BILBOKO TRENBIDE METROPOLITANOAREN 4. LINEARI … · 2012. 12. 26. · SENER Ingeniería y Sistemas...

50
SENER Ingeniería y Sistemas S.A. Getxo 2012 Dokumentu honetan ematen den informazioa konfidentziala eta erabilera mugatukoa da, eta beraren helburuetarako soilik erabil daiteke. Erabat debekatuta dago dokumentuaren eduki osoa edo beraren zati bat aldatzea, ustiatzea, erreproduzitzea, hirugarrenei komunikatzea edo banatzea, SENER Ingeniería y Sistemas, S.A.ren idatzizko eta berariazko baimena izan ezean. Horri buruzko eskariari ez erantzuteak ezin da inola ere hartu beraren erabilerarako baimentzat. BILBOKO TRENBIDE METROPOLITANOAREN 4. LINEARI BURUZKO AZTERLAN INFORMATIBOA MEMORIA P210D38 Berrikuspena:. 2012eko apirilaren 1a

Transcript of BILBOKO TRENBIDE METROPOLITANOAREN 4. LINEARI … · 2012. 12. 26. · SENER Ingeniería y Sistemas...

  • SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    Dokumentu honetan ematen den informazioa konfidentziala eta erabilera mugatukoa da, eta beraren helburuetarako soilik erabil daiteke. Erabat debekatuta

    dago dokumentuaren eduki osoa edo beraren zati bat aldatzea, ustiatzea, erreproduzitzea, hirugarrenei komunikatzea edo banatzea, SENER Ingeniería y Sistemas, S.A.ren idatzizko eta berariazko baimena izan ezean. Horri buruzko eskariari ez erantzuteak ezin da inola ere hartu beraren erabilerarako

    baimentzat.

    BILBOKO TRENBIDE METROPOLITANOAREN 4. LINEARI

    BURUZKO AZTERLAN INFORMATIBOA

    MEMORIA

    P210D38

    Berrikuspena:. 2012eko apirilaren 1a

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 2/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    AURKIBIDEA

    1 SARRERA .....................................................................................................................................4

    2 AURREKARIAK ...........................................................................................................................5

    3 PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA .........................................................................................6

    3.1 SARRERA ..........................................................................................................................6

    3.2 TRAZATUA .......................................................................................................................6

    3.2.1 Oinarrizko ezaugarri teknikoak .............................................................................6

    3.2.2 Trazatua baldintzatzen duten alderdi espezifikoak ............................................7

    3.2.3 Trazatuaren deskribapena ..........................................................................................9

    3.3 SEKZIO ESTANDARRAK ............................................................................................10

    3.3.1 Sarrera ....................................................................................................................10

    3.3.2 Arrokan zulatutako tunelak .................................................................................11

    3.3.3 Geltokiko haitzuloa ..............................................................................................11

    3.4 GELTOKIAK ..................................................................................................................12

    3.4.2 Geltokien konfigurazio estandarra .....................................................................12

    3.4.3 Errekaldeko Geltokia ..............................................................................................17

    3.4.4 Iralako Geltokia .......................................................................................................18

    3.4.5 Zabalburuko Geltokia ..............................................................................................19

    3.4.6 Moyuako Geltokia ...................................................................................................20

    3.4.7 Parkeko Geltokia .....................................................................................................23

    3.4.8 Deustu-Unibertsitateko Geltokia .............................................................................25

    3.5 EKIPO ETA INSTALAZIO ELEKTROMEKANIKOAK .........................................26

    3.5.1 Sarrera ....................................................................................................................26

    3.5.2 Aireztapen-ekipoak ...............................................................................................26

    3.5.3 Eskailera mekanikoak eta igogailuak ......................................................................30

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 3/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    3.5.4 Infiltrazio-uren hustuketa .....................................................................................30

    3.5.5 Geltokientzako elikadura elektrikoa ...................................................................31

    3.5.6 Suteen kontrako segurtasun-neurriak .................................................................32

    3.6 GAINEGITURA ..............................................................................................................34

    3.6.1 Sarrera ....................................................................................................................34

    3.6.2 Trenen bidea ..........................................................................................................34

    3.6.3 Elektrifikazioa eta azpiestazioak .............................................................................35

    3.6.4 Seinaleztapena .........................................................................................................36

    3.6.5 Txartelen salmenta eta kontrola ..........................................................................36

    3.6.6 Komunikazioak .......................................................................................................36

    4 UKITUTAKO ZERBITZUAK ....................................................................................................38

    5 AFEKZIOAK ETA DESJABETZEAK ......................................................................................40

    5.1 SARRERA ........................................................................................................................40

    5.2 OKUPAZIOAK DEFINITZERAKOAN ERABILITAKO IRIZIPIDEAK ...............40

    6 AZTERTUTAKO ALTERNATIBAK .........................................................................................42

    7 ESKEMA FUNTZIONALA ........................................................................................................43

    8 GEOLOGIA ETA GEOTEKNIA ................................................................................................44

    9 INGURUMEN-INPAKTUARI BURUZKO AZTERLANA ......................................................46

    10 AURREKONTUA........................................................................................................................47

    11 PROIEKTUA OSATZEN DUTEN DOKUMENTUAK .............................................................49

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 4/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    1 SARRERA

    Deskribapen-memoria hau barne hartzen duen Azterlan Informatiboaren xedea hauxe da: Bilboko

    Trenbide Metropolitanoaren 4. Linea berria eraikitzeko eta zerbitzuan jartzeko egin beharreko obrak,

    haien afekzioak eta balorapen ekonomikoa definitzea. Linea honek Bilboko udalerria zeharkatuko du

    bere ibilbide osoan. Errekalde Auzotik abiatuta, etorkizuneko 3. Linearekin konektatuko da Matiko

    aldean, eta baita Artxandako tunelarekin ere (gaur egun eraikitzen ari da), linea hau Sondika eta

    Aireportuarekin lotu ahal izateko.

    Lineak sei geltoki izango ditu: Errekalde, Irala, Zabalburu, Moyua (bertan, 1. eta 2. lineetara aldatzeko

    konexioa egongo da, oraingo geltokian), Parkea eta Deustu-Unibertsitatea. Proiektatutako linearen

    osoko luzera bost kilometro izango dira. Linea lur azpitik doa tarte osoan, 3. Linearekiko konexioaren

    azken metroetan izan ezik.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 5/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    2 AURREKARIAK

    1993an, SENERek “Bilboko Metroaren 3. Linearako Alternatiben Azterlana eta Aurreproiektua”

    izeneko dokumentua erredaktatu zuen, Eusko Jaurlaritzaren Garraio Sailarentzat. Bertan, Txurdinaga

    eta Errekalde auzoak lotuko zituen metro-linearen trazatua definitu zen.

    2002an, Eusko Jaurlaritzak eskatu zuen “Bilbo metropolitanoaren sare funtzionalaren azterlana”

    egitea. Azterlan horretan, zenbait alternatiba aztertu ziren Bilboko trenbide- eta tranbia-sarearentzat, bi

    helburu nagusi oinarritzat hartuta. Alde batetik, linea metropolitanoei Bilbora iristen erraztea; bestetik,

    Bilboko eremu jakin batzuetan zeuden irisgarritasun gabeziak gainditzea, baldin eta sortutako bidaien

    bolumenak justifikatzen bazuen garraio-zerbitzu berriak ezartzea, dela kapazitate ertainekoak (tranbia)

    dela kapazitate handikoak (trenbidea).

    Dokumentu horretan, Metroaren 3. linea planteatzen da Metroaren 1. eta 2. lineen zuzeneko eragin-

    eremutik kanpo geratzen diren Bilboko eremuentzat, alegia: Txurdinaga – Otxarkoaga eta Errekalde –

    Irala eremuentzat. 3. linearentzat aztertu zen trazatua “Bilboko Metroaren 3. Linearako Alternatiben

    Azterlana eta Aurreproiektua” dokumentuan planteatzen denaren antzekoa da, funtsean.

    2009an, ETSk “Trenbide Metropolitanoaren 4. Lineari buruzko Oinarrizko Azterlana” erredaktatzea

    eskatu zion Idom-Leber ABEEri; dokumentu horretan, Bilboko Trenbide Metropolitanoaren linea

    berri baten bideragarritasuna aztertzen zen, alegia, Zabalburu eta Iralatik pasatuz Moyua eta Errekalde

    lotuko zituen linearen bideragarritasuna.

    Bukatzeko, ETSk SENER enpresari adjudikatu zion Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. Lineari

    buruzko Azterlan Informatiboaren erredakzioa. Hasieran, linea horrek Moyua-Errekalde tartea hartzen

    zuen barne, baina gero zabaldu egin zen Euskotrenen linearekiko konexioa egiteko Matikon, bi geltoki

    berri gehituz: bata Euskadi Plazaren inguruan, eta bestea Deustuko San Pio X.a Plazan.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 6/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    3 PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

    3.1 SARRERA

    Kapitulu honen helburua da Proiektua osatzen duen obrak deskribatzea, Errekaldeko Geltokitik

    (atxikitako maniobra-tartea barne sartuta) 3. Linearekiko konexiora –Matikon- eta Artxandako

    tunelarekiko konexiora doan tartean. Kapitulu honetan sartzen diren atalak hauexek dira:

    ─ Trazatua

    ─ Sekzio estandarrak

    ─ Geltokiak

    ─ Instalazioak eta ekipo elektromekanikoak

    ─ Puntu hauetan sartutako deskribapena nahikotzat jo daitekeela uste dugu. Dena dela, puntu

    bakoitzari dagokion eranskinean deskribapen zabalagoa egiten da.

    3.2 TRAZATUA

    Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. Linearentzat proposatzen den trazatua egiterakoan,

    abiapuntutzat hartu dira Bilboko Udalaren 1:500 eskalako kartografia eta informazio geologiko-

    geoteknikoa, bai aurreko azterlanetan bildutakoa eta bai proiektu honentzat espresuki landutakoa.

    3.2.1 Oinarrizko ezaugarri teknikoak

    Kontuan hartutako diseinu-parametroak hauexek izan dira:

    Proiektuaren gehieneko abiadura ……………………………………………….. 80 km/h

    Gutxieneko erradioa oinplanoan……………………………………………………... 250 m

    Ohiz kanpoko gutxieneko erradioa oinplanoan……………………………………... 200 m

    Gehieneko aldapa……………………………………………………………… 40 ‰

    Gutxieneko Kv ……………………...…………………………………………… 2.000 m

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 7/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    Gutxieneko ohiz kanpoko Kv …………………………………………………... 1.200 m

    Gehieneko peraltea ……………………………………………………………… 140 mm

    Gehieneko peralte-trantsizioa……...…………………………………………….. 3 mm/m

    Nasen luzera …………………...………………………………………… 90 m

    Ardatzen arteko distantzia

    Tarte zuzenetan……………………………………………………………. 3300 mm

    Bihurgunean………………………………………………………………. 3600 mm

    Geltoki guztiak lerrokadura zuzen eta horizontaletan antolatu dira.

