BILBOKO UDALEKO UDANTZAINGOAN LANPOSTUAK JABETZAN ... · denboran. Test moduko galderak izango...

17
Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos 1 BILBOKO UDALEKO UDANTZAINGOAN LANPOSTUAK JABETZAN BETETZEKO DEIALDIAREN OINARRIAK LEHENENGOA.- Deialdiaren helburua. Oinarri espezifiko hauek, indarrean dauden oinarri orokorrekin batera, sarrera askeko sistemako Oposizio bidezko hautaketa-prozesua arautuko dute; prozesu horren osagarri, hautatzeko prozeduraren barruan, prestakuntza-ikastaro bat eta praktikaldi bat egingo dira. Bete beharrekoak UDALTZAINGOKO 55 AGENTE lanpostu dira, eta haietako 38k nahitaezko 2. hizkuntza-eskakizuna dute. Lanpostuok administrazio bereziko taldekoak, zerbitzu berezietako azpitaldekoak, eta Udaltzaingoko klasekoak dira; lanbide-sailkapeneko C taldean, C-2 azpitaldean daude, eta 2014ko, 2015eko eta 2016ko lan-eskaintza publikoei dagozkie. Lanpostuaren funtzio eta zereginen deskribapena, jakingarri gisa eta ez modu zehatzean: Legeak bete daitezen eta herritarren segurtasuna begiratzea, eta udal- ondarea zein ondare pribatua osatzen duten ondasunak zaintzea, esleituriko eremuan patruilatuz, nola oinez hala ibilgailuz, eta, halakoetan, auzoen beharrak nahiz ondasun publikoen mantentze-beharrak antzemanez. Auzokideen eskaerei zuzenean arreta ematea, eta, hala dagokionean, goragoko agintedunei halakoak helaraztea, herritarrei behar den guztian informazioa eta aholkua emanda. Prebentziozko eginbideak aurrera eramatea, bai eta delituzko faltak eta egintzak egitea saihesteko behar den jarduera oro ere, frogak segurtatzeaz eta delitugileak atzemateaz gain. Zirkulazioa antolatu, seinaleztatu eta zuzentzea, zirkulazio-arauetan ezarritakoari jarraituz, eta, hala dagokionean, zehatzeko beharrezko jarduera betetzea, indarrean diren arauak urratzeagatik. Ordenantzak, bandoak eta gainerako xedapenak betetzearen inguruko prebentzio-lana eta salaketak egitea (Ikuskizun eta Jolas Jardueren Legea, ingurumen-arloko araudia, etab.), bai eta udal-egintzei dagokienez ere (kaleko salmenta, eskean ibiltzea, konfiskazioak, lokal eta ikuskizunetako edukierak, ordutegiak, zarata-maila, etab.), lanpostuak duen eskumen-esparruaren barruan, betiere. Interesdunei salaketak, zitazioak eta zehapenak jakinaraztea, eta, hala dagokionean, epaileen ebazpenak, ofizioak eta manamenduak betearaztea.

Transcript of BILBOKO UDALEKO UDANTZAINGOAN LANPOSTUAK JABETZAN ... · denboran. Test moduko galderak izango...

Page 1: BILBOKO UDALEKO UDANTZAINGOAN LANPOSTUAK JABETZAN ... · denboran. Test moduko galderak izango dira, aukerako zenbait erantzunekin, eta haietako bat baino ez da zuzena izango. Galdera

Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila

Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos

1

BILBOKO UDALEKO UDANTZAINGOAN LANPOSTUAK JABETZAN

BETETZEKO DEIALDIAREN OINARRIAK

LEHENENGOA.- Deialdiaren helburua.

Oinarri espezifiko hauek, indarrean dauden oinarri orokorrekin batera,

sarrera askeko sistemako Oposizio bidezko hautaketa-prozesua arautuko dute;

prozesu horren osagarri, hautatzeko prozeduraren barruan, prestakuntza-ikastaro

bat eta praktikaldi bat egingo dira. Bete beharrekoak UDALTZAINGOKO 55

AGENTE lanpostu dira, eta haietako 38k nahitaezko 2. hizkuntza-eskakizuna

dute. Lanpostuok administrazio bereziko taldekoak, zerbitzu berezietako

azpitaldekoak, eta Udaltzaingoko klasekoak dira; lanbide-sailkapeneko C taldean,

C-2 azpitaldean daude, eta 2014ko, 2015eko eta 2016ko lan-eskaintza publikoei

dagozkie.

Lanpostuaren funtzio eta zereginen deskribapena, jakingarri gisa eta ez

modu zehatzean:

Legeak bete daitezen eta herritarren segurtasuna begiratzea, eta udal-

ondarea zein ondare pribatua osatzen duten ondasunak zaintzea, esleituriko

eremuan patruilatuz, nola oinez hala ibilgailuz, eta, halakoetan, auzoen beharrak

nahiz ondasun publikoen mantentze-beharrak antzemanez.

Auzokideen eskaerei zuzenean arreta ematea, eta, hala dagokionean,

goragoko agintedunei halakoak helaraztea, herritarrei behar den guztian

informazioa eta aholkua emanda.

Prebentziozko eginbideak aurrera eramatea, bai eta delituzko faltak eta

egintzak egitea saihesteko behar den jarduera oro ere, frogak segurtatzeaz eta

delitugileak atzemateaz gain.

Zirkulazioa antolatu, seinaleztatu eta zuzentzea, zirkulazio-arauetan

ezarritakoari jarraituz, eta, hala dagokionean, zehatzeko beharrezko jarduera

betetzea, indarrean diren arauak urratzeagatik.

Ordenantzak, bandoak eta gainerako xedapenak betetzearen inguruko

prebentzio-lana eta salaketak egitea (Ikuskizun eta Jolas Jardueren Legea,

ingurumen-arloko araudia, etab.), bai eta udal-egintzei dagokienez ere (kaleko

salmenta, eskean ibiltzea, konfiskazioak, lokal eta ikuskizunetako edukierak,

ordutegiak, zarata-maila, etab.), lanpostuak duen eskumen-esparruaren barruan,

betiere.

Interesdunei salaketak, zitazioak eta zehapenak jakinaraztea, eta, hala

dagokionean, epaileen ebazpenak, ofizioak eta manamenduak betearaztea.

Page 2: BILBOKO UDALEKO UDANTZAINGOAN LANPOSTUAK JABETZAN ... · denboran. Test moduko galderak izango dira, aukerako zenbait erantzunekin, eta haietako bat baino ez da zuzena izango. Galdera

Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila

Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos

2

Udaltzain orori dagozkionak, ordenamendu juridikoan eta zerbitzu

publikoan oinarrituta, horrela ezarririk dagoenean edo interes orokorraren

kausaz beharrezkoa denean, legez finkaturiko Deontologia Kodea hertsi beteta.

