Bilbao 13 Suzko lorea ‘Lo zaudela - Erein argitaletxeaastekaria sortu zen Bilbon 1932an, Manu...

1
13 Bilbao ‘Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak’ ikel Etxabururen Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak (Erein, 2016) urbanoa da baina naturarekiko erreferentziaduna, itxaropentsua baina hitsa, geldoa arean. Gauzen inguruan ohartze- ko deia da zelanbait. Autoreak be- rak esana du: “Poesiak badu erre- alitatea eraldatzeko mailu hori. Niretzat poesia hori da: begiratze- tik ikustera dagoen urrats hori po- emetan islatzea. Zein da urrats hori? Kontzientziarena”. Eta kontzientzia poetikoa eta soziala nahastean, ibiltzen ditu kaleak, barnekoak zein kanpoko- ak, bihotz-begiak zabalik, eta ez hainbeste begiak eurak. Horrela errebelatzen zaiz- kio gaueko biz- tanleak, kutxazai- netako maizte- rrak, ikusezin bi- hurtu ditugun geure mamuak: “Eguzkia irten da./ Plazetako egurrezko eserlekuak okupatuta daude,/ beti daude okupatuta,/ eta beti dira berdinak/ egurrezko eserlekuak hartzen dituztenak”. Horregatik liburu honen ha- riak biderkatu egiten dira hiria- ren irudi-amarauna sortu arte. Fikzio pertsonal antzeko bat da amaraun hori, esperientziak eta oraina lotzen dituena modu aski erreal batean, lirismo aski haus- nartu batekin. M ‘Erleak, satorrak, beleak’ do! Argitaletxeak argitara- tua, Gaizka Sarasolaren Erle- ak, satorrak, beleak antzerki lana definitzeko, argitaratzaileek eu- rek diote hiru teatro-testu topatu- ko ditugula liburu honetan: Urak ttiki dire, Lur azpikoak eta Talaka. Bere poetikoan zorrotza da Sara- solaren teatroa, eta bere zorrotze- an mingarria, ezerosoa bezain erreala delako kontatzen duena. Inguruan duen errealitatea gor- din hartu du egi- leak, eta bufoia- ren arimari fidel, itsusia edertu du, antzerki bila- katuz. Liburu hau harribitxi bat da, ezohikoa euskal literatu- ran: teatro-testu- gintzaren tradi- zio moderno eta garaikide ugari- ren aztarnak suma daitezke ber- tan eta, oroz gain, gaurko jendar- teak erantzun nahi lituzkeen gal- derak taularatzen dira, nabar- men. Gaizka Sarasola Iartzabal (Lesaka, 1974), txistulari eta mu- sika irakasleada, Mairu Antzerki Tailerraren sortzaileetarikoa. Tal- de horren zenbait lanetarako mu- sika sortu eta testuak idatzi zituen; horien artean Erregea, soldadua eta bufoia antzezlana, 2005an Bortzirietako Kafe-Antzerki Beka saria jaso zuena. E izan zen Zeruko Argia haren proiektua. Gipuzkoan, bestal- de, El Día egunkariak ere Artze- lus donostiarraren eskutik egu- nero euskarazko gaiak argita- ratzen zituen. Garaiko euskarazko aldizka- rietan –aipatutako Argia zein Ekin, edo Jesusen Biotzaren De- ya– idazle-belaunaldi osoa tre- batu zen kazetari zereginean. Euskal prentsaren sarea indar- tu egin zen. Euzkadi egunkaria- ren tradizioan Euzko izeneko astekaria sortu zen Bilbon 1932an, Manu Ziarsoloren be- raren ekimenez. Beraz, bes- teak beste Bilboko Euzko eta Donostiako Argia, bi tradizio aski desberdin baina finean helburu berekoak, bi horiek izan ziren Eguna egun- karia ahalbidetu zutenak. Egu- na-k Euzko Alderdi Jeltzalea- ren ikuspuntuak zabaldu zi- tuen, antifaxismoa ardatz. Eus- kal abertzaletasun jeltzalearen bozgorailu izan zen eta hiz- kuntza abertzaletasun horren muintzat zeukan. Gainera bere ipar izan ziren kristautasuna- ren eta katolikotasunaren de- fentsa egitea, Eusko Jaurlaritzaren alde jo- katzea eta gizarte-arazoez ar- duratzea, izan obreroenak edo arrantzaleenak edo baserri- tarrenak: “Bakartade aundian doguz baseritarak. Bakarta- dean dogunezanez euron eska- bideak, euron bearak, euron diadarak entzun bear leukieza- nekana ez dira eltzen. Bidean galtzen dira”. Taldearen garrantzia Eguna aurrera ateratzeko lan-taldean zeuden Manu Ziar- solo Abeletxe, Agustin Zubi- karai, Eusebio Erkiaga, Ale- xander Mendizabalek eta Jose Maria Arizmendiarreta, bes- te