Bestelako garapen baten aldeko: Emakume Ekintzaileen Gida · Bilboko “2 de mayo” elkartea eratu...

24
Bestelako garapen baten aldeko: Emakume Ekintzaileen Gida Gizarte- eta ingurumen-inpaktuen analisia

Transcript of Bestelako garapen baten aldeko: Emakume Ekintzaileen Gida · Bilboko “2 de mayo” elkartea eratu...

Bestelako garapen baten aldeko:

Emakume Ekintzaileen Gida Gizarte- eta ingurumen-inpaktuen analisia

Erredakzioa eta ikerketa: Silvia Felipe

Argitaratze Batzordea: Iratxe Arteagoitia, Alberto Cereijo, Frinée Moreno

Esker onak: Euren datuak helarazi dizkiguten pertsona guztiei eta bereziki Nuria Lopezi, Sandra Clivilleri, Raquel Arriolari, Divina Arriolari, Paula Rodriguezi eta Maitane Galarragari beraien testigantzak ekartzeagatik.

Argitalpena:SETEM Hego Haizea – www.setem.org/euskadi

Ilustrazioak:Ander Arenas

Diseinua eta maketazioa:LaBox Marketing y Comunicación

Ikerketa hau formatu digitalean aurki dezakezu hemen: www.setem.org/euskadi

Lan hau Creative Commons-en Errekonozimendua-Ez Komertziala-Berdin Partekatu 3.0 Espainia lizentziapean dago.

Argitalpen hau Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Arabako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donos-tiako Udalaren diru-laguntzarekin egin da. Dokumentu honen edukia SETEMen erantzukizunekoa da bakarrik.

Hauen laguntzarekin:

AURKEZPENA 04 orr.

istoRioAK lEhEN PERtsoNAN 05 orr.

Enjabonadas 06 orr.

sandra Cliville - Artesanía textil 08 orr.

Euski okindegia 10 orr.

Ekokultura 12 orr.

Cultto 14 orr.

GidA hoNEN ElAboRAZioAN bAliAtU diREN sAREAK 16 orr.

bAliZKo PRoiEKtU EKiNtZAilEENtZAKo diRU lAGUNtZA EtA lAGUNtZA bAtZUK 17 orr.

EmAKUmE EKiNtZAilEEK ZUZENdURiKo EKimEN EKoNomiKo AltERNAtiboAK 18 orr.

Aurkibidea

AurkezpenaSETEM ahalezko aldaketak bultzatzen dituen GGKE bat gara, genero ikuspegia oinarri hartuta, ekoiz-pen-, kontsumo- eta finantza-eredu iraunkorragoak, bidezkoagoak eta arduratsuagoak helburu izanik. Gure ingurunean eraldaketa handiak errealitate bi-hur ditzaketen keinu txikiak sendotu nahi ditugu.

Indarrean dagoen sistema ekonomikoa zalantzan jartzen dugu, zeinek emakumeak baztertzen dituen eta baliabide publiko zein pribatuetarako berdinta-sunean oinarrituriko sarbidea ukatzen dien. Lana-ren sexu-banaketak, emakumezkoei etxeko lanaren eta familiaren zaintzaren zatirik handiena eslei-tzen die eta, beraz, arlo ekonomiko, kultural, sozial eta politikoan egiazko parte-hartzea eragozten die. Ugaltze-lanak, sozialki emakumezkoei lotuta izan de-nak, ez dauka balio ekonomikorik – merkatuan ez du lekurik-. Horregatik, gizonezkoei esleituriko zeregin ekonomikoak askoz balorazio handiagoa jasotzen du, neurgarria eta ikusgarriagoa den heinean.

Hala ere, gero eta ugariagoak dira pertsonen betebe-harretan eta elkartasuna, justizia, parekidetasuna, elkarkidetza, parte-hartzea eta ingurugiroaren ba-bespenean oinarrituriko ekonomia ahalezkoa dela egiaztatzen duten ekimenak. Genero harreman pare-kideak bultzatzen dituen ekoizpen eta kontsumo ere-duak oinarri dituen ekonomia. Elkartasunezko eko-nomia soziala, genero ikuspegia barnebiltzen duena,

ez da amets soila. Errealitate bat da. Eta argitalpen honek benetan badela erakutsi nahi du. Helburu hau abiapuntu izaki, emakumeek sortu dituzten ekimen sozioekonomiko anitzak aurkezten ditugu. Hauexen ekarpen nagusia, gizarte, ingurugiro eta kultura-ardurazko irizpideak biltzen dituen kontsumorako proposamen alternatiboak eskaintzea da.

Beronen lanketarako, beste elkarte batzuk egindako tarteko lanen datuak bildu eta sistematizatu ditugu, sexu eta sektore ekonomikoaren aldagaiak kontuan hartuz. Modu osagarrian, emakume ekintzaile hauen eskarmentuei buruzko zuzeneko informazio kualita-tiboa lortze aldera, elkarrizketak burutu ditugu.