BIGARRENA.- Baldintza espezifikoak.

Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi duten hautagaiek baldintza

hauek bete beharko dituzte:

1.- B gidabaimena izatea (eta/edo dagokion araudiaren arabera baimen hori

ematea berekin duten gidabaimenak), Espainian indarrean dagoen araudiaren

arabera, eta inola ere indargabetuta ez edukitzea ez bide judizialean ez

administrazio-bidean.

Arestian aipaturiko gidabaimenak une oro izan beharko du indarrean,

eskabidea aurkezten den unetik, gainerako hautaketa-prozesuan zehar, eta

karrerako funtzionario gisa lanpostuaren jabe izendatu arte, gidabaimenok

indargabetu edo erretiratu gabe edo gidatzeko eskubidea kendu gabe, hori

administrazio-bidez zein bide judizialez gertatuta ere, eta puntu guztiak galdu

gabe.

2.- Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulu hauetako bat

izatea: Bigarren Hezkuntzako Graduatua (LOGSE), DBH, Oinarrizko

Batxilergoa, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa, Teknikari

Laguntzailea, Erdi-mailako Heziketa, edo baliokidea.

3.- Eskabidea aurkeztuz, ondorengo konpromisoak norberaren gain

hartzea, lortu nahi den lanpostuaren eginkizunak aurrera eramatean:

Armak aldean eramatea eta indarreko legedian aurreikusten diren kasuetan

erabiltzea.

Poliziaren uniforme, hornidura eta ekipamenduari ez dagozkien jantziak,

apaingarriak eta sinboloak agertzeari uko egitea.

Polizia-zerbitzu publikoa ematean, erlijioaren, ideologiaren edo

kontzientziaren arloko sinesmenei lotutako edozein praktikari uko egitea,

halakoak zerbitzuarekin bateraezinak edo zerbitzua aurrera eramateko

kaltegarriak direnean, ordenamendu juridikoan ezarritakoarekin bat etorriz.

Polizia-ibilgailuak gidatzea.

Oro har, udaltzain orori dagozkion eginkizunak betetzea, ordenamendu

juridikoan eta zerbitzu publikoan oinarrituta, legez finkaturiko Deontologia

Kodea hertsiki beteta.

4.- Adina: Hamazortzi urte beteta izatea.

5.- Nazionalitateari, gaitasunari eta gaikuntzari dagozkion baldintzak eta

indarrean diren oinarri orokorretan ezarririk dauden gainerako baldintzak

Udalaren webgunean (www.bilbao.eus) argitaratuko dira, hautaketa prozesu

honetako oinarri espezifikoekin batera.

Page 3: BILBOKO UDALEKO UDANTZAINGOAN LANPOSTUAK JABETZAN ... · denboran. Test moduko galderak izango dira, aukerako zenbait erantzunekin, eta haietako bat baino ez da zuzena izango. Galdera

Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila

Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos

3

Horiekin bat etorrita, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen bete

beharko dira baldintza guztiak, eginkizuneko gaitasunari dagokiona kenduta;

izan ere, hori udaleko osasun zerbitzuek egiaztatu beharko dute, praktiketako edo

karrerako funtzionarioaren izendapena jaso aurretik.

HIRUGARRENA.- Azterketa-eskubideak.

Tasaren zenbatekoa 4,00 €-koa izango da.

LAUGARRENA.- Eskabideak.

Eskabideak http://www.bilbao.eus/e-Udala/OPE/Lan-eskaintza Publikoaren

aplikaziorako sarbidea webgunearen bidez eskuratu daitekeen eredu ofiziala

betez egin beharko dira, Lan-eskaintza Publikoaren aplikazioaren bidez.

Eskabideak aipatutako helbide elektronikoan adierazten den prozedurari

jarraituz aurkeztuko dira. Adierazitako baldintzak betetzen direla aldarrikatzeko,

hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko eskabidean behar bezala zerrendatu

eta identifikatu beharko dira; eskabidearekin batera, ez da baldintzak betetzen

direla egiaztatzen duen dokumenturik aurkeztu behar, izan ere, hala parte

hartzeko baldintzak nola, hala badagokio, alegatutako merituak Epaimahaiak edo

Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Sailak eskatutako unean egiaztatu

beharko dira.

Era berean, Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Sailak ordenagailuz

edota bestelako baliabide teknikoz hornitutako bulego bat jarriko du

erabiltzaileen eskura, Venezuela Plazan dagoen Aznar Eraikineko 2. zenbakian,

nahi duen orok bertan eskabideak betetzeko, eta zeregin horretan interesdunei

aholkularitza eta laguntza eskaintzeko.

Eskabidea, dagokion tasaren ordainketarekin batera, 20 (hogei) eguneko

epean bete beharko dira, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean

argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Hautaketa-prozesuan parte hartuz gero, hautagaiek baimena emango dute

Laneko Arriskuak Prebenitzeko Udal Zerbitzuaren medikuek egoki irizten

dituzten kontrolak edo azterketak hautagai guztiei egiteko, eskatutako

eginkizuneko gaitasuna egiaztatzeko zein drogarik, alkoholik eta, oro har,

pertsona baten egoera psiko-fisikoa alda dezakeen substantziarik hartu duten

jakiteko, kirolean debekatzen diren substantziak eta metodoak onartzen dituen

Kiroletako Kontseilu Nagusiaren Presidentetzaren 2005eko abenduaren 21eko eta

2008ko abenduaren 19ko ebazpenetan jasotzen den bezala.

Azterketetan emaitza positiboa irteten bada, edo hautagaiak azterketa horiek

egiteari uko egiten badio, “ez gai” izango da eta hautaketa-prozesutik baztertuko

da.

Lan-poltsak eratzeari buruzko hamaikagarren oinarrian jasotako

ondorioetarako, oinarri hauek gaitzat dituzten hautaketa-prozesuen ondorioz,

Page 4: BILBOKO UDALEKO UDANTZAINGOAN LANPOSTUAK JABETZAN ... · denboran. Test moduko galderak izango dira, aukerako zenbait erantzunekin, eta haietako bat baino ez da zuzena izango. Galdera

Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila

Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos

4

prozesu horietan parte hartzeko eskabidean hautagaiek adierazi beharko dute

ondoren ageri diren datuak administrazio publikoko beste erakunde batzuei

lagatzearen aurka egiten duten: izen-deiturak, NAN, helbidea, harremanetarako

telefonoa eta ikasketa-maila. Datu-lagapen horren helburu bakarra izango da,

beste helbururik gabe, erakunde horiek enplegu-eskaintzak egin ahal izatea legez

ezarririk dagoen eran; hala, aurka egiteko nahia berariaz adierazten ez badute,

lagapen horretarako baimena ematen dutela ulertuko da.

