BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA

12
www.ehu.eus Haur Hezkuntza / Lehen Hezkuntza / Gizarte Hezkuntza BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA

Transcript of BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA

Page 1: BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA

www.ehu.eus

Haur Hezkuntza / Lehen Hezkuntza / Gizarte Hezkuntza

BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA

Page 2: BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA

Bil

bo

ko

H

ezku

ntz

a Fa

kult

atea

Haur Hezkuntza_6. or. / Lehen Hezkuntza_8. or. / Gizarte Hezkuntza _10. or.

2

Page 3: BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA

Bilboko Hezkuntza Fakultateak Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Gizarte Hezkuntzako graduak eskaintzen ditu. Hezitzaileak eta irakasleak trebatzen dituen ikastegi publiko bakarra gara Bizkaian.

Gure irakasle gehienak doktoreak dira, eta modu aktiboan parte hartzen dute ikertaldeetan. Irakaskuntza jarduera ebaluatzeko Docentiaz Programara aurkeztu ondoren, irakasle ugarik lortu dute bikain kalifikazioa.

Zeu ere gure Fakultateko parte izatea gustatuko litzaiguke, zeurea ere izango da eta. Ikasleak funtsezkoak dira unibertsitateko ikastegi baten bizitzan; izan ere, ideiak botatzen dituzte, interesak dituzte, iradokizunak egiten dituzte... eta hori oso garrantzitsua da. Horregatik, gure Fakultateko bizitzan modu aktiboan parte har dezazun nahi genuke.

Bilboko Hezkuntza Fakultatea Sarriena auzoa z/g 48940 Leioa · Bizkaia

946 017 514 [email protected]/eu/web/bilboko-hezkuntza-fakultatea

3graduko titulu

1master

3berezko titulu

irakasle

20profesional administrazio eta zerbitzuen arloan

doktorego programa

Zure ikaskuntza bideratzeko lekurik onena

FAKULTATEA ZENBAKITAN

150

1

3

Page 4: BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA

4

Irakaskuntzarako guneak:

· Ikus-entzunezko tresneriaz hornitutako gelak

· Mintegiak· Informatika gelak· Irakaskuntza

espezifikoetarako tailerrak· Hizkuntzen laborategia· Gimnasioak

Ikasleek beren kabuz erabiltzeko guneak:

· Banaka ikasteko gelak· Elkarrekin ikasteko gelak· Informatika gela· Biblioteka

Beste gune batzuk:

· Gradu Aretoa · Batzar Aretoa· Juliana Agirrezabala Aretoa· Kafetegia· 2 jantoki· Erreprografia eta fotokopia

zerbitzua

Guztiokin. Guztiona.

MUGIKORTASUN PROGRAMAK

SICUE Espainiako Estatuko unibertsitateak

ERASMUS + Europako unibertsitateak

Latinoamerika eta beste norako batzuk

ItaliaAustria

AlemaniaHerbeherakPolonia

Ukrania

Danimarka

Belgika

FinlandiaIslandia

Txekiar Errepublika

BartzelonaMadril

CoruñaBurgos

KordobaCuencaGirona

GranadaHuesca

La LagunaLugo

PalentziaPalma

Santiago de Compostela

SegoviaValentzia

ValladolidZaragoza

Frantzia

Portugal

GURE AZPIEGITURAK

NorvegiaSuedia

MexikoGuatemala

Honduras

Argentina

Australia

Kolonbia

Ekuador

Costa Rica

Txile

PeruBrasil

AEB

Kanada

Filipinak

Maroko

PuertoRico

Hego Korea

Japonia

Uruguai

Paraguai

Bolivia

Kazakhstan

Singapur

Errusia

Fakultateko ikasleentzako eguneratua.

Page 5: BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA

5

UNIBERTSITATEKO PRAKTIKAK

IRAKASKUNTZA ELEANIZTUNA

GRADU AMAIERAKO LANA

Haur Hezkuntzako Gradua: Bi lerro daude: euskarazkoa eta hirueleduna (euskara, gaztelania, ingelesa). B2 euskara maila behar da bietan.

