Biblioteca Liburutegia · 2016. 4. 14. · Artikuluak, preposizioak, etab. "kontuan hartzen dira"....

17
Biblioteca Liburutegia Katalogoaren gida NUPLeko hasierako orrialdetik (https://www.unavarra.es/biblioteca/?languageId=100001) Katalogoa erlaitza bileketa kutxan aukeratzen dugu, bilatu beharreko hitzak sartzen ditugu eta zein eremutan bilatu nahi dugun hautatzen dugu. Lehenetsia bezala Eremu guztiak markatuta dago (izenburua, egilea, gaia, etab.). Katalogoa osorik ikusteko, bere funtzionalitate guztiekin, hemen sartu behar da: https://biblioteca.unavarra.es/abnetopac/abnetcl.cgi/ACC=111&LANG=eu-ES Katalogoan aurki ditzakegu liburuak, filmak, NUPeko doktoretza tesiak, etab., bai paperean bai bestelako formatuetan (CDak, DVDak, online baliabideak...), baina EZ ditugu aurkituko aldizkarien artikuluak EZTA NUPeko ikasketen/gradu amaierako proiektuak eta master amaierako lanak ERE. Orrialdean erdialdean bilaketa bakuna egiteko koadroa dago, eta behean kontsulta zehatzagoak egitea ahalbidetzen duten inprimakietarako sarbideak — bilaketa aurreratua. Artikuluak biatzeko Proiektuak biatzeko 1940a baino lehen argitaratu zirenak erosi diren azken lanak Zure gune pertsonala Irakasleek irakasgai bakoitzerako aukeratutako dokumentuak. Bilatu titulazioa eta gero irakasgaia. Online liburuak 1992tik aurrera defendatu zirenak 1

Transcript of Biblioteca Liburutegia · 2016. 4. 14. · Artikuluak, preposizioak, etab. "kontuan hartzen dira"....

Page 1: Biblioteca Liburutegia · 2016. 4. 14. · Artikuluak, preposizioak, etab. "kontuan hartzen dira". Adib. Matemáticas para los ingenieros bilatzen baduzu izenburuan, ez du matemáticas

Biblioteca Liburutegia

Katalogoaren gida

NUPLeko hasierako orrialdetik (https://www.unavarra.es/biblioteca/?languageId=100001) Katalogoa erlaitza bileketa kutxan aukeratzen dugu, bilatu beharreko hitzak sartzen ditugu eta zein eremutan bilatu nahi dugun hautatzen dugu. Lehenetsia bezala Eremu guztiak markatuta dago (izenburua, egilea, gaia, etab.).

Katalogoa osorik ikusteko, bere funtzionalitate guztiekin, hemen sartu behar da: https://biblioteca.unavarra.es/abnetopac/abnetcl.cgi/ACC=111&LANG=eu-ES

Katalogoan aurki ditzakegu liburuak, filmak, NUPeko doktoretza tesiak, etab., bai paperean bai bestelako formatuetan (CDak, DVDak, online baliabideak...), baina EZ ditugu aurkituko aldizkarien artikuluak EZTA NUPeko ikasketen/gradu amaierako proiektuak eta master amaierako lanak ERE.

Orrialdean erdialdean bilaketa bakuna egiteko koadroa dago, eta behean kontsulta zehatzagoak egitea ahalbidetzen duten inprimakietarako sarbideak — bilaketa aurreratua.

Artikuluak biatzeko

Proiektuak biatzeko

1940a baino lehen argitaratu zirenak

erosi diren azken lanak

Zure gune pertsonala

Irakasleek irakasgai bakoitzerako aukeratutako dokumentuak. Bilatu titulazioa eta gero irakasgaia.

Online liburuak

1992tik aurrera defendatu zirenak

1

Page 2: Biblioteca Liburutegia · 2016. 4. 14. · Artikuluak, preposizioak, etab. "kontuan hartzen dira". Adib. Matemáticas para los ingenieros bilatzen baduzu izenburuan, ez du matemáticas

Biblioteca Liburutegia

Katalogoaren gida

Nola identifikatu behar duzun Zure maileguak kontsultatzeko, berritzeko, dokumentuak erreserbatzeko etab., zeure burua identifikatu behar duzu. Zure identifikazioa unibertsitateko beste zerbitzu batzuetako identifikazio bera da.