BOSGARRENA.- Epaimahaia.

Indarrean den legediaren arabera nahiz Bilboko Udaleko lantaldeko

lanpostuak jabetzan betetzeko indarrean diren oinarri orokorretan ezarritakoaren

arabera, Epaimahaian epaimahaiburu bat, idazkari bat eta lau epaimahaikide,

gutxienez, egongo dira. Halakoen artean, nahitaez, Polizia eta Larrialdietako

Euskal Akademiak izendaturiko pertsona bat egongo da, Euskal Herriko Poliziari

buruzko Legeko lehen xedapen gehigarrian xedatuta dagoenez. Epaimahaiaren

osaera teknikoa izango da batik bat, eta espezialitatearen printzipioaren arabera

zehaztuko da; horrenbestez, kide guztiek deialdiko lanpostuak bete ahal izateko

eskatzen den maila akademikoko edo goragoko titulua izan beharko dute, eta

kideen erdiek, gutxienez, beteko den lanpostuari dagokion lanbide-arlo edo

sektore bereko ezagutzak izan beharko dituzte, eta hala ez izatea justifikaturik

egon ezean, sexu bakoitzak ordezkarien %40 izan beharko du gutxienez.

Euskaraz jakiteari dagokion probarako HAEEk izendatutako

epaimahaikide-postuak ondorio horietarako baino ez du balioko, berariaz

besterik erabaki ezean.

Bere lana garatzeko orduan, Epaimahaiak aholkulariak edo adituak eduki

ahal izango ditu hautaketa-prozesuko proba guztietarako edo batzuetarako. Hala

ere, aholkularitza eta laguntza teknikoa besterik ez diote eskainiko euren

espezialitateetan; aditu horiek hitza izango dute, baina botorik ez.

Hautaketa-prozesuan onartutakoen eta prozesutik baztertutakoen

zerrendekin batera, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da Epaimahaia

osatzen duten titularren eta ordezkoen izenen zerrenda, Alkatetza-

Lehendakaritzak edo hark eskuordeturiko organoak haiek izendatu eta gero.

SEIGARRENA.- Hautakera-prozedura.

Hautagaien hautaketa sarrera askeko sistemaz egingo da, Oposizio bidez, eta,

trebakuntza ikastaro batekin eta praktikaldi batekin osatuko da. Oposizioak

jarraian deskribatutako ariketak izango ditu:

Page 5: BILBOKO UDALEKO UDANTZAINGOAN LANPOSTUAK JABETZAN ... · denboran. Test moduko galderak izango dira, aukerako zenbait erantzunekin, eta haietako bat baino ez da zuzena izango. Galdera

Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila

Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos

5

Lehen ariketa (Bilboko Uriari buruzko ezagutzen eta ezagutza teorikoen

proba): Ariketa honek bi proba ditu, banaka harturik nahitaezkoak eta

baztertzaileak direnak. Epaimahaiak bi probak egun berean eta ondoz ondo egin

daitezen erabaki ahal izango du; hala bada, A proba gainditu ez duten pertsonak

hautaketa-prozesutik kanpo geratuko direnez, ez zaie B proba kalifikatuko.

Ariketa honen proben zerrenda

A) Ezagutza teorikoen proba. Epaimahaiak proposatuko galdera-sorta bati

idatziz erantzun beharko zaio, Epaimahaiak berak ezarritako denboran. Test

moduko galderak izango dira, aukerako zenbait erantzunekin, eta haietako bat

baino ez da zuzena izango. Deialdiak eranskin gisa daraman gai-zerrendari

buruzkoak izango dira galdera horiek, eta probari emango zaion balioa 0

puntutik 30 puntura bitartekoa izango da, eta gutxienez 18 puntu lortu beharko

dira proba gainditzeko eta gai-kalifikazioa erdiesteko.

B) Bilboko Uriari buruzko ezagutzen proba. Epaimahaiak proposatuko

galdera-sorta bati idatziz erantzun beharko zaio, Epaimahaiak berak ezarritako

denboran. Test moduko galderak izango dira, aukerako zenbait erantzunekin, eta

haietako bat baino ez da zuzena izango. Galdera horiek Bilboko Uriari buruzko

ezagutzen ingurukoak izango dira, zehazki, kale-izendegia, ibilgailuen

zirkulazioaren noranzkoa bide publikoetan, edozein administrazio publikotako

erakunde ofizialen kokalekuak, ekipamendu publikoak, hala nola, osasun-

instalazioak edo osasun-zentroak, gizarte-laguntzakoak, hezkuntzakoak,

kulturaren edo kirolaren arlokoak gaitzat dituzten galderak, eta, oro har, Bilboko

esparruan poliziaren eginkizuna hobeto betetzeko ezagutzea interesgarritzat

jotzen den edozein ekipamenduri buruzkoak. Proba horren balioa 0 puntutik 15

puntura bitartekoa izango da, eta gutxienez 9 puntu lortu beharko dira proba

gainditzeko eta gai-kalifikazioa erdiesteko.

Bi proba horietan, erantzun zuzenen kopuru garbia erantzun zuzen guztiei

erantzun okerren 1/3 kenduz aterako da. Zurian utziriko erantzunak ez dira

zigortuko, eta, hortaz, ez da deskonturik egingo erantzun zuzenen kopurutik.

Eragiketa horiek guztiak hautagaien identitatea zein den jakin gabe egingo

dira.

Epaimahaiak bi probak egun berean eta jarraian egitea adostu dezake.

Lehenengo ariketa gainditu eta hautaketa-prozesuan jarraitu ahal izateko bi

probak gainditu behar badira ere, lehenengo proban gai direnei baino ez zaie

kalifikatuko bigarren proba.

Page 6: BILBOKO UDALEKO UDANTZAINGOAN LANPOSTUAK JABETZAN ... · denboran. Test moduko galderak izango dira, aukerako zenbait erantzunekin, eta haietako bat baino ez da zuzena izango. Galdera

Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila

Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos

6

Lehen ariketa hau osatzen duten bi probetako edozeinetara ez joateari edo

atzerapenez joateari ez-agertzea iritziko zaio, eta horrek dena delako pertsona

hautaketa-prozesutik baztertuko du.

