Bi azoka gaur, Atsegindegin · 2019. 10. 17. · Sendabelarrak, bihar Sasoiko zentruak (Marieluts,...

8
2012ko otsailaren 25a, larunbata::: 3.926 zk. ::: www.kronika.net v ZUHAITZ EGUNA 500 zuhaitz sartuko dituzte gaur Zuhaitz Eguna da gaur, eta Hernaniko gazte eta heldu koadrila ariko da Epelerrekan zuhaitzak landatzen. /3 u SAGAR LASTERRA Kros herrikoia gaur Sagar Lasterra kros herrikoia jokatuko da gaur, Hernanin. Goizeko 11:00etan abiatuko dira korrikalariak Ibarluzetik eta helmuga Kiroldegi aurre- an izango da. /7 v GARAYAR AUTOBUSAK Gaur ez da gaueko zerbitzurik izango Garayar enpresako langileek erabaki dute gaueko zerbitzu- rik ez egitea, larunbatetan. Beraz, gaur gauean ez da zer- bitzurik izango. Gipuzkoako Diputazioak prentsa oharrean adierazi du, bitartekari lanak egiteko prest dagoela, enpre- sa eta langileen artean. /2 u BOLA Burugain eta Ugalde, txapeldun Gipuzkoako Txapelketa irabazi dute Burugain eta Ugalde hernaniarrek, binaka. /6 Prentsa oharra. Hernaniko Txoko Feminista /2 Laburrak Ur ludoteka... /2 Pakito Lujanbioren alde elkarretaratzea /3 KIROLAK /6-7 Eskelak /7 GAUR KRONIKAN HERRIRA MUGIMENDUA Preso eta iheslariak etxeratzea helburu duen mugimendua /4-5 BIGARREN eskuko produk- tuak erosteko aukera bikoitza izango da gaur Atsegindegin, bi azoka jarriko baitituzte ber- tan. Bat da, Hernaniko Uda- lak antolatzen duena, hilaren bukaera guztietan. Hori goi- zeko 10:30etatik 13:30etara izango da, era guztietako pro- duktuak salgai direla. Herna- niarrek jarritako postuak dira gehienak. Merka2sanmarkos azoka Horrez gain, San Marko man- komunitateak ere azoka jarri- ko du Atsegindegin. Azoka ibiltaria da, eta urtean behin jartzen dute. Aurten bosga- rren aldia da San Markok azoka hori egiten duela. Helburua da, hondakinak gutxitzea, eta jendea bul- tzatzea, bigarren eskuko pro- duktuak erabiltzera. yy BIGARREN ESKUKO AZOKA Bi azoka gaur, Atsegindegin Gaur izango dira Atsegindegin, Udalak antolatutako azoka eta San Markok antolatutakoa. 3.000 izoki, itsasora bidean Gipuzkoako Diputazioak 3.000 izoki askatu ditu azken egunotan Urumea ibaian, eta kalkulatzen dute, 15 egun barru itsasoan izango direla. Jon Peli Uriguen Landa Garapeneko Diputatua izan zen atzo Osiñagan, eta Itxasburu parean egin zuten ekitaldia. Urumea ibaian eta Gipuzkoako beste ibaietan gero eta izoki gehiago dago, eta hor Diputazioa egiten ari den lana aipatu zuen Uriguenek. Irunen hazten dituzte izokiak, eta urtero ibaian aska- tzen dituzte, ziklo naturala egin dezaten: itsasora jaitsi, 2-3 urte bertan pasa (ia Terra- novaraino joaten dira) eta berriz Urumeara itzultzen dira 3-4 kg bitarteko pieza eginda. Azken urteetan gora egin du izoki kopu- ruak Urumean; iaz 187 izoki sartu ziren. Ekainean 25.000 izoki askatuko dituzte. /3 Jon Peli Uriguen, Landa Garapeneko Diputatua, izoki gazteak askatzen, atzo Osiñagan, Itxasburu parean.

Transcript of Bi azoka gaur, Atsegindegin · 2019. 10. 17. · Sendabelarrak, bihar Sasoiko zentruak (Marieluts,...

Page 1: Bi azoka gaur, Atsegindegin · 2019. 10. 17. · Sendabelarrak, bihar Sasoiko zentruak (Marieluts, 4) ikastaroa emango du bihar (10:00-13:00) sendabelarrei buruz. Apuntatzeko: 943

2012ko otsailaren 25a, larunbata::: 3.926 zk. ::: www.kronika.net

v Z U H A I T Z E G U N A

500 zuhaitz sartukodituzte gaur

Zuhaitz Eguna da gaur, etaHernaniko gazte eta heldukoadrila ariko da Epelerrekanzuhaitzak landatzen. /3

u S A G A R L A S T E R R A

Kros herrikoia gaur Sagar Lasterra kros herrikoiajokatuko da gaur, Hernanin.Goizeko 11:00etan abiatukodira korrikalariak Ibarluzetiketa helmuga Kiroldegi aurre-an izango da. /7

v GARAYAR AUTOBUSAK

Gaur ez da gauekozerbitzurik izango

Garayar enpresako langileekerabaki dute gaueko zerbitzu-rik ez egitea, larunbatetan.Beraz, gaur gauean ez da zer-bitzurik izango. Gipuz koa koDiputazioak prentsa oharreanadierazi du, bitartekari lanakegiteko prest dagoela, enpre-sa eta langileen artean. /2

u BOLA

Burugain etaUgalde, txapeldun

Gipuzkoako Txapelketa irabazidute Burugain eta Ugalde hernaniarrek, binaka. /6

Prentsa oharra. HernanikoTxoko Feminista /2

Laburrak Ur ludoteka... /2

Pakito Lujanbioren aldeelkarretaratzea /3

KIROLAK /6-7

Eskelak /7

GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

HERRIRA MUGIMENDUA

Preso eta iheslariak etxeratzeahelburu duen mugimendua /4-5

BIGARREN eskuko produk-tuak erosteko aukera bikoitzaizango da gaur Atsegindegin,bi azoka jarriko baitituzte ber-tan. Bat da, Hernaniko Uda -lak antolatzen duena, hilaren

bukaera guztietan. Hori goi-zeko 10:30etatik 13:30etaraizango da, era guztietako pro-duktuak salgai direla. Herna -nia rrek jarritako postuak diragehienak.