    3.2.2 Trazatua baldintzatzen duten alderdi espezifikoak

    Aztergai dugun lineak zailtasun nabariak ditu, zeharkatzen duen ingurunearen baldintza konplikatuek

    eraginda. Jarraian, alderdi baldintzatzaile batzuk aipatuko ditugu:

    ─ Itsasadarraren azpitik pasatzen da. Hau jardueraren puntu konplexu bat da, zeren arrokaren

    maila nabarmenki jaisten baita itsasadarra zeharkatzen duen korridorean, eta horrek

    oztopatzen du zeharrean gurutzatzen duen tunelaren eraikuntza-proiektua. Kontuan hartu

    behar da trenbidearen sestra baldintzatuta dagoela obraren bi muturretan: mutur batean,

    Moyuako geltokiaren posizioagatik, eta bestean Matiko-Deustu tartearen trazatuagatik eta

    Artxandako tunel berriagatik. Gainera, itsasadarraren ondoan badira azpiegitura pilotedun

    batzuk (Mazustegi eta Elgera erreken kanalizazioa, Churruca kaia, markesina,

    Abandoibarrako goi-pasabidea, eta abar), trazatuaren pasatze-kota baldintzatzen dutenak

    beren azpian.

    ─ Trazatua modu esanguratsuan baldintzatzen duten elementuak dituen eremu bat

    zeharkatzen da (Euskadi Plazaren ingurunea), hala nola:

    o Unibertsitateko Sifoia. Deustuko Zubiaren parean, uretatik gora, Unibertsitateko sifoia

    doa paraleloki; sifoi horrek ahalbidetzen du Itsasadarraren eskuinaldeko saneamendu-

    sarea konektatzea Galdindoko araztegirantz doan kolektorearekin, ezkerraldean.

    Ubide hori eskuinaldeko ponpaketa-eraikinean hasten da, eta Arte Eder Museoaren

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 8/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    eraikinaren ondoan dagoen putzu batean amaitzen da; bada, beraren trazatuak

    zuzeneko interferentzia sortzen du 4. Linearen balizko trazatuarekin, Euskadi Plazaren

    eremuan.

    o Euskadi Plazako lurpeko aparkalekua: orain dela gutxi, lurpeko aparkaleku publiko

    bat eraiki da, hiri-eremu horren oinplanoaren zati bat okupatzen duena eta eragina

    duena 4. Linearen balizko trazatuan.

    o Euskadi plazaren inguruan, gainera, badira eraiki berri diren zenbait eraikin,

    aparkalekua dutenak eta nabarmenki baldintzatzen dutenak trenbide-azpiegituraren

    trazatua (Euskadi Plaza Deustuko Zubiarekin eta Zubiarte merkataritza-zentroarekin

    lotzen duten kalearen alde banatan kokatutako eraikinak).

    o Deustuko Zubia: Deustuko Zubiak zurezko piloteen bidez zimendatutako pilez

    egindako egitura bat du, bere posizioagatik nabarmenki baldintzatzen duena 4.

    Linearen trazatua.

    ─ Geltokien antolaera: aipatutako arazo guztiak dituen trazatu batean, sei geltokiren

    kokagunea aztertu behar da. Haien arteko distantzia 500 eta 800 metro bitartekoa denez,

    geltoki horietako edozeinen oinplanoan eta altxaeran egiten diren posizio aldaketek

    badute eragina ondoko geltokietan, zeren trazatuaren parametroek ez baitute –normalean-

    kontrakorik ahalbidetzen, aztertutako geltoki bakoitzaren posizioan egindako aldaketak

    txikiak direnean izan ezik. Horrek baldintzapen erantsiak dakartza, bai trazaturako

    (oinplanoa eta, bereziki, luzetarako profila) eta bai eraikuntza-alderdien eta

    trafikoarentzako afekzioen definiziorako.

    ─ Azterketa funtzionala. 4. Lineak Matiko-Deustuarekin eta Artxandako tunel berriarekin

    izango duen konexio bikoitza konpondu beharko da, horrek dakartzan arazo funtzionalak

    eta trazatuaren alorreko arazoak kontuan hartuta.

    ─ Bidaiarien lotunea Moyuan. Moyuan egingo den geltokia eta bidaiariak oraingo geltokian

    lineaz aldatzeko egingo den lotunea obra osoaren puntu nagusietako bat dira. Geltoki hori

    izango da bidaiari kopururik handiena izango duena, eta bidaiari horietako gehienak lineaz

    aldatuko dira hor; horrenbestez, berebiziko arreta jarri da mugimendu horretan, ahalik eta

    arinena eta garbiena izan dadin lineaz aldatu behar diren bidaiarientzat. Halaber, 1. eta. 2.

    lineekin eremu horretan egongo den bidegurutzeak –azkenean azpitik diseinatu da- neurri

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 9/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    handi batean baldintzatzen ditu Parkeko geltokiaren posizioa eta trazatuaren zati osoa,

    zeren Moyua obra osoaren erdigunean baitago.

    ─ Errekalde eta Zabalburu arteko tartean badira FEVE eta RENFEren tunel batzuk, eta baita

    Ametzola-Miribilla esparrurako proiektatutako tunel bat ere. Etorkizuneko linea tunel

    horien azpitik joango da.

    3.2.3 Trazatuaren deskribapena

    Trazatua Mendebalde-Ekialde noranzkoarekin hasten da, Errekalde Plazaren inguruan, hain zuzen ere

    Altube kalearen azpian; bertan, maniobra-tarte bat aurreikusi da, diagonal bikoitz bat eta trenen

    operazio egokirako –trenek buelta eman dezaten- beharrezkoa den espazioa jartzeko. Horren ostean,

    Errekaldeko geltokia bera dago (tarte hau guztia lerro zuzenean dago, aldaparik gabe), eta gero

    hurrengo geltokiarekin lotzen duen tartea; tarte honek bihurgunea eta kontrabihurgunea hartzen ditu

    barne, eta aukera eskaintzen du Iralako Geltokira posizio egokienetik abiatzeko (Hego-Ipar noranzkoa,

    gutxi gorabehera). Tarte horretan, sestrak gorantz egiten du, bost milareneko aldapa eginez, Iralako

    geltokiaren kotara iristeko, bi metro Errekaldekoaren gainetik.

    Puntu horretatik aurrera, sestrak jaitsiera nabarmena hasten du (30 eta 40 milaren bitarteko aldapak)

    Itsasadarrera iritsi arte; horri esker, itsasadarraren ibilguaren azpitik pasatu ahal izango da, lurzoruaren

    tratamendu bereziak saihestea ahalbidetuko duen tapadaz. Iralako Geltokitik irten ondoren, 200

    metroko tarte zuzen bat dago, eta horren ostean 250 metroko erradioa duen bihurgune bat dago

    aurreikusita, Zabalburuko Geltokiaren lerrokadura (Hego-mendebalde - Ipar-ekialde, gutxi

    gorabehera) hartu ahal izateko, horri dagozkion klotoideez. Zabalbururen ostean, 200 metroko

    erradioko bihurgune bat agertzen da, Moyuako geltokiko lerrokadurarekin lotzen dena.

    Lerrokadura hori (Ekialderantz lerratzen da Elcano kalekoa baino apur bat gehiago) aukeratu da

    Moyuako geltoki berria oraingo geltokira (1. eta. 2. lineak) ahalik eta gehien hurbiltzea ahalbidetzen

    duelako; izan ere, horrek laburtzen ditu lineen artean aldatzeko distantziak, eta hori da lehenetsi den

    irizpidea.

    Moyuatik pasatu ondoren, trazatuak itsasadarrerantz jarraitzen du Elcano, Kale Nagusi eta Maximo

    Aguirre kaleen artean dauden eraikien azpitik, Moyuako lerrokadura zuzenari eutsiz; gero, 200

    metroko erradioko bihurgune batez jiratzen da, Arte Eder Museoaren azpian, Parkeko Geltokiaren

    lerrokadura hartu arte (paraleloa Kale Nagusiarekin, gutxi gorabehera). Hortik aurrera, eta beherantz

    jarraituz, trazatuaren behe puntura iristen da 3+160 p.k.-n. Hortik aurrera, itsasadarra zeharkatzen

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 10/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    hasten da 300 metroko erradioa eta 5 milareneko aldapa dituen bihurgune batez, Deustu-

    Unibertsitateko Geltokiaren lerrokadurara iritsi arte.

    Deustuko Geltokitik aurrera, igoera arina hasten da 3. Linearekiko lotunerantz, gainazalean. Gutxi

    gorabehera -16,00 kotatik + 24,00 kotara doan igoera arin hori lortzeko, baimendutako gehieneko

    aldapa erabiltzen da -40 milaren-, eta gutxi gorabeherako kilometro bateko garapena; bertan, geltokiko

    irteeran dagoen tarte zuzen txiki batez gain, 200 metroko erradioko bihurgune bat dago, dagozkion

    klotoideekin, eta 370 metro inguruko tarte zuzen bat; bukatzeko, bihurgune egiten duen tarte txiki bat

    dago, eta, azkenik, Euskotrenen oraingo linearekin eta etorkizuneko 3. Linearekin konektatzeko

    lerrokadura zuzena.

    3.3 SEKZIO ESTANDARRAK

    3.3.1 Sarrera

    Bilboko Trenbide Metropolitanoaren moduko metro sistema baten trazatuak arazoak sortzen ditu

    sekzioen tipologia egokia aukeratzerakoan, bai dentsitate handiko hiri-bilbe batetik doalako eta bai

    geltokiak erabiltzaileengandik ahalik eta hurbilen daudelako, hau da, sakonera txikikoak direlako.

    Trazatua gainazaletik oso hurbil badoa eta kalearen zabalerak eta lurzoruaren geologiak ahalbidetzen

    badute, ohikoa da tunel izuneko sekzioak erabiltzea; izan ere, obrak egiten diren bitartean bideetan

    inpaktu negatiboak sortzen badituzte ere, eta eginda dauden zerbitzuetan afekzioak sortu baditzakete

    ere, haien kostua txiki samarra da eta gorabehera gutxi sortzen dituzte inguruko eraikinetan.

    Trazatua sakonagoa denean edo kaleek zabalera nahikorik ez dutenean, aldiz, sekzio estandarra tunel

    zulatuaren bidez konpontzen da.

    Estrukturalki, lurzoruan gorabehera gutxien sortzen dituen sekzioa ahalik eta erradio txikieneko sekzio

    zirkularra izaten da; horregatik, oro har, tunel zulatu bikoitzeko sekzioak erabiltzen dira: tunel bikiak,

    normalean sekzio osoko hondeaketa-tunelgailuekin egiten direnak, elkarren artetik distantzia egokiz

    bananduta, alegia, tunel batek sortutako tentsio-aldaketak beste tunela ukitu ez dezan beharrezkoa den

    distantziaz bananduta. Antolaera horrek, aire zabalean egindako geltokiekin, espazio mardula

    okupatzen du oinplanoan eta, Bilboren kasuan, ezin txerta daiteke hiri-bilbean. Horregatik, proiektu

    honetan, tunel zulatuko tipologia sekzio bakarrekoa izango da, galibo egokiekin, bideak zirkulazioaren

    bi noranzkoetan instalatzeko; geltokietan, berriz, sekzioak handiagoak izango dira, baina beti ere

    meatze eran gauzatuak.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 11/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    3.3.2 Arrokan zulatutako tunelak

    Arrokan zulatutako sekzio bakarreko tunelak –bideak zirkulazioaren bi noranzkoetan instalatzeko

    dimentsio egokiez- aukera eskaintzen du sekzio estandarraren trazatu osoa hiri-bilbearen azpian

    sartzeko.