Lehenengo Hezkuntzako Gradua: Bi lerro daude: euskarazkoa eta hirueleduna (euskara, gaztelania, ingelesa). B2 euskara maila behar da bietan.

Gizarte Hezkuntzako Gradua:Bi lerro daude: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa.

Nahitaezko praktikak gradu guztietan.

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza: 2., 3. eta 4. mailetan. Bizkaiko sare publiko, kontzertatu eta pribatuko ikastetxeak.

Gizarte Hezkuntza: 3. eta 4. mailetan. Bizkaiko eta Arabako hainbat arlotako erakunde ugari.

BHFn, irakasleek aurkeztutako eskaintzaren artetik aukera dezakezu GRALerako gaia, edo zuk zeuk aurkez dezakezu proposamen bat. GRALa ikastetxeekin, gizarte erakundeekin eta abarrekin lankidetzan egin daiteke.

Euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez garatu eta defendatu dezakezu GRALa.

LEIOA +22.000 ikasle

9 ikastegi

1 Ikastetxe Nagusi

1 unibertsitate egoitza

Ostatu zerbitzua: ostatua aurkitzen lagunduko dizugu

6 biblioteka

Kultura, musika eta arte jarduerak

1 kiroldegi

Itunpeko kirol zentroak

Ikasi hizkuntzak

Hizkuntza egiaztagiriak

Enplegu Gunea

NON ESKAINTZEN DIRA GURE GRADUAK?

Bizi Bizkaiko Campusa!

Page 6: BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA

Gradu honi buruzko informazio zehatzagoa hemen aurkituko duzu:

HAUR HEZKUNTZAKO GRADUA

Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak

Haur Hezkuntzako Graduak gaitasuna emango dizu 0-6 urte arteko haurren irakasle jarduteko. Nahiz eta ez den nahitaezkoa, ohikoa izaten da adin horretako haurrak eskolaratuta egotea. Graduaren helburua da testuinguru elebidunean irakaskuntza lana egingo duten profesional gaituak trebatzea. Haur Hezkuntzako Graduan, erronka handi horri aurre egiteko beharrezkoa den prestakuntza akademikoa, teorikoa zein praktikoa, jasoko duzu. Haurrek garapen pertsonala izan dezaten laguntzeko premiazkoak diren tresnak barneratuko dituzu, zehazki artearekin, zientziarekin, etikarekin, gizartearekin, hizkuntzalaritzarekin, mugimenduarekin, matematikarekin eta teknologiarekin lotutako edukietan. Gainera, bost aipamen edo espezializazio hauek izango dituzu aukeran: Atzerriko Hizkuntza; Musika Hezkuntza; Curriculuma eta Baliabideak; Hizkuntza Aniztasuna Eskolan; eta Berrikuntza Haur Hezkuntzako Eskolan. Bigarren mailatik aurrera, nahitaezko praktikak eginda, bertatik bertara parte hartuko duzu hainbat ikastetxetan egingo diren hezkuntza proiektuetan..

0-6 urte bitarteko haurren nortasuna, autoestimua, izaera, balioak eta adimen emozionala garatzea interesatzen bazaizu, umeek ikasteko duten jakin-mina eta interesa proiektuen eta tailerren bitartez aztertu eta horretarako beharrezkoak diren lan tresnetan sakondu nahi baduzu eta gizartea hobetzeko txikienetik hasi behar dela uste baduzu, zure aukera onena Haur Hezkuntza Gradua da.

Titulazio honek gaitasuna emango dizu... Haurren nortasunaren garapena eta garapen emozionala, soziala eta kognitiboa sustatzeko; lehen haurtzaroan hizkuntzaren bilakaera ezagutzeko; ikaskuntza autonomoen eraikuntza bideratzeko; banakoaren aniztasuna eta aniztasun sozial zein kulturala errespetatzeko; ikasgela barnean zein kanpoan bizikidetza sustatzeko; familia hezkuntzaren arloan gurasoei orientabidea eskaintzeko; eta hezkuntzak gaur egungo gizartean dituen funtzioak, aukerak eta mugak ulertzeko.