Merka2sanmarkos azokaHorrez gain, San Marko man-komunitateak ere azoka jarri-ko du Atsegindegin. Azokaibiltaria da, eta urtean behinjartzen dute. Aurten bosga-

rren aldia da San Markokazoka hori egiten duela.Helburua da, hondakinakgutxitzea, eta jendea bul -tzatzea, bigarren eskuko pro-duktuak erabiltzera. yy

BIGARREN ESKUKO AZOKA

Bi azoka gaur, Atsegindegin Gaur izango dira Atsegindegin, Udalak antolatutako azoka eta San Markok antolatutakoa.

3.000 izoki, itsasora bidean GipuzkoakoDiputazioak 3.000izoki askatu ditu azkenegunotan Urumeaibaian, eta kalkulatzendute, 15 egun barruitsasoan izango direla.Jon Peli UriguenLanda GarapenekoDiputatua izan zenatzo Osiñagan, etaItxasburu parean eginzuten ekitaldia.Urumea ibaian etaGipuzkoako besteibaietan gero eta izokigehiago dago, eta horDiputazioa egiten ariden lana aipatu zuenUriguenek. Irunenhazten dituzte izokiak,eta urtero ibaian aska -tzen dituzte, ziklonaturala egin dezaten:itsasora jaitsi, 2-3 urtebertan pasa (ia Terra -novaraino joaten dira)eta berriz Urumearaitzultzen dira 3-4 kgbitarteko pieza eginda.Azken urteetan goraegin du izoki kopu-ruak Urumean; iaz 187 izoki sartu ziren.Ekainean 25.000 izokiaskatuko dituzte. /3

Jon Peli Uriguen,Landa Garapeneko

Diputatua, izoki gazteak askatzen,

atzo Osiñagan, Itxasburu parean.

Page 2: Bi azoka gaur, Atsegindegin · 2019. 10. 17. · Sendabelarrak, bihar Sasoiko zentruak (Marieluts, 4) ikastaroa emango du bihar (10:00-13:00) sendabelarrei buruz. Apuntatzeko: 943

22012-II-25 larunbata

«Nahi dugunarekin, nahi dugunean»

TXOKO Feministak eta KafetaFeministak prentsa oharreanjendea animatu nahi dute,txotx denboraldian gertatzendiren jarrera matxista etaerasoen aurrean erantzutera.«Txotx denboraldian gozatzeada denon helburua: sagardoa,janaria, giroa, musika, dantza,harremanak, ligoteoa... Bainatamalez, halakoetan, etaalkohola aitzakia hartuta,gehiegikeriak sufritu behar

izaten ditugu: isekak,ikutzeak, erasoak... Horrenaurrean, erantzuteko eskatzendiogu jendeari; salatzekoikusten dutena, eta jende horritxartel gorria ateratzeko».

«Jarrera matxista, sexista,lesfobo, homofobo, putafobo,eta trasfoboak alde baterautzi, eta horien aurrean eran -tzuteko dei egiten dugu. Er a -sotuari babesa eskaini edoema tea, eta halakorik jasanez

gero salatzea». Jarrera hori dutenei txartel

gorria atera, eta mezu batiritsi arazi nahi die bi taldeek:«Nahi du gunarekin, nahi du -gunean, egingo dugula, nahiduguna. Festan ere denok on -do pa satzeko eskubidea du -gu lako! Errespetuz harre man -du eta parte hartu nahi du gu -lako! Jai giroa ere es pa zio po -litikoa de lako, sortu dezagunfestagune feminis ta!». yy

Hernaniko Txoko Feministak eta Kafeta Feministak dei egin dute, txotx denboraldiangertatzen diren jarrera matxisten aurrean erantzun, eta ‘txartel gorria’ erakusteko.

Diputazioa prest dago bitartekari lanak egitekoGarayarko langile eta enpresaren artean

GARAYAR autobus enpre sa -ko langileek ez dute larunbatgauetako zerbitzurik egingo,gaur hasi eta apirilaren 28raarte. Greba hori dela eta, etaon doren sortu den egoerarenau rrean, Gipuzkoako Dipu -ta zioak adierazi du, prestda goe la lan gatazka honetanbitar te kari lanak egiteko, Ga -

rayarko lan gileen eta enpre -saren ar tean.

Horrez gain, Di pu ta zioakgarbi utzi nahi izan du, berez,lan gatazka horrek berarekinzer ikusirik ez duela (zenbaitkomunikabidek hala azaldubadute ere). «Garayar en -presak Diputazioaren lizen tziabat du zerbitzu hori egi teko,

baina ez besterik». Dipu tazioak dioenez, Ga -

ra yar en presak aste honetanjakinarazi dio Diputazioarilan gileek gre ba egingo du te -la, eta horrekin batera,enpresak Eusko Jaurlaritzarieskatu dio gu txieneko zerbi -tzuak emateko.

Greba honek herritarrei

kalte egingo diela jakinarazidu Diputazioak, zerbitzu pu -bliko bat gutxiago eskaintzendelako. Horre gatik, harre ma -netan jarri da enpresa rekin etalangileekin, garraio publikoaziurtatu asmoz. Bi al deek ego -ki ikusten badute, Diputa -zioak bitartekari lanak egingolituzke, beraz. yy

Diputazioak adierazi du, berez, lan gatazka horrek berarekin zer ikusirik ez duela.Hala ere, grebak herritarrak kaltetzen dituenez, bitartekari lanak egiteko prest dago.

v M U S I K A B A N D A

Batuta eskuz aldatuko da egun batez, bihar

Musika Bandak kontzertuaeskainiko du bihar, 13:00ean,Milagrosan. Joxe MariOiartzabal musikari haundiarigonbitea egin zion MusikaBandak, egun batez zuzenda-riaren batuta berak hartzeko,eta hala onartu hark. Zazpikanta joko dituzte. yy

v B I D E M O Z K E T A

Karrila irekiko duteUrumeako autobian karril batmoztuta egon da otsailaren20tik aurrera. Gaurtik aurreraireki egingo dute berriz. yy

v S A S O I K O

Sendabelarrak, biharSasoiko zentruak (Marieluts, 4)ikastaroa emango du bihar(10:00-13:00) sendabelarreiburuz. Apuntatzeko: 943 33 1183 eta 656 721 492. yy

v U R N I E T A

Antzerkia gaurZirriburru antzerkia izango dagaur, 18:00etan, Saroben. yy

v G O I Z U E T A

Bazkaria eta txarangaIñoteak pasata, Goizuetangaur dute kontuak egitekoeguna. Bazkaria dute14:30etan, eta ondoren txaran-ga, herrian zehar. yy

Jolasak haurrentzat, kiroldegiko igerilekuan. Ur zaleakdiren haurrek edo zaletu nahi dutenek, aukera dute bihar kirolde-giko igerilekuan, ur jolasak antolatu baitituzte. Goizeko 10:30eta-tik 12:30etara jarriko dituzte puzgarri eta era guztietako jolasmotak, eta begiraleek zainduta ibiliko dira. Gozamen ederra! yy

Izokia,gero etagehiago

Urumean

10-12 cm-ko izokiak askatuzituzten atzo Urumean.

