Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero...

22
1

Transcript of Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero...

Page 1: Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko, 2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion

1

Page 2: Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko, 2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion

2

SARRERA................................................................................................................ 3

KALITATEKO POLITIKA ........................................................................................... 4

BIZKAIKO FORU OGASUNAREN ZERGA-BILKETAKO ZERBITZUEK EGITEN DITUZTEN ZERBITZUAK........................................................................................................... 5

1. .............................................. 5 ZERGA-BETEBEHARRAK BETETZEA ERRAZTEA.

2. .......................................... 7 ZORREN ORDAINKETEN GERORAPENAK EMATEA

3. ............................................................... 9 ERREKURTSOAK EBAZTEA, ETETEA

4. ......................... 11

ZORRAK ORDAINTZEKO EKITATEA SUSTATU ETA BERMATU ETA HORI BETETZEN EZ DUTENEN ONDAREAREN KONTRA JARDUTEA

5. ............................................................................................ 12

ERANTZUKIZUNAREN DERIBAZIOA ETA OINORDETZA ZERGA ZORRARI DAGOKIONEZ

ZERGADUNAREN ESKUBIDEAK............................................................................... 14

ARAUTEGI ARAUPETZAILEA................................................................................... 15

ZERGADUNEN LANKIDETZA-ERAK.......................................................................... 15

ARRETA-LEKUEN HELBIDEAK, ORDUTEGIAK ETA TELEFONOAK............................... 16

OGASUN SAILAK ZERGA-BILKETAKO PROZEDURARI BURUZ HARTUTAKO KALITATE-KONPROMISOAK................................................................................................... 19

HIRITARREN BETEBEHARRAK................................................................................ 19

TERMINO-GLOSATEGIA......................................................................................... 20

Page 3: Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko, 2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion

3

SARRERA

Bizkaiko Foru Ogasunaren Zerga-bilketako zerbitzuak, bere kudeaketan kalitate maila altuagoak eskuratzeko duen konpromisoaren ildotik, Zerbitzuen Gutun hau egin zuen. Gutun honen xedea ordaintzeko beharrizana dutenei zerga-bilketako prozedura guztien bilakaeraren berri ematea da.

Zerga-bilketaren barruan sartzen dira herri zorrak kobratzeko diren prozedura eta jarduketa guztiak.

Zerga-bilketako Arloaren zeregin nagusien artean ondoko hauek daude.

Zorrak kobratzea, hala betearazpidetzako fasean nola borondatezko aldian

Geroratzeak ematea

Zerga-bilketa prozedurako etenaldiak ematea

Erantzukizunaren deribazioei buruzko erabakiak hartzea

Zorren ondorengoen aurkako prozedurak hastea

Foru kreditu publikoak kudeatzea eta aldeztea lehiaketa-prozeduretan

Ekintza zibilak eta penalak burututa, zerga prozesuaren azken fasean maularen aurka borrokatzea

Zorrak konpentsatzea

Zorren sarrera kudeatzea

Eraberritzen ari da: jendeari arreta berezia ematen ari zaio, eta segurtasun juridikoa; eta prozedurak modernatzen ari da.

Page 4: Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko, 2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion

4

ZERGA-BILKETAKO ZUZENDARIORDETZA

ZERGA-BILKETA IKUSKATZEKO

ZERBITZUA

DIRUZAINTZA ETA BERMEEN

ZERBITZUA

ZERGA-BILKETAKO ZERBITZUA

PROZEDURA JURIDIKOEN ETA

DOKUMENTAZIOAREN ATALA

SARREREN ETA ERAKUNDE

LAGUNTZAILEEN ATALA

ORDAINKETEN ETA BERMEEN

ATALA

GERORAPENEN ATALA

ZERGA-BILKETA KUDEATZEKO

ATALA

NAHITAEZKO DIRU-BILKETAKO

JARDUKETA BEREZIEN

ATALA

OGASUNEKO ZUZENDARITZA

NAGUSIADE

Zerga-bilketako Zerbitzua Ogasun Sailaren Zuzendaritza Nagusiaren menpean dago

KALITATEKO POLITIKA

Zerga-bilketa kudeatzeko ezarritako sistema ISO 9001:2000 Arauan oinarriturik dago eta honakoa du azken xede: zergak ordaindu behar dituztenek zorrak ingresatzeko duten obligazio hori betetzen dutela zaintzea eta ordainketa hori erarik eroso eta azkarrenean egiteko bideak jartzea, beti ere egungo arautegiak emandako aukeren barruan. Era berean, Zerga-bilketa-prozesuaren eremuaren barruan behar duten edozein jarduketa kudeatzea erraztu gura zaie.