Klik egin botoian, Ez dabil Intro teklarekin

Bilaketa bakuna

Aholku orokorrak bilaketa egiteko Zenbakiak edo hitzak, letra larri edo xeheetan, azentuarekin edo azenturik gabe eta edozein hurrenkeratan bilatzeko aukera dugu. Adib. LOPEZ / lópez / López, cigueña / cigüeña, etab. Esaldi bat bilatzeko, komatxo artean jarri behar duzu.Adib. “television digital” jarrita ez da “digital television” berreskuratuko. Artikuluak, preposizioak, etab. "kontuan hartzen dira". Adib. Matemáticas para los ingenieros bilatzen baduzu izenburuan, ez du matemáticas para ingenieros izenburua aurkituko ? ikurrak karaktere bakar bat ordezten du. Adib. me?ico jarrita, México eta Méjico bilatuko ditu, baina médico ere bai. ? ikurrak karaktere bat ordeztu behar du beti (adib. se?tiembre jarrita septiembre aurkituko du, baina ez setiembre). *ikurrak karaktere kate bat ordezten du. Erro baten amaieran erabil daiteke (adib.: psico* jarrita, psicología, psicoanálisis,psicoterapia, psicofármaco etab. aurkituko ditu) edo hasieran (adib. *terapia jarrita, terapia, psicoterapia, radioterapia, dietoterapia etab. bilatuko ditu). Beste zerbait jartzen ez badugu, jarritako termino guztiak dauzkaten dokumentuak berreskuratuko ditu bilaketak. Beste era batean konbinatu nahi baditugu, eragile hauek erabil ditzakegu:

Adibidea: Izenburua fitxa aukeratuko dugu (eremu guztietakoa da laukitxo lehenetsia) eta televisión digital jarriko dugu, Liburutegi guztiak aukera utziko dugu.

2

Page 3: Biblioteca Liburutegia · 2016. 4. 14. · Artikuluak, preposizioak, etab. "kontuan hartzen dira". Adib. Matemáticas para los ingenieros bilatzen baduzu izenburuan, ez du matemáticas

Biblioteca Liburutegia

Katalogoaren gida

• edo: terminoetako bat, bestea edo biak daude dokumentuetan. Adib. Pedagogía edo

educación • ez: lehen terminoa badago dokumentuetan baina ez bigarrenean. Adib. Virus ez

informática Bilaketa baten emaitza honako hau izan daiteke: zerrenda bat, erregistro bat edo emaitzarik ez.

Emaitzen zerrendak datu hauek ematen ditu dokumentu bakoitzerako: egilea, izenburua, non argitaratu zen, argitaletxea, urtea eta ISBN-a.

Emaitzak iragaztea Emaitzen zerrenda arazteko aukera dugu irizpide hauen arabera: egilea, izenburua, gaia, baliabide elektronikoa, data, sailkapena eta hizkuntza. Irizpide horiek pantailaren eskuineko aldean daude, eta bost aukera ohikoenetarako erakusten dira. Adibidez: 23 dokumentuen zerrendatik, izenburuan televisión digital bilatu eta gero, espainieraz idatzitako idazkiak interesatzen zaizkigu. “espainiera” hizkuntzan klik egiten badugu, beste zerrenda bat aterako zaigu, 13 emaitza,eta iragazten jarraitzeko aukera dugu.

Bibliografia datuak: izenburua, egilea, non argitaratu zen, argitaletxea, urtea eta ISBN-a.

Dokumentu batzuen azala edo lehen orrialdea

3

Page 4: Biblioteca Liburutegia · 2016. 4. 14. · Artikuluak, preposizioak, etab. "kontuan hartzen dira". Adib. Matemáticas para los ingenieros bilatzen baduzu izenburuan, ez du matemáticas

Biblioteca Liburutegia

Katalogoaren gida

Pantailaren goitiko ezker aldean bilaketaren etapak azaltzen dira. Baten batera itzuli nahi badugu aukeratzen dugunaren gainean klik eginen dugu. Adibidez: bigarren zerrenda egilearen arabera filtratu dugu, ohikoena hautatuz (aukeretan lehendabizikoa). Hauek dira kontsultan eman diren pausuak:

Emaitzak mugatzeko fazetak Egilea izenburua Gaia baliabide elektronikoa Data sailkapena hizkuntza

Adibidea: 23 dokumentuen zerrendatik, izenburuan televisión digital bilatu eta gero, espainieraz idatzitako idazkiak interesatzen zaizkigu. “spa” hizkuntzan klik egiten badugu, 12 emaitzako beste zerrenda bat lortuko dugu

«Ogi apurrak» (bilaketaren urratsak, berriro bisita ditzakegunak)

Alderdien bidez mugatzen jarraitu eta zerrenda txikiagoak lor ditzakegu.