Iaz 187 izoki sartuziren Urumean.

GERO eta izoki gehiago dagoUrumea errioan. 2010eko da -tuak hobetu ez badituzte ere(223 izoki), iazko kopurua osoona dela diote adituek. Iaz 187izoki sartu ziren itsasotikUrumeara, eta bataz beste 3,6kg inguruko piezak ziren,osasun ederrekoak.

Media asko ari da igotzenazken urteetan, bi arrazoidaude horretarako: bat, ibaiakgero eta garbiago egotea; etabi, errepoblazioa. Gainera,hemendik aurrera oraindik etaaz karrago egingo du kopu -ruak gora, gero eta izoki ge hia -go dagoelako ibaian, eta ho -rrek berak lagundu egiten dio -lako errepoblazio naturalari.

Errepoblazioa, beharbeharrezkoaAtzo 300 izoki askatu zituenDiputazioak Urumea ibaian,eta datozen egunetan 3.000 in -guru askatuko dituzte. Ekai nain guruan beste 25.000 izoki as -katuko dira (tamaina txi kia go -koak). Urtero ari dira Uru meaerrepo blatzen, eta ho rrek emai -tzak eman dituela adie razizuen atzo Jon Peli Uriguenek,Berrikuntzako, Lan da Gara pe -neko eta Turismoko Dipu ta -tuak. Urtero ibaian sar tzendiren izokien %18 inguru,errepoblatutakoak dira (markabat izaten dute izoki horiek).

Atzo Urumean askatuzituzten izoki-kumeak 15 egunbarru itsasoan izango dira, eta2-3 urte han eginda buel ta tu kodira, ale batzuk, Urumeara. yy

GIPUZKOAKO DIPUTAZIOA

TXOKO FEMINISTA ETA KAFETA FEMINISTA

.

«Txotx denboraldian gozatzeada denon helburua: sagardoa,janaria, giroa, musika, dantza,harremanak, ligoteoa... baina

tamalez, halakoetan, etaalkohola aitzakia hartuta,

gehiegikeriak sufritu beharizaten ditugu».

..

Page 3: Bi azoka gaur, Atsegindegin · 2019. 10. 17. · Sendabelarrak, bihar Sasoiko zentruak (Marieluts, 4) ikastaroa emango du bihar (10:00-13:00) sendabelarrei buruz. Apuntatzeko: 943

2012-II-25 larunbata

3

250 haritz eta 250 urki...etorkizuneko basoa

Zuhaitz Eguna gaur izango da Hernanin. 10:30ak aldera ariko dirazuhaitzak landatzen, Epelerrekako terrenoetan, Iturriandieta sailean.

Iazko leku beretsuan egingo dute aurtengo Zuhaitz Eguna, Iturriandieta sailean.

Pakito Lujanbioribabesa, Martutenen

40 hernaniar Martutenen izan z i ren ostegunean.

HERNANIKO 40 bat lagunizan ziren Martuteneko kar -tze la aurrean, joan den oste -gunean, Pakito Lujanbiori ba -be sa ematen. Lujanbiok aste -bete egin du Martuteneko es -petxean, anaiarekin bisabis bategiteko ekarri baitzuten ber ta -ra. Hernaniko euskal presopolitikoari animo oihuak eginzizkioten, eta salatu, aspaldikartzelatik kanpora egonbehar zuela.

Pakitok berak eskatutalortu du bisabisa. Otsailaren11n Herreratik abiatu etaotsailaren 17an iritsi zen Mar -tutenera, Valdemoro, Burgoseta Langraitzeko espetxeetanpasata. Osti ra lean Martute ne -ra iritsi, eta astearte honetan

egin du ordubeteko bisabisa.Atzo, berriro eraman zutenHerrera de la Manchara.

Pakitok ia 28 urte dara -maz ki kartzelan, eta 32 urteHernanitik kanpo.

Ostegunean, espetxe au -rrean hernaniarrek egindakoelkarretaratzean, honako ber -tsoa en tzun ahal izan zen,Nekane Miner hernaniarrakegina:

Hona etorri geraHernaniko batzukbihotzez Pakitori

bidaltzera muxuk. Eutsi goiari tinko!

Beti bezala zuk, nahiz aspaldi behar zenun

gure artean lagun. yy

Pakito Lujanbio euskal preso politikoakastebete egin du Martutenen.

ETORKIZUNEAN, baso berribat izango du Hernanik, Itu -rriandieta sailean, Epelerre -kan. Hernaniko gazte etahelduek 500 haritz eta urkisartuko dituzte gaur bertan,Zuhaitz Eguna baita gaur,urteroko zita garrantzitsua.

Helduak oinez joangodira, Gudarien plazatik goi -zeko 08:00etan abiatuta. Gaz -teak berriz, au to busean ingu -ratuko dituzte Larre-Gainera,09:00etan El ka no kaletik

abiatuta. Ereño tzu ko koadri -la ere hantxe izango da urterobezala. De nak batera, atxu -rrak hartu, eta 10:30ak alderahasiko dira landare-gazteaksartzen. On doren, hamaike -ta ko ederra dute zai Ereño -tzun, eta 13:00 ak inguruan,buel tako au tobusa.

39 urte bete dira aurten,Zuhaitz Eguna egiten delaDagoe neko 39 aldiz egin daZuhaitz Eguna. Bere garaian,Joxe Legarreta ereñotzuarraeta Hernaniko beste hainbatkide hasi ziren egun hauantolatzen, eta geroztik, ma -kina bat zuhaitz landatu di -tuzte hernaniarrek. Joxe Le ga -rreta ereñotzuarra orain dela26 urte hil zen, eta ordutik,haren omenez egiten dute,Zuhaitz Eguna, urtero. yy

.

09:00etan autobusa abiatukoda Biteritik, gazteentzat.

..