Bigarren ariketa (proba fisikoak):

Nahitaezkoa eta baztertzailea izango da. Jarraian jasotako gaitasun fisikoko 5

probetatik, gutxienez 4 proba gainditu beharko dira. Proba horien helburua

izango da, besteak beste, hautagaien indarra, arintasuna, malgutasuna,

erresistentzia eta autokontrola egiaztatzea.

Ariketa hau GAI edo EZ GAI moduan baloratuko da modu globalean, eta ez

gaitzat jotzen diren pertsonak automatikoki baztertuko dira.

Bigarren ariketa hau osatzen duten bost probetako edozeinetara ez joateari

edo atzerapenez joateari ez-agertzea iritziko zaio, eta horrek dena delako

pertsonak proba ez gainditzea, eta, ondorioz, hautaketa-prozesutik kanpo

geratzea ekarriko du.

Probak egingo diren lekuak, baldintza meteorologikoak edota Epaimahaiak

aurreikusten dituen bestelako egoeren arabera, probak egiteko ordena

Epaimahaiak berak erabakiko du.

Ariketa honen proben zerrenda

1) ABDOMINALAK

Helburua: gune abdominaleko eta gerrialdeko muskuluen indarra eta

erresistentzia ebaluatzea.

Deskribapena: ahoz gora etzanda, hankak elkartuta eta erdi tolestuta, eskuak

lepoaren atzean gurutzatuta eta kide batek oinei eutsita.

Hautagaia eseri egingo da, ezkerrerantz biratuko du enborra eta eskuineko

ukondoaz ezkerreko belauna ukituko du. Hasierako gorputz-jarrerara itzuliko da.

Eseri eta, gorputz-enborra eskuinerantz biratuz, ezkerreko ukondoarekin

eskuineko belauna ukituko du. Hasierako gorputz-jarrerara itzuliko da.

Ariketa egiteko denbora minutu bat izango da, eta zuzen eginiko

errepikapenak zenbatuko dira.

Proba honetan gaitasuna lortzeko, beharrezkoa izango da, hala emakumezko

nola gizonezkoentzat, 45 errepikapen zuzen egitea.

2) BESOEN FLEXIOAK

Esku eta oinen gainean jarrita, oinak zut eta punta zoruan bermaturik dutela,

eskuak markaren zabaleran, eta besoak, enborra eta zangoak luzaturik; besoen

flexioa egingo da marka bularrarekin ukitu arte, gorputzaren beste atalek zorua

inola ere ukitu gabe.

Page 7: BILBOKO UDALEKO UDANTZAINGOAN LANPOSTUAK JABETZAN ... · denboran. Test moduko galderak izango dira, aukerako zenbait erantzunekin, eta haietako bat baino ez da zuzena izango. Galdera

Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila

Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos

7

Besoak luzatzean, ez da onartuko enborraren edo aldakaren inolako

konpentsazio-mugimendurik; zangoak zein aldakak eta gorputz-enborra lerroan

egongo dira.

Azaldutako irregulartasunik gabe eginiko flexioak zenbatuko dira.

Ezingo da atsedenik hartu behin ariketa hasiz gero, eta zuzen eginiko

flexioak zenbatuko dira.

Proba honetan gaitasuna lortzeko, beharrezkoa izango da, gizonezkoen

kasuan, 27 flexio zuzen egitea, eta, emakumezkoen kasuan, 12 flexio zuzen.

3) MALGUTASUN SAKONA

Oholaren gainean, oinetakorik gabe eta oinak dagokien tokian jarrita, gorputz

osoa tolestuko da, besoak atzerantz eramanez zangoen artean; ukitzeari utzi gabe eta

tiraldirik gabe, bi eskuekin aldi berean erregeletako kurtsorea bultzatuko da, ahalik

eta gehiena arrastatuta oreka galdu gabe.

Behin gehienezko distantziara helduta, aparatutik aurrealdetik eta oinez

aterako da.

Ariketa bi aldiz egingo da, eta markarik onena hartuko da kontuan.

Proba honetan gaitasuna lortzeko, beharrezkoa izango da, hala emakumezko

nola gizonezkoentzat, 30 cm-ko distantzia egitea.

4) ABIADURA-LASTERKETA, 60 METROKOA

Helburua: hautagaiak ahalegin labur eta handietarako duen erresistentzia

neurtzea.

Deskribapena: hautagaiak, korrika eginez, 60 metroko ibilbide laua egitea.

Abiatzeko jarrera zutikakoa izango da, eta aurreko oinak irteera-marra ukituko

du. Ezingo dira iltzedun zapatilak erabili.

Saialdi bakarra egongo da.

Proba honetan gaitasuna lortzeko, beharrezkoa izango da gehienez ere denbora

hauek egitea:

Gizonezkoen kasuan: 8 segundo eta 3 hamarren.

Emakumezkoen kasuan: 10 segundo eta hamarren 1.

Ehunenak biribildu egingo dira, ehunen 1etik 50 ehunenera, biak barne. Eta, 51

ehunenetik 99 ehunenera, biak barne.

Page 8: BILBOKO UDALEKO UDANTZAINGOAN LANPOSTUAK JABETZAN ... · denboran. Test moduko galderak izango dira, aukerako zenbait erantzunekin, eta haietako bat baino ez da zuzena izango. Galdera

Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila

Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos

8

5) ABIADURA ETA ERRESISTENTZIAKO LASTERKETA, 800

METROKOA

Helburua: hautagaiak ahalegin luzeetarako duen erresistentzia aerobikoa

neurtzea.

Deskribapena: hautagaiak, korrika eginez, ibiliz, edo modu bietara 800 metroko

ibilbide laua egitea.

Zutik ekingo diote lasterketari, eta taldean izango da. Ezingo dira iltzedun

zapatilak erabili.

Saialdi bakarra egongo da.

Proba honetan gaitasuna lortzeko, beharrezkoa izango da gehienez ere denbora

hauek egitea:

Gizonezkoen kasuan: 2 minutu eta 58 segundo.

Emakumezkoen kasuan: 3 minutu eta 34 segundo.

Hamarrenak biribildu egingo dira, hamarren 1etik 5 hamarrenera, biak barne. Eta,

5 hamarrenetik 9 hamarrenera, biak barne.