Bilaketarekin erlazionatutako izenburuak, gaiak eta abarren iradokizunak

4

Page 5: Biblioteca Liburutegia · 2016. 4. 14. · Artikuluak, preposizioak, etab. "kontuan hartzen dira". Adib. Matemáticas para los ingenieros bilatzen baduzu izenburuan, ez du matemáticas

Biblioteca Liburutegia

Katalogoaren gida

Erregistroak markatzea Lan saioan erregistroak markatzeko aukera dugu gordetzeko eta gero esportatzeko; hori guztia zerrenda batetik edo erregistro oso batetik. Zerrendatik, erregistroak markatzeko hainbat modu daude: Banaka: zerrendan, izenburuaren eskuineko aldean dagoen laukitxo bakoitzean klik eginez. Denak batera: eta botoiak erabilita. Lehen botoiak bistaratutako orrialdeko erregistroak aukeratzen ditu. Bigarren botoiak, berriz, bilaketaren emaitza guztiak, gehienez ere 1000, aukeratzen ditu.

botoian klik egitean gordetako dokumentuak eta aukera hauek dituen zerrenda bat agertzen da: erregistroak esportatzea refworks bibliografia kudeatzailearen gure kontura, posta elektronikoko helbide batera bidaltzea, fitxategi batean gordetzea edo pantailan bistaratzea.

Dokumentu baten fitxa osoa Dokumentu bati buruzko informazio guztia ikusteko, izenburuan klik egin behar dugu.

5

Page 6: Biblioteca Liburutegia · 2016. 4. 14. · Artikuluak, preposizioak, etab. "kontuan hartzen dira". Adib. Matemáticas para los ingenieros bilatzen baduzu izenburuan, ez du matemáticas

Biblioteca Liburutegia

Katalogoaren gida

Bibliografia datuen esteketan eta erregistroaren esteketan (pantailaren eskuineko goiko aldean) klik eginez, egile eta gai bereko eta abarretako lanak lortzeko modua ematen du.

Sailkapen bereko beste lan batzuk lortzeko:

• Klik egin Erregistroko estekak izenburupean dagoen sailkapenean. Sailkapen hori daukaten dokumentuen zerrenda bat berreskuratzen da (alde batera utzita apalategietan ordenatzeko aukeratutakoa den). Adibidean, Q 885 sailkapenak 19 lan multzokatzen ditu une honetan.

6

Page 7: Biblioteca Liburutegia · 2016. 4. 14. · Artikuluak, preposizioak, etab. "kontuan hartzen dira". Adib. Matemáticas para los ingenieros bilatzen baduzu izenburuan, ez du matemáticas

Biblioteca Liburutegia

Katalogoaren gida

• Klik egin Katalogo zenbakian agertzen den sailkapenean (aleei buruzkoinformazioan). Eskatutakotik hurbil dagoen sailkapenen zerrenda batberreskuratzen da. Haietako bakoitzean klik eginez, dokumentuak apalategiansailkatzeko erabili den sailkapenaren arabera ordenatutako dokumentuak ikusikoditugu soilik.

Adibidean, Q 885 sailkapenak 13 lan multzokatzen ditu:

Aleen kokapenari eta eskuragarritasunari buruzko informazioa, hau da, zer daukan liburutegiak, non daukan eta zer dugun zilegi maileguz hartzea, bibliogafia datuen azpian dago:

7

Page 8: Biblioteca Liburutegia · 2016. 4. 14. · Artikuluak, preposizioak, etab. "kontuan hartzen dira". Adib. Matemáticas para los ingenieros bilatzen baduzu izenburuan, ez du matemáticas

Biblioteca Liburutegia

Katalogoaren gida

Liburutegia beti NUP.

Kokapena zein bildumatan dagoen dokumentua. Lanak sarbide librean daude bilduma guztietan, salbuespen batekin:

• Antzinako Funtsa: itxita dago jendearentzako, AntzinakoFuntseko eta Bilduma Berezietako erakusmahaian eskatu beharduzu lana.