Page 4: Bi azoka gaur, Atsegindegin · 2019. 10. 17. · Sendabelarrak, bihar Sasoiko zentruak (Marieluts, 4) ikastaroa emango du bihar (10:00-13:00) sendabelarrei buruz. Apuntatzeko: 943

2012-II-25 larunbata

4

«GUSTORA lagunduko nuke,baina ezin dut bileretara joan...»;«Lagundu bai, baina nola? Ez dutnere burua gai ikusten...». Batbaino gehiago izango da hala-ko egoeran edo antzekoan, etaHerrira Mugimenduak ho -rien gana ere iritsi nahi du.Herrira Mugimendua, presoeta iheslari guztiak etxeratze-ko helburuarekin jarri damartxan eta bide horretan la -gundu nahi duten guztiei ire-kia dagoela azpimarratu duteGalder Gonzalez eta InharOlano mugimenduko kideek.

«Pertsona batek, bere auzo-an kartelak pegatu nahi badi-tu, hori bakarrik egin nahibadu ere, eta ez badauka aste-ro bileratan ibiltzeko gogorik,pertsona hori ere hurbiltzeanahiko genuke. Jende pila batdago ez daukana asteroko bile-retara joateko modurik, bainabadaukana zerbait egiteko go -goa eta horiek ere lekua dute.Denek daukate lekua. Ba tenbatek, poesia irakurri, San taBarbaran zintzilikatu, dan tzaegin, edo sinadurak bildu nahibaditu, ongi etorria izangoda». Bakoitzak daukan dispo-siziora moldatzen den mu -gimendua dela argi utzi dute.

Eta horretarako mekanis-moak jartzeko lanean dabilt-za. «Oraingoz emaila dauka-gu ([email protected]), bai -na joango gara gauza berriaksortzen. Internetek aukeraasko ematen ditu. Leku fisikobaten bila ere bagabiltza.Garrantzitsua da lokal batizatea jendeak nora jo izandezan, gurekin hitz egin nahiduenean».

Urtebeteko ibilbideaMugimenduaren sorrera, joanden urtetik dator, Egin Deza -gun Urratsetik. «Herrietanhasi ziren sortzen preso etaiheslarien aldeko herri bilgu-neak. Hernaniren kasuan,udaratik aurrera hasi ziren

bilera batzuk egiten eragilebatzuekin eta hainbat herrita-rrekin. Ondoren, batzar bategin zen udaletxean eta azalduzen jende pila bat; ez zen jendeguztia kabitzen. Hori ikusita,pixkanaka joan ginen urtarri-laren 7rako lanketa bat egitenBiterin, bilera irekien bidez.Bileretara nahi zuenak azaltze-ko aukera zuen eta nahi zuenaplanteatzen zuen. Beraz, lan -tzen hasi ginen, urtarrilaren7ko manifa, kolosala izanbehar zuena. Eta konturatu gi -nen astez aste jendeak jarrai -tzen zuela azaltzen. Antola -tzeko beharra ikusi genuen.Hala sortu da, Herrira», azal-du dute Gonzalez eta Olanok.

Aurrez esan bezala, presoeta iheslarien aldeko bilguneakHernanin bakarrik ez, EuskalHerri osoan sortu ziren, eta

gaineratu dute, guztia antola -tzeko, nazio mailako Herrirasortu dela.

Hernaniko Herrira, otsaila-ren 10ean aurkeztu zen Biterikultur etxean.

«Presoen egoera konpontzea,gatazka konpontzeko bideanulertu du jendeak»«Udaletxeko batzarra sorpresa

izan zen, baina adierazgarrienada, hurrengo bileretara ere jen-dea azaldu egin zela», dioteHerrirako bi kideek. «Jendeakonturatu da orain delamomentua zerbait egiteko,gatazka konpondu nahi bada.Eta sentitzen du presoekin zer-bait egiteko beharra. Presoenegoera konpontzea, gatazkakonpontzeko bidean ulertu du

jendeak. Eta gogoa daukaaurrera egiteko, ilusioa dauka,eta bide horretan pentsatu du,goazen gure aletxoa jartzera».Ikusten zuten jendeak ilusioazuela, gauzak egin nahi zituela,baina falta zela erreminta batedo gune bat. Eta hutsune horibetetzeko sortu da Herrira.

Garai berrian, lan egiteko modu berriaGarai berri honi behar bezalaerantzuteko, moldatu beharraikusten zuten. «Garai berriakeskatzen du irekitzea, lekugehiagotara iristea, jendeberriarengana iristea, harre-manak lantzea, ahoz ahokolana, beste kolektiboekin bil -tzea…». Hori horrela, lan-tal-deak sortu dituzte. Bost lan-talde daude: Informazioa,Harremanak, Komunikazioa,Ekimenak eta Elkartasuna.Horiek guztiak koordinatze-ko, berriz, Koordi nazio taldebat ere badago. Horien berrieman zuten Biteriko aurkez-penean, besteak beste.

Datuak biltzen, informazio sarea sortzekoAurkezpen egunean, jendea-ren emailak eta kontakturakodatuak ere bildu zituzten etaoraindik ere, zeregin horretanari dira, informazio sarea sor -tzeko asmoz. Azaldu dutenez,60 bat lagun daude lan talde-tan izena emanda eta besteemail mordoa ere badituzte.«Eta oraindik aukera haundiadago gehiagora irekitzeko»,diote. Interesatuek helbidehonetara bidali ditzaketedatuak: [email protected].

Denen artean erabakita,jendea gehiago inplikatuErabakiak denen artean har -tzeak bere zailtasunak ba -dauz kala azaldu dute, bainaalde positiboa baduela. «Ele -fan te batek indar haundiadauka, baina kosta egiten zaio

HERRIRA MUGIMENDUA - GALDER GONZALEZ ETA INHAR OLANO

Bakoitzak ahal duena emanda, preso eta iheslariak etxera bidean

Galder Gonzalez eta Inhar Olano.

Preso eta iheslari guztiak etxeratzea helburu duen Herrira Mugimendua martxan daHernanin. Urtebeteko ibilbidea izan du sortzeprozesuak eta hilaren 10ean aurkeztu zutenBiterin. Bost lan-taldetan banatuta ari dira orain

lanean. 60 bat lagunek emana dute izena etamugimenduko kideek argi utzi dute lan taldeaketa mugimendua bera, irekiak direla. «Denak etadenek daukate lekua. Bakoitzak daukan disposiziora moldatzen den mugimendua da».

.

«Udaletxeko batzarra sorpresa izan zen, baina adierazgarrienada hurrengo bileretara ere jendea azaldu egin zela. Jendea

konturatu da orain dela momentua zerbait egiteko»...

