BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN INBENTARIOA 1990-2009

20
Berotegi Efektuko Gasen isurpenak Euskal Autonomia Erkidegoa 2009

description

 

Transcript of BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN INBENTARIOA 1990-2009

Berotegi Efektuko Gasen isurpenak

Euskal Autonomia Erkidegoa

2009

B e r o t e g i E f e k t u k o G a s e n i s u r p e n a k

© ihobe 2010

ARGITARATZAILEA: Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa – Ihobe, S.A.

DISEINU ETA DIAGRAMAZIOA: Dual – Comunicación & Diseño

Ingurumen Plangintza Zuzendaritzak egin du dokumentu hau Ihoberen eta Tecnaliaren laguntzaz

ITZULPENA:: maramara* taldea

LEGE GORDAILUA: xxxx

Paper birziklatuan eta klororik gabe zurituan inprimatua

ESKUBIDE GUZTIAK ERRESERBATUTADebekatuta dago publikazio hau erreproduzitzea, informazioa berreskuratzeko sistemetan gordetzea eta publikazio honen zati bat transmititzea, erabili-tako bitarteko a edozein dela ere (elektronikoa, mekanikoa, fotokopia, grabazioa, etab.), jabetza intelektualaren eskubideen titularraren eta editorearen idatzizko baimenik gabe.

Euskal Autonomia Erkidegoa

2009

3

Berotegi efektuko gasen isurketak (BEG isurketak), CO2 baliokidetan neurtuta, % 10 jaitsi dira 2009an, aurreko urtearekin aldera-tuta1. Balio absolututan, 22,6 milioi tona izan dira 2009an eta 25,2 milioi tona 2008an.

Hortaz, Kyotoko Protokoloaren tzako (KP) erreferen tzia indizea % +6ean dago oinarri urtearekin alderatuta1. Bestalde, Klima Al-daketaren Aurkako Euskal Planaren helburua % +14ra iristea da 2008 -2012 aldian.

2009ko isurketak aurreko urtearekiko mu-rriztu izana oso lotuta dago jarduera so-zioekonomikoaren beherakadarekin (BPGa % 3,8 jaitsi da).

Nolanahi ere, isurketak BPGa baino gehia-go jaitsi izanak (% 10 eta % 3,8 hurrenez hurren) esan nahi du ondasunen eta zerbi-tzuen sorrera eta berotegi efektuko gasen isurpenak bereizteko joerari eutsi zaiola. Be-reizketa hori 2002an hasi zen ager tzen. Hau da, ondasun eta zerbi tzuen ekoizpen unitate bakoi tzeko gutxiago isur tzen dugu.

Hona hemen isurketen zatirik handiena eragi-ten duten sektoreen egoeraren eta bilakae-raren laburpen bat2:

Energiaren sektoreaSektore honek bil tzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko energia premiak ase tzeko beha-rrezko ekoizpenaren isurketak eta EAEko isurketa guztien % 40 eragiten du (EAEko instalazioena zein elektrizitate sistemako beste instalazio ba tzuetatik datorrenaren zati propor tzionala).

Isurketek behera egin dute aurreko urteare-kin alderatuta; bai elektrizitate ekoizpenaren isurpen espezifikoak hobetu direlako (ekoiz-pen instalazioek horni tzen duten elektrizitate unitate bakoi tzeko isur tzen dutena neur tzen duen ratioa), bai elektrizitate eskaera jai tsi egin delako (erregaien kon tsumo txikiagoak baldin tzatu du murrizketa hori, batez ere in-dustria sektorean eta garraioen sektorean, ziurrenik egoera sozioekonomikoa dela-eta).

1990. urteari dagokionez, isurketak % 15 hazi dira. Bilakaera bi faktorek eragin dute: ekoizpen elektrikoaren isurketa espezifikoek etengabe egin dute behera (6. irudia) –2000. urtean 736 kg/MWh ziren eta 2008an 380 kg/MWh–; baina gure kon tsumoak ere geldi-tu gabe egin du gora (eta gehiago, gainera) 1990etik 2007ra (7. irudia).

K l i m a a l d a k e ta r i b u r u z k o p o l i t i k a r e n a u r r e r a pa u s o a k

1 Kyotoko Protokoloaren arabera, 1990 da oinarri urtea CO2, N2O eta CH4 isurketei dagokienez eta 1995 SF6, HFC eta PFC isurketei dagokienez.

