Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko...

52
Donbass gerran: Hau arnasten da gatazkaren epizentroan Ingelesaren mitoak Nafarroan Ixiar Rozas: “Liburu feminista da BeltzuriaBilbao Ría 2000 Espekulazioaren eredu agortua 2015eko martxoaren 22a | LXXVIII. urtea | 2.454 zenbakia | 3,90 euro .eus

Transcript of Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko...

Page 1: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

Donbass gerran: Hau arnasten da gatazkaren epizentroan

Ingelesaren mitoak Nafarroan

Ixiar Rozas: “Liburu feminista da Beltzuria”

Bilbao Ría 2000Espekulazioaren eredu agortua

2 0 1 5 e k o m a r t x o a r e n 2 2 a | L X X V I I I . u r t e a | 2 . 4 5 4 z e n b a k i a | 3 , 9 0 e u r o

.eus

Page 2: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

Datorren astean

Page 3: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

2015EKO MARTXOAREN 22A 3�

NON ZER

Jabetza: Komunikazio Biziagoa, S.A.L. Lehendakaria:Bego Zuza. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre. Asteko Gaia-Pertsonaia: Mikel Garcia. Iritziak: Mikel Asurmendi. Kultura:Gorka Bereziartua, Garbine Ubeda. Aisia: Unai Brea.Termometroa: Urko Apaolaza, Xabier Letona, Pello Zubiria.Euskara: Onintza Irureta. Interneteko erredakzio-burua:Lander Arbelaitz. www.argia.eus: Jon Torner. Multimedia: AxierLopez. Argazkilaria: Dani Blanco. Produkzioa: ANTZA, S.A.L.Harpidetzak: Iraitz Agirre. Salmentak: Karlos Olasolo.Idazkaritza teknikoa: Aloña Soraluze. Publizitatea: Idoia Arregi,Maite Arrieta, Ixabel Bereziartua, Berdaitz Goia, Olatz Korta,Bego Zuza. Administrazioa: Marijo Aiertza, Mari KarmenLoiarte. Harrera: Jone Arzallus. Web garapena: Asier Iturralde. HELBIDEAK: Gipuzkoa: Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria. Tel: 943 371545. Faxa: 943 361048. Lapurdi, NafarroaBeherea eta Zuberoa: Xalbardin baita. 64122 Urruña. Tel: 559 473163. Faxa: 559 476001. Bizkaia: Eleizalde 1, 2-D. 48600 Sopela. Tel: 94 6765580 Nafarroa:GaztelukoPlaza 44, 3. eskuina. 31001 Iruñea. Tel: 948 222285. POSTA ELEKTRONIKOA. Komertziala:[email protected]. Harpidetzak: [email protected]: [email protected]. Interneten: www.argia.eus.Lege.gordailua: SS 837-2012. ISSN: 0213-909X.Batzorde.parekidea: 72562 E. Inprimategia: Antza S.A.L.Informatika: iametza interaktiboa, S.L. Urtebetekoharpidetza. Euskal Herria: 145 euro. Espainia: 145 euro.Beste atzerriak: 182 euro. Airez: 285 euro. KomunikazioBiziagoa S.A.L. Ametzagaiña Taldeko partaidea da.

Donbass gerran: Hau arnasten da gatazkaren epizentroan

Ingelesaren mitoak Nafarroan

Ixiar Rozas: “Liburu feminista da Beltzuria”

Bilbao Ría 2000Espekulazioaren eredu agortua

2 0 1 5 e k o m a r t x o a r e n 2 2 a | L X X V I I I . u r t e a | 2 . 4 5 4 z e n b a k i a | 3 , 9 0 e u r o

.eus

Azaleko argazkimuntaketa: DANI BLANCO

Azala: ANTZAKOMUNIKAZIO GRAFIKOA

ASTEKO GAIABILBAO RÍA 2000 Azken hatsa ematear den ereduaren

argi-itzalak. UNAI BREA / 4

PERTSONAIAOIER ZUÑIGA: «UPNk bultzatu duen ikuspegia da hobbyrako

sorkuntza». REYES ILINTXETA / 10

GAIAKSAGAR MOREEN IRAULTZA HERNANIN “Beldurra lekuz

aldatuko dugu!”. KATTALIN MINER / 16

IRITZIAREN LEIHOADESBERDINTASUNEN AROA MIKEL ZURBANO / 18PERTSONA HELBURU IÑAKI ODRIOZOLA / 20KAGUEN... ANUNTXI ARANA / 21GORA PRO NOBIS ASISKO URMENETA / 17BERTSO BERRIAK Bertsolaria. IMANOL LAZKANO URANGA / 19TXANDAN Gorotz melenga. ITXARO BORDA / 20ZIRTAK Txiste bizi naiz eta... JOXERRA GARZIA / 22

ERDIKO KAIERAIXIAR ROZAS: «Fikzio kontrolatzailea ez zait interesatzen».

MIEL A. ELUSTONDO / 24BITTOR KAPANAGA Argizaiolak izekirik dirau, haize kontra

bada ere. MIKEL ASURMENDI / 28 LITERATURA ARITZ GALARRAGA / 30MUSIKA MONTSERRAT AUZMENDI / 31DENBORA-PASAK ANA ZAMBRANO / 32ALEA Diseinua, moda guztien gainetik. GORKA BEREZIARTUA

MITXELENA / 33OSASUNA JABIER AGIRRE / 34LANDAREAK JAKOBA ERREKONDO / 35DENBORAREN MAKINA NAGORE IRAZUSTABARRENA / 36

TERMOMETROADONBASS GERRAN Inurriak bezala Devaltsebon.

ANDONI LUBAKI / 38TXANPONAREN BESTE ALDEAK Herri mugimenduak kultur

enpresaren kudeatzaile. ITSASO ZUBIRIA ETXEBERRIA / 43INGELESAREN MITOAK «Ingelesa ez, euskara da baliagarria

Nafarroan». ONINTZA IRURETA AZKUNE / 44INTXAURRONDOKO ITZALAK Galindok barrabilak estutzen

zituenekoa. XABIER LETONA / 46EUSKARA ALBISTEAK ONINTZA IRURETA AZKUNE / 47EKONOMIAREN TALAIAN JUAN MARI ARREGI / 47NET HURBIL Nolako Errusia da Vladimir Putinek buruan

darabilena? PELLO ZUBIRIA KAMINO / 48MALTZAGATIK XABIER LETONA / 50

2015eko martxoaren 22a, 2.454. zenbakia

ARGIAko edukiak kopiatu,moldatu, zabaldu etaargitara ditzakezu, gureegiletza aitortu eta baldintzaberetan eginez gero.

Page 4: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

ASTEKO GAIA

BILBAO RÍA 2000

Azken hatsa ematear denereduaren argi-itzalak

2013KO UDABERRIAN askok ez zuten sinetsikolerro hauek idazteko unean Bilbao Ría 2000bizirik egongo zenik. Baina hala da: Bilbon etainguruan metamorfosi urbanistikoa gauzatze-ko xedez jaiotako enpresa publikoak ez duoraindik bukatutzat eman bere ibilbidea, azkenurteetan egoera larrian egon arren. “Herrita-rrentzat erabilgarria den bitartean aurrera

| UNAI BREA |Argazkiak: Iñigo Azkona

Muntaketa: Dani Blanco

1992an sortu zen Bilbao Ría 2000, EAEko eta Espainiako hainbat erakunde publikorenakordioz, Bilboren eraberritzea azkartzeko helburuarekin. Espekulazioan oinarritutako

jardunari esker, sozietateak bere helburuetarako finantzazioa lortu izan du diru publiko askorikerabili gabe, baina orain ataka larrian dago, espekulazio horren beraren ondorioek itota.

Page 5: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

BILBAO RIA 2000

egingo du Bilbao Ría 2000k”, zioen AngelNievak, oraindik enpresako zuzendari nagusiadenak, Bilboko udal aldizkariari 2011ko apiri-lean emandako elkarrizketan. Bi urte geroago,kontua ez zegoen hain garbi: sozietatearenadministrazio kontseiluko kideek –bestelaesanda, hainbat erakunde publikotako ordez-kariek– adostua zuten egoeraren azterketaegin eta emaitzaren arabera Bilbao Ría2000ren likidazioaz erabaki bat hartzea.

2013ko ekainean, Jose Luis Bilbao Bizkai-ko diputatu nagusiak adierazi zuen sozieta-tearen itxiera antolatzen hasteko unea zela.Bilbaok esan zuen helburuak bete zirela,baina agortutzat jo zuen eredua, eta gogora-razi zuen enpresak 203 milioi euroko zorrazuela hainbat bankurekin (gaur egun 150milioi dira). “Zor horren zama bertan gaudenerakundeon sorbaldaren gainera etor ezdadin neurriak hartu behar dira”, gehitu zuenBizkaiko agintari gorenak.

Itxieraren alde agertu zen Bilbao, bainajarraitzearen aldekoak gailendu ziren, non-bait. Hori bai, ontziaren pisua arinduta:2013ko abenduan, Bilbao Ría 2000k bere21 langileetatik zortzi kaleratu zituen, lanerreforma berria baliatuta. Jose Luis Bil-baok, bidenabar, azpimarratu zuenAldundiak ez zuela erabakian partai-detzarik izan.

Ordurako, enpresak hainbat proiektu zituenbertan behera utzita diru faltagatik. Gauregun, izan ere, lan bi besterik ez ditu eskuartean: Garellanoko urbanizazio prozesua,Basurtu auzoan, eta FEVEko trenbidearenlurperatzea, Iralakoan. Ustez, horiek amaitu-takoan desegingo da sozietatea. Bankuekikozorrari dagokionez, ehun milioi euro ordain-du beharko ditu 2015 amaitu baino lehenago,eta beste berrogeita hamar 2017an.

Ikus dezagun nola iritsi den Bilbao Ría2000 egoera honetara.

Espekulazioak funtzionatzen zuenekoaBilbao Ría 2000 sozietate anonimoa da, enpre-sa pribatua beraz, baina akziodun guztiak era-kunde publikoak ditu. Parte-hartzearen erdia

Espainiako Estatua ordezka-tzen duten erakundeei

dagokie (Bilboko Por-tua, trenbide-azpiegi-

turak kudeatzen

Page 6: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

�6 2015EKO MARTXOAREN 22A

dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia etaBilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak %5.

Sozietatea oso asmo zehatzarekin sortuzen: 80ko hamarkadako krisialdiaren ondo-rioz hutsik zeuden lurzoruak (industrialak,trenbideak…) berreskuratzea. Bilbao Ría2000k gidatu du azken hamarkada bietan Bil-bon eta Barakaldon hirigintzaren alorreanemandako eraldaketa sakona, zenbait ele-mentu oso enblematiko (Guggenheim, Eus-kalduna jauregia, BEC) beraren ekimenezgauzatu ez badira ere.

Bilbao Ría 2000rena formula berritzaileaizan zen: berau osatzen duten parte-hartzai-leek, estatuak batez ere, lurzorua ematendiote sozietateari. Kontuan izan behar da90eko hamarkadaren hasieran Bilbon etaharen inguruan interbentzio premia zutenzoru gehien-gehienak administrazioarenakzirela. Udalek lur horietako batzuk birkalifi-katu eta sustatzaile pribatuei saltzen dizkiete,haiek urbanizatu ditzaten; bai oso prezio

onean saldu ere, hiriaren erdian kokatutakoeremuak baitira. Birkalifikatzearen ondoriozzoruak hartzen duen gainbalioaren %15,legez, udalei dagokie, eta %15 hori da, hainzuzen, Bilbok eta Barakaldok Bilbao Ría2000ri egiten dioten ekarpena.

Modu horretan irabazitako diruarekin–Europatik jasotako laguntzak ahaztu gabe–,enpresak hobekuntzak egin ditu premiazuten beste eremu batzuetan. Bilbao Ría2000k berak aipatzen duen adibideetako batBilbo Zaharra auzoan egindako interbentzioada, Abandoibarrako birmoldaketari esker lor-tutako irabaziekin ordaindutakoa. “Entita-teak erakutsi du gai dela finantza-kontuetanorekari eusteko aurrekontu publikoak balia-tzeko beharrik gabe”, irakur daiteke hainbaturtez sozietateak argitaratu zuen aldizkaria-ren hirugarren zenbakian. 2001ean idatzitakohitzak dira, higiezinen aparraldian.

Burbuilak eztanda egin zuenekoaBilbao Ría 2000k martxan dauzkan lan apu-rretako bat Garellanoko urbanizazioa da.

Abandoibarrarenberreskurapena izanda, zalantzarik gabe,Bilbao Ría 2000kegindako hirigintza-operaziorikenblematikoena.1998tik 2011ra arteiraun zuen.

Page 7: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

2015EKO MARTXOAREN 22A 7�

BILBAO RIA 2000

Enpresaren logotipo ezaguna duen orubetikmetro gutxira elkartu gara Basurtuko AuzoElkarteko presidente Javier Muñozekin, noneta Bilbao Ría 2000k eraikitako ZankoetakoGizarte-etxean.

Bilbo guztiko auzo elkarteen federaziokoburua ere bada Muñoz. Bilbao Ría 2000renalderdi positiboez mintzatu zaigu lehenik:batetik, ohiko bideetatik luze joko zuten ope-razioak azkartzeko tresna baliagarria izandela; bestetik, birkalifikatzeen bidez lortutakodirua hiriari onura ekarri dioten proiektuetanerabili izan duela, “nahiz eta ez beti”.

Alde ilunean, espekulazioa jarri du Muño-zek. “Bilbao Ría 2000k, lurzoru publikoare-kin espekulatuz, etxebizitzaren prezioa igozedin lagundu du; horrek eztanda egin beharzuen uneren batean”. Eztanda 2007an iritsizen, ondo jakina denez, eta ondorio latzakizan zituen Bilbao Ría 2000rentzat.

2009an, sozietatea krisiaren hozkadak igar-tzen hasia zen, eta 180 milioiko kredituaeskatu zuen aurrera jarraitu ahal izateko.Administrazio Kontseiluko presidenteak,Iñaki Azkunak –Bilbao Ría 2000ko presiden-tea Bilboko alkatea izan da beti– honela des-kribatu zuen egoera: “Ez gara lur sailik sal-tzen ari, baina gastatzeko premia dugu. Edokreditua eskatu, edo jarduna eten”.

Zorua bai, eroslerik ezKredituaren berme modura, Bilbao Ría2000k bere ondasunik baliotsuena jarri zuen:oraindik saldu gabe daukan lurzorua. Ordu-rako ez zen hain baliotsua, haatik. Harentasazioa 280 milioi eurokoa zen, Angel Nievasozietateko zuzendari nagusiak Bilboko Uda-leko EH Bilduren galdera bati erantzunezigorritako informazioaren arabera. Eroslerikez ordea, ez prezio horretan behintzat.

“Higiezinen burbuilaren eztandak bete-betean harrapatu du Bilbao Ría 2000”, dioAitziber Ibaibarriagak, talde abertzaleak Bil-boko Udalean duen bozeramaileak, “eta

kolokan jarri du beraren eredua”. Ibaibarria-garen esanetan, egoera horren aurrean jarrerabi daude gaur egun: lehengora bueltatu arteitxarotea, edo duela zortzi urteko parametro-ak itzuliko ez direla eta Bilbao Ría 2000khonezkero zentzurik ez duela onartzea.

Bigarren hori da EH Bilduk defendatzenduena, hain zuzen. “Bilbao Ría 2000ren eskudauden lurzoruak jatorrizko jabeengana itzul-tzea nahi genuke, izan udalak izan estatua, etaera arruntean gestionatu daitezela, hau da, gar-denago, gaur egun ia ez baitago kontrol publi-korik”. Besteak beste, sozietatearen erabakiorganoetan parte hartzeko inongo aukerarikez izateaz kexu da EH Bildu.

Iberdrola dorreaEuskal Herriko

eraikinik garaiena da:165 metro.

EH Bilduko zinegotziAitziber

Ibaibarriagarenesanetan, haren

inguruko polemikakederto erakusten du

zer motatakohirigintza, “eta noren

mesedetan”, eginduen Bilbao Ría2000k. Gogora

dezagun, akordiokonplexu bati esker,

Iberdrolak berezkoprezioa baino hogeimilioi euro gutxiago

ordaindu zitueladorrea dagoen

orubearen truke.Azkenik, diferentziahori Bilboko Udalakordaindu behar izan

dio Bilbao Ría2000ri.

ZA

RA

TE

MA

N

Page 8: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

�8 2015EKO MARTXOAREN 22A

“Bilboko Udalak planteatzen duena,berriz –salatu du Ibaibarriagak–, nola edohala aurrera jarraitzea da, egitura murriztuz,langileak kaleratuz... sozietateak oraindikdituen lurrak saldu arte”. El Correo egunkaribizkaitarrak argitaratutako informaziobaten arabera, lur horien azalera ia 95.000metro koadrokoa zen 2012 amaieran;66.000 Barakaldon eta gainerakoa Bilbon.Ordutik hona orube txiki batzuk baino ezdira saldu, goiko argazkian ageri den Gare-llanoko inguruan hain zuzen, eta betierehasierako estimazioena baino prezio txikia-goan.

Zailtasunak zailtasun, Bilbao Ría 2000renformulari eustearen aldekoa da Iñaki Egaña,PSE-EEren bozeramailea Bizkaiko BatzarNagusietan. “Sozietateak ondo funtzionatudu, elkarlanak garapena eta kontsentsuaerraztu eta hiria eraldatu du. Ez dugu ukatzenkrisiak eragindako egoera konplexua dela,baina beharrezkoa da akordioak lortukodituen organo bat, beste forma bat emandabalitz ere”.

PPk eta EAJk, berriz, ez diete erantzun Bil-bao Ría 2000ren etorkizun hurbilaz egin diz-kiegun galderei. Ezta sozietateak berak ere.

Zer nolako hiria?Bilbao Ría 2000ri nekez leporatu dakioke era-ginkortasun falta. Esan nahi baita prestuta-sun handia agertu duela mahai gainean jarri-tako proiektuak gauzatzen. Egin nahi izandutena ondo egin dute. Baina hori al zeninguruak behar zuena? Askok uste dute Bil-bao Ría 2000ren ekimenez garatutako hirieredua ez dela egokiena.

Azken urteetan ikuspuntu kritiko samarraagertu dutenetako bat Elias Mas arkitektoada, nor eta 1991tik 2005era Bilboko UdalekoArkitektura Kabineteko zuzendaria izanzena. Haren ustez, Bilbao Ría 2000ren jardu-nean ez da sumatzen lurraldearen pertzepzioglobalik, ez haren okupazioarekiko irizpideargirik. Aitzitik, sozietateak eskura izandituen aukeren arabera jokatu duela uste duMasek. Arazoa da “aukerazko espazio”horiek –halaxe izendatuta ageri ziren BilboMetropolitanoko Lurralde Plan Partzialean– ,euren kokapen eta tamainagatik, berebizikogarrantzia zutela eskualde osoaren antola-menduan. Azken finean, Elias Masek pentsa-tzen du Bilbao Ría 2000k lurralde plangintzabaldintzatu duela. Kontuan hartzekoa daaipatutako Plan Partziala indarrean sartuzenerako, 2006an, lan asko amaituta edoabian zituela Bilbao Ría 2000k.