Gida hau, goian aipatu bezala, Elkartasunezko Eko-nomia Solidarioaren kontzeptuaren defentsan oina-rritzen da, hots, “ekonomia bitartekoa da – inolaz ere ez helburua – norberaren eta komunitatearen gara-penaren mende dagoena, pertsonen eta beraien ingu-ru sozialaren bizi-kalitatearen hobekuntza dakarren tresna delarik”.

Gure iritziz, pertsonak muinean kokatzen dituen ekonomiaren ikuspegia, gizon eta emakumeen arte-ko berdintasunezko jendartea eraikitzeko hasierako bidea izan daiteke, emakumeek baliabide ekono-mikoetara heltzea eta kontrolatzea eragozten dituz-ten genero estereotipoen desagerpenean laguntzen duena.

ENjAboNAdAs“Gizon batek negozio-

-egitasmo bera aurkeztu balu, zorokeriatzat joko

zuten ala ideia berritzaile eta ausartatzat hartuko

zuketen...?”

Enjabonadas Bilboko aromaterapia-komertzio bat da eta bertan gorputza eta arimaren zainketarako xaboiak, mineralak, kandelak eta abar saltzen dira. Produktu gehienak emakumeek eginak dira eta be-tiere ingurugiroaren babesari garrantzi handia ema-ten zaio, produktu naturalak erabiliz. Hornitzaile guztiak emakumezkoak izan daitezen saiatzen da.

2005. urtean, aromaterapia tratamenduek emandako eskarmentu positiboari esker, Nuriak bere komer-tzio propioa sortzea erabaki zuen, aromaterapiako produktuen aholkularitza eta salmenta, hain zuzen. Lan Ekintzaren heziketa programa batean urte eta erdi eman zuen, bere negozio-egitasmoa eta merkatu--azterketa eginez. Behin azteketak amaituta, finan-tzazioa bilatzeari ekin zion. Une honetan zailtasunik handienak aurkitu zituen, bere egitasmoa “mundu irreala” zela ere entzun zuelarik. Dena dela, bere proiektua martxan jartzeko gogoari eutsi zion, bere denda izango zenaren eraberritze lanak bere gain hartuta. Azkenik, bere ekimena eta ahaleginaren ba-lioak banku baten finantzazioa lortzera eraman zuen. Nuriak genero bazterkeria egon zela argi dauka. Egi-

tasmoa gizon batena izan balitz, “zorokeriatzat joko zuten ala ideia berritzaile eta ausarta irudituko zi-tzaiekeen?”.

Orain Enjabonadas errealitate bat da eta salmenta, transakzio ekonomikoa izateaz gain, bezeroekiko harreman pertsonala ere bada. Denda bat izatetik haratago doa, bezeroek diotenaren arabera, Enjabo-nadas elkargune bat da. Nuriarentzat, beste dende-kiko lehia, ez da beraiek baino gehiago saltzea, gauza desberdinak eta osagarriak baizik. Ez du etekinik handiena bilatzen, negozioa ahalik eta gehien iraun dezan eta produktuek bezeroei lagun diezaiela baino. Enjabonadas ekimenak, lehia osagarritasun bezala ulertzen du, ez ondoko dendak baino gehiago saltzea, gauza desberdinak saltzea baizik.

Nuriaren ustez, enpresa-ekimenak dituzten gazteen-tzako eta emakumeentzako informazio gehiago be-harrezkoa da, baita izapideak eskuragarriago izan daitezen, burokrazia murriztuz.

“Hasiberritan dagoen pertsonarentzak: Ziririk ez sartu bezeroei eta salgaiak ezagutu!”

merkataritza-sektorea: Kosmetika

jarduera: Xaboiak, aromatera

pia, kandelak

Emakume ekintzailea: Nuria López Martínez

hasiera urtea: 2005

helbidea:

De la Torre Kalea,

15. Bilbo

Telefonoa: 944 795

075

www.enjabonadas.com

7

sANdRA CliVillE“Emakumeek, proiektu

batean hasten direnean, erronka bikoitzari egin

behar diote aurre: batetik, aurrera eramatea eta,

bestetik, familia ardurekin bateragarri egitea”.

Ataungo herrian, Gipuzkoan, 2007. urtetik aurrera, Sandra Clivilleren ehungintza tailerra, irute tradizio-nalaren teknika berreskuratzen ari da, ardi latxaren artilea erabiliz. Horrez gain, ume taldeei antzinako praktika honen erakustaldiak egiten zaizkie. Bertan, ehunen lanketa prozesua erakusten da teknika tradi-zionalen bitartez eta tindaketa tinte naturalak erabi-liz gauzatzen da. Azken batean, negozio proiektu bat izateaz gain, euskal kulturaren elementu bat berres-kuratzeko ahalegin handia da. Sandra jarduera hone-tan diharduen pertsona bakarra da Euskadin.