Gradu hau bukatutakoan Lehen Hezkuntzakoa eskuratzeko, 87 ECTS egin behar dira.

Irteera profesionalak:Haur Hezkuntzako irakasleek hainbat arlotan jardun dezakete: • Ikastetxeetako irakaskuntzan, 0-3 eta 3-6 urteko haurrekin• Lehen haurtzaroari arreta eskaintzeko zerbitzu eta programetan, familiari laguntza emateko asmoz; aisia eta kultura zerbitzuetan, esaterako, ludoteketan eta haur liburutegietan• Curriculum eta dibulgazio materialak osatzen• Eskolari laguntza emateko hezkuntza zerbitzuetan• Hezkuntza zerbitzu osagarrien eskaintzan

HAUR HEZKUNTZAKO GRADUA Graduan, ildo hauetakoren bat aukeratu ahal izango duzu: • Euskara • Hirueleduna (euskara-gaztelania-ingelesa). Ezinbestekoa da euskarazko B2 titulua aurkeztea

matrikula egiteko.

6

Page 7: BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA

IKASKETA PLANA (EUSKARA)LEHENENGO MAILA

BIGARREN MAILA

HIRUGARREN MAILA

LAUGARREN MAILA (1)

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

2. lauhilekoa

Urtekoa

Urtekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

• Komunikazio Gaitasunaren Garapena I• Irakasle Funtzioa• Garapenaren Psikologia Eskola Adinean• Hezkuntzaren Soziologia• Hezkuntzaren Teoria eta Historia

• Informazio eta Komunikazio Teknologiak Haur Hezkuntzan• Komunikazio Gaitasunaren Garapena - Euskara eta Gaztelania - Haur Hezkuntzan II• Haurtzaroaren Psikologia• Practicum I

• Arte Plastikoak eta Ikusizko Kultura Haur Hezkuntzan II• Garapen Psikomotorra II

AIPAMENA: Musika Hezkuntza• Entzumen Hezkuntza• Ahots Hezkuntza eta Kantua• Prestakuntza Instrumentala• Hizkuntzen arteko Interakzioa. Ikus-entzunezko Kultura Azterketa Genero Ikuspegitik• Erritmoa, Mugimendua eta Dantza

AIPAMENA: Curriculuma eta Baliabideak / Curriculum y Recursos• Recursos para la Enseñanza y el Aprendizaje de la Lengua y la Literatura• Zientzien Irakaskuntzarako Baliabide, Tresna eta Ekintzak• Matematikako Tailerra• Currículo y Recursos Didácticos en Ciencias Sociales• Irakaskuntza Materialen Ikerketa

AIPAMENA: Atzerriko Hizkuntza / Lengua Extranjera (2)• Development in English Communicative Competence• Development of English Linguistic Competence• Foreign Language Teaching: English• English for the Infant and Primary Classroom• Langue Étrangère: Français

• Practicum III

• Ikastetxearen Antolakuntza

• Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika• Hizkuntzaren Didaktika eta Atzerriko Hizkuntza• Practicum II

• Arte Plastikoak eta Ikusizko Kultura Haur Hezkuntzan I• Musika Adierazpenaren Garapena I• Garapen Psikomotorra I• Didaktika Orokorra• Hezkuntzaren Psikologia

• Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan• Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza• Haur Hezkuntzarako Hizkuntzaren DidaktikarenOinarriak Testuinguru Eleanitzetan• Eskola Inklusiboaren Oinarriak

• Musika Adierazpenaren Garapena II• Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan• Pentsamendu Matematikoa eta bere Didaktika

GRADU AMAIERAKO LANA

AIPAMENA: Hizkuntzaren Aniztasuna Eskolan / La Diversidad Lingüística en la Escuela• Didáctica de Segundas Lenguas a Alumnado Inmigrante• El Proyecto Lingüístico de Centro• Hizkuntza Estandarra eta Aldaerak Eskolan• Euskal Herriko Hizkuntzak eta Gizartea• Hizkuntzen Didaktikarako Ikuspegi Berriak