Masen iritzi horrekin bat datoz, oro har,Andeka Larrea eta Garikoitz Gamarra, Bilbaoy su doble (Bilbao eta beraren doblea) liburua-ren egileak. Baina harago doaz: Bilbon eman-dako eraldaketa espazio publikoaren pribati-zaziotzat jotzen dute. “Herritarrek ez duteparte hartzen Bilbao Ría 2000ren erabakie-tan”, esan zuen Larreak ARGIAri emandakoelkarrizketan (2.331. zbkia.), “eta bestalde,Abandoibarra bezain espazio garrantzitsuanaisialdirako eta kontsumorako lekuak egongodirela erabakitzean, espazio hori pribatizatuegiten da nolabait, bestelako erabilera batzukgalarazten direlako”. Larrearen iritziz, hiri-gintza da gatazka soziala desaktibatzeko agin-tariek daukaten moduetako bat. Eraginkorre-netakoa, izan ere. n

Garellanokourbanizazioa daBilbao Ría 2000kgauzatuko duenazken proiektuhandia. Guztira, 1.150etxebizitza izango dituamaitutakoan.Askotxo, batzuenustez. Dirua irabazibeharrak ekarri dueneraikitzeko modua ezda beti egokiena,Basurtuko AuzoElkarteko JavierMuñozen ustez:“Legeak behartzen dueraikitakoarenportzentajeesanguratsu batbabes ofizialekoaizatera, baina diruasalmenta askekoekematen dutenez,asko eraikitzeko etaauzune dentsoegiaksortzeko joera dago”.

Page 9: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak
Page 10: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

Nola hasi zen zure harremana antzerkiarekin?Txikitatik datorkit. Beti kontatzen dut nolaamak hiru anaiok antzerki obra bat edo paila-zoak ikustera eramaten gintuenean, ni berehalaalgaraka hasten nintzen pozik. Haur eskolakourteak Izartegin eman nituen eta handik ditu-dan oroitzapen bakanetako bat da eguneromozorroen txokora eta eskuekin horman mar-gotzera joateko irrikaz egoten nintzela. Geroa-go, San Fermin ikastolan, 6 bat urterekin neukeskatu nion amari gorputz adierazpena etaantzerki tailerrera eramateko. Margogintza,musika eta antzerkia, bereziki, oso gustukoizan ditut beti.

Zergatik lehenbizi Arte Ederrak eta gero Nafarro-ako Antzerki Eskola?Oso garbi neukan antzezlea izan nahi nuela,baina Arte Ederren fakultatea ikusi eta gustatuzitzaidan. Nire lagun batzuek joan behar zuteneta ni ere animatu nintzen. Hura bukatutakoanAntzerki Eskolara etorri nintzen. Oso poziknago. Ez dut neure burua ikusten artista plasti-ko handi baten gisan lanean, baina han ikasinuen guztia oso baliogarria egin zait aktorelanerako. Musika ere asko interesatzen zait.Saxofoia eta txistua jotzen ditut. Urte askotantxaranga eta fanfarreetan jo izan dut eta antzer-kiko muntaia batzuetan ere erabili izan dut.Musika ikastea eta musikarekiko sentsibilitatehori lantzea oso garrantzitsua da. Edozeinherritarrek jaso beharko luke oinarrizko forma-kuntza, batez ere musikaz gozatzen ikasteko.Zeinen ederra litzatekeen kultur hezkuntza etasormena baloratzen dituen jendartea lortzea!

Antzerki ikasketak motz gelditzen dira gauregun?Antzerki eskola bakoitzak badu bere estiloa,bere bidea, eta nik uste dut, oro har, antzerki

ikasketa guztiek oraindik lehenagoko eskeme-tan segitzen dutela. Beste diziplinetan daudenikastaroak, graduondoko ikasketak, laborate-giak… antzerkigintzan falta dira. Uste dutartearen munduan zutabe zurrunetatik geroeta gehiago ari garela aldentzen. Malgutasunhorren adibideak ditugu arte fakultateetan egi-ten diren diziplina arteko mintegiak. Horiek,azken finean, gure bizimoduaren isla dira.Artea gero eta likidoagoa da, bere zutabeakgero eta likidoagoak dira, egiten diren fusioek,performanceek eta nahasketek erakustenduten bezala. Adibide on bat da Dantzaz kon-painiak Donostia 2016ko programazioarenbarruan antolatu dituen mintegiak: dantza dabizkarrezurra baina hainbat alorreko pertso-nekin elkarlanean: futbolariak, sukaldariak etaabar. Sorkuntza eta zehatzago antzerkia badakosmosa ulertzeko bide bat. Egoera imajina-rioen bidez egoera ezberdinak bizitzeko auke-ra eta mundua ulertzeko baliabideak ematendizkit niri eta Arte Ederrak ikasi izanak izuga-rri laguntzen dit. Beste sormen iturrietatikedateak errekurtso gehiago ematen dizu beti.Prisma irekitzen dizu gauzak pentsatzekomoduan.

�10 2015EKO MARTXOAREN 22A

Oier Zuñiga Pérez de Urabain, Iruñean jaioa,1986ko azaroaren 3an. Aktorea, margolaria, diseinatzailea,musikaria eta hainbat herri mugimendutako partaidea.Arte Ederrak ikasi zituen EHUn eta antzerkigintzaNafarroako Antzerki Eskolan. 2009an Segiren aurkakosarekadan atxilotu eta urtebete eman zuen kartzelan. Iazkoekainean absoluzioa eman zieten auzi horretan epaitutakoberrogei gazteei. Sortzaile belaunaldi berri bateko artistaintegrala.

NORTASUN AGIRIA

PERTSONAIA

«UPNk bultzatu duen ikuspegiada hobbyrako sorkuntza»

Boteretsuek badakite imajinatzeko gaitasuna duen pertsonak arazoei aurre egiteko etaerrealitatea interpretatzeko baliabide propioak dituela, eta hori ez zaie interesatzen, noski.

| REYES ILINTXETA |

Argazkiak: Dani Blanco

OIER ZUÑIGA

Page 11: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak
Page 12: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

�12 2015EKO MARTXOAREN 22A

OIER ZUÑIGA

Laborategiak diozu Ander Lipusek eta Artedra-mak egiten dutenaren ildotik?Artedramak antolatzen dituen ikastaroakantzerkigintzara soilik daude bideratuta. Osobeharrezkoak ikusten ditut halakoak ere, oina-rrizko formakuntza ikasi eta entrenatu behardelako, baina gero norberak hartzen duenbidea oso garrantzitsua da eta polita litzatekebaliabide horiek guztiak modu kolektiboanlandu ahal izatea. Madrilen Arte Ederren zirku-luan jarri dute martxan bi urteko masterraartista integralentzako. Hor diziplina guztieta-ko profesionalak daude eta ikasleek denetikprobatzen dute.

Gustura eginen zenuke?Bai, baina 12.000 euro balio du.

Nola dago antzerki ikasketen homologazioarengaia?Antzerkigintzan askotan gertatzen da eskolapribatuak eta akademiak daudela, homolaga-ziorik gabe, bakoitza bere bidearekin. Gauregun gehienak eskola pribatuak dira. Sarepublikoan, Espainiako Estatuan, MadrilgoRESAD, Bartzelonako Institut de Teatre etabeste zortzi bat eskola gehiago daude, besterikez. Heldu den urtean zabalduko da EuskadikoArte Eszenikoen zentroa Bilbon. Nafarroako

Antzerki Eskola askotan saiatu da bere ikaske-ten homologazioa eskuratzen baina ez dulortu. Nafarroako Gobernuaren aldaketa bate-kin etorriko litzateke aldaketa hori, inoiz etor-tzekotan.

Eta euskarazko antzerkigintza nola dago?Hizkuntza minorizatua gara bortxaz, etahorrek eramaten gaitu sorkuntzan, oro har,erresistentzia puntu batetik abiaraztera. Euska-razko antzerkia gero eta gehiago egiten da,azken urte hauetan, ez behar hainbeste ziurre-nik, baina askotan produktua ez da ona. Ongidago saiatzea eta garrantzitsua da mugimenduaegotea eta aritzea gelditu gabe, baina uste dutsortzaileok gehiago exijitu beharko geniokeelageure buruari. Ematen du euskaraz egite hutsa-gatik jada ongi dagoela eta badira beste kontuasko: zer nolako sorkuntza egiten dugun, zermaila duen, norentzat egiten dugun, zer helbu-rurekin… Ikusten dira erdipurdiko lan batzukeuskal komunitatean izugarrizko oihartzunadutenak. Eta hori lortu beharko lukete kalita-tearengatik, ez euskaraz egoteagatik. Gauzabera gertatzen da liburuekin. Ongi iruditzenzait mundu guztiak aukerak izatea bere lanakargitaratzeko, baina non dago muga? Guztiakmaila berean daude? Nik hor zalantza askoditut. Jakin beharko genuke bereizten.

Antzerkia“Antzerkia arterikmetafisikoena danire ustez, aldioroari zarelakofikziozkoerrealitateakeraikitzen.Fikziozkoak bainahemen eta orainexistitzen direnak.Antzeztendituzunean hordaude. Etaantzezten dituzunbakoitzeandesberdinak dira.Antena guztiakpiztuta edukitzeaeskatzen dizuhorrek. Beti erne,etengabekoformakuntzanegon behar duzu”.

EUROPAKO HERRIEN MAPA EUSKARAZ

15 €bidalketa barne Euskal Herrian

Page 13: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

2015EKO MARTXOAREN 22A 13�

Halako nahasketa gertatzen da Nafarroanantzerki amateur eta profesionalarekin. Badiramuntaia amateur batzuk oso onak direnak,baina amateurrak, eta kultur-etxe askotan horiekprogramatzen dituzte profesionalak beharrean.Antzerki amateurrak sortzen du antzerkiarekikointeresa eta mugimendua, eta meritu hori du,baina tokia denontzat egon beharko luke.

Norena da errua?Errua programatzaileena da eta kulturaz egitenden kudeaketarena. Hori orokorra da. UPNkbultzatu duen ikuspegia da hobbyrako sorkun-tza. Horren adibide ditugu musika eskola guz-tiak. Oso polita da gure seme-alabak medikun-tza ikasi eta gainera abesten badu edo biolinajotzen badu, baina arazoa dator seme-alabakbiolin-jotzailea izan nahi duenean.

José Ignacio Wert Espainiako Kultur ministroakesan du Arte Hezkuntzak eta aukerako ikasgaiekdistraitu egiten dituztela ikasleak.Flipantea da hori. Juxtu kontrakoa da. Sorkun-tzak baliabideak ematen dizkizu azaletik hara-go dauden geruza guztiak irakurtzeko. Osotopikoa da, baina egia borobila: arteak kon-tzientziak pizten ditu eta mundua ikustekobeste prismatiko batzuk ematen dizkizu. Bote-rean daudenei, noski, ez zaie hori interesatzen.Imajinatzeko gaitasuna duen pertsonak arazoeiaurre egiteko baliabideak ditu. Arte Ederretakoirakasle batek kontatu zigun nola behin ApoloXIII espazio-ontzian arazo bat sortu zen etaHoustonera deitu zutenean soluzio bila, han-dik esan zieten buruari eragiteko eta inguruanzituzten gauzekin moldatzeko. Eta horrela sor-tzen da sorkuntza lana. Arriskatze eta sortze-saiatze horretan dago koxka.

Hau izan al da zure kasua? Kontzientzia horrekeraman al zaitu Segi mugimenduko partaide iza-tera ala gazte garaiko kontua izan da?Denetik pixka bat, baina ez da txorakeria izaneta ez naiz ezertaz damutzen. Konplikatua da.Iruñean jaio nintzen familia abertzale batean.Aita euskaldun berria zen eta txikitatik jasonituen herri honekiko maitasuna eta kezka.Honek kontzientzia piztu zidan eta ingururabegiratzea aski da hemen arazo politiko batdagoela ikusteko. Ez diet buelta asko ematenteoria politikoei. Halako mugimenduetan inpli-katzera eraman nauena injustizia izan da beti.Horregatik beti ibili naiz, eta egun ere banabil,herri mugimenduetan oso sartuta. Naizenarenisla da hori guztia. Hala ere, lehentasun emo-zionala beti sorkuntzan eta artean izan dut.

2009an, atxilotu eta urtebete kartzelan emanzenuen Soto del Realen eta Herrera de la Man-chan. Zer nolako bizipena izan zen hura?

Zerbait ezabatzekotan atxiloaldia, inkomunika-tuta egon nintzen tartea, litzateke. Burutik,bihotzetik eta bizitzatik kenduko nuke niri etajende askori gertatu zaiona. Kartzelan gerta-tzen dena bada bizitzaren metafora absurdubat. Botere piramideak oso markatuta daude,bizitza errealean bezala, baina eremu mugatuhartan: diru pixka bat dutenen eta ez dutenenarteko aldeak ikaragarriak dira, gizonen artekoindar eta botere harremanak ematen dira,sexualitateaz edo joera sexualez hitz egitea pen-tsaezina da… Dena da oso bortitza, oso mutu-rrekoa. Egoera horretan bertan biziraupenabihurtzen da lehentasun. Niri gogorrena eginzitzaidan nire borondatearen aurka hor egonbehar izatea. Une lasaiagoak ere baziren. Erre-tiro espiritual bezala hartzen nuen batzuetaneta sorkuntzarako tarteak bilatzen nituen. Sotodel Realen oso baliabide gutxi genuen, debeka-tua zegoen dena. Pentsa ezazu koloretakoorriak ere debekatuta genituela. Beste presobatzuekiko tratuen bidez koloretako arkatzbatzuk eskuratu eta lanean hasi nintzen niremargotze adieraren muinera iristeko asmoz.

Euskarazkoantzerkia“Euskarazkoantzerkia gero etagehiago egiten da,baina askotanproduktua ez daona. Ongi dagosaiatzea etagarrantzitsua damugimenduaegotea eta aritzeagelditu gabe,baina nik uste dutsortzaileokgehiago exijitubeharkogeniokeela geureburuari”.

Page 14: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

�14 2015EKO MARTXOAREN 22A

OIER ZUÑIGA

Margotzearen esentziaraino nahi nuen iritsi.Neure hizkuntza plastiko propioaren bila ibilinintzen urte osoa. Eta gauza arinagoak ere eginnituen. Eskutitz guztietan marrazkiak bidaltzennituen eta jende askok gordeta dauzka.

Zer gogoeta egiten duzu zure jarduera politikoaz?Ez dut sentitzen bereziki politikan ibili naize-nik, dena politika delako, azken finean. Ez dutesaten mundu guztiak etengabe lubakietan edolehen lerroan egon behar duenik baina arduraizatea normala da. Eta are gehiago sorkuntzaalorrean. Obra bat edo artelan bat egiten dugu-nean, jendartean gertatzen den zerbait ari garaerakusten edo salatzen.

Lau urte epaiketaren zain eta berrogei auzipera-tuak absolbituta. Nola bizi izan zenuen hori? Emozionalki bortitzena epaiketako urte horieta beste urte batez itxaron behar izatea izanzen. Horrek hunkitu ninduen gehien. Denboraguztian ari zara pentsatzen kartzelara joanbeharko duzun ala ez eta zenbat denborarako.Eta handik ateratakoan jarraitu ahal izanen oteduzun zure proiektuekin. Asko ginen eta ustegenuen denak ez ginela libratuko. Azkeneansuertea izan genuen. Absolbitu gintuzteneanleihoak ireki ziren nire bizitzan.

Epaia etorri zen Antzerki Eskolako ikasketenamaierarekin batera. Bai, eta amaierako muntaiaren estreinaldiare-kin, Idiotas contemplando la nieve. Niretzat eta tal-deko beste kideentzat ere, arrazoi desberdinen-gatik, berezia izan da lan hau. Eskola berakinka larrian egon zen, ixtekotan, honen alde-ko apustua egin zuenean.

Ongi jaio eta bikain jarraitzen du. Orain otsailaeta martxoan itzuli zarete eszenatokira. Bai. Ekainean pozik gelditu ginen eta berriroprogramatu dugu. Ahoz aho mugitu da eta are-

toa bete-betea egon da. Joan den asteburuan,adibidez, 700 pertsona baino gehiago egonziren gu ikusten. Testua oso sendoa da, zoraga-rria, Alejandro Ricaño idazle mexikar gazteare-na, eta zuzendaritza lan ikaragarria egin duJavier Pérez Eguarasek. Horretaz gain testuakduen gakoa da egungo jendartea, oro har, erre-tratatzen duela. Askotan gure ametsak gauzamaterialetan errotzen ditugu, albo batera utzitagure sentipenak, harremanak eta benetakobalore garrantzitsuak. Baina halako batean elu-rra dator eta hari begira sentitzen dugu berrizhutsetik has gaitezkeela. Obra honek bukaeranitxaropenerako ate bat zabalik uzten du etaniretzat pertsonalki hala izan da.

Zer aukera dituzue muntaia honekin?Gure asmoa da Iruñetik kanpo mugitzea etahorretan dabil eskola produktore eta banatzailegisa, baina arazo handiak daude. BEZa esatebaterako. %21eko BEZak nabarmen garestitudu antzerkia. Oso diru gutxi mugitzen da pro-gramatzeko eta ordaintzeko. Sektorea ahuldago. Nafarroan oso eskasa da dagoena. Edotelebistako aktore ezagunak ekarri edo taldeamateurrak kontratatzen dira. Besteentzako ezdago deus. Egia da EAEn ohitura handiagoadagoela antzerkia programatzeko eta jendeakere ohitura handiagoa duela antzerkira joateko.Niri interesatzen zaidana da obra egitea eta jen-deak ordu eta erdiko magia kapsula hori har-tzeko aukera izatea.

Bizi daiteke antzerkitik?Batzuk bai. Zailtasun handienak gazteok ditu-gu. Gaur egun, ni antzerkia egitetik soilik ezinnaiz bizi. Diseinu lanak eta marrazkiak egitenditut, beste batzuek klaseak ematen dituzte…Zaila da bizirautea, baina ez nau kezkatzen.Apustu hori aspaldidanik egina dut eta gaine-ra gaur egun langile asko gara modu preka-rioan bizi garenok. n

“Sorkuntzarako, ikerketarako, produkziorako eta bana-ketarako espazioak zabaldu behar dira. Ekimen isolatuakdaude eta gehienak pribatuak, partikularrak. Badaudesareak, baina gutxi, eta horrez gain gaizki programatzenda Nafarroan. Aurreko bi hamarkadetan ikaragarrizkokultur-etxeak egin zituzten, baina hutsik daude. Horidena antolatu beharra dago. Iruñea hiri gris bilakatu daagintari hauekin, baina agian horregatik, mugimenduberriak eta oso interesgarriak sortzen ari dira: Jazarartisten topalekua, Inmediaciones dantza jaialdia, Ikus-puntu zine dokumentalaren jaialdia… Sakon eta interes-garriak, baina gehienetan proiekzio nahikorik gabe”.

Antolatu

AZKEN HITZA

Kartzela“Badakit osoutopikoa dela etaagian anarkistabaina nikkartzelaksuntsituko nituzke.Ez dute ezertarakobalio inorentzat,ezta emakume bathil duen gizonbatentzat ere.Kartzela ez daerremedioa.Ergelkeria hutsada. Kasu askotanpertsona amorruzbetetzen dugehiago.Helduentzakohaurtzaindegikutre bat. Ez dulogikarik.Surrealista da.Dena daezezkoarenezekoa”.

Page 15: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak
Page 16: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

�16 2015EKO MARTXOAREN 22A

ORDUA ez zen ohikoa, egoera ohikoa ez denbezalaxe. Ilunak kale basatiak hartu zitueneanhasi zuen manifestazioak martxa. Ehunkaemakume azaldu ziren, antolatzaileek eskatugisan, beltzez eta aurpegiak estalita. Sentsaziourduria nabari zen parte-hartzaileen artean,izan ere ondo zekiten zer espero zuten taber-na arteko kale giroan, emakume hernaniar etaez hernaniarrak ohituta baitaude urtean zeharjada hain emakumezkoenak ez diren kaleaksagardotegi garaian nola desjabetzen dizkie-ten ikustera.

“Ez gara probokazioetan eroriko. Helburuamanifestazioa bukatzea da, eta arazorik izanezgero, abisatu alboetan izango dituzuen segur-tasun arduradunei”. Bazirudien, une batez,gerra hastera zihoala, baina hainbat urtetangarai hauetan aldarri feministak txertatzen ibilidenak ederki daki zer datorkion gainera.

