bertso paperak-egaña

8
HERRI Ispilu aurrean, zalantzak sortzen dira maiz Kompaini-txakurra, hiena asekaitz Zer haiz ? Barne oihartzuna Eta erantzuna Beti izan nahi nuke Harri Sinisten al dugu zeru eta edenetan Bilaka, pilaka, ari gara bertan Zertan? Agurrik ez horri Matrail biak harri Hiena asekaitzare IRRI Lurrerantz malkorik ezi da jausi inola Ahozpeko ilargia bihurtuz góndola Nola? Laguna berorri Ez denari IRRI Bedatzean hostotu den Orri Brankatik lehorra nork ez ote du begiz jo Batzuntzat deus gutxi, besteentzat premizko Noizko ? Batzu bereiziki Ametsei ausiki Baina utopiaz oso Urri Argizai batzutan, baina duda-mudan harri Oparo laguntzan, xahuketan urri Berri! Bedatseko orri Bi matrailak IRRI Inoiz izando al gara Herri Estribiloa: Lau beso norgehiagoka ur gaineko errotan Ardaitz beretik sortuak baina beti borrokan

Transcript of bertso paperak-egaña

Page 1: bertso paperak-egaña

HERRI

Ispilu aurrean, zalantzak sortzen dira maizKompaini-txakurra, hiena asekaitz Zer haiz ?

Barne oihartzuna Eta erantzuna Beti izan nahi nukeHarri

Sinisten al dugu zeru eta edenetanBilaka, pilaka, ari gara bertanZertan?

Agurrik ez horriMatrail biak harriHiena asekaitzare IRRI

Lurrerantz malkorik ezi da jausi inolaAhozpeko ilargia bihurtuz góndolaNola?

Laguna berorriEz denari IRRIBedatzean hostotu denOrri

Brankatik lehorra nork ez ote du begiz joBatzuntzat deus gutxi, besteentzat premizkoNoizko ?

Batzu bereizikiAmetsei ausikiBaina utopiaz osoUrri

Argizai batzutan, baina duda-mudan harriOparo laguntzan, xahuketan urriBerri!

Bedatseko orriBi matrailak IRRIInoiz izando al garaHerri

Estribiloa: Lau beso norgehiagoka ur gaineko errotanArdaitz beretik sortuak baina beti borrokanNai banauk eta hi ez haiz kokotz- gora erronkanLehen borobilean geunden baina orain derrotan

Page 2: bertso paperak-egaña

HAURRAK ATALKA

Haurrak bahitu, haurrak zatituNegozioen hariraGorputz atalak kendu nahiz jarrizPuzzle batenak bailiraPeketeetan ongi bildutaAurrenengo hegaldiraBihotza alemaniraOinak britania handiraHesteak zabortegiraGorputzak berriz diru-nahiarenOndo gabeko hobiraPutreak ere hoien aldeanPizti bihotzberak dira

Haur beltx hilaren bihotz izanaTaupa taupa doa heganPertsonak nola ote dezake Jario hortatik edanKontzientzirik sekula santaHedatu al da hoienganHaur bat hil eta primeranSanoa hobe aukeranEa zenbaten saltzen danKendu ta eskeini bizi ohi diraRobbin hood 2erreen eranBaina pobreei kentzen dieteEta aberatsei eman

Brujula gisan iparralderantzBeti organu emanaBaina hegoak beregan daukaSorlekuaren imanaGorputz berrian isladatzen daLehengoaren iraganaAmazonia oihanaGehien ustia ohi danaHan husten dute lohi danaBostonen bada neska polit batBegi berdeak dauzkanaGajoa orain konturatu daBerdeegiak dirana

Page 3: bertso paperak-egaña

HIL JENERALA

Gil jenerala normala denezSartua dute lurperaSargento “h”z idazten zuenKontuak hortik ateraLetzen zituen abc,marcaHesitan boletín berberaGizon jantzia zen beraGaitera goitikan beheraHiru kaskilo rayaren pinaGurutzea ta banderaOn kapeilauak nigarrez dioUmezurtz geratu gera

Azken agurra egin diezaionBere andrearen txandaAgure zaharrak pinttoagatikHautatutako oilandaParakaidista baten maitaleParentesian esandaLuze erori da dambaHala esan du etzandaKolpetik ahaztuz jarria zeuka Banaketako demandaNire gizona senar ona taAita hobea izan da

Turuten hotsek prestatu duteOilarrarentzako kotaKomandanteak hartu du hitzaKoxka batera igotaGil bezelako lau bagenituBota aurkakoak botaHorrelako gizon motaNahi dut etsaiaren kontraAzken datua izkutatu duSumarioan dago taAveriaren zerbitzurako Hil zen zirrosiak jota

Page 4: bertso paperak-egaña

AMONAREN PITOKERIA

Estribilloa:

Hau hitz korapiloaHau asmakizunaZer da berotu eta

Su hartzen ez duna?

