Bertan goxo-Karlos Linazasoro

16
Bertan goxo KARLOS LINAZASORO Literatur solasaldiak Errenteria, 2016 / 03 / 14 http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/

description

 

Transcript of Bertan goxo-Karlos Linazasoro

Page 1: Bertan goxo-Karlos Linazasoro

Bertan goxo

KARLOS LINAZASORO

Literatur solasaldiak

Errenteria, 2016 / 03 / 14

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/

Page 2: Bertan goxo-Karlos Linazasoro

Karlos Linazasoro

Karlos Linazasoro Tolosan

jaio zen 1962an eta bertako

liburuzaina da 1987tik,

Deustuko Unibertsitatean

Filologia ikasketak amaitu

zituenetik.

Genero askotarikoak

(narratiba, poesia, haur-

literatura, antzerkia, aforismoa…) landu dituen idazle

emankorrenetakoa eta kritikak estimatua da Linazasoro, batik bat

poesia eta narrazio laburren eremuan. Linazasororen poesia eta

narratiba, baina, idazlearen beraren eskuek eginak izanagatik,

gaien, erreferentzien zein adierazpideen aldetik oso bereiz doazen

ibilbide luzeko bi ubide nagusi dira. Tolosarraren narrazio laburrek

absurdua ustiatzen dute maiz, umore eta (auto)ironia gordinez,

mundu-ikuskera etsitua agertzen du, indarkeriak, heriotzak,

krudelkeriak eta arrazionaltasun ezak inguratua. Umorera, ironiara

jo izan du Linazasoro narratzaileak mundu eta bizitza mingotsaren

adierazpideen leungarri. Bestelakoa dira, baina, Linazasoro

poetaren hizkuntza literarioa eta gaiak zein bizitzaren eta

heriotzaren gaineko gogoetak. Absurdutik, umoretik,

esperpentutik urrun, maitasunaren gorazarrea dago poesia horren

funtsean, heriotzari aurre egiteko bide bakar gisa, salbazio gisa.

Egilearen beraren hitzetan, ulertzekoa da irakurleen harridura

Page 3: Bertan goxo-Karlos Linazasoro

idazleak landutako bi generoen artean dauden diferentziez

jabetzean, “neuri ere, askotan, ez baitzait iruditzen nire poemak

eta nire ipuinak pertsona berak idatz zitzakeenik. (…)” Alabaina,

Linazasorok elkarren osagarri ikusten ditu bere poesia eta

narratiba lanak: “oso desberdinak dira tonuz eta idazmoldez eta

jaiduraz eta nahi den guztiaz, eta horrexegatik, hain zuzen ere, dira

osagarriak.” (Volgako Batelariak, 2006). Edonola ere, funtsean,

heriotzak eta denboraren joanak, bizitzaren zentzu-gabeziak

sortutako larridura dago dela poesia dela ipuina lantzen duten

lanen oinarrian.

Ibon Egaña (Euskal Literaturaren Hiztegia)   http://www.ehu.eus/ehg/literatura/idazleak/?

p=645

Page 4: Bertan goxo-Karlos Linazasoro

Bertan goxo

Beilatoki bat zabaldu du aitatxok, biziek

hildakoei azken agurra modu itxurosoan

emateko, eta izena ere ezin

aproposagoa asmatu du, amari gustatu

ez zaion arren: Bertan Goxo, azken

bidaia hori gustura egin dezaten.