Sandra emakume nekazaria eta artisaua da eta urte askotan zehar, bere bikotekidearekin batera ardi ekoizpenean jardun du. Honela, ardi latxaren artilea baztertua izaten zela konturatu ostean, materia hau erabiltzeko modu baten bila ibili da, bide batez Eus-kadiko ohitura eta tradizioak berreskuratuz. Haste-ko, lurraldeko baserrietako emakumeei bisitaldia

egin zien eta emeki ardi latxaren artilearen irutea-ren teknika ikasi zuen.

Nahiz eta bere proiektuaren ildoa ondo ulertua ez izan, behin martxan egonda, lurraldeko biztanleek ondo baloratzen dute, baita bere proiektua ezagutu duten erakunde publikoek ere.

Hala eta guztiz ere, aldeko jarrera honek ez dakar, be-rez, erraztasun administratiborik, ezta burokratiko-rik ere. Artisau bezala, Gipuzkoako Foru Aldundia-ren eta Europar Batasunaren Leader Programaren laguntza ekonomikoa lortu duen arren, indarrean dauden araudien eta legedien zorroztasunaren era-gozpenak gainditu behar izan ditu. Hauen arazoa, arau eta lege hauen ezarpena enpresa handientzat eta landa eremuko enpresa txikientzat berdina izatea da, mota honetako eremu txikiko ekoizpen proiek-tuen bideragarritasuna izugarri zailduz.

merkataritza-sektorea: Ehungintza

jarduera: Ardi latxaren arti

le-irute tailerra

Emakume ekintzaileak: Sandra Cliville

hasiera urtea: 2007

helbidea:

Ustatxu Iparra. At

aun. Gipuzkoa.

Telefonoa: 669 460 9

75

hurrengo sareetako kidea da: EHNE, nekazari gisa

eta Gabiltza, artisau

gisa

9

EUsKi oKiNdEGiA“Euski Okindegiarentzat

helburua da jango den ogia besterik ez

ekoiztea, jakiak alferrik galtzea saihestuz”

Euski Okindegiak, Arabako Aramaio herrian dagoe-nak, egurrezko labean ogi ekologikoa eta artisaua egiten du. Raquel eta Divina Arriolak edozein ogi mota egiten dute, betiere enkarguz: integrala, erdi--integrala, haziduna, etab.

Enpresa hau 2004. urtean sortu zuten, baina lehenago lagunentzat eta senideentzat egiten zuten, hamabos-taldian igande batean. Beraien ogia jendearen gus-tukoa zela, proiektu honi ekitea erabaki zuten, bide batez euren familiekin egotea ahalbidetzen zien lana izatekotan. Motibazioetako bat, bakarrik lan egiteko bizi izatea ez zekarren lana izatean zetzan.

Ekimen honekin aurrera egitea erabaki zutenean, Gipuzkoan prestakuntza jaso zuten eta Segovian eta Madrilen landetxe ekologikoak ikustera abiatu ziren. Beste pertsona batzuk nola egiten zuten eza-gutzea, bere norabidea aukeratzeko baliagarria izan zitzaien, baina betiere ogi ekologikoa egin nahi zute-lalo uste sendoa izanik, hauxe baita planetaren orai-na eta geroa bermatzeko aukera bakarra.

Ogia egiteko, produktu ekologiak soilik erabiltzen dira eta ekoizpen prozesu osoan zehar, ingurugi-roarekiko errespetua lehenesten da, artisau-tek-nikak erabiliz eta ogia egurrezko labe tradizionalean egosten. Ogia enkarguz besterik ez egitearen arra-zoia, beharrezkoa baino gehiagorik ez ekoiztea da. Honela errentagarriagoa izateaz gain, jakiak bota-tzea ekiditen da.

Ekoizpen ekologikoaren aldeko apostua egiteak zail-tasun handiagoak dituela uste dute, administrazio mailan berdin exijitzen baitzaio bi pertsonek osatu-tako enpresa bati eta okindegi industrial bati. Ogi ekologikoa ekoizteko, oso tasa altuak ordaintzen dira ziurtagirien kostua dela eta. Halaber, BEZaren igoerak ogi ekologikoari eragingo dio, baina ez ogi industrialari.

merkataritza-sektorea: Artisau-okindegia

jarduera: Ogi ekologikoaren e

koizpena

Emakume ekintzaileak: Raquel eta Divina A

rriola

hasiera urtea: 2004

helbidea:

Abadetxe Azkua Auzoa. Arama

io. Araba.

Telefonoa: 945 445

019

hurrengo sareetako kidea da: ENEEK-Euskadiko N

ekazari-

tza eta Elikadura Eko

logikoaren Kontseilu

a

11

“Produktu ekologikoak gure planetaren oraina eta geroa bermatzeko aukera bakarra dira”.

EKoKUltURA

Bilboko Ekokultura denda elikadura ekologikoko ne-gozioa da, bertoko produktuak saltzen direlarik, bes-teak beste, frutak, barazkiak edo zerealak, eta baita bestelako produktu landuak ere: olioak, edariak, eda-teko jakiak, etab.

