BEZAIN IDAZLE - Albisteak - etakitto.eusetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/...- Lasai,...

13
2014ko maiatza GAZTE BEZAIN IDAZLE 144 TXIKITTO

Transcript of BEZAIN IDAZLE - Albisteak - etakitto.eusetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/...- Lasai,...

2014ko maiatza

GAZTEBEZAINIDAZLE

144TXIKITTO

TXISTEAK

Argitaratzailea“...eta kitto!” Euskara ElkarteaUrkizu, 11 - solairuartea. 20600 EibarTel: 943 206776.

Erredakzio kontseiluaAinara Lavado, Maider Aranberri,Koldo Mitxelena eta Eibarkoikastetxeetako ordezkariak.

AdministrazioaMarisol Uriarte.

Erredakzioa eta maketazioa

Ainara Lavado, Maider Aranberrieta Koldo Mitxelena.

Argazkiak...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboaeta Koldo Mitxelena.

Copyright-aTxikitto!

Lege-gordailuaSS-1111/96

Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena

GipuzkoakoForu Aldundia

EDIZIO GAZI-GOZOA IZAN DA AURTENGOAGozoa, aurten ere, Eibarko ikastetxe eta ikasleek lan mardula egin duzuela-ko eta milatik gora lan jaso ditugulako. Baina gazia ere badela esan beha-rrean gaude, apirilaren lehen egunean KOLDO MITXELENA Txikitto!-ko ko-ordinatzaileak utzi gintuelako. Aldizkari honek Koldoren eskutik eman zituenlehen urratsak eta berak gidatu du esku ar-tean duzuen aldizkari hau joan den martxo-ra arte. Hemen ere igarriko dugu Koldorenhutsunea.Eskerrak emateko ere aprobetxatu nahikogenituzke lerro hauek: alde batetik parte-hartzaile, irakasle eta epaimahaikideei; eta,bestetik, opari-sortak egiteko materiala emandiguten argitaletxeei (Erein, Ibaizabal, El-karlanean, Pamiela, Gaumin, Igela eta Ttar-ttalo) eta Yraolagoitia Eibarko liburudenda-ri.Laster oporrak hartuko dituzue, eta merezi-tako atsedena hartuko duzue. Datorren urte-an ere, ziur gaude aurten bezain beste lan

LH eta DBHko Ipuin LehiaketaXIV. Ipurterre 2014

…eta kitto! Euskara Elkarteak, Eibarko ikastetxeekin elkarlanean, Ipurterre Ipuin Lehiaketaren XIV. edizioa antolatu du. LH eta DBHko ikasleek

parte hartzen duten lehiaketak, aurten 1.000 ipuinetik gora jaso ditu.Hurrengo orrialdeetan saritutako ipuinak irakurtzeko aukera duzue.

Ipurterre 2014

2014KO MAIATZA 3

Bazen behin, sukaldari bat. Su-kaldaria oso ausarta zen etabaita buru gogorra ere.

Bere ametsa mundua ezagutzeazen eta horregatik sortu zuen jatetxebat: dirua lortu eta mundua ezagu-tzera joateko.

Behin tarta bat egitea pentsatuzuen, baina osagai bat falta zitzaio-nez beste osagai bat bota zion tartanola geratzen zen ikusteko. Itxurazona zegoela zirudienez probatu eginzuen. Probatu bitartean hegan egiteazein ederra izango zen pentsatuzuen.

- Ze ondo! -egin zuen oihu eta orduanhegan hasi zen. Ezin zuen sinetsi he-gan zebilenik.Pentsatzen hasi zen ea zer egin ahal-men horiekin.- Badakit! Txinara joango naiz hangojanaria prestatzen ikastera.

Eta hara joan zen. Txinan asko ika-si zuen eta ondoren Tokiora, Afrika-ra, Japoniara… joan zen. Bertako to-kiak ikusi eta hango jaki ikusgarriakprestatzen ikasi zuen. Hegan egitekoahalmena zuenez nahi zuen tokira jo-ateko aukera zuen.

Hara eta hona ibili ondoren, berejatetxearen falta botatzen zuen etatoki desberdinetan ikasitako guztiabere jatetxean praktikan jarri etahorrela aberastea pentsatu zuen. Bi-dean bere ahalmen berezia galtzenhasi zela konturatu zen eta basorajaitsi zen.