Inaugurazio-festa bat ere antolatu du,

eta bertara etorri dira nire eskolako

lagun batzuk, alkatea eta zinegotziak,

bertsolari bat, on Ernesto parrokoa eta

jubilatuen autobuskada bat, ondoren pintxoak izango dira-eta,

doan. Hortik aurrera, berriz... hobe duzu zerorrek irakurtzea, ez

baitira denak esatekoak, ezta sinestekoak ere, bai ordea barre

gogotik egitekoak.

http://www.elkar.eus/en/ebook_fitxa/bertan­goxo/karlos­linazasoro­izagirre­linazasoro­izagirre­karlos/9788490270394

Page 5: Bertan goxo-Karlos Linazasoro

Kritikak

Umorea eta absurdoaJavier Rojo / El Diario Vasco, 2012-12-14

Karlos Linazasorok bere umore bereziaren erakusketa egiten du

Bertan goxo izenburua duena nobela labur honetan. Itxuraz,

gazteei zuzendutako liburua da eta bertan agertzen dena gainetik

irakurrita, umore absurdoaren adibide xumea dela pentsa liteke.

Baina badakizue, umorea oso gauza serioa da, eta komenigarria da

nola funtzionatzen duen ikustea. Nobelaren argumentuaren

abiapuntua ezohikoa da, heriotzaren tabuaren gainean eraikita

baitago. Izan ere, narratzaileak, hamar urteko neskato batek,

kontatzen du nola bere aitak eta honen bazkideek beilatoki bat

inauguratuko duten; honetarako festa moduko bat antolatuko

dute eta gonbidatuen artean herriko “indar biziak” (barkatu txiste

txarra), hainbat jubilatu eta neskatoaren ikaskide batzuk daude.

Egoerak, beraz, absurdoa dirudi hasieran, ez-ohikoa behintzat, eta

hasierako egoera horretan kontrajarrita agertzen diren osagaietan

nobela honek islatzen duen umorearen lehenengo aztarnak ikus

ditzakegu. Lehenengoa negozio mota bera da, negozio horrek

aurrera egingo badu, jendeak hil egin behar baitu, derrigorrez.

Bigarrena inaugurazio ekitaldia litzateke, festa moduko bat

(alaitasuna eta poza suposatzen baitzaizkio) antolatzen baitute.

Hirugarrena, gonbidatuak: alderdi guztietako ordezkariak (heriotza

guztiz demokratikoa baita eta bere barruan denak hartzen baititu

Page 6: Bertan goxo-Karlos Linazasoro

inolako diskriminaziorik egin gabe). Inaugurazio ekitaldia egiten

dutelarik, argindarra joaten zaie eta denak giltzapetuta geratzen

dira, Buñuelen filma gogoratzen duen egoera bat sortuz. Eta hor

dauden bitartean pertsonaiak hitz egin eta hitz egin aritzen dira,

eten gabe, halako moduan non narrazioaren ordez antzerkiaren

itxura hartzen baitu idazlanak. Eta hitz egiten duten bitartean,

guztiz serioa izan nahi duen diskurtsoa plazaratzen dute, edozein

gairi buruz hitz eginez, konturatu gabe diskurtso serio horrek ez

duela lekurik halako egoeran. Eta horixe da, bai, absurdoaren

funtsa.

http://kritikak.armiarma.eus/?p=5696

Page 7: Bertan goxo-Karlos Linazasoro

Elkarrizketa

«Nire liburuak baliatzen ditut neure burua biluztu ahal izateko»Julen Telleria / Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza, 2012-12-27

Ez du etenik Karlos Linazasororen (Tolosa, 1962) literatur emariak. Lan bat bukatzerako, hurrengoari zein forma emango dion pentsatzen aritzen da beti. Horixe da sortzailearen patua. Bertan goxo izeneko liburu laburra da, amaigabeko ekarpen horren azken emaitza. Ez da ohikoena beilatoki baten inaugurazioko istorioa kontatzea, baina Linazasorok «nahiko outsider moduan» ikusi izan du beti bere burua. Etxeko estudioan,baina, eroso sentitzen da, bertan goxo.