Hirugarren ariketa (nortasun-probak eta elkarrizketa pertsonala):

Ariketa honek ondorengo probak izango ditu, eta nahitaezkoak eta

baztertzaileak izango dira. Haien hurrenkera zein iraupena Epaimahaiak

erabakiko ditu behar den unean; haietako batzuk egun berean eta ondoz ondo

egitea ere erabaki ahalko du:

a) Idatzizko nortasun-proba edo probak (test modukoa izan ahalko da).

b) Talde-dinamikako proba eta elkarrizketa pertsonala.

Proba horien guztien helburua da hautagaiak Udaltzain lanposturako

Lehenengo Oinarrian zerrendatutako funtzio eta lanekiko duten egokitasuna

zehaztea, baita hautatzen diren pertsonek jarduna gauzatu beharreko auzoko

polizia-ereduan gako diren printzipio eta ezaugarriekiko egokitasuna zehaztea

ere. Azken horiek, besteak beste, honako hauetan daude oinarrituta:

Poliziaren konpromisoa eta erantzukizuna indartzea komunitatearekiko.

Ikusgarritasuna eta irisgarritasuna.

Herritarren beharrekiko jarrera.

Inguruarekiko eta bertako arazoekiko egokitzapena.

Aurre egin beharreko arazoen konplexutasunari eraginkortasunez erantzuteko

ikuspegi proaktibo eta prebentiboa.

Lankidetza lana, eta erakunde hierarkizatu batean norbere funtzioa betetzea.

Page 9: BILBOKO UDALEKO UDANTZAINGOAN LANPOSTUAK JABETZAN ... · denboran. Test moduko galderak izango dira, aukerako zenbait erantzunekin, eta haietako bat baino ez da zuzena izango. Galdera

Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila

Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos

9

Gardentasuna eta kontu ematea polizia jardunean.

Gune bakoitzeko segurtasunaren protagonismoa, zerbitzuaren berezko helburuak

betetzeko egoki irizten diren iradokizunak agertuz.

Horretarako, adimen orokorrari, nortasunari eta trebetasun sozialei loturiko

alderdiak balioztatu eta neurtuko dira, esaterako:

Oreka eta egokitzapen emozionala.

Arau etiko eta sozialen barneratze egokia. Diziplina.

Lanerako ahalmena, ekimena eta proaktibotasuna. Talde-lana.

Enpatiarako gaitasuna eta soziabilitatea.

Gizalegea eta tratu egokia pertsonen arteko harremanetan.

Motibazioa.

Ulermen-gaitasuna.

Hautemate- eta arreta-gaitasunak.

Abstrakzio- eta laburbiltze-gaitasuna.

Hitzezko eta komunikazioko gaitasunak.

Gatazka-egoerak erabiltzea, eragina eta pertsuasio-ahalmena.

Aipatutako probak langile espezializatuek pentsatu eta prestatu beharko

dituzte, eta haiek idatziko dute hautagai bakoitzari dagokion egokitzapen mailari

buruzko txostena.

Epaimahaiak erabaki ahalko du hautagaiek curriculum vitae bakun bat osa

dezaten, nortasun-proba idatziaren egunean eta proba hori egin baino lehen;

curriculum hori ez da puntuatuko, eta elkarrizketa egiteko lagungarria baino ez

da izango.

Proben deskribapena, eta ariketa honen kalifikazioa eta kalifikazioa

egiteko irizpideak.

a) Idatzizko nortasun-proba edo probak. Epaimahaiak proba bat edo

batzuk egitea adostuko du; nahitaezkoak eta, osotasunean, baztertzaileak

izango dira, eta 0tik eta 20ra bitartean baloratuko da. Gutxienez, 10

puntu lortu beharko dira proba gainditu eta gaitasuna lortzeko, modu

horretan, hautaketa-prozesuan jarraitu eta ondoren deskribatutako

probak egin ahal izateko. Epaimahaiak proba bat baino gehiago egitea

Page 10: BILBOKO UDALEKO UDANTZAINGOAN LANPOSTUAK JABETZAN ... · denboran. Test moduko galderak izango dira, aukerako zenbait erantzunekin, eta haietako bat baino ez da zuzena izango. Galdera

Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila

Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos

10

adosten badu, aldez aurretik iragarriko dira proba kopurua eta

kalifikazio globalean izango duten haztapena.

b) Talde-dinamikako proba eta elkarrizketa pertsonala. Proba hauek

nahitaezkoak eta baztertzaileak dira, eta modu bateratuan kalifikatuko

dira, 0 puntutik 25era. Probak gainditzeko, beharrezkoa izango da

honako bi baldintza hauek betetzea:

1. Gutxienez, 13,00 puntuko puntuazio globala lortzea, hiru alderdi-

multzoetako bakoitzean lortutako puntuazioak batuta, eta, gainera,

2. Jarraian zerrendatutako hiru alderdi-multzo hauetako bakoitzean,

gehienezko balorazioaren %50, gutxienez, lortu izana.

1) Harreman-gaitasunen multzoa (Enpatiarako gaitasuna eta soziabilitatea,

Heziketa eta jokaera zuzena pertsona arteko harremanetan) gehienez ere 11

punturekin baloratu ahal izango da.

2) Banakako gaitasunen multzoa (Oreka eta doiketa emozionala,

motibazioa, ulermen-gaitasuna, pertzepzio eta arreta gaitasunak,

abstraktzio eta sintetizazio gaitasuna, ahozko eta komunikaziorako

gaitasunak) gehienez ere 8,5 punturekin baloratu ahal izango da.

3) Kaudimen profesionala (Arau etiko eta sozialak ondo barneratzea,

egoera gatazkatsuak maneiatzea, lanerako gaitasuna, ekimena eta

proaktibotasuna, talde-lana) gehienez ere 5,5 punturekin baloratu ahal

izango da.

Proba horiek egin aurretik, aldagaiak kalifikatzeko egokitzapen-eskala

zehaztu eta argitaratuko du Epaimahaiak.

Hirugarren ariketa hau osatzen duten hiru probetako edozeinetara ez joateari

edo atzerapenez joateari ez-agertzea iritziko zaio, eta horrek dena delako pertsona

hautaketa-prozesutik baztertuko du.

Laugarren ariketa: Euskara (borondatezkoa eta ez-baztertzailea, hizkuntza-

eskakizuna nahitaezkoa ez duten lanpostuetarako; eta nahitaezkoa eta

baztertzailea, gainerakoetarako):

Ariketa hau borondatezkoa izango da eta ez da izango baztertzailea,

nahitaezko hizkuntza-eskakizuna bete nahi duten hautagaientzat izan ezik; hain

zuzen ere, azken horientzat nahitaezkoa eta baztertzailea izango da, eta ez dute

puntuaziorik lortuko horregatik.