2 Txosten honetan isurpenak eragiten dituzten sektore nagusien ondorio nagusiak bakarrik laburbilduko ditugu. Herrita-rrek isurketen egoera eta bilakaera erraz ulertzeko moduko ikuspegia eman nahi dugu. Horregatik, azterketa sinpletu egin dugu, eta, osatu nahi izanez gero, jarraian adierazitako sektore guztien datuak eta informazio xehatua ikusteko aukera dago txostenaren atal nagusian.

4

Berotegi Efektuko Gasen isurpenak

Hau da, 1990etik ekoizpen teknologia hobe -tzen joan da (eta gero eta gu txiago isur -tzen du), baina, aldiz, per capita kon tsumoa propor tzio handiagoan ari da hazten. Kon-tsumoaren hazkunde horren arrazoi nagusia zerbi tzu, e txebizi tza eta industria sektoreak dira (azken honen kasuan, 1990 eta 2004 artean kon tsumoa igo bazen ere, 2004tik aurrera egonkor mantendu da eta 2009an behera egin du).

Garraioen sektoreaSektore honek Euskal Autonomia Erkide-goko isurketen % 23 eragiten du. Sektore horretako isurien % 96 inguru errepide ga-rraioarekin lotuta dago. Ibilgailuek % 60 in-guru sor tzen dute eta gainerako ia % 40a salgaien garraioak.

Bigarren urtez jarraian, isurketek behera egin dute aurreko urtearekin alderatuta.

1990. urtearekin alderatuta, salgaien garraio-ari lotutako isurketak eta bidaiarien garraioari loturikoak bikoiztu egin dira. Hazkunde han-diena ibilgailu partikularrek eragindako isur-ketetan eta ibilgailu arinetan eginiko salgaien garraioan gertatu da.

Garraioaren kasuan ere, aurrerapen teknolo-gikoei esker gero eta erregai gu txiago kon-tsumi tzen duten eta isurketa gu txiago eragi-ten duten ibilgailuak ditugu, baina errepide

bidezko garraioa igo egin da urtetik urtera (bereziki ibilgailu pribatuaren erabilerari lotu-rikoa).

IndustriaSektoreak Euskal Autonomia Erkidegoko isurketen % 22 sor tzen du (zuzeneko isur-ketak), baina kon tsumi tzen duen energiari loturiko isurketak har tzen baditugu ain tzat (zeharkako isurketak), por tzentaje hori % 37ra igo tzen da.

1990. urtearekin alderatuta, zuzeneko isur-ketak % 35 jai tsi dira. Hori sektorean ger-tatu den eraldaketaren eta aldaketa teknolo-gikoaren erakusle da.

Siderurgia, zementua eta pasta eta papera-ren azpisektoreek egiten dituzte emisio ge-hiena, RENADEren datuen arabera.

E txebizi tzen eta zerbitzuen sektorea

E txebizi tzen sektoreak eta zerbi tzuenak Eus-kal Autonomia Erkidegoko berotegi efektuko gasen % 6 eragiten dute (zuzeneko isurke-tak). Kon tsumi tzen duen energiari loturiko isurketak ain tzat hartuz gero (zeharkako isur-ketak), % 16 izango da.

Euskal Autonomia Erkidegoa

2009

5

Zuzeneko isurketek behera egin dute 2008. urtearekin alderatuta, batez ere, gas natu-ralaren eta petrolioaren gas likidotuen kon-tsumoak behera egin duelako.

E txebizi tza sektoreak % 38 areagotu ditu isuriak 1990etik; zerbi tzu sektoreak, berriz, % 83.

Nekazari tza, abel tzain tza eta arran tza eta hondakinen sektoreei buruzko informazioa dokumentu honetako 3. puntuan dago.

Klima aldaketari buruzko politikaren aurrerapausoakEAEko berotegi efektuko gasen inbentarioen emai tzek agerian uzten dute isurketen behe-ranzko joerari eusteko, egoera sozioekono-miko bereziak alde batera u tzita, politika pu-blikoei esparru egonkor eta integrala eman behar zaiela sektoreko politikak osa di tzaten, hala nola, energia, garraioa, lurraldearen an-tolamendua, hirigin tza, industria, nekazari tza sektorearekin loturikoak, ikerketa, hezkun -tza edo zerga arloari dagozkionak.