Hori guztia oinarri harturik, foru ogasun honek konpromisoa hartu du:

1. Bidezko teknologi bitarteko guztiak ezartzeko eta ordainketa-betebeharrak betetzea errazten duten kanpo-erakundeekin aliantzak garatzeko.

2. Zerga-betebeharrak ordaintzeko borondatezko epealdian betetzea bultzatzeko; ildo horretatik, disuasio- eta kontzientziazio-ekintzak baliatuko ditu.

3. Maulazko jarduerei zorroztasun osoz jarraitzeko, zigortzekotan.

Page 5: Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko, 2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion

5

4. Ordainketa errazteko. Horretarako, zorraren gerorapen eta zatikapenak emango ditu aukeran, legezko markoaren barruan beti ere.

5. Zergadunekiko harremanak erraztu, bizkortu eta modernatzeko.

6. Bilketa-eragin handiagoa berekin ekartzen duten jarduketak kontutan hartuta baliabideak eragingarritasunez aplikatzeko.

7. Hartzekodunen lehiaketetan Foru Ogasunaren interesak aldezteko.

8. Legezko beharkizunak eta zergadunenak ezagutu eta betetzeko.

9. Langileek beren jarduerak egiteko izan behar duten gaikuntza bermatzen duen prestakuntza etengaberako sistema egotea bermatzea.

BIZKAIKO FORU OGASUNAREN ZERGA-BILKETAKO ZERBITZUEK EGITEN DITUZTEN ZERBITZUAK

1. ZERGA-BETEBEHARRAK BETETZEA ERRAZTEA.

a. Autolikidazioak aurkezteko erak

Autolikidazio edo aitorpenak dagozkien inprimakietan aurkeztuko dira:

Emaitza sartzekoa bada:

Dirua edozein erakunde lankidetan sartuko da, nahiz eta sartu beharrekoa mugaeguneratutako zergaldietakoa izan.

Sarrerarik egiten ez bada, haiek Foru Ogasunaren edozein bulegotan aurkeztuko dira, beraiek aurkeztean gerorapena eskatu nahi delako edo zorra onartu bakarrik egin nahi delako. Aurkezpena zorra aintzatesteko bada eta Bilboko bulego nagusietan egiten bada, Zerga-bilketako erakusmahaian egingo da. Aurkeztu beharreko agiria geroratzeko eskabidea bada, Ogasuneko erregistroan aurkeztuko da.

Emaitza konpentsatu edo itzuli beharra edo zero kuota bada, autolikidazioa Foru Ogasunaren bulegoetan aurkeztu behar da. Hala ere, Errenta kanpainan zehar zerga honen aurkezpenak bulego laguntzaileetan ere egin daitezke.

Bizkaibai bidezkoa; horrelakoetan:

Page 6: Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko, 2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion

6

Erabiltzailea izan beharra dago.www.bizkaia.net

Emaitza sartzekoa bada, ordainketa honelaxe egin ahal izango da:

1. Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko,

2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion erakunde lankidearekin harremanetan jarriz,

3. Adierazten den kontuko helbiderapenaren bitartez.

Ordainketa-gerorapena, horrelakorik nahi izanez gero, autolikidazioa Bizkaibai bidez aurkeztearekin batera eskatuko da.

b. Zorrak ordaintzeko erak

Autolikidazioak honelaxe ordaindu ahal dira:

Dirua erakunde lankideetan edo Foru Ogasunaren kutxan sartuz. Azken kasu horretan, eskudirutan edo bankuko edo adosturiko txekez.

Banku-helbiderapenaren bitartez bitarteko telematikoen bitartez aurkeztu badira edo PFEZren bigarren epekoak.

Banku elektronikoaren bitartez, Bizkaibai bidez aurkeztu badira eta banketxearekiko konexiorik izaten bada.

Likidazioak, oraingoz, erakunde lankideetan edo Foru Ogasunaren kutxan sartzekoa sartuz ordaindu ahal dira. Azken kasu horretan, eskudirutan edo bankuko edo adosturiko txekez ordainduko dira.

Ordaintzeko geroratuak helbiderapen bidez bakarrik ordainduko dira, 2003.01.01a baino lehen gertatzen utziak izan ezik. Beroriek ordainketa gutun edo helbiderapenaren bitartez ordaindu ahal dira.

Ordainagiriak: Foru Ogasunaren kutxako edo erakunde lankideetako ordainketa edo helbiderapenaren bidez abonatu ahal dira.