    Tunel bakarreko tipologia hori aukeratzeak badu abantaila bat, alegia, obrak galtzada mailan duen

    inpaktua puntu gutxi eta oso konkretuetan soilik gertatzen dela, normalean geltokiak dauden lekuetan;

    gainera, beste alde batetik, instalazioen funtzionamendu egokirako ezinbestekoak diren obra-unitateak

    konfiguratzen ditu, hala nola bidaiarientzako sarbide-kanoiak edo aireztapen-tximiniak.

    Tunelean hondeatutako area 62 m2

    ingurukoa da, 1. eta 2. Lineetan erabilitakoen antzekoa. Dimentsio

    zehatzak operazio bakoitzarentzat beharrezkoa den espazioaren mende egongo dira. Tunelaren

    oinarrizko dimentsioak hauexek dira: 8,3 metroko altuera eta 10,2 metroko zabalera; horri esker,

    sekzio osoa hondea daiteke posizio bakar batetik. Edonola ere, hondeaketaren sekuentzia zehatza

    lurzoruaren baldintzen mende egongo da.

    Eustorma primarioa baimendutako aurrerapen bakoitzaren ostean instalatu behar da, lurzoruaren

    baldintzak kontuan hartuta.

    3.3.3 Geltokiko haitzuloa

    Hemen sekzio estandarra deskribatzen da; dena dela, geltokiei buruzko 3.4 atalean, ikuspuntu

    arkitektonikotik hitz egingo dugu haiei buruz.

    Bide bikoitzeko tunel bat geltoki batean sartzen denean, zabalguneak behar izaten dira. Haitzulo

    horiek hondeatzeko, ganga moduan aurreratzeko tunel osagarri bat, alboko zabalguneak eta berma

    erabiliko dira kontragangaren aurrerapenean, hondeatzeko metodo seguru eta eraginkorra lortzeko.

    Horretarako, fase hauek beteko dira:

    1.- Aurrerapen-tunel bat zulatzea, bide bikoitzeko tuneletik abiatuta, haitzuloan zehar eta

    beraren koroan; horretarako, eustorma instalatuko da.

    2.- Aurrerapen-tunela zabaltzea haitzuloaren osoko zabaleraraino eta oinarrizko eustorma

    instalatzea.

    3.- Haitzuloko kontraganga hondeatzea eta oinarrizko eustorma eraikitzea.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 12/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    Ondorengo fase batean, iragazgaizpena eta behin betiko estaldura gauzatuko dira.

    3.4 GELTOKIAK

    3.4.1.1 Sarrera

    Proiektatutako lineak sei geltoki izango ditu; geltoki horien arteko distantziak 350 eta 800 metro

    bitartekoak dira. Trazatuaren hegoaldetik iparraldera, geltokiak hauexek dira:

    ─ Errekalde

    ─ Irala

    ─ Zabalburu

    ─ Moyua

    ─ Parkea

    ─ Deustu-Unibertsitatea

    Linea osoaren puntu neuralgikoa Moyuako Geltokia da, zeren bertan gertatuko baita bidaiarien

    mugimendu kopururik handiena; neurri handi batean, mugimendu horiek lineaz aldatzeko

    mugimenduak izango dira. Horregatik, Moyuako geltokiak tratamendu berezia izan du. Hala, kasu

    horretan, bidaiarien lineaz aldatzeko erraztasuna lehenetsi da gainerako irizpideen gainetik.

    3.4.2 Geltokien konfigurazio estandarra

    Ikuspuntu arkitektonikotik begiratuta, geltokiak espazio bakar batez osatuta daude (haitzuloa); bertan

    gauzatzen dira geltokiaren funtzionamendu arrunta osatzen duten jarduerak eta zerbitzuak.

    Haitzuloan garatzen da geltokiaren berezko jarduera, hor baitaude nasetarako sarbideak, zerbitzuak,

    eta abar. Hau da, espazio hori sistemaren bihotz bihurtzen duten jarduerak gauzatzen dira bertan.

    Geltoki bakoitzarentzat proiektatutako haitzuloak hauxe hartzen du barne: nasak, trenaren bideak,

    atalondoko plataforma eta banaketa-plataforma.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 13/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    3.4.2.1 Nasak

    Geltokiaren eremu honetan, bidaiariak trenera sartzen dira edo trenetik irteten dira. Geltokien helburu

    nagusia irisgarritasun hori eskaintzea denez, esan daiteke nasak geltokiaren eremu garrantzitsuena

    direla, eta, hortaz, lortu behar da funtzionalki eraginkorrak, erakargarriak eta sarbide errazekoak

    izatea.

    Geltoki guztientzat aurreikusitako antolaerak alboko nasak ditu. Antolaera horrek ahalbidetzen du

    trafikoak bananduta egotea noranzko bakoitzarentzat, eta, hortaz, noranzko batean gerta litezkeen

    gorabeherek ez dute eraginik bestean. Horri esker, nasa baterako sarbidea itxi daiteke bestea ukitu

    gabe.

    3.4.2.2 Atalondoa - Plataforma

    Atalondoen eginkizun nagusia da bidaiariei txartelak saltzea eta metropolitanoaren zerbitzura iristen

    diren pertsonen zirkulazioa kontrolatzea. Atalondoak bi eremutan daude banatuta: lehenengoa,

    “kontroletik kanpoko” eremu deritzana, sarrerako ahoekin komunikatzen duten korridoreen bidez

    kanpotik datozen erabiltzaileak zuzenean hartzen dituen eremua da. Bigarren eremuak, “kontrolpeko”

    eremu deritzanak, bidaiariak hartzen ditu txartela erosi eta bidaia-txartela balioztatzeko lineatik pasatu

    ondoren. Linea hori barrerez osatuta dago, alegia, txartelaren baliozkotasuna egiaztatu ondoren

    bidaiariei pasatzen uzten dieten barrerez osatuta.

    3.4.2.3 Nasarako sarbideak

    Geltokiaren eremu hau osatzen duten espazioak dira bidaiariari atalondotik nasara eta alderantziz

    joatea ahalbidetzen diotenak. Sarbide horiek eskailera inperial finko batez konfiguratutako elementu

    bakarra dute. Eskailera mota hori da haitzuloaren formari ondoen egokitzen zaiona, nasa gutxien

    okupatzen duena izateaz gain.

    Saiatu gara barne-sarbideen ahoak modu uniformean banatuta egotea nasetan, bai geltoki bakoitzean

    eta bai linea osoan, kargako desorekak saihesteko nasetan eta trenetan.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 14/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    3.4.2.4 Lokal teknikoak eta ustiapenekoak geltokiko pertsonalarentzat

    Zerbitzuak haitzuloaren muturretan kokatzen dira, nasaren 90 metroek bananduta, geltokiaren

    buruhormak errematatuz. Haien banaketa behegainera (mezanina) iristeko kanoien araberakoa izango

    da, hau da, haien iriste-forma kontuan hartuta. Orokorrean, kasu bakoitzean aldatuko bada ere,

    geltokietan ezarritako beharrizan-programa hauxe da:

    ─ Hegoaldeko buruhorman, behegainaren mailan:

    Bi lokal igogailuen makinentzat

    Behe-tentsioko gela bat

    Erabiltzeko lokal bat

    ─ Iparraldeko buruhorman, behegainaren mailan:

    Gainbegiralea

    Banaketa elektriko osagarria

    Erabiltzeko lokal bat

    Gizonezkoen komuna

    Emakumezkoen komuna

    Gizonezkoen aldagela

    Emakumezkoen aldagela

    ─ Hegoaldeko buruhorma, Nasaren maila:

    Katenaria sekzionatzeko lokala

    Transformazio-zentroa

    ─ Iparraldeko buruhorma, Nasaren maila:

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 15/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    Korronte ahulak

    Garbiketa-gela

    Iragazki biologikoak

    Erabiltzeko lokal bat

    Uraren kontrola

    Ponpaketa-putzua

    3.4.2.5 Kanpoko sarbideak

    Kanpoaldetik geltokira iristen diren bidaiariak kalea eta atalondoa lotzen dituzten bideetatik etortzen

    dira, sarbide batetik edo batzuetatik. Sarbide horien kopurua eta antolaera geltoki bakoitzarentzat

    determinatzen dira, elementu hauek kontuan hartuta: bidaiarien eskari-bolumena, inguruko eraikinen

    tipologia eta lekuaren topografia.

    Kanpoko irudia kaleak eta sistemak duten eremu komuna da. Abisu bezala eta garraio publikora

    sartzeko dei bezala ulertu behar da, hiri-bilbean altzari gisa integratuz. Konexio-kanoiek ahalbidetzen

    dute haitzuloaren barnera sartzea, bide publikotik etorrita; bertan, kanpoko edikuluak hiri-bilbera

    egokituko dira. Erabiltzaileen zirkulazio erraza bermatu behar da, bi noranzkoetan. Horregatik,

    ibilbideen diseinuak erretentzioak saihestu behar ditu, bai puntako orduetan eta bai emergentziazko

    ebakuazioetan.

    3.4.2.6 Aireztapen-sistema

    Zerbitzu egokia lortzeko, hiru aireztapen sistema desberdin aurreikusi dira, bakoitzak eginkizun

    desberdin batez:

    ─ Tunelen aireztapen orokorra eta emergentziazko sistema geltokietako burualdeetan.

    ─ Erauzketa nasaren azpian.

    ─ Gela teknikoen aireztapena edo aire girotua.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 16/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    a) Geltokiko burualdeko aireztapena. Sistema honek 20 m2-ko bi tximinia ditu tunelean,

    geltokitik gertu kokatuta, eta bi haizagailu-gela tximinien oinarrian.

    Egoera normalean, sistema honen eginkizuna lineako tunelak aireztatzea da, tiro naturalaren

    bidez; aldi berean, martxan datozen trenek geltokiko nasetan sortzen duten pistoi-efektuaren

    eragina saihestu edo moteltzen dute.

    Emergentzietan, dela sutegatik dela trena tunelean gelditzeagatik, sistemak abian jarriko

    lituzke haizagailuak, kea beharrezkoa den noranzkoan bideratzeko ahalmena duen aire-

    abiadura bermatzeko; era horretan, ebakuazio- eta erreskate-lanak errazten dira eta tunela

    modu egokian aireztatzen da, trenen zirkulaziorik ez egon arren.

    b) Nasaren azpiko erauzketa. Sistema honek 3 m2-ko bi hodi ditu, hodi bat nasa bakoitzaren

    azpian. Hodi horietatik airea erauzten da etengabe, haitzuloaren barneko tenperaturak muga

    jakin batzuk gainditzen dituenean, edo CO2 muga jakin batzuetara iristen denean. Erauzketa

    hori nasa bakoitzeko horma bertikalean uniformeki banatutako sareten bidez egiten da.

    Tximinia bat gainazaleraino iristen da, erauzketa egiteko. Erauzketa tximiniaren oinarrian

    kokatutako gela batean jarritako bi haizagailutatik egiten da.

    Sistema honen eginkizun nagusia da trenek balaztatzean sortzen duten beroa ezabatzea; aldi berean,

    aire freskoaren sarrera ahalbidetzen du, sarbide-kanoietatik.

