BIOGRAFIA LEHEN URTEAK 1 - Euskadi · 2009-08-19 · LEHEN URTEAK 1 XX. mendeko lehen herenean...

20
1 LEHEN URTEAK XX. mendeko lehen herenean euskal kulturaren alorrean eta, bereziki, literaturaren esparruan izan zen idazle taldeari “Aitzolen belaunaldia” deitu izan zaio sarritan eta horrek berak erakusten du Aitzolen pertsonalitateak eta ekintzak norainoko eragina eta garrantzia izan zuen, beren buruei olerkariak zeritzenen artean, Euskal Pizkundearen garaian. Jaiotzez tolosarra zen eta izena Jose Ariztimuño Olaso zuen. XIX. eta XX. mendeko lehen herenean, Tolosako giroa bere tradizio karlista eta integristak markatzen zuen, baina baita, aldi berean, komertzio- eta industria-garapenak, inprenta- tradizioak, kultura-girotxoak eta hiri- bizitzak ere. AURRER A © Hizkuntza Politikarako Sailordetza BIOGRAFIA Jose Ariztimuño, Aitzol, 1896-1936.

Transcript of BIOGRAFIA LEHEN URTEAK 1 - Euskadi · 2009-08-19 · LEHEN URTEAK 1 XX. mendeko lehen herenean...

Page 1: BIOGRAFIA LEHEN URTEAK 1 - Euskadi · 2009-08-19 · LEHEN URTEAK 1 XX. mendeko lehen herenean euskal kulturaren alorrean eta, bereziki, literaturaren esparruan izan ... BIOGRAFIA

1LEHEN URTEAK

XX. mendeko lehen hereneaneuskal kulturaren alorrean eta,bereziki, literaturaren esparruan izanzen idazle taldeari “Aitzolenbelaunaldia” deitu izan zaio sarritaneta horrek berak erakusten duAitzolen pertsonalitateak eta ekintzaknorainoko eragina eta garrantzia izanzuen, beren buruei olerkariakzeritzenen artean, EuskalPizkundearen garaian.

Jaiotzez tolosarra zen eta izenaJose Ariztimuño Olaso zuen. XIX. etaXX. mendeko lehen herenean,Tolosako giroa bere tradizio karlistaeta integristak markatzen zuen, bainabaita, aldi berean, komertzio- etaindustria-garapenak, inprenta-tradizioak, kultura-girotxoak eta hiri-bizitzak ere.

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

BIOGRAFIA

Jose Ariztimuño, Aitzol, 1896-1936.

Page 2: BIOGRAFIA LEHEN URTEAK 1 - Euskadi · 2009-08-19 · LEHEN URTEAK 1 XX. mendeko lehen herenean euskal kulturaren alorrean eta, bereziki, literaturaren esparruan izan ... BIOGRAFIA

2

Tolosako erretore euskaltzalearenirakaspena jaso zuen gaztetan JoseAriztimuñok: Patrizio Orkaiztegi zenerretore hori, euskal gramatika batenegile eta Asteasuko Agirre etaMendibururen zenbait liburuargitaratzera eman zituena. Funtsezkoformazio euskaltzalean eta ideiasabinozaleetan zor handia ziolaaitortzen zuen beti Ariztimuñok.Horretaz gain, aipatu behar da garaikoTolosako giroa azaltzeko, umetandikoharremanak izan zituela “Tolosakotaldetxoa” deitzen zuten laguntaldearekin: Antonio Maria Labaien,Nikolas Ormaetxea Orixe, Jose MariaAgirre Lizardi, Ixaka Lopez Mendizabaleta beste askorekin. Dudarik gabe,Tolosak uzta ederra eskaini zuen gudaaurreko giro kulturalean.

TOLOSAKO MAGALETIKAPAIZTEGIRA

Baina, emaitzak ageri baino lehen,hazia erein behar eta, Jose Ariztimuñohaurrak beste bi anaia zaharragoekinbatera apaiz egitea erabaki zuen.Lehen ikasketak Tolosan bertan eginondoren, hamahiru urte zituela, JosuLagundiaren Santanderreko Comillasapaizgaitegira joan zen Humanitateaketa Filosofia ikastera. Hangoirakasleen artean, bereziki aipagarrida, 1907az geroztik, Jose MariaEstefania izeneko josulaguneuskaltzalea izan zela literatura-irakasle, eta funtsezko irakaspenaeskaini zien garaiko literaturaeuropearraz ikasle izan zituen EuskalPizkundeko olerkarietako batzuei.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Patrizio Orkaiztegik bataiatu zuen. Eragin garrantzitsua izan zen Aitzolgaztearengan euskaltzale ezaguna eta abertzalea izan zen Tolosakoerretorea.Giro baserritarraren erdian hiri kultoa eta jauntxoa.