hainbaten kolaborazioekin. Beraiek egin behar izan zioten aurre herritarren egoera gogo- rrari, frenteko notizia eskasei: “Onetzaz gañera zigortuak, es- petxeratuak eta abar. Bildura eriko sote guzian. Arantzaliak gosearen mende egon bear, arantzara joaten uzten ez dio- telako. Lan olak geldirik. Fa- langistak parokoaren etxearen jabe egiñik. Eta reketeak euz- ko-batzokian sarturik guziaren jabe egin dira” zioten, Gipuz- koa faxisten mende erori berri, 1937ko urtarrilaren 27ko edi- zioan. Espainiako 1936ko altxa- mendu militar faxistak honen- bestez, eta ondorengo gerra eta errepresioak, zapuztu egin zuen guztiz euskal kazetaritza- ren loraldia. Euskarazko egun- kariaren proiektua bertan be- hera geratu ez ezik, astekaria eurak ere desagertu ziren. Eus- karazko lehenengo egunkaria sortzeko 55 urte luze igaro zi- ren. Hura ere itxi egin zuten. Eta hala ere berriro jarri zuten euskal irakurleek zutik euska- razko kazeta bat. Igor Estankona Udalak Posta kalean gogoratu gura izan du euskara hutsean idatzitako lehen egunkaria Bilbon badauka bere plaka efimeroa bezain garrantzitsua izan zen ‘Eguna’ euskarazko egunkariak. Udalak Posta kalean gogoratu gura izan du ahalegin bat egon zela gerraren beroan, Hego Euskal Herri guztia ia faxistek hartua zegoelarik, bihotzak adoretzeko eta berriak zabaltzeko bertako hizkuntzan Estilo bizi bereziarekin zetorren ‘Eguna’. Egoera latzetan morala zelan mantendu, hara bere helburuetako bat Suzko lorea aurogei urte joan dira Eusko Jaurlaritzaren bultzadaz Eguna kalera- tu zela. Plaka jarri duten 1937ko urtarrilaren 1ean Egu- na sortu zuten lekuan bertan, Bilboko Posta kaleko 17an. Euskara hutsean idatzitako le- hen egunkaria izan zen, Espai- niako Gerra Zibilaren beroan, eta ekainean Bilbo tropa fran- kistek hartu zutenean desager- tu zen. Zortzi hileko ahalegina izan zen gudarosteak eta herri- tarrak adoretzeko, horretara- ko tarte gutxi zegoen arren. Artikulu hau idazten aritu ga- ren egunean, baina orain dela laurogei urte, hara zer zeka- rren: “Goizean-goiz asita, gure gudarosteak jo ta su jardun zuan atzokoan, etsaiei gogor oldartuaz, Markina, Eibar ta Orduña aldean. Lenengo leku ortan, zigor astuna ezari zien paxistei, ta bonba-jaurtikin bat, munizio kaxa bi ta gotor- gayak kendu. Eibar aldean, Arate mendian, gureak aurera egin dabe, etsaiekin tiroketa gaitza egin ondoren. Ordu- ña’n aldra bat, ikusketan, piña- dia barena joan zan, eta San Pedro’ko etsaien parapetoen urera eldu ta iges-eragin oiei, guretarak 36 txartez eta muni- zio kaxa bat artuaz. Kalamua aldean ere, ederki ari izan da gure artileria, paxisten gua- leroetako parapetoak autsirik, eta polvorin bati etzanda era- giñaz”. Estiloa, egoerara moldatua Estilo bizi bereziarekin zeto- rren Eguna. Egoera latzetan morala zelan mantendu, hara argitalpenaren helburuetako bat. Nazioarteko eragileen la- guntza falta, etsaiaren medio handiak eta norberarenaren eskasia, Nafarroa eroria, Gi- puzkoa ere geroago hartua… Lumak trebatu ziren Hegoal- deko Pizkundearekin eta au- rretiko ekimenetatik. Ipar Eus- kal Herrian euskarazko kazeta- ritzak tradizio luzeagoa zuen arren –Eskualduna astekariak, adibidez, 7.000 irakurle zi- tuen–, Hegoaldean 1913an sortutako Euzkadi hasi zen le- hen orrialdean euskarazko ar- tikulutxoa sartzen. Kirikiño- ren zeregina zen hori. Haren ekimenaz joan zen gero eta pi- su handiagoa hartzen euska- razko atala, harik eta 1928an Orixek hartu zuen arte ardura hori bere gain. Geroago Lau- xeta era ibili zen, eta azken bost hilabeteetan, Euzkadi de- bekatu zuten arte, Manu Ziar- solo Abeletxe. 1923an, Bilboko Aberri izeneko egunkarian ere euskaraz idazten zen. Donos- tian, halaber, Euskal-Esnalea hasi ziren argitaratzen eta in- dartsu sartu zen Argia astekaria ere. Zabalkunde aldetik eta idazkera aldetik eredugarria L ´ ´ ´ ´ ´ ´ ´ ´ ´ ´ ´ ´ ´ ´ ´ ´