    3.4.2.7 Suteen kontrako babesa

    Suteen kontrako borroka aztertzerakoan, NFPA 130ek ezarritako betekizunak hartu dira

    erreferentziatzat.

    Zerbitzu-lokalen kasuan, aurreikusita dago bi orduko erresistentzia izatea suaren aurrean, eta ateek

    ordu eta erdikoa. Azpiestazio elektrikoen kasuan, aurreikusita dago erresistentzia hori gutxienez hiru

    ordukoa izatea, ateak ere barne sartuta.

    Geltoki guztiek bi irteera dituzte nasatik. Irteera horiek emergentziazko irteera moduan funtzionatzen

    dute, aurreikusitako bi sarbideen bidez.

    Irteeren dimentsioak ezartzerakoan, aurreikusitako bidaiari bolumena eta elementu bakoitzetik irteteko

    abiadura kontuan hartuta, asmoa izan da bidaiariak gehienez 6 minutuz eraman ahal izatea leku

    segurura. Edonola ere, nasak 4 minutuan baino gutxiagoan hustu daitezke.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 17/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    Halaber, detekzio, alarma eta itzalketarako beharrezkoak diren elementuak ere instalatuko dira,

    instalazioei buruzko etorkizuneko proiektuak gomendatutakoaren arabera.

    3.4.3 Errekaldeko Geltokia

    Errekaldeko Geltokiaren proiektuan, atalondoa +21.50 kotan dago, gutxi gorabehera. Geltokiaren

    orientazioa Mendebalde-Ekialde da. Atalondotik +17.00 kotan kokatutako bi nasetara iristen da, dela

    eskailera mekaniko eta finkoetatik dela sarbide kontrolatuko eremuaren baitan kokatutako

    igogailuetatik.

    ERREKALDEKO GELTOKIAREN KOKAPENAREN OINPLANOA

    Aurreikusitako linearen azken geltokia izango litzatekeen geltoki horri lotuta, maniobra-tartea dago.

    Hemen aurkezten den proposamenean, Geltokiaren aurre-aurreko elementua da, Altube kaleko

    lerrokadura aprobetxatuz.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 18/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    3.4.4 Iralako Geltokia

    Iralako Geltokia 40 metroko sakoneran dago, gutxi gorabehera (nasen maila), eta oinplanoan Irala

    kalearen eta Kirikiño etorbidearen artean kokatzen da, Bergara Etorbidearekin eta Irala

    Zeharkalearekin gurutzatzen den puntuan. Geltokiaren tipologiak eskema klasikoa du: haitzuloa eta bi

    behegain nasetara iristeko.

    IRALAKO GELTOKIAREN KOKAPENAREN OINPLANOA

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 19/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    Irteera-kanoi bat Geltokiaren hegoaldeko frontaletik abiatzen da eta gainazaleraino dagoen desnibela

    gainditzen du, Irala kalearen azpitik, Eskurtza kaleko elkargunean dagoen plaza txikian irten arte.

    Iparraldeko behegainaren irteera-kanoia ere Geltokiaren frontaletik abiatzen da, baina berehala ia

    90ºko biraketa egiten du mendebalderantz, zenbait eskailera tartetan igoz, 45 metroko desnibela

    gainditzeko. Kanpora doan irteera Monasterio kaleko tarte batean dago; hortaz, tarte hori oinezko

    esparru bihurtu beharko da.

    Igogailua iparraldeko behegainean dago; kanpoaldean, berriz, Irala kalea eta Bergara Etorbidea

    elkartzen diren kantoian agertzen da. Beraren kokapenari begira, espaloia tarte horretan zabaltzea

    proposatzen da, aparkatzeko plazaren bat ezabatuz.

    3.4.5 Zabalburuko Geltokia

    Zabalburuko geltokia 25 metro inguruko sakoneran dago (nasen maila), eta oinplanoan Zabalburu

    plazako iparraldean kokatzen da, ipar-ekialdeko orientazioarekin, San Mames Zumarkalearen eta

    Particular de Costa kalearen arteko eraikin-blokearen azpian.

    Irteera-kanoi bat Geltokiaren hegoaldeko buruhormaren albotik abiatzen da, ekialderantz joanez, eta

    buruhormaren mailan jarraitzen du kalearen posiziora oinplanoan iritsi arte; puntu horretatik aurrera,

    berriz, gora egiten du Concha Jeneralaren kalearen muturrean gainazalera heldu arte. Kanoi honekin

    konektatzen da San Mames Zumarkalean agertzen den igogailua.

    Iparraldeko buruhormatik, hegoalderantz doan irteera-kanoi bat abiatzen da. Kanoi hori Zabalburu

    Plazaren inguruan iristen da gainazalera, Hurtado de Amezaga eta San Frantzisko kaleetako espaloiak

    elkartzen diren puntuan; plazaren eta Hurtado de Amezaga kalearen artean izkina egiten duen

    eraikinaren azpian, kanoiak oso tarte txikia uzten du eraikinaren zimenduekin, eta, hortaz, xehetasun-

    proiektuan beharrezkoa izango da hori modu egokian gauzatzeko tratamenduak aztertzea.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 20/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    ZABALBURUKO GELTOKIAREN KOKAPENAREN OINPLANOA

    3.4.6 Moyuako Geltokia

    Moyuako geltokia ekimen honetako geltokirik konplexuena eta enblematikoena da, zeren bertan

    elkartzen baitira 1. eta 2. Lineak 4. Linea berriarekin, eta truke-geltoki bakar moduan planteatu da,

    elkarrekin konektatutako bi geltoki bezala planteatu beharrean. Proposamenak Metroaren

    nolakotasunak eta ezaugarriak mantendu nahi ditu: zirkulazioen argitasuna, formen eta materialen

    irmotasuna, argi naturalaren erabilera (Sarriko eta Ansioko geltokiak). Hala, bidaiaria Moyuako

    geltokira sartzen denean, multzoaren eta egin beharreko ibilbidearen ikuspegi orokor bat izaten du.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 21/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    MOYUAKO GELTOKIAREN KOKAPENAREN OINPLANOA

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 22/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    LUZETARAKO SEKZIOA: 1. LINEA ETA KONEXIO-ATALONDOA

    Proposatzen da atalondo bat sortzea bi lineentzat, +10.85 kotan kokatuta; bertara, gaur egun Moyua

    plazara ateratzen diren kanoietatik iristen da. Kanoi horiek aldatu egiten dira, haien luzera murrizteko

    (gaur egun, +5.15 kotaraino jaisten dira).

    1. LINEA

    1

    4. LINEA

    KONEXIO-ATALONDOA

    SARRERAKO ATALONDOA

    1. LINEA

    4. LINEA

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 23/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    Atalondo horretatik, erabiltzailea 1. eta 4. Lineak lotzeko halleraino jaisten da, +2.00 kotan, gutxi

    gorabehera 1. Linean dagoen behegainaren maila berean. Trukea bera puntu horretan gertatzen da,

    modu erosoan (ibilbideak aldapa txiki bat du oraingo geltokiaren ondoko eremuan, eta gainerako

    eremuetan horizontala da) eta argian (bi lineen arteko ikusmen-konexioa zuzenekoa da). Linea baten

    eta bestearen artean egin beharreko distantzia ez da 75 metrora iristen; beraz, paseo bat espazio berezi

    eta argitsu batetik.

    LUZETARAKO SEKZIOA: 4. LINEA ETA KONEXIO-ATALONDOA

    4. Lineak puntu honetan duen sakoneragatik (behegaina -19.50 kotan dago eta kalea +18.35 kotan),

    eraikuntza-metodoak (pantailak eta aire zabaleko hondeaketa) eta geltokiak hiri-bilbearekin duen

    posizioak (Moyua plazaren azpian bertan) kalitate espazial handiko sarbide bat sortzen dute 4. Lineara

    iristeko. Puntu horretan bi sabai-leiho handi proposatzen dira, eskaileraren bi iriste-puntuen gainean

    kokatuta.

    4. Linearen geltokiaren beste muturrean, San Jose plazan, sarbide tradizional bat proposatzen da,

    behegainarekin eta sarbide-kanoiarekin.

    3.4.7 Parkeko Geltokia

    Parkeko geltokia 28 eta 36 metro bitarteko sakoneran dago, nasen mailatik neurtuta. Geltokiaren

    konfigurazioa lehengo geltokiena bezalakoa da.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 24/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    PARKEKO GELTOKIAREN KOKAPENAREN OINPLANOA

    Ekialdeko behegainetik hegoalderanzko irteera bilatzen da, Eduardo Chillida Plazaren ondoan (Arte

    Eder Museora iristeko gunea), gainazalera iristeko Artetxe Kondearen Zumarkalea eta Teofilo Guiard

    kalea elkartzen diren puntuan.

    Mendebaldeko behegainetik, sarbide-kanoi bat dago, ipar-ekialdeko norabidean doana, Euskadi

    Plazarantz hurbildu nahirik, eta kanpora ateratzen dena Arte Eder Museotik gertu.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 25/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    Igogailua ekialdeko behegainetik abiatzen da eta lehen aipatutako bi irteeren arteko puntu batean

    azaleratzen da.

    3.4.8 Deustu-Unibertsitateko Geltokia

    Geltoki hau ipar-ekialderantz dago orientatuta, Lehendakari Agirre Etorbidea Ramón y Cajal

    kalearekin elkartzen den puntuaren azpian, San Pio X.a Plazatik gertu. Geltokia 30 metroko sakoneran

    dago, gutxi gorabehera.

    DEUSTU – UNIBERTSITATEKO GELTOKIAREN KOKAPENAREN OINPLANOA

    Geltokiaren iparraldeko irteera ekialderantz zuzentzen da bi tartetan, sarbideko markesina San Pio X.a

    Plazaren iparraldeko espaloian kokatzeko. Irteerako igogailua ere buruhorma horretan jartzen da, eta

    Lehendakari Agirre Etorbidearen hegoaldeko espaloian ateratzen da gainazalera.

    Hegoaldeko buruhormari dagokionez, horko irteera mendebalderantz doa Madariaga Etorbidetik, eta

    kanpoko sarbidea etorbide horren iparraldeko espaloian kokatuko litzateke.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 26/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    3.5 EKIPO ETA INSTALAZIO ELEKTROMEKANIKOAK

    3.5.1 Sarrera

    Atal honetan, ekipo eta instalazio hauek deskribatu eta aztertuko dira:

    ─ Aireztapen-ekipoak.

    ─ Eskailera mekanikoak eta igogailuak.

    ─ Infiltrazio-uren hustuketa.

    ─ Geltokientzako elikadura elektrikoa.

    ─ Babes zibileko neurriak.

    3.5.2 Aireztapen-ekipoak

    3.5.2.1 Instalazioen deskribapena

    4. Linea hau diseinatuta dago tunel bakarra erabiliz trenbidearen bi noranzkoetan, antolaera honen

    arabera:

    Errekaldeko maniobra-tartea 160 m

    Errekalde eta Irala bitarteko tunela 815 m

    Irala eta Zabalburu bitarteko tunela 525 m

    Zabalburu eta Moyua bitarteko tunela 695 m

    Moyua eta Parke bitarteko tunela 340 m

    Parke eta Deustu bitarteko tunela 810 m

    Deustuko eta Matikorako irteeraren arteko tunela 1040 m

    Artxandako tunelarekin lotzeko adarra 940 m

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 27/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    Gutxi gorabehera 4+600 p.k.-n, aurreikusta dago ebakuazio-irteera bat jartzea eta Deustu –Matiko –

    Artxandako Tunela tarteko tunelen aireztapena instalatzea. Tuneleko irteeraren ondoan, Matikorantz

    ateratzen den tokian, aireztapen-putzu bat aurreikusita dago kearen hustuketa larrialdietan errazteko,

    beharrezkoa den noranzkoan.