Zorrak ere konpentsazio bidez ordaindu ahal dira.

Page 7: Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko, 2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion

7

c. Ordaintzeko epeak

Borondatezko ordainketarako epeak honakook dira:

Autolikidazioak: tributu bakoitzari buruzko ezarritako epeen arabera.

Likidazioak: jakinarazpenaren datatik zenbatuko den hilabeteko epearen barruan.

Aldiro iraungitzen diren eta jakinarazpenak taldean egiten diren zorren kasuan irailaren 10etik urriaren 10era artekoa izango da, edo horren hurrengo astegunera artekoa baldin eta epeko azken eguna baliodunekoa ez bada.

Baldin eta tinbredun efektuen bidez ordain daitezkeen zergak badira, oraingoz, zerga egitatea sortzen den unean bertan.

2. ZORREN ORDAINKETEN GERORAPENAK EMATEA

a. Ordainketa-gerorapenak

Zorrak hala berariaz eskaturik geroratu edo zatikatu (geroratzeko era bat) ahalko dira.

Eskabide-eredua hartzeko lekua www.bizkaia.net

Zorrak geroratu ahal dira, efektu tinbredunak eta joko-tasak izan ezik.

Eskabidea:

Likidazioak, autolikidazioak eta ordainagiriak: zorra dagoen edozein egoeratan geroratzea eskatu ahal izango da.

Bermea:

Banku-abala

Higiezinen edo higikorren hipoteka

Administrazioak komenigarritzat hartzen duen beste edozein.

Page 8: Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko, 2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion

8

Bermeak askatzea. Ez da eskatuko zorrak honelakoak badira:

10.000 eurotik beherako zorrak. Zenbateko horretan sarturik egongo da zergadun beraren zor osoa.

250.000 eurotik beherako zorrak, gehienez sei hilabeterakoak; edo 100.000 eurotik beherakoak; gehienez urtebetekoak. Horrelakoak gertatuko dira, baldin eta atxikipenei ez badagozkie eta zergadunaren zorraren beste zatia behar bezain bermaturik badago.

Bermea lekatzea:

Baldin eta enpresa batek ondasun faltagatik bermerik eman ezin badu eta Administrazioak jarduera ukiturik suertatu ahal dela uste badu, zorra atxikipenei ez badagokie.

Ogasun eta Finantza foru diputatuak lekatuko du.

Bermea askatzeko eskatu eta bukaturiko azken hiru ekitaldietako kontabilitate-orriak aurkeztu beharko dira.

Epeak: zordunduriko zenbatekoen eta bermeen araberakoak izango dira. Zenbat eta bermea hobea izan, hainbat eta luzeagoa izan ahal izango da epea.

Korrituak: epe guztietan eskatuko dira, eta urtean behin gutxienez. Tasa Aurrekontuei buruzko Legeak finkatuko du. 2010erako %5,00koa da zerga-zorretan; eta %4koa, zuzenbide publikoko beste batzuetan.

b. Geroranet

Bizkaiko Foru Ogasunak Aplazanet zerbitzua abiarazi du zergapekoei euren zorrak ordaintzen laguntzeko: prozedura erraz eta arina da.

Sistema honen bidez, Ogasunarekin 7.500 eurotik beherako zorra duten zergadunek ordainketa geroratzeko eska dezakete. Baldintza hauek betez gero, emakida berehala egingo da:

Eskaera interesatuak egin behar du (edo ordezkariak, halakorik balego).

Page 9: Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko, 2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion

9

Gehienez 36 hilabete atzera daiteke baina ezin da inola ere izan hilean 100 eurotik beherakoa.

Bizkaiko Foru Ogasunaren lankide den erakunde baten banku-kontuaren ziurtagiria edo egiaztagiria aurkeztu behar da, epeak kontu horretan helbideratzeko.

Bilbon, geroratze zerbitzu hau erabili gura duten pertsonak Foru Ogasunaren egoitzara joan behar dira (Kaputxinoen bidea, 4), ordainketa geroratuen atalera (beheko solairua, 8. modulua).

Gainera, sistema honen bidez gerorapena eska daiteke Foru Ogasunak dituen bulegoetan: Getxo, Basauri, Barakaldo, Portugalete, Durango, Gernika, Mungia eta Balmaseda.

c. Ordainketa-gerorapenak eraginkortasuna galtzea

Gerorapenak eraginkortasuna galduko du, baldin eta:

Orokorrean, bi epe betetzen ez badira.

Epea betetzen ez bada eta, zorra ordaintzeko eskatuta, sarrera eskaeran ezarririko epean egiten ez bada.