Bere jatetxetik urrin zegoenez ezinzen oinez joan eta basoko fruituekintarta bat prestatzea pentsatu zuen, eahorrek beste ahalmen bat ematen zion.

Osagai guztiak bildu eta tarta eginzuen. Dastatu… baina ez zion eragi-nik egin. Orduan, zerbait falta zi-tzaiola pentsatu zuen eta fruitu ho-rren bila basoan barneratu zen. Batbatean… txikia egiten zela ohartuzen eta tartarengatik gertatu zi-tzaiola hori konturatu zen.

Bere ondotik pertsona bat pasatuzen eta bera ez zapaltzeko sator-zu-lo batera joan zen babestera. Han sa-tor bat ikusi zuen eta galdetu zion:- Ba al dakizu non aurkitu dezakedanfruitu txiki eta kolore biziko bat?- Bai, badakit non aurkitu -erantzunzion sator jaunak, eta hara eramanzuen.

Han oso toki polit bat zegoen.Eguzki izpi batek diamante baten jo-tzen zuela ikusi zuen eta hara abiatuzen. Bilatzen zegoen fruitua zen etafruitua hartu eta tarta egin zuen.Tarta jan eta oreinaren bizkortasunanabaritu zuen. Lasterka hasi eta se-gituan iritsi zen bere jatetxera.

Azkenik ikasi zituen janariak pres-tatzen hasi eta mundu osoko jendeaetortzen zela konturatu zen.Tabernabeti jendez betetzen zenez, jatetxeaberritu eta aberastu egin zen. Horre-la bere ametsa egi bihurtu zen.

Sukaldariaren ametsa

Peru Ibarbia SalaberriaJ.A. Mogel Ikastola

LH3 LH4

Behin euri zaparra-da batekin gauzaguztien koloreak

galdu ziren… bainaeguzkia irten zeneanostadarra irten zen.

Ostadarraren kolore-ak mundua margotzenhasi ziren. Urdinak itsa-

soa margotu zuen, ho-riak hondartzak eta ba-samortuak, berdeakoihana.

Guztiak lan asko eginzuten eta oso nekatuakzeuden. Orduan beltzaklotara joateko esan zieneta gaua margotu zuen.

Gauzen kolorea

Lucia Palma BadiolaLa Salle Isasi

LH1 LH2

Ipurterre 2014

2014KO MAIATZA4

Egun iluna zen, Eibar osoalaino ilunek zeukaten osoosorik estalia eta telebista-ko eguraldi-iragarleak aste-bururako egun zoragarriak

iragarri zituen. Silver familiako Ele-na andereak, bere senar John-i, as-teburuan nonbaitera joan behar zire-la esan zion, baina Johnek asteburulasaia igaro nahi zuen eta zalantzangeratu zen. Etxean bi seme-alabazeuden; semeak Jota zuen izena, etaalabak Jessica. Biek, asteburuan kan-pora joateko plana, hondartza bate-ra, igerilekua zeukan hotel bateraedo jolasparke batera joatekoa zelapentsatzen zuten eta aitari erregukahasi ziren. Elenak, berriz, ez zeukanhorrelako estiloko oporrik buruan,eta Johni asko gustatu zitzaion Ele-naren plana. Hurrengo egunean, Joh-nek eta Elenak, ordenagailua hartueta Bilbo-ko Guggenheimen ondokohotel batean bi gauerako gela hartu

zuten. Jota eta Jessica oso pozik zeu-den oporretan zihoazelako, baina gu-rasoek nora zihoazen esan zietenean,Jessica atzekoz aurrera erori zen zo-rabiatuta eta Jotari ia-ia bihotzekoakeman zion. Jessica bere onera helduzenean, Jota negarrez aurkitu zueneta berak ere negarrari ekin zion.

Ostirala heldu zenean, silvertarrenautoa Bilborako bidean zegoen,nahiz eta seme-alabak gogoz-kontrazeuden han. Hotela lau izarretakoazen, baina hala ere, Jotak eta Jessi-cak, hain luxu handiarekin flipatuegin zuten, nahiz eta Silver familiaaberatsa zenez, bost izarretako ho-tel pila batean egonda zeuden., bai-ta Dubain kokatuta dagoen zazpi iza-rretako hotel batean ere (Jessica or-duan ere atzekoz aurrera erorizen,baina pozez).