Page 11: BILBOKO UDALEKO UDANTZAINGOAN LANPOSTUAK JABETZAN ... · denboran. Test moduko galderak izango dira, aukerako zenbait erantzunekin, eta haietako bat baino ez da zuzena izango. Galdera

Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila

Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos

11

Euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak egin beharko dira,

Epaimahaiak erabakitako eran. Horretarako, Herri Arduralaritzaren Euskal

Erakundeak emandako jarraibideak erabiliko dira, halaxe ezartzen baitute Euskal

Funtzio Publikoaren Legeko 99.1. artikuluak, Euskal Autonomia Erkidegoko herri

administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen

apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak, eta euskararen ezagutza egiaztatzen duten

titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako

Erreferentzia Marko Bateratura egokitzeko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuak.

Derrigorreko 2. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetara aurkeztu eta

HAEEk emandako ziurtagiria ez duten edota Hizkuntzen Europako Erreferentzia

Marko Bateratuaren B-2 mailaren baliokideak diren euskararen ezagutza-

tituluren bat edo egiaztagiriren bat ez duten hautagaiek (apirilaren 15eko 86/1997

Dekretuaren 41. artikulua, eta azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren 3. artikulua

eta hurrengoak) –edukiz gero, ez dute ariketa hau egin behar– GAI kalifikazioa

eskuratu behar dute ariketa honetan. Proba GAI edo EZ GAI gisa kalifikatuko da,

eta, beraz, nahitaezkoa eta baztertzailea izango da.

HAEEk emandako 2. hizkuntza-eskakizunaren ziurtagiria dutenak edota

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B-2 mailarekin, hurrenez

hurren, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuko 41. artikuluan eta azaroaren 9ko

297/2010 Dekretuko 3. artikuluan eta hurrengoetan baliokidetzen diren

euskararen ezagutza egiaztatzeko tituluetako bat dutenak ariketa hau egitetik

salbuetsirik egongo dira, ariketa egin aurretik horrela egiaztatu baldin badute,

Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Sailean dagokion egiaztagiria

aurkeztuta; bestela, ez da aplikatuko ariketatik salbuesteko aukera.

Hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa ez duten lanpostuetarako

hautagaientzat, ariketa hau borondatezkoa izango da, eta ez da baztertzailea

izango. Hala, 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea (ariketa gaindituta edo titulua

aurkeztuta) 10 punturekin kalifikatuko da, eta 1. hizkuntza-eskakizuna

egiaztatzea (titulua aurkeztuta, soilik), 5 punturekin.

HAEEk emandako 1. hizkuntza-eskakizunaren ziurtagiria dutenak edota

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B-1 mailarekin

baliokidetzen diren euskararen ezagutza egiaztatzeko tituluetako bat dutenak

ariketa hau egitetik salbuetsirik egongo dira, eta aurretik azaldutako

puntuazioaren arabera baloratuko da; betiere, ariketa egin aurretik horrela

egiaztatu baldin badute, Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Sailean

dagokion egiaztagiria aurkeztuta; bestela, egiaztagiria aurkeztea ez da

baloratuko.

Edozein kasutan, maila handiagoko egiaztapenak maila baxuagoko titulua

baztertzen du.

Page 12: BILBOKO UDALEKO UDANTZAINGOAN LANPOSTUAK JABETZAN ... · denboran. Test moduko galderak izango dira, aukerako zenbait erantzunekin, eta haietako bat baino ez da zuzena izango. Galdera

Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila

Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos

12

Indarrean diren oinarri orokorretako zortzigarren oinarriko 3. paragrafoan

ezarririk dagoenaren ildotik, nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten

lanpostuetarako hautagai direnek hura egiaztatzen ez dutenean edo euskarako

azterketa nahitaezko eta baztertzailea gainditzen ez dutenean, edota, gaindituta

ere, lanpostu horiek betetzeko aukerarik ez dutenean, gai kalifikaturiko pertsonak

mota horretako lanpostuak baino gehiago direlako, hautaketa-prozesuan jarraitu

ahalko dute, nahitaezko hizkuntza-eskakizunik ez duten lanpostuetarako. Kasu

horretan, hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa ez duten lanpostuetarako era berean

kalifikatuko da ariketa hau, eta lortutako puntuazioa oposizio-faseko ariketa

guztietan eskuraturiko gainerako kalifikazioei batuko zaie, hizkuntza-eskakizuna

nahitaezkoa ez duten lanpostuetarako hautagaiei bezala, euskararen ezagutza-

maila horiek lehen azaldu den eran egiaztatu dituztenean.

Bosgarren ariketa: hizkuntzen ezagutza egiaztatzea (Borondatezkoa eta ez-

baztertzailea):

Ariketa hau, gehienez ere, 10 punturekin kalifikatuko da, honako baldintzen

arabera:

a) Ingelesa, frantsesa, alemana edo italiera: Agiri bidez egiaztatu beharko da

ingelesaren, frantsesaren, alemanaren edo italieraren ezagutza-maila, horiek izanik

ezagutzea gehien komeni diren hizkuntzak, izandako esperientzian oinarriturik eta

Bilbao bisitatzen duten edo bertan bizi diren atzerritarrak kontuan izanda.

Horretarako, balio akademikoko tituluak emateko legez gaituta dauden ikastetxeek

emandako ziurtagiri ofiziala erabiliko da. Xehetasun eta maila hauen arabera

balioztatuko dira ziurtagiriok:

Maila aurreratua (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 edo

C2, edo baliokidea): 5,00 puntu hizkuntzako.

Tarteko maila (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2, edo

baliokidea): 2,50 puntu hizkuntzako.

Hizkuntza bakoitzean ezingo da balioespen bat baino gehiago egin; beraz, maila

handienekoa baino ez da aintzat hartuko.

b) Euskara (Derrigorrezko hizkuntza-eskakizuneko lanpostuera aurkezten diren

hautagaiei soilik puntuatuko zaie eta lanpostu horiei dagokien kalifikazioari

bakarrik aplikatuko zaio):

Maila Aurreratua (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1

edo C2, edo baliokidea): 5,00 puntu.

Maila handienekoa baino ez da aintzat hartuko

Page 13: BILBOKO UDALEKO UDANTZAINGOAN LANPOSTUAK JABETZAN ... · denboran. Test moduko galderak izango dira, aukerako zenbait erantzunekin, eta haietako bat baino ez da zuzena izango. Galdera

Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila

Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos

13

Merezimendu hauen guztirako puntuazioa 10 puntukoa izango da gehienez, kopuru

hori inoiz gainditu gabe.