• Gordailua: Itxita dago jendearentzat, lana maileguenerakusmahaian eskatu behar duzu.

• Saila / Herbarioa / ILZ: ez daude liburutegian, eskatu dagokientokian.

Signatura lana fisikoki zer apalategitan dagoen. Paperezko liburuetan, bizkarreko etiketan agertzen den kodeari dagokio.

Deskribapena liburu elektronikoetan, Lanerako sarbidea estekak testu osora eramaten du.

Ale mota zilegi den maileguz hartzea edo aretoan kontsultatzeko den.

Eskuragarritasuna mailegatu den edo ez, eta noiz arte.

Erreserbak

Ale bat erreserbatuta baldin badago, X botoian klik eginez erreserbatu dezakegu. Botoi hori aktibo egongo da soilik, erabiltzaileak bere burua identifikatzen baldin badu.

Erreserba egiteko, Eskatu laukitxoa markatu, eta Onartu botoian klik egin behar dugu.

Erreserbei buruzko araudia kontsultagai duzu.

8

Page 9: Biblioteca Liburutegia · 2016. 4. 14. · Artikuluak, preposizioak, etab. "kontuan hartzen dira". Adib. Matemáticas para los ingenieros bilatzen baduzu izenburuan, ez du matemáticas

Biblioteca Liburutegia

Katalogoaren gida

Botoiak, estekak eta fitxak

Eskuragarri dago dokumentu batzuetan. Liburuaren laburpena/aurkibidea/bibliografia eta abarrak kontsultatzeko modua ematen du. Google books-erako estekan sarrera eta orrialdeen aukeraketa bat ere badaude. Dokumentua markatu eta gorde egiten du e-mailaren bidez bidaltzeko, fitxategian edo pantailan bistaratzeko.

Bistaratutako erregistroaren esteka iraunkorra erakusten du, gero berreskuratzeko edo gomendatzeko. Nabigatzailearen helbide-barran agertzen den helbideak ez du balio.

Markatzaile sozial nagusiak irekitzen ditu leiho berri batean (Del.icio.us, Facebook, Reddit, etab.)

Bibliografia datuak ISBD, Marc eta MarcXML, etiketa modura bistaratzeko aukera.

Beste irakurle batzuen iritziak. Etiketa bat gehitzeko edo bozkatzeko, erregistratu egin behar duzu. Etiketa berri bat gehitu baino lehen, komenigarria da sortuta ez dagoela egiaztatzea X ikonoan klik eginez. Liburutegiko langileek baliozkotzen dituzte etiketak. Beraz, ez da berehala agertzen.

Bibliografia kudeatzailean duzun kontura esportatzen du erreferentzia.

Kanpo bilatzaileetan ere bilatzen du.

Contenido enriquecido

Dokumentu batzuetan beraiei buruz Dialnetek eta Scimagok ematen duten informazioa eskuragarri dago. Irudian klik egiten baduzu, zerbitzu bakoitzaren webgunean sartzen da.

• Dialneten bidez aldizkarien edo liburuen aurkibideak kontsultatzeko aukera duzu, eta,kasu batzuetan, artikuluen testua ere bai.

• SRJ (Scimago Journal Rank) adierazleari buruzko informazioa ematen dualdizkarientzat, aipuak dokumentuen arabera, etab.

9

Page 10: Biblioteca Liburutegia · 2016. 4. 14. · Artikuluak, preposizioak, etab. "kontuan hartzen dira". Adib. Matemáticas para los ingenieros bilatzen baduzu izenburuan, ez du matemáticas

Biblioteca Liburutegia

Katalogoaren gida

Bilaketa inprimakiaren arabera Hasierako orrialdean hainbat inprimakitarako sarbidea dugu: bilaketa katalogo osoan edo katalogo berezietako inprimakietan.

Bilaketa zehatzagoak egiteko aukera dugu hainbat bilaketa-eremu erabiliz: egilea, izenburua, argitaletxea, gaia, erakundeak eta biltzarrak, bilduma, etab. Eremu bakar bat edo batzuk erabiltzeko aukera dugu; terminoak edo eremuak ETA, EDO, EZ operadoreekin konbinatzeko aukera dugu; aurkibideak kontsultatzeko; bilaketak hizkuntzaren, dataren eta abarren arabera mugatzeko.

