakin bat denez hau ere sortuz. Prokarioto batek beste prokarioto bat irentsi du baina ez liseritu, sinbiosia sortuz, elkarbizitzan eta mitokondriak eta kloroplastoak bezalako organuluak sortuz.  Arrazoiak: 

1. Mitokondriak eta kloroplastoek bere DNA propioa dute, DNA zirkular bat. 2. Mitokondrietako erribosomak bakterioetan daudenen berdinak dira. 3. Mitokondriak bakterien tamaina berdina dute gutxi gorabehera. 4. Mitokondrio eta Kloroplastoak zelula prokariotoak ugaltzen diren bezala ugaltzen 

dira, independienteki.  Bizitzaren hasieran, bakterio anaerobikoak soilik zeuden, eta heterotrofoak zirenez kanpo inguruneko mantenugaiak agortzen zihoazen. Beraz hainbat bakteriok pigmentu fotosintesiko batzuk lortu zituzten, ondorioz autotrofo bihurtuz. Egokitu egin ziren. Baina fotosintesiarekin oxigenoa ekoizten denez hau toxikoa zen bakterio anaerobikoentzat. Ondorioz elkarren artean hainbat erlazio sinbiotiko sortu zituzten (bata bestea irenstea etab.). Honela atmosfera berrian hartzidura beharrean arnasketa zelularra egin ahal izan zen, erreakzio mota efektiboago bat, energia gehiago ematen duena.  

  

● Lisosomak: 

Page 16: Biologia Batxilergo 2. Maila: Zitologia

Lisosomak digestio zelularra egiten dute. Lisosomak erretikulu endoplasmatiko zimurrean sortzen dira, eta gero golgiren aparatura heltzen dira gero zitoplasmara ateratzeko. Besikula mota batzuk dira, barnean entzima hidrolitikoak dituztenak. Besikula hauen pareta sendoa da entzima hauek ihes ez egiteko, hauek zelula desegin dezakete eta. Lisosomen lana kanpotik fagozitatutako organismoak desegitea edo organulu zaharren deuseztatzea da. Hauen digestioa burutzean, molekula ugari lortzen dira, berrerabili daitezkeenak. Digestioa amaitzean lisosomak besikularen mintza desegiten dute zitoplasmara beharrezko molekulak askatuz. Berrerabili ezin daitezkeen substantzia edo molekulak kanporatuak izaten dira zelulatik.  Digestioa besikula bi elkartzean gertatzen da. Besikula baten digeritu nahi den gaia dago, eta beste besikula lisosoma bat da. Mintzak elkartzean hasten da digestioa. 

 ● Zentrioloak: 

Zilindro itxurako bi organulu dira zatiketa zelularrean eta flagelo eta zilioen eraketan parte hartzen dutenak.  Interfasean zentrioloak bikoteka daude, bata bestearekiko perpendikularki kokatuta eta hauek inguratuz matrize perizentriolarra (gai amorfo bat) dago. Hau guztia (taldea) zentrosoma izenez ezagutzen da. Mitosirako bikoiztu egiten dira eta ardatz mitotikoaren eraketa zuzentzen dute. Zentriolo bat 9 mikrotubulu hirukoitzez osaturiko organulu bat da. Animali zeluletan bi zentriolo daude eta bata bestearekiko kokapena perpendikularra da. Diplosoma du izena du bikoteak eta kanpo egitura bat du, mikrotubuluz osatua dago, eta honek denak Aster izena du. Beste zentriolo batzuk eratzen dira zelula ugaldu behar denean. Zentrosoma horretatik zentriolo berriak sortzen ditu, gero zelularen alde banatan jartzen dira, eta elkar lotzen dira mikrotubuluen bidez. 

Page 17: Biologia Batxilergo 2. Maila: Zitologia

Zilioak eta flajeloak ere eratzen dituzte. Zilio eta Flajeloek egitura bera dute. Zentrioloaren mikrotubuluak luzatu egiten dira eta zilio edo flajeloak sortzen dituzte. Motza baldin bada zilioak dira, eta flajelo izan arte luzatu daitezke. Zentrosomek ADNa dutelako bikoizten dira zentrioloak. Zitoplasmako zatia korpuskulu basala du izena. Zentrioloak aldaketa jasaten du, mikrotubulu hirukoteak binaka jartzen dira, eta bikote bat jartzen da erdian, eta egitura desberdin bat osatzen dute 

   

Zelula Eukariotoa (Landarea) ● Landare zelulak animali zelulak baino handiagoak izaten dira. ● Landare zelulak autotrofoak dira animali zelulekin konparatuta. Honek esan nahi du 

zelula hauek gai direla molekula sinple inorganikoak erabilita molekula organiko propioak sortzeko. Hau fotosintesiaren bidez egiten dute kloroplastoetan. 