Hala pasa zan behin salamankanAmonak fedea gainezka zeukanOraindik ilun zen ezin ikusiLinterna moduko traste ta guziLehengo ohituraGaldu ezinezko zera huraLehenengo mezeta abiatu da

Ikasle batzuk praktikei ekinSoldadu hil baten gorpuarekinZakila etzun proportzioanGerritikan oso behera zihoanHura moztutaPuntta lotu zioten estu-taPrestatu zuten haizez puztuta

Zer zen ikasle haien jolasaZakil puztu hura elkarri pasaHaseran pozik zebiltzan bainaLaister hartu du asperrak gainaZakila hutik!Jaurtiki egin dute leihotikNor jotzen duen ez du importik

Amonak txirrist leiho pareanIpurdiz gora ta oinak aideanEskuetatik galdu linternaIlumpean bila, miatu denaAzkenik hara!Ustez topatuta patrikaraEz da linterna, jostailua da

Meza entzunda sakristira joHau piztuta estera joango naiz majoLinternaren punta pizten hasitaApaizak ikusi du erraminttaEne tontuna!Nahiz izan berotasunaHori zen surik hartzen etzuna

Amonak dio hau komeriaEgin berri dudan pitokeriaOrain gehitxo da nire ustetanAi harrapatu banu gaztetanOn miserere!Apaizak aitortu dio bareHartuko nuke nik orain ere

Page 5: bertso paperak-egaña

BERTSOTAN BAI

Zure kuadro bat egin nahi nuenAmodio seinaletanIkatz tanta bat duzu ileanGorriska bi matrailetanHortzak zuriak, ezpainak gorriBi zulo grix hegaletanMargo arrea, urre margoaIzan arren begietanIa mirari dirudi bainaEz da berbera bietanSaiatu nintzen benetanBai etsi ere penetanLoa baztertuz gau eta egun Nahiz jardun eginahaletan Behar hainbeste kolorerikanEneukan nere paletan

Amor emanda, amorraziozJaurtiki nuen pintzelaEskutan hartuz eskultoreen Mailua eta zintzelaBrontzez ordea ezin brodatu Ezin egokitu belaBorobiltasun gutxigokoakHarria eta arbelaBuztina berriz urtzen zitzaidan Ikaraturik bezelaEgurra da gai ustelaDenbora eusle motelaAzkenerako ohartu nintzenNahita ere ezin zelaIrudi batek islada zintzanEderregia zinela

Erabaki dut egingo dizut zure argazki gorenaaprobetxatuz ilunabarramorez jazten den orenaerrebelatu zaitudaneannere mina nere penaez da berdina neke unea edota lotan zaudenaelkar maitatu aurrekoa ta asearen ondorenanola harrapatu denaoraina eta lehenaze bide pobre eta urriaargazki kamararenaune bakarrak ezin azaldu zu niretzako zarena

Zalantzan nago trebetasunikbadudan ala ez dudanbertsoen bidez saiatuko naiznahi eta ezinen muganetsipenean animo zaitutsosegua kalenturanestalki goxo udazkenekoarratsetako prexkurandenboralean barealdiairriparrea tristuranbandera zuria gudanpuntila xumea mudanbeheko su txingar neguan etalur busti usaia udanbertsotan aixa azal dezaketzenbat maitatzen zaitudan

Page 6: bertso paperak-egaña

BOGART TA BILINTX

Gauza berbera sentitu duteHainbat pertsona amestikAmodioa ta beazunaNahas masean datozkitAfari baten ondorenekoAje bihurtu zatzaizkitAurpegiaren alde bateanBi mantxa geratu zaizkitSorturiokak zure isaratanBrodatutako bi hizkik

Gogoan daukat agotak maiteEz zituen artzai harenaJoaquin sabinan “soledad” etaBequerren enararenaFalta bazaizu falta bazaizu..Koldo izagirrerenaMaitasun kontu txatxu hoiekinBetea daukat barrenaKolpez itsatsi zenidanetikGaixotasunik zaharrena

Zuri begira ari nintzelaInondik eginahaleanArdo pittin bat eskatu zendun Era apal apaleanEz nuen jakin botila hustenKopa aho-zabaleanBihotz gisako mantxa more batGeratu zen manteleanGeroxeago indartuko zenZirrararen seinalean

Bi begirada elkar uztartuNik zurean zuk nireanPelikulako galai moduraNengoen pozak aideanBogart ta bergman ikusirikanHortantxe zeluloideanJoan nintzaizun musu sakon batEmango nizun ideanEsan zenidan hagola geldiEz hasi lizun bidean

Konturatu naiz oroitzapenikEzin dela muxukatuBeste gauzarik ezin dut eginNeura malkoak xukatuIrabazletik galtzailerakoPaperak azkar trukatuBogarten gisan hasi nuenaBilintxen eran bukatuErrukiaren ukendurikanEz zaidazula ukatu

Lore sortaren txartel atzekoBertso hauek abesteanGerta daiteke nitza ahaztuaDamutzea tupusteanBadakizu ba ze erren dudanBerriz elkar ikusteanTori hamaika larrosa gorriZuretzako ezusteanDozenarako falta den horiZerorri zaren ustean