Klima aldaketaren inguruko Euskal Autono-mia Erkidegoko legeak –duela gu txi aurre-proiektua aurkeztu dute– esparru egonkor eta integral hori eman nahi die adierazitako politikei, aukera baliatuz isurketa gu txiago

egingo dituen eta baliabide gu txiago kon-tsumituko dituen teknologietan oinarrituriko euskal gizarterako tran tsizioa egiteko. Lortu nahi den gizartearen beste oinarrietako ba -tzuk baliabideei etekin handiagoa atera tzea; ekodiseinua; eta desmaterializazioa eta hark eragindako hondakinen aprobe txamendua izango dira. Baliabideak modu arrazionala-goan erabiliko dituen gizarte bat, eta inguru-ne naturalak duen balioa ain tzat hartuko due-na, eta noski, klima aldaketari aurre egiteko prest dagoena.

Testuinguru horretan, Euskadiko administra-zio publikook klima aldaketaren ikuspegia txertatu behar dugu gure planetan; gure ins-talazioekin eta jarduerekin eredu izan behar gara eta isurketak murrizteko ahaleginarekin bat egin behar dugu, gure ingurunea klima al-daketari egoki tzea erraztuko duen esparrua sortuz.

Eusko Jaurlari tzaren sailetako politikek da-goeneko ain tzat har tzen dute ikuspegi hori. Esaterako, energia politika, isurketa gu txiago eragingo dituen eta energia berriztagarriek garran tzi handiagoa izango duten eredura bidera tzen ari baita. Gainera, Eusko Jaurlari -tzak Euskadin ibilgailu elektrikoa sar tzeko si-natu dituen akordioek –ibilgailu fabrika tzaile batekin eta karga tzeko azpiegitura egiteaz arduratuko den energia enpresa batekin– energia sistemaren kudeaketa hobe tzea eta isurketak murriztea ahalbidetuko dute.

Hori lor tzeko lagun tza handia izango da Eus-ko Jaurlari tzak abiadura handiko trenbide sa-rearen alde eta trenbidea –abiadura handikoa eta hirikoa edo hiri artekoa– bul tza tzearen alde egin duen apustu handia, baita barkua eta trena uztartuko dituen salgaien garraio-rako mugaz gaindiko sare logistikoa sor -tzearen alde egin duen apustua ere. Horretaz gain, E txebizi tza, Herri Lan eta Garraio Saila mugikortasun iraunkorreko lege bat lan tzen ari da garraio eredu iraunkorragoetarako (be-rotegi efektuko gas isurketa gu txiago) eta

6

Berotegi Efektuko Gasen isurpenak

isurketa gu txiago eragingo duten mugikorta-sun ereduetarako aldaketa bul tza tzeko. Gai-nerako erakundeen, eragileen eta herritarron lana da hori guztia lor tzen lagun tzea.

Lehiakortasun, energia eta ingurumen po-litikek karbono isurketa txikiko teknologiak pixkanaka sar tzen joateko lanean lagunduko duten tresnak bil tzen dituzte. Tresna horiei buruzko adibideetako bat Teknologia Gar-bien Euskal Zerrendan jasota dauden tek-nologietan inber tsioak egiteagatiko zerga kenketak dira, baita ingurumen araudia baino harago doazen eskakizunak dituzten proiek-tuetan inberti tzeko diru-lagun tzak ere.

E txebizi tza politikaren esparruan, eraikinak eraiki tzeko eta zaharberri tzeko politiketan aurrezkia eta energia eraginkortasuna bul -tzatuko duten neurriak txerta tzeko lanak egiten ari dira, baita karbono gu txiago kon-tsumi tzen duten energia iturrien erabilera bul tza tzekoak ere, batez ere energia iturri berriztagarrien arloan.

Bestalde, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak berrikusten ari dira Euskal Auto-nomia Erkidegoan. Berrikuspen horretan ain -tzat har tzen dira klima aldaketarekin loturiko alderdiak, lurralde antolamenduaren paradig-metako bat baita.

Behar-beharrezkoa da guztiok parte har tzea neurri hauei eta beste ba tzuei hel tzeko. Izan ere, neurri horiek gure industriari ekologiko-ki eraginkorragoa eta lehiakorragoa izaten lagunduko diote eta gure administrazioari eraginkorragoa izaten, enplegu berdea bul -tzatuko dute eta gure ingurunearen egoera hobetuko dute, eta, oro har, herritarron ongi-zatea areagotuko dute.