Batukadak gidatuta martxak Andre Kaletikhasi zuen bidea, egun osoan zehar tragoaesku artean lasai ibili zutenen harridurarako.Askok ongi ulertzen ez bazuten ere, nabarizuten ez zela hain kontu ludikoa danborrenatzetik zetozen horiena, eta oihuak hasi ahalaargitu zitzaien manifestazioaren zioa. “Ez, ez,ez, erasorik ez!”, “kaleak, gauak, geureakdira”, “matxirulo, entzun, pin, pan, pun!” etahalakoekin hartu ziren lehen kaleak.

Borroka feministaren aldeko oihuak ere ezziren falta izan, baina edonola ere, oihuak ezziren behingoagatik oihu etsituak ezta leloajarraitu beharragatik errepikatutakoak. Naba-ri zen ozen eta garrasika aritzeko beharra, etahala, minutu gutxitan, sagardotegi garaiankaleek izan ohi duten itxura erabat aldatu zen.

Izan ere, eraso sexistez gain, bada espazio-aren erabileran desoreka handi bat, jai-giro,taberna edota kaleak bi taldetan banatzenbaitira halakoetan: “Ezin kabitu” dabiltzanak

eta zuzenean, lekurik ere ez dutenak. Joanden larunbatean, lekurik ez izateaz nazkatuta-koek ere erdigunea lortu zuten, une batezbada ere, eta kabitu ezinek pauso bat atzeraegin behar izan zuten tarte batez.

Oro har manifestazioak lasai egin zuenbidea, eta antolatzaile eta parte-hartzaileenartean sentsazio gozoa nabari zen jasanezinaden giro ezagun hori minutu batzuez desitxu-ratu izanagatik behintzat. Kaleak berreskura-tzeak ematen duen ahalduntze sentsaziohorrekin ekin zieten amaierako hitzei, eta argiegin zuten autodefentsa feminista erabiltzea-ren aldeko deia, eta beldurtuta bizitzeaz etaibiltzeaz nazkatuta zeuden emakumeenoihuak argitu zuen etorkizuna: “Beldurralekuz aldatuko dugu!”. n

Sagardotegi garaian jazotzen diren (eta eragiten dituzten) eraso sexista, baboseo eta oro harjarrera matxistak salatu eta kaleak emakumeek berreskuratzeko manifestazioa egin dute

martxoaren 14an Hernaniko kaleetan.

«Beldurra lekuz aldatuko dugu!»

Larunbatean, lekurik ez izateaznazkatutakoek ere erdigunealortu zuten

SAGAR MOREEN IRAULTZA HERNANIN

| KATTALIN MINER |

Page 17: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

2015EKO MARTXOAREN 22A 17�

GORA PRO NOBIS - IRITZIAREN LEIHOA

Asisko Urmeneta �

Page 18: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

18 � 2015EKO MARTXOAREN 22A

IRITZIAREN LEIHOA

AZKENALDIAN ASKO zabaldu da desber-dintasun ekonomikoen gaineko kezka.Ekonomialari ezagun ugarik –ThomasPiketty delarik horien arteko ikur mediati-ko gorena– beren azterketen ildo nagusiaarlo horretara bideratu du. Gaur egun,errentaren eta aberastasunaren desberdin-tasunek duten goranzko joera nabarmenaeztabaida ekonomiko eta politikoarenerdigunean dago.

Desberdintasunen igoera aparta ema-ten ari da Europar Batasuneko hegoal-dean, batik bat 2008an krisi ekonomikoalehertu eta bertan errezeta ekonomikoortodoxoak indarrean ipintzen hasi zire-netik. Erreskateen ordainetan ezarritakoausteritate politiken ondorioz herrialdeokaspaldian ezagutu gabeko zentzugabeke-ria sozialak ezagutzen dituzte egun. Espai-niako Estatuaren kasua da aipagarrieneta-rikoa, izan ere, bertan eman da EBko

desberdintasunen igoerarik handiena kri-siaren testuinguruan, eta gaur egun 28estatuen artean bigarrena da errenta des-berdintasunen tarteari dagokionean,Letoniaren atzean eta Grezia, Portugal etaIrlandaren aurretik. Desberdintasunakneurtzeko erabiltzen den Gini koefizien-tea igo da Estatuan 2006ko 0,313 izatetik2013ko 0,350era, eta garai horretan berta-ko biztanleriaren %20 aberatsena eta %20txiroenaren arteko errentaren tartea 6,3bider handiagoa izateraino heldu da,horretan ere Espainiako Estatua “txapel-duna” da EBko herrialdeetan, Eurostatenarabera.

Espainiako Estatuko desberdintasunenirudi kaskarra areagotu egiten da aberas-tasunaren banaketa aintzat hartuta, alegia

ondare ekonomikoa oinarri duen neurria,zeina egokiagoa dena herrialde batekodesberdintasunen argazkia egitekoPikettyren esanetan. Global Wealth Report2014 txostenak hauxe dio: Estatuko %1aberatsena estatuko ondarearen %27arenjabe da, eta %10 aberatsenak ondare guz-tiaren %55,6 eskuratzen du. Beste mutu-rrean %30 txiroenak aberastasunaren%2,3 soila baino ez dauka.

Interesgarria da Espainiako Estatukoklase ertainaren uzkurtzea bistaratzenduen datua: errenta maila ertaina duenbiztanleriaren %40 aberastasunaren %20eskasaren jabe da.

Errenta desberdintasunek, Estatukoakbaino lausoagoak diren arren, Hego Eus-kal Herrian ere handitzeko joera hartudute krisi garaian. EAErako Jaurlaritzakegindako 2014ko Gizarte Beharren Inkes-tak 2008 eta 2014 aldian bertako %10aberatsenen batez besteko sarrerak %1,1igo ziren eta, aldiz, errenta apaleneko biz-tanleriaren %30aren ekonomia sarrerak%4 jaitsi ziren. Beraz, hegoaldeko hirulurraldeotan biztanleriaren zati esangura-tsu bat beheranzko higidura nozitzen arida krisiarekin. Gini indizeak ere joeraaldaketa erakusten du EAEn, izan ere,2012 urtean beheko marka izan ondoren(0,253), artean beheranzko joera izanarren, ondoren igotzen hasten da 2014ko0,271raino. Espainiako Estatuko zenbaki-tik oso atzean egon arren, arduratzekoada aspaldiko partez joera aldaketa egotea.

Laburbilduz, austeritate politikek eko-nomi desberdintasunak indartu egin dituEuropako hegoaldean, modu berezianEspainiako Estatuan eta, leunago badaere, baita euskal lurraldean ere lehen aldiz.ELGAk (OECDk) onartzen du errentendesberdintasunen igoerak Europan zeri-kusi zuzena duela “barne debaluazioaren”prozesuarekin, soldaten banaketa are des-berdinagoa ekarri baitu horrek. GaineraEstatuaren birbanaketa gero eta atzerako-rragoa bihurtzen ari da murrizketa gogo-rrak direla tarteko. Azken buruan, austeri-tate politikak kohesio sozialean pitzadurasortzen ari dira europar “eredu soziala”koloka ipintzeraino. n

Desberdintasunen aroaD

AN

IB

LAN

CO

Global Wealth Report 2014 txostenakhauxe dio: Espainiako Estatuko %1aberatsena Estatuko ondarearen %27arenjabe da, eta %10 aberatsenak ondareguztiaren %55,6 eskuratzen du. Bestemuturrean %30 txiroenak aberastasunaren%2,3 soila baino ez dauka

MikelZurbano �

EHUKO

I R A K A S L E A,

E KO N O M I A L A R I A

Page 19: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

2015EKO MARTXOAREN 22A 19�

IRITZIAREN LEIHOA

Bertsolaria

IGazte berri bat sartzen deneanbertsoaren zerbitzura,lehenengo langa aurkituko duentzulearen zentsura,esaten dena, kantaera tajende aurreko itsura,izarretara gidatuko duedota bota putzura.

IILehenengo koska gainditzeko gaibada landare berria,saio batzuek eskaintzen erehasiko zaio herria,baina aldiro eman nahi badueskatzen zaion neurria,eguneroko lana ta lanaizango du oinarria.

IIIHerriak berak gidatu arrenlandaretik izarrera,une batean ezin du ahantziprestakuntzaren jarrera,bestela berriz aurkituko duentzulearen barrera.Amaitzen ez den ikasketa dabertsolarien karrera.

IVGerora ere entzulegoabeti epaile serio,ordura arte egindakoakia ez dio balio.Aldi oroko sorpresa nahi du,gehiago eskatzen dio,horregatikan saio bakoitzabihurtzen da desafio.

VHanka puntetan gabiltza betiez zaigu uzten pausatzen,etenik gabe geure buruaketa bertsoak osatzen,munduko kirol aberatsenaari baikara gauzatzen,hizkuntzarekin jolas eginezgoza araziz gozatzen.

VIKirol horretan etenik gabebanatzen dira sariak,une oroko estimu gozoeta txalo ugariak,beraiekiko ditugun zorrakhain direnez nabariak,mundu horrekin ez inoiz ahaztu.Animo bertsolariak!

BERTSO BERRIAK

Imanol Lazkano Uranga

DOINUA: Ari naizela, ari naizela.

Page 20: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

20 � 2015EKO MARTXOAREN 22A

IRITZIAREN LEIHOA

AUZOA ez dute patitzen, beltzak eta ara-biarrak partida dituzte, zainetan plazara-tzen diren biktima gaizoak dira, larderiaz-ko aroaren etorrera iragartzen digutegaiztoki: ikusiko duzue zer gertatuko zai-zuen gobernuan diratekenean… meha-txuak eta izuak banatzen dituzte ahapez,ordezkatzen duten alderdia ez delako,jada ederki banalizatua den arren, arraskatolikoa –errateko moldea da, noski–.Euskaldunak dira, fededunak, Frantzia-ren iragan distiratsu baten nostalgikoak,min eta zauri guztiak beti besteren erruzdatozela errepikatzen zinpurtzen direnak!

Errobi eskualdean, semea FNkozerrendaburu duen emazteari begiranagokio. Oilo koloka urguilutsu eta egos-korraren antzera bermatzen zait aitzi-nean: ez dut bere gorrotoa ulertzen, denadauka zoriontsu izateko bizitza ezer ezduen lagun protsimoaz jeloskor higatugabe. Kopeta apaltzen dut eta, ezintasu-naren uholde itogarria bailitzan, negargutizia nigan igotzen nabaritzen dut.Gorotz melengak zikintzen ez duen izki-na izpirik ez baita gehiago herra zilegibezain lege dagoen bazter hauetan.

Irabazten utziko al ditugu? n

GOGORATZEN DUT, orain urte batzuk, eskuinekoabertzaletasunaren guru batek, garaiko ezker abertza-leari egozten ziola kanpoko ideologiak –sozialismoa–Euskal Herrira ekartzea, berak babesten zuena berta-ko, eta berezko gauza balitz bezala.

Izan ere, daukagunaren aldekoek uste araztendigute eurena ez dela ideologia, errealitatea baizik.Indarrean dagoena “horrela delako”da, hausnartu gabea, aldaezina. Etakito. Zerbait aldatu nahi baduzu,ordea, ideologia inposatzen ari zara.

Gizarte klasikoaren hastapenetandago, jada, liberalismoaren babesleekerabiltzen duten ustezko gizabanakoa-ren goraipamena. Azkenaldian entzu-ten ari garen bezala bertakoen ahotik,“pertsona helburu”.

Gezur galanta. Kapitalismoarenjendartean gizabanakoa ez da inoizhelburua izan, baliabidea baizik; eli-teek, botere ekonomikoa duten gutxibatzuek, kapitala pilatzen jarraitzeko erabiltzen dutentresna. Merkantzia. Objektu hutsa.

Horregatik, norbaitek pertsona helburu duela esa-ten badit (ikasle ohia izanda ere) muturra okertzenzait, zerbait ezkutatzen ari dela uste baitut. Izatez, sis-temara era erosoan egokituta dauden pertsonak for-matzea eta garatzea duela helburu iruditzen zait, ezbesterik.

Osasuntsu, enprendedore, baikor, konformista,akritiko eta bere buruaren jabe dela uste duen pertso-na da inperialismoak behar duen gizabanakoa. Bere-koia, lehiakorra, nahimena ahalmen bilaka daitekeelauste duen “errendimenduaren subjektua”, oraingopentsalariek dioten lez.

Neoliberalismoaren pentsalariek sinestarazi digutehori dela gizabanako aske izateko modubakarra: bizitza erdia ekoizten, eta besteerdia erosten dabilena. Langile eta kon-tsumitzailea behar dute. Merkatuarendimentsio-bakarrean protestatu gabeiraun ahal izatea, pertsonaren helburu.

Eta denok, aske izan nahian, nahidugun guztia lortzearen esklabo bihurtugara: “Hau askatasun paregabea!”, ezinda denbora galdu, dena lortu nahi dugu,eta komenigarria egin zaigu sinestea edo-zer lor dezakegula, benetan nahi badugu.

“Nahi izatea ahal izatea da”. Honahemen berriro modan jarri zaigun adie-

razpen tamalgarri eta arriskutsua. Denak izan behardu helburua, jarraipena, eta lorpen bat; eta bukaezi-neko aurrerapenaren espiralean kateaturik gauzkate,etekina atera nahiaren gurpil zoroa ezin etenda. Per-tsonak ez gara helburu, eta gainera, helbiderik gabekoizaki gara. Hau komeria!

Ametsak, amerikarrak eta beste guztiak, ametsakbesterik ez direla noizbait konturatuko gara. Ala ez? n

Pertsona helburu

Iñaki OdriozolaIR A K A S L E A �

Ezin da denboragaldu, dena lortunahi dugu, etakomenigarria eginzaigu sinesteaedozer lordezakegula,benetan nahibadugu

ItxaroBorda�

IDA Z L E A

IÑIG

OA

ZK

ON

A

DA

NI

BLA

NC

O

Gorotz melenga

Page 21: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

2015EKO MARTXOAREN 22A 21�

ZEBERION KONTATUA, errotari batek “Mekaguen laSeñora de Anboto” esan ei zuela eta Señorak errotaparatu egin ziola; harik eta gizona, apez batek ondoaholkaturik, hartzulora joan zitzaion arte, barkeske.Eta errota berriz abian ezarri ziola Señorak, egiazkohandiei doakien magnanimitateaz.

Bidarrain, mendi-mendian den Harpeko Saindurajoan zen apez bat, eta hangoa ikustean esan omenzuen: “Hau deus ez duk, hau kaka Saindia duk!”. Etaetxeratutakoan sekulako beheitikoa jauzi zitzaiola.Saindu hura egiazkoa zelako froga, gaineratu zuenkontalariak, irriz. Logikoa: misiolari batek paganoenaurrean jainko-irudiak apurtu eta bertan suntsitua ezbazen, idolo faltsuak zirela ezagutzen zen.

Jesukristo munduan gaindi ibiltzen zen garaian,Bithirinan iragan zen, Azpineko bidean, omen.Gizon bat atzeman zuen, bere orga-otea uzkailiriketa saihetsean otoizka; Jesukristo aitzina joan zen,kasurik egin gabe. Eta gero beste bat atzeman zuen,

sakre-mandoka bere orga ezin altxatuz ari; eta huralagundu zuen. Otoitz ari zena ez zuen batere lagun-du, zehaztu zuen kontatzaileak, entseatzen ez denaez duelako Jainkoak laguntzen –eta bost axolabiraoa... Istorio hau entzun zutenek ere barre eginzuten.

Frankismo pean delitua zen biraoa, eta Tuteraaldeko mandazainak sakre zaleak, inon baldin bazi-ren. Baten bati gurdia uzkaili eta kaguendioska hasizen. Aguazilak entzun, 25 pezetako isuna ezarri etaherriko etxetik pasa zedila, ordaintzera. Heldu damandazaina leihatilara eta 100 pezetako billete batateratzen du. Funtzionarioak, ez duela xeherik atzeraemateko eta biharamunean itzultzeko 25 pezetarekin.Eta besteak orduan: “Kaguendios, kaguendios etakaguendios: kobra dena!”.

Hitzetik hortzera erabili izan dira biraoak gureezaupidean, cool eta alaiki maiz. Eta konplizitate zer-bait sumatu ohi da blasfematuaren eta blasfematzai-learen artean, bataren errekonozimendua balitz beza-la bigarrena, biraoa intrintsekoa zaiolako erlijioari.Aldatuko al zaizkigu gauzak orain eta, bakeagatik,blasfemiak berriz zigortuko? Zein zigortu, ordea?Denak ala bakarrik defendatzaile armatuak dituzte-nen kontrakoak? Eta, trukean, lasai pikutara bidaliAnbotokoa, Wakan-Tanka, Xangó eta konpainia guz-tia, haien jarraitzaileak anitz eta sentiberak badira ere.

Araiz, gaia ez da gehiago aktualitatera etorriko.Baina beldurrak bere lan dongea egina du eta auto-zentsuran gaude. Ez dezala bederen legeak berma. n

Anuntxi Arana � ANTROPOLOGOA

Kaguen…

GA

IZK

AIR

OZ

Frankismo pean delitua zen biraoa, etaTutera aldeko mandazainak sakrezaleak, inon baldin baziren. Baten batigurdia uzkaili eta kaguendioska hasizen. Aguazilak entzun, 25 pezetakoisuna ezarri eta herriko etxetik pasazedila, ordaintzera

Page 22: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

22 � 2015EKO MARTXOAREN 22A

IRITZIAREN LEIHOA - ZIRTAK

BADOAZ BI EHIZTARI basoan barrena, eta, halakobatean, bietako bat ziplo erortzen da lurrera, konor-tea galduta. Besteak, izututa, larrialdietarako telefo-nora hots egiten du, eta telefonoa hartzen duenariesaten dio: “Uste dut nire laguna hilda dagoela. Zeregin behar dut?”. Telefonoz bestaldekoak honelaerantzuten dio: “Aurrena, ziurtatu behar duzu zurelaguna hilda dagoela”. Orduan, tiro bat entzuten da,eta segidan ehiztariaren galdera: “Bale, eta orain zeregingo dut?”.

Honaino, txiste zahar eta ezaguna. Txarra ez, bainaezta nire kuttunenetakoa ere. Hortik nire harridura,prentsatik jakin nuenean zer eta munduko txisterikonena omen dela.

“Omen” esan dut, bainaomena kendu beharko nioke(zalantza, alegia, ez izen ona),ikerketa zientifiko bezain serio,serio bezain luze eta luze bezaingaresti baten emaitza baitaebazpen hori. Ez da, beraz, zueta ni bezalako to eta no txo-txolo ezjakinen lagunartekousteketa ustela, zientziarenazken epai erabatekoa baizik.Munduan ahoz aho, paperikpaper eta pantailaz pantaila dabil-tzan txiste guztien artean parerikez duen txiste paregabea da gureehiztari parearena. Amen.

Aurreko paragrafoak garbi askoerakusten duenez, oso tarte txikiadago omenetik amenera, oso tartetxikia dagoenez. Bidea are labu-rragoa da, noski, kutsu akademi-koa duten zertzela-da batzuk ematenbadira. Adibidez,psikologo batdela ikerketarenz u z e n d a r i a(izena da gutxie-nekoa, alboan“ka tedradun”eta “university”bat aipatuz gero).

Onenaren (txiste, kirolari, herrialdeedo beste zernahitan onena denaren) pes-

kizan, hala jarri nahi gaituztela, horra nire susmo bel-tza. Eta onena ez denean, beste superlatiboren bataukeratu, eta hor hasiko zaizkigu hitzik edo kanturikedo hiririk politena izendatzeko lehian.

Eta kontuz, alferrik baita inposatu nahi digutenhori ukatzen hastea. Alferrik dela, alegia, txiste hobe-rik badela esatea, edo euskarazko kanturik onena ezdela Xabier Letek Xalbadorri eskaini ziona, edo gaz-telaniazko hitzik politena ez dela “paz” (horraino iri-tsi zaizkigu eta).