● Zelula Pareta: Landare zelulek zelula pareta dute, zelulosaz osatua. Zelula babesten dute eta turgentzia gertatzea eragozten dute. Zelularen forma ere mantentzen dute, eta poliedro bat izaten da. Monosakaridoz, Polisakaridoz eta Gatz Mineralez osatuta dago. LANDARE ZELULA Landare pareta 3 zati ditu. Zelularen mintza, pareta, erdiko lamina eta gero ondoko zelularen pareta zelularra hasten da. Pareta zelularra bi zati ditu, pareta primario eta sekundarioa. Primarioa zelula kanpoaldean dago.  LANDARE ZELULEK  ez dute animali zelulek duten Glukokaliza.  

● Kloroplastoak: Landare zelulek kloroplastoak dituzte, mitokondrien antzerako organulu batzuk dira fotosintesiaz arduratzen direnak. Mintz bikoitza dute, eta barruan zakuto zapal batzuk dituzte, batzuk luzeagoak, Tilakoide izenekoak, eta bata besteekin bata bestearen gainean kokatzean Granak sortzen dituzte. Kloroplastoen barrualdean, estroma izenekoan, DNA zirkularra eta erribosoma txikiak daude (Zelula prokarioto eta mitokondrioetakoen antzerakoak). Kanpo mintza iragazkorra da. Baina barne mintza substantzia batzuek bakarrik pasa dezakete. Barrua estromarekin osatuta dago, bertan arn, dna, proteinak eta entzimak daude. 

Page 18: Biologia Batxilergo 2. Maila: Zitologia

Tilakoideak aurki daitezke, kloroplasto barruan daude mintz txikiagoak. Eta hauek elkartzerakoak granak sortzen dira. Tilakoideetan fotosintesia gertatzen da, hauetan pigmentu fotosintesikoak baitaude, hala nola klorofilak A, B, Xantofilak, Karotenoak. Pigmentu hauek berdeak dira, eta kloroplastoei kolorea ematen diete. Fotosintesia erreakzio kimiko bat da, non karbono dioxidoaren, uraren eta gatz mineraletatik eta eguzki argiarekin bitartez gai organikoak eta oxigenoa sortzen dute:  CO2+H2O+Gatz Mineralak==(Argia)===>Gai Organikoak (Monosakaridoak, Aminoazidoak...)+O2 MITOKONDRIAK ERE BADAUKATE 

 ● Nukleoaren Kokapena: 

Landare zeluletan nukleoa alde batean egoten da, zelula hauetan bakuoloak espazio asko behar duelako da. 

● Bakuoloa: Animali zelulek ere duten organulua da, batzuetan besikula ere deitua, eta bere betebeharra biltegi gisa jokatzea da. Biltegi hauetan elikagaiak, ura, konposatu inorganiko, molekula organiko, zenbait entzima, hondakinak etab. gordetzen dira. Animali zeluletan txikiagoak dira. 

● Zentriolo Eza: Landare zelulek, ez dituzte zentrioloak, hau da, zatiketa zelularrean parte hartzen duten organuluak. 

● Mitosian landare zelularen zitoplasma zatitzean bitan banatzen duen pareta bat sortzen da. 

● Landare zelulek ez dute fagozitosirik egiten, behar dituzten mantenugai guztiak beraiek sortzen baitituzte. 

  

Page 19: Biologia Batxilergo 2. Maila: Zitologia

Zelula Prokariotoa (Bakterioa) ● DNA­a eta Material Genetikoa: 

Zelula Prokariotoek ez dute nukleo mintza, beraz material genetikoa ez dago bereizita, eta zitoplasman zehar barreiatuta aurkitzen da. 

● Mesosomak: Mintz plasmatikoak zelularen barrurantz dituen luzakin batzuk dira, Zelula Eukariotoen mitokondrioetan aurkitzen direnen oso antzerakoak. 

● Pareta Zelularra eta Kapsula: Zelula prokariotoek pareta zelularra dute, eta batzuek Kapsula ere bai. Bi egitura hauek zelula babesten eta forma ematen diote. Glukokaliza dute. 

● Organulu eza eta Erribosomak: Zelula prokariotoek ez dute organulurik zitoplasman, eta hauen ordez zelula eukariotoetako mitokondrioetan agertzen diren tamaina txikiagoko erribosomak dituzte. 

● DNA eta Plasmidoak: Zelula prokariotoetan DNA zitoplasman barreiatuta dago, eta Plasmido izeneko beste DNA zatiak daude. Zirkularrak dira (Nukleoide), eta guztiz funtsezkoa ez den baina osagarria den informazioa ematen dio zelulari. 

● Zelula mugiarazteko moduak: Zelula eukariotiko batzuek ere dituzte, baina ohikoagoa da prokariotikoetan ikustea. 

○ Flageloa: Zelularen luzapen bat da, nahiko luzea ur korronteak sortzen dituena eta honen bidez zelula mugiarazten du. 

○ Zilioak: Zelularen inguruan aurkitzen diren filamentu batzuen gisakoak, flageloa bezala baina txikiagoak eta ugariagoak. Modu berean funtzionatzen dute. 

○ Zelula Deformatuz: Zelula batzuk bere forma aldatzen dute inguruan aurrera eta atzera egiteko. 

● Zelula Mintz Ezberdinak: Zelula mintzaren konposizioa ezberdina da zelula prokarioto eta eukariotoetan.