Nobela honen eskutik beilatoki batera sartuko gara. Zer dela eta? Lagun batek beilatoki baten inauguraziora joateko gonbita jaso zuen, eta hortik dator ideia. Gauza benetan kuriosoa iruditu zitzaidan, izan ere, taberna bat edo denda bat inauguratzerakoan normala iruditzen zait jendea gonbidatzea, pintxo batzuk eskaintzea… baina beilatoki bat ireki eta hori erakustea, harrigarria izan zen niretzat. Honelako erokeria bat egiteko abiapuntu polita iruditu zitzaidan.

Zer da nobela honetan kontatzen dena?Aitak beilatoki bat ireki behar du, eta horren inguruko kontakizuna egiten digu bere alabak. Hasieran, familiarekin izaten dituen solasaldi batzuk agertzen dira, baina liburuaren mamia, beilatokiaren inaugurazio eguneko gora beherek osatzen dute. Jende asko dago gonbidatuta, politikoak, jubilatuak, herriko jendea, eta abar. Bertan, pintxo batzuk daude, instalazioak erakusten dituzte… eta orduan hasten da zentzugabekeria.

Page 8: Bertan goxo-Karlos Linazasoro

Barrea eragiteko bakarrik idatzi duzu? Horretarako bakarrik ez. Azaleko irakurketak agian hori irudi lezake, gaiak umorez tratatzen direlako. Baina azpian badauka beste irakurketa bat, izan ere, jorratzen diren gaiak nahiko transzendenteak dira. Heriotza eta bizitza, komunikazioa eta inkomunikazioa, filosofia, eta antzerako kontuak ukitzen dira. Nire betiko kezkak eta obsesioak kontatzeko bide bat izan da liburu hau, eta umorea erabili badut ere, gauza askori buruz hausnartzen da modu xume eta jostari batean.

Zer du erakargarri nobela honek? Lehenengo inpresioan, beilatoki bateko istorioak sekulako morboa duela pentsatu daiteke. Baina horretatik ez dauka batere. Azken batean, nobela hau zentzugabekeria bat da, esperpento bat. Moduoso bizian kontatzen dira gauzak, elkarrizketak arinak dira, ironia asko dago, umore beltza, absurdoa… Nire kontuak ezagutzen dituenak badaki gauzak nondik nora joango diren eta zer aurkitukoduen. Baina askok hala espero badu ere, ez da batere morbosoa.

Liburu hau euskal literatur paisaiaren barruan legoke? Ez, ni beti nago kanpoan. Baina uste dut bakoitzak bereari heldu behar diola, eta bere bideari jarraitu. Nik behintzat nireari jarraitzen diot. Literaturan, askatasun eremu hori oso ondo zaintzen dut. Oso leku gutxitan izaten da nahi duzuna egiteko aukera, kasik inon ez. Horregatik, niretzat literatura eremu libre bat da, nik nahi dudana egiteko aukera ematen didana. Beste kontu bat da, jendeak irakurtzen duen edo ez. Horretan nahiko outsider moduan ikusten dut nire burua.

Nobela honen arabera, heriotza umorez hartu beharko litzateke? Surrealistek esaten zuten, heriotzari aurre egiteko umorea dela baliabide bakarra. Salbazio moduko bat, azken finean. Hala ere, heriotza barrez hartzeak ez du esan nahi beldurrik ematen ez didanik. Baina bada nolabait heriotzari gain hartzeko modu bat, nahiz eta badakigun ez dagoela ihesbiderik. Bizitzaren aurrean hartzen den jarrera bat da, betirako mantentzea zaila bada ere.

Page 9: Bertan goxo-Karlos Linazasoro

Benetakoa da liburuan islatzen den gizarte eroa? Benetakoa baino, gure gizartearen karikatura bat litzateke, esajeraziora eramana dagoena. Pertsonen arteko ezin ulertuak, jokabideak, bizimoldeak… guztiak muturrera eramanak daude. Hala ere, horren azpian kritika soziala ere badago, noski. Beti ironiaz eta oso gogor jarri gabe, baina aprobetxatzen dut politikariei, liburuzainei eta oro har gizarteari egur pixka bat emateko.