    Diseinu orokorra

    Geltoki eta tuneletako aireztapen-sistemak azpisistema hauek izango ditu:

    a) Aireztapen orokorraren eta emergentziazko aireztapenaren azpisistema (tximiniak).

    b) Nasaren Azpiko Erauzketa Azpisistema (NAEA).

    c) Gela teknikoetako aireztapenaren edo aire girotuaren azpisistema.

    Aireztapen orokorraren eta emergentziazko aireztapenaren azpisistemak alboko tximinia multzo bat

    izango du, geltokietako alde banatan.

    Tximinia hauek helburu bikoitza dute:

    – Funtzionamendu normalean: aireztapen naturalaren bitartez, haizagailuaren hutsartetik

    beretik, geltokietara iristean eta geltokietatik abiatzean trenek sortzen duten pistoi-efektua

    moteltzea, horrelako tximiniarik egongo ez balitz sarbide-kanoietan sortuko liratekeen

    aire-korronteak apalduz.

    – Emergentzietan: eragindako aireztapenaren bitartez, aire-fluxu egokiak sortzea,

    erabiltzaileak eta pertsonala METRO Sistemaren kanpoaldera ebakuatu ahal izateko,

    beraren barnean sor litezkeen emergentzietan.

    – Horrez gain, geltoki bakoitzak bi Nasa Azpiko Erauzketa Azpisistema izango ditu (bat

    bide bakoitzeko). Erauzketa nasetako beheko parte frontaletan airea xurgatuz egingo da,

    bideen aldean, eta gero kanpora bidaliz, geltokiko airearen tenperatuaren arabera.

    – NEAEen helburua da kutsadura termikoa eta trenek beren baldintza funtzionalengatik

    (balaztatzea/azeleratzea) sortzen dituzten partikulak beren sorburuan murriztea.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 28/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    – Era horretan, aireztapen orokorra murriztu ahal izango da eta gainerako eskarira doitu,

    ordutegi-aldaketarekin. Halaber, aireztapen egokirik gabeko eremu hilak geratzeko

    aukera murrizten da.

    – Funtsean, instalazioak erauzketa-unitate bat eta airea nasa azpian xurgatu eta kanpora

    eramaten duen hodi bat izango ditu.

    Tximinien azpisistema

    Eraikuntzaren ikuspuntutik, aireztapen-tximiniak geltokietako alde banatan egongo dira, geltokietatik

    gertu; tunelak kanpoaldearekin konektatuko dituzte eta emergentziazko haizagailuen aretoak hartuko

    dituzte barnean.

    Gisa berean, ustiapenik gabeko denbora-tarteetan –adibidez: gauean-, aireztapen naturala izan daiteke

    egokiena.

    METRO sistemetako aireztapen naturala trenen mugimenduagatik sortzen da gehienbat. Sekzio estuko

    tunel batetik abiadura handian zirkulatzen duen tren batek gainpresioko aire-bolumen bat eramango du

    aurretik, eta beraren ostean depresioa etorriko da. “Pistoi-efektu” deritzana da.

    Emergentziazko haizagailuak itzulgarriak izango dira, eta, hortaz, METRO sarearen airea bultzatu edo

    erauzi ahal izango dute. Haien modua eta jarduna emergentziazko egoera konkretua –trena gelditzea,

    istripua, sutea, eta abar- gertatzean definituko dira.

    Gertatutako egoeraren arabera, beharrezkoa izan daiteke tunel bat aireztatzea, trena barruan gelditu

    delako. Horretarako, erabiltzaileei eta langileei hobeto arnasten laguntzen dien aire-korronte bat

    sortzen da, eta hori lagungarria da lasaitasuna mantentzeko arazoa konpondu arte eta trena berriz

    abiatu arte, edo pertsonala tuneletik ebakuatu beharko balitz. Edozein kasutan, aire freskoa sartuko da

    gelditutako trenetik gertuen dagoen tximiniatik eta ebakuazio-bide moduan erabiliko den tunel-tartetik,

    beharrezkoa izanez gero; aire kutsatua, berriz, horien aurrez aurreko tunel-tarte eta tximiniatik

    kanporatuko da.

    Suterik gertatuz gero, filosofia berberaz jardungo da, ihesbidea definituz eta aire freskoko korronte bat

    sortuz kontrako noranzkoan. Era horretan, ihesbidean ez da kerik izango, kea kontrako noranzkoan

    ebakuatzen delako. Horrenbestez, emergentziazko egoera bakoitzean aukeratutako jardunbidearen

    arabera, haizagailuek erauzgailu edo bultzatzaile bezala funtzionatzeko ahalmena izan behar dute.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 29/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    Nasa azpiko erauzketa-azpisistemek zerbitzu etengabean funtzionatzeko ahalmena izan behar dute,

    hurrenez hurren 10 mg/m3-ko eta 5 mg/m

    3-ko kontzentrazioa duten burdin oxidozko eta hautsezko

    partikulez kutsatutako airea erauziz, eta ezaugarri horiek dituen giro batean.

    Halaber, METRO sarean mugitzean trenek sortzen duten pistoi-efektuaren eraginez sortutako presio

    aldaketak (presurizazioak – depresioak) jasanez funtzionatu beharko dute. Haizagailuak

    diseinatzerakoan, pistoi-efektuak sor ditzakeen bat-bateko azelerazio handiak edo balaztadak

    prebenitzen dituzten gailuak instalatu behar zaizkie, edo efektu horrek eragindako egoerak jasateko

    gailuak.

    Funtzionamendu normala

    Funtzionamendu normaleko baldintzetan, nasa azpiko erauzketa-azpisistemak eta aireztapen-tximiniek

    jardungo dute, aireztapen naturala ahalbidetuz eta trenen zirkulazioak sortzen duen pistoi-efektua

    motelduz.

    Tokiko kontrolak eta urruneko kontrolak egongo dira nasa azpiko erauzketa-azpisistemarako.

    Emergentziazko funtzionamendua

    Sortzen diren emergentziazko egoera guztiek ez dute larritasun berdina izango. Hala, energiaren

    hornidura eteten bada, edo trenaren berezko ekipo bat matxuratzen bada, baliteke trena gelditu behar

    izatea bi geltokiren arteko puntu batean. Kasu horietan, hau da, kea edo sua tartean ez dagoenean, edo

    bidaiariak trenetik ebakuatu behar ez direnean, egoera normalera laster itzuliko dela aurreikusten

    delako, aireztapen-sistemaren eginkizuna hauxe izango da: tuneleko tenperatura eta baldintzak muga

    onargarrien artean mantentzeko nahikoa den aire-fluxua sortzea.

    Sua edo kea sortzen duten emergentziazko egoeretan, emergentziazko aireztapen-sistemaren

    diseinuaren irizpide nagusia eta –beraz- beraren eginkizun nagusia hauxe izango da: aire fresko eta

    garbia ekartzea, errekuntzak sortzen dituen produktuak kontrolatzeko, eta ibilbide “garbiak”

    eskaintzea, bai bidaiariak leku segurura ateratzeko eta bai erreskate-ekipoak edo suteen kontrako

    ekipoak emergentziaren lekura iritsi ahal izan daitezen.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 30/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    3.5.3 Eskailera mekanikoak eta igogailuak

    Eskailera mekanikoak

    Eskailera mekanikoak ohiko jasotze- eta garraiatze-bidea izango dira METRO sareko

    erabiltzaileentzat, kalearen eta geltokietako atalondoen arten mugitzeko.

    Geltoki bakoitzak bi eskailera mekaniko multzo izango ditu sarbide moduan. Multzo horietako batek

    sarrerako noranzkoan funtzionatuko du, eta besteak irteerako noranzkoan. Eskailera mekanikoak isilak

    izango dira, martxa iraunkorreko egonkortasuna izango dute, mantenu erraza izango dute eta

    beharrezkoak diren segurtasun-tresnez hornituta egongo dira.

    Igogailuak

    Igogailuak ohiko jasotze- eta garraiatze-bidea izango dira Bilboko METRO sarea erabiltzen dituzten

    minusbaliatuentzat; era horretan, kaletik geltokietako atalondora eta hortik nasetara iristeko bidea

    erraztuko zaie, eta baita alderantzizko bidea ere.

    Geltoki bakoitzak hiru igogailu izango ditu minusbaliatuentzat. Horietako bat elektrikoa izango da eta

    kalea lotuko du txarteldegiak hartzen dituen atalondoarekin. Beste biak hidraulikoak izango dira eta

    atalondoa komunikatuko dute bi nasekin, banan-banan. Igogailu bakoitzak bi geraldi maila izango ditu

    soilik.

    3.5.4 Infiltrazio-uren hustuketa

    Ponpaketa-sistemaren eginkizuna paramentuetatik METRO sarearen barnealdera iragazten diren ur-

    emariak hustea da, eta baita euriak aireztapen-tximinietako deskarga-leihoetatik zuzenean botatzen

    duen ura ere hustea.

    Ponpaketa-sistemak gertu dagoen estolda-sarera isuriko du ebakuatutako ura.

    Infiltrazioen ponpaketa-sistemaren osagaiak obra zibileko azpiegitura bat eta instalazio

    elektromekanikoak berak dira.

    Obra zibileko azpiegituraren eginkizuna da paramentuetatik eta tximinietako leihoetatik Metro sarera

    sartzen den ura biltzea eta ubideen bidez eramatea, grabitatez, beheko puntuetako bilketa-

    putzuetaraino.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 31/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    Ponpaketa-multzo edo –estazioen eginkizuna putzuetan bildutako ura hustea izango da, udal estolda-

    sarean deskargatuz. Geltokietako buruhorma bakoitzean, 2 ponpaz hornitutako ponpaketa-putzu bat

    egongo da.

    Drainatze-sistema

    Tunelaren barnean dagoen ura agortze-putzuetara eramateko, drainatze-sistema bat proiektatu da,

    ezaugarri hauek dituena: 20 cm-ko diametroko hodi bat, tunelaren ardatzean jarrita, eta elkarren artean

    15 metroko distantzia duten erregistroak. Erregistro horietako bakoitzean, 10 cm-ko diametroko bi

    zeharkako hodi lotuko dira; alboko bazterretatik datozen hodi horiek pinoietatik datorren ura bilduko

    dute.

    3.5.5 Geltokientzako elikadura elektrikoa

    Lurpeko geltokietan energia asko kontsumitzen denez, beharrezkoa da azpiestazioetatik horra

    eramaten den energia goi tentsioan garraiatzea, eta horregatik da beharrezkoa transformazioa puntu

    horietan. Horretarako, normalean bi gela egoten dira: transformazio-estazioa eta behe-tentsiokoa.