Oposizio-fasean, euskararen kalifikazioa kenduta, gehienez, 100 puntu lortu

ahalko dira.

ZAZPIGARRENA.- Prestakuntza-ikastaroa eta praktikaldia:

Oposizio-prozesua amaitu ondoren, Epaimahaiak sailkapen-ordena ezarriko

du, puntuazio handienetik txikienera.

Hori egin ondoren, kalifikaziorik onena lortu dutenentzat eta deialdiko

lanpostuak bete arte, izendapena proposatuko du, praktikaldiko funtzionario gisa

eta prestakuntza-ikastaroa eta praktikaldia egin aurreko baldintza gisa.

Hautaketa osatzeko, hautaketa-prozesuaren fase gisa, Udaltzaingoaren

Akademian prestakuntza-ikastaro bat egingo da, gehienez bederatzi

hilabetekoa, bai eta praktikaldi bat ere, hamabi hilabetetik gorakoa. Bi faseak

nahitaezkoak eta, banaka harturik, baztertzaileak izango dira, eta ikastaroaren eta

praktikaldiaren iraupenen batura ezingo da izan hogeita hamar hilabetetik

gorakoa. Fase horietara ez joatea edo haiek ez gainditzea hautagaia hautaketa-

prozesutik automatikoki baztertzeko arrazoia izango da, eta dena delako

hautagaiak hautaketa-prozesuan jarraitzeko zituen eskubide guztiak galduko

ditu.

Izendatzen den organo eskumendunak antolatu beharko ditu, eta aurrera

eraman, prestakuntza-ikastaroak eta praktikaldiak; haren osaera BAOn

argitaratuko da, oposizio-fasea gainditutako hautagaien zerrendarekin batera.

Ikastaroa ebaluatzean, gai edo ez-gai kalifikazioa emango da, eta

prestakuntza-ikastaroaren ikasketa-planean ezarritako helburuak zenbateraino

bete diren izango du kontuan kalifikazio horrek. Horrela, irakasgaiak edo arloak

prestakuntza-ikastaroa antolatu eta aurrera eramateko ardura duen organoak

ezarritako moduan gainditzen ez dituztenak EZ GAI deklaratuko dira, eta

hautaketa-prozesutik baztertuta geratuko dira.

Praktikaldia ebaluatzean, gai edo ez-gai kalifikazioa emango da.

Prestakuntza-ikastaroa gainditu duten hautagaiek egingo dute, eta horren

iraupena hamabi hilabetetik gorakoa izango da. Euren jarduera-arloen arabera

prestakuntza jasotzeko eta Udaltzaingoko agente-mailako zerbitzuen egitura eta

funtzionamendua nolakoa den jakiteko egokienak diren zentro edo bulegoetan

gauzatu da prestakuntza-ikastaroa.

Udaltzaingo Agente kategoriako funtzioak betetzeko hautagaiek erakutsitako

egokitasuna neurtuko du ebaluazioak; betiere, zereginak betetzeko

eraginkortasun profesionalari begiratuta, eta, bereziki, hauek aintzat hartuta:

zerbitzuarekiko jarrera, nagusiekiko harremana eta diziplina, lankidetza eta

elkarlana, errendimendua eta ardura, egoerak ulertzeko gaitasuna, oreka

emozionala, eta egoeretara moldatzeko gaitasuna. Horiek guztiak balioztatzeko,

Page 14: BILBOKO UDALEKO UDANTZAINGOAN LANPOSTUAK JABETZAN ... · denboran. Test moduko galderak izango dira, aukerako zenbait erantzunekin, eta haietako bat baino ez da zuzena izango. Galdera

Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila

Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos

14

argi ikusteko moduko jarrera-erreferentziak erabiliko dira, zehatz-mehatz

deskribatutakoak.

Prestakuntza-ikastaroa antolatu eta aurrera eramateko ardura duen organoak

zehaztuko ditu praktikaldia balioztatzeko tresnak eta prozedura, eta hark

emandako kalifikazioak, hala prestakuntza-ikastarorako nola praktikaldirako,

lotesleak izango dira Udalburuarentzat, karrerako funtzionario izendatzerakoan,

hori eragozpena izan gabe azken horrek kalifikazioak berrikusi ahal izateko

administrazio-prozeduraren araudian jasota dagoen eran.

ZORTZIGARRENA.- Behin betiko kalifikazioa.

Hautagaien behin betiko kalifikazioa eta lehentasun ordena oposizio-

prozesuko ataletan lortutako emaitzen baturak baldintzatuko ditu. Izendapena

gauzatzeko, prestakuntza-ikastaroa eta praktikaldia gainditu direlako

adierazpena beharko da.

Karrerako funtzionario izendatzeko eskubidea duten agente guztiak 3390.0U

AUZO IKUSKAPENEKO AGENTE lanpostuari atxikiko zaizkio, eta lanpostu

horretan gutxienez bost urtez egon beharko dute, indarrean den lanpostuen

zerrendan ezarritakoaren arabera.

Nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuei dagozkien dotazioak

betetzeak lehentasuna izango du; hartara, halakoak betetzeko, hautaketa-

prozesuko puntuazioak batu ondoren, kalifikazio onena lortu duten eta

eskaturiko hizkuntza-eskakizuna egiaztatu duten hautagaiak izenda daitezela

proposatuko da, hautaketa-prozesuko behin betiko sailkapen-ordenaren

lehentasunari jarraituz, agente horiek lehenetsitakoaren arabera.

Indarrean dagoen Udaltzaingoko Giza Baliabideen Antolakuntza Planean

ezarritakoarekin bat etorriz, hautatutako pertsonen atxikipena auzo

ikuskapenetan egingo da, eta Segurtasun Zuzendaritzak zehaztuko du zein plaza

bete behar den berehala.

Izendapenak interesdunei jakinaraziko zaizkie, eta Bizkaiko Aldizkari

Ofizialean eta Udaleko iragarki-oholean argitaratuko dira.

ERANSKINA

EZAGUTZEN PROBARAKO GAI-ZERRENDA

GAI KOMUNAK

1. GAIA: 1978ko Konstituzioa: egitura eta printzipio orokorrak. Euskadiko

Autonomia Estatutua: Atariko Titulua eta EAEren eskumenak.

Page 15: BILBOKO UDALEKO UDANTZAINGOAN LANPOSTUAK JABETZAN ... · denboran. Test moduko galderak izango dira, aukerako zenbait erantzunekin, eta haietako bat baino ez da zuzena izango. Galdera

Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila

Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos

15

2. GAIA: Biztanle-kopuru handiko udalerrien antolakuntza (Tokiko Gobernua

Modernizatzeko Neurrien abenduaren 16ko 57/2003 Legeko X. titulua). Alkatea.