Inora iristen ez diren elkarrizketa zoro horiekin, norabait iritsi nahi izan duzu? Bizitzak zentzurik ez duela adierazten da dialogo burugabe eta absurdo horiekin. Bizi dugun hau guztia zer den, edo zergatik den galdetzen diogu askotan geure buruari, eta ez dugu erantzunik topatzen. Bada, nobela hau, horren guztiaren isla izango litzateke, nahiz eta aurrerago esan bezala, guztia esajeratua eta karikaturaraeramana dagoen. Horrek askotan barrea sorrarazten du, edo hori da behintzat nire intentzioa.

Zu liburuzaina izanda,nolatan eman diozu kargu bera nobelako pertsonaia bati? Nire liburu guztietan agertzen da beti liburuzain bat. Beti edo gehienetan, behintzat. Alter-ego ariketa bat da. Ni neroni azaltzen naiz askotan, eta neure buruari barre egiteko modu bat da. Maskara kendu eta neure buruari barre eginda, gainerakoei ere barre egin ahal izateko lizentzia lortzen dut. Hori egingo ez banu, zerri galanta izango nintzateke. Horregatik, askotan egiten diot barre neure buruari.

Nobelan diozu jakina dela liburuzainen umorea. Zein ote da umore hori? Hori liburuan aitak esaten du bere emazte liburuzainagatik, umore gutxi duelako, edo oso zuzena eta zuhurra delako, edo beti arrazoia daukalako. Baina hori azken batean neure buruari egiten diodan keinu bat da. Izan ere, serio itxura horren azpian badago beste begirada bat, pertsonalitate bat. Mundu guztiak dauka jendearen aurrean bere mozorroa, baina pertsonak ez gara itxura bakarrik, izateko era asko daude norberaren baitan. Kapak eta mozorroak kentzen ditugun heinean agertzen dira beste pertsonaia batzuk, eta nik nire liburuak baliatzen ditut neure burua

Page 10: Bertan goxo-Karlos Linazasoro

biluztu ahal izateko.

Non egoten da bertan goxo Karlos Linazasoro? Etxean egoten naiz ni bertan goxo. Etxean, idazten eta irakurtzen. Eta baita mendian ere. Baina lagunekin ere bai, geroz eta gehiago bertan goxo. Bakarrik egotea gustatzen zait, baina lagunekin bildu,zerbait hartu eta afaltzeko beharra ere izaten dut. Izan ere, guzti honek arrisku bat dauka. Autistak ia bagara, eta gainera ez baldin badaukagu komunikatzeko erraztasunik, beti gure munduan sartuta egoteko arriskua dago. Eta hori kaltegarria dela iruditzen zait. Horregatik, bakarrik ibiltzea gustatzen bazait ere, geroz eta nabarmenago sumatzen dut lagunartearen beharra.

Zer dela eta idazten dituzu horren istorio laburrak? Izaera eta denbora kontua da. Nobela bat idazteak, esaterako, jarraipen eta dedikazio handia eskatzen du, eta gainera ni sekula ez naiz nobela zalea izan. Horregatik, nire gustuen eta izaeraren araberako gauzak idazten ditut, eta gauza laburrak izaten dira. Poesia, ipuinak, aforismoak, gaztetxoentzako gauzak, testu laburrak, egunerokoak… azkar idazten diren horietakoak gustatzen zaizkit. Nire idazteko epea bi hilabetetan daukat jarria. Hortik aurrera, normalean, aspertu egiten naiz, eta beste zerbaiti ekiten diot.