Page 3: BIOGRAFIA LEHEN URTEAK 1 - Euskadi · 2009-08-19 · LEHEN URTEAK 1 XX. mendeko lehen herenean euskal kulturaren alorrean eta, bereziki, literaturaren esparruan izan ... BIOGRAFIA

3

COMILLASETIK GASTEIZERA

Jose Ariztimuñok TeologiaSagaratua ikasketak hasi zituen1917an eta garaiko apaiz sekularrikaukeratuenek egin ohi zuten moduan,bost urteren buruan apaiz bilakatukozen Comillasen ikasketak amaituta.Orduan, ongi argitu ez den zerbaitgertatu zen eta Comillasekoikastetxetik erauzi egin zuten. Arrazoipolitikoak izan ote ziren pentsatu izanda; izan ere, Aitzolek urte batzukberanduago Euskal Pizkundearenprotagonistak izango ziren eta hanikasten zuten Orixe (1888), LuisJauregi (1896), Nemesio Etxaniz(1898) eta Joseba Markiegi (1894)apazgaiekin harremanetan jarri etataldetxo euskaltzalea osatzenbaitzuten. Halere, Orixe kenduta,gainerakoek bertan bukatu zituzteneuren ikasketak. Orixeren arrazoiak ez

zirela politikoak gauza jakina da.Baina, Aitzolen kasuan, arrazoiak argiez badaude ere, ondorioak bai, etaJose Ariztimuño bi anaiekin bateraComillasetik atera eta GasteizekoSeminario Diocesano delakora joanzen.

Hiru urteren buruan, 1922an, Joseapaiz egin zen, 26 urte zituelarik.Gasteizen ikasten ziharduen garaian,Jose Migel Barandiaranen EtnologiaAkademian iharduten zuen lanean, etagarai hartan irakasle izandako honen,nahiz Manuel Lekuonaren eragina jasozuen, euskal kulturaren alorrean zituenkezkak asez edo sendotuz, etazaletasun berriak sortuz.

Apaiz egin ondoren, Gasteizekoseminarioan bertan geratu zen etaGasteizeko Diozesiaren MisiotarakoPropaganda eta AntolaketaIdazkaritzaren arduradun ezarri zuten.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Gasteizko Apaizgaitegiko irakasleak:Jose Miel Barandiaran eta ManuelLekuona, eserita, ezkerreko bigarrenaeta eskuineko bigarrena ordenahorretan.

Page 4: BIOGRAFIA LEHEN URTEAK 1 - Euskadi · 2009-08-19 · LEHEN URTEAK 1 XX. mendeko lehen herenean euskal kulturaren alorrean eta, bereziki, literaturaren esparruan izan ... BIOGRAFIA

4

Bestalde, 1924an Garin herrigipuzkoarreko apaiz ekonomoizendatu zuten eta 1929a artemisiolaritzaren ideala itsasten eginzuen lan, bere nortasunakarakterizatuko zuten gaitasunbizkortzailea, antolaketarako doaiaketa borondate suharra zeregin horienzerbitzutan jarri zituelarik. Horrenondorioz, Bartzelonako MisioenErakusketa nagusiaren arduradun eginzuten eta Gure mixiolariak izeneko

aldizkari bat ere argitararazi zuenzenbait urtez.

1929an gaixotu egin zen, ordea,bronkioetako eritasun larri bateneraginez, misiolaritza-arloko zereginaknahiz Garingo apaiz ekonomo karguautzi behar izan zituen eta Donostiaraaldatu zen bizitzera. Urte horretan arizen gorpuzten Euskaltzaleakerakundea eta egoera berri horretanbere ekimen-gaitasun osoa eskainiahal izan zion aurrerantzean.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 5: BIOGRAFIA LEHEN URTEAK 1 - Euskadi · 2009-08-19 · LEHEN URTEAK 1 XX. mendeko lehen herenean euskal kulturaren alorrean eta, bereziki, literaturaren esparruan izan ... BIOGRAFIA

5

KULTURA ARLOAN

Jose Ariztimuño Olasok, mendehasierako idazle askok bezala, ezizenbat asmatu zuen bere bi lehenengoabizenen hasierak elkartuz:A(r)ITZ+OL osatu zuen eta garaikoegunkarietan 1930etik aurrera eginzuen ezaguna, euskal kultura, politika,literatura eta arteari buruzko hainbatartikuluren oinean.

Donostian zegoenez, eta apaiz-zereginetatik aske bere gaisotasunazela medio, Aitzol astiaren jabe zeneta horregatik 1930ean hartu zuenJose Mari Agirre Lizardi adiskideareneskuetatik Euskaltzaleak erakundearenzuzendaritza-ardura. 1936a arteerakunde kultural horrek eraturikoaktibitateen antolatzaile, eragile,promotore, produktore, eta ia beste

guztia izan zen. Haren gorputz etaarima, bestela esateko.