Osoko bilkura. Gobernu Batzordea eta Informazio Batzordeak.

3. GAIA: Administrazio-prozedura. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri

Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Administrazio-

prozeduraren faseak: prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta

amaiera.

4. GAIA: EAEko polizia-kideen estatutu-araubidea; funtzionario izaera

eskuratzea eta hura galtzea. Funtzionarioen eskubideak eta betebeharrak. Euskal

Herriko Poliziari buruzko 4/1992 Legeari eta Euskal Herriko Polizia Kidegoen

Diziplinazko Araudiari (170/1994 Dekretua) dagokienez bereziki. Euskararen

erabilera normalizatzeko planak. Lanpostuetako hizkuntza-eskakizunak.

Nahitaezkotasunak zehaztea.

5. GAIA: Toki-erakundeen ondasunak. Kontzeptua eta sailkapena. Toki-

ogasunak. Sarreren sailkapena.

6. GAIA: Laneko arriskuen prebentzioa. Arrisku-moten inguruko ideia orokorrak.

Larrialdi eta ebakuazioko planen helburuak.

7. GAIA: Ekimenen bilakaera historikoa emakumeen eta gizonen arteko

berdintasunaren arloan. Gizarte politikatik “mainstreaming”-era. Emakumezkoen

eta gizonezkoen berdintasun eraginkorrerako 3/2007 LO. Emakumeen eta

Gizonen Berdintasunerako Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea. Emakumeen eta

gizonen berdintasunerako udal plana (2014-2017). Printzipioak, estrategiak eta

antolaketa-egitura.

GAI ESPEZIFIKOAK

8. GAIA: Segurtasuneko Indar eta Kidegoen funtzioak. Toki-mailako

koordinazio-batzordeak.

9. GAIA: Euskal Autonomia Erkidegoko polizia: Osatzen duten kidegoak.

Funtzioak.

10. GAIA: Euskal Autonomia Erkidegoko polizia: Deontologia Kodea.

Etengabeko prestakuntza eta euskalduntzea.

11. GAIA: Euskal Autonomia Erkidegoko polizia: EAEko polizia-kidegoen

diziplina-erregimena.

12. GAIA: Udaltzaingoa EAEn. Egitura. Udaltzainen koordinazioa. Herritarren

segurtasuna: udalerriek eta udaltzaingoek arlo horretan dituzten eskumenak.

13. GAIA: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari

buruzko Legea.

Page 16: BILBOKO UDALEKO UDANTZAINGOAN LANPOSTUAK JABETZAN ... · denboran. Test moduko galderak izango dira, aukerako zenbait erantzunekin, eta haietako bat baino ez da zuzena izango. Galdera

Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila

Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos

16

14. GAIA: Ibilgailuen zirkulazioa. Pertsonen zirkulazioa. Animalien zirkulazioa.

15. GAIA: Babes zibila. Betebeharrak. Larrialdietarako jokabidea eta babes

zibileko planak. Prebentziozko ekintzak. Arloko oinarrizko antolakuntza,

zuzendaritza eta koordinazioa. Euskadiko babes zibileko plana.

16. GAIA: Zigor Zuzenbidea. Kontzeptua eta iturriak. Delitu larriak, ez hain

larriak eta arinak. Zigorrak. Salbuesgarriak, aringarriak eta astungarriak.

17. GAIA: Pertsonen aurkako delituak: giza hilketaren eta lesioen azterketa.

Jabetzaren aurkako delituak: ebasketaren eta lapurretaren azterketa. Funtzionario

publikoek kargua betetzean egindako delituak.

18. GAIA: Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei

buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoko IV. titulua. Babes-agindua,

Prozedura Kriminalaren Legeko 544 ter artikulua.

19. GAIA: Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015

Lege Organikoa (II, III, IV eta V. kapituluak).

20. GAIA: 1/2016 Eusko Legebiltzarraren Legea, apirilaren 7koa, Adikzioen eta

Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa (VII. titulua).

21. GAIA: 10/2015 Eusko Legebiltzarraren Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko

Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena(IV. Eta V. titulua)

22. GAIA: Animaliak eduki eta babesteari buruzko Udal Ordenantza

23. GAIA: Espazio Publikoaren erabilera arautzen duen Ordenantza: Espazio

publikoan jarduera jakin batzuk egiteko arauak (II. titulua).

24. GAIA: Espazio Publikoaren erabilera arautzen duen Ordenantza: Kalez

kaleko salmenta (VI. titulua).

25. GAIA: Espazio Publikoaren erabilera arautzen duen Ordenantza: Herritar,

Kultura, Jolas eta Kirol Jarduerak eta Antzekoak (IV. titulua).

26. GAIA: Erkidegoko polizia. Kontzeptua. Bilakaera historikoa.

27. GAIA: Auzoko polizia. Helburuak. Funtzioak.

…………….

OHARRA: Udal-ordenantzei edo tokiko ordenantzei buruzko gaien edukia,

honako lekuetan dago argitaratuta:

Berdintasunerako IV. Udal Plana (2014-2017) Udalaren webgunean dago

argitaratuta www.bilbao.eus>Udala >Udal sailak >Berdintasuna, Lankidetza,

Bizikidetza eta Jaiak).

Udaleko edo tokiko Ordenantzak Udalaren webgunean daude argitaratuta

www.bilbao.eus>Udala >Ordenantza).

Page 17: BILBOKO UDALEKO UDANTZAINGOAN LANPOSTUAK JABETZAN ... · denboran. Test moduko galderak izango dira, aukerako zenbait erantzunekin, eta haietako bat baino ez da zuzena izango. Galdera

Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saila

Área de Organización y Gestión de Recursos Humanos

17

26. gaia (Erkidegoko polizia. Kontzeptua. Bilakaera historikoa) eta 27. gaia

(Auzoko polizia. Helburuak. Funtzioak) Udalaren webgunean daude argitaratuta

(www.bilbao.eus>Udala >Udal sailak >Herritarren Segurtasuna >Argitalpenak).

Era berean, Lehen Ariketaren barruko B proba (Bilboko Uriari buruzko

ezagutza) prestatzeko orduan, Udalaren webguneko kale-zerrendaren planoa

(www.bilbao.eus/Bilbao/Ezagutu Bilbao/Planoak/Kale-zerrenda/Planoa) hartuko

da oinarritzat, bide publikoen izenei dagokienez.