Paula Rodríguezek bere lanpostua sortu nahi zuen eta eguneroko ahaleginez ahalegin, garapen pertso-nala eta profesionala lortzeko aukera emango zion lana aukeratu zuen. Bere bikotekidearen, familiaren eta lagunen laguntzarekin ideian sakondu eta gero, sinesmen pertsonalek eta ekologikoa etorkizunaren aldeko apustua delako usteak negozio ekologikoa sor-tzera bideratu zuten. Proiektua martxan jartzeko, Lan Ekintzaren autoenpleguaren ikastaroan parte hartu zuen eta Euskadiko Kutxaren GaztEmpresa proiek-tuan sartu zen.

Bere negozioaren kudeaketan, aurkitzen duen zailta-sunetako bat da, jendearen kontzientzia eza produk-tu ekologikoak erostearen garrantziaren gainean eta berorien salmenta kolokan jartzen dute. Askotan, ez

dakite elikagai ekologikoak erostea merezi duela in-gurugiroan eraginik ez dagoelako, ezta ekoizten dituz-ten pertsonengan ere.

Paula emakume gaztea da, eta arrazoi honengatik ere, bere negozioan oztopoak topatu ditu. Sarritan “ardu-raduna nor den” esaten diote, pertsona askori nagusia emakume bat eta gaztea dela onartzea kostatzen zaie-lako. Bere eskarmentuak ikasia, genero estereotipoak mundu honetan ere mantentzen direla uste du, ekoiz-leak eta banatzaileak gizonezkoak direlako eta telefo-noa hartzen dutenak emakumezkoak.

Paulak, administrazioen aldetik, produktu ekolo-gikoak bultzatzeko neurriak beharrezkoak direla dio, besteak beste, produktu hauen BEZa murriztua izan dadin; honela, prezioak modu industrialean eta masi-boan ekoiztutakoen antzekoak lirateke.

“Nork bere negozio propioa zabaltzea karrera profesionala lantzeko alternatiba bat da: autoenpleguak egunero bidean

zerbait ikasteko aukera ematen dizu”.

merkataritza-sektorea: Elikagaigintza ekologik

oa

jarduera: Produktu ekologiko

en eta bertokoen

salmenta: janaria, g

arbiketa, higienea

Emakume ekintzailea: Paula Rodriguez

hasiera urtea: 2011

helbidea:

Itxaropen kalea 20

. Bilbo.

Telefonoa: 616 236 6

63

www.ekokultura.com

13

CUltto“Enpresa ekimenak

bergizarteratzearen gakoa izan daitezke,

bazterturiko eta estereotipatutako auzoen normalizazioaren bidez.”

Maitane Galarragak eta Maite Grandek Cultto moda estudioa zuzentzen dute Bilboko Maiatzaren Bia ka-lean. Denbora asko ez duela, Maitane Galarragak ku-deatzen du. Urtean bi bilduma diseinatzen du sasoi bakoitzean eta neurrira egindako jantziak egun be-rezietarako. Gainera, moda ikastaroak eskaintzen ditu. Maitane jantziaren prozesu osoaz arduratzen da: diseinua, ehunen aukeraketa eta joskintza bera. Ehunak aukeratzerakoan, ehun naturalak lehenes-ten ditu, kalitate onekoak eta estanpatu anitzekoak, arropa desberdina eta orijinala sortu nahian.

Bi emakume gazte izaki, proiektu hau jarri zuten martxan, haien nahiei jarraituz, ez etekin ekono-mikorik altuenaren bila, baizik eta euren ametsak errealitate bihurtzeko. Moda estudioa Bizkaiko hi-riburuko kale batean kokatuta dago, ia geto soziala bihurtu den auzo batean, zailtasun guztiak biltzen dituena. Azkeneko urteotan, ugariak izan dira Maia-tzaren Bi kalean sorturiko dendak eta, hala bada, produktu eta jantzi alternatiboen bila doazen kontsu-mitzaileei zuzendutako merkataritza-identitatea sor-tu berri da, zonalde honetako dendak biltzen dituen Bilboko “2 de mayo” elkartea eratu delarik.

2 de Mayo elkarteak, hilero lehen larunbatean azoka antolatzen du eta, beste leku batzuetako saltzaileekin batera, beraien produktuak, jantziak eta abar sal-tzen dituzte. Hau dela medio, hiriko beste auzoetako pertsonek bertara jotzen dute, muga sozial eta insti-

tuzionalak gainditzen dituzten ohiturak ezarriz eta hiribarruko bazterkeria saihestuz.

Laguntza mota desberdinak jaso nahiko lituzke, ez bakarrik ekonomikoa. Udalak turismo gidetan, bere negozioa ezagutarazi ahalko lukeela adierazten du.

merkataritza-sektorea: Moda, diseinua eta

jantzigintza

jarduera: Arropa denda eta

tailerra

Emakume ekintzailea: Maitane Galarraga

hasiera urtea: 2010

helbidea:

Maiatzaren Bia kalea, 5. B

ilbo.