Errepublikaren etorrerak amaieraeman zion Primo de Riverarendiktadura-garaiko zentsurari etaEuskaltzaleak erakundearenaktibitateek norabide zabalagoak izanzituzten orduz geroztik, Lizardik1928tik 1930era eraturiko etamoldaturiko erakunde euskaltzalearenproiektua praktikan jarri eta beregisara moldatu ahal izan zuen,errealitateaz zuen ikuspegiramoldatuz.

Aitzolek euskal gizartean eraginhandiko egitasmo kristaua, abertzaleaeta euskaltzalea gauzatzeko ametsazeraman barnean eta, batez ere,gizarte-komunikabideetan etairakaskuntzan eragiteko premia

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

“AITZOL” BILAKA TU ZELARIK

Errenteriako Olerti Jaietako kronikaren argazkiak eta titularrak El Día egunkarian. Egunkariak eskaintzen duen erreportaia grafikoan ikus daitezkeLauaxeta saria jasotzen eta jende ugaria Aitzolen hitzaldia entzuten On-bide aretoan.

Page 6: BIOGRAFIA LEHEN URTEAK 1 - Euskadi · 2009-08-19 · LEHEN URTEAK 1 XX. mendeko lehen herenean euskal kulturaren alorrean eta, bereziki, literaturaren esparruan izan ... BIOGRAFIA

6

nabaritzen zuen, euskal kulturarennorabidea berak nahi zuen alderagidatzeko. Aitzolen egitasmoak euskalgizartea eraikitzea eta berenortasunaren kontzientzia osokihartzea zuen helburutzat, etahorretarako, erakunde euskaltzaleaketa komunikabideak eragin zituenbatik bat.

1930eko udan El Día egunkariaatera zuen, Pio Montoia apaizlagunak horretarako laguntzaekonomikoa eskaini ziolarik. Garaihartako egunkari euskaltzaleezagunena zen Euzkadi egunkarianere argitaratu zituen hainbat artikulu,baina horretaz gain El Día-koeditorialaren bidez irakurlego ez

afiliatuengana iritsi nahi zuen etabere idearioan, abertzaletasuna,progresismoa etaeuskaltzaletasunaren zigilua itsatsizion tinko egunkari donostiarrari.

El Día-ko orrien bidez ordurarte inoizizan gabeko oihartzuna izan zutenaktibitate euskaltzaleek, etabozgoragailu horrek, manifestaziofolkloriko hutsen artetik atera etaprotagonismoa eman zien. Sarritan,egunkariko portada edo azaleankokatzen zituen berri euskaltzaleak,apurka-apurka duintasuna, prestigioaeta errekonozimendua eratxeki zielarikeuskararen eta euskal kulturaren aldeeginiko ekintzei. Horixe zen, hainzuzen ere, bere helburua.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Aitzol Agirrerekin Altzon,lehendakarigaia euskaraikastera etorria zelarik.

Page 7: BIOGRAFIA LEHEN URTEAK 1 - Euskadi · 2009-08-19 · LEHEN URTEAK 1 XX. mendeko lehen herenean euskal kulturaren alorrean eta, bereziki, literaturaren esparruan izan ... BIOGRAFIA

7

POLITIKA ETASINDIKALGINTZAN

Aitzolek euskalgintzarekin baterahartuta zuen Aberriarekikokonpromezua ere. Izan ere, bereproiektuak Euskal Herriaren nortasunabere osotasunean iratzartzea baitzuenhelburu. Beraz, lehenengo euskalEstatutuaren aldeko kanpainan partehartu zuen eta 1936an eratu zenEusko Jaurlaritzako lehendakariizango zen Jose Antonio Agirreabokatu bilbotarrarekin harremanestua izan zuen kanpainarengaraietatik aurrera.

Nazioarteko nahiz Euskal Herrikopolitikari buruzko hainbat artikuluargitaratu zituen Aitzolek garaikoegunkarietan, eta saiakera liburu bat

ere argitaratu zuen

1935ean La democracia en Euzkadi“J. de Urkina” ezizenez, euskalinstituzio politikoei eta haien bilakaerahistorikoari buruz.

Bestalde, guda aurreko girokoasaldura politikoarekin batera gizarte-arloan ere ezinegon handia nabarizen. II. Errepublikarekin baterasindikatuek multzo proletariozabaletan gero eta indar handiagoazuten. Aitzolek, Polikarpo Larrañagaeta Alberto Onaindia apaizekin batera,euskal sindikatu kristauaren,ELA/STVren aldeko kanpainan eginzuen lan. “Apaiz propagandista” taldehonek pentsamendu soziala etakristaua batzeko ahaleginak eginzituen, batez ere, 1931-1833 urtebitartean. Aitzolek, egunkarietakoeditorialetan eta artikuluetan “J. DeUrkina” ezizena ere erabili ohi zuen,arlo honetako bere ideario kristaua etaeuskaltzalea ezagutzera emateko.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Jose Antonio Agirre lehendakariarekinIzaban Estatutuaren aldeko kanpainan.