Aurten irabazi berri duzu zure azken saria literaturan. Errekonozimendua nola neurtzen da, saritan ala irakurletan? Ez dakit. Nik uste dut poz gehiago ematen duela irakurleak izateak,baina nik irakurleekin ez daukat harreman handirik. Oso jende gutxi etortzen zait nire liburuen inguruan hitz egitera, ze onak, edoze txarrak, edo ze desastreak diren esatera. Ni ere, egia da, ez naizela beraiengana gehiegi hurbiltzen. Sariak poza ematen du, jakina, baina gero saritutako liburua ez bada zabaltzen, ez bada irakurtzen eta kantatzen, hortxe geratzen da.

http://ataria.info/media/pdf/d20121227.pdf

Page 11: Bertan goxo-Karlos Linazasoro

Karlos Linazasoro EIPS/RLPEan

Araújo, Joaquín (1947-) Agua / [Joaquín Araujo ; traducción de los poemas, Karlos Linazasoro]

2004

Bakarrizketan / Kike Amonarriz ... [et al.] 2001

García Segovia, Enrique El viaje / Enrique García Segovia. Punta Araucaria/ Karlos Linazasoro Izagirre

1996

Gorroto haut / Ja[v]i Cillero ... [et al.] 2002

Julene Azpeitia I. go Ipuin Lehiaketa 1989

Kartapazioko poemak / Igerasoro ; [marrazkiak, Iñaki Epelde]

1998

Kintana, Xabier (1946-) Lekukoak hitz egiterik ez / Xabier Kintana. Eta irudimen ttanttak / Arantza Diaz Urbieta. Junda bertako kontaeren apustua / Karlos Linazasoro

1992

Linazasoro, Karlos (1962-) A zer lau elementu! / Karlos Linazasoro 2013

Linazasoro, Karlos (1962-) Bestiarioa = Bestiario ; Hilerrikoiak =Florilegio deCamposanto /Karlos Linazasoro ; prólogo de Manu López Gaseni ; traducción de Gerardo Markuleta

2012

Linazasoro, Karlos (1962-) Bota gorriak / Karlos Linazasoro ; Claudia Ranucciren irudiak

2000

Linazasoro, Karlos (1962-) Las botas rojas / Karlos Linazasoro ; ilustracionesde Claudia Ranucci

2000

Linazasoro, Karlos (1962-) Eldarnioak / Karlos Linazasoro 1991

Linazasoro, Karlos (1962-) Franti / Karlos Linazasoro ; ilustraciones, Jokin Mitxelena

2005

Linazasoro, Karlos (1962-) Gaur orain da betiko / Karlos Linazasoro 2010

Linazasoro, Karlos (1962-) Ipuin errotikoak / Karlos Linazasoro 2001

Linazasoro, Karlos (1962-) Itoko dira berriak : (zeruari eusten dion erlaitz) = Ménsula que el cielo sostiene / Karlos Linazasoro

2005

Page 12: Bertan goxo-Karlos Linazasoro

; introducción de Ibon Egaña ; traducción del auto

Linazasoro, Karlos (1962-) Karlos Linazasoro / antologia eta sarrera Koldo Izagirre

2002

Linazasoro, Karlos (1962-) Lau ipuin Matteomigliar / Karlos Linazasoro ; marrazkilaria, Jokin Mitxelena

2005

Linazasoro, Karlos (1962-) Literatura hiztegi tekniko laburra / Karlos Linazasoro

2015

Linazasoro, Karlos (1962-) Nunca mejor dicho / Karlos Linazasoro 2015

Linazasoro, Karlos (1962-) Udazkeneko karabana erratua / Karlos Linazasoro ; marrazkiak, José Luis Longarón

1991

Linazasoro, Karlos (1962-) Versus : naufrago baten nobela / Karlos Linazasoro

2013

Linazasoro, Karlos (1962-) Zein beste mundukoa / Karlos Linazasoro ; marrazkiak, Maite Gurrutxaga ; [hitzaurrea, Juan Kruz Igerabide]