Transcript of Bilbao 13 Suzko lorea ‘Lo zaudela - Erein argitaletxeaastekaria sortu zen Bilbon 1932an, Manu...

  • 13B i lbao

    ‘Lo zaudelazabaldu dizkizutbegiak’

    ikel Etxabururen Lo zaudelazabaldu dizkizut begiak

    (Erein, 2016) urbanoa da bainanaturarekiko erreferentziaduna,itxaropentsua baina hitsa, geldoaarean. Gauzen inguruan ohartze-ko deia da zelanbait. Autoreak be-rak esana du: “Poesiak badu erre-alitatea eraldatzeko mailu hori.Niretzat poesia hori da: begiratze-tik ikustera dagoen urrats hori po-emetan islatzea. Zein da urratshori? Kontzientziarena”.

    Eta kontzientzia poetikoa etasoziala nahastean, ibiltzen ditukaleak, barnekoak zein kanpoko-ak, bihotz-begiak zabalik, eta ezhainbeste begiakeurak. Horrelaerrebelatzen zaiz-kio gaueko biz-tanleak, kutxazai-netako maizte-rrak, ikusezin bi-hurtu ditugungeure mamuak:“Eguzkia irtenda./ Plazetakoegurrezko eserlekuak okupatutadaude,/ beti daude okupatuta,/eta beti dira berdinak/ egurrezkoeserlekuak hartzen dituztenak”.

    Horregatik liburu honen ha-riak biderkatu egiten dira hiria-ren irudi-amarauna sortu arte.Fikzio pertsonal antzeko bat daamaraun hori, esperientziak etaoraina lotzen dituena modu askierreal batean, lirismo aski haus-nartu batekin.