Liburu hau euskal instituzio politikoeieta haien bilakaera historikoariburuzko saiakera da. Honako ediziohau 1942ko berrargitalpena da.

Page 8: BIOGRAFIA LEHEN URTEAK 1 - Euskadi · 2009-08-19 · LEHEN URTEAK 1 XX. mendeko lehen herenean euskal kulturaren alorrean eta, bereziki, literaturaren esparruan izan ... BIOGRAFIA

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

8

Beste zenbait ekintzen artean, 1932koabenduaren 10ean Donostiako EuskalDeklamazioaren egoitzan eztabaida irekiaprotagonizatu zuen Aitzolek Astigarribiakomunistarekin, eta 1933ko urtarrilaren8an Alberto Onaindia izan zen antzerakoekitaldi batean parte hartu zuena.“Eztabaidarako mitinak” deitu ziren etaizugarrizko eragina izan zuten egunkariekadierazi zutenez: jendetza handiak,polizia eta abar.

Laster, ordea, GasteizekoApezpikutzak agindua eman zuenjakitera horrelako eztabaidetan apaizekparte hartzea debekatuta zutela etaAitzolen aipamen zehatza egiten zenargitaratu zen oharrean. Apaizek politikariburuzko artikuluak argitaratzeko erebaimena eskatu behar izango zutenaurrerantzean. Horregatik, 1933azgeroztik, Aitzolen ahalegin guztiak arlokulturalera bideratu ziren batik bat.

Aitzolen eta Alberto Onaindiaren mitin baten berri El Día

egunkarian (1931).

(Kutxa Fototeka)

Page 9: BIOGRAFIA LEHEN URTEAK 1 - Euskadi · 2009-08-19 · LEHEN URTEAK 1 XX. mendeko lehen herenean euskal kulturaren alorrean eta, bereziki, literaturaren esparruan izan ... BIOGRAFIA

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

9

Antonio Maria Labaienekin Donibane-Lohizunen 1936ko irailean.

Beste zenbait errefuxiatu politiko ezagunekinBelloc-en.

GERRA ZIBILA ET AERBESTEA

Frankoren altxamendua gertatuzenean, Aitzol Donostian zegoen etalehen egunetako giro nahasian haraeta hona ibili bazen ere, ihes egitekogomendatu zioten. Jose MariaBenegas politikariarekin batera igarozuen muga abuztuaren 2an, etaHendaian egon zen hilaren amaieraarte. Irailaren 11n Belloc-ekomonastegi beneditarrera joan zenbeste hainbat errefuxiatu politikorekinelkartzera eta bertan egon zenhilabete inguru.

Denbora horretan bake-akordio batlortzeko gestioak egin zitueneginahalean. Bere iritziz, inolakozalantzarik gabe Francorekinaltxatutako militarrek irabaziko zutenguda eta haiekin negoziatu beharrazegoen, ezinbestez. Bi hilabetetanzehar nazioarteko interbentzio

diplomatikoa lortzen saiatu zen, nolaedo hala eragozteko gertatzen ariziren kupidagabeko erasoak etahilketak. Diotenez, Etxalarreko mugaigaro ere egin zuen negoziaketa saiohorietako batean, baina atxilotzekoarriskuan gertatu eta ihes egin beharizan zuen.

Ahalegin horiek guztiak alferrikakoakzirela ikusita, etsi-etsian Bilborasartzea erabaki zuen, EuskoJaurlaritzaren ondoan aritzeko, zernahigertatzen zelarik ere, han egon nahizuen.

Page 10: BIOGRAFIA LEHEN URTEAK 1 - Euskadi · 2009-08-19 · LEHEN URTEAK 1 XX. mendeko lehen herenean euskal kulturaren alorrean eta, bereziki, literaturaren esparruan izan ... BIOGRAFIA

10

“ASKA TASUN AGIRIA”

Urriaren 13an Donibane Lohitzunerajoan zen eta han Alberto Onaindiaagurtu zuen Erromara zihoalakoVaticanoren laguntza eskatzera.Berak, berriz, Labaien eta Ziaurriztolosarrak bisitatu zituen eta Bilboraetortzeko asmoa zuela adierazi zien.Ez egiteko aholkatu omen zioten bainaezin zuen burutu, nonbait, herbestekososeguan, berak berotutakoabertzaleak borrokan hiltzen ari zirelajakinda. Baionan Galerna izenazeraman itsasuntzia hartu zuenurriaren 15ean. Itsasuntzi honekhainbat bidaia zituen eginak,pasaiariak eta posta garraiatuz

Baionatik Bilbora, orduko hartan,ordea, erdibidean, Alcazar de Toledoitsasuntziak gerarazi zuen eta pasaiariguztiak atxilotu, haien biziakerrespetatuko zituztela esanez. Aitzolgau hartan bertan eraman zutenOndarretako espetxera.