Ostiral arratsaldean Guggenheimmuseoa bisitatzera joan ziren eta sa-rrerak saltzen zituen andereak bisita

bi egunetan egin behar zela esanzien, museoa hain handia zenez,arratsalde batean dena ezin zela bi-sitatu. Museoak zati asko zeuzkan,eta azkenerako onena uzteko, zatiezezagunekin hasi ziren. Jota etaJessica ez zebiltzan ezer gozatzeneta ikaragarrizko bisigu aurpegia zeu-katen museotik irtendakoan. Guraso-ak, berriz,oso gustura egon ziren mu-seoan, koadroak… ikusten, eta hu-rrengo egunean museoaren bigarrenzatia ikusteko irrikaz zeuden. Elenaandereak ea zer moduz pasatu zutengaldetu zuenean, umeek ikaragarriz-ko amorrua sentitu zuten, ama ziri-katzen ari zitzaiela iruditzen zi-tzaien, umeei zein gaizki pasatu zu-ten gogorarazi nahi izango balie be-zala, baina amari, zoritxarrez, ezinzaio noizbehinka zaplaztekotxo batedo beste eman.

Gauean, Jotak, kalean afaldu nahizuela esan zuen, eta Jessicari ere pla-

Puppyren loreen lapurreta

Ipurterre 2014

2014KO MAIATZA 5

na asko gustatu zitzaionez, gurasoekkalean afaltzen utzi zieten eta Jotaketa Jessicak behintzat eguneko lehengustuko gauza egin ahal izan zuten.Afari bikaina izaten zebilen,eta gai-nera eguraldi zein tenperatura bikai-nak lagundutako afaria zen. Bat ba-tean, museoa zegoen aldetik, oihuakentzun ziren eta Bilbo osoko argia jo-an egin zen segundo batzuetan: faro-lak itzali egin ziren, tabernetako ar-giak joan ziren, etxeak argirik gabegeratu ziren, baita argiz zebiltzangailuak ere, adibidez telebista. Argiabueltatu zen, baina Guggenheim al-detik zetozen oihuak geroz eta altua-go entzuten ziren, baina berandu ze-nez, etxera bueltatu ziren Silver fa-miliako kide guztiak. Hurrengo goize-an, oso goiz esnatu ziren gurasoak,ikaragarrizko irrikaz zeudelako muse-oaren bigarren zatia ikusteko. Jessi-cak eta Jotak museoaren interesik ezzeukatenez, lo egin zuten, harik etagoizeko hamaikak arte. Gurasoen pre-sarekin gosari azkar bat egin zuteneta korrika-korrika, Guggenheim mu-seorantz joan ziren.

Heldu zirenean, poliziaren zintabatek inguratzen zuen Guggenheim-eko plaza osoa eta polizia pila bat ze-biltzan inguruan, zerbait ezohikoagertatu izan balitz bezala.

Silver familiako gurasoak larritutazeuden, Guggenheimera sartzea ezi-nezkoa izango zitzaielako, baina ba-daezpada, John polizia batenganahurbildu eta zer gertatu zen eta Gug-genheimera sartu ahal izango zirengaldetu zion. Poliziak Guggenheimenezer ez zela gertatu esan zion, bainaPuppy txakurrari (Guggenheim aurre-an dagoen lorez egindako txakurerraldoiari) buruko loreak desagertuzitzaizkiola gauean, eta Puppy-ri az-terketa egin behar ziotenez, plazaosoa itxi behar zutela eta plazan,Guggenheim zegoenez, hau ere itxitageratu beharko zen ondorioz. Elena-ren eta John-en aurpegiak, momentuhartan, zurbildu egin ziren; Jessicaeta Jotak, berriz, aurpegia eguzkiabaino argiago zeukaten, baina gura-soen penaz geratu ziren. Egunean ze-har gurasoen desilusioa oso nabar-mena zen, ez zuten ia hitzik esanegun osoan! Gauean, Jessicak eta Jo-

tak, zerbait egin behar zutela pen-tsatu zuten:- Ezin ditugu gurasoak horrela utzi!-esan zuen Jessicak.- Egia da, ezin ditugu horrelako bisi-gu aurpegiarekin laga! -Jotak or-duan.