Baldin eta, bermea osorik edo partzialki lekaturik duela, zordunak ondasunik ez badu edo ondasunak eskaintzen ez baditu.

Zerga-egoera erregularizaturik izaten ez bada.

Ordainketa geroratzeko ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, hala nola, mozkinik ez banatzea, aurretik baimenik gabe akziorik ez banatzea...

Baldin eta gerorapenak eraginkortasunik galtzen badu eta zorra borondatezko epealdian badago, betearazpidezko prozedura hasiko da; eta hura betearazteko epealdian badago, zerga-bilketako prozedurarekin jarraituko da.

3. ERREKURTSOAK EBAZTEA, ETETEA

a. Aurkaratutako egintza etetea

Page 10: Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko, 2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion

10

BERMERIK GABEKO ETETEA

Berraztertzeko errekurtsoa edo administrazioarekiko diru-erreklamazioa behar den garaian eta moduan aurkezten denean, ordaintzeko borondatezko epearen barruan, edo premiamendu probidentziari errekurtsoa jartzen zaionean. Bi kasuotan, dena den, ordaindu gabe dagoen zorraren zenbatekoa 10.000 eurotik beherakoa izan behar da.

Aurkaratzeak zerga zehapena ukitzen duenean.

Interesdunak frogatzen duenean bere kaltetan oker materiala, aritmetikoa edo izatezkoa egin dela zorra zehaztean; zorra ordaindu, barkatu, konpentsatu, geroratu edo eten denean; edo zerga administrazioak ordainketa eskatzeko duen ahalmena preskribatu denean.

Arau jakin batean ezarrita dagoenean; orduan, bertan ezarritakoaren arabera arautuko da etetea.

Auzitegi Ekonomiko Administratiboak berme-lekapenarekin eteteko aukera ematen duenean, konpontzeko zailak diren edo konponezinak diren kalteak gerta daitezkeela uste badu.

ETETE AUTOMATIKOA BERMEEKIN

Berraztertzean edo bide ekonomiko-administratiboan aurkaratu den egintzaren betearazpena automatikoki etengo da interesdunak hala eskatzen duenean, baldin eta egintza horren zenbatekoa, etendurak sorrarazten dituen berandutza-interesak eta etenaldia eskatzeko unean egon litezkeen errekarguak bermatzen badira.

Etete automatikoa lortzeko berme hauek beharko dira soil-soilik: diru gordailua edo balio publikoak, kreditu erakunde edo elkarrekiko bermerako sozietate batek emandako abal edo fidantza solidarioa, edo kauzio-aseguruaren ziurtagiria.

ETETEA BESTE BERME BATZUEKIN

Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboan administrazioarekiko diru-erreklamazioak aurkezten direnean etetea eska daiteke, beste berme batzuekin. Horrelakoetan, etete automatikorako ezarri diren bermeak jarri ezin direla frogatu behar da, eta honakoak zehaztu behar dira: eskaintzen diren bermeen izaera eta ezaugarriak, horiek eratzeko hartzen diren ondasunak edo

Page 11: Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko, 2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion

11

eskubideak eta tituludun peritu batek egindako balorazioa. Auzitegiak Zerga-bilketako Zuzendariordetzara bideratuko du eskaera, berau delako onar dezakeen organo eskuduna.

b. Etenduraren aldiko korrituak.

Beti ere errekurtsoari gaitziritzi egiten bazaio. Horrelakoetan berandutzagatiko korrituak sortuko dira eta birgarpenezko errekurtsoan gehieneko muga hiru hilabetekoa izango da eta urte batekoa baldin eta erreklamazioa Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboaren (FAEa) aurrekoa bada, salbu eta horren ebazpenean gerta daitekeen berandutza zordunari egozteko modukoa den kasuetan.

c. Aplikatu ahal den korritu-tasa ekitaldi bakoitzerako,

Aurrekontuei buruzko Legeak onetsirikoa izango da. 2010erako %5ekoa da zerga-zorretan; eta %4koa, zuzenbide publikoko gainerakoetan.

d. Etendura eskatzea:

Bermea beharrezkoa ez bada, berariaz eskatu beharko da www.bizkaia.net

4. ZORRAK ORDAINTZEKO EKITATEA SUSTATU ETA BERMATU ETA HORI BETETZEN EZ DUTENEN ONDAREAREN KONTRA JARDUTEA

a. Ordainketa betearazteko epealdia

Borondatezko epealdia mugaeguneratutakoan hasiko da eta honakook ekarriko ditu:

a. %5eko betearazpidetzako errekargua sortzea

b. Berandutza-korrituak sortzen hastea

c. Zordunaren ondasun eta eskubideen kontra premiamendu-probidentzia jaulkitzeko aukera

d. Ordainketa eta zorren arteko konpentsazioa aplikatzea

Page 12: Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko, 2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion

12

e. Indarrean dauden gerorapenek eraginkortasuna galtzea

b. Premiamendu-prozedura

Administrazioak berak hasiko du ofizioz, Zerga-bilketako zerbitzuko Burutzak obligazioa duenari premiamendu-probidentzia jaulkirik

Sartzekoa sartzeko aparteko epealdia %5eko errekarguarekin igarota, %20ko errekargua eskatu ahalko da eta zordunaren ondasunak bahituko dira.

Zerga ordaintzeko obligazioa duenaren ondasunak eta eskubideak bahituko dira eta(edo horren ezkontidearenak, hala denean, baldin eta ordaintzeke dagoen zorraren zenbatekoa estali arte eragiketa egitea horiekin errazagoa denean. Interesatuak eskatuta eta aurrez administrazioak onetsita, bahitu behar diren ondasun eta eskubide horien ordez interesatuak adierazitako beste batzuk jar daitezke.

Enbargatutako ondasunak enkante, lehiaketa edo adjudikazio bidez besterenduko dira. Berehala gauzatu ez edo prezio finkoa ez dutenetarako, enkantea, lehiaketa edo, zuzeneko adjudikazioa, arauz ezarrita dauden kasuetan eta baldintzak betez.

Enkanteei buruzko informazioa www.bizkaia.net, ogasuna, enkante-bilketa.

5. ERANTZUKIZUNAREN DERIBAZIOA ETA OINORDETZA ZERGA ZORRARI DAGOKIONEZ

Zorra erantzukizun-deribazioaren bitartez eskatu ahal da, alegazioen osteko administrazio-egintzaren bitartez, zergan beharturik dauden beste batzuentzat, erantzukizun solidarioaren bitartez, erantzukizun subsidiarioaren bitartez edo jarduera-oinordekotzaren bitartez.

Erantzukizun solidarioa eskatu ahal zaienak honakook dira:

Zerga-urratzeak burutu dituztenak edo haiek burutzeko lankideak

ZBFAOren 34.3. artikuluko titularkideak edo partaidekideak

Ustiapen edo jarduera ekonomikoen titulartasunaren edo jardunaren ondorengoek. Hori mugatu egin daiteke ondore horretarako ezarrita dagoen ziurtagirien prozeduraren bidez.

Page 13: Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko, 2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion

13

Kontrol eraginkor bakarraren pentzudan dagoen ustiategi edo jarduera ekonomiko bat garatzeko beharrezkoak diren aktiboak eta antolakuntza enpresarialak banatzearen xedea diren pertsona fisikoak edo juridikoak

Ondasunak ezkutatzeko, beroriek bahitzeko agindurik ez betetzeko edo ondasunak jasotzeko lankideak

Erantzukizun solidarioak zor guztiak iritsiko ditu betearazpidezko errekarguak eta zehapenak izan ezik.

Erantzukizun subsidiarioak zordun nagusiaren eta solidarioen huts-egitearen aurretiko adierazpena eskatuko du eta honakook dira bera eskatu ahal zaienak:

Erakundeen administratzaileak, egitatezkoak zein zuzenbidezkoak, zerga-urratzeengatik

Lehiaketa-administratzaileak eta likidatzaileak

Egitatezko eta zuzenbidezkoa administratzaileak, jarduteari uzteagatik

Lotutako ondasunen eskuratzaileak

Azpikontratariak

Benetako kontrola duten edo zuzentzeko asmoa duten pertsona fisikoak edo juridikoak

Erantzukizun subsidiarioa borondatezko epealdian eskatu ahal den zorrera zabalduta dago.

Zerga betebeharrak oinordekoei eskualdatuko zaizkie honako kasu hauetan:

Hildako pertsona fisikoen oinordekoak (ZFAOko 38. art.).

Pertsona juridikoen eta nortasunik gabeko erakundeen oinordekoak (ZFAOko 39. art.): desegin diren sozietateak edota likidatu eta azkendu direnak

Page 14: Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko, 2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion

14

Oinordetza egiten denean eska daitekeen zorra ere sartzen da hemen, legez ezarritako mugekin betiere.