1936ko urriaren 17an eman zenjakitera prentsa bidez Aitzol ospetsuaatxilotua zela eta Ondarretangartzelaratua. Pozik eta harro zeudennazionalak Aitzol bezalako “arrainhandia” harrapatu izanaz.

Egun haietan Ondarretan atxilotutaegon zen Jacques Pelletier kazetari

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Urriaren 17ko dataz orduko komandante-epaileak sinaturiko Aitzolen askatasun-agiria.

El Diario Vasco, 1936ko

urriaren 17ko alea.

Horrela agertu zuten

Galerna itsasontzia

harrapatu zuteneko

berria.

Page 11: BIOGRAFIA LEHEN URTEAK 1 - Euskadi · 2009-08-19 · LEHEN URTEAK 1 XX. mendeko lehen herenean euskal kulturaren alorrean eta, bereziki, literaturaren esparruan izan ... BIOGRAFIA

11

frantsesak gerora argitaratu zuenartikulu batean, jipoitzen ari ziren gizonbaten sufrimendua deskribitu zuen,baina zeldara ekarri zuten arte ez zuenjakin Aitzol zela ebaindua etaodoleztatuta zekarten gizona. Ez zenbere kabuz zutik ibiltzeko gai.

Urriaren 17ko data daraman“askatasun-agiria” sinatu zuen AitzolekOndarretako gartzelaren idazkaritzanjasoa zegoenez, baina, gerrazibilean afusilatu zituzten besteaskoren kasuan bezala,askatasun-agiri horrek bereheriotze sententziak adina balioizan zuen. Hurrengo goizaldeanbertan izan zen afusilatuaHernaniko hilerriaren hormarenkontra, beste zenbait abertzalerekinbatera. Ez epaiketa eta ez beste.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Euskaratutako testu hauetan Tolosako Udalak argitaratutako Jose Ariztimuño “Aitzol”liburuxkan agertu bezala daude jasota Jean Pelletier frantsesak Le Soir egunkarianAitzolen heriotzaz eman zuen lekukotza.

Page 12: BIOGRAFIA LEHEN URTEAK 1 - Euskadi · 2009-08-19 · LEHEN URTEAK 1 XX. mendeko lehen herenean euskal kulturaren alorrean eta, bereziki, literaturaren esparruan izan ... BIOGRAFIA

12

NORTASUNA

Aitzolen izakera beroa ongierakusten dute bere bizitzakojokabideek. Borondate handikoa,langile porrokatua eta jarduerenantolatzaile aparta zela adieraztendute ezagutu zutenek. Burutu zituenlangintza guztiek ematen diguteaditzera dohai horiez eteterainobaliatzen zela, epelkeriarik gabe.Sinesten zuen hartan jartzen zuenbere kemen guztia eta esan daitekebeste askorentzat amets huts izangoziratekeenak egia bilakatzekoahaleginak egiteko prest izaten zela.Ezinak eta eztabaidak gora behera.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Hernaniko hilerrian dago Aitzolen hilobia.

Page 13: BIOGRAFIA LEHEN URTEAK 1 - Euskadi · 2009-08-19 · LEHEN URTEAK 1 XX. mendeko lehen herenean euskal kulturaren alorrean eta, bereziki, literaturaren esparruan izan ... BIOGRAFIA

13

SOZIOLINGUISTIKA ARLOKOIDATZIAK

Aitzolen kezka nagusietako bat izanzen aipatu dugun proiektuarenbarruan politikak eta gizarteantolakuntzek hizkuntzarenbilakabidean zuten eragina. Berezikiaztertu zituen Europako mugimenduabertzaleak eta hizkuntzagutxiagotuak berreskuratzeko egitenziren ahaleginak.

Biziki interesatzen zitzaizkionFinlandia eta Irlandako prozesuak,nazio burujabeak bilakatu zirenetik,beren hizkuntzaren alde egitenzituzten lanen norabidea etaarrakasta-mailak aztertuz. Gure

kasuaren antzekoago ikusten zituenordea, Beljika, Estonia, Katalunia edoProventzakoak eta bereziki ohartzenzitzaion hauetako bakoitzari, arrazoiezberdinengatik.

