Bg 1 Eider Eider Glaziarrak Eider Eider Ondo

7

Transcript of Bg 1 Eider Eider Glaziarrak Eider Eider Ondo

Page 1: Bg 1 Eider Eider Glaziarrak Eider Eider Ondo
Page 2: Bg 1 Eider Eider Glaziarrak Eider Eider Ondo

Glaziarrak egunean zentimetro gutxi batzuk mugitzen diren izotz-masa handiak dira.

Tenperatura oso apala denean, prezipitazioak elurrezkoak dira. Hau planetako alderdi hotzetan gertatzen da: Poloetan eta Goi mendietan.

Goiko elur geruzen presioagatik sakonago daudenak trinkotu eta barruan duten airea kanporatzen dute izotz bihurtzen diren arte.

Izotz masa horiek maldetan zehar mugitzen badira, eta klima izotzak egoera horretan segitzeko eta ez urtzeko bezain hotza bada, glaziarrak sortzen dira.

Page 3: Bg 1 Eider Eider Glaziarrak Eider Eider Ondo

ALPETAR GLAZIARRAKGoi mendietan aurkitzen dira, hau da, Groenlandian eta Antartikan.

Hiru zati bereizten dira:

-Zirkua: anfiteatro itxura du eta elurra pilatzeko tokia da.

-Mihia: Mihi itxura du. Jaitsiera alderdia eta aurrealdea, glaziarra urtu eta morrena izeneko arrastaka eramandako materialak biltzen duen tokia.

-Morrenak: izotz masan duten posizioaren arabera izen desberdinak hartzen dituzte: alboko morrenak, erdiko morrenak, hondoko morrenak eta aurreko morrenak.

Page 4: Bg 1 Eider Eider Glaziarrak Eider Eider Ondo

GLAZIAR POLARRA

Izotz masazko hedadura handiak dira. Izotza norabide guztietan mugitzen da. Fusioa giro tenperaturaren menpe dago, baina sarritan itsasoraino heltzen dira, eta bloke erraldoietan puskatzen dira: Iceberg.

Page 5: Bg 1 Eider Eider Glaziarrak Eider Eider Ondo

ZIRKUKO GLAZIARRAK

Pirinioetan daude, zati hori besterik ez edukitzeagatik bereizten direnak, mendi gailurretako izotz hedaduretara mugatzen dira.

Page 6: Bg 1 Eider Eider Glaziarrak Eider Eider Ondo

Ingurune glaziarreko sedimentazioak tillak sortzen ditu, glaziarren bidez sortutako klasto-metaketak. Morrenak dira metaketa arruntenak, hauek glaziar mihiak higitzean sortzen dira.

ERAGILEAK: Izotz korronteak edo glaziarrak, eta, eremu periglaziarretan, urtu-izoztu efektua, gelibazioa eragiten baitu.

LANDAREDIA: Eremu glaziarretan ez dago landarerik eta eremu periglaziarretan liken edo goroldio urria besterik ez.

Page 7: Bg 1 Eider Eider Glaziarrak Eider Eider Ondo

ERLIEBEAREN FORMA: - Eremu glaziarretakoak: tontorrak, zirkoak,

morrenak eta U itxurako haranak. - Eremu periglaziarretakoak: mendialdean, izotz

zatiak puskatu egiten dira eta ezponda eta amilketa metakinen konoak sortzen dituzte: lautadetan, lurzoru poligonalak eta kuxin antzekoak sortzen dira.

BALDINTZA KLIMATIKOAK: Elur iraunkorrak daudenez, urtez-urte elur gehiago izaten da. Gainera, elurra izotz bihurtzen da (eremu glaziarretan) eta askotan urtzen eta izozten da (eremu periglaziarretan).