    Geltoki eta zerbitzu osagarrientzako energia-hornidura independentea da trakzioaren bidezko energia-

    horniduratik. Geltokietako behar energetikoen hazkunde etengabearen eraginez, oraingo joerek tentsio

    handiagoa erabiltzea gomendatzen dute, eta, hortaz, eremu honek gero eta garrantzi handiagoa du.

    Tranformazio-gela eta behe-tentsiokoa

    Transformazio-gela transformadoreak gordetzen dituen lekua da, eta bertara iristen dira energia 13,2

    kV-n garraiatzen duten kableak, energia hori geltokian erabiltzen den 380/220 V-ko tentsiora

    pasatzeko. Transformadorearen irteeran, hiru poloko ebakigailu bat jartzen da, fusibleez hornitua,

    behe-tentsioko gelara doan linearentzat.

    Behe-tentsioko gela sarbide baten bitartez dago lotuta transformazio-gelarekin, eta bertan

    kommutazio-koadro bat eta banaketa-koadro batzuk daude (argiteria, eskailera mekanikoak,

    aireztapena, eta abar).

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 32/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    Instalazio elektrikoa

    METROko geltokiei argiteria eta indarra emateko beharrezkoa den instalazio elektrikoa PVCzko hodi

    zurrunez egingo da, eta, oro har, aparatu, linea, kaxa eta gainerako tresnak blindatuak eta estankoak

    izango dira, sor litezkeen ur-filtrazioak prebenitzeko.

    Gomendatzen da instalazioak elkarren artetik independenteak diren zenbait zirkuitu izatea; era

    horretan, zirkuitu bat matxuratzen bada, matxurak ez du eraginik izango instalazioaren gainerako

    ataletan eta argiteria maila onargarrian mantendu ahal izango da.

    Bigarren zirkuitu bat egon behar da, zirkuitu osagarri deritzana, argiteriaren % 15-20 bermatzen

    duena, zirkuitu nagusiaren balizko akatsen eragina moteltzeko; zirkuitu horren elikadura kanpoaldetik

    helduko zaio geltokiari, konpainia hornitzaileak ekarrita, behe-tentsioko gelan kokatutako koadro

    baten bidez.

    Segurtasun handiagoa bermatzeko, hirugarren zirkuitu bat instalatu behar da, emergentziazkoa, 2

    orduko iraupena duten ekipo autonomoez osatua.

    3.5.6 Suteen kontrako segurtasun-neurriak

    Bilboko METROaren suteen kontrako sistema osatzen duten elementuak hauexek dira: prebentzio-,

    detekzio- eta alarma-elementuak, suteak itzaltzeko elementuak eta ebakuaziorako elementuak.

    Prebentzioa neurri egokiak ezartzearen bidez egingo da, hala nola, hondakinen garbiketa, ekipo

    elektrikoen konpartimentizazioa, zaintza eta mantenua, sarpenak zigilatzea, eta abar.

    Suteak detektatzeko eta lokalizatzeko, detekzio automatikorako sistema bat egongo da eskura,

    elementu hauez osatuta:

    – Kontrol- eta seinaleztapen-ekipoak.

    – Detektagailuak.

    – Hornidura-iturriak.

    – Aurrekoak elkarrekin lortzeko elementuak.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 33/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    Sutea ahalik eta arinen lokalizatzeari begira, METROaren instalazioak gehienez 1600 metro karratu

    izango dituzten eremuetan banatuko dira.

    Suteak itzaltzeko sistemaren osagaiak hauexek izango dira: sute-ahoak, tutu lehorren sarea, eskuko

    itzalgailuak eta lainoztatutako uraren bidezko itzalketa automatikoa (eskailera mekanikoetan).

    Larrialdiak dirauen bitartean, funtsezkoak izango dira ebakuazio-bideen argiztapenarekin eta

    seinaleztapenarekin zerikusia duten alderdiak ere.

    Tunelek argiztapen nahikoa izan beharko dute ebakuazio arin eta segurua ahalbidetzeko, eta pertsonek

    ez dezaten segurtasunik eza edo zalantzarik sentitu.

    Tuneletako instalazioak

    Tunelen kasuan, suteak gertatzeko arriskuak bi iturri izan ditzake: tunela bera, tren bat bertan blokeatu

    denean; edo tren batek su hartzea eta tunelaren barnean geldirik geratzea. Prebentzio-neurri gisa,

    geltokien kasuan bezala, tuneletako eraikuntza-elementuak erregaitzak izango dira, funtsean, eta

    instalazio elektrikoetan erabiltzen diren elementuak suteen kontrakoak izango dira eta ke-igorpen

    gutxikoak.

    Suteen kontrako neurri aktibo gisa, tuneletan elementu hauek egongo dira eskura:

    ─ Tutu lehorrak.

    ─ Tunel luzeetan, bitarteko irteerak egongo dira. Ihes-eskaileretarainoko ebakuazio-distantzia

    ez da 500 metrorik gorakoa izango.

    Tunelak diseinatzerakoan eta eraikitzerakoan kontuan hartu behar den alderdi oso garrantzitsu bat da

    ebakuazio-bide moduan erabili ahal izatea; horregatik, puntu hauek hartu beharko dira kontuan:

    ─ Bidaiariak tren bat ebakuatzeko beharrezkoa denean soilik egongo dira tuneletan.

    ─ Tunelek alboko zoru edo korridore bat izango dute, erabiltzaileen zirkulazioa

    ahalbidetzeko. Ebakuazio-zoruak geltokietako nasetara heltzen diren bide irisgarrietan

    amaituko dira.

    ─ Aireztapen-putzuak geltokietan daude; gainera, tarte honen trazatuaren ezaugarrien

    eraginez, aireztapen-putzu bat jarriko da Deustu – Matiko tuneleko bitarteko puntu batean,

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 34/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    beste bat Matikoko ahotik gertu, eta beste bat Errekaldeko geltokiko maniobra-tartearen

    amaieran.

    ─ Emergentziazko kabinak jarriko dira tuneletan, oinez iristeko modukoak. Kabinak

    balizatuta egongo dira, puntu argidunez eta ilunpetan edo argi gutxiz ikus daitezkeen

    koloreez.

    ─ Ibilgailu bakoitzak emergentziazko irteerak izango ditu alde banatan edo muturretan,

    erabiltzaileak ebakuazio-zorura iritsi ahal izan daitezen.

    Gainera, ustiapen-pertsonalak trebatuta egon behar du, agertzen zaion edozein egoera ez dadin berria

    izan berarentzat. Horretarako, beharrezkoak dira etengabeko prestakuntza eta birziklapen-programa

    bat. Lehengo prozesua eraginkorragoa da baldin eta lema batzuk eta funtzionamendu-logika bat ere

    badaude, gisa horretako gertaeretan jarduteko.

    3.6 GAINEGITURA

    3.6.1 Sarrera

    Atal honetan, gainegitura osatzen duten osagaiak aztertzen dira banan-banan, hau da:

    ─ Bidea.

    ─ Elektrifikazioa eta azpiestazioak.

    ─ Seinaleztapena.

    ─ Txartelak saltzeko eta kontrolatzeko instalazioak.

    ─ Komunikazioak.

    3.6.2 Trenen Bidea

    Proposamena

    Bilboko Metroaren 4. Linearentzat erabiliko den bide mota hormigoi-plakaren gaineko bidea da,

    biblock motakoa, NABLA motako finkapen elastikoekin.

    Proposatutako irtenbide honek abantaila hauek ditu:

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 35/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    a. Goi- eta behe-maiztasunezko bibrazioen absortzioa moteltze maila nabariarekin, gutxi

    gorabehera 12 dB-koa, balasto gaineko bidearekin alderatuta.

    b. Bidearen pisua handia da metro lineal bakoitzeko, eta horrek sendotasuna ematen dio eta

    geometriari eustea ahalbidetzen dio.

    c. Lerrokaduraren erregulazioa ahalbidetzen du, finkapen-grapak aldatuz.

    d. Oso jokabide egokia du bihurguneetan, zeharkako desplazamenduaren aurrean duen

    erresistentzia handiagatik.

    3.6.3 Elektrifikazioa eta azpiestazioak

    4. Lineak bi puntutatik izango du elikadura elektrikoa; bata, Errekalden eraikiko den azpiestaziotik, eta

    bestea 1. eta 2. Lineetatik, Moyua Plazaren eremuan.

    Trakzioaren aire-linea (katenaria) 153 mm2-ko kobrezko euste-kable gogorrez egingo da; kablea

    pendolen bidez esekiko da eusletik, eta hau tirante-besoen bidez, aulkien bitartez tuneletan finkatutako

    mentsula moduko burdinazko piezez eutsita.

    Errailaren mailatik, kontaktu-harien altuera 4,50 metroko izango da tunelaren barruan; instalazio

    honek oraingo 1. lineako aire-linearen ezaugarri berdinak izango ditu.

    Katenariaren altuera 0,462 metrokoa da esekitze-puntuetan (gangak altuera hori ahalbidetzen ez duen

    kasuetan izan ezik; horrelakoetan, katenaria murriztuko da eta, beraz, baoa ere bai).

    Azpizentrala

    Aurreikusita dago azpiestazio bat eraikitzea Errekaldeko Geltokiaren ondoan. Beraren izena

    Errekaldeko trakzio-azpiestazioa izango da.

    Funtsean, trakzio-azpiestazio horren eginkizuna Konpainia Elektrikoaren energia elektrikoa jasotzea da,

    eta gero energia hori transformatzea eta arteztea, 1.650 Vcc-ko korronte zuzenera pasatuz, Lineako

    unitateak elikatzeko; 13,8 kV-era transformatzea geltokiak elikatzeko; eta 0,4 kV-ra transformatzea

    azpiestazioko zerbitzu osagarriak berak elikatzeko.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 36/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    Transformazio- eta artezketa-azpiestazioa ustiapen normaleko erregimenean sortzen diren energia-

    eskariei erantzuteko moduan diseinatu da. Egoera degradatzen bada, alboko azpiestazioen galeragatik,

    ustiapenari eutsi ahal izango zaio, tentsio-jauskerek eragindako muga jakin batzuekin.

    3.6.4 Seinaleztapena

    4. Linean jarriko den seinaleztapen-sistema 3. Linea, 4. Linea eta Aireportuarekiko Konexioa bilduko

    dituen azpiegitura bateratuarentzat ETSk aurreikusi duen eskemaren araberakoa izango da.

    3.6.5 Txartelen salmenta eta kontrola

    Tarifa-sistema

    Bilboko Trenbide Metropolitanoan erabili ohi den tarifa-sistemaren ezaugarri nagusiak hauexek dira:

    ─ Zonakako sistema.

    ─ Definitutako bidaia-txartel motak (joaneko txartela astegun edo jaiegunentzat, bidaia

    anitzeko txartela, hileko abonua, diru-balioko txartela, pentsioduna, kide anitzeko familia,

    eta abar).

    ─ Sistema itxia (kontrola geltokietako sarreran eta irteeran. Txartelak balioztatzeko makinak

    itzulgarriak dira, hau da, bi noranzkoetan jar daitezke).

    ─ Sistemaren kudeaketa automatizatua, txartelen eskuko salmenta ahalik eta txikiena izanik,

    eta txartelen kontrola ibilbidean.

    ─ Banda magnetikodun txartela, non informazio kodifikatua grabatzen baita.

    ─ Kontabilitatea egiteko eta estatistikak prestatzeko beharrezkoak diren datuak eskuratzea.