Ez, botereak hitzez hitz dioenari kontra egitea ezda estrategia egokia, boterea gizendu baizik ez baituegiten. Botereari kontra egiten diogulakoan, hark eza-rri nahi dizkigun eskema eta parametroak onartzea dahori. Irakurri horretaz, mesedez, George Lakoff-en

Don´t think of an elephant liburua, sareaneskura daitekeena (ingelesez eta gaztela-

niaz dohainik, euskaraz ordaintutaere ez noski, tamalez).Hemen axola duena ez da txisterik

(edo dena delakorik) onena zein den.Hemen kontua da “onena” kon-

tzeptua irentsarazi nahi digutela, aurre-tik ezin bada atzetik sartuta. Kasu

bakoitzean onena zein den eztabaidarekinentretenituta gauzkate, onenaren kontzeptua

irrigarria ez ezik gaizto eta arriskutsua dela ohar-tu eta aldarrikatzen hasiko garen beldur.Ilargia seinalatzen dion atzamarra ikustean

ilargiari gabe atzamarrari begiratzen dionaergel tenteltzat hartu ohi da, baina hori damodu bakarra konturatzeko atzamar hori

esku baten atal dela, eta eskua beso bate-na, eta besoa gorputz batena, eta gor-

putza pertsona batena,eta pertsona nola edohalako botereren

batena, eta denadelako boterehorrek gure nagu-si izaten jarraitunahi duela, morroieta mirabe behargaituela, zoriontsuplantako inozo.

Gehiago behar genituzke horrelako ergeltentelak, hartara munduak agian utziko lioke,halako batean, txiste txar bat izateari. n

Joxerra Garzia� IDA Z L E A

DA

NI

BLA

NC

O

Txiste bizi naiz eta...

Antton Olariaga

Page 23: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak
Page 24: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

24 � 2015EKO MARTXOAREN 22A

ERDIKO KAIERA

Beltzuria. Liburua da, objektua da, baina ezohi-koa azal eta barru. Hautu estetiko bat.Denbora luzean buruan, eta gorputzean, izan-dako liburua izan da Beltzuria. Hitza emakumeheldu baten ahotik lehenengoz entzun nuene-tik jakin nuen zerbait idatziko nuela, hitz hori-xe abiapuntu hartuta. Haziz eta haziz joan daeta pazientziaz zaindu dut. Ez nuen liburuaedozein momentutan idatzi nahi, kalitatezkodenbora nahi nuen eta, bitartean, itxoiten egonnaiz. Hasieran, oso elementu gutxi zituen isto-rioak. Pisu handiagoa zuen ezzegoenak, absentziak, zegoenakedo neukanak baino: argazkienfalta, memoria falta…

“Ahotsa zen. Haren gorputza kantuegiten zuen ahots bilakatu zen.Haren identitatea egin zuen ahotsakandela baten moduan itzali zenarte. Ahots bat baino ez zen”.Hori da liburuaren beste haria, ahotsa. Urtehauetan zehar ahotsaren gaia ikertzen jardundut; alderdi teorikoa aztertu dut, gehienbat,baina praktikoa ere landu dut. Azkenean biildoak solasean jarri ditut, elkar elikatu dute,eta aipatutako denbora hori izatea lortu nue-nean, idaztea erabaki nuen. Ordu arte, oharbatzuk baino ez nituen, zenbait hitz… gauzagutxi.

Ohar haiek liburu dira orain…Idazketa prozesua bera ez da oso luzea izan,aurretik hartuak nituen erabakiengatik batezere. Banekien zer ez nuen nahi, ez nekien zernahi nuen, eta egin ahala jakin dut zer idatzinahi nuen.

Kartak mahai gainean jarri dituzu, prozesuakontatu diguzu, biluztu ere egin zara heinbatean.Eta oso lasai egin dut. Jakina, zailtasunmomentuak izan dira. Esate baterako, puntubatera heldu eta aspertzen hasi nintzen. Atalbatean lortzen ari nintzen materialak ez nin-duen asebetetzen. Baina uste dut sormenprozesuan asperdura hori zeharkatu beharre-koa dela. Gehiegi irauten badu, zerbait ezdago ondo. Idaztean tentsio puntu bat ego-

ten da. Momentu horri tinkoeustea inportantea da, egitenari zaren horretan sinestea…

Aitona zenuen Xamuio bertsola-ria Etxalarren. Harekin izan zenAntonio Zavala Bidasoaldekobost bertsolari l iburuan, etaXamuiok kantatu zion bertsoe-tarik batean lehen oina falta da.

Zuen aitonak ahantzia zuen. Gabezia horixe dazure liburuaren aitzakietarik bat. Sortzeariburuzko gogoeta da liburua? Ahotsari, etaharen materiari, buruzkoa? Xamuio bertsolariaberreskuratzeko saioa? Beltzuriak horiek denak biltzen ditu: biltzendu ozen esandako hitz bat, biltzen du bailarabatean erabiltzen zuten hitza, biltzen dumeteorologia irudi bat, biltzen du haserrea-ren hitza… Horrexegatik aukeratu dut hitza,beltzuri, kontzeptu horrek aukera asko emandizkidalako. Faltatzekotan, ahotsaren elemen-tua falta zitzaidan, baina ahotsa hitza ozenesan eta ahoratzeko unean, liburuari hasieraematen dion irudian aurkezten dut. Liburua-ren protagonista ahotsa da, besterik gabe.

«Fikzio kontrolatzaileaez zait interesatzen»

IXIAR ROZAS

Behinola, Etxalarren fortunatu da Antonio Zavala, Bidasoaldeko bertsolari eta bertso galduenarrastoan. Hantxe, Xamuio bertsolariarekin gertatu da, eta hark, Txirrita eta Axuraren

bertsoak, gogoan harturik dauzkanak kantatu dizkio Zavalari. Bertso batean, ahantzia dulehen oina. Beltzuria liburuaren azalean ageri diren puntu ilara biak ditugu lehen oin hura,

Xamuioren biloba Ixiar Rozasek hainbat gogoeta eginez berreraiki eta baliatu dituenak.

| MIEL A. ELUSTONDO |Argazkia: Zaldi Ero

“Ez nuen liburua edozeinmodutan idatzi nahi,kalitatezko denbora nahi nueneta, bitartean, itxoiten egon naiz”

Page 25: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

2015EKO MARTXOAREN 22A 25�

IXIAR ROZAS - ERDIKO KAIERA

Negutegia nobelaz geroztik libururik argitaratu gabe zegoen Rozas. “Ikusgarriak izan ez diren hainbat kontutan ibili naiz,‘euskal sistema literarioaren’ barruan sartu ez direnak: pieza eszenikoak, dramaturgia lanak...”.

Ez zenuen, besterik gabe, istorio kontatzen jar-dun nahi.Ez, besterik behar nuen. Besteak beste, garaiberean ahotsaren inguruko ikerketa egin duda-lako. Errealitateak bestelako konplexutasunakditu. Ahotsaren eta lengoaiaren ingurukogogoeta ere izan behar zuen. Beltzuria idaztenhasi aurretik hartutako erabakiazen hori. Oso garrantzitsua zenbidean aurkitzen eta lantzen joannaizen istorio, pasarte, informa-zio, hitz, ahots eta gogoetak orai-netik begiratzea. Joan-etorrianibili naiz, liburuan sartu eta irten,baina liburura itzuliz beti, testua-rentzako garrantzizkoa zena sar-tuz, eta bestea aparte utziz. Edi-zio eta muntaia lan handia dago. Materialguztien arteko dramaturgian pentsatuz egindut lan hori.

Bistan da Beltzuria ez dela aurretik idatziakzenituen gisako narrazio liburua.Ez da, baina azkeneko narrazio liburua idatzibaino lehen hasi zen prozesu hau. 2003an

Gau bakar bat antzerki-lana idatzi nuen, elebi-tan –gero Hiru argitaletxean argitaratu zen–.Eta eszenaratzeak berak gogoeta egiterabehartu ninduen: nola eraman hitza espaziora?Prozesu horretan hasi nintzen ahotsa eta per-formatibitatearen inguruan pentsatzen. EtaNegutegian ere bai; alegia, zenbait elementu ez

hain narratibo, oraingo laneanberreskuratu ditudanak. Beraz,hamar urte iraun du. Eta, bitar-tean, ikusgarriak izan ez direnhainbat kontutan ibili naiz,“euskal sistema literarioaren”barruan sartu ez direnak: piezaeszenikoak, dramaturgia lanak,dokumentalak, saiakera labu-rrak, artikuluak, doktore tesia…

Denak erlazionatuta daude, niretzat ez dagojauzirik batetik bestera, continuum bat dira.

Literatur sisteman ikusgarriagoa da, askozaz,ohiko formatuko liburua, lan eszeniko edodokumental bat baino…Bai, baina nork bere hautuak egiten ditu.Materialak idatzi, elkartu, oratu eta eskaini

“Ahotsa da besterekinharremanetan jartzen gaituena,eta ez hitza. Hitzak esanahia dauka, baina ahotsa harago doa”

Page 26: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

26 � 2015EKO MARTXOAREN 22A

ERDIKO KAIERA - IXIAR ROZAS

egin ditut, eta gero irakurlearen lana da hororatuta dagoen hori interpretatzea. Irakur-leak sortzen ditu esanahiak, ez nik; gehiagobaitira esanahiaren interpretazioa eskatzenduten testuak, bestelakoak baino, eta nahitaegin dut. Lanaren etika moduko bat da. Idaz-teko modu asko daude, eta norberak erabaki-tzen du non egon, baina, niri, orain, fikziokontrolatzailea eta esanahiak guztiz murtxi-katuak eta errealitatea bera gainditzen ezduten konplexutasunik gabeko testuak ezzaizkit interesatzen irakurle naizen aldetik.Beraz, sortzaile bezala ere ez.

Ahotsaren inguruan duzu dok-tore tesia egina. Ikerketanbarna egina duzun gogoetarenfruitu ere bada Beltzuria, ala?Fokua ahotsean jartzean kon-turatzen gara ahotsa ez delaunibertsala, ahotsa norbanako-arena dela, bakar egiten gaitue-na eta, aldi berean, ahotsa erla-zionala dela, ahotsa delabesterekin harremanetan jar-tzen gaituena, eta ez hitza. Hitzak esanahiadauka, baina ahotsa harago doa, hotsa da, ezda esanahia bakarrik. Honek guztiak bat egi-ten du teoria feministarekin, esan gabe doa.Liburu feminista da Beltzuria.

Horretan, beltzuri hitza definituz ekiten diozuliburuari, eta hiru definizio eman eta gero,honela dio laugarrenak: “Generoaren inguruantestu honetara ñabardurak ekartzen dituenhitza”, eta adibideak ematen dizkiguzu.Interpretazio maila asko ditu liburu honek.Irakurle batzuek maila narratiboa lehenetsi-ko dute, beste batzuek esku-oharrak deituri-koa, besteek bukaerakoa, freskoagoa, zuze-nagoa delako… Ozen irakurtzeko testuakere badira bukaerakoak. Hala ere, nire ustez,idazle batek esaten duena, idazten duenarenatzetik ohi doa. Askotan, Beltzurian idatzita-

koak irakurriz erantzun beharko nituzkezure galderak. Horixe da tentazioa. Bainaelkarrizketa ariketa ere egin behar da, ezta?

Horretan ari gara, bai. Deigarri da, zinez, libu-ruaren diseinua…Testua hainbeste landu eta gero, ezinezkoazitzaidan liburuaren itxura, diseinua, ez lan-tzea. Banituen abiapuntu batzuk, baina horielikatu egin dute Bigarako Jon Ander Gar-ciak eta Itziar Aranburuk. Oso ondo ulertudugu elkar. Antonio Zavalak puntuen bitar-tez nabarmendu zuen memoriaren hutsunea

aintzakotzat hartu zuten azalaegiteko. Eta, gainera, lehen ilara-ko puntu etenak eta bigarrene-koak elkartu egin dira unerenbatean. Non? Hori irakurleakerabakiko du.

Nora zaramatza Beltzuriarenbideak? Alegia, zein kutsu harlezake zure hurrengo sormen-lanak?Gaztelaniaz argitaratuko du

datorren urtean Madrilgo argitaletxe batek.Ez dut oraingoan neuk itzuliko, baina itzul-tzaile izango denarekin harreman estuadudanez, prozesuan egongo naiz. Bitartean,oraintxe, saiakera labur bat amaitu berri dut,Pulsión textual (Testu bulkada), Quim Pujoleketa biok editatuko dugun afektuen ingurukoliburu batean argitaratuko dena. Bartzelona-ko Mercat de las Flors-eko laugarren liburuaizango da, dantza eta pentsamendua bildu-maren barruan. Egia esateko, batera landuditut artikulu hori eta Beltzuria. Artikuluanidazlearen ahotsa dut aztergai, baina ez“idazlearen ahotsa” aztertzeko asmotan,estiloa, ez. Hitzak, materia sonoro den alde-tik, testu batean erabiltzen denean gertatzendena aztertzen dut, hau da, nola eragiten edoafektatzen gaituen testu horrek, afektatzenbagaitu. n

“Interpretazio maila asko dituliburu honek. Irakurle batzuekmaila narratiboa lehenetsikodute, besteek bukaerakoa,freskoagoa delako”

Page 27: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

Harpidetza bakoitzarekin, are independenteago

Argia Eguna Usurbilen: Gure balioak elkarrekin praktikan bizitzeko eguna

Durangoko Azokaren harira, #darpidegu harpidetza kanpaina arrakastatsua

Kike Amonarrizen “Azken Txorakikeriak” liburuaren argitalpena”

“Gure esku dago”: giza-katearen jarraipena egiteko medioen arteko elkarlanaren sustatzaile”

ARGIA English kanala martxan, nazioartean Euskal Herriaren berri emateko

Prekarietatearen aurpegiak eta Auzolan esperientziak sailak argitaratu ditugu astekarian urte osoan zehark

Hainbat ekimenen zuzeneko jarraipena egin dugu: Ondarroako Topaketa Feministak, Herri Harresiak,Zestoako TS Fundicionesen langileek egindako itxialdia eta Iruñeako abortu eskubidearen aldeko manifestazioa

Bidea urratu duten bertsoak liburuxka plazaratu genuenk

2014ko urtarrileko Presoen Euskal Herriratzearen aldeko manifestazioaren posterra

Euskarazko kalitatezko kazetaritza seinalatzen duten ARGIA Sarien 25. Edizioa

Gure independentzia harpidedunak zareten pertsona eta talde askoren sarean oinarritzen da

Eskerrik asko ARGIAzale! Zure ekarpenari esker hau guztia egin dugu:

Egizu. Egiozu. Jarri ekonomikoki zure tanta etorkizuna margotzen jarrai dezagun

ARGIA astero 12 euro baino ez*ARGIA hilean behin 4 euro baino gutxiago**Eskaerak: 943 371 545 | [email protected] | www.argia.eus/harpidetza

*145 euro urtean. Igorpenetan ordainketa behin edo bi zatitan egiteko aukera (46 zenbaki + 11 Larrun + Urtekaria) ** 41 euro urtean (11 zenbaki + 11 Larrun)

Page 28: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

28 � 2015EKO MARTXOAREN 22A

ARGIZAIOLAK ilustratzen du Euskera erro etagara liburuaren azala: “Badu zerbait magikoaargizaiolak. Forma misteriotsu hori, barneanzerbait astintzen diguna. Gainera, ilunpeaargitzen du, Bittorrek askotan egin ohi zuenbezala”, diosku Elexpuruk. Kontrazalean ira-gana eta modernitatea irudikatuta daude: “Ezzuen atzera begiratzen bakarrik. Kapanagakiragana arakatzeaz gain, orainari eta geroariburuzko proposamenak egiten jardun zuenpolitikan, kooperatibagintzan, euskara batua-ren gorabeheretan... Pentsalaria, filosofoa

zen beste ezer baino gehiago. Aztia, txamanaedo orakulua zela ere badiote bere lagunek”.

Haren lanaz, berriz, horrela mintzo da edi-torea: “Lehenengo nabarmenduko nuke bereprosa, oso dotorea. Idazle ezagun batek esatenzidan Mitxelenaren edo Atxagaren inbidiarikez duela estilo aldetik. Edizio lanari dagokio-nez, nahiko ohitua nago inoren liburuak edita-tzen, baina hau ezberdina izan da. Hasteko,aukeratu egin behar izan dut: gaurko euskarabatura ekarri, dagoenetan utzi edo erdibidekozerbait egin. Azkenean, zegoenetan uztea era-baki genuen, eta erratak zuzentzera mugatunaiz ia bakarrik. Bittorrek ondo pentsatutaidazten zuen hitz bakoitza, eta haren espirituariiruzur egitea izango zen bere lanak gaurkobatura ekartzea. Batu zalea zen arren, tximista-ren bat jaurtiko zigun euskara edo gabe jarri izanbagenitu jatorrizko euskera eta bageren ordez”.

Euskera erro eta gara da, eta ez Euskara erro etagara, alegia. “Bertsolarien adieran, bigarrenarenerrima goxoago izan arren...”. Irriz hartu duburutapen hori: “Errima hobea du, noski.Baina berak zerbait bazeukan garbi horixe zen,euskera zela gure hizkuntza eta ez euskara; –eradela bigarren osagaia: hizkera, gipuzkera, bizkaie-ra, italiera, japoniera... Euskaltzaindiaren Euskeraaldizkaria, euskaldunen %70k euskera, erdal hiz-kuntzetan ari garenean euskera eta batuan euska-ra? Uste dut ez zitzaiola arrazoirik falta”.

Refranes y Sentencias liburua dela eta, Mitxe-lenarekin sestran jardun zuen: “Bittor hetero-doxoa zen, espiritu kritikoa zuen. Autoritatea-ren argudioek ez zuten harekin balio.Euskaltzaindiarekin harreman handia izanzuen, bazituen lagunak eta ez hain lagunak.Titulu gabea zenez, eta apala gainera, zenbai-tek ez zion begirune handirik. Refranes y Sente-ciaseko esaera batzuen interpretazioarekin ezzetorren bat. Artikulu bat argitaratu zuen Eus-keran. Eztabaidatuena: ‘Erioak Erezan, Butro-

ERDIKO KAIERA

Argizaiolak izekirik dirau, haize kontra bada ere

BITTOR KAPANAGA

Bittor Kapanagak (Otxandio 1925-2011) hizkuntza eta munduari buruz zituen ikuskerak jasodira Euskera erro eta gara liburuan. Idazle euskaltzalearen lan guztien lehen bilduma da,Gerediaga Elkartearen eskutik argitaratua. Edizio lanen arduradun Juan Martin Elexpuruk

lagundu digu aztiaren ospea irabazi zuen otxandiarra apur bat gehiago ezagutzen.

| MIKEL ASURMENDI |

“Batuaren aldezegoen, baina astiroegin behar zela,euskalki bakoitzetikonena hartuta.Amorruz bizi zuenbizkaierarenbazterketa batuaeraikitzeko orduan”, esan digu Euskeraerro eta garareneditoreak.

DA

NI

BLA

NC

O

Page 29: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

2015EKO MARTXOAREN 22A 29�

BITTOR KAPANAGA - ERDIKO KAIERA

eko alabea Plentzian’. Kapanagak ‘Manantialesen Ereza, la hija de Butrón en Plencia’ itzuli zuen.Zentzugabetzat zeukan originalak zekarrena,Mitxelenak ontzat eman zuena: ‘El tártago matóa la hija de Butrón en Plencia’. Diotenez, errente-riarra asko haserretu zen Kapanagaren lanaakademiaren aldizkarian argitaratu zelako.Nolanahi ere, gaur egun gehienek diote bete-betean asmatu zuela Bittorrek”.