AIPAMENA: Haur Hezkuntzako Eskolaren Berrikuntza• Hizkuntzak eta Berrikuntza Haur Hezkuntzako Ikasgeletan• Zientzien eta Matematikaren Irakaskuntzako Egungo Joerak• Gizarte Ezagutzarako Proiektuak eta Berrikuntza• Ikusizko Arteek Berrikuntzari Egindako Ekarpenak• Haur Hezkuntzako Lehen Ziklorako Estrategia eta Teknika Psikomotorrak

Hautazko Beste Ikasgaiak • Euskararen Araua eta Erabilera*• Erlijioaren Fenomenologia• Fenomenología de la Religión• Komunikazioa Euskaraz: Hezkuntza eta Gizarte Arloak*

IKASKETA PLANA (HIRUELEDUNA)LEHENENGO MAILA1. lauhilekoa

2. lauhilekoa

• Komunikazio Gaitasunaren Garapena. Euskara eta Gaztelania. Haur Hezkuntzan I

• Irakasle Funtzioa• Psicología del Desarrollo en la Edad Escolar• Sociología de la Educación• Theory and History of Education

• Plastic Arts and Visual Culture in Early Childhood Education I

• Desarrollo de la Expresión Musical I• Garapen Psikomotorra I• Didaktika Orokorra • Hezkuntzaren Psikologia

BIGARREN MAILA1. lauhilekoa

Urtekoa

2. lauhilekoa

• Information and Communication Technology in Early Childhood Education

• Komunikazio Gaitasunaren Garapena. Euskara eta Gaztelania. Haur Hezkuntzan II

• Psicología de la Infancia• Practicum I

• Organización del Centro Educativo

• Dificultades en el Desarrollo y el Aprendizaje• Gizarte eta Kultura ingurunearen ezagutzea • Principles of Language Teaching for Primary Education in

Multilingual Environments• Bases de la Escuela Inclusiva

HIRUGARREN MAILA1. lauhilekoa

Urtekoa

2. lauhilekoa

• Plastic Arts and Visual Culture in Early Childhood Education II

• Psychomotor Development II

• Didáctica de la Lengua y la Literatura• Teaching Native and Foreign Languages• Practicum II

• Development of Musical Expression II• Las Ciencias Experimentales en el Aula de Educación Infantil• Pensamiento Matemático y su Didáctica

(1) Hautazko ikasgaiak aipamenetan antolatuta daude. Hautazko 30 kreditu bete behar dituzu, halabeharrez, hau da 5 irakasgai, aipamena lortzeko, edo, bestela, bost irakasgai solte hartu ahal dituzu.

(2) Atzerriko Hizkuntza aipamena egiteko, beharrezkoa da B2 titulua aurkeztea.

Euskararen Plan Gidariaren irakasgaiek asterisko bat daukate.

7

Page 8: BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA

Gradu honi buruzko informazio zehatzagoa hemen aurkituko duzu:

LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA

Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak

Lehen Hezkuntzak 6-12 urte arteko nahitaezko hezkuntza aldia barne hartzen du. Etapa honen helburua da haurrek garapen pertsonala zein sozio-kulturala izan dezaten laguntzea, bai eta euren bizitza osoan zehar izango duten ikaskuntzarako oinarriak prestatzen laguntzea ere. Irakaslearen irudia funtsezkoa da etapa honetan. Lehen Hezkuntzako Graduan, erronka handi horri aurre egiteko beharrezkoa den prestakuntza akademikoa, teorikoa zein praktikoa, jasoko duzu. Haurrek garapen pertsonala izan dezaten laguntzeko premiazkoak diren tresnak barneratuko dituzu, zehazki artearekin, zientziarekin, etikarekin, gizartearekin, hizkuntzalaritzarekin, mugimenduarekin, matematikarekin eta teknologiarekin lotutako edukietan. Bost aipamen edo espezializazio hauek izango dituzu aukeran: Atzerriko Hizkuntza; Musika Hezkuntza; Curriculuma eta Baliabideak; Hizkuntza Aniztasuna Eskolan; eta Berrikuntza Lehen Hezkuntzako Eskolan. Atzerriko Hizkuntzako eta Musika Hezkuntzako aipamenek gaitasuna emango dizute ingeles edo musika irakaslearen egitekoak gauzatzeko. Hiru eleduneko adarrean, Atzerriko hizkuntza aipamena egin beharko da.Gainera, bigarren mailatik aurrera, nahitaezko praktikak eginda, bertatik bertara parte hartuko duzu hainbat ikastetxetan egingo diren hezkuntza proiektuetan.

LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA Lehen Hezkuntzako Graduan, gainera, ildo hauetakoren bat aukeratu ahal izango duzu: • Euskara. • Hirueleduna (euskara-gaztelania-ingelesa). Ezinbestekoa da euskarazko B2 titulua aurkeztea

matrikula egiteko.

6-12 urteko haurrekin Eskolan lan egitea gustatzen bazaizu, hau da zure aukera Hezkuntzak motibatzen bazaitu, arduratsua eta metodikoa bazara, baina baita sormen handikoa, malgua eta behatzailea, eta gustuko baduzu taldean lan egitea, entzutea, argudiatzea eta adostea, eta horrezaz gain, analisirako zein egoera korapilatuetan erantzuteko gaitasuna baduzu, Lehen Hezkuntzako Gradua zure aukerarik onena da.

Titulazio honek gaitasuna emango dizu... Hezkuntzak gaur egungo gizartean dituen funtzioak, aukerak eta mugak ulertzeko; genero berdintasuna, zuzentasuna eta giza eskubideekiko errespetua aintzat hartzen dituzten aniztasun testuinguruetan ikaskuntza guneak diseinatzeko; ikasgela barnean zein kanpoan bizikidetza sustatzeko; ikasleen ahalegina indartzeko eta balioesteko; ikasgeletan informazioaren eta komunikazioren teknologiak aplikatzeko; eta testuinguru kulturaniztunetan eta eleaniztunetan hizkuntzen ikaskuntza egoerei aurre egiteko.

Gradu hau bukatutakoan Haur Hezkuntzakoa eskuratzeko, 84 ECTS egin behar dira.

Irteera profesionalak:Egiteko nagusia, hain zuzen, 6-12 urteko haurren prestakuntza arautua eta oinarrizkoa da. Lehen Hezkuntzako zikloko irakasleak izango dira, nola ikastetxe publikoetan, hala itunpekoetan zein pribatuetan. Hauek dira beste okupazio sektore batzuk: ludotekak, museoak, ospitaleetako ikasgelak, presondegietako ikasgelak, gobernuz kanpoko erakundeak, kultur zentroetako hezkuntza sailak, etab. Halaber, helduentzako hezkuntza zentroetan, argitaletxeetan, enpresa edo erakundeentzako hezkuntza jardueren kudeaketan, edo hezkuntza zerbitzu osagarrien zeinahi eskaintzatan jardun ahal izango dute.

8

Page 9: BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA

IKASKETA PLANA (EUSKARA)LEHENENGO MAILA

BIGARREN MAILA

HIRUGARREN MAILA

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa• Hezkuntzaren Soziologia• Hezkuntzaren Teoria eta Historia• Irakaskuntza-funtzioa• Komunikazio Gaitasunaren Garapena Lehen Hezkuntzan I• Garapenaren Psikologia Eskola Adinean

• Komunikazio-gaitasunaren Garapena –Euskara– Lehen Hezkuntzan II• Musika Lehen Hezkuntzan• Ikastetxearen Antolakuntza• Practicum I

• Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika

2. lauhilekoa• Matematika eta bere Didaktika I• Didaktika Orokorra• Natura Zientziak Lehen Hezkuntzako Ikasgelan I• Gizarte Zientziak eta beren Didaktika I• Hezkuntzaren Psikologia

2. lauhilekoa• Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan• Eskola Inklusiboaren Oinarriak• Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Lehen Hezkuntzan Testuinguru Eleanitzetan• Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Lehen Hezkuntzan