ZERGADUNAREN ESKUBIDEAK

Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean bildurik daude administratuek beren Administrazioarekiko harremanetan dituzten eskubideak. Horrela, besteak beste, honako eskubideok aurkitu ahal ditugu:

1. Lege-antolamenduak zerga-prestazioak bete behar dituztenei, berorien ordezkariei eta Zerga Administrazioari informazioa edo lankidetza eman behar diotenei onarturiko eskubideak eta bermeak errespetatzea

2. Administrazioarengandik beren eskubide eta bermeei buruzko beharrezko informazioa eta laguntza jasotzeko eskubidea. Une oro erraztu behar izango die beren eskubideak erabiltzea eta beren betebeharrak betetzea.

3. Zerga-arautegia aplikatzeko dauden administrazio-irizpideen berri jakinaraz eta aipatu irizpideak dauden base informatizatuak kontsultatzea erraz dakien eskubidea.

4. Zergan behartuen jarduketa eskatzen duten Zerga Administrazioaren jarduketak haientzat ahalik eta karga txikiena ekartzeko moduan buru daitezen eskubidea

5. Saiaren aurrean zuzenean edo ordezkari bidez jarduteko eskubidea.

6. Zerga-aitorpenak aurkezten dituztenean berorien ziurtagiria luza dakien eskubidea. Era berean, Zerga Administrazioari agiriak aurkezten dizkiotenek haien kopia zigilatua lortzeko eskubidea dute (hura jatorrizkoekin batera ekartzen badute).

7. Zergak kudeatzeko prozeduran parte hartzen dutenek beronen tramitazioa zelan dagoen jakiteko izan behar duten eskubidea.

8. Alegazioak aurkezteko agiriak ekartzeko eta espedientea ebazteko proposamena baino lehenago entzun dakien eskubidea.

9. Eurak doazkien aldeak dituzten zerga-kudeaketako prozedurak zein agintariren edo langileren pean tramitatzen diren jakiteko eskubidea.

Page 15: Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko, 2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion

15

10. Kasu bakoitzean dagokien zerga kalifikazioari, araubideari edo sailkapenari buruz behar bezala dokumentaturiko itaunak egiteko eskubidea. Itauna idatziz aurkeztuko da eta gehienez sei hilabeteko epean erantzungo zaio.

11. Tributuen Ikuskaritza egiaztatzen eta ikertzen hastean, beronek horretarako burutuko dituen jarduketen izaeraren eta irismenaren berri jakinaraz dakien eskubidea, baita jarduketok bideratzean dituzten eskubideen eta betebeharren berri jakitekoa ere.

ARAUTEGI ARAUPETZAILEA

Bilketa-kudeaketak honakook izango ditu eraentzaile:

Estatuaren eta Euskal Herriaren arteko Ekonomi Ituna

Estatuak sinatu eta bere lege-antolamenduari erantsiriko eta gaian aplikatu ahal diren nazioarteko Itunben eta Akordioen klausulak.

Zergei buruzko Foru Arau Orokorra eta aurrekontuei buruz indarrean dauden xedapenak

Tributuak eta zerga-bilketan kudeatzeko beste sarrera batzuk araupeturik dituzten legeak eta xedapenak

Zerga-bilketari buruzko Araudia eta berau garatzen duten xedapenak.

ZERGADUNEN LANKIDETZA-ERAK

Zerbitzuak hobetzeko, Sailaren bulego guztietan eredu normalizatua dago doakienen eskura. Eredu horren bitartez, egokiesten dituzten iradokizunak eta kexak egin ahalko dituzte. Zergadunarentzako Informazio eta Laguntza Zerbitzuak haiek aztertuko ditu eta gehienez 15 eguneko epean erantzuteko konpromisoa hartu gura du.

Aurkezlekuak:

1. Bilboko zerbitzuak (berorietako arduradunetarikoren bat) edo bulego deszentralizatuak

2. 901 50 2000 telefonoa

3. www.bizkaia.net

Page 16: Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko, 2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion

16

4. Bizkaibai bitartez

Halaber, zergadunek Foru Ogasunaren zerbitzuak, programak eta abar hobetzeko lankidetzan jardun ahal dute beren iritzia emanez, non-eta aldizka egiten diren gogobetetasun-inkestetan eta azterketetan.

ARRETA-LEKUEN HELBIDEAK, ORDUTEGIAK ETA TELEFONOAK

KONTSULTARAKO TELEFONOA: 901 50 2000

Telefono bidezko arreta-ordutegi etengabea goizeko zortzi eta erdietatik arratsaldeko zazpiak artekoa izango da, astelehenetik ostiralera, uztail, abuztu eta irailaren lehen hamabostaldian, horietan zerbitzua arratsaldeko ordu bi eta erdietan bukatuko da.