Euskara batua hizpidean, batuari eta eus-kalkiari buruzko gorabeherak izan dira betie-re. Bizkaieraren bilakaera minez bizi zuenKapanagak. “Euskara batuaren prozesuahasieratik bukaeraraino bizi izanzuen. Baionan zen 1964an,Txillardegik antolatutako bilkura era-bakigarrian, baita Arantzazun ere1968an, Euskaltzaindiaren batza-rrean. Batuaren alde zegoen, bainaastiro egin behar zela zioen, euskalkibakoitzetik onena hartuta. Bizkaieraeuskalki arkaikoena da, forma zaha-rrei ondoen eutsi diena bere iritziz,eta amorruz bizi zuen euskalkihorren bazterketa batua eraikitzeko orduan.‘Euskera’ eta ‘bage’ aipatu ditugu, eta adi-tzean, esaterako, ‘zuek zare’ proposatzenzuen. ‘Zarete’ aberrazioa iruditzen zitzaion.‘Orduan, zergatik ez ‘garete’?’, esaten zuen”.

Kritikoa zen “eruditoekin”. Sarri botatzenzizkien eztenkadatxoak. Euskera erro eta garalekuko: “Gure ‘erdipurdiko aro’ honetako eus-kalariak zertan ari zaizkigu? Urre mea batengain eseririk, ea lur gorrizka horrek liliak landa-tzeko balio ote duen analizatzen”. Alabaina,Kapanaga oso optimista zen, “Hizkuntzak,itsasoak bezela, beti joko du bere eremuakberreskuratzera”, esaldian ageri denez: “Jakitunzen hizkuntza asko galdu dela historian, bainaitxaropena zuen euskarak bere eremuak berres-kuratuko dituela, urak bezala. Ni ez naiz hainoptimista, baina irakurri berri dut Zalduondon%1’8 zirela euskaldun 1981ean, eta orain %37direla. Badator ura gora”.

Ura, sua, haizea, lurra, zuhaitza elementuekgarrantzi handia dute Kapanagaren azterketalinguistikoan zein antropologikoan. Oso ondoezagutzen zituen natura eta hari lotutako hiz-kuntza. Euskeran aurkitzen zuen gure inguruaeta iragana interpretatzeko hainbat giltza. Eus-kaldunon ikuskera da, agian, bere pentsamenduaezagutzeko obrarik egokiena. Hamaika gaijorratzen ditu, batzuetan gehiegi sakondubarik. “Sua ote zen Bittor Kapanaga?”, itaundudugu Elexpuru: “Zer esan? Ura bazen eta suaere bai, baina motela, txingar handikoa bainagarra apalekoa, harrokeria gutxikoa. Gontzal

Mendibili esan ohi zion, ‘Arestiren Aita-ren etxea defendituko dut ondo egon da sasoibaterako, baina Amaren sua berpiztuko duthartu behar genuke garai berrietarako’”.

Lotsatia zen, baina bere egia edozei-nen aurrean agertzeko lotsarik ez zuen.Jakin-min eta sen handikoa. Goxoa etamalgua, beretzat inportanteak ziren gau-zetan amore ematen ez zuena. Austeroa.Bakarrik bizi zena; ezkongabea nahita,libertatea galtzeko beldur. Psikologo ona.

Berriketa-lagun paregabea. Gauzei ezustekoikuspegietatik begiratzen zekiena. Joan badoaniragan garaiko seme: “Hamaika urte zituelabere begiekin ikusi zuen gerrateko lehen bon-bardaketa. Gerra oste iluna; nerabezaroabehiak zaintzen eta irakurtzen. Hogei urterekinEibarrera. Hura izan zen bere unibertsitatea.San Martin, Laspiur, Basauri... Han jantzi zen.Hogeita hamahirurekin Otxandiora itzuli etaherrigintzan murgildu zen, kooperatibak sortuzituen, baserria alokatu eta behiak ipini. Bainabere bihotzeko kuttuna euskera zen. Hura azter-tzen eta hauspotzen eman zuen bizitza erdia”.Hil ostean, adiskide izandako hogeita sei lagunelkarrizketatu zituzten bideoz. Interneten dagoguztia. “Otxandioko aztia” idatzita bila daiteke:“Miresmena da denen jarduna laburtzen duenhitza. Tematia, burugogorra zela ere esan zuenbatek baino gehiagok. Gauza bat garbi bazuenez zuen erraz atzera egingo”.

Azken belaunaldikoekin oso ondo moldatuzen halere. Igor Elortza eta Unai Iturriaga, esa-terako, oso lagunak zituen. Herriko Tabernanorduak pasatzen zituen egunkariak irakurtzen,eta gazteak sarri hurbiltzen zitzaizkion berrike-tan egitera. Gazteak pozik eta bera ere bai.

Editoreak liburua irakurtzera animatu nahiditu euskaltzaleak, batez ere filologoak: “Joeradago ‘ofiziokoen’ artean Kapanagaren ideiakmespretxatzeko, ezagutu gabe sarri. Ehunkaetimologia proposatzen du eta euskararen ira-ganaz hipotesi interesgarriak plazaratzen ditu.Beti ez du asmatuko, baina beste batzuek ereez. Ilunpean ibiltzen gara horrelako gaietan,baina ilunpe horretarako ez da argizaiola txa-rra Kapanagaren obra”. n

“Bittor heterodoxoazen, espiritu kritikoazuen. Autoritatearen

argudioek ez zutenharekin balio”

Juan Martin Elexpuru

Page 30: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

30 � 2015EKO MARTXOAREN 22A

ERDIKO KAIERA - LITERATURA

TEATROA, daukagu erabat ahaztua. Nahiago nukebakarrik hemen; aldiz ea nor doan gaur antzokira,are ea nork ateratzen duen testua irakurtzekokuraia. Eta aitzitik ditugu teatro idazle azkarrak,Piarres Larzabal, aurten jaio zela mendea. IbonSarasolak: “Apaiz. Epe honetako autorerik hobere-na. Ehunen bat obraren egile”. Larzabalek konfir-mazioa: “Uste dut ehun ta hogei bat obra, handi etattiki, luze eta labur idatzi izan ditudala”. Lehen ikus-garria, Irri eta Negar, gizon mozkor baten merkatutiketxera sartzea, Gure Herria aldizkarian argitaratzenzuena. 1934. Beste Piarres batek, Xarriton: “Irri egi-narazteko xedea besterik ez dute hastapenean. Las-ter, irri eta negarren artetik, entzun-ikusleari zenbaitgogoeta eginarazi nahi dizkio. Gizarte arazoakharrotzen dituzten komediak dira”. Xarritonenustez Larzabalen larrienak: Orreaga, Paper mende,Sarako lorea, Urriki latza 1964an, gero Lana eri, Sue-dako neskatxa 1965ean, Ibañeta eta menturaz hobere-na, Matalas 1968an –Sarasolak berresten du azkena:“haren obrarik interesgarriena”–. Labur, Larzabalekberak idazlan osoen 6. liburukian dioena: “Otoieuskalduneri erakuts diezaiegun nolakoak diren etadirenarekin zer egin dezaketen. Bizia lagun dezalateatroak, biziarekin kurrituz. Ikusliarrak bete ditza-gun ez bakarrik iragan ederraren penez, baina egite-ko denarentzat xede suharrez”.

Eta badakit lehenik departamendukoak direla,baina zer nahi duzue esatea: Matalasen bizitza etamirariak baino, Ibañetako patriotismoaz bestera,puskaz gehiago gozatu dut udal hauteskundeenitzulian ari den Herriko bozak honekin. Pertsonaiak,bozetako egunetan ardo gorritik edaten dutengorriak batetik, zuritik edaten duten zuriak beste-tik. Bakoitza bere aldeko bozen bila. Gehi Pakomozkorra, noski: “Heldu da bozkatzeko tenorea,ez da orduan erregerik ni baino ohoratuagorik”;“Ha zein goxo den hola jaun handi batzuen, zureeskale bilakatuta, ikustea!”. Eta Kattalin, ostalertsa,auskalo nagusia, baina a ze jefa: “Politika eginbehar dela nahi dut, bainan politika saltsa… Hani-tzentzat saltsan artzea da politika egitea”. Pakok,gorriak eta zuriak edan ondotik, sententzia: “Ber-din denek leher egiten ahal dute enegatik”. Baina-ren bat jartzearren, zalantza izan dut pertsonaiabatekin, burxoroa baita. Gertaldi oso bat ematendute haren kontura iseka: “Zakurrak saingaz etahaurrak harrika lotu zaizko”. Halere, azken gertal-diak ahantzarazten dizkizu oro makurrak. Pakorenbozarekin, bozen kondaketarekin, bikaina. Ezenondo baitio Kattalinek: “Ez izan beldur… Hau dei-tzen da POLITIKA”. n

Aritz Galarraga

Herriko bozakPiarres Larzabal

Auspoa1962

Literatura

Hau deitzen da POLITIKA

Page 31: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

2015EKO MARTXOAREN 22A 31�

LITERATURA - ERDIKO KAIERA

BENETAN MIRETSI EGITEN DUT musika eskola erru-siar klasikoa. Talentu apartak oparitu dizkiguteetengabe, bai interpretazioan, bai konposaketan,bai zuzendaritzan. Eta guzti horren “mix” bat dis-frutatu dugu Gasteizko Kontzertu Handien Ziklo-aren hirugarren emanaldian. Ziklo honetako lehe-nengo saioan Daniil Trifonov pianista gaztea izangenuen, azkenetako izar errusiarren ordezkari, etaaldi honetan Errusiako piano eskolako dama handibat, Elisabeth Leonskaja, benetako maisua. Hiruro-geita bederatzi urterekin lezio ikaragarria emanzuen taula gainean: musikaltasuna, dotorezia etaindarra, topean.

Ez zuen Leonskajak aukeratu obra erraz bat.Prokofiev-en 2. Piano eta Orkestrarako Kontzertualan exijentea da, oso, ez du atsedenik hasieratikbukaeraraino bakarlarientzat. Eta piano joleak mai-sutasunez gainditu zituen zailtasun guztiak, froga-tuz teknika soberan duela aisetasunez jotzeko, baitamusikaltasuna ere guztiaren gainetik azpimarratze-ko; nahiz eta arazo larriak izan eserlekuarekin –lehe-

nengo mugimendua amaitu arte hala edo nola mol-datu zen eta ez zitzaion ezer nabaritu bere jokoan,hori da profesionaltasuna!–. Dimitri Kitajenkozuzendariak, bere aldetik, jakin zuen lan berezi honiirakurketa erromantikoa ematen, Prokofiev-en aldezorrotzak leunduz eta pasarte ameslariak nabar-menduz. Leonskajak, txalo zaparradak bultzatuta,Rakhmaninov-en Preludio delikatu bat eskaini zuenbis gisa, aurrekoa bezala ederra.

Saioaren bigarren zatian, lan potolo bat entzungenuen, Rakhmaninov-en 2. Sinfonia hain zuzenere. San Petersburgon 1908an estreinatutako sinfo-nia luze hau errusiar tradizio sinfonikoaren adibidegarbia da, zeinean imajinazio melodikoa garrantzi-tsua baiten eta obraren garapena hotsandikoa etaberebizikoa. Kitajenkok oso bertsio erromantikoeta zentzu onean tradizionala eman zuen, Mariinskyantzokian egongo bagina bezala. Ederra. n

Montserrat Auzmendi

Eskola errusiar onena

Kontzertu Handien Zikloa, Berlingo Orkestra SinfonikoaZuzendaria: Dimitri Kitajenko. Bakarlaria: Elisabeth Leonskaja (pianoa). Egitaraua: Prokofiev eta

Rakhmaninov-en lanak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: martxoaren 4a.

Page 32: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

32 � 2015EKO MARTXOAREN 22A

ERDIKO KAIERA - DENBORA-PASAK | ANA ZAMBRANO |

Gurutzegrama tematikoa Gaia: Bidasoa ibaia

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

16151413 121110987654321 17 18 19 20 21 22

Ezker-eskuin:

1. Bidasoa itsasoratzen den badia. Aupa, iepa! Nafarroako herri honetan Ezkurra ibaiaren urak hartzen ditu. 2. Mezaren erdiko zati, sagara. Ontzi-mota, suil. 3. Adierazi. Argonaren sinboloa. Dirua erabili, eta bereziki xahutu. 4. Zezenari paseak egin. Kausaz. 5. Desagertutako ugaztun. Euskaltegi sarea. 6. Hormako irekigune. Ahalik eta. 7. Baztango herri honetan sortzen da, Baztan izenarekin; Mugairira iristean Bidasoa izena hartzen du.Aezkoakoa. 8. Zurrutada. Hurbilen. 9. Jarraigo, ahuku. Urrin. Putz, sabel-haize. 10. Doministiku. Arreta, ardura. Lantokia.

Goitik behera:

1. Pausaldi. Ile asko duena. 2. Salerosketa bat egitean ematen den diru kopuru. 3. Nafarroako herria. 4. Letaginen atzeandauden hortzetako bakoitza. 5. ... otoan, ezustean. 6. Umedun gertatu. Da, haiei. 7. Ezordu. Zakur. 8. Bizkaiko uhartea.9. Arraioa! 10. Erbioaren sinboloa. Bokal errepikatua. 11. Udak irauten duen denboraldi. 12. Piruak eginez. Hurbil. 13. Geun, gandu. 14. Nafarroako herri honetatik pasa ondoren Gipuzkoan sartzen da. 15. Liburu euskarri. 16. Gauza bat aipatzen duen edozein hitz. 17. Hizketan. 18. Egurra. Utikan! 19. Errusiako enperadore. Herri hizkeran,zer. 20. Intsektu mota. Kilogramo. 21. Txekor emea. Omen. 22. Elizkoia.

1. Ezker-eskuin(Arg.: jmerelo-

CC By SA)

7. Ezker-eskuin(Arg.: France64160)

14. Goitik behera(Arg.: Rosa

Errandonea)

1. Ezker-eskuin(Arg.: Euskalduna-

CC By SA)

SoluzioakBetegramaTaulan hutsik agertzen diren laukiak osatuzeharretara eta goitik behera, hitz guztiak

irakurri ahal izateko.

I

AB

L

E

M

S

E O I

U

A

Z

E

N

5x5Zeharretara eta goitik behera,

hitz bera.

TXINGUDIEUPDONEZTEBEAMEZERDILUSUILIESANARERALGI

TOREATUKARIAZIUROAEKETLEIHODALBAITIERRATZUAETZAATRAGOAHURRENRSEGIZIOUSAINUZKERUSINERREPAROLANTEGIA

BERME

IRRIS

RRENK

LANTU

ANTZA

ZUZEN

UDATE

ZAHAR

ETAPA

NERAU

A B

E

A

I O

1. Akatsik gabe. 2. Udaldi.3. Berria ez dena. 4. Fasea.

5. Neu, nihaur.

Page 33: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

2015EKO MARTXOAREN 22A 33�

ALEA - ERDIKO KAIERA

NOLA DIOZU DUELA IZENA TIPOAK? “Vignelli”, eran-tzun du diseinu mundua pasioz bizi duen etxekoinformazio iturriak. “Massimo Vignelli”, bi eseak eta bieleak ondo ahoskatuta. Izen handia baita, baina, zerden gaiaz deus ez jakitea, ez nuen ezagutzen. Iaz falta-tu zen mundutik Italian jaio –Eibarren Errepublikaaldarrikatu zen urte berean– eta handik urte batzueta-ra New Yorkek ofizioaren gailurreraino eraman zuendiseinatzailea. Donostia Kulturak eta Husmee estu-dioak omendu dute Groseko Okendo Kultur Etxean,diziplinaren ezagutza handirik izan gabe ere gozatze-ko eta pentsatzeko ematen duen erakusketarekin.

Haria Vignelliren jarraitzaileen lanek jartzen dute,mota guztietakoak, trebatzen ari direnen emaitzetatik–tartean Irungo Kunsthal diseinu eskolako ikaslebaten afixa; erakusketan ez da egilearen izen-abizenikageri, barka–, izen handiko diseinatzaileetaraino–Javier Mariscal, 1992ko Joko Olinpikoetako Cobimaskotaren autore intelektuala–. Haiek eramango zai-tuzte aretoan barrena, han eta hemen kokatutako zen-bait material eta lekua bitan banatzen duen panel

nagusiko aipuz lagundurik; gehiegikeriarik gabe, modueraginkorrean prestatuta.

“Bere filosofia hori zen”, jarraitzen du informatzenfamiliak, “edozer egiten duzula ere, ulergarria izandadila”. Eta iraunkorra. Ondo eraikitakoa. Semantika,sintaktika eta pragmatika. Asko ari gara ikasten kol-pean, segi, segi: esplikatzen digu asko teorizatu zueladiseinuaren zereginaz; eta, inportanteagoa, ondo teo-rizatu zuela. The Vignelli Canon liburuxkan bildutadaude buru-ariketa horien emaitzetako batzuk –inge-lesez dakitenentzat irakurgai www.vignelli.com/canon.pdfhelbidean–.

Aurreiritzi batzuk gainetik kentzeko behintzatbalio du hurbiltzeak. Sorkuntzaren esparru honekmodarekin eta merkatuaren aldian aldiko kapritxoe-kin zerikusia duela uste baduzu, adi Vignelliren esaldihoni: “Baztertu egiten dugu zaharkitzapenaren kultu-ra, hondakinen kultura, iraupen gutxi duena gurtzea.Higuintzen dugu aldi baterako irtenbideen eskaria,energia eta kapitala alferrik gastatzea berritasunarenmesedetan”. Iraun dezake diseinuak betirako? Era-kusketari hilabete geratzen zaio. Ateak itxi baino egunbat lehenago, apirilaren 17an, Beatriz Cifuentes etaYoshiki Waterhousen hitzaldi batek aseko du disei-nuaren massimoaz jakin-mina dutenen gosea. n

Gorka Bereziartua Mitxelena

Timeless, Massimo VignelliNon: Okendo Kultur Etxea, Donostia. Noiz arte: apirilak 18. Sarrera: doan.

Diseinua, moda guztien gainetik

Page 34: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

34 � 2015EKO MARTXOAREN 22A

ERDIKO KAIERA - OSASUNA | JABIER AGIRRE |

Babeslea: iametza Interaktiboa

ADITUEK DIOTENEZ, hamar emaku-metik zazpik molestiak dituztedigestioa egitean. Gizonezkoenganproportzioa txikiagoa bada ere, askokexatzen dira digestio astunez:puzte-sentsazioa, gasak eta sabelekomina ohiko sintomak dira.

Digestioa prozesu konplexua da.Jan ondoren, urdailean hainbatazido eta urin konbinatzen dira,janaria xehatu, hartatik mantenu-gaiak atera eta gorputzak beharduen energia eskuratzeko. Sarritan,azido horien arteko oreka hautsi egi-ten da; horrek bihotzerrea edo indi-gestioa eragiten du. Arrazoi bereziezgain –behazuneko edo pankreakogaitzak baztertzea komeni da, halanola urdaileko nahiz duodenokoultzerak, diabetesa etab.– arazo-ak hainbat jatorri izan ditzake:l Jatordu ugariak, pisuak

eta koipe askokoak. Gehiegike-riak noizean behin baino ez badi-ra egiten, urdaileko molestiek ezdute ordu batzuk baino gehiagoiraungo, normalean. Baina tripa-kadak sarri errepikatzen badira,sintomek luze iraungo dute.l Alkohol asko edatea. Azu-

kre gutxiko edariak –ginebra, esa-terako– izan edo oso gozoakizan, alkohola beti da narritatzai-lea urdaileko mukosarako.l Elikagai jakin batekiko

intolerantzia. Esnearen laktosaizaten da, normalean. Gasak etabeherakoak agertzen dira kasuhorretan.l Tratamendu luzeak egi-

tea antibiotiko, kortikoide edoanti-inflamatorioekin –baitaazido azetilsalizilikoarekin ere–,baldin eta ez bada aldi bereanurdail-babesle bat hartzen.

Alabaina, aholku sinple batzukjarraitzea nahikoa izango da hobe-kuntza nabarmena sumatzeko:

Zaindu elikaduraLasai murtxikatu, bestela urdailakahalegin handiagoa egin beharko duelikagaiak deskonposatzeko, uringehiago jariatuko du eta horrekbihotzerrea areagotuko dizu. Jatenari zaren bitartean saihestu itzazugiro zaratatsuak –ez litzateke ideiatxarra telebista itzaltzea–, baitaurdaileko mukosa narrita dezaketensubstantziak ere (pikanteak, alkoho-la…) eta jan ondoren infusio diges-tiboak hartu kafearen ordez.