Telefonoa: 946 791 9

69

www.cultto.com

15

Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareen Sarea – REAS Euskadi.

Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkartea Gipuzkoan – BIOLUR.

Bilboko Kontsumo Arduratsuaren Kale Izendegia (EMAUS Bilbok egina).

Vitoria-Gasteizko Kontsumo Arduratsuaren Kale Izendegia (ZENTZUZ KONTSUMITU Proiektuak egina).

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua – Consejo de Agricultura y Alimentación Ecológica de Euskadi – ENEEK.

Gida honen elaborazioan baliatu diren sareak

17

Europako Gizarte Funtsaren “Emakumeak eta Enplegua” Programa.

Europar Batasunaren Landa Garapenaren aldeko LEADER + Programa.

Euskal Enplegu Zerbitzua - Servicio Vasco de Empleo, LANBIDE.

Garapen Agentzien Euskal Elkartea, GARAPEN.

Arabako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapenaren eta Enpleguaren Programa.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Autoenplegua eta Enpresak Sortzea Sustatzeko Programa.

Gizarte Ekintzaile baten aldeko Sustapen Programa; EMEKIN, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Emakume Ekintzaileen Ekimenak Sustatzeko Programa

“Ekintzaileentzako Bekak” Vitoria-Gasteizko Udala.

Bilbao Ekintza Laguntzak – LAN EKINTZA.

Donostia Sustapena - Fomento San Sebastián.

GAZTEMPRESA – Caja Laboral Euskadiko Kutxa.

Caja Vital Kutxako Laguntza eta Diru-laguntzak bilatzeko eta tramitatzeko Zerbitzua.

balizko proiektu ekintzaileentzako diru laguntza eta laguntza batzuk

Emakume ekintzaileek zuzenduriko ekimen ekonomiko alternatiboak

Bidezko Merkataritza – Ekologikoa - Bertokoa

ÁlAVA / ARAbA

OkintzaAlbENiZKo lAbEA: ViCtoRiA ARRiEtAogi ekoizpena eta salmentatel. 945 314 632Asparrena

EUsKi oKiNdEGiAogi ekoizpena tel. 945 445 019Abadetxe azkua auzoaAramaiona

Besterik…ARGAiNbelar-dendatel. 945 229 803beato tomás de Zumarraga, 27Vitoria – Gasteiz

bERAiKi 99 s.l.igeltserotza, margolaritza, [email protected]. 945 108 130 667 489 710Urartea 15ª, pabellón 29Vitoria – Gasteiz

bEREZi 99 s.l.Komunitate, merkataritza-lokal eta bulegoetako garbiketa eta mantentze-lanak. Graffitien garbiketa eta prebentzioa eta ozonoz eginiko higienizazioa.inserció[email protected]. 945 108 130Urartea 15, Pabellón 6Vitoria - Gasteiz

GARbiNGURUlorezaintza, basozaintza eta ingurugiro-jarduerak.tel. 945 120 109 688 650 [email protected] 23, b2. Arkaute

GiZARliNE tElEComUNiCACióN ComUNitARiA s.l.informazioa, komunikazioa eta telemarketinga. tel. 945 890 [email protected] ibarra 15, bis. laudio

mENtAbelar-dendatel. 945 122 929santiago kalea 21bVitoria - Gasteiz

tREbolbelar-dendatel. 945 279 488josé mardones kalea 3Vitoria – Gasteiz

ZAbAltEGi jUdiZmENdisukaldaritza eta [email protected]. 945 271 887 685 737 690judimendi z/gVitoria – Gasteiz

biZKAiA

ElikaduraEKoKUltURAProduktu ekologikoak: elikadura, higienea, garbiketa, eta abar. www.ekokultura.comtel. 616 236 663itxaropen, 20bilbo

KREsAlAProduktu ekologikoak: elikadura, higienea, garbiketa, eta abar.tel. 944 153 501jardines, 2bilbo

19

txoRiERRiProduktu ekologikoak: txarkuteria berezia, delicatesen, frutak eta barazkiaktel. 944 154 546Artekale, 19bilbo

VERdURAs idoiAbarazkiaktel. 944 155 979Urazurrutia, 9bilbo

OkintzabAtANAogi ekoizpena eta banaketatel. 634 409 636Abadiño

lAbEGURogia, txokolateak, galletak, konfiteak eta pastelen ekoizpena eta salmentatel. 946 139 085berriatua

Belar-Dendak, BotikakNAtURAlEZA [email protected]. 944 160 891Foru, 6bilbo

tEREsA URiARtE GoiRiCElAyAbotika, kosmetika eta sendabelarraktel. 944 152 390Arategizar, 15bilbo

txiRibitAbelar-denda, belar-dietetika eta nutrizioatel. 944 167 711dendarikale, 36bilbo