Nieves TeránIngurumen sailburuordea

Eusko Jaurlari tza

“Izan ere, neurri horiek gure industriari ekologikoki eraginkorragoa eta lehiakorragoa izaten lagunduko diote eta gure administrazioari eraginkorragoa izaten”

Euskal Autonomia Erkidegoa

2009

7

Klima aldaketa da XXI. mendeko inguru-men erronka nagusietako bat, Nazio Batuen Erakundeak 1997an egindako Kyotoko bi-leratik hona adierazi duen bezala. Klima al-daketari buruzko gobernu arteko taldearen txostenen arabera, Lurreko klima aldatu egin da, berotegi efektuko gasak pilatu direlako atmosferan. Ondorioz, Planetaren batez besteko tenperatua 0,74 ºC igo da azken mendean eta baliteke XXI. mende amaieran 1,8 ºC - 6 ºC igo tzea.

Kyotoko Protokoloa Nazio Batuen Erakun-deak babesturiko tresna da, berotegi efe-ktuko gas isurien zama eta eran tzukizuna bana tzeko sortutakoa. Europako Batasuna-ri, 2008 eta 2012 urte artean isurketak oi-narri urtekoekin alderatuta3 % 8 murrizteko konpromisoa jarri zion Protokoloak. Konpro-miso hori ez da estatu kideen artean berdin bana tzen. Espainiak, adibidez, denbora tar-te horretan eta oinarri urtearekin alderatuta bere isurketak % 15 baino gehiago ez handi -tzeko konpromisoa dauka

Autonomia Erkidegoek eta eskualdeek ez dute berotegi efektuko gasak murrizteko ju-ridikoki loteslea den helbururik. Baina 2008-2012 aldirako Klima Aldaketaren Aurkako Euskal Planak borondatez ezarri du adiera-zitako denbora-tartean Euskal Autonomia Erkidegoan isurketak murrizteko eta oinarri urtearekin alderatuta % 14 ez gaindi tzeko helburua.

Gaur egun, klima aldaketaren aurkako Eus-kal Autonomia Erkidegoko legearen aurre-proiektuak jarduera-esparru berria bil tzen du EAEn efektuak arin tzeari eta klima aldaketari egoki tzeari dagokionez. Lege horrek Klima

Aldaketaren Aurkako Euskal Plan berria egi-teko beharra ezar tzen du, 2020. urterako he-lburuak ezarriko dituena.

Isurketak zenba tzeko Nazio Batuen estanda-rrek ezar tzen dutenaren arabera, isurketen inbentarioek isurketa horiek aitor tzen dituen erakundearen lurralde eremuan sorturiko isurketak bildu behar dituzte.

Horrek isurketen inbentarioaren zenbaketa-tik kanpo u tziko lituzke erakunde horrek kon-tsumi tzen duen baina bere lurraldean ekoiz-ten ez duen energiari loturiko isurketak. Eus-kadiren kasuan, EAEko lurraldean sorturiko energia elektrikoaren propor tzioa amaierako energia elektriko kon tsumoarekin alderatu-ta, nabarmen aldatu da denbora honetan. 1990ean % 4 zen eta 2009an % 80.

Egoera horrek galarazi egiten du isurketak muga tzeko eginiko ahaleginak zenba tzea ahalbidetuko duten egoera konparagarriak ezar tzea. Hori dela-eta, adierazitakoa beza-lako egoeratan, jokabide on tzat har tzen da erreferen tzia urtean eta ondorengo aldie-tan energia elektrikoaren amaierako kon-tsumoarekin loturiko isurketa guztiak zenba -tzea. Horixe egin dugu Euskadin berotegi efektuko gasen inbentarioak egiteko.

Inbentarioak berotegi efektuko sei gas hauek har tzen ditu ain tzat: karbono dioxidoa (CO2), metanoa (CH4), oxido nitrosoa (N2O), hidro-fluorokarbonoen familia (HFC), perfluorokar-bonoen familia (PFC) eta sufre hexafluoruroa (SF6). Oinarri urteko isuriak 1990eko CO2, CH4 eta N2O isuriak eta 1995eko HFC, PFC eta SF6 isuriak batuta kalkula tzen dira.

S A R R E R A

3 1990 hartu da oinarri urte gisa, CO2, CH4 eta N2O gasentzako eta 1995, gas fluoratuentzako. Dena den, lehenengo taldearen pisua kontuan hartuta, 1990. urteari egiten zaio erreferentzia.

8

Berotegi Efektuko Gasen isurpenak

2009an Euskal Autonomia Erkidegoko jar-duera sozioekonomikoekin loturiko berotegi efektuko gasen guztizko isurketa kopurua 22,6 milioi tona CO2 baliokidekoa izan zen. Horrek esan nahi du % 10eko beherakada egon zela 2008ko isurketekin alderatuta, eta % 6ko (% +6) igoera oinarri urteko isurkete-kin alderatuz gero. Horrenbestez, indarreko planaren helburutik (% +14) zor tzi puntura gaude.