Jatorduetan onena koipe egokiak

aukeratzea da, oliba olioa adibidez,hestea lubrifikatu eta hustuketaerrazten dutelako. Eta haragi gorria-ren ordez digestio errazeko protei-nak, arraina eta haragi zuria esatera-ko. Postrean papaia bezalako frutak,edo jogurt gaingabetu bat.

Hobe da egunean bost jatordutxiki egitea bi handi baino. Gorpu-tzak errekuperatzeko denbora edukidezan, saihestu koipeak. Ohera joanbaino pare bat ordu lehenago afal-tzea komeni da. Oheratzear zaudelaelikagai solido asko hartzen baditu-zu, urdailean hartzituko dira, etamolestiak azalduko dira.

Sintomak gogor samarrak dire-nean, esnea eta gazta astunak

murriztea edo erabat kentzeakomeni da. Esnea aringarrigerta daiteke hasiera batean,baina bi edo hiru ordura gasaketa bihotzerrea eragingo ditu.

Eta elikaduraz gain?Estresa kontrolatzea komenida. Urdaila eta hesteak inerba-zio handiko organoak dira, etaasko sufritzen dute estresare-kin.

Masajeak mesedegariak dira:egin itzazu errotazio-mugimen-du suabeak eskuinetik ezkerrerahatzekin sabelaren gainean, etahobera egingo duzu.

Mugi zaitez. Bazkalosteanordu erdiz ibiltita egunero-egu-nero, kaloriak erre, digestioaerraztu eta hesteetako mugi-menduak aktibatuko dituzu.

Eta kontuz molestiak arintze-ko botikekin, antiazidoek hiper-tentsioa eragin dezakete eta.Botikak hartu aurretik galdetubeti medikuari. n

Digestio txarrak buruhaustea direnean

A voluptuary under the horrors of digestion,James Gillray karikaturagile ingelesaren

marrazkia (1792).

Page 35: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

2015EKO MARTXOAREN 22A 35�

LANDAREAK - ERDIKO KAIERA| JAKOBA ERREKONDO |[email protected]

GOSEA KUDEATZEA izango daetorkizunean negozio emankorre-na. Automobilak eta segapotoakegiten dituena aberastuko da,baina Kristina gure izeba zaharrazenak esaten zuen bezala: “Txoriguztiak mokodun”. Denok janbehar dugula, alegia.

Hemendik aurrera munduahankapean izateko arma nagusiagosea izango da. Herri bat estutunahi dugula? Gose pixka bat era-gingo diogu. Herri bat eraitsi nahidugula? Tori gose gaindosia.

Gaur egun dirua duenak etaetorkizun luzeko inbertsioa eginnahi duenak jakiei begiratzen die.

Landareak berenganatzen aridira. Geuk eta geuk jango ditugunanimaliek jan behar dituzten jana-riak patentatu egiten dira. Hau da,enpresa edo jende jakin batzuekberetzat hartzen dituzte bizidunbatzuk. Gero horien aberastasungenetikoa berena dela diote, eta,antzeko bizidunengan gene horiekere badaudenez, denborarekindena berena izango da. Milakaurtetan hobetu eta hautatutakoaldaerak (patata, babarruna, pipe-rra...) esku pribatuetara igarotzekobidea abiatua da. Imajina dezagun:Tolosako babarruna edo Errioxa-ko tempranillo mahatsa edo txalakasagarra edo... jabe batzuen esku.

Baliatu nahi duenak ordaindu eginbehar. Eta, dirua izanagatik, ukatuahalko dute.

Lurrak berenganatzen ari dira.Afrika eta Hego Ameriketan lursail ikaragarriak erosten ari dira.Lurraren jabegoak dakartzanbitsaren gaineko jarrerak ikustenditugu, dagoeneko: bertan bizidiren kulturak gutxietsi, haiek lan-tzen dutena sarraskitu, mundukomerkatuan sartu nahi dutena egi-ten jarri (gaur kafea, bihar soja,

etzi limoia...) eta esklabotza ereduberriak haztatu.

Lehengaiak berenganatzen aridira. Adibidez, nekazaritzanbehar izaten diren zenbait onga-rriren guneak: Lurrean urri xama-rrak dira fosforoa eta magnesioa,eta horien harrobiak pribatiza-tzen ari dira.

Farmazia industria, kimikaindustria, bankaren industria... etanekazaritza industriala. Hortikdator gosearen demokrazia. Adi! n

UrkamendiaPINUDIAN barrena bidea. Bideaixtea komeni. Tarteka ireki eginbehar. Gereta, ataka edo langa, zer-bait jarri behar. Eta hari eustekobaldoa. Burdin hagarekin zuloaegiteko eta zur-mailuarekin jo etasartzeko lanak hartu beharrean,errazena: aldameneko pinu tuku-rrari lotu.

Ahaztu dira gero itxiturak etageretak. Baita pinuaren lepoa ito-tzen duen soka ere... Baso urrune-tako kontua balitz, gaitz erdi. Kale-kalean ere nonahi ikusten diraurkamendiak... n

TIA

GO

FIO

RE

ZE

-CC

BY

SA

J AK

OBA

ER

RE

KO

ND

O

Gosea

Afrika eta Hego Ameriketan lur sail ikaragarriak berenganatzen ari dirazenbait enpresa, munduko merkatuan sartu nahi dutena lantzeko, bertako

kulturak gutxietsiz askotan. Argazkian, Brasilgo soja eremu bat.

Page 36: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

36 � 2015EKO MARTXOAREN 22A

ERDIKO KAIERA - DENBORAREN MAKINA | NAGORE IRAZUSTABARRENA |

Super Glue gerran eta bakean1942AN HARRY COOVER kimikariakSuper Glue lekeda asmatu zuen nahigabe. II. Mundu Gerran Eastman-Kodak enpresan lanean ari zen, fusilenikusgailuak egiteko materialen bila.Metilo zianokrilatoarekin egin zuentopo, baina berehala baztertu zuen,substantzia madarikatu hura gauzaguztiei itsatsita geratzen baitzen.Material berbera aurkitu zuen handik

bederatzi urtera eta, orduan bai, kolagisa erabil zitekeela pentsatu zuen,presiorik eta berotasunik ez baitzuenbehar kola egonkor hark. Kodakek1958an merkaturatu zuen lehenengozSuper Glue izenez, eta arrakasta bere-halakoa izan zen. Handik urte batzue-tara Super Glue gerrara itzuli zen,Vietnamen zauriak ixteko erabili bai-tzuten, hariz josi ordez. n

Rosetta Tharpe, rock and rollaren ama

Arrastoak

COTTON PLANT (ARKANSAS, AEB), 1915EKO MARTXOA-REN 20A. Rosetta Nubin jaio zen, gerora, lehen senarra-ren abizena hartuta, Sister Rosetta Tharpe izenez ezagunaegingo zena. Gurasoak kotoi biltzaileak zituen, etaCOGIC (Church of God in Christ) Mendekoste elizarenjarraitzaile sutsuak. Amak elizan abestu eta mandolinajotzen zuen igandeetan, eta alabak amarekin bat egin zuenlau urte besterik ez zituela. Handik bi urtera ama-alabakAEB hegoaldeko elizetan emanaldi-itzulia eskaintzen hasiziren, gospelaren bidez ebanjelari lanak eginez. Rosettatxikia haur miraria zen kantuan nahiz gitarra jotzen.

1920ko hamarkadan biak Chicagora joan ziren bizi-tzera. 40. kaleko COGIC elizan gospel kontzertuakeskaintzen jarraitu zuten, sermoien osagarri, eta tartekabiran irteten ziren, elizaren biltzarretan parte hartzeko.Hala, Rosetta eragin berriak xurgatzen hasi zen. Hego-aldean emandako urteetan oinarrizko gospelari blueskutsua eman zion, gitarra elektrifikatu berrian gero etanabarmenagoa izango zena. Chicagon, aldiz, jazzareneraginak haren ahotsa hartu zuen. Swingaren eta boogiewoogiaren erritmoak ere sartu zituen koktelontzian, etaestilo berritzailea lortu zuen. Rock and roll kontzeptuadefinitzeke zegoen oraindik, baina Rosetta Tharpekkonposatu, jo eta kantatzen zuenak rock and rollarenantz handia zuen.

19 urte zituela ezkondu zen lehenengoz eta lau urtegeroago, 1938an, senarra Chicagon utzi eta, ama hartu-ta, New Yorkera aldatu zen. Urte hartan sartu zen lehenaldiz grabaketa estudio batean, eta emaitzak arrakastaizan zuen publiko orokorrean, baina beltzengan nagusi-ki, muturreko segregazioa indar betean baitzegoenorduan. Elizaren jarraitzaileen artean, ordea, ez zuenhalako harrera onik izan, sortu eta interpretatzen zituenabestiek, oraindik hitz espiritualak izan arren, doinusekularregiak zituztelako. Gainera, gospela elizatik aterabai, baina ez zuen grabaketa estudioetara eraman soilik.New Yorken Carnegie Hall, Cotton Club eta halakogaueko lokaletan hasi zen bere estilo berezian jotzen.

Kontserbadore eta puristenek ez zioten barkatu musikasakratua bekatu-zulo haietara eraman izana. Eremu pri-batuan ere espiritualtasuna kontu mundutarragoekinkonbinatu zuen Rosetta Tharpek: fedeari tinko eutsizion bizi guztian, jainkoaren hitza zabaltzeari ez zionsekula uko egin baina, hainbatetan ezkontzeaz gain,maitale ugari izan zituen, emakume nahiz gizonezko.Konbentzioak hausteko inolako arazorik ez zuen Thar-pek. Gizarteak hori onartzea beste kontu bat zen.

Besteak beste, Chuck Berry, Little Richard, JohnnyCash, Jerry Lee Lewis eta Elvis Presleyk berak aitortuzuten Tharpek haien ibilbidean izandako funtsezko era-gina. “Rock and rollaren amabitxia” esan izan diote,baina “errege”, “aita”, “aitzindari” tituluak jarraitzaileeklortu zituzten, haren biografo Gayle Wald-en hitzetan,Sister Rosetta Tharpe rock and rollaren tronuan esertze-ko “beltzegia eta emakumeegia zelako”. n

Sister Rosetta Tharpe (1915-1973), XX. mendekomusikan eragin gehienik izan duen artistetako bat.

BLA

CK

CU

LTU

RE

CO

NN

EC

TIO

N

Sister Rosetta Tharperen bideo bat ikusdezakezu esteka honetan:ttiki.com/337711

OM

EG

AT

RO

N-C

C B

YSA

Page 37: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak
Page 38: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

Testua eta argazkiak:

|ANDONI LUBAKI|

Inurriak bezala D O N B A S S

Page 39: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

Errauts usaina dago. Egur kearena ere bai. Devaltsebora sartzea San Joan su baten ondoren

itzalitako errautsen gainean ibiltzea bezala da, baina festa girorik gabe. Jende ilarak arropa, janaria eta edateko uraren eskean.

Devaltsebon G E R R A N

Page 40: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

40 � 2015EKO MARTXOAREN 22A

TERMOMETROA - DONBASS GERRAN

DONBASSEKO GOBERNUAK irekitakobulego baten aurrean Ekhaterinakdena galdu duela esan dit. Bera erejantzi eta ahora eramateko zer edozeren bila dabil. Agintari militarreklokatzetara itsatsi dituzten kanpindenda moduko batean bizi da bere 5senideekin. “Senarra bonbardaketabatean hil zen eta orain alaba zaha-rrena eta bere familiarekin nago.Umeentzako arropa bila nabil, hoztuez daitezen. Hotzak berriro itzulikobaitira” dio amandre zurbil honek.Su-etena sinatu ondoren errusiar-zale eta Ukrainiako soldaduek borro-ka areagotu zuten Devaltsebon. Hiriestrategikoa baita bere lantegi etatren geltoki handiarengatik. Eremuakontrolatzen duenak herri bat bainogehiago irabaziko duela bazekiten etabi aldeek hiriko zenbait toki bonbar-datu zituzten. Urteetan eraikitakoetxeak deuseztatu ziren. “Ukraina-rrak ez dabiltza hemendik urruti,beraiek itzultzeko beldur gara. Jendeaskok ez du aurpegia erakutsi nahiitzulera horren beldurrez. Auskalozer egingo luketen hori horrela gerta-tuko balitz” dio Tatianak. 33 urteditu eta 2 seme-alaba dauzka. Senarrafrontean omen du, “Kosakoekin arida borrokan, baina bera ez da kosa-koa. Devaltseboko gatazka hasizenean kanpoan zegoen eta sartzerikez zuen izan. Horregatik egon zenkosakoekin, gu berreskuratu nahigintuen, bere familia” dio irribarrez.

Estatistika zehatzik ez dago. Agin-tariek ez dute biztanleen zenbatekihes egin zuten jakiterik izan. Ezdakite zehatz zenbat hil diren, eztazenbatek behar duten zer ere. “Hiriaeskuratu berri dugu eta ukrainarrekmina asko jarri dituzte inguruan.Jende xumearen etxeetan gehienak.Bueltatzen direnak beldur dira. Atzoagure bat hil zen Devaltsebo ingu-ruan dagoen herrixka batean. Komu-na deitzen diogu herri horri, bertanproduzitutako guztia era komuna-lean banatzen baitzen. Orain kosako-ak daude bertan. Etxeak banan-banan arakatzen dituzte minen bila”dio Ilyanak, 68 urteko emakumeak.Bera Komuna deituriko herri ingu-ruan dagoen auzune batekoa da etabeldurragatik ez omen da itzuli.“Etxea erreta dago. Grad misil batekeztanda egin zuen teilatuan eta hirierdian dagoen zulo batean babestu

nintzen. Bertara joateko ere gorriakikusi nituen. Bi bandoetako solda-duak zeuden eta ikaratuta geundenea gu tirokatuko gintuzten. Ingurukobizilagunekin egin nuen ihes. Izuga-rria izan zen” gehitu du Ilyanak.

Komuna deituriko herria, Deval-tsebotik 5 kilometrora dago. Ez dainor bizi. Ez behintzat lurra landu etaanimaliak zaintzen zituen inor. Fron-tea da herria. Etxe gehienek ez duteteilaturik, gutxi dira erreta ez daude-nak. Kosakoak daude fronte hone-tan, Devaltsebo eta inguruko eremuaondo zaindu bailiteke hemendik.John kosakoa da, baina kapela afga-niar bat du buruan. “Lagun afganiarkomunista batek eman zidan Ameri-kako Estatu Batuetako kartzelannengoela. Bost urte igaro nituen ber-tan bizi eta lan egiteko paperik gabeharrapatu baininduten. Bueltan eznekien nora joan. Nire familia handikhona mugitu zen beti eta ni kartzelannengoela gurasoak eta bi anaia hil

ziren. Horren berri ziegatik irteteanizan nuen. Ez zidaten bisitarik ezkomunikaziorik izaten utzi. Kexatunintzen baina amerikarrekin alferrikda” dio Johnek ukrainar armadariharrapatutako tanke batean deskan-tsu hartzen duen bitartean.

Frontera eraman nau. Ukraina-rrak omen zeuden bertan eta aldeegitean atzean utzi zituzten hainbattanke, arma eta bonba. Lur azpikogotorleku bat erakutsi dit. Devaltsebo5 stars jartzen du sarrerako zuloan.Barruan halere ez dago batere luxu-rik. Lokatza eta zikinkeriak pilatzenari dira. “Ez dugu zulo hau erabil-tzen. Ez dakit zertarako egin zutenhorrelakorik hemen. Gerra hau arti-lleria gerra bat izaten ari da. Fran-kotiratzaileak gutxi eta aurrez aurreez diogu batak besteari eraso eginaspaldian” dio Johnek. Patxadazukrainarrei ostutako armak erakus-ten jarraitzen du. Birrindutako luba-kiak eta lehertu ez diren Grad misi-

Page 41: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

2015EKO MARTXOAREN 22A 41�

DONBASS GERRAN - TERMOMETROA

lak. Zulo horietako batetikneskatila bat irteten ikusi dut.“Jendea gosez dago eta luba-kietan jan bila ari dira. Herrita-rrei ez zaie behar adina lagun-tza iristen. Guk, gure egunekootordu bat kendu dugu inguru-ko behartsuei emateko. Ez danahikoa eta laguntza eskegabiltza. Donetsk-etik ekar-tzen dute zerbait baina ezergutxi” esan dit Johnek. Telefo-noa eman dit eta kosakoek ohiduten bezala bere etxera gon-bidatu nau: “Zuk dei nazazu,eta nik etxerik edo dudaneanetorri zaitez niregana” dio Joh-nek. Elkarri agur egin diogu.

Devaltsebora itzuli eta argi-generadore zarata dago. Sake-lako telefonoak kargatzen arida jendea kalean. “Bihar agiantelefono zerbitzua berriro mar-txan egongo dela esan dute.Jendeak bere senitartekoei

Page 42: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

42 � 2015EKO MARTXOAREN 22A

TERMOMETROA - DONBASS GERRAN

deitu nahi die. Ez dute beraienberririk izan aspaldian” esan duCostak. 34 urteko gazte honekinguruko lantegi batean lan egi-ten zuen. “Ukrainarrak sartubezain pronto lantegiak okupa-tu zituzten. Gerrarako beha-rrezko zena mantendu etaesklaboak bagina bezala laneanjarri gintuzten. Gau eta egun iadeskantsurik gabe. Beste lante-giak erre egin zituzten. Bazeki-ten ondo zantar horiek zer minegingo zioten hiriari jendealanik gabe uzten bazuten. Orainez dago ezertan lan egiterik.Laguntza soilaz bizi gara” esandit haserre.

Ukrainarrak bueltatuko otediren beldurrez dago jende asko.Ez dute galderarik erantzun nahi

ezta argazkietan agertzerik ere.Piotr, Donbasseko gobernuakbidali duen teknikari bat da. Ezdu bere aurpegia erakutsi nahi“familiaren zati handi bat Ukrai-nan baitago oraindik”, esan dit.Gaur egungo egoeraz galdetutazera erantzun dit: “Jendea desa-nimatua dago. Hiri honetan jen-deak lan asko egiten zuen etaapenas zegoen langabeziarik.Orain dena galdu eta ez duteetorkizunerako ezer hoberikikusten. Guk, berreraikuntza pla-nak hasi ditugu boluntarioekin.Ospitalea konpondu eta etxeakminez garbitzen ditugu, pixkana-ka jendea bere ortuetara etasukaldera itzuli dadin. Suntsipe-na handia da baina inurritxoakbezala gabiltza pixkana”. n

Page 43: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

2015EKO MARTXOAREN 22A 43�

TXANPONAREN BESTE ALDEAK - TERMOMETROA

KOOPERATIBAKO asanbladara doaXabier Aranbarri, “enpresako”gerente izendatuta baitago. Hitzegingo dute urteko plangintzaz,bideragarritasun ekonomikoaz, sek-torearen indargune eta gabeziez…baina kulturaren ikuspegitik. Xabiereta bere kideena ez baita kooperatibaarrunta, Azpeitiko kultur eragileeketa norbanakoek herrian euskal kul-tura sustatzeko helburuarekin sortu-tako kooperatiba baizik. Eta Sana-gustin kulturgunea dute biltoki.