JENDEARI ARRETA EGITEKO BULEGOAK

Herria Helbidea Telefonoa

Bilbao Kaputxinoak, 2-4 901 50 2000

Balmaseda Magdalena pasealekua, 2 94 610 30 65

Barakaldo Fueros , 4 94 406 59 10

Basauri Nagusia, 38 94 400 24 60

Durango Askatasun Etorbidea 12 94 406 59 05

Gernika San Juan Ibarra, 5 94 625 61 43

Getxo Konporte, z/g 94 406 59 00

Mungia Herribide, 5 94 615 59 09

Portugalete Castaños Jenerala 41 94 406 5920

Page 17: Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko, 2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion

17

Bertaratutako jendeari arreta emateko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara arte. Udako ordutegian (ekainaren erdialdetik irailaren erdialdera arte) 8:30etik 13:30era arte

Halaber, Bilbon eta Barakaldo, Portugalete, Basauri eta Balmasedako bulegoetan bilketako pertsonala dago.

4.000 €-tik gorako zergadunen espedienteen kasuko arreta pertsonalizatua izango da, aurrez espediente horren ardura duen funtzionarioarekin txanda adostuta.

WEB ORRIA: www.bizkaia.net

Page 18: Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko, 2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion

18

Page 19: Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko, 2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion

19

OGASUN SAILAK ZERGA-BILKETAKO PROZEDURARI BURUZ HARTUTAKO KALITATE-KONPROMISOAK

Zergadunei bidali beharreko dokumentazio guztia berrikusteko konpromisoa hartzen dugu, haien premiei egokitze aldera. Hizkera argi eta ulergarrian idatziko da dokumentazio hori, jakinarazpenaren zergatia ulertzeko behar den informazio guztia emanez.

10.000 euro baino gutxiagoko zorretan, geroratzeak gehienez 15 minututan emateko konpromisoa hartzen dugu (GERORANET zerbitzua) , behar den dokumentazio guztia aurkezten baldin bazaigu (eta emateko ezarri diren baldintzak betetzen badira).

Arreta emateko eta bere egoera aztertzeko konpromisoa hartzen dugu, geroratzeko eskaeran balizko irtenbide guztiak bilatzeko.

HIRITARREN BETEBEHARRAK

Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean ezarritakoaren arabera, subjektu pasibo ororen betebehar nagusia zerga-zorra ordaintzea da. Halaber, tributu bakoitzari begira eskatzen diren aitorpenak eta adierazpenak egin eta aurkeztu behar dituzte.

Era berean, kontabilitate- eta erregistro-liburuak eta kasu bakoitzean ezartzen diren gainerako agiriak arteztu eta gorde behar dituzte, eta ikuskapenak eta egiaztapenak egitea erraztu. Era berean, Foru Aldundiari zerga-egitatearekin zerikusia duten datu, txosten, aurrekari eta frogagiriak eman behar dizkiote. Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean bildurik zergadunen honako betebehar hauek aurkitu ahal ditugu, besteak beste.

Pertsona naturalek edo juridikoek orok, publikoek zein pribatuek, Zerga Administrazioari zerga-garrantzia duten mota orotako datu, txosten eta aurrekariak eman beharko dizkiote, beren beste pertsona batzuekiko ekonomi, lanbide edo finantza harremanetatik atereak.

Subjektu pasiboek Zerga Administrazioari beren egoitza aitortu edo adierazi beharko diote. Egoitzaz aldatzen badira, Zerga Administrazioari aldaketa horren berri jakinarazi beharko diote, horretarako berariazko adierazpenaren bitartez. Egoitzaz aldatzeak ez du Administrazioaren aurrean aipaturiko zerga-aitorpena aurkeztu arte ondorerik ekarriko.

Beren zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikotik kanpo duten eta Bizkaiko Foru Aldundiak ordainarazi behar duen edozein tributuren pean kargatu

Page 20: Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko, 2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion

20

behar diren ekintzak edo eragiketak egiten dituzten subjektu pasiboek egoitza Bizkaiko lurraldean duen ordezkari bana izendatu beharko dute, beren Foru Ogasunarekiko harremanen ondoreetarako.

TERMINO-GLOSATEGIA

Ordainketa-gerorapena: Zerga Administrazioak zergadunari borondatezko edo betearazpidezko epealdian dagoen zerga-zorra ordaintzea geroratzen uzteko duen ahalmena. Hala ere, ordaindu behar duenak hori aurretik eskatu behar du.