1931ko abuztuan eratu zuen, esatebaterako, Euskal Herriko lehenengoElebitasun Kongresua eta guziarengainetik bereziki interesatuta zegoenHezkuntza Sistema euskalduntzeaz.Euskal maisuak elkarrekinharremanetan jartzea eta euren arteanantolatzea lortu nahi zuen,konbentziturik baitzegoen hezkuntzazela, komunikabideekin batera,hizkuntzaren indartze- etaberreskuratze-prozesuarenoinarri nagusia.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

AITZOLEN OBRA

Aitzol Estoniako Ewal Ammende-rekin

1928an. (Kutxa Fototeka)

Kataluniako bisitariak 1933an: Roig i Llop eta J.M. Batista i Roca

Aitzolekin. Eskuinaldekoa Jon Zabalo Ballarin, Txiki marrazkilari

ospetsua da. Bereak dira garai hartako hainbat kartel, komiki,

karikatura eta liburu-azal ezagunak. (Kutxa Fototeka)

Page 14: BIOGRAFIA LEHEN URTEAK 1 - Euskadi · 2009-08-19 · LEHEN URTEAK 1 XX. mendeko lehen herenean euskal kulturaren alorrean eta, bereziki, literaturaren esparruan izan ... BIOGRAFIA

14

Bere saiakera ospetsuenak gai honiloturikoak dira:

La muerte del euzkera (1935).Euskararen irtenbide gabekoheriotzaren iragarpenaren aurkakoargudiaketa da liburu hau, eta atalezatal argitaratu zuen lehenikegunkarietan. Oso ezaguna izan zenbere garaian. Aitzolen garaiko zenbaitintelektual euskaldunek etaespainiarrek euskararenarkaikotasunari eta atzerapen handiaribegiraturik, heriotza iragarria zioten.Iritzi horiek euskararen gizarte mailakoprestigio kulturalari kalte egiten ziotelaohartzen zen Aitzol, kultur mintzabidegisa etorkizunik ez zuela esanez, alfer-lana zela adierazten baitzuteneuskararen galerari eusten saiatzea.

Aitzolek aldiz, euskararen mendezmendeko bilakabidearen ingurukoazalpen ugari bildu zituen bertan eta,munduko beste hizkuntzen hainbatgorabera historikorekin alderatzean,bizitzeko aukerak beste edozeinekadina izan zitzakeela frogatu zuen, ezdutela hizkuntzek berezko ezerbaliozkoago egiten dituenik, etamundu modernoan iraun ahal izatekohartu beharreko bideak erakustensaiatu zen, soziolinguistikamodernoaren oinarrizko zenbaitkontzeptuz baliatuz.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Lucha de idiomas en Euzkadi y en Europa,

Euskaltzaleak, 1935. Elebitasunari buruzko

saio luzea da eta bereziki, Finlandia, Beljika

eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoak

aztertzen dira.

Euskaltzaleak erakundeak argitaratu zuen 1935ean.

Page 15: BIOGRAFIA LEHEN URTEAK 1 - Euskadi · 2009-08-19 · LEHEN URTEAK 1 XX. mendeko lehen herenean euskal kulturaren alorrean eta, bereziki, literaturaren esparruan izan ... BIOGRAFIA

15

EUSKALTZALEAK

Aitzolen gidaritzapean Euskaltzaleakerakundeak hainbat arlo ezberdinetarairitsi nahi izan zuen, euskararenprestigiatze- eta bizkortze-lanahelburutzat harturik. Ekintzek alderdiezberdin ugari biltzen zituzten: aldebatetik, herri maila zabalari begiraantolaturiko aktibitateak, hala nolaEuskarari Omenaldiak, EmakumeenOmenaldia Euskarari eta HaurEuskaldunaren Eguna bezalako jaiakospatu ziren.

Bestetik, berriz, bereziki euskalliteratura garatzera bideraturikoospakuntzak finkatu zituen zenbaiturtetarako eta periodizitatea ematensaiatzen zen, urteko halako egun jakinbatean ospa zitezela bilatuz, esatebaterako: Eusko Olerti Jaiak (1930-36)beti udan egiten ziren, EuskalAntzerkiaren Eguna San Tomasetan,Bertsolari Guduak (1935-36) aldiz,San Sebastian egunaren inguruan,Euskadiko Nobela saria...

Euskaltzaleak-ek, erakunde gisa,hizkuntzaren arlo ezberdinetanihardun zuen lanean, eta berezikiospakuntzak, propaganda etaargitalpenen alorrak hartu zituen.Eusko Ikaskuntza erakundeorokorraren baitan ziharduen halere,eta euskararen alderdi linguistikoez,testugintzaz, argitalpen-zerbitzuez etaabarrez bereziki arduratzen zirenbeste erakundeekin lankidetzan; halanola, Euskaltzaindiarekin, editorialekineta beste zenbait elkarterekin.