Normalean horrelako gune batbideratzeko Udalari eskatuko litzaio-keenari alternatiba planteatuz, herri-ko kultur eragileek beren gain hartudute Sanagustinen antolaketa. Kokazaitezen, irakurle: gaur Azpeitian eza-gun den Uztarria proiektu komunika-tiboa du sorleku aipatzen dudan kul-tur-mahaiak. Euskal kulturabultzatzeko eta haren transmisioarijarraipena emateko sortua, herrikoplazan dagoen Sanagustin guneabideratzeko aukera iritsi zitzaien.Urte luzez Elizarena izandakoa –etaeraikina bera ere eliza izana– berres-kuratu eta berreraiki zuen UdalakXXI. mendeko lehen urteetan, etaberonen kudeaketa noren esku geratu

lehiaketara atera zuen. Kultur-mahaiarentzat aukera paregabea,herritarrek eurek kudeatutako tokibat osatzeko. Proiektua prest, lehia-ketan parte hartzeko osatu behar izanzuten kooperatiba, figura juridiko batizatea baitzen oinarrietako bat; etaberaz, aukerarik onena irudituzitzaien kooperatibaren formula.

Lehiaketa irabazita, 2011ko uztai-lean ekin zioten, Sanagustin Azpeiti-ko kulturgunea, kooperatiba elkarteaizenarekin kulturgunea kudeatzekolanari. Eta betiko eskemetan enpre-sak negozio moduan ikusten baditu-gu ere, honek izaera guztiz sozialaeman dio herriko eragileak oinarri.

FinantzazioaEgunean zehar taberna bezala fun-tzionatzen du, eta diru-iturri horrekbabesa ematen die. Baina bideraga-rritasun ekonomikoaren gakoa, azpi-marratzen dute, elkarlana da. Alegia,egitaraua ez da talde txiki baten edokanpotik datorren eragile, adminis-trazio edo enpresaren baten eskuegoten; mahaiko eragileek berenbeharren eta eskaeren arabera anto-

latzen dituzte beharrezko ikustendituzten hitzaldi, kontzertu, eztabai-dak… eta horretan datza arrakasta,antolatzen den orok babes sozialaizaten baitu. Horrez gain, erakundepublikoen laguntza ekonomikoajasotzen dute, baina ahalik etaburuaskien izaten ahalegintzen dira,administraziotik datozen diru-itu-rrien menpekotasunik ez baitutenahi.

Soreasu antzokiaOrain gutxi bigarren erronka zabal-du zaie: Soreasu antzokia. Azpeitikoerdigunean dagoen antzokiak mugi-mendu gutxi izan du orain arte, etaduela hilabete batzuk hartu du beregain kultur-mahaiak. Zine emanal-diak eskaintzeko aproposa, euskalzinemaren eta film alternatiboenaldeko apustua eginez ekin diotelanari, eta egitarau zabala antolatzenari dira.

Dena dela, esku artean daukatenguztia finkatu beharra daukate orain.Erronka asko dituzte aurretik, bainadaukatenari oinarri sendoak jarrinahi dizkiote. n

Herri mugimenduak kultur enpresaren kudeatzaile

Sanagustinkulturgunea

Kokapena: Izaera juridikoa: Helburua:

Bazkideak: Sorrera urtea:

Koordinaziorako taldetxo bat badago ere, erabakiak kultur-mahaian hartzen dira,asanbladan. Eragileek eurena sentitzen dute Sanagustin, eta tokia lortu du herrian.

| ITSASO ZUBIRIA ETXEBERRIA |

SAN

AG

UST

INK

ULT

UR

GU

NE

A

Page 44: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

44 � 2015EKO MARTXOAREN 22A

TERMOMETROA

INGELESAREN MITOAK

Espainolismo linguistikoak erreminta ezin hobea aurkitu du euskara isolatzeko: ingelesa.Hizkuntza horren inguruan mito eta gezur asko dagoela uste du Juan Carlos Moreno Cabrera

hizkuntzalari madrildarrak. Joan den urteko hondarrean izan zen Iruñeko Katakrak-en,Manu Robles-Arangiz Fundazioak gonbidatuta. Nafarroako Gobernuaren eskoletako

Ingelesa Ikasteko Programa izan zuten ardatz berak eta gainerako hizlariek. Moreno Cabreraren hitzaldiaren laburpena da ondokoa.

GAUZA BAT DA INGELESA erabilga-rria den ala ez, ikasteak merezi duenala ez. Jakina merezi duela ingelesaikasteak, baita beste hizkuntzakikasteak ere. Dena dela, ingelesakbaditu gaur egun hainbat ezaugarrimitiko, batzuetan magikoak. Ezau-garri horiek kolonialismo linguisti-koarekin daukate zerikusia. Alegia,herritarrak bere hizkuntza hitz egi-ten du, badator kanpoko hizkuntzaeta sinetsarazi diote hizkuntza horiaskoz erabilgarriagoa dela, askozhobea dela, ezaugarri ia magikoakdituela. Jada ez zaitu inork konben-tzitu behar hizkuntza hori ikasteko.Gogorarazten dizuet Penintsulangauza bera gertatu zela gaztelaniare-kin, eta gaur egun ere gauza beragertatzen da.

Jende orok hitz egiten du ingelesaGezurra. Japonian Munduko Saski-baloi Txapelketa jokatu zenean,hainbat kazetari harrituta zegoen,japoniarrek ez baitzuten ingelesahitz egiten. Arazoa ez dago Japo-nian, baizik eta Japonian askok inge-lesez hitz egiten duten sinesmenhorretan.

Egia da, Europako hainbatherrialdetan, Herbehereetan, eskan-dinaviar herrialdeetan, ingelesez osoondo moldatzen den jendea aurki

daiteke, baina ezin da esan Europanhala gertatzen denik. Frantzian, Ale-manian, Errusian, Grezian, Italianezin dugu elkar ulertu ingelesez.Jakina dagoela ingelesez egiten duenjendea, gaztelaniaz, frantsesez edoitalieraz bezala. Edonork ingelesa

hitz egiten duela indarrez sartu zaiojendeari buruan eta ikasi behar dute-la sinetsi dute, erabiliko duten ala ez,lanean behar duten ala ez, pentsatugabe. Are okerragoa, sinestuta dagoingelesa ez badaki sekulako gabeziaduela, kulturalki akastuna dela, anal-fabetoa.

Horregatik, inkestetan jendearigaldetzen zaionean ingelesa ba aldakien baietz erantzuten du. Beldu-rra ematen die bestelakorik erantzu-teak. Ideologia zentzugabe horrenarabera, ingelesa globalizazioarenhizkuntza da. Ez. Ingelesa baliaga-rria da, baina batzuetan berez ez

dauzkaten ezaugarriak atxikiz, hiz-kuntzak inposatu egiten dira. Beregaraian gauza bera gertatu zen lati-narekin eta grezierarekin.

Lanerako, egunerorako, beharkoduzuLan ona aurkituko duzu. Hara non,Alemanian erizain izan nahi duenarialemana eskatuko zaio, alemana hitzegiten duten gaixoak artatu beharkobaititu. Frantziara joan eta ileapain-tzaile edo arotz izan nahi badu,frantsesa jakin behar du frantsese-kin aritzeko. Hau esan ohi didate:“Maila handiko exekutiboek-etaingelesa jakin behar dute”. Denokgure seme-alabak multinazionaleta-ko goi-mailako exekutiboak izatekohezten ari al gara bada?

Beraz, ingelesa ez da baliagarriaNafarroan, ez behintzat eguneroko-an. Ingelesa erabilgarria da, merezidu ikasteak, literatura interesgarriadauka, ez diot ikasi behar ez denik,baina ez esan mundu osoan ulertze-ko balio dizun hizkuntza dela. Benobai, agian, munduko aireportu guz-tietan. Dena dela, aireportuan ahaliketa denbora gutxien egoten gara, 6-7 ordu badaramatzat handik atera-tzeko desiatzen nago. Museoetanere bai, ados. Museo handietan,zeren ni Armeniako museoetan

“Inork ez du zalantzanjartzen ingelesa ikasibehar den ala ez. Aregehiago, hizkuntzamenperatu behar da”

J. C. Moreno Cabrera,hizkuntzalaria

| ONINTZA IRURETA AZKUNE|

«Ingelesa ez, euskara dabaliagarria Nafarroan»

Page 45: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

2015EKO MARTXOAREN 22A 45�

INGELESAREN MITOAK - TERMOMETROA

AR

GIAegon naiz eta han errusieraz baino

ez zuten hitz egiten. Baina umeak ezditugu heziko museoetan bizitzekoezta? Gure seme-alaben heziketaingelesaren inguruan sortu denideologia baino askoz serioagoa da.

Ingelesa eztabaidaezina daInteres politikoa al dago ingelesaneurriz kanpo balioztatzeko eta eus-karak gutxiesteko? Mito aureolariaurre egin behar zaio, zeren besteakbeste ingelesari berari egiten diokalte, hizkuntza hori besteak bezain-besteko duina baita. Hizkuntzainperialista eta inposatzaile gisaagertzen da, baina hizkuntzak ezdira hala.

Aureola horren barruan, bitxiada, ingelesa eztabaidaezin bihurtuda, inork ez du zalantzan jartzeningelesa ikasi behar den ala ez. Aregehiago, hizkuntza menperatu beharda, hitz-jario jatorra behar da izan.Kultura handiko jende askok sufri-tzen du, ingelesa ez dakielako. Niklana egiten dudan unibertsitateaningelesa menperatzen ez duen osokultura maila handiko jendea dago.Ingelesa ez menperatzeagatik kultu-ralki gabezia handia dugula esatendigute.

Espainolismo linguistikoak eus-kara isolatzeko erreminta ezinhobea lortu du. Inork zalantzanjarriko ez duen zerbait aurkitu beharbadugu, badakigu zein den erremin-ta perfektua: ingelesa. Erremintaezin hobea euskarak hezkuntza sis-teman aurrera egiten jarrai ez dezan.Euskara ikasi beharko da, bainaaskoz garrantzitsuagoa da ingelesaikastea.

Nik jarraitzen dut esaten Nafa-rroan egunerokoan bizitzeko askozgarrantzitsuagoa dela euskara jaki-tea ingelesa jakitea baino. Informati-kako multinazional batean lan egite-ko litekeena da ingelesa eskatzea etaez euskara, baina Nafarroan euskarahizkuntza erabilgarria da, ez da hiz-

kuntza atzerritarra. Horregatik, hirueleko hizkuntza ereduaren ideiarenaurka egiten dut, hiru elekoa gazte-lania, euskara eta ingelesa ulertzenbadugu. Akats handia da. Euskaraezin da jarri gaztelaniaren eta ingele-saren mailan. Hiru elekoak horrelabeharko luke: euskara, gaztelania etaatzerriko hizkuntza. Ingelesak fran-

tsesarekin, italierarekin... lehiatubeharko du eta ez du inolako arazo-rik izango horretarako, eta atseka-bez diot. Zeren ingelesa ikastekoerabiltzen den denbora erdian fran-tseseko erdi maila lor daiteke, adibi-dez. Ezagutzen dut bizitza guztia

ingelesa ikasten ari den jendea eta ezdena gai telesail bat jarraitzeko.Denbora erdia frantsesa, italiera edoportugesa ikasteko erabili izan balu-te... Beraz, hiru eleko eredua euska-ra, gaztelania eta ingelesa izateaonartezina da. Euskara, gaztelaniaeta atzerriko hizkuntza beharkoluke izan, eta atzerriko hizkuntzabakarraren ordez bi badira bi. Inge-lesak ez die garrantzia eta denborakendu behar euskarari eta gaztela-niari. Hori bai, gaztelania Nafarroanhizkuntza nagusia izanda, eta euska-ra gutxiagotua, denbora gaztelaniarikendu behar zaio, ez euskarari. Jaki-na, uste badugu euskarak indar han-diagoa hartu behar duela, bestelanoski ezetz.

Nafarroan intentzio politikoa otedagoen ingelesa gehiegi balioztatze-ko eta euskara gutxiesteko? Espai-nolismo linguistikoaren sustraiakanglizismo inperialistaren berdinakdira. Gaztelania eta ingelesa, katala-na eta euskara baino goragoko hiz-kuntzak dira.

Jakina, ingelesa sartzeko inten-tzio politikoa dago, ingelesa ez daeztabaidagarria. n

“Denok gure seme-alabak multinazionaletako goi-mailako exekutiboak izatekohezten ari al gara bada?”

“Hiru elekoak horrelabeharko luke: euskara,gaztelania eta atzerrikohizkuntza. Ingelesakfrantsesarekin,italierarekin... lehiatubeharko du”

J. C. Moreno Cabrera,hizkuntzalaria

Babeslea: Bizkaiko Foru Aldundia

Page 46: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

46 � 2015EKO MARTXOAREN 22A

TERMOMETROA

INTXAURRONDOKO kuartela, 1985ekoazaroak 26.

Norbait garrantzitsua sartu zen gelan.Berehala nabaritu nuen. Akaso bere ingu-ruan egin zen isiltasunagatik, edo hartuzuten morrontza moldeagatik. Nireaurrean jar ri zen… Kaputxa kenduzidan…

–Ba al dakizu nor naizen?– galdetuzidan.

–Bai. Galindo zara.–Zure komandokoek jarraipenen bat

egiten ari zarete edo?–Ez, inondik ere ez. –Orduan zergatik ezagutzen nauzu?.–Telebistan ikustetik ezagutzen zaitut.Barrabiletatik heldu eta bihurritu egin

zizkidan.–Gauzak kontatzeko ekarri zaitugu

hona… Beraz ez dezagun denborarik galdueta hasi hitz egiten mutil… bestela, lehertuarte bihurrituko dizkizut barrabilak.

Barrabilak estutu zizkidan eta jota utzininduen. Kaputxa jarri zidan berriz etaalde egin zuen.

Horrela ezagutu zuen Ion Arre-txek Enrique Rodríguez Galindo,garai hartan Intxaurrondoko Guar-dia Zibilaren buru zena, eta geroagoJoxi Lasa eta Joxean Zabalaren tortu-ra eta hilketengatik espetxeratutakoa.Rodríguez Galindok 75 urteko kar-tzela zigorra bizkarreratu zuen baina4 urte pasa zituen espetxean, gaixota-sun larria argudiatuta eman ziotenaskatasuna.

Ion Arretxek Madrilen aurkeztuberri duen Intxaurrondo. La sombra delnogal (Intxaurrondo. Intxaurrondoa-ren itzala) liburuaren pasarte bat dagoikoa. 2008an egin zen ezagun beraere Mikel Zabalza atxilotu zutengauean eraman zuela Guardia Zibi-lak. Eraman eta torturatu. Urtehorretan, Jaime Rosales zine zuzen-

dariak Tiro en la cabeza filman prota-gonista etakide bat zen aktore nagu-siaren papera eman zion eta, horrenharira, Ion Arretxek 1985ean atxilotuzutenekoa kontatu zuen. Madrilenbizi da egun eta gidoilari, marrazkila-ri, zuzendari artistiko eta idazlea da.

Arretxe 1985eko azaroaren 26kogoizaldean atxilotu zuen GuardiaZibilak Errenteriako bere gurasoenetxean, 21 urte zituela. Gau horretanbertan atxilotu zituzten Mikel Zabal-za, Idoia Aierbe haren neskalaguna,Zabalzaren lehengusu bat eta IonArretxe bera.

Guardia Zibilak ETAko komandobateko kide izatea leporatu zien,baina Arretxeren esanetan berak ezzituen beste hiruak ezagutzen. Arre-

txe etxean atxilotu eta mendira era-man zuten, kolpeez eta irainez gain,erreka batean burua behin eta berrizsartu zioten, ia itotzeraino. Torturalatzak jasan zituen hamar egunekoatxilo aldian eta, Madrilgo Caraban-chelgo espetxean hiru egun eginondoren, epaileak kargurik gabe libreutzi zuen.

“Nik ez nuen inoiz ikusi Zabalza–dio Arretxek liburuan–, eta zer ger-tatu zen segurtatzeko moduko ausar-ta ez naiz izango. Baina irudika deza-ket, eta ez da asko irudikatzea,atxilotu gintuzten gauean ni eramanninduten toki beldurgarri eta ilunberera eramango zutela, burua errekaberean sartuta torturatuko zutela, etaeskuetatik joan zitzaiela”.

“Zabalza eskuetatik joan zaie”Pedro Gómez Nieto guardia zibilaIntxaurrondon zegoen garai haietaneta CESID Espainiako zerbitzusekretuen buruetakoa zen JuanAlberto Peroteri zera esan zion1985ean: “Zabalza eskuetatik joanzaie, galdeketetan geratu zaie”. ElMundo egunkariak eman zuen horrenberri 2004an.

Antza, hil eta berehala kuarteleanbertsio bat asmatu zuten: atxiloketa-ren gauean hiru guardia zibilek zain-duta zulo batera zihoazenean Bida-soara egin zuen salto Zabalzak.Horretarako, Intxaurrondoko igerile-ku batean –beste batzuen esanetanBidasoako urez betetako bainuontzibatean– eduki zuten gorpua, etaegun batzuk geroago Bidasoara botazuten.

Espezialista askoren ikuspegitik,ostera, Zabalzaren ihes modua sines-gaitza zen. Baina 25 urteren ondorenkasua artxibatu egin zen eta halajarraitzen du. n

INTXAURRONDOKO ITZALAK

Mikel Zabalza atxilotu zuten gau berean eraman zuten Ion Arretxe Intxaurrondoko kuartelera.Tortura latzak jasan zituen, eta orduan bizitakoa bildu du liburu batean.

Galindok barrabilak estutzen zituenekoa

Goian, Ion Arretxe, Zabalzarekin bateratortutak jasandakoa. Behean, Galindo.

| XABIER LETONA |

FIA

TLU

X.C

OM

Page 47: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

2015EKO MARTXOAREN 22A 47�

| ONINTZA IRURETA AZKUNE | EUSKARA ALBISTEAK - TERMOMETROA

ABIADURA HANDIKO TRENAREN aldekoek, batez ereEspainia, Madril, Gasteiz eta Iruñeko gobernuek,baina baita etekin handienak aterako dituzten zemen-tugile eta ingeniaritza enpresek ere, azken egunotansekulako zaplaztekoa jaso dute aditu independenteenpartetik. Laburrean, legebiltzarreko egoitzan azaldudute AHTa –eta bereziki “Euskal Y”-a– ez litzatekee-la eraikitzen hasi behar inoiz, finantzen ikuspegitik ezdelako bideragarria, ezta jasangarria ere, ingurumena-ri eta gizarteari begiratuz gero.

Erakundeei proposatu diete proiektua geratzea, etaaurrera segituz gero, abiadura handiko linea birmol-datzea erdibidean geltokiak izango dituen ohiko abia-durako trenbide bat eginez. Hasierako proiektuakEAEko hiru hiriburuak lotzea baino ez du helburueta Iruñea korridore baten bidez konektatzea. Txarte-len prezioa 25 euro ingurukoa litzateke hiriburu bate-tik bestera, eta Madrilera joateko berriz 75 eurokoa.Elitista izateaz gain, ez luke inolako abantailarik izan-go autobusarekin alderatuta, hau askoz merkeagoabaita eta ibilbide bera egiteko minutu gutxi batzukgehiago besterik ez baititu behar. Europarekiko kone-

xioa funtsezko helburutzat dute, baina momentuhonetan ez du inolako datarik.

AHTk Euskal Herrian 10.000 milioi euroko aurre-kontua zuen: 6.000 milioi “Euskal Y” delakoak, 3.150milioi Nafarroako korridoreak eta beste 1.000 milioiLapurdiko zatiak. Oraindik 4.000 milioi euro jarribehar omen dira. Gauzak horrela, zergatik egoskortuingurumena eta ekonomia kaltetzen dituen proiektuantisoziala aurrera eramaten? Arrazoi bakarra baizikezin daiteke egon: proiektua inoiz eztabaidatu nahiizan ez duten horien interes politikoa, beste taldesozial, herrikoi eta politikoen –bereziki ezker abertza-learen ingurukoak– eta ETAren ikuspegiaren aurreaninposatu izanagatik. Orain proiektu hori geraraztealitzateke, praktikan, “estremistei” arrazoia ematea. Etahori ezin dute onartu. Kosta ahala kosta egingo dute,hori bai, diru publikoarekin, nahiz eta aditu horietakobatek dioen “helikoptero zerbitzua” errentagarriagoalitzatekeela “Euskal Y”-a baino. Latza da hori gero,egoskortuta dauden instituzioetako kideentzat!