Inprimaki bakoitza egokitua dago berreskuratu nahi den dokumentu motara. Katalogo osoan bilatzeko aukera ematen duen inprimakia erabiliko dugu adibide gisa. Alde hauek bereiz ditzakegu:

10

Page 11: Biblioteca Liburutegia · 2016. 4. 14. · Artikuluak, preposizioak, etab. "kontuan hartzen dira". Adib. Matemáticas para los ingenieros bilatzen baduzu izenburuan, ez du matemáticas

Biblioteca Liburutegia

Katalogoaren gida

Aholku orokorrak bilaketa egiteko Adibideak

Hitzak edo zenbakiak bilatzeko aukera dago 50 casos prácticos de derecho penal

Hitz guztiak hartzen dira kontutan, artikuluak barne Física para los ingenieros izenburuan kanpo gelditzen da Física para ingenieros

Letra larritan, xehetan, azentuarekin edo azenturik gabe, ikur diakritikoak, etab. idazteko aukera dago.

LOPEZ / lopez / López = López Cigueña / cigüeña = cigüeña

Hurrenkerak ez du eraginik. Erabili “” esaldiak bilatzeko digital = televisión digital / digital televisión “televisión digital” = televisión digital

? ikurrak hizki bat ordezten du. ? markak karaktere bat ordeztu behar du beti Me?ico = México / Méjico baina médico ere bai se?tiembre jarrita septiembre aurkituko du, baina ez setiembre

* ikurrak hainbat karaktere ordezten ditu. Erro baten amaiera edo hasieran erabil daiteke.

* psico jarrita psicología, psicoanálisis, psicoterapia, psicofármaco etab. aurkitzen ditu*tera*terapia jarrita terapia, psicoterapia, radioterapia, dietoterapia etab. bilatzen ditu

Erabili edo sinonimoak, etab. sartzeko. Pedagogía edo educación

Erabili ez hitz bat baztertzeko Virus ez informática

Goitibeherakoak erabili ETA, EDO, EZ eragileak eta eremuak konbinatzeko Gaia: Gramática generativa EZ Egilea: Chomsky

Erabili beti espainiera gaiaren arabera bilatzeko Civil law = 0 documentos Derecho civil = 1226 documentos

Erabili aurkibideak bilaketa zehatzagoak egiteko Gaian idazten baduzu máquinas de corriente, eta aurkibidean klik egiten baduzu, honako aukera hauek azalduko zaizkizu hautatzeko: •Máquinas de corriente continua •Máquinas de corriente alterna•Máquinas de corriente alterna – Control automático •Máquinas de corriente alterna – Modelos matemáticos

Urte zehatz bat bilatzeko, tekleatu ezazu bi kutxetan = 2012 urtea = 2000. urtetik gaur arte = 2012ra arte

Bilaketa fazetatua Bilaketa fazetatua gaitua dago lehenespenez baina desgaitzeko aukera dago laukian klik eginez.

Berriz bilatu Berriz bilatu Berriz bilatu: saio berean egindako azken 10 bilaketak gordetzen ditu.

11

Page 12: Biblioteca Liburutegia · 2016. 4. 14. · Artikuluak, preposizioak, etab. "kontuan hartzen dira". Adib. Matemáticas para los ingenieros bilatzen baduzu izenburuan, ez du matemáticas

Biblioteca Liburutegia

Katalogoaren gida

Adibideak:

• Termino batzuk eremu berean konbinatzea.

Zuhaitzak landare gisa, eta ez zuhaitz itxurako diagramak, aztergai dituzten dokumentuak bilatzen ditugu. Polisemia hausteko gaia eremuan arboles EZ grafos bila dezakegu.

• Bi eremu konbinatzea operadoreak erabiliz.

Gramatika sortzaileari buruzko dokumentuak, Chomsky eginak ez direnak, bilatu nahi ditugu.

Edo Chomskyk gramatika sortzaileari buruz egindako lanak bilatzen ari gara, baina ez zaigu interesatzen, esaterako, bere lan politikoa

Aurkibideen erabilera

Eritzaintza ikasten ari gara, eta gure ezagutzak frogatzeko azterketak bilatu nahi ditugu.