Euskaltzaleak erakundearen berriaketa lanak argitaratzeko 1933an AitzolYakintza aldizkaria argitaratzen hasizen eta, bereziki, taiu literarioa emateahartu zuen helburutzat. Kultur mailajasoa zuen irakurlegoari zuzendutazegoen, eta sortze-lanak, kritikak,erreseinak, saiakerak, etabarezagutzera ematea zuen helburu.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Yakintza aldizkari kulturalazen. Aitzolek bereziki joeraliterarioa eman nahi zion,baina orokorrean euskalhizkuntzari eta kulturarizegozkion gaiak bildu zituenbertan (1933-36).

Euskaltzaindiarekin bilduta Euskaltzaleak erakundearen ordezkarigisa.(Kutxa Fototeka)

Page 16: BIOGRAFIA LEHEN URTEAK 1 - Euskadi · 2009-08-19 · LEHEN URTEAK 1 XX. mendeko lehen herenean euskal kulturaren alorrean eta, bereziki, literaturaren esparruan izan ... BIOGRAFIA

16

POEMA NAZIONALA

Aitzolek Europaldeko garaikoberbizkunde-mugimenduak arretabereziaz aztertzen zituen, ikusidugunez. Ederki ezagutzen zituenFinlandia, Beljika, Irlanda etaKataluniakoak, eta batez ere urtehaietan arrazoi bereziengatik puri-purian zegoen Proventzakoa ere bai.Izan ere, Frantziako Midi aldekohizkuntza gutxiagotua zenprobentzeraren berbizkunde-aroa bizibaitzen. Idazle-talde bat ari zenosatzen Frederi Mistral idazleareninguruan eta, gainera, 1930ean Nobelsaria irabazi zuen, nazioarteko mailanoihartzun handia lortu zuelarik. Bereobra hainbat hizkuntzatara itzuli zeneta hizkuntza literario gisa prestigioairabazi zuen.

Aitzolek herrien nortasuna etaarimaren bizi-aukerak literatoen

eskuetan zeudela uste zuen, nolabaitaski zela idazle gailen batenmaisulana hizkuntzaren etorkizunaribultzada erabakiorra emateko.Proventzakoaz gain, Finlandiakoabezalako kasuak bereziki deigarriakziren beretzat, izan ere mugimenduabertzale finlandarraren bilakaerakbultzada sendoa izan baitzuenLonnrot izeneko idazle batek idatzirikoKalevala poema epikoa argitaratuzuenean, herri-poesiaz baliaturikosaturiko obra enblematikoareninguruan identifikazio-sentimendubatek bildu zuen herria. Bestalde,gure poesia herrikoiaren estetikabereziarengatiko interes handia zuen,eta euskal poesia herrikoien iruditeriariburuzko saio interesgarriak argitaratuzituen, horien artean Eusko olertikeraberezia deritzona daestimatuenetarikoa.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

LITERATURA

Mireio eta Euskaldunak Aitzolek poema nazionalaren inguruanzuen ametsaren errealizazioak, Orixeren eskutik.

Page 17: BIOGRAFIA LEHEN URTEAK 1 - Euskadi · 2009-08-19 · LEHEN URTEAK 1 XX. mendeko lehen herenean euskal kulturaren alorrean eta, bereziki, literaturaren esparruan izan ... BIOGRAFIA

17

Mistrali omen egiteko eskatu zionAitzolek Orixeri Mireio obra itzultzeko,eta berehala argitarazi zuen 1930eanbertan. Laster ikusi zuen Orixe zelaKalevala edo Mireio bezalako euskalmaisulana idatzi zezakeen idazlea,herri-poesiaren ekarria bildu etanarrazio literario batean bilbatzekogaitasuna zuena. Aita Estefanialiteratura-irakasleak ere antzerakoiritzia adierazi zuen... Horregatik,dirulaguntza bat eskaini eta Orexa

herrira etorrarazi zuten Orixe, BilbokoEuzkadi egunkariko lana utzita.1935erako umatua zuen OrixekEuskaldunak poema epikoa, nekazari-gizartean oinarrituriko euskal herriarenbizi-ohiturak eta lanak kantatuz. Bainaurte haietan Aitzolek ez zuen liburuaargitaratzeko dirurik lortu ahal izan eta1950a arte ez zen argitaratu.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Euzkadi egunkarian 1930 eta 1932 urteetan argitaratu zituen artikuluak.Aitzol bereziki interesaturik zegoen Euskal Herriko poesiagintzaherrikoiaren estetika bereziaz.