Moda, Arropa, ZapatakANtitAURiNobidezko merkataritzako dendatel. 946 792 790done jakue karrera, 2bilbo

CUlttoArropa-denda eta [email protected]. 946 791 969maiatzaren bia, 5bilbo

EtiKEtAbidezko merkataritzako arropa eta [email protected]. 946 756 981merced z/gbilbo

jUsto AKi - EKoEthiCshoPZapata ekologikoakekoethicshop@hotmail.eswww.justoaki.eswww.calzadoecologico.estel. 946 542 881 / 695 757 157 Arategizar, 21bilbo

lA CoCiNEllE dE REbECAGARCíAArropa-denda eta tailerrawww.lacoccinellederebecagarcia.comtel. 946 793 096maiatzaren bia, 17bilbo

lA mAtildA EtxEKo PitxiAKdekoraziorako eta oparitzeko artikuluakwww.lamatildaetxecopitxiak.comC/ jardines, 2tel. 944 152 089bilbo

Besterik…bERZiKlAtUhiriko hondakinen [email protected]. 946 640 082la orconera Auzoa z/gortuella

ENjAboNAdAsxaboiak, aromaterapia, dekorazioawww.enjabonadas.comtel. 944 795 075dorre, 15bilbo

KAboohaurdunentzako eta 0-6 urte bitar-teko umeentzako produktu naturalaktel. 944 792 707Artekale, 14. bilbo

KRiKEtA s.l.Ehunen [email protected]. 944 557 135Andra mari 37, tarteko solairua 12larrabetzu

PiKAbEAKosmetika eta higienerako produktuakwww.cosmetica-natural-tejidonatural.comtel. 944 166 061Posta, 25bilbo

soKAiRE sERViCios dE limPiEZA s.l.Komunitate, merkataritza-lokal eta bu-legoetako garbiketa eta [email protected]. 944 167 904bailén 5, sotoa ezk. bilbo

GiPUZKoA

ElikadurasoRoNEAProduktu ekologikoaktel. 943 016 868tolosa

OkintzaCRistiNA iñARRAogiatel. 943 763 008san martin Goikoa baserrialeintz-Gatzaga

sAN mARtiN oKiNdEGiAogi ekoizpena eta salmentatel. 943 714 128leintz-Gatzaga

Besterik…KoNFiA s.l.Gizarte zerbitzuak, garbiketa eta mantentze-lanak. hurbiltasun-zerbitzuak eta [email protected]. 943 368 561loiolako iñigoren kalea 17, baxualasarte – oria

Abeltzaintza

biZKAiA

bARRAsKibidEZaldi-ekoizpena eta salmenta.barraskilo-landetxeatel. 945 383 471orduña – Urduña

EtxAtxUArrautz-ekoizpena, lanketa eta salmentatel. 944 558 011larrabetzu

lUCiAREN EtxEAArrautz-ekoizpena eta salmentatel. 946 338 770larrabetzu

mª GAbRiElA FRANCésbehiki- eta ardiki-ekoizpena eta salmenta tel. 687 465 081lemoiz

mª jEsús GARCíAArdiki-ekoizpena eta salmentatel. 946 806 081Karrantza harana

mª tEREsA RobiNAbehiki-ekoizpenatel. 945 383 640orduña – Urduña

miREN joNE GARdoqUibehiki-ekoizpena eta salmentatel. 946 736 483igorre

RAqUEl RobiNAAntxumeki-, esne-ardiki- eta behiki-ekoizpenatel. 945 384 151orduña – Urduña

GiPUZKoA

AGURtZANE díAZbehiki- eta ardiki-ekoizpenatel. 943 765 686loidi baserria, Angiozarbergara

EdURNE lARRAñAGAbehiki- eta ardiki- ekoizpenatel. 943 851 701jandonianiz 8, 4ºbAzkoitia

EsPillAArdiki-ekoizpena eta salmenta tel. 943 181 023Ataun

EZKURRUArdiki-ekoizpenatel. 943 851 701deba

lARRAZKoArdiki-ekoizpena eta salmentatel. 943 147 829Aizarnazabal

loidiArdiki-ekoizpena eta salmentatel. 943 769 766bergara

Pili EsKisAbElbehiki- eta ardiki- ekoizpenatel. 943 181 023Espilla baserria, ArrondoAtaun

mª tEREsA GAlARRAGAArdiki-ekoizpena eta salmentatel. 943 192 272deba

yolANdA sAGARmiNAGAErlezaintza. Ekoizpena eta salmenta tel. 656 719 278donostia – san sebastián

sANdRA CliVillEArdiki-ekoizpenatel. 699 460 975Ataun

URKiZU UstiAtEGiAbehiki-, zaldiki- eta arrautz-hegaztien ekoipena eta salmentatel. 943 080 540Azpeitia

Nekazaritza Ekologikoa

ÁlAVA / ARAbA

AdANAtURA: ARANtZA díAZ dE ARCAyAZereal, bazka-laborantza, barazki, lekale eta patata- -ekoizpena eta salmenta. Nekazal-ekologia gelatel. 945 139 857san millan - donemiliaga