2008

Linazasoro, Karlos (1962-) Alferrik ez balitz / Karlos Linazasoro 2014

Linazasoro, Karlos (1962-) Altzeta / Karlos Linazasoro 1996

Linazasoro, Karlos (1962-) Altzeta / Karlos Linazasoro 1998

Linazasoro, Karlos (1962-) Apenas / Karlos Linazasoro 2012

Linazasoro, Karlos (1962-) Apunte eta ahanzturak / Karlos Linazasoro Izagirre

1993

Linazasoro, Karlos (1962-) Bat-batean, Krispetak / Karlos Linazasoro ; irudiak, Maite Gurrutxaga

2011

Linazasoro, Karlos (1962-) Bertan goxo / Karlos Linazasoro 2012

Page 13: Bertan goxo-Karlos Linazasoro

Linazasoro, Karlos (1962-) Besterik gabe, Albina / Karlos Linazasoro ; irudiak, Iñaki Epelde

1991

Linazasoro, Karlos (1962-) Besterik gabe, Albina / Karlos Linazasoro ; irudiak, Iñaki Epelde

1994

Linazasoro, Karlos (1962-) Besterik gabe, Albina / Karlos Linazasoro ; irudiak, Iñaki Epelde

1997

Linazasoro, Karlos (1962-) Bestiarioa ; Hilerrikoiak : bi nobela llabur / Karlos Linazasoro

2006

Linazasoro, Karlos (1962-) Beti eder dena : (apunteak 2002-2005) / Karlos Linazasoro

2006

Linazasoro, Karlos (1962-) Burdindenda : tragikomedia sasieruditoa ekitaldibakarrean / Karlos Linazasoro Izagirre

1998

Linazasoro, Karlos (1962-) Denbora aleak / Karlos Linazasoro 2005

Linazasoro, Karlos (1962-) Depósito ilegal / Karlos Linazasoro ; traducción de Gerardo Markuleta

2005

Linazasoro, Karlos (1962-) Diotenez / Karlos Linazasoro 2007

Linazasoro, Karlos (1962-) Entzungailua / Karlos Linazasoro 2002

Linazasoro, Karlos (1962-) Esan gabe doaz / Karlos Linazasor 2009

Linazasoro, Karlos (1962-) Etxe hutsean / Karlos Linazasoro ; autorearen ilustrazioekin

2009

Linazasoro, Karlos (1962-) Etzi / Karlos Linazasoro ; marrazkilaria, Antton Olariaga

2007

Linazasoro, Karlos (1962-) Etzi / Karlos Linazasoro ; marrazkilaria, Antton Olariaga

2008

Linazasoro, Karlos (1962-) Euriaren eskuak / Karlos Linazasoro ; ilustrazioak Luis Emaldi Mitxelena

1995

Page 14: Bertan goxo-Karlos Linazasoro

Linazasoro, Karlos (1962-) Ez balego beste mundurik / Karlos Linazasoro 2000

Linazasoro, Karlos (1962-) Ezer gehiago behar gabe / Karlos Linazasoro 2012

Linazasoro, Karlos (1962-) Franti / Karlos Linazasoro ; ilustrador, Jokin Mitxelena

2002

Linazasoro, Karlos (1962-) Franti / Karlos Linazasoro ; ilustrador, Jokin Mitxelena

2008

Linazasoro, Karlos (1962-) Gizakiaren minak / Karlos Linazasoro 2010

Linazasoro, Karlos (1962-) Glosolaliak eta beste / Karlos Linazasoro 2004

Linazasoro, Karlos (1962-) Gret / Karlos Linazasoro 1998

Linazasoro, Karlos (1962-) Hamabi titare / Karlos Linazasoro ; marrazkiak, Elisabete Zabalo

1999

Linazasoro, Karlos (1962-) Hamazazpikotan / Karlos Linazasoro 2010

Linazasoro, Karlos (1962-) Hogeita sei urte geroago / Karlos Linazasoro ; marrazkiak Iñaki Martiarena "Mattin"