Aurkibidea botoian klik egitean, azterketa eta erizaintza hitzak dauzkaten gai guztiak ikusteko modua dugu. Interesatzen zaiguna edo zaizkigunak aukeratzeko modua dugu.

12

Page 13: Biblioteca Liburutegia · 2016. 4. 14. · Artikuluak, preposizioak, etab. "kontuan hartzen dira". Adib. Matemáticas para los ingenieros bilatzen baduzu izenburuan, ez du matemáticas

Biblioteca Liburutegia

Katalogoaren gida

• Gaien aurkibidea erabiltzea, esamolde anbiguoak bilatzeko:

Liburutegian sare optikoei buruz zer dagoen bilatuko dugu:

Aurkibidean klik egitean, pantaila hau ikusiko dugu:

Jarri dugun esaldia, redes ópticas, nahasia da, eta bi gaiei dagokie. Lehengoan Comunicaciones ópticas gaia egokiagoa dela erabaki da, eta bigarrengoan Redes ópticas pasivas PON (passive optical network) baino egokiagoa dela erabaki da.

Aurkibiea erabiliz bilatu izan ez bagenu, soilik bigarren aukerako erregistroak lortuko genituzkeen, aukera horretan baitaude redes ópticas hitzak, guk bilaketan erabili ditugunak.

o Zerrendako gai bat interesatzen zaigu:edozein esalditan klik egiten badugu, gaihorri buruzko dokumentuak erakustendira.

o Hainbat gai interesatzen zaizkigu: hainbat

gaitan markatuz etao klik eginez dokumentu horietako zeinahiri

buruzko dokumentuak erakusten dira.

o ikonoan klik eginez, aukeratutakogaia bilaketa inprimakira inportatzen da, beste edozein irizpiderekin konbinatzeko (egilea, egunak, etab.).

13

Page 14: Biblioteca Liburutegia · 2016. 4. 14. · Artikuluak, preposizioak, etab. "kontuan hartzen dira". Adib. Matemáticas para los ingenieros bilatzen baduzu izenburuan, ez du matemáticas

Biblioteca Liburutegia

Katalogoaren gida

Ez dago emaitzarik Emaitza zero bada, bilaketa-inprimakira itzultzeko aukera dugu:

• bilaketaren baldintza hori kendu-n klik egitean, inprimaki hutsera itzulikogara, katalogoan ez baldin badago bilaketan erabili dugun ezein termino. Haietakobat katalogoan agertzen baldin bada, soilik haiekin egingo da bilaketa.

• berregin bilaketan klik egitean, inprimakira itzuliko gara, jarri ditugun irizpideakkendu gabe..

Litekeena da egilearen, erakunde eta biltzarren edo gaiaren araberako bilaketa batzuek emaitzarik ez berreskuratzea, baina, aldi berean, beste termino baliokide batzuk, erabilitako terminoetarako egokiagoak direnak, iradokitzen ditugu.

• Termino egokiago bat iradokitzen digu. Gorriz dago. Haren gainean klik eginez,termino horren araberako bilaketa egingo dugu.Adibidea: gaiaren arabera eremuan saneamendu sareak bilatzean, ez duguemaitzarik berreskuratu, baina estolderia termino baliokidearen bidez bilatzekoiradokitzen digu

• Beste batzuetan, termino bat baino gehiago iradokitzen dizkigu. Urdinez agertukoda. Klik egitean, orrialde bat bidaltzen digu, eta gure bilaketan erabili nahi dugunedo ditugun terminoak aukeratzeko modua izango dugu orrialde horretan.Adibidea: gaiaren araberako eremua colonialismo bilatzen badugu, ez duguemaitzarik berreskuratuko. Alabaina, katalogoak beste bi termino eskaintzendizkigu: “colonias” eta “imperialismo”. Bilaketa termino horietako baten edo bidenbidez berriz egiteko aukera dugu.

14

Page 15: Biblioteca Liburutegia · 2016. 4. 14. · Artikuluak, preposizioak, etab. "kontuan hartzen dira". Adib. Matemáticas para los ingenieros bilatzen baduzu izenburuan, ez du matemáticas

Biblioteca Liburutegia

Katalogoaren gida

Orrialde honetatik honako hau egiteko aukera ere badaukagu: • Aurkibideak kontsultatzea Aurkibidean antzeko terminoak estekan klik eginez.• Katalogoko (eduki digitaleko) beste dokumentu batzuen

laburpen/aurkibide/bibliografia eta abarretan eta Interneteko kanpo zerbitzuetanere bilaketa egitea, berriz bilatu (...) hemen... estekan klik eginez.