2. lauhilekoa• Didactics of Foreign Language Teaching

Urtekoa• Artearen eta Ikus-kulturaren Hezkuntza

Urtekoa• Natura Zientziak Lehen Hezkuntzako Ikasgelan II• Gizarte Zientziak eta beren Didaktika II• Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika• Matematika eta bere Didaktika II• Practicum

LAUGARREN MAILA (1)

1. lauhilekoa

2. lauhilekoa

AIPAMENA: Musika Hezkuntza• Entzumen Hezkuntza• Ahots Hezkuntza eta Kantua• Prestakuntza Instrumentala• Hizkuntzen arteko interakzioa. ikus-entzunezko Kultura Azterketa Genero Ikuspegitik• Erritmoa, Mugimendua eta Dantza

AIPAMENA: Curriculuma eta Baliabideak / Curriculum y Recursos

• Recursos para la Enseñanza y el Aprendizaje de la Lengua y la Literatura• Zientzien irakaskuntzarako baliabide, Tresna eta Ekintzak• Matematikako Tailerra• Currículo y Recursos Didácticos en Ciencias Sociales• Irakaskuntza Materialen Ikerketa

AIPAMENA: Atzerriko Hizkuntza / Lengua extranjera (2)• Development in English Communicative Competence• Development of English Linguistic Competence• Foreign Language Teaching: English• English for the Infant and Primary Classroom• Langue Étrangère: Français

• Practicum III

GRADU AMAIERAKO LANA

AIPAMENA: Hizkuntzaren Aniztasuna Eskolan / La Diversidad Lingüística en la Escuela

• Didáctica de Segundas Lenguas a Alumnado Inmigrante• El Proyecto Lingüístico de Centro• Hizkuntza Estandarra eta Aldaerak Eskolan• Euskal Herriko Hizkuntzak eta Gizartea• Hizkuntzen Didaktikarako Ikuspegi Berriak

AIPAMENA: Lehen Hezkuntzako Eskolaren Berrikuntza / La Innovación en la Escuela de Educación Primaria

• Lenguas e Innovación en la Escuela• Zientzien Irakaskuntzako Egungo Joerak• Matematikaren Irakaskuntzako Egungo Joerak• Hezkuntza proiektuak eta berrikuntza Gizarte Zientzietan• Ikaskuntza Digitalerako Egoera Pedagogiko Berriak

Hautazko Beste Ikasgaiak• Euskararen Araua eta Erabilera*• Erlijioaren Fenomenologia• Fenomenología de la Religión• Komunikazioa Euskaraz: Hezkuntza eta Gizarte Arloak*

(1) Hautazko ikasgaiak aipamenetan antolatuta daude. Hautazko 30 kreditu bete behar dituzu, halabeharrez, hau da 5 irakasgai, aipamena lortzeko, edo, bestela, bost irakasgai solte hartu ahal dituzu.

(2) Atzerriko Hizkuntza aipamena egiteko, beharrezkoa da B2 titulua aurkeztea.

LEHENENGO MAILA1. lauhilekoa

2. lauhilekoa• Matemáticas y su Didáctica I• Didaktika Orokorra• Natura Zientziak Lehen Hezkuntzako Ikasgelan I• Didactics of Social Science I• Psicología de la Educación

• Sociología de la Educación• Teoría e Historia de la Educación• Irakasle Funtzioa• Desarrollo de la Competencia Comunicativa en Educación Primaria I• Psicología del Desarrollo en la Edad Escolar

BIGARREN MAILA1. lauhilekoa• Komunikazio gaitasunaren Lehen Hezkuntzan II• Musika Lehen Hezkuntzan• Ikastetxearen Antolakuntza• Practicum I

2. lauhilekoa• Dificultades en el Desarrollo y el Aprendizaje• Information and Communication Technology in Primary

Education• Fundamentals of Language Teaching in Multilingual Educational Contexts• Bases de la Escuela Inclusiva

Urtekoa• Art and Visual Culture in Education

HIRUGARREN MAILA1. lauhilekoa• Physical education and its didactics 2. lauhilekoa• Didactics of Foreign Language Teaching Urtekoa• Natural Science in the Primary Classroom II • Didáctica de las Ciencias Sociales II• Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika• Matematika eta bere Didaktika II• Practicum II

Euskararen Plan Gidariaren irakasgaiek asterisko bat daukate.