«Leku fisiko baten bila ere bagabiltza. Garrantzitsua da lokalbat izatea jendeak nora jo izan dezan, gurekin hitz egin nahi

duenean»..

Page 5: Bi azoka gaur, Atsegindegin · 2019. 10. 17. · Sendabelarrak, bihar Sasoiko zentruak (Marieluts, 4) ikastaroa emango du bihar (10:00-13:00) sendabelarrei buruz. Apuntatzeko: 943

2012-II-25 larunbata

5

mugi tzea. Baina horrela nahidugu lan egin. Ikusten duguhorrela badaukala alde positi-boa. Jende gehiago inplikatzenda, gustorago egiten du lan, ezda deskolgatzen, ikusten dubere erabakia dela egingodena».

Orain, lehentasuna, muturreko egoerekin bukatzeaKoordinazio taldea, San Joanakbitarteko egutegia osatzen arida eta tarte honetan, muturre-ko egoerei irtenbidea emateada Herrira Mugimenduarenlehentasuna: gaixo larriak etakondena be tea daukaten preso-ak aska tzea, sakabanaketarekinamai tzea, isolamendua, bakar -tzeak…

Azken ostiralak eta maiatzabitarte hainbat ekimen,eskuarteanEgutegia guztiz zehaztu ezarren, hainbat ekimen baditueskuartean Herrirak, maiatzabitarte. Orokorrean, hilabetekoazken ostiralak indartu nahiditu eta martxoan, gaixo larrieninguruan zentratuko da. Ho -rrez gain, Hernaniko 10 gazte-ren aurkako epaiketa izango daapirilean zehar eta hori ere ba -du kezka iturri: «ez da He -rrirari bakarrik dagokion gaibat, Hernani guztiak inplikatubehar du», gaineratu du. Maia -tzean, berriz, Elkartasun Asteaeta Plazak bete ekimena landu-ko dituzte. Azken horrekin,Bilbon lortu zen argazkia lortunahi da, herriz herri, oraindikere jende gehiago bilduz. yy

Otsaileko azken ostirala izan zen atzo eta kontzentrazioa egin zen Gudarien plazan, Herrirak deituta.Senideek, herriko preso eta iheslari guztiak etxera ekarri zituzten, banaka-banaka.

Informazioa: talde honenzeregina da, preso eta ihes-larien informazioa lortzea,lehenengo eskutik, eta buel-tako bidean, hemengo infor-mazioa ematea. Email batdaukate eta bisitetara joa-ten den jendeak edo telefo-no deiak dauz kan jendeakzerbait be rria baldin badakipreso baten inguruan, ber-tara bidali dezake informa-zioa:[email protected]: asteazkenetan,18:00etan, Biterin.

Komunikazioa: Herrirakegingo dituen ekintza guz-tiak herritarrei zabaltzekoardura izango du. Bere beti-ko lanak izango ditu etabaita erronka berriak ere.Betikoak: kartelak, pankar-tak… Erronka berriak: bole-tin an tzeko bat sortzea, web gune bat egitea… Bilerak: asteartetan,19:00etan, Biterin.

Elkartasuna: Batez ere,dirua lortzeko zeregina izan-go du talde honek, presoenbeharrei aurre egiteko: asis-tentzia juridikoa (aboka-tuak…), osasun asistentzia…27 presorekin, elkartasuntalde indartsua behar delaazaldu dute, bai dirua lortze-ko, bai denerako. Bilerak: asteazkenetan,19:00etan, Biterin.

Harremanak: Herrikobeste eragileekin harrema-nak egin, mantendu etasendotzeko taldea izangoda. «Oso garrantzitsua daharreman hauek izateabeste jende batengana iris-teko, beste sektore batzue-tara iristeko», diote.Bilerak: astelehenetan,19:00etan, Biterin.

Ekimenak: Egun seinala-tuak antolatzeko zereginaizango du. Esaterako,Elkartasun Eguna. Horrela,hori antolatzeko beste taldeguztiek ez dute gelditubeharrik izango. Hilabetekoazken ostiralak indartzeazere arduratuko da. Bilerak: asteazkenetan,19:00etan, Biterin.

Koordinazio taldea: Taldehonek beste talde horiekkoordinatuko ditu. Eta noi-zean behin asanblada, ba -tzar irekiak deituko ditu. Bilerak: astelehenetan,19:00etan, Biterin.

.

«Elefante batek indar haundiadauka, baina kosta egiten zaiomugitzea. Baina horrela nahi

dugu lan egin. Jendea gehiagoinplikatzen da, gustorago

egiten du lan, ez dadeskolgatzen. Ikusten du bereerabakia dela egingo dena»

..

«Orain, muturreko egoereiirtenbidea ematea da

Herriraren lehentasuna: gaixolarriak eta kondena betea

daukaten presoak askatzea,sakabanaketarekin amaitzea,isolamendua, bakartzeak...»

..

«Hernaniko 10 gazterenaurkako epaiketa izango daapirilean zehar eta hori erebada kezka iturri. Eta ez daHerrirari bakarrik dagokion

gai bat, Hernani guztiakinplikatu behar du»

..

Bost lan-talde etaKoordinazio taldea

Helburua betetzean, hauda preso eta iheslari guz-tiak etxeratzean, Herriradesagertu egingo da.Lehenbailehen desagertze-ko asmoz sortu da, bainazer espero duzue, nahibaino gehiago iraungo du,estatuak pausoak ematenhasiko dira…I. Olano: Aterabide demo-kratiko baten bidean, EuskalHe rri mailan eman dira pau-soak, baina estatuen aldetikez. Nere ustez, momentuairi tsiko da, pausoak emanbehar ko dituztena. Zerbaitegin beharko dute eta horienartean, nik uste, presoakizango direla. Baina prestegon beharko dugu, posiblebaita batzuei ba ka rrik eragi-tea. Be raiek jokatuko duteorain ar te bezala, bi aterakodituzte eta beste bi bestepuntaraino eramango dituz-te, eta gainera, hori, herri ber-dineko jendearekin egingodute... Kon fusioa eta gurearteko talkak bilatuz. Beraiekbadakite nola jokatu, eta

badakite oso ondo fun -tzionatzen diela horrek.