Gomendatutako bibliografiak Irakasleek beren irakasgaietarako aukeratu dituzten dokumentuak dira gomendatutako bibliografiak Ikasketen eta irakasgaien arabera multzokatuta daude.

Mugengatik bibliografia guztietan bilatzea:

NUPen egiten diren gradu/ masterren zerrenda

Gradu bateko irakasgaien zerrenda

Irakasgai horretarako aukeratutako bibliografia

15

Page 16: Biblioteca Liburutegia · 2016. 4. 14. · Artikuluak, preposizioak, etab. "kontuan hartzen dira". Adib. Matemáticas para los ingenieros bilatzen baduzu izenburuan, ez du matemáticas

Biblioteca Liburutegia

Katalogoaren gida

Opac soziala Irakurleen iritziak

Katalogoko hasierako orrialdeko irakurleen iritziak atalean (eskuineko beheko aldean) erabiltzaileek gehien balioetsi eta iruzkindutako lanen izenburuak daude.

Gehien iruzkinduak: jasotako iruzkin kopuruaren arabera ordenatzen ditu izenburuak;

Gehien balioetsiak: puntuazioaren arabera.

Etiketa-hodeia

Ikus etiketa-hodeiak: termino ezagunenak erakusten ditu. Boto gehien jaso dituzten etiketak tamaina handiagoa dute. Haietako bakoitzean klik egitean, etiketa daukaten erregistroan erakusten dira. Dokumentu bat etiketatzeko, erabiltzaile moduan identifikatu behar duzu zeure burua.

Nire liburutegia Unibertsitateko komunitateko kideek zilegi dute Nire liburutegira sartzea, beren burua identifikatu eta gero. Nire liburutegiak honako hauei buruzko informazioa dauka::

• Erabiltzailearen datu pertsonalak, izengoiti bat erabiltzeko aukerarekin.Iruzkinetan egongo dena da.

• Mailegatuta dauzkazun lanak, bai eta horiek berritzeko aukera ere. Horretarakoaski da izenburu bakoitzaren eskuineko aldean dagoen laukitxoa markatzea etaBerritu botoian klik egitea. Laukitxoa mailegua itzultzeko epemugaren aurrekoegunetan agertzen da.

16

Page 17: Biblioteca Liburutegia · 2016. 4. 14. · Artikuluak, preposizioak, etab. "kontuan hartzen dira". Adib. Matemáticas para los ingenieros bilatzen baduzu izenburuan, ez du matemáticas

Biblioteca Liburutegia

Katalogoaren gida

Aleak berritzeari buruzko araudia kontsultagai duzu.

• Aleen erreserba eta erreserbak ezabatzeko aukera.• Aleak erosteko erosketa eskaerak. Erabiltzaile jakin batzuentzat bakarrik.• Esleitutako aurrekontu-sailaren egoera. Erabiltzaile jakin batzuentzat bakarrik.• DSI edo bilaketa pertsonalizatuetarako estekak. Liburutegiko langileek sartzen

dute bilaketa estrategia.• Web orrialde gogokoak. Gure esteka gogokoak, katalogoaren hasierako pantailan

ikusiko direnak, gehitzeko aukera dugu, betiere geure burua identifikatu badugu.

MOPAC Gailu mugikorretarako katalogoaren diseinua da. Non: https://biblioteca.unavarra.es/mopac/abnetcl.cgi/?ACC=101

NUPeko katalogoa osorik kontsultatzeko modua ematen du Mopac-ek. Katalogoa osorik kontsultatzeko aukera dago, liburutegi guztietan edo batzuetan, edo katalogo berezietako batzuk hautatzeko aukera; dokumentu bat mailegatuta dagoen ikusteko; eta, zeure burua erabiltzaile gisa identifikatzen baduzu, liburu elektronikoen testua osorik eskuratzeko, zure maileguak kontsultatzeko, erreserba bat egiteko edo mailegu bat berritzeko.

17

Laguntza behar duzu? Galdetu Erreferentzia Bulegoan:telefonoak 948 16 9745 / 9072 / 9070

posta elektronikoa [email protected]