    3.6.6 Komunikazioak

    Trenak operatzeko sistema batek, Bilboko Metroaren 4. Linearentzat aurreikusi denaren modukoak,

    bere beharretara egokitutako komunikazio-sare eraginkor bat behar du.

    Komunikazio-sare horrek informazioaren trukea ahalbidetu behar du konpainiako eragileen artean:

    operazioen pertsonala, pertsonal administratiboa eta pertsonal teknikoa. Gizarteari eskaintzen zaion

    zerbitzuaren kalitatea sare horren diseinuaren kalitateari lotuta dago, neurri handi batean.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 37/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    Gainera, metro-sare batean, komunikazio-sistemak informazioaren trukea ahalbidetu behar du

    zerbitzuaren ustiapenaz arduratzen den pertsonalaren eta erabiltzaileen artean, zerbitzuaren kalitateak

    hobera egin dezan alor garrantzitsu batzuetan: segurtasuna, erosotasuna, eta abar.

    Sistemak dei selektiboa ahalbidetu beharko du postu zentraleko kontsolatik, eta horri eustea ahalbidetu

    behar du tren bakar batez, tren multzo batez, edo linean dauden guztiez. Ekipo mugikorrek trenaren

    barneko megafoniarekin konektatzeko sistema bat izango dute, bidaiarien sailera mezuak bidali ahal

    izateko xedez.

    Trenaren eta aginte-postu zentralizatuaren arteko komunikazio-sistemaren osagarri gisa, ondorengo

    komunikazio-instalazioak ere proposatzen dira:

    ─ Telefonia Aginte Postuaren eta Geltokien artean (atalondoak eta nasak).

    ─ Telefonia selektiboa Aginte Postuaren eta Geltokietako Buruen artean.

    ─ Telebista-zirkuitu itxia.

    ─ Irrati-sare osagarria.

    ─ Interfonia motoristaren eta bidaiarien artean.

    ─ Telefonia automatiko konbentzionala.

    Teleaginteak

    Teleaginteak ustiapenari laguntzeko sistemak dira; haien helburua da Postu Zentralean informazio

    egiaztatua jasotzea metroaren linea baten ustiapenean eragina duten eta, nolabait, berehalako esku-

    hartzea eskatzen duten gertaerez. Horrenbestez, ezaugarri nagusietako bat informazio hori denbora

    errealean jakinaraztea izango da.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 38/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    4 UKITUTAKO ZERBITZUAK

    Metro-sistema bat hirigune batean eraikitzeak eragina izan dezake hirigintza-zerbitzuetan, zeren

    metro-sistema kanpoaldearekin komunikatu behar baita.

    Metro-sistemaren eta hiri-zerbitzuen arteko interferentziak puntualak izan daitezke, geltokietarako

    sarbideen, aireztapen-sistemen edo bestelako elementu osagarrien eraginez, edo neurri handiagokoak

    izan; adibidez: eraikuntza-arrazoiengatik tunel izunaren sistema erabiltzen denean. Azken kasu

    horretan, eta metro-sistemak kale baten trazatuari jarraitzen badio, obraren aurrerapenak zerbitzutik

    kanpo uzten ditu, bata bestearen atzean, zeharka topatzen dituen hodi guztiak. Horrek hodi horiek

    birjartzeko planteamendu bat eskatzen du aurretik, oinarrizko zerbitzuak mantentzen direla

    segurtatzeko, obrak gorabehera.

    Ukitutako zerbitzuei buruzko eranskinean, afekzioak izango dituzten arloak deskribatzen dira

    gaingiroki, eta baita birjarpenen filosofia orokorra ere, baina irtenbideen xehetasunak jorratu gabe,

    hori ez baita Azterlan Informatibo baten xedea.

    Kasu honetan, trazatu guztia tunel bezala eraikitzen da; horrenbestez, hiri-zerbitzuekin gerta

    daitezkeen interferentziak sistema azaleratzen den lekuetan soilik kokatzen dira, hala nola:

    ─ Sarbide-ahoak

    ─ Aireztapen-putzuak

    ─ Minusbaliatuen igogailua

    ─ Errekaldeko azpiestazio elektrikoa

    Zerbitzuen birjarpenak ukitzen dituen konpainiak hauexek dira:

    ─ Bilboko Udala

    ─ Naturgas

    ─ Telefónica

    ─ Iberdrola

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 39/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    Detektatutako afekzio nagusia hauxe da:

    ─ Helgera errekaren kanalizazio-galeriari egiten zaion afekzioa, Errekalde Plazan,

    sarbideetako batek beraren trazatua ukitzen baitu.

    Bai afekzio hori eta bai lehen aipatutako konpainien zerbitzuei egiten zaizkien gainerako afekzioak

    identifikatuta eta konponduta daude proiektuaren planoan, dagozkien tokian, eta baita ukitutako

    zerbitzuen eranskinean ere.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 40/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    5 AFEKZIOAK ETA DESJABETZEAK

    5.1 SARRERA

    Metro-sistemaren moduko obra bat hiri-bilbe finkatu batean egiteak lurrak okupatzera behartzen du,

    batzuetan modu iraunkorrean eta batzuetan aldi baterako soilik, obrek dirauten bitartean.

    Lehenengo kasuan, okupazio iraunkorretan, ukitutako lursailak eskuratu behar dira, erostearen,

    trukatzearen edo erabilera-lagapenaren bidez, edo, beste biderik ez dagoenean, desjabetzearen bidez.

    Aldi baterako okupazioen kasuan, arazoa berdintsua da, zeren jabetza eta erabilera garai batez lagatzea

    eskatzen baitu, obrek dirauten bitartean, eta horrek zenbait arazo sortzen dizkio jabeari; horren

    eraginez, arazo horiek negoziazio batean jorratu behar dira, kalte-ordaina definitzeko.

    Aldi baterako okupazioek trafikoan duten eragina ikusita, batez ere galtzadaren aldean sortzen

    direnean, arazo hori 12. Eranskinean jaso da, kasu bakoitzean aurki daitezkeen irtenbideak adieraziz.

    5.2 OKUPAZIOAK DEFINITZERAKOAN ERABILITAKO IRIZPIDEAK

    Desjabetze eta mutazio demanial iraunkorrak gainazaleko instalazioek okupatzen duten azaleragatik

    soilik definitzen dira.

    Erabilera-zortasun iraunkorra duten aldi baterako okupazioaren eta mutazioaren kontzeptua gainazal

    hauek dagokie: aldi batez okupatu baina gero jatorrizko zoru bezala, erabilera-erreserba iraunkor batek

    baldintzatuta, itzultzen diren gainazalei. Kontzeptu hau aplikatzen da kaleko edo lursail naturaleko

    sestraren eta Metroaren gangaren edo obra-estalkiaren arteko desnibela 15 metrotik beherakoa den

    eremuetan.

    Erabilera-erreserba iraunkor hori beste kasu hauetan ere aplikatuko da: tunela zulaketa moduan eginda

    egon arren, lurzoruaren gainazala ireki gabe, tunelaren ganga lehen adierazitako sakoneran dagoenean.

    Erabilera-zortasun iraunkorrik gabeko okupazioak edo mutazio demanialak instalazioetako kanpo-

    paramentuetako bertikaletik 5 metrora dauden lerroen artean dagoen gainazalagatik definitu dira, lerro

    hori eraikinen lerrora eta ibilgailuen eta pertsonen zirkulazioaren lerrora egokituz; horregatik,

    batzuetan forma irregularrak hartzen dituzte, okupatutako zonetara egon behar den 5 metroko tartea

    soilik gordetzetik ondorioztatuko liratekeen formei eutsi beharrean. Halaber, eraikuntza-instalazioekin

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 41/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    okupatu behar diren gutxieneko eremuak ere definitu dira, hau da, kontratistek beharko dituzten

    obrako tresnak eta instalazioak jartzeko behar diren gutxieneko eremuak.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 42/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    6 AZTERTUTAKO ALTERNATIBAK

    Azterlan Informatibo hau garatu aurretik, zenbait alternatiba aztertu dira trazatuarentzat. Alternatiben

    azterketa egiten hasteko, bi eremutan banatu ditugu:

    ─ Moyua-Matiko tartea. Tarte honek problematika espezifiko bat du, itsasadarra

    zeharkatzeagatik; izan ere, arrokaren sabaia jaitsi behar da horren eraginez, eta gero arin

    igo behar da, itsasadarraren azpitik pasatu ondoren, Matikoko konexiora iristeko.

    ─ Errekalde eta Moyua bitarteko tartea. Bertan, aldagai nagusia Errekaldeko Geltokiaren

    antolaera da, bai oinplanoan eta bai altxaeren, eta baita Moyuako Geltokiaren posizioa ere.

    Aurreko puntuan sartutako alternatibentzat egindako azterketak abiapuntutzat hartuta –azterketa horiek

    ez dute trazatu osoa barne hartzen, baizik eta zona bakoitza modu bereizian-, obra osoarentzako

    trazatu osoak prestatu dira; trazatu horiek teknikoki egingarriagoak direlako aukeratu dira beste

    batzuen aurrean, hots, abantaila gehiagorik ekarri gabe gauzatze-zailtasun handiagoak sortzen zituzten

    alternatiben aurrean. Alternatiba guztien diseinuaren irizpide nagusia Moyuako Geltoki berriaren

    posizioa da; izan ere, geltoki horrek gainerakoek baino askoz ere bidaiari-zirkulazio handiagoa izango

    du, eta, hortaz, haren optimizazioa lehenetsi da gainerako irizpideen gainetik.

    Aztertutako alternatibak eta proiektu honetan proposatutako alternatibaren aukeraketaren justifikazioa

    Alternatiben Azterketa jasotzen duen eranskinean daude garatuta.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 43/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    7 ESKEMA FUNTZIONALA

    Azkeneko egoera horretan aurreikusitako geltokiak hauexek dira: Errekalde, Irala, Zabalburu, Moyua,

    Parkea eta Deustu; azken geltoki horretatik, 3. Linearekin konektatuko da, aurreko paragrafoan azaldu

    den bezala. Tartearen osoko distantziak 5 kilometro baino apur gehiago ditu, horiek guztiek bide

    bikoitzarekin.

    Aurkezten den proposamenak hauxe hartzen du barne:

    ─ Maniobra-tarte bat Errekaldeko Geltokiaren muturrean, diagonal bikoitz batez, amaierako

    geltoki horretara iristen diren trenen noranzkoa aldatu ahal izateko. Maniobra-tarte

    horretan bide bikoitza egoteak aukera eskaintzen du tren bat hor itxaroten egoteko.

    ─ Diagonal bikoitz bat Moyuako geltokiaren ondoan, Zabalbururantz. Beraren asmoa da

    Errekalde-Moyua tartea edo Moyua-Deustu tartea bide bakarreko erregimenean ustiatzen

    ahalbidetzea, baldin eta gorabeheraren batek hori egitera behartzen badu aipatutako tarte

    horietako batean.

    ─ Diagonal bikoitz bat Deustuko geltokiaren ondoan, Matikorantz. Lehengo kasuan bezala,

    bide-aparatu horren asmoa da Moyua-Deustu tartearen bide bakarreko ustiapena

    ahalbidetzea, hori beharrezkoa izanez gero; gainera, trenen noranzkoa aldatzea ere

    ahalbidetuko du, Errekalde eta Deustu bitartean soilik funtzionatzen ari badira,

    zerbitzuaren maiztasuna murriztuz –behar izanez gero- linearen gainerako tarteetan.