2006

Linazasoro, Karlos (1962-) Hugo / Karlos Linazasoro ; marrazkiak, Montxo 2000

Linazasoro, Karlos (1962-) Inoiz izan ez garenotan / Karlos Linazasoro 2002

Linazasoro, Karlos (1962-) Ipuin arriskutsuak : Bernardo L.-ren azken idazlanak / Karlos Linazasoro ; marrazkiak, Antton Olariaga

1994

Linazasoro, Karlos (1962-) Isiltasunaren adabakiak : (apunteak 1998-2001) / Karlos Linazasoro

2003

Linazasoro, Karlos (1962-) Itoko dira berriak / Karlos Linazasoro 2003

Linazasoro, Karlos (1962-) Lo que no está escrito : apuntes (2006-2008) / Karlos Linazasoro

2010

Page 15: Bertan goxo-Karlos Linazasoro

Linazasoro, Karlos (1962-) Mendekuaren graziaz / Karlos Linazasoro 2004

Linazasoro, Karlos (1962-) Nuvolari plaza / Karlos Linazasoro; [irudiak] Antton Olariaga

2011

Linazasoro, Karlos (1962-) Oihan ttiki baina txukun batean / Karlos Linazasoro ; marrazkiak, Luis Alonso

1999

Linazasoro, Karlos (1962-) Tripoli doktorea / Karlos Linazasoro ; marrazkilaria, Bruno Hidalgo

2013

Linazasoro, Karlos (1962-) Udalbatza bahituaren kasu pollita / Karlos Linazasoro

2011

Linazasoro, Karlos (1962-) Urperatze handia / Karlos Linazasoro 2009

Linazasoro, Karlos (1962-) Walter Sismoley Eliseoko Zelaietan / egilea, Karlos Linazasoro ; marrazkilaria, Mikel Valverde

2000

Linazasoro, Karlos (1962-) Zer gerta ere : Berardo L-ren nobela bukatu gabea / Karlos Linazasoro

1994

Linazasoro, Karlos (1962-) Zer gerta ere : Berardo L-ren nobela bukatu gabea / Karlos Linazasoro

1998

Linazasoro, Karlos (1962-) 4. moilan / Karlos Linazasoro 2003

Longarón, José Luis José Luis Longaron : [erakusketa] : diciembre 1998-enero 1999 = abendua [1998]-urtarrila [1999], Aranburu Jauregia, Tolosa, febrero 1999-marzo 1999 = otsaila [1999]-martxoa [1999], Ciudadela, P. Mixtos, Iruñea / [testua, Jacques Prevert, Juan Kruz Igerabide, Karlos Linazasoro]

1998

Maupassant, Guy de (1850-1893)

Roke txikia / Guy de Maupassant ; itzulpena, Jesús Mari Mendizabal ; Karlos Linazasororen hitzaurrearekin

1992

Montañas en la niebla : poesía vasca de los años 90 / edición de Jon Kortazar

2006

Page 16: Bertan goxo-Karlos Linazasoro

Ruiz de Alarcón, Antonio Iltzea : epai famatua / Antonio Ruiz de Alarcón ; itzultzailea, Karlos Linazasoro ; marrazkiak, José Belmonte

1993

Schommer, Alberto (1928-2015)

Verde : Gipuzkoa / Alberto Schommer ; sarrerakotestuak = textos introductorios, Karlos Linazasoro, Mitxel Ezquiaga

1996

Txori kantariak poeta hegalariak / hainbat poetaren testuak ; Elena Odriozolaren poema grafikoa

2003

Zeberio, Juantxo Umama. 2 [Soinu-grabazioa] / Juantxo Zeberio Etxetxipia & Hodeiertz Abesbatza

2007

9808 narrazioak 1998

Loturakhttp://www.uberan.org/?periskopioa/item/bertan­goxo

http://basquepoetry.eus/?i=idazleak&b=222

http://eibar.org/blogak/volga/62

http://ataria.info/media/pdf/d20121227.pdf

http://ataria.info/tolosa/1391783391956

http://zubitegia.armiarma.eus/?i=222