Beraz plan bat prestatu zuten, etaplanaren hasiera Guggenheimekoplazan hasten zen.- Atzo etorri bazen, gaur ere lapur-tuko ditu agian beste lore batzuk! -esan zuen Jessicak, eta Puppy-renatzean ezkutatu ziren. 23:30ak zireneta oraindik ez zen ezer gertatu.- Agian hamabietan puntuan etorri-ko da! -esan zuen Jessicak.Hamabiak arte itxaron zuten, eta or-dua zela hamabiak eta batean kontu-ratu ziren.- Hau amorrua!, eta hau zure erruada, lehen esan didazu zuk kontrola-tuko zenuela ordua, eta noski nirearreba ganoragabeak nola beteko dubere hitza! -esan zuen Jotak sutan.- Lasai, hemen botoi bat dago, etaagian honekin zerikusia izango du!-esan zuen Jessicak.

Egia zen, lore baten ordez, txaku-rraren zati hartan, botoi gorri bat ze-goen, bikain kamuflatua. Botoia sa-katu zuten, eta Puppyren begietatikargi berde bat atera zen.

Bi begietako argiak, txakurrarenaurrean zegoen zirkulu batean elkar-tu ziren, eta zirkulu hartan zegoenlurra, bitan zatitu eta lurraren bar-nera joan ziren bi zatiak. Jota etaJessicak zulorantz jauzi egin zuteneta beraiek uste baino sakonera gu-txiagokoa zela ikusi zuten.

Behean, mamu itxurako izaki arra-ro bat ikusi zuten, grisa zen eta nahi-ko beldurgarria. Airean hegan eginzezakeela ikusten zen, baina ez txo-riak bezala, gehienez 50 bat zenti-metrotako altuerara egin zezakeen

hegan, ipuinetako mamuek bezala.Jotak zuzenean eraso nahi izan zion,baina Jessicak, askoz zuhurragoa,plan batekin erasotzea pentsatuzuen. Zer egiten zegoen ikusi lehe-nago, eta lore sorta bat egiten zego-en, baina Puppyren loreekin!! Lore-sorta egiten zegoen bitartean, musi-ka klasiko oso lasaia entzuten zegoenirrati baten bidez. Bat-batean irra-tiak rock-a jarri zuen eta mamua zo-rabiatzen hasi zen, baina irratia az-kar itzali zuenez, ez zitzaion ezergertatu. Jessicari burutapen bat eto-rri zitzaion orduan:- Nire mugikorraz rock musika jar-tzen badugu, zorabiatu egingo da etaguk poliziari deituko diogu! -esanzuen Jessicak

Eta horrela egin zuten, Jessicak,hey brother kantua jarri zuen beremugikorrean eta mamua oihuka hasizen. Gure bi lagunek poliziari deitze-ko aprobetxatu zuten eta loreak be-re lekura joan ziren, hau da, Puppy-ren gorputzera. Jessicak eta Jotak,beraiek lapurretaren heroiak izan zi-rela inori ez esateko eskatu ziotenpoliziari eta egunkarietan azaldunahi ez zutela ere bai.

Hurrengo goizean, Silver familiaGuggenheim museora joan zenean,museoa zabalik ikusi zuten, eta taki-llako andereari sarrerak doan berri-tzeko eskatu zioten, aurreko egune-an ezin izan zirelako museoan sartu,eta hala egin zuten. Nahiz eta Jotarieta Jessicari museoa ez gustatu, osogustora egon ziren, gurasoen aurpegiirribarretsu haiek ikusten, izan ere,gurasoei gu ondo eta zoriontsu ego-tea gustatzen zaien bezala, guri ereasko gustatzen zaigu gurasoak pozikikustea. Ez dakit batzuetan zeinekzaintzen duen zein, gurasoek gu alaguk gurasoak, uste dut gurasoek gurebehar handiagoa daukatela, guk eu-rena baino.

Beñat Laskurain MartinezSan Andres

LH5 LH6

Ez dakit batzuetan zeinekzaintzen duen zein, gurasoek

gu ala guk gurasoak, ustedut gurasoek gure behar

handiagoa daukatela, guk eurena baino.