IKASKETA PLANA (HIRUELEDUNA)

NAZIOARTEKOTZEAREN AITORPENATitulazio honek Unibasq-en Kalitate Zigilua du; beraz, nazioartekotasun-ibilbidea egin ahal izango duzu eta zure espedientean aitorpen hori lortu.

9

Page 10: BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA

GIZARTE HEZKUNTZAKO GRADUA

Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak

Gizarte Hezkuntzaren arloan oinarrizkoak dira elkartasuna, inklusioa, giza eskubideak, hezkuntza eta gizarte kontzientzia kontzeptuak. Izan ere, hezkuntza ez da soilik oinarritzen ezagutza teorikoak barneratzean; aitzitik, hezkuntza eremu ez-formala ere oso garrantzitsua da, alegia, banakoen konpetentziak, adimen gaitasunak zein moralak garatzen laguntzen duen hura.

Gizarte Hezkuntzako Graduan, beraz, hainbat testuingurutan gizarte eta hezkuntzaren arloan esku hartzeko prozesuak aztertzen, ebaluatzen eta diseinatzen ikasiko duzu, nola taldeentzat, hala banakoentzat, eta berebiziko arreta eskainiko diezu premia handienak dituzten pertsonei edo gizartean baztertuak izateko arriskuan daudenei. Eta behar handiena duten pertsonen zein kolektiboen bizi kalitatea hobetzen laguntzeko beharrezkoak diren tresnak eskuratuko dituzu.

Gainera, hirugarren eta laugarren mailetan, nahitaezko praktiken bitartez, hainbat hezkuntza proiektutan parte hartuko duzu bertatik bertara, zenbait zentro, fundazio eta elkartetan. Eta bi aipamen edo espezialitate hauek izango dituzu aukeran: Gizarteratzea edo Gizarte Dinamizazioa eta Komunitate Lana.

Gizarte kontzientzia handiko pertsona bazara, solidarioa, enpatia eta gizarte trebetasun handikoa, lankidetza eta taldeko lana interesatzen bazaizkizu eta mundu hobea lor dezakegula uste baduzu, Gizarte Hezkuntzako Gradua duzu zure aukera.

Gradua ikasi ahal da bai euskaraz bai gaztelaniaz. Gomendagarria da gradura sartzerakoan B2 maila edukitzea irakasten den hizkuntzetan.

Titulazio honek gaitasuna emango dizu... Gizartean eta hezkuntzan esku hartzearen oinarri teorikoak (psikologikoak, soziologikoak eta pedagogikoak) ulertzeko; gizarteko errealitatea aztertu eta ebaluatzeko; berrikuntza prozesuak garatzeko; gizarte eta hezkuntza proiektuak eta programak diseinatzeko; eta taldeak, baliabideak, zerbitzuak eta erakundeak antolatzeko zein kudeatzeko, arazoak ebazteko teknika eta estrategiarik egokienak erabiliz.

Gradu hau bukatutakoan Gizarte Langintzakoa eskuratzeko, 90 ECTS egin behar dira.

Irteera profesionalak:Aukera zabala izango duzu arlo hauetan: • Gizarteratzea eta laneratzea: tailer-eskolak, orientabide eta laneratze zerbitzuak, lanerako prestakuntza. • Gizarte zerbitzuak eta gizarte ongizatea: gizartean baztertuak izateko arriskuan dauden kolektiboak, droga mendekotasuna, adineko pertsonak, desgaitasunak dituzten pertsonak, gizarte eta hezkuntzako esku hartzeak, adingabeen babesa, bitartekaritza programak, harrera zentroak. • Kultura eta aisia: adinez nagusi diren pertsonen etengabeko prestakuntza, zahartze aktiborako programak, aisialdiaren dinamizazioa, zentro zibikoak, garapenerako lankidetza, kultur ikasgelak eta museoak, komunitatearen esku hartzea.

aurkituko duzu gradu honi buruzko informazio zehatzagoa:

10

Page 11: BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA

IKASKETA PLANA

LEHENENGO MAILA

BIGARREN MAILA

HIRUGARREN MAILA

LAUGARREN MAILA

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

• Hezkuntzaren Soziologia• Hezkuntzaren Historia• Garapenaren Psikologia• Estatistika Hezkuntzan• Hezkuntza, Hizkuntza, Kultura eta Aniztasuna

• Didaktika Orokorra• Hezkuntza eta Gizarte Orientazioa• Hezkuntzaren Psikologia• Prozesuen, Zerbitzuen eta Hezkuntza Erakundeen Antolakuntza eta Kudeaketa• Bazterketa eta Inklusio Prozesuak

• Komunitate Garapena• Gizarte eta Kultura Dinamizazioa• Garapen Jasangarrirako Hezkuntza• Practicum I

• Practicum II

Hautazkoak

• Komunikazioa Euskaraz: Hezkuntza eta Gizarte Arloak

AIPAMENA: Dinamización Social y Trabajo Comunitario• La Expresividad Corporal y Motriz: Propuestas, Técnicas y Estrategias de Intervención en la Educación Social• Movimientos Sociales Contemporáneos• Psicología Positiva y Proyectos SocioeducativosAIPAMENA: Gizarte Inklusioa• Gizarte Elkartasuneko Dinamikak eta Gizarte Garaikidea• Ezintasunen Bat duten Pertsonak Gizarteratu eta Komunitatean Txertatzea• Lanbide eta Lan Garapenerako Orientazioa

• Pedagogia:Teoria eta Hezkuntza Erakundeak• Giza Eskubideak eta Gizarte eta Hezkuntza Politikak• Hezkuntza Legeria eta Nazioarteko Ikuspegia• Identitate eta Garapen Profesionala• Hezkuntza Komunikazioa eta Harremana

• Gizarte eta Hezkuntza Ikerkuntza• Esku Hartzearen Plangintza• Gizarte eta Hezkuntza Programa eta Zerbitzuen Ebaluazioa• Gizarte eta Hezkuntzako eta Bazterketa Egoeretako Esku Hartzea: Proposamen Metodologiko Orokorrak• Informazio eta Komunikazio Teknologiak Gizarte Hezkuntzan

• Gizarte eta Hezkuntzako Esku Hartzea Familia, Haurtzaro, Nerabezaro eta Gaztaroan• Gizarte eta Hezkuntzako Esku Hartzea Testuinguru Kaltetuetan• Gizarte eta Hezkuntzako Esku Hartzea Pertsona Helduekin, Adinekoekin eta Mendekoekin

AIPAMENA: Dinamización Social y Trabajo Comunitario• Análisis Crítico de los Medios de Comunicación• Pedagogía del Tiempo LibreAIPAMENA: Gizarte Inklusioa• Talde Dinamika Gizarte eta Hezkuntzako Esku Hartzean• Herritartasunerako Hezkuntza Gizarte Zientzietatik

Hautazkoak• Euskararen Arauak eta Erabilera

• Practicum III

* Hautazko ikasgaiak aipamenetan antolatuta daude. Hautazko 30 kreditu bete behar dituzu, halabeharrez, hau da 5 irakasgai, aipamena lortzeko, edo, bestela, bost irakasgai solte hartu ahal dituzu

GRADU AMAIERAKO LANA

11

Page 12: BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA

Liburuxka hau informazioa emateko baino ez da.Azken aldaketa: 2020ko abendua.

UPV/EHUren GRADUONDOKOEN ESKAINTZA

Zure gradu-ikasketak amaitu ondoren, zure prestakuntza osatu ahal izango duzu graduondoko batekin. UPV/EHUk graduondoko 150 programa baino gehiago eskaintzen ditu zure etorkizun profesionala garatu nahi duzun alorrean espezializatu zaitezen.

Gure unibertsitateko masterrak eta berezko tituluak hemen kontsulta ditzakezu:

Eskerrik asko Euskal Herriko Unibertsitatea aukeratzeagatik. Itxaroten dizugu.

12