ANA mARíA PéREZ dE ARRilUCEAZereal, bazka-laborantza, barazki, lekale eta patataren ekoizpena eta salmentatel. 620 530 702iruraiz - Gauna

ANAtURAbarazkien ekoizpenamiembro de UagalurErentxun

AtxiNEtA: CRistiNA ARANGURENFruta-ekoizpena eta salmenta. Nekazal-ekologia gela.tel. 629 835 415Aramaio

21

CoNsUElo bEitiAPatata, zereal eta beterraba-ekoizpenamiembro UagalurAskartza

NiEVEs FERNÁNdEZ dE bEtoñoGari-, bazka-laborantza eta lekale-ekoizpenatel. 945 293 027Vitoria – Gasteiz

olAKo hAZitEGiAhazien eta baratze-hazitegien ekoizpena eta salmentatel. 600 541 621llodio - laudio

sUsANA itURRioZFruta-ekoizpenatel. 685 720 219Urkabustaiz

RosA mARíA díAZ dE GARAyoZereal, bazka-laborantza, barazki, fruta-arbolak, lekale eta patataren ekoizpena eta salmentatel. 945 301 170san millan -donemiliaga

biZKAiA

AmAGAoiA VillANUEVAbarazki-ekoizpena eta salmenta (aire librean eta negutegian)tel. 946 811 903Abadiño

ARoAFruta- eta barazki-ekoizpena eta salmenta (aire librean eta negutegian)tel. 618 953 234Galdames

ARistiEtAFruta- eta barazki-ekoizpena eta salmenta (aire librean eta negutegian) eta mahastiak. Nekazal-ekologia gelatel. 946 258 500Ajangiz

AstERRiAbiobarazki-ekoizpena eta salmenta (aire librean eta negutegian)tel. 946 739 628Areatza

biEZKoFruta- eta barazki-ekoizpena eta salmenta (aire librean eta negutegian)tel. 652 707 140Atxondo

EtxAtxUFruta-ekoizpena eta salmentatel. 944 558 011larrabetzu

ERRotEtAbARRiFruta-ekoizpena eta salmentatel. 944 656 074berriz

ioNFruta-ekoizpena eta salmentatel. 946 276 601Ea

iRAtxE jUARistibarazki-ekoizpena (aire libreko baratzea)tel. 610 734 688Gamiz – Fika

isAbEl PéREZbarazki-ekoizpena eta salmenta (aire librean eta negutegian)tel. 667 078 393Erandio

jAiZU – UGARtEFruta- eta barazki-ekoizpena eta salmenta (aire librean eta negutegian)tel. 655 700 567bakio

lAUREN EtxEAFruta- eta barazki-ekoizpena eta salmenta (aire librean eta negutegian)tel. 946 194 649bakio

lEitoKibarazki-ekoizpena eta salmenta (aire librean eta negutegian)tel. 629 454 877dima

lURbAtUAKFruta- eta barazki-ekoizpena eta salmenta (aire librean eta negutegian)tel. 605 756 093mungia

miREN joNE GARdoqUibarazki-ekoizpena eta salmenta (aire librean eta negutegian)tel. 946 736 483igorre

mª CoNCEPCióN EtxEbARRiAFruta-ekoizpena eta salmentatel. 946 816 350iurreta

mª GAbRiElA FRANCésFruta- eta barazki- ekoizpena eta salmenta (aire librean)tel. 687 465 081lemoiz

mosUNEbarazki-ekoizpena eta salmenta (aire librean eta negutegian)tel. 946 257 624Forua

otxANdURi oPAtEGiAtxakoli-ekoizpena eta salmenta. Nekazal-ekologia gela.tel. 946 481 769Arrankudiaga

olAtZ odiAGAbarazki-ekoizpena eta salmenta (aire libreko baratzea)tel. 645 709 245mundaka

URtEAGAoNdoFruta- eta barazki- ekoizpena eta salmenta (aire librean eta negutegian). Nekazal-ekologia gela.tel. 944 557 051larrabetzu

URREstiFruta-ekoizpena eta salmentatel. 946 251 843Gautegiz Arteaga

GiPUZKoA

AGURtZANE díAZbarazki-ekoizpenatel. 943 765 686loidi baserria, Angiozarbergara

AiAKoNA s.l.marmelada-, almibar- eta [email protected]. 943 240 107Aldatza auzoa z/gAia

AmAiA iRAZUstA ZAbAlEtAKontserba begetalak. [email protected]. 943 989 549Etxealai 4, 3.bAzpeitia

ANA mª mUGiCA dE lEiVAFruta-arbolen ekoizpenatel. 943 147 774sarasola Zahar baserria. Zehatz auzoaAizarnazabal

ANtxolAFruta-, barazki-, lekale- eta patata-ekoizpena eta salmenta (aire libreko baratzea) tel. 943 743 227Elgoibar