Juan Mari Arregi

Zergatik egoskortu AHTrekin?

EKONOMIAREN TALAIAN - TERMOMETROA

MARTXOAREN 13AN, Euskal HerrianEuskaraz taldeak kudeatzen duenArrasateko Jai Zale tabernan eseriziren Aitor Montes medikua etaGarazi Sagasta erizaina. Helburua:Elebiderako, Behatokirako, Sendagi-leen Elkargorako eta Osakidetzakeskualdeka dituen zuzendaritzetara-ko osasun alorreko kexak eta irado-kizunak biltzea. Lan moldea: Ostira-la zela baliatuz, poteoan lasaiederrean zebiltzanek kexak helarazi-ko zizkieten bi boluntarioei eta haiekarduratuko ziren bidalketak egiteaz.

90 kexa eta iradokizun jasotzealortu zuten, eta Montesek adieraziduenez, gainezka egin zuten eta ezinizan zituzten eskaera guztiak bidera-tu. 90 horietatik 78 Elebidera bide-ratu dituzte. Alderaketa egiten hasi-ta, 2013an Elebiden 228 kexa jasozituzten zerbitzu publikoei lotuta,eta horietako 20 baino ez ziren osa-sunari lotutakoak. Beraz, kopurua

laukoiztu da arratsalde bateko eki-naldian.

Antolatzaileek, 2015ean, Arrasa-teko bilketa modua erabiliz edo bes-telako moduez, 2.000-3.000 kexalortu nahiko lituzkete. Herritarrenpresioa, eskaria, eskaintza bihur dai-tekeelako.

Aitor Montes medikua eta GaraziSagasta erizaina, arrasatearrekegindako kexa eta iradokizunakbideratzen. Beraiek ez zutenpoteatzeko astirik izan.

GO

IEN

A

“Haur eskolakeuskaraz”, etaeremu mistoan

NAFARROAN, Euskararen Legeaaldatzea lortu da. Eremu ez-euskal-dunean, eskola publikoetan euska-razko adarrak ireki ahal izango dira,eskaera kopuru jakin bat baldinbadago. Ateak zabalik dira eremuhorretan, baina horrek ez du esannahi beste eremuetan euskarazkoadarrak eskatu ahala irekitzen dire-nik. Eremu mistoan, Iruñean zehaz-ki, “haur eskolak euskaraz” eska-tzen ari dira aspaldidanik. Azkenprotesta martxoaren 11n egin dute,Arrotxapea auzotik Udaletxe plaza-raino, eta Iruñeko Udalari eskatudiote haur eskola gehiago prestatze-ko euskaraz.

Gaur egun bi haur eskola bainoez daude, biak Txantrea auzoan.Horietako bat Arrotxapera eraman-go dute. Alabaina, eskaera eskaintzabaino handiagoa da Nafarroakohiriburuan.

Elebideri eskaera kopuru laukoitza,Arrasateko “Kexa poteoari” esker

Page 48: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

48 � 2015EKO MARTXOAREN 22A

TERMOMETROA - NET HURBIL

RIA Novosti agentziarentzako AlexeyRikolskyk egindako argazkiak Vladimir Putinerakusten du 2014an iristen Neguko OlinpiarJokoak burutu behar ziren Sotxira. Aurreandauka, berari begira, Vladimir Yakunin Esta-tuaren trenbide konpainia nagusiaren lehen-dakaria eta Putinen hurbileneko laguntzailea,Eltchaninoffen aburuz. Yakuninek Mendebal-dearen kontrako mintzo bortitza erabiltzeazgain, urtero joaten da Jerusalemera erromeseta Errusian santuen erlikien tourneeakantolatzen ditu: Errusiaren berpizkunde erli-jiozko eta moralaren abangoardia izan nahidu Yakuninek. Eragin handia omen daukatePutinen aita konfesorea den Tikhone Chev-kounov apezak eta Nikita Mikhalkov zinegi-leak. Denek ere berenganatzen dituzte atze-rrian hil zen Ivan Ilyne filosofo ultraeskuindareta antikomunistaren ideiak, zeinaren tes-tuak gero eta sarriago agertzen omen direnikasleek eskoletan egin beharreko lanetan.

HAINBAT LIBURU ARRAKASTATSUplazaratua du Michel Eltchaninof-fek, tartean telezaborra analizatzenzuen “L’Experience extreme” polemi-koa. Philosophie Magazine hilabeteka-riaren zuzendariorde da. Fenomeno-logia eta pentsamendu errusiarreanberezitua, Dans la tête de Vladimir Pou-tine argitaratu du, bere ustez Erru-siako liderrak darabiltzan ideiendeskribapena. Gizarte zientzietakoliburuez informazio eta elkarrizketaaberatsak eskaintzen dituen La Viedes Idées gunean elkarrizketatu dute.Hona han esanen pasarte hauta-tuak.

Sobietar aroaren oinordekoa daPutin, bere lehenengo berrogeiurteak Sobietar Batasunan bizi izanditu. Ondo erantsi zaizkio ordukobalioak, abertzaletasuna, militaris-moa, potentzia handiaren konple-xua. Lan egin du bere ustez nazioa-ren elitea biltzen zuen KGBn,1991n FSB bihurtua. Aldiz, badirudiez duela inoiz sinetsi Estatu ekono-miaren eredu komunistan edo klase-rik gabeko gizartean. Ondorioz,1999an agintera iritsi denetik sobie-tartasuna ezarri nahi izan du berriro.Hala ere, berak aitortu du asmoaduela uztartzeko tsarismoaren etakomunismoaren herentziak.

2000tik 2004rako aginte aldianprofil liberal bat eskaini zuen Puti-nek. Mendebaldeko sistemen estan-

darretara biltzen da, eta aldarrika-tzen du Errusian egonkortasuna etahazkundea berreskuratzea, mundumailako prestigioarekin batera.

Baina 2004tik aurrera Beslangotriskantzak ebaki zion moderniza-zioaren aldeko hizkera. Kaukasoaldean Beslan herriko eskolan mili-tante txetxeniarrek ikasle, irakasleeta gurasoak bahiturik, ErrusiarArmadaren indar bereziek egindakoeraso kaotikoan 346 pertsona gerta-tu ziren hilik. Biharamunetik Puti-nek diskurtso politikoa arras aldatu-ko zuen.

Hamabost egunen buruan jaki-narazi zuen eskualdeetako buruza-giak Moskutik izendatuko zirela,bertako jendeek hautatzeko ordez.Eta Moskuko patriarka ortodoxoa-rengana jo zuen Putinek, ErrusiaElizaren laguntzarekin askatzekojende basatien hatzaparretatik. Geor-giatik (2003) Ukrainara (2004)Sobiet Batasun ohian ugaritu zirenkoloretako iraultzak haserre hartukozituen, zer esanik ez Baltiko itsasbazterreko herrialdeak OTANeneta Europar Batasunan sartzea.

Gertakizun hauekin jabetu daPutin Mendebaldeko potentzienetsaigoari egin beharko diola aurre.Dimitri Medvedeven 2008tik 2012aarteko agintaldiaren ondotik, berri-ro lehendakaritzan jarrita areagonabarmenduko ditu Vladimir Puti-

nek aurreko bi agintaldietako ezau-garriak: kontserbazionismo deka-dentean erori eta sustrai kristaueta-tik urrundu dela uste duenMendebaldearen kontra ekin dio;“bide errusiarra” aldarrikatu duMendebaldearen etsaigoari kostaahala kosta aurre egiteko; Eurasiadeitu proiektua bizkortzen ahale-ginduko da.

Eurasia, “lehorreko inperioa”Vladimir Putinen erreferentziaideologikoetan hiru nabarmenduditu Eltchaninoffek. 2005etik honasarritan aipatu du Ivan Ilyne (1883-1954) filosofo errusiar atzerriratua,antikomunista eta antidemokrata,Franco eta Salazarren mireslea.Kontserbazionismoa oinarritzekoformulak hartzen ditu Nicolas Ber-diaev (1874-1948) eta ConstantinLeontieven (1831-1891) idatzieta-tik. Eta teoria eurasiarra sustenga-tzen du Lev Goumilev (1912-1992),ideologo sobietarraren gainean.

Errusia Handiaren historiankonpondu beharreko gai nagusi batbeti izan delarik –Eltchaninoffenahotik ari gara– nola uztartu herrial-dearen batasuna bere baitan dituennazio eta kultura hain ezberdinenarteko elkarbizitzarekin, maila prak-tikoan Putinek burdinazko ukabilaerabili du, Txetxenian hasita. Bor-tizkeriarik odoltsuenaz baketu zuen

Putin anti-modernoa da, kontserbadorea eta inperialista.Mendebaldea eta nabarmenago Europa gainbehera datozela

sinetsirik, eredu politiko eta sozialtzat “bide errusiarra”aldarrikatzen du. Hori dio Michel Eltchaninoff filosofo

frantsesak, politikariaren erreferentzia teorikoak azterturikDans la tête de Vladimir Poutine liburuan.

Nolako Errusia daVladimir Putinek

buruan darabilena?

| PELLO ZUBIRIA KAMINO |

Page 49: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

2015EKO MARTXOAREN 22A 49�

- TERMOMETROA

Txetxenia, han agintzen ipiniz gaurjaun eta jabe dirauen Kadirov. Txe-txenian hasita Kaukaso osoan gero,bukatu ziren autonomia eta gainera-ko ameskeria lokalak, horren ordezezarriz aginte bertikal deitu zaiona.

Maila teorikoan, ordea, tarteka-tzen ditu batean Errusiaren izatekristau ortodoxoa eta hurrengoannazioaren etnia anitzeko eta kredoezberdineko izaeraren apologia,harro aldarrikatuz Errusiak 15milioi musulman dauzkala bere ere-muan. Eurasismoa deitu denarenteorikoak ahalegintzen dira erakus-ten Europa eta Asia artean hiruga-rren kontinente bat dagoela, Eura-sia, koherentzia bat omen daukanaklima, landaredi, hizkuntza eta pai-sai aldetik, horietan elkarrekin bizi

baitira eslaviar ortodoxoak, turko-fono musulmanak eta baita budis-tak ere.

2013ko hitzaldi batean Putinekesan zuen Errusiak biltzen duelalehorreko inperioa, gai den aurre egite-ko itsasoko inperioa dena Euroatlanti-dari. Errusiaren alderantziz, Euro-par Batasunak porrot egin du: ez dagai ez bere herritar guztien ongiza-tea bermatzeko, ez nazioartean bereburua indarrez azaltzeko.

Europa zabalik egonik klase guz-tietako etorkinei, ez du asmatu isla-mismoaren pozoiari aurre egiten.Herritarrei dagokienez, europarrakbururik gabeko kontsumista bilaka-tu dira, azalekoak, abertzaletasuneta ideia handi guztiekiko zentzuoro galdu dute.

Erlatibismo horren kontra, kultu-razko gainbeheraren, politikoki poli-taren, amnesiaren, masokismodemokratikoaren eta minoriekikoahuleziaren aurrean, Putinek susta-tzen du hezkuntza morala oinarrituakristautasunaren balioetan, kulturaklasiko eta liburutarrean, abertzale-tasunean, militarismoan eta hierar-kiarekiko errespetuan. Konplexutasunloraberrituaren teorikoa den Cons-tantin Leontievi jarraiki, Putinekuste du Europa gain behera dato-rren bezala Errusia bere historiarengorako fasean dagoela.

2011ko protesta handien ondo-ren hartu duelarik berriro agintea,Putinek bi ardatzetan oinarritu duherritarrak bereganatzeko diskur-tsoa: ama Errusiaren handitasunaeta etsai erasokorrez inguratutagotorturik bizitzearen kontzientzia.

Krimea bereganatzeko hitzaldianesan zuenez, 2014ko martxoan,XVIII. mendetik ari dira Mendebal-deko potentziak Errusia hesitunahian. “Baina denak du bere muga.Eta Ukrainari dagokionez, mende-baldarrek marra horia pasa egindute. Baldar, axolagabe eta modu ezprofesionalean jokatu dute”.

“Errusiarren gehiengo izugarriak–amaitu du Eltchaninoffek– Puti-nen hitz anti-mendebaldetar etaespantsionistak ontzat ematen dituantza. Baina egoera ez egonkorre-tan iritzi publikoa aldakorra izanohi da. (...) Ikusi beharko da Puti-nen hitzek noiz arte liluratukodituzten errusiarrak. 2015 gogorbat nozituko dute petrolioaren mer-katzeak eta, neurri txikiagoan, Men-debaldeko zigor ekonomikoek eka-rritako krisiagatik”. n

Page 50: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

50 � 2015EKO MARTXOAREN 22A

NAFARROAKO KUTXARENdesagerpena ikertzen duen Nafa-rroako Legebiltzarreko batzor-deak martxoaren 20an aurkeztukoditu ondorio nagusiak. Funtsean,ezingo du bere helburua beteduela esan, hau da, CANen desa-gerpena nola gertatu zen azaltzea.Hasieratik sumatzen zen bezala,hori hurrengo legealdirako geldi-tuko da, Legebiltzarreko osaketakhorretarako aukerarik ematenbadu bederen.

Baina ahaleginak merezi izandu, zalantzarik gabe, batez erehainbat datu eta borondate osoagerian geratu direlako. Bat,CANeko kudeatzaile ohiek ezdute ikerketarik errazteko inongoasmorik, ezta kudeaketa hau zain-du behar zutenek ere. Bi, PSNberriz izan da giltzarri Batzor-deak egiazko ikerketarik egin ezdezan eta berriz UPNrekin aliatuda elkarrekin azken 30 urteetanegindako ibilbidearen babesean.Hiru, agertutako datu, azterketaeta borondateek, argi utzi duteCANen kudeaketa oso txarra izanzela.

CAN Fundazioak, EspainiakoBankuak, Caixabankek, FROBek(Banku Erreformarako Birranto-laketa Ordenaturako Fondoa) etaCECAk (Espainiako AurrezkiKutxen Konfederazioa) ukatuegin diote Nafarroako Legebil-tzarrari honek eskatutako infor-mazio esanguratsuena. MadrilgoParlamentuko batzorde batekeskatu izan balio, hari ematerabehartuta leudeke, baina parla-mentu autonomo bati ez; fun-tsean, datuen babeserako legeaurra dezaketela argudiatu dute.Eskerrak ustelkeriaren aurkakoeta gardentasunaren aldekogaraian bizi garen!

Diruaren kudeatzaile erraldoiakEzkutalekun gotortu dira, bainadiruaren zaintzaile txikiek leihoakireki eta aire freskoaren sarreraahalbidetu dute. Hori da Nafarro-ako Kontuen Ganberak bestebehin ere egin duena. NafarroakoLegebiltzarrak eskatu zion aztertuzitzala CANeko kontuak 2001etik2011ra, tartean Banca Cívicarensorrera. Ondorioak beste behinere azpimarratu du gertatutakoa-ren hondamendia: 2009an bankufusioen prozesuari ekin aurretikCANek 1.170 milioi euroko balioazuen eta prozesu honen amaieran,2011n, Caixabankek 175 milioitanerosi zuen. Zer gertatu zen tar-tean? Hori ezin duela erantzunaipatu du Kontuen Ganberak,horretarako informazio nahikorikez duelako.

Hilaren 20an talde bakoitzakbere ondorioak aurkeztuko dituLegebiltzarreko ikerketa batzor-dean eta martxoaren 26an eztabai-datuko da osoko bilkuran. PSNberriz izango da UPNren makulueta Ezkutalekuko leihoak hurren-gora arte itxiko dira tinkotasunez.Testuinguru honetan, Maria Chi-vite PSNko lehendakari hauta-gaiak hurrengo legealdi hasierara-ko garbiketa demokratikoa etagardentasunari buruzko batzordeaagindu du. Txiste txarra, hori daesan liteken txikiena.

Epaitegiek kontrakorik erakus-ten ez badute, Espainiako legediakberriz erakutsiko du nahiago dueladatuak ezkutatzen laguntzea, gar-dentasun eskaerari bide emateabaino; nahiago duela boteretsuendefentsan jardutea, herri boronda-tearen ordezkari den Legebiltza-rrari erantzutea baino. Alde ona dahori guztia gero eta garbiago ikusidela orain, besteak beste, oposi-zioak ikerketa batzorde hau bul-tzatu duelako.

ALDAKETA nahi du alderdi bateketa honako mezuak luzatu dizkiogizarteari: ”Egungo sistema indibi-dualistaren aurrean mugimendusozialek bultzatzen duten alternati-ba solidarioa nahi dugu”. (...) “Per-tsona askoren ustez ez dago ekono-mialari dogmatikoek egiazientifikotzat saldu nahi dituztenekonomia kapitalista basatia etamuturreko kontsumoa baino beste-lako ekonomiarik” (...) “Pentsa-menduaren alor desberdinetatikhamarkadatan lantzen ari den Oina-rrizko Errenta Unibertsala da azter-tu behar den proposamenetakobat”. (...) “Gure proiektua gehiengozabalak bilatzeko sortu da” (...)“Eraldaketarako tresna gara”.

Hego Euskal Herrian EAJ, EHBildu, UPN, PSOE, PP eta Pode-mos izango dira eskaintza nagu-siak oraingoz. Gorago aipatutakoesaldiak EAEko Podemosen Eus-kal Hiriaren agiri batekoak dira.EAEko Podemosek esan du,gobernatzeko indarrik ez badu,nahiago duela oposizioan egotea.Kultura politiko oso desberdineta-koak izan arren, ulergaitza litzate-ke Podemosek eta EH Bilduk batez egitea hainbat lekutan goberna-tzeko, botoek horretarako aukeraemango balute. n

DA

NI

BLA

NC

OXabier Letona

TERMOMETROA - MALTZAGATIK

Ulergaitza litzatekePodemosek eta EH Bilduk bat ez egiteahainbat lekutangobernatzeko, botoekhorretarako aukeraemango balute

Eskerrak gardentasun garaian gauden

Page 51: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak

ASTE HONETAKOzozketakArgiako harpidedunentzat

AZKEN IRABAZLEAK (2452. Argia)EUREKAEdurne Zuazabeitia Olabe (Gasteiz)Estitxu Kortejarena Ugarte (Tolosa)

AQUARIUMA Galdakaoko Aek Euskaltegia (Galdakao)Izaro Sudupe Altuna (Azkoitia)Josu Diaz De Otalora Serna (Usurbil)Felipe Alkorta Andonegi (Donostia)

SAN TELMO Fernando Bustillo Maestro (Donostia)Ana M. Zubiarrementeria Olañeta (Eibar)Xabier Azkue Ibarbia (Zumaia)

EKAINBERRI Iñaki Zubeldia Otegi (Ikaztegieta)Imanol Irigoien Aranberri (Oiartzun)Jokin Igartua Madinazkoitia (Oñati)

OKATXUAmara Berri Aek Euskaltegia (Donostia)

* Bisitaldietarako epea: Bi hilabete

PARTE HARTZEKOAstelehenetik ostiralera 08:00-15:30Tel: 943 37 15 45 • [email protected]/gunea

Lar Zaldiak

Bi lagunentzako saio bat

LARTZANDIETA Baserria,Urdaiaga auzoa, 44Usurbil GIPUZKOAwww.larzaldiak.com

San Telmo museoa

3 lagunentzakobina sarrera

Zuloaga, 1 Donostia GIPUZKOA

www.museosantelmo.com

BARTOSZ PERNALMICHAL SZKIL

QUINTET JAZZ GETXO

5 CD opari

www.hotsak.com

Illimani

liburua opari

www.argia.com/denda

ARTIUMARTE GARAIKIDEKO

EUSKAL ZENTRO-MUSEOA

3 lagunentzakobina sarrera

Frantzia, 24Gasteiz ARABA

www.artium.org1

3

5

2

4

Page 52: Bilbao Ría 2000 - Argia · dituen ADIF, FEVE…), eta beste erdia EAE-koei: Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak. Lehen hiru-rek %15na dute, laugarrenak