    M

    ‘Erleak,satorrak, beleak’

    do! Argitaletxeak argitara-tua, Gaizka Sarasolaren Erle-

    ak, satorrak, beleak antzerki lanadefinitzeko, argitaratzaileek eu-rek diote hiru teatro-testu topatu-ko ditugula liburu honetan: Urakttiki dire, Lur azpikoak eta Talaka.Bere poetikoan zorrotza da Sara-solaren teatroa, eta bere zorrotze-an mingarria, ezerosoa bezainerreala delako kontatzen duena.Inguruan duen errealitatea gor-din hartu du egi-leak, eta bufoia-ren arimari fidel,itsusia edertudu, antzerki bila-katuz. Liburuhau harribitxibat da, ezohikoaeuskal literatu-ran: teatro-testu-gintzaren tradi-zio moderno eta garaikide ugari-ren aztarnak suma daitezke ber-tan eta, oroz gain, gaurko jendar-teak erantzun nahi lituzkeen gal-derak taularatzen dira, nabar-men. Gaizka Sarasola Iartzabal(Lesaka, 1974), txistulari eta mu-sika irakasleada, Mairu AntzerkiTailerraren sortzaileetarikoa. Tal-de horren zenbait lanetarako mu-sika sortu eta testuak idatzi zituen;horien artean Erregea, soldaduaeta bufoia antzezlana, 2005anBortzirietako Kafe-Antzerki Bekasaria jaso zuena.

    E

    izan zen Zeruko Argia harenproiektua. Gipuzkoan, bestal-de, El Día egunkariak ere Artze-lus donostiarraren eskutik egu-nero euskarazko gaiak argita-ratzen zituen.

    Garaiko euskarazko aldizka-rietan –aipatutako Argia zeinEkin, edo Jesusen Biotzaren De-ya– idazle-belaunaldi osoa tre-batu zen kazetari zereginean.Euskal prentsaren sarea indar-tu egin zen. Euzkadi egunkaria-ren tradizioan Euzko izenekoastekaria sortu zen Bilbon1932an, Manu Ziarsoloren be-raren ekimenez. Beraz, bes-teak beste Bilboko

    Euzko eta Donostiako Argia,bi tradizio aski desberdin baina

    finean helburu berekoak, bihoriek izan ziren Eguna egun-karia ahalbidetu zutenak. Egu-na-k Euzko Alderdi Jeltzalea-ren ikuspuntuak zabaldu zi-tuen, antifaxismoa ardatz. Eus-kal abertzaletasun jeltzalearenbozgorailu izan zen eta hiz-kuntza abertzaletasun horrenmuintzat zeukan. Gainera bereipar izan ziren kristautasuna-ren eta katolikotasunaren de-fentsa egitea,

    Eusko Jaurlaritzaren alde jo-katzea eta gizarte-arazoez ar-duratzea, izan obreroenak edoarrantzaleenak edo baserri-tarrenak: “Bakartade aundiandoguz baseritarak. Bakarta-dean dogunezanez euron eska-

    bideak, euron bearak, eurondiadarak entzun bear leukieza-nekana ez dira eltzen. Bideangaltzen dira”.

    Taldearen garrantziaEguna aurrera ateratzeko

    lan-taldean zeuden Manu Ziar-solo Abeletxe, Agustin Zubi-karai, Eusebio Erkiaga, Ale-xander Mendizabalek eta JoseMaria Arizmendiarreta, bes-te hainbaten kolaborazioekin.Beraiek egin behar izan ziotenaurre herritarren egoera gogo-rrari, frenteko notizia eskasei:“Onetzaz gañera zigortuak, es-petxeratuak eta abar. Bilduraeriko sote guzian. Arantzaliakgosearen mende egon bear,arantzara joaten uzten ez dio-telako. Lan olak geldirik. Fa-langistak parokoaren etxearenjabe egiñik. Eta reketeak euz-ko-batzokian sarturik guziarenjabe egin dira” zioten, Gipuz-koa faxisten mende erori berri,1937ko urtarrilaren 27ko edi-zioan.

    Espainiako 1936ko altxa-mendu militar faxistak honen-bestez, eta ondorengo gerraeta errepresioak, zapuztu eginzuen guztiz euskal kazetaritza-ren loraldia. Euskarazko egun-kariaren proiektua bertan be-hera geratu ez ezik, astekariaeurak ere desagertu ziren. Eus-karazko lehenengo egunkariasortzeko 55 urte luze igaro zi-ren. Hura ere itxi egin zuten.Eta hala ere berriro jarri zuteneuskal irakurleek zutik euska-razko kazeta bat.