G. Gonzalez: Alde batekeman dituen pausoekin, gu -txienez, presoen gaineko pre-sio batzuk desaktibatuta egonbeharko lukete. Eta hala izan-go zela ematen zuen, bainaazkenaldian badirudi hori fre-natu egin dela. Eta hor sar -tzen gara gu: herri presioa.Gaixo larriak kalean egonbeharko lukete, parot doktri-nak desaktibatuta egonbeharko luke, presoek EuskalHerri an, etxetik ger tu egonbeharko lukete… lehenengoneurri horiek de facto emanbeharko lirateke gauden esze-natokian. Hori horrela uler -tzen du jende guztiak. Bainaberaiek beren estrategiakdituzte eta aukeratu dute ezdela nahikoa.

Horren aurrean, herriakezetz dio. Gauza bat da jen-dea kartzelan egotea, bainabestea da biolentzia gehigarribat aplikatzea. Gutxie nez,hori desaktibatu behar da.

Jendeak hori ulertzen du.

Jendea nekatu liteke, pausorik ez dela ematen ikusita?G. Gonzalez: Gatazka kon -pon du nahi du herri honek.Gatazka luzatzeak nekatubaino, kezka sortzen du. In -po tentzia… Gauzak okerrerabaldin badoaz, jendeak edu -ki ko du gauza gehiago egite-ko gogoa, beste eran tzun batemateko gogoa. Nekatu bai -no, jendeak beste jarrera bathartuko du. Nolabait, in tsu -misoagoa izango da. Gaine ra,urtarrilaren 7ko manifatikaurrera, politikarien deklara-zioak aldatu egin dira. Sinistuegin behar dugu horrela pre-sionatzeak eragina duela, iri -tzi publikoan eragiten duela.

I. Olano: Bilatu behar dugunada, beraientzat komenigarria-goa izan dadila pausoak ema-tea, ez ematea bai no. Herripresio bidez eta jendea aktiba-tuta, lortu behar dugu aldake-ta hori. yy

«Herri presio bidez eta jendea aktibatuta,lortu behar dugu pausoak emanaraztea»

Page 6: Bi azoka gaur, Atsegindegin · 2019. 10. 17. · Sendabelarrak, bihar Sasoiko zentruak (Marieluts, 4) ikastaroa emango du bihar (10:00-13:00) sendabelarrei buruz. Apuntatzeko: 943

2012-II-25 larunbata

6K I R O L A K

u S A S K I B A L O I ADerbi estua gaur,Astigarragaren aurka

Teklan Laser senior taldeakAstigarragaren aurka jokatuko dugaur, 16:45etan, Kiroldegian.Astigarragakoak bigarren postuandaude sailkapenean eta derbiestua espero da. Dena dela, her-naniarrek joaneko partiduan iraba-zi egin zuten. yy

u A R E T O F U T B O L AHorbelek liderrarenaurka jokatuko dugaur, Beran

Horbel Taberna taldeak GureTxokoa taldearen aurka jokatukodu gaur, 17:15etan, Beran.Partidu zaila espero dute nafarraklider baitira. Gainera, azken parti-duaren ostean, hernaniarrek bajagarrantzitsuak dituzte. yy

u E R R U G B I ABigarren taldeak BeraBera hartuko du, gaur

Senior B taldeak Bera Berarenaurka jokatuko du gaur, 16:00etan,Landaren. yy

Neskek Eibar izangodute aurrez aurre, bihar

Nesken taldeak Eibarren aurkajokatuko du bihar, 12:00etan,Unben. yy

Bost jubenil, EuskalSelekzioaren entrenamendura

Bost jubenil, Euskal GazteSelekzioaren entrenamendura joa-teko hautatu dituzte: Unai Becerra,Mikel Perez, Xabier Alcelay, MikelZabaleta eta Iñaki Leonet. Gaurizango da Aieten. yy

Ane Puerta, EuskalSelekzioarekin

Ane Puerta hernaniarrak EuskalSelekzioarekin jokatuko du asteburuhonetan, Kordoban, Herrialdee takoSelekzioen Txapelketa. yy

u E R R E M O N T E AGaur, SagardoarenTxapelketako bi partidu

Sagardoaren Txapelketa aurreradoa eta gaur beste bi partidujokatuko dira, Galarretan: ZeberioII-Zubizarreta/Juaristi-Olazar; etaOñatz-San Miguel/Matxin III-Ion.Jaialdiko bigarren eta hirugarrenpartiduak izango dira. Beste bipartidu ere jokatuko dira.16:00etan hasiko da jaialdia. yy

JUXTU-juxtu, brila baten al -dea gatik irabazi dute Gipuz -koako Binakako TxapelketaMiguel Burugain eta JoseUgalde Elur Txori elkartekobolariek. «Eta hala izanbehar du», dio Burugainek.Ugalde, berriz, nerbioek jota

ibilia omen da, Burugaineketa gainerakoek tira ostean,bere esku baitzegoen irabaz-tea. «43 brila jo behar nituenirabazteko eta tripan halakomin bat jarri zitzaidan...»,dio. Eta ez gehiago, ez gu -txiago; 43 brila bota zituen.

Añorgan jokatu zen txa-pelketako azken tiraldia joanden igandean eta saio onaegin zuten bi txapeldunek.Bien artean 90 brila botazituzten. Txapelketa osoan,berriz, 354 brila. Atzetik,bigarren postuan geratuziren Jokin Izagirre etaMarcelino Agirre, 353 brila-rekin. Azken tiraldian 89brila bota zituzten horiek.

Azkenaurreko tiraldia, klabeaBinakako Txapelketan dene-ra 28 bikotek hartu duteparte eta Elur Txoriko biko-tea hasieratik nahiko ondoibili bazen ere, Seguran joka-tutako azkenaurreko tiraldiaizan zen klabea. Sekulakotiraldia egin eta laugarrenpostutik aurrenekora pasaziren. Orduko hartan 95 brilabota zituzten bien artean: 47Burugainek eta 48 Ugaldek.

2006an ere, txapeldun,brila bategatikBurugain eta Ugaldek gaztegaztetatik jokatu izan dutebolan, 50 urtetik gora badirahasi zirela eta elkarrekin 30 baturte daramazkite bola bi kotebezala, «matrimonio bat beza-la», diote. Elkarrekin eder kimoldatzen dira, 2006an eretxapeldun izanak dira biak,binakako txapelketan. «Or -duan ere brila bategatik iraba-zi genuen eta bigarren geratuziren Miner aita-semeak»,azaldu du Burugainek.

Bi jokalariak bakarrik ez,Elur Txori taldea ere emaitzatxukunak lortutakoa da. Tal -de kako 10 bat txapela iraba-ziak dituela azpimarratu dute.