    Material mugikorraren mantenua etorkizuneko 3. Linearentzat aurreikusita dauden instalazio

    berberetan egingo da.

    Epeari buruzko paragrafoa

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 44/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    8 GEOLOGIA ETA GEOTEKNIA

    Aztertutako trazatuek biztanle- eta eraikin-dentsitate handiko eremu bat zeharkatzen dute; horrek

    murrizten ditu ikerketaren aukerak, baina gauzatu diren eta eremuaren baldintza naturalak aldatuz joan

    diren proiektu ugari sorrarazi ditu.

    Gainera, proiektuaren izaeragatik eta beraren gauzatze-eremuaren ezaugarriengatik, badira kontuan

    hartu behar ditugun premisa batzuk, beharrezkoa den informazio geoteknikoari dagokionez:

    1. Azterlanak ukitzen duen Bilboko eremuak funtsean homogeneoa den substratua du, lurzoru-

    azal mehe baten azpian. Substratuak ezaugarri geotekniko onargarriak ditu, alegia,

    laburbildurik: erresistentzia txiki eta ertain bitarteko sedimentu-arroka zementatua du (15 eta

    25 Mpa bitartekoa, 25 eta 50 Mpa bitarteko eremuekin) eta tektonika mardul baten eraginpean

    dago; horregatik, beharrezkoa da elementu estruktural garrantzitsuenen efektuak aztertzea.

    2. Urbanizatutako eremu bat da, eta zoruaren azpiko lurzoruaren lodiera txikia izan ohi da.

    Lurzoruak, normalean, plastikotasun txikiko buztinak dira, neurri apalean konprimitu

    daitezkeenak baina nolabaiteko aurre-sendotzearen mende daudenak. Horrenbestez, lodiera

    esanguratsuak baloratu behar dira azaleko obra egitea aurreikusita dagoen tokietan (geltokiak

    eta sarbideak).

    Horrenbestez, azterketa geoteknikoaren eginkizun nagusiak hauexek dira:

    1. Arrokaren sabaiaren posizioa definitzea.

    2. Substratuaren ezaugarriak baloratzea, eta baita elementu estruktural nagusiek arroka-

    materialean izan zezaketen eraginak ere baloratzea.

    3. Azalaren lodieran egon daitezkeen anomaliak eta azal hori osatzen duten materialen izaera

    aztertzea, baldin eta eragina badute problematika geoteknikoan. Azken atal honek geltokiak

    jorratzen ditu bereziki (haitzulo moduko irtenbideak aire zabaleko hondeaketen aurrean, eta

    sarbideen konfigurazioan eragina izan dezaketen arazoak)

    Nolanahi ere, kontuan hartu behar da hain urbanizatuta dagoen eremu batean lan egiteak muga jakin

    batzuk aurkitzen dituela informazio geoteknikoa balidatzerakoan eta estrapolatzerakoan:

    1. Azaleko kartografia geologikoa egiteak dakarren erabilgarritasun mugatua.

    2. Aurretiko datuak kontuz erabili behar dira, zeren baliteke kota erlatiboak aldatu izana.

    Materialen propietateak edo izaera aldatu egin daitezke lurzoruan gertatutako ordezkapen,

    hobekuntza, isurketa edo eremu bateko jokabide geoteknikoa alda dezaketen beste fenomeno

    batzuen eraginez.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 45/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    Egindako kanpaina geoteknikoa, beraren emaitzak eta konklusioak -aurreikusitako jarduera osoaren

    diseinua baldintzatu dutenak- geoteknikari buruzko eranskinean daude garatuta.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 46/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    9 INGURUMEN-INPAKTUARI BURUZKO AZTERLANA

    Euskal Herriko ingurugiroa babesteko Lege orokorrak –otsailaren 27ko 3/1998 Legeak- bere 41.

    artikuluan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean gauzatu nahi diren plan eta

    proiektu publiko eta pribatuak dagokien ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozeduraren mende jarri

    behar dira nahitaez, baldin eta lege honetako I. Eranskinean jasotzen badira. 43. artikuluan, 3

    prozedura ezartzen dira ingurumen-inpaktua ebaluatzeko:

    45. artikuluak dioenez, I.B). Eranskinean jasotako proiektuek ingurumen-inpaktuari buruzko azterlan

    bat izan beharko dute eta ingurumen-inpaktuari buruzko ebaluazio indibidualizatu bat egin beharko

    zaie; ingurumen-inpaktuaren ebaluazio indibidualizatuko prozeduraren mende jartzen diren obra edo

    jardueren zerrenda eranskin horretan ageri da:

    - B) Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio indibidualizatuko prozeduraren mende jarritako obra

    edo jardueren zerrenda.

    1.– Garraio-azpiegiturako proiektuak.

    1.2.– Trenbideak, garraio-eraz aldatzeko instalazioak eta garraio-era

    desberdinetarako terminalak eraikitzea. Tranbiak, airetiko eta lurpeko

    metroak, zintzilikako lineak edo antzeko lineak, batik bat edo nagusiki

    bidaiariak garraiatzeko balio dutenak.

    Horrenbestez, Azterlan Informatibo honek Ingurumen-inpaktuari buruzko Azterlana hartzen du barne,

    dagokion eranskinean.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 47/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    10 AURREKONTUA

    Proiektu honetako Aurrekontu Dokumentuan kontsideratutako neurketa eta prezioen arabera,

    aurrekontu hauek ondorioztatzen dira:

    a) Gauzatze Materialerako Aurrekontua

    Atala Deskribapena Zenbatekoa

    1 Lineako sekzioa 107.902.590,00

    2 Geltokiak 111.962.064,34

    3 Gainegitura 18.692.342,50

    4 Errekaldeko azpiestazioa 2.357.200,00

    5 Emergentzia- eta aireztapen-irteerak, 4+600 5.453.500,00

    6 Aireztapena 2.157.187,50

    7 Suteen kontrako babesa 482.872,50

    8 Ponpaketa-putzuak 401.500,00

    9 Lurpeko lanen gunera iristeko aldapa 5.674.512,50

    10 Ukitutako zerbitzuak 2.159.019,00

    11

    Hondakinen kudeaketa eta ingurumen-

    integrazioa 3.000.000,00

    12 Segurtasuna eta osasuna (% 2) 5.206.189,45

    Gauzatze materialaren osoko aurrekontua: 265.448.977,79

    Gauzatze Materialerako Aurrekontua adierazitako zenbatekoa da, alegia, berrehun eta hirurogeita

    bost milioi laurehun eta berrogeita zortzi mila bederatziehun eta hirurogeita hamazazpi euro eta

    hirurogeita hemeretzi zentimo.

    b) Lizitazioaren Oinarrizko Aurrekontua:

    Gauzatze materialerako aurrekontua ......................................... 265.448.977,79

    Gastu Orokorrak (% 13) ............................................................. 34.508.367,11

    Mozkin industriala (% 6) ............................................................ 15.926.938,67

    Guztira ................................................................................. 315.884.283,57

    BEZ (% 18) ............................................................................ 56.859.171,04

    Lizitazioaren Oinarrizko Aurrekontua, Guztira .............. 372.743.454,61

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 48/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    Lizitazioaren Oinarrizko Aurrekontua lehen adierazitako zenbatekoa da guztira, alegia: hirurehun eta

    hirurogeita hamabi milioi zazpiehun eta berrogeita hiru mila laurehun eta berrogeita hamalau

    euro eta hirurogeita bat zentimo.

    Lanak gauzatzeko aurreikusi den epea 47 hilabetekoa da. Obrako Planari buruzko eranskinean, lan

    guztiak epe orokor horren barnean garatzeko proposamen bat aurkezten da.

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 49/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    11 PROIEKTUA OSATZEN DUTEN DOKUMENTUAK

    Proiektu honen

    1. DOKUMENTUA – MEMORIA

    Memoriaren eranskinak:

    2. DOKUMENTUA – PLANOAK

    0. Planoa Planoen aurkibidea

    1. Planoa Egoera

    2. Planoa Oinplano orokorra (2 orri)

    3. Planoa Luzetarako oinplanoa eta profila (45 orri)

    4. Planoa Sekzio estandarrak (2 orri)

    5 Geltokiak

    5.1. Planoa Errekaldeko Geltokia (16 orri)

    5.2. Planoa Iralako Geltokia (15 orri)

    5.3. Planoa Zabalburuko Geltokia (15 orri)

    5.4. Planoa Moyuako Geltokia (18 orri)

    5.5. Planoa Parkeko Geltokia (15 orri)

    5.6. Planoa Deustu-Unibertsitateko Geltokia (15 orri)

    6. Obra Bereziak

    6.1. Planoa Ametzolako Lurpeko lanen gunera iristeko aldapa (2 orri)

    6.2. Planoa Aireztapen-obrak (2 orri)

    6.3. Planoa Maila desberdinetako bidegurutzea. Haitzuloak (7 orri)

    6.4. Planoa Azpiestazio elektrikoa (5 orri)

    6.5. Planoa Ponpaketa-putzua (1 orri)

    1 KARTOGRAFIA

    2 TRAZATUA

    3 GEOLOGIA ETA GEOTEKNIA

    4 EGITURAK

    5 TUNELAK

    6 HIDROLOGIA ETA DRAINATZEA

    7 OBRAKO PLANA

    8 GELTOKIAK

    9 INSTALAZAIOAK

    10 ZIRKULAZIOAREN AZTERLANA

    11 UKITUTAKO ZERBITZUAK

    12 AFEKZIOAK ETA DESJABETZEAK

    13 INGURUMEN-INPAKTUA

    14 IRAUNKORTASUNA

    15 AURREKONTUA, ADMINISTRAZIOARI JAKINARAZTEKO

  • Bilboko Trenbide Metropolitanoaren 4. lineari buruzko

    azterlan informatiboa P210D38-SRTC-EI-ME-0001

    Berrik:. Orr.: 50/50 Memoria

    SENER Ingeniería y Sistemas S.A. – Getxo 2012

    6.6. Planoa Aireztapena eta emergentziazko irteera (2 orri)

    7 Ukitutako zerbitzuak

    7.1. Planoa Errekaldeko Geltokia (12 orri)

    7.2. Planoa Iralako Geltokia (12 orri)

    7.3. Planoa Zabalburuko Geltokia (12 orri)

    7.4. Planoa Moyuako Geltokia (12 orri)

    7.5. Planoa Parkeko Geltokia (12 orri)

    7.6. Planoa Deustu-Unibertsitateko Geltokia (12 orri)

    7.7- Planoa Azpiestazio elektriko (6 orri)

    3. DOKUMENTUA – AURREKONTUA

    Bilbon, 2012eko Apirilean

    Ingeniari Proiektugilea Ingeniari Proiektu-zuzendaria

    Sinatzailea: Eduardo Rivero Barquín

    Errepide, Kanal eta Portuetako Ingeniaria

    Errepide Ingeniarien Elkargoko 17.080 zk.dun

    bazkidea

    Sinatzailea: Isabel Martínez García

    Errepide, Kanal eta Portuetako Ingeniaria