    Igor Estankona

    Udalak Posta kalean gogoratu gura izan du euskara hutsean idatzitako lehen egunkaria

    Bilbon badauka bere plaka efimeroa bezain garrantzitsua izan zen ‘Eguna’euskarazko egunkariak. Udalak Posta kalean gogoratu gura izan du ahalegin bat egon

    zela gerraren beroan, Hego Euskal Herri guztia ia faxistek hartua zegoelarik,bihotzak adoretzeko eta berriak zabaltzeko bertako hizkuntzan

    Estilo bizi bereziarekin zetorren‘Eguna’. Egoera latzetan moralazelan mantendu, hara berehelburuetako bat“

    Suzko lorea

    aurogei urte joan diraEusko Jaurlaritzarenbultzadaz Eguna kalera-

    tu zela. Plaka jarri duten1937ko urtarrilaren 1ean Egu-na sortu zuten lekuan bertan,Bilboko Posta kaleko 17an.Euskara hutsean idatzitako le-hen egunkaria izan zen, Espai-niako Gerra Zibilaren beroan,eta ekainean Bilbo tropa fran-kistek hartu zutenean desager-tu zen. Zortzi hileko ahaleginaizan zen gudarosteak eta herri-tarrak adoretzeko, horretara-ko tarte gutxi zegoen arren.Artikulu hau idazten aritu ga-ren egunean, baina orain delalaurogei urte, hara zer zeka-rren: “Goizean-goiz asita, guregudarosteak jo ta su jardunzuan atzokoan, etsaiei gogoroldartuaz, Markina, Eibar taOrduña aldean. Lenengo lekuortan, zigor astuna ezari zienpaxistei, ta bonba-jaurtikinbat, munizio kaxa bi ta gotor-gayak kendu. Eibar aldean,Arate mendian, gureak aureraegin dabe, etsaiekin tiroketagaitza egin ondoren. Ordu-ña’n aldra bat, ikusketan, piña-dia barena joan zan, eta SanPedro’ko etsaien parapetoenurera eldu ta iges-eragin oiei,guretarak 36 txartez eta muni-zio kaxa bat artuaz. Kalamuaaldean ere, ederki ari izan dagure artileria, paxisten gua-leroetako parapetoak autsirik,eta polvorin bati etzanda era-giñaz”.

    Estiloa, egoerara moldatuaEstilo bizi bereziarekin zeto-

    rren Eguna. Egoera latzetanmorala zelan mantendu, haraargitalpenaren helburuetakobat. Nazioarteko eragileen la-guntza falta, etsaiaren mediohandiak eta norberarenareneskasia, Nafarroa eroria, Gi-puzkoa ere geroago hartua…Lumak trebatu ziren Hegoal-deko Pizkundearekin eta au-rretiko ekimenetatik. Ipar Eus-kal Herrian euskarazko kazeta-ritzak tradizio luzeagoa zuenarren –Eskualduna astekariak,adibidez, 7.000 irakurle zi-tuen–, Hegoaldean 1913ansortutako Euzkadi hasi zen le-hen orrialdean euskarazko ar-tikulutxoa sartzen. Kirikiño-ren zeregina zen hori. Harenekimenaz joan zen gero eta pi-su handiagoa hartzen euska-razko atala, harik eta 1928anOrixek hartu zuen arte ardurahori bere gain. Geroago Lau-xeta era ibili zen, eta azkenbost hilabeteetan, Euzkadi de-bekatu zuten arte, Manu Ziar-solo Abeletxe. 1923an, BilbokoAberri izeneko egunkarian ereeuskaraz idazten zen. Donos-tian, halaber, Euskal-Esnaleahasi ziren argitaratzen eta in-dartsu sartu zen Argia astekariaere. Zabalkunde aldetik etaidazkera aldetik eredugarria

    L

    ´

    ´ ´

    ´

    ´´

    ´

    ´ ´

    ´´ ´

    ´

    ´

    ´´