Lehendakari Saria, martxotik aurreraMartxoaren 4tik aurrera,Lehen dakari Saria hasikodira jokatzen, banaka. Zerai -nen izango da lehenengo ti -ral dia eta bigarrena, Ereño -tzun. Apirila hasierara arteiraungo du txapelketak. Txa -peldunek argi dute, oraingo-an ere, txapelketa guztietarabezala, irabaztera joangodirela. yy

Brila bategatik, txapeldun!Elur Txori elkartekoMiguel Burugain etaJose Ugaldetxapeldun diraGipuzkoako BinakakoTxapelketan, 354brila botata. Bigarrenpostuan geratu zirenJokin Izagirre etaMarcelino Agirre, brilabat gutxiagorekin.Tiraldi osoan juxtu-juxtu ibiliak dirabi hernaniarrak etaUgalde, nerbioekjota.

Miguel Burugainek eta Jose Ugaldek 30 bat urte daramazkite elkarrekin jokatzen eta 2006an ere izan ziren txapeldun.

BOLA - GIPUZKOAKO BINAKAKO TXAPELKETA

Gipuzkoako BinakakoTxapelketa - Hernaniarren sailkapena:

1.- Jose Ugalde eta Miguel Burugain (Elur Txori).................354 brila11.- Miguel Arrozpide etaAntonio Goenaga (CD Hernani)..............330 brila14.- Antonio Miner eta IbonMiner (Ur Mia)............322 brila20.- Nikolas Osaba eta AurelioSantos (Elur Txori)......288 brila

Erregularitatea(orain arteko tiraldiak):

1.- Miguel Burugain (Elur Txori).................276 brila15.- Antonio Goenaga (Elur Txori).................256 brila19.- Ibon Miner(Ur Mia)......................254 brila20.- Miguel Arrozpide (CD Hernani)..............252 brila22.- Jose Ugalde (Elur Txori).................251 brila29.- Nikolas Osaba (Elur Txori).................239 brila32.- Antonio Miner (Ur Mia)......................236 brila39.- Aurelio Santos (Elur Txori).................216 brila

Page 7: Bi azoka gaur, Atsegindegin · 2019. 10. 17. · Sendabelarrak, bihar Sasoiko zentruak (Marieluts, 4) ikastaroa emango du bihar (10:00-13:00) sendabelarrei buruz. Apuntatzeko: 943

72012-II-25 larunbata

K I R O L A K

K I R O L A - A S T E B U R U K O P A R T I D U A K

u P E L O T AOjuel eta Gorrotxategi, Usansoloren aurkagaur Hernanin, Euskal Herriko finalerdian

Euskal Herriko Txapelketako finalerdia jokatuko dute gaur Paul Ojueleta Gorrotxategik Usansoloko Beitia eta Galarzaren aurka. Goizeko11:00etan izango da Hernaniko pelotalekuan. yy

Lau paletari hernaniar semifinaletan gaur,Euskal Herriko Txapelketan

Lau hernaniarrek semifinalak jokatuko dituzte asteburu honetan. EuskalHerriko Txapelketan izango dira gaur: Garbiñe Tijero eta Eli Gutierrez,Araiztegi eta Lejonagoitiaren aurka ( Abetxuko, 16:00); eta Amaia Irazu s -tabarrena eta Ariane Arrieta, Evaristi eta Argainen aurka (Orio, 17:00). yy

u F U T B O L ABi taldeek etxean jokatuko dute, gaur

Hirugarren mailako taldeak Vitoriaren aurka jokatuko du gaur16:30etan, Zubipen. Nesken taldeak ere Zubipen jokatuko du gaur,18:30etan, Zumaiakoren aurka. yy

u A T L E T I S M O AIruretagoyena Espainiako Txapelketan,domina lortzeko asmotan

Maitane Iruretagoyena atleta hernaniarra Sabadellen jokatuko denEspainiako Txapelketan izango da asteburu honetan, absoluto mai-lan. 200 metrotako proban hartuko du parte. Aurtengo bere denboraonena 24.64 segundokoa da eta Espainiako ranking-ean hirugarrendago. Hori horrela, dominaren bat lortzea du helburu. Atleta herna-niarra sekulako emaitzak lortzen ari da azkenaldian. Pasa den aste-buruan, esaterako, Euskadiko Txapelketan absoluto mailan, urrezkodomina lortu zuen 60 metroko frogan. Bertan, 7.62 segundoko den-bora lortu zuen, denboraldiko marka eginez. yy

Eskelak

SAGAR Lasterra herri krosaizango da gaur, sagarra etasagardoaren ibilbidea eginez.Goizeko 11:00etan abiatukodira Ibar luze poligonotik,Arraun El kar tetik, etaKiroldegiraino egingo dutekorri (8,9 km); tartean 7sagardotegi pasako dituzte:Goiko Lastola, Elorrabi, Ipa -rragirre, Altzueta, Otsua-e -nea, Olaizola eta Itxasburu.

Ibarluzera joateko, doakoautobus zerbitzua egongoda, Kiroldegitik, 10:10etaneta 10:30etan. Parte hartunahi dutenek izena ematekoaukera izango dute gaur,Kiroldegian. Prezioa: 15 euro.

Aldatzeko eta dutxatzekoauke ra ere izango da Kirolde -gian, doan. Garaikurrak etazozketak, lasterketa amaitubezain pronto egingo dira.

Ibilbideak, ia 9kmLasterketak 8,9 km ditu eta

honakoa da ibilbidea: Ibar lu -ze-Lastola-Goiko Lastola- Elo -rrabi-Iparragirre-Altzueta-Loidi-Otsua-enea-Olaizola-

Loidi- Itxasburu-Osiñaga-Por tu-Karabe l -Landare-Florida-Sagastialde-Antziola-Marieluts-Kiroldegia. yy

Sagardotegi inguruetanbarrena, korrika

Sagar Lasterra herri krosa 11:00etan abiatuko da ArraunElkartetik. Autobusa izango da, doan. Izen ematea, gaur: 15 euro.

Iaz 256 korrikalari iritsi ziren helmugara.

VI. SAGAR LASTERRA

I URTEBETETZEA= Julia Alberdi Otxotorena

ANDREA(Esteban Garmendiaren alarguna)

2011ko otsailaren 6an hil zen, 82 urte zituela, Elizakoak eta AitaSantuaren Bedeinkazioa hartuta.