2014KO MAIATZA6

Ipurterre 2014

Nerea Olabarri GaoMogel Isasi

DBH1 DBH2

Neure iritzia guztiz kontrakoa dela esatea gutxi da.Estereotipoz beteriko kaleetan barrena bagoaz, inoiz ez da errezaizango ligatzea, geurea ez den beste nortasun bat baldin badugu soinean.Geure itxuraz soilik epaitzen gaituzten pertsonaz inguraturik gaudeeta tristeena da, gu pertsona horien artean aurkitzen garela egun.Bakoitzaren barnea estaltzen duen irudi hori bakarrik axola zaigu eta patroi estetiko bat jarraitzen dugu beharturik. Horrela, hainbatek,beren izaera maitekorra ezkutatzen dute, kanpora ateratzen galaraziz, baztertuak izango diren beldurrez. Ondorioz, ez dugu jendea errealitatean den bezala ezagutzen.Gutun labur honen bidez askatasunaren oihua entzun dezatela soilikdut desio, eta euren burua estaltzen duten haiei gogoeta momentu batluzatzen diet.Bakoitza den bezalakoa da eta ez du inorengatik ez ezerengatik aldatubehar. Nahiz eta batzuetan ikusten zaila izan, denok dugu geure edertasuna eta beti izan ohi gara norbaitentzako erakargarriak. Esan ohi dugu, barrukoak du axola, baina egiaren unean, kanpokoakbultzatzen gaitu barrukoa ezagutzera.Askotan entzungo zenuten esaldi bat datorkit burura, Zuk ez baduzuzeure burua maite, nork maiteko zaitu? Sarri, gure ospearen azpian hegan joaten gara eta besteen iritzia soilik axola zaigu.Kritika txarrak entzuten ditugunean barruak erretzen zaizkigu, horisintoma unibertsala da. Hala ere, min gehien egiten duena, beste batekuste duenaren ondorioz geure itxura eta nortasuna aldatzea da.Baina taberna izkina batean, norbaiten besoetan musukatzen ari garenean besteen iritziak ez du inongo eraginik gugan.Horregatik, garena bezalakoa izaten saiatu behar dugu gure izaerakanpora ateratzen utziz. Horrela, ligatzea erreza eta polita izangobaita eta ez dugu inoiz berriro entzungo Euskal Herrian ligatzea zailadela diotenen ahots faltsua. Eta ez Euskal Herrian soilik, edonon,edonoiz eta edonorekin, zu zeu bazara nahi duzuna lor dezakezu.Besterik gabe, zarena bezala onartuko zaren ustetan agurtzen naiz,eta maitasun nahiz plazerraren zirrara edonon ikusiko dudala ametsegiten dut. Gainera, batzuetan, ametsak indarrez eta gogoz amestenbaditugu errealitatean suertatu egiten dira.

“Lagun maitea, Euskal Herrianligatzea zaila dela diote…”

Ipurterre 2014

2014KO MAIATZA 7

Maialen MartinezMogel Isasi

DBH3 DBH4

Nire ustez Euskal Herrian ligatzea beste toki batean ligatzearenantzekoa da. Jende askok esaten du Euskal Herrian ligatzea erronkabat dela, baina nik ez dut horrela ikusten. Hemen ligatzen baduzu,munduko beste punta batean ere ligatzeko aukera duzu, baina hemenez baduzu erraz ligatzen, posible da beste lekuren batean erearazoak izatea edo zailagoa egitea. Herrialde desberdinetakoaizateak ez du zerikusirik gehiago edo gutxiago ligatzeko. Herrialdebakoitzean fisiko desberdinetako jendea dago eta pertsonabakoitzari prototipo bat gustatzen zaio.Ligatzeko modu desberdinak daude. Herrialde bakoitzean bertakoaden hizkuntzaz ligatzen da. Esate baterako, Euskal Herrian, euskarazedo gaztelaniaz ligatzen da; Frantzian, frantsesez; Alemanian,alemanez eta Estatu Batuetan, ingelesez.Lurralde bateko ohiturek ere zerikusia dute.Euskararekin loturik, jendeak uste du euskaraz ezin dela ligatueta gaztelaniara jotzen du ligatzeko. Horrek ez luke horrela izanbeharko. Euskara da gure hizkuntza, gu identifikatzen gaituena.Beraz, kontuan hartu euskara euskaldun askoren zati bat delaeta euskaraz ligatu behar dugula, inolako lotsarik gabe. Utzigaztelania alde batera eta hasi euskaraz ligatzen, lagun!Munduko herrialde guztiek ez dute martxa bera, badaude bestebatzuk baino martxosoagoak diren herrialdeak eta horrek errazagoligatzen lagun dezake. Los Angeles eta Hollywood, adibidez, oso lekumartxosoak dira eta bertan asko ligatzen da. Baina Euskal Herrianherri desberdinetako festetan liga dezakegu. Festarik festa joan,lagun berriak egin, mutil eta neska berriak ezagutu … hau bai planona!Askotan, diskoteketan, tabernetan edo musika dagoen lekuetangehiago ligatzen da. Suposatzen dut, musikak zerikusia izan beharduela. Baina gogoan izan, diskotekak ez direla ligatzeko lekubakarrak. Adibidez, atzerrira joatean ere, eta jende berriaezagutzerakoan ligatzeko aukera duzu.Beraz, badakizu nire iritzia. Hemendik aurrera has gaitezen euskarazligatzen, seguraski gehiago ligatuko dugu! Euskaraz ligatu eta kito!