ARANbURUFruta- eta barazki-ekoizpena eta salmenta (aire libreko baratzea) tel. 635 710 188oiartzun

ARRAtZAiN sAGARdoAsagardo-ekoizpena eta salmentatel. 943 366 663Usurbil

AsKAsibARFruta- eta barazki-ekoizpena eta salmenta (aire librean eta negutegian)tel. 943 797 531Arrasate - mondragón

bEAiNFruta eta fruitu lehorren ekoizpena eta salmentatel. 943 724 952Urretxu

blAsENEA miNtEGiAhazien edo eta baratze-hazitegien ekoizpena eta salmenta. Nekazal-ekologia gelatel. 625 705 857Zarautz

EKoiGoAFruta-, barazki-(aire librean eta negutegian) eta fruitu lehorren ekoizpena eta salmenta tel. 943 148 386Aizarnazabal

EPElARREFruta-ekoizpena eta salmentatel. 943 852 189Azkoitia

EsPillAFruta- eta barazki-ekoizpena eta salmenta (aire libreko baratzea). Nekazal-ekologia gelatel. 943 181 023Ataun

iGNAZiA lEKUoNAbarazki-ekoizpenatel. 943 492 630 653 710 188Aranburu baserria Aranburu bidea 2oiartzun

iRiARtEbarazki-ekoizpena eta salmentatel. 943 311 144donostia – san sebastián

KoRtAFruta- eta barazki-ekoizpena eta salmenta (aire librean eta negutegian)tel. 619 615 217Azkoitia

lARRAZKoFruta- eta barazki-ekoizpenatel. 943 147 829Aizarnazabal

loidibarazki-ekoizpena eta salmenta (aire libreko baratzea)tel. 943 769 766bergara

loREA osoRoFruta- eta barazki-ekoizpenatel. 943 743 227Antxola baserria san lorenzo auzoaElgoibar

mª EUGENiA AGiRREtxEbarazki-ekoizpenatel. 943 683 427teileri baserriaberrobi

mª CARmEN iPARRAGUiRREbarazki-ekoizpenatel. 619 615 217Anaitazuna plaza 6, 2ºCAzkoitia

mª isAbEl liZARAZUFruta-ekoizpenatel. 943 724 952beain baserriaUrretxu

mª jEsús REVUEltA iGlEsiAsbarazki-ekoizpena eta salmenta (aire librean eta negutegian). Nekazal-ekologia gelatel. 943 534 934Eskoriatza

mª josé KoRtAFruta- eta barazki-ekoizpenatel. 943 147 829Etxabe auzoa. larraxko baserria, 13Aizarnazabal

mª loURdEs bERistAiNFruta- eta barazki-ekoizpena eta salmenta (aire librean eta negutegian)tel. 943 890 690Getaria

mª RosARio ARRUtiFruta-ekoizpenatel. 943 199 389txindurri iturri baserriadeba

miRiAm EtA NEREA ARRiZAbAlAGAbarazki-ekoizpenatel. 943 199 389doniene berri baserriadeba

myRiAm oNAiNdiAbarazki-ekoizpena eta salmenta (aire libreko baratzea). Nekazal-ekologia gelatel. 688 613 156Elgoibar

NAhERAFruta-, fruitu lehor- eta barazki-frutagintzako eraldatuen ekoizpena eta salmenta. Nekazal-ekologia gelatel. 943 654 033Abaltzisketa

ohiANA UNANUEFruta-ekoizpena eta salmentatel. 943 080 826Azpeitia

PiKoAGAbarazki eta fruitu lehorren ekoizpenatel. 943 552 526hernani

Pili EsKisAbElFruta- eta barazki-ekoizpenatel. 943 181 023Espilla baserria, ArrondoAtaun

RAKEl PEREZ dE [email protected]. 943 797 531Askasibar baserriaArrasate

sANdRA CliVillEbarazki-ekoizpena (aire libreko baratzea)tel. 699 460 975Ataun

sARAsolA ZAhARFruta-ekoizpenatel. 616 072 628Aizarnazabal

tEilERibarazki-ekoizpena eta salmenta (aire librean eta negutegian)tel. 943 683 427berrobi

URKiZU UstiAtEGiAbarazki-ekoizpena eta salmenta (aire librean eta negutegian). Nekazal-ekologia gelatel. 943 080 540Azpeitia

yolANdA sAGARmiNAGAFruta- eta barazki- (aire libreko baratzea) eta fruitu lehorren ekoizpena eta salmentatel. 656 719 278donostia – san sebastián

Emakumeek bideratutako ekimen ekonomiko alternatibozko GidA hoNEtAN AGERtZEKo, bidal iezaguzu zure informazioa: [email protected]

sEtEm hego haizearen inguruko informazio gehiagorik nahi izanez gero, gure web orrialdean eskura dezakezu

www.setem.org/euskadi

www.setem.org/euskadi

setemhegohaizea

@setemhegohaizea