-Goian bego-EZ ZAITUGU INOIZ AHAZTUKO

ZURE SEME-ALABAK, BILOBAK, ANAI-ARREBAK ETA GAINERAKO AHAIDEEKHaren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR,IGANDEA, eguerdiko HAMABIETAN, SAN JOAN BATAIATZAILEAREN parroki elizan egingo Urtebete tzeko mezara. Aldez aurretik, mila esker.

Hernanin, 2012ko otsailaren 25eanHelbidea: Izpizua, 21 - 4. B

I URTEBETETZEA= Felix Alberdi Urrestarazu

2011ko otsailaren 16an hil zen

-Goian Bego-

Bere emaztea: Anabell Padilla; seme-alabak: Beñat etaAmets; ama: Juani Urrestarazu eta bere anai eta gainerako ahaideek. Gonbidatzen zaituztegu berpiztean daukagun fedea elkarrekin bizitzera,BIHAR, IGANDEA, eguerdiko, HAMABIETAN, SAN JOAN BATAIA-TZAILEAREN parroki elizan.

Hernanin, 2012ko otsailaren 25ean

Page 8: Bi azoka gaur, Atsegindegin · 2019. 10. 17. · Sendabelarrak, bihar Sasoiko zentruak (Marieluts, 4) ikastaroa emango du bihar (10:00-13:00) sendabelarrei buruz. Apuntatzeko: 943

Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: A. Arbelaitz, E. Zeberio, E. Agirre,

K. Garmendia, M. Ramirez de Alda eta A. Moreno. Egoitza: Larramendi 11. % 943-330899. Faxa: 943-336306.

Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

2012ko otsailaren 25a, larunbata::: 3.926 zk. ::: www.kronika.net

GAUR

EGUR

ALDI

A BIHAR Iparraldeko haizea ibiliko da

eta lainoak nagusituko dira.

Tarteka xirimiria egin dezake.

Tenperaturan ez da aldaketa-

rik izango: Min.10º / Max.13º.

(eu

ska

lme

t)Giro motela espero dugu.

Lainotuta egongo da eta tarteka

busti egingo du. Zertxobait hoztu-

ko du: Min.8º / Max.13º

v IRAGARKI MERKEAK v

v Z I N E A

‘La dama de hierro’ ikusgai, helduentzat Margaret Thatcherren biografian oinarritutako pelikula izango daikusgai helduentzat, asteburu honetan. La dama de hierro izena dupelikulak eta Phyllida Lloyd-ek zuzendua da. Meryl Streep aktoreakegingo ditu protagonista lanak. Gaur, 19:30etan eta 22:30etan izan-go da ikusgai, Biterin. Bihar, berriz, 19:30etan. yy

‘Vicky Vikingoa eta Thorren mailua’ abenturazko pelikula, guztientzat

Publiko guztiari zuzenduta,abenturazko pelikula bat izan-go da ikusgai: Vicky Vikingoaeta Thorren mailua. Vickyrenaita bahituta dago Sven-eneskuetan eta Vickyk bereherriaren buruzagitza hartueta aita salbatzen ahalegin-duko da. Pelikula ikusgaiizango da gaur eta bihar,16:30etan. yy

Kale nagusian pisua salgai. Eraikin adierazgarria. Bi kaletara ematen du, kanpokaldera. Despatxu,kontsulta eta bizitzeko egokia. Trasteroa. Eraberritzeko. Garajea aukeran. Deitu: 600 609 754(Inmo. San Sebastian.)

Gazte trebatu eta eskarmentuduna eskeintzen da sukaldari bezela lan egiteko. Deitu: 689 272 992Eraikitzen ari diren bifamiliarra salgai, langile ikastola inguruan. 150 m2 + garajea + txokoa + bodega

+ jardina + terraza + solariuma. (Partikularra). Deitu: 699 49 22 35ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, antenak ere bai...

Seriotasuna. Deitu: 616 886 660.Yolanda estetika zentrua. Fotodepilazio berria, prezio bereziak eta pertsonalizatuak.

“Fotorejuvenecimiento”, Dieta pertsonalizatuak, zure pisua kontrolatzen dugu. Plataforma bibratzai-lea. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.

Alicia C.C.: Modu pertsonalean eta profesionalean garapena lortzeko: Coaching, PNL, erlajazioak, Floresde Bach, hipnosia… Deitu: 943 33 28 94 / 653 267 146. (Agustindarren plaza, 4)

Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala, reflexolo-gia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

& TELEFONOAK l Taxiak: 943 550093 l Udaltzaingoa: 943 248900 l DYA: 943 464622

l Autobusak: Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037

l Anbulatorioa: 943 006666 - 943 203020 l Jokalari anonimoak: 943 331103 l Alkoholiko anonimoak: 943 331103

9 FARMAZIAK l Egunez: Correa Perkaiztegi 8 - 943 336022 l Gauez: Etxebeste Elkano 9 - 943 552087

HERNANIKO Udalak, Herna nieta sagardoa eza gu tze ko, auke raparegabea jarri du aurtengotxotx denboraldian. Alde batetik,gida ba tek lagunduta, oinezkoibilia egin ahal izango da Kax -koan ba rre na. Bestetik, Her nanieta ingu ruak eza gu tze ko, trenber dean ibilal diak an to latu di -tuz te, sagastiak iku si, eta azal pe -nak entzunez. Ho rrez gain, sa -gar do te giak eza gu tzeko eta sa -gar do kata egiteko aukera da go.Eta guztia biltzen duen eta baz -kaltzeko aukera ema ten duenpakete turistikoa ere bai. Ka tak,Itxasburu eta Iparragi rren egindaitezke eta bazkariak, bi horiezgain, Alberro eta Larre-Gainen.

Udaleko turismo sailetik ja -ki narazi dutenez, jende askokeskatu du informazioa, bainaoraingoz martxan jarri den zer-bitzua, tren berdearena izan da.80-100 pertsona inguruk erabilidute dagoeneko.

Informaziorako eta erreser-bak egiteko: www.hernani. netedo gurutze-a@ her na ni.net. yy

Ehun lagun inguru, trenberdean, Hernani ezagutuz

Kaxko historikoko bisita gidatua doan da. Bereziki herritarrei zuzendua da.

Hainbat eskaintza turistiko daude Txotx denboraldian: Kaxko Historikoaezagutzeko, tren berdean ibiltzeko, eta sagardotegiak probatzeko.

TXOTX DENBORALDIA - ESKAINTZA TURISTIKOA