Autolikidazioa: Zergadunak tributua aitortu eta zenbatekotu eta beronen zenbatekoa ordaintzea.

Ordainketa-gutuna: Zerga Administrazioak ordainketa egiteko luzaturiko agiria. Organo eskudunak edo baimendun erakundeek baliozkotuta, ordainketaren frogagiri bezala balio du.

Konpentsazioa: Zergadunaren eta Herri Ogasunaren artean zerga-zor mugaeguneratua iraungitzeko modua, baldin eta haiek elkarrekiko hartzekodunak eta zordunak badira eta zenbatekoa biok onartu badute.

Huts egina adieraztea: Administrazioaren erabakia, premiamendu-bideko zerga-zordunak zorra benetan ordaintzeko ondasunik ez duela adierazten duena.

Erantzukizun-deribazioa: Administrazio prozedura eta jarduera, zerga-zorreko erantzukizuna zergan beharturik dagoen subjektu pasiboa (zergaduna edo beraren tributuko ordezkoa) ez den pertsona fisiko edo juridikoari eskualdatu eta eskatzea erabakitzen duena.

Sortzapena: Tributua ordaindu beharra sortzen den unea.

Bahitura dilijentzia: Burutzekoa burutzeko ondasunak atxiki, oztopatu edo bahitzeko administrazioko dokumentua, Foru Ogasunarekiko zerga-zorra kitatzekoa.

Premiamendu-probidentzia: Zerga Administrazioak zordunari premiamendu-prozedura hasi dela adierazteko jaulki eta emandako agiria. Zordunaren ondarearen aurka jardutea eskatu ahal izateko kreditua kreditatzen duen titulua da.

FAEa Auzitegiko erreklamazioa: Foru Ogasunaren berariazko edo ustezko ebazpenari buruz Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboan jartzen den administrazio-prozedura, hura berriro ikustekoa. Administrazioarekiko Auzibide-errekurtsoaren aurretikoa da.

Page 21: Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko, 2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion

21

Berraztertzeko errekurtsoa: Errekurtsoa jarri zaion ebazpena eman duen organo beraren aurrean aurkezten den administrazio-errekurtsoa. Ahalgo-errekurtsoa da, eta ezin da ekonomia-administraziozko erreklamazioaren aldi berekoa izan.

Eskaera edo errekerimendua: Foru Ogasunak zergadunari agiriak ekartzeko, jarduera jakin bat egiteko edo beste gauza batzuk burutzeko eskatzeko egiten dion gaztigua, adierazpena edo galdera.

Erantzukizun solidarioa: Zergan beharturiko zenbait pertsona aldi berean eta batera ukitzen dituena. Pertsonotariko edozeini zor osoa eskatu ahal zaio.

Erantzukizun mankomunatua: Dagokien kuota eskatu ahal zaien zenbait subjektu pasibo edo erantzule daudenean gertatzen dena.

Erantzukizun subsidiarioa: Beste pertsona baten zuzenekoaren eta nagusiaren ostean edo horren ezean jokoan sartzen dena. Aurretik eskatzen du subjektu pasiboaren huts eginaren adierazpena.

Enkantea: Zordunaren ondasunak exekutatzeko prozedura.

Jarduera ondorengoetaratzea: Pertsona fisiko edo juridikoak aurreko beste batengan ekonomi ustiapena eta jarduera edozergatik hartu eta horrekin jarraitzen badu gertatzen da hau, baita enpresa baten elementu isolatuak eskuratzeak jatorrizko jarduera edo ustiapenarekin jarraitzea ahalbidetuz gero ere

Etendura: Zordunak duen eskubidea, ordaindu gabeko zorra ebazpena ematen den arte ez dakion exekutatu.

Mugaeguneratzea: Zorra ordaintzeko epea betetzea.

Page 22: Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko, 2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion

22

Betearaspen zorrak

Zorraren ondasunen

kontrako premiam.p

rob.Batutura

Enkantea

Zorra ordaintzea eskabidea

¿Onartzen da?

Gerorapen ordainketa

Zorra ordaintzea eskabidea

¿Onartzen da??

Zorra ordaintzea eskabidea

¿Onartzen da?

EZ

Zorra ordaintzea eskabidea

¿Onartzen da?

BAI

Ordaindutako zorra

Borontatezko zorrak

¿Ordaintzen da?

EZEZ

BAI

EZ

¿Ordaintzen da?

¿Ordaintzen da?

¿Ordaintzen da?

BAI

BAI

EZ

EZ

BAI

BAI

EZ

EZ

BAI

BAI

EZ

EZ

BAI

EZ

BAI

BAI