Page 18: BIOGRAFIA LEHEN URTEAK 1 - Euskadi · 2009-08-19 · LEHEN URTEAK 1 XX. mendeko lehen herenean euskal kulturaren alorrean eta, bereziki, literaturaren esparruan izan ... BIOGRAFIA

18

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

OLERTI EGUNAK

Euskaltzaleak erakundeakantolaturiko ekintzen artean,oihartzun berezia lortu zutenOlerti Egunak eta BertsolariGuduak izenekoek. Olerti Egunakjai euskaltzaleak ziren, bainabereziak ziren zeren haietangarrantzi nagusia baitzuen poesiak:euskal poesien errezitazioak etasariketak hartzen zuten ohorezkotokia ospakizunetan. Sariketa etaospakuntza hauen inguruan eratuzen idazle taldearen emaitzaparegabeak bilakatu zuen Aitzolenbelaunaldi hura euskal poesiarenurrezko aroa.

Olerti Jaiak 1930etik 1936rabitartean ospatu ziren: 1930eanErrenterian, Jauregiren omenez, etaEstepan Urkiaga, Lauaxeta izan zenirabazle. 1931n Tolosan, EmeterioArreseren omenez, eta Jose MariaAgirre, Lizardi izan zen irabazle.1932an Hernanin, Iturriagarenomenez, eta Juan Arana,Loramendi izan zen irabazle...Poesiaren jai horiek antolatzeazgain, urteroko ospakizunetaraaurkezturiko obrarikinteresgarrienak argitaratzen zituenAitzolek Eusko Olerkiak izenburuazeta hitzaurre kritiko batezaurkezturik.

Eusko Olerkiak. Liburu hauen taiuerak eta aurkeztekodiseinuak modernitate-kutsu nabaria dute, garaiko irakurlegokultoarentzat erakargarri gertatzeko moduan.

Errenteriako Olerki Jaiko argazkia. Orixe, Lauaxeta, Lizardi eta

Aitzol eliza-atarian.

Page 19: BIOGRAFIA LEHEN URTEAK 1 - Euskadi · 2009-08-19 · LEHEN URTEAK 1 XX. mendeko lehen herenean euskal kulturaren alorrean eta, bereziki, literaturaren esparruan izan ... BIOGRAFIA

19

BERTSOLARITZA (1935-1936)

Aitzolen irakasleetako bat izandakoManuel Lekuonaren eskutik etorri zenmende honen hasieranbertsolaritzaren fenomenoarengarrantzi literario eta kulturalarenerrekonozimendua. Lekuonakargitaratua zuen Literatura oral vascaizeneko liburua 1919an eta hainbathitzaldi eman ere bai, bere ustez,gutxietsia eta bazterrera utzia zegoeneuskal kulturaren manifestaziorik bizieta aberatsenetako bat zenari buruz.Aitzolen artikuluetan, berriz, 1930etikbertatik hasita bere artikuluen gaieierreparatuz gero, urtetan zehar ohardaiteke bertsolaritzaz zuen interesaareagotzen, eta Olertia, Antzerkia, edoNobelaren sustapenerako ekintzakabiarazi ondoren, 1935ean lortu zuenantolatzea Lehenengo BertsolariGudua.

Iparraldean Anton Abbadiakantolatzen zituenen erara egin zueneta deitura ere haietatik hartu zueladirudi: Abbadiaren Koplarien GuduakAitzolen Bertsolari Guduak bilakatuziren, eta gerra ostean, berriz, orainezagutzen ditugun BertsolariTxapelketa bihurtu ziren.

Bi besterik ez ziren ospatu ahal izangerra hasi aurretik; lehenengoa, GranKursaal antzokian egin zen 1935kourtarrilaren 20an, San Sebastianegunez. Jende aldetik arrakastahandia lortu zuen. Hogei urtekoBasarri bertsolari zarauztarrak irabazizuen lehen saria eta Aitzol beraantolatzaile ezezik, epaimahaiko ereizan zen. 1936ko bigarrena, aldiz,Victoria Eugenian izan zen SanSebastian bezperan, eta ordukohartan Txirrita bertsolaria izan zenirabaztuna.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Basarri omenaldia jasotzen Aitzol eta Orixeren eskutik.

Page 20: BIOGRAFIA LEHEN URTEAK 1 - Euskadi · 2009-08-19 · LEHEN URTEAK 1 XX. mendeko lehen herenean euskal kulturaren alorrean eta, bereziki, literaturaren esparruan izan ... BIOGRAFIA

20

36ko gerra sortuko zen hotsazebilen bazterretan, etabertsolariei gai modura jarrizitzaien. Hauek dira Txirritakjarritako bertso gogoangarriak.

Aspaldi ontan errezatutzenSarri egon naiz elizanIkusirikan gure arteanPakean nola gabiltzan.Ni baño ume kobardeagorikMundu ontan ez da izanSemerik gerran ez iltzearrenMutilzar gelditu nintzan.

ATZERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Txirrita, Basarri eta Uztapide... garaiko bertsolaririk hoberenak ekarri zituen

txapelketara.