“Lagun maitea, Euskal Herrianligatzea zaila dela diote…”

8 2014KO MAIATZA

orrelakotxea izan zen, joan denmaiatzaren 14an, Unibertsitate La-boralean egin genuen IpurterreIpuin lehiaketako sari banaketa.

Aurten ere zenbat lan egin duzuen Eibar-ko ikasleek! Milatik gora lan jaso ditugueta epaimahaiak ez du lan erraza izanaurtengo bost sarituak aukeratzeko.Goizeko 10.00etan izan zen hitzordua

Unibertsitate Laboraleko aretoan. Zintzo-tzintzo etorri zineten ikasle, irakasle, ira-bazle, senitarteko… Guzti guztiak irriki-tan sari banaketa zuzenean jarraitzeko.Aurtengo irabazleak hauek izan dira: LH

1-2 mailan Lucia Palma (La Salle); LH3-4 mailan Peru Ibarbia (Iturburu); LH5-6 mailan Beñat Laskurain (San An-dres); DBH 1-2 mailan Nerea Olabarri

(Mogel Isasi) eta DBH 3-4 mailan Maia-len Martinez (Mogel Isasi).Baina sariak banatzeaz gainera, egon

zen bestelako ikuskizunik ere; Txoborromagoak bisitatu gintuen eta ikuskizun bi-kaina eskaini zigun. Bat baino gehiagoaho zabalik lagatzeko moduko magia-saioak egin zituen, bertan zeuden asko-ren laguntzarekin gainera. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi,

zorionak irabazleei, eskerrik asko irakas-leei ikasleak ipuinak idaztera animatzea-rren, mila esker epaimahaikide izan za-reten guztioi eta opari-sortak egiteko libu-ruak eman dizkiguzuenoi. Bien bitartean, zuek jarraitu hain fin ipui-

nak idazten; zeinek daki, etorkizunekozenbat idazle irten daitezkeen Ipurterretik!

Sari banaketa magikoaERREPORTAJEA

H

92014KO MAIATZA

Txoborro

magoaren

munduan

10 2014KO MAIATZA

MARGO JANGARRIA

etxekoARTISTA

Ez duzue uste zoragarria izandaitekeela? Ez duzue inoiz margoa jatekotentaziorik izan? Ba horrela bada,lasai, hemen duzue-eta konpon-bidea.

ZER BEHAR DUGU?1.- Esne kondentsatua2.- Janarien koloragarria3.- Aukerazkoak: aromak,

purpurina jangarria

NOLA EGITEN DA?

Lehen urratsaKoloragarriak esne kondentsatuarekin nahastu.

Bigarren urratsaMargoak distira izatea nahi baduzuegehitu margoari purpurina jangarria.

Hirugarren urratsaEta margoak usain gozoa izatea nahi baduzuegehitu esentziak, kanela adibidez. Horrela, umeek, zapore ezberdinekin esperimentatu ahal izango dute, eta koloreekin lotu.

2014KO MAIATZA 11

TXOKOBOLAK

etxekoSUKALDARIA

Hona hemen txokolatezko bolatxoak egiteko

errezeta erraz erraza. Behin egin eta gero,

edozein lekutan jateko

modukoak, gainera!

Pausoak:1.- Txikitu gailetak zati txiki txikiak egin arte.2.- Bol batean sartu gailetak eta esne

kondentsatua, eta ondo nahastu.3.- Sartu nahastura hori hozkailuan 30 minutuz.4.- Hozkailutik ateratzean egin bolita txikiak

eta txokolatean pasatu.

OSAGAIAK� 4 gaileta-pakete� Esne kondentsatu katilu bat� Colacao edo txokolatezko txirbilak� Bol bat

zu margolari!

2014ko maiatza

GAZTEBEZAINIDAZLE

144TXIKITTO