Beherakada hori a tzerapen ekonomikoko ga-raian gertatu da. Gainera, BPGak ere behera egin du % 3,8 eta CO2/BPG ratioaren behe-ranzko joerari eu tsi zaio.

Isurketak gehien murriztu dituzten sektoreak industria, energia eralda tzeko sektorea eta garraioa izan dira.

Azpimarra tzekoa da industria sektoreak eta energiarenak (BEG isur tzaile nagusiak) propor tzio handiagoan gu txitu dituztela isur-ketak beren ekoizpenarekin alderatuta. Ho-rrek esan nahi du ekoeraginkortasuna hobe-tu egin dutela (isurketa gu txiago produktu unitate bakoi tzeko).

INDARREKO KLIMA ALDAKETAREN AURKAKO EUSKAL PLANAREN HELBURUAREKIKO DISTANTZIA

106

129

115

114

80

90

100

110

120

130

140

150

160

Oinurtea

1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012

índi

zeak

Espainiako BEG indizea*

Kyotoko helburua Espainiarentzat

EAEko guztizko BEG indizea

Kyotoko helbururako bidea Espainiarentzat

EBko BEG indizea EBko helbururako bidea

Kyotoko helburua EBrentzat EAEko Klima Aldaketaren Aurkako Planaren helburua

92

*Iturria Espainiako BEG indizea: 2009ko BEG isurketen inbentarioaren aurrerapena. Ingurumen, Landagune eta Itsas Ministerioa.

1 . i r u d i a . E u s k a l A u t o n o m i a E r k i d e g o k o ( 2 0 0 9 ) , E u r o pa k o B ata s u n e k o ( 2 0 0 8 ) e ta E s pa i n i a k o ( 2 0 0 9 ) b e r o t e g i e f e k t u k o g a s i s u r i e n b i l a k a e r a i n d i z e a ( o i n a r r i u r t e a = 1 0 0 )

8

9

-10,00

-5,00

0,00

5,00

10,00

15,00

EAEko Klima Aldaketaren Aurkako Planaren helburuarekiko distantzia

2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2008200720062005200420032002

+4

-8

Oinurtea

173

106

61

60

70

80

90

100

110

120

130

140

150

160

170

180

190

1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009

BPGaren bilakaera indizea

Guztizko BEG isurketen bilakaera indizea

Guztizko isurkteten bilakaera indizea barne produktu gordinaren arabera

2 . i r u d i a . I s u r k e ta i n d i z e a . 2 0 0 8 - 2 0 1 2 a l d i r a k o K l i m a A l d a k e ta r e n A u r k a k o E u s k a l P l a n a r e n h e l b u r u a r e k i k o d i s ta n t z i a *

3 . i r u d i a . B e r o t e g i e f e k t u k o g a s i s u r i g u z t i e n bi l a k a e r a i n d i z e a , E u s k a l A u t on o m i a E r k i d e g ok o b a r n e p r od u k t u g or d i n a r e n a r a be r a

Euskal Autonomia Erkidegoa

2009

* Distantzia kalkulatzeko, helburuari (% +14) oinarri urtearekiko urte bakoitzeko isurketa indizea kendu behar zaio (% +6 2009an).

2009an EAEko berotegi efektuko gasen isurketa indizea Klima Aldaketaren Aurkako Planaren helburua baino zor tzi puntu beherago zegoen.

2000. urtetik, biztanle bakoi tzeko CO2 isurketek behera egin dute urtetik urtera, eta guztira biztanleko 2 Gg CO2 baino gehiago murriztu dira.

Berotegi Efektuko Gasen isurpenak

10

0,00

5,00

10,00

15,00

20,00

25,00

30,00

Luxe

mbo

urg

Ireland

Finland

Netherland

s

Belgium

Denm

ark

German

y

Greec

e

CAPV

Austria

Unite

d King

dom

EU-15

EU-27

Italy

Espa

ña

Fran

ce

Portu

gal

Swed

en

10,42 10,09

15 5

U-2

U2AP

VV

,42

urg

and d

and

and d

ndand s

nds

ium

aium rkk

ark

any

ecany

ece

APV

101 ,

ec tria

tri

2

dom

U-1

U-1

dom

326,69

0,00

100,00

200,00

300,00

400,00

500,00

600,00

Greec

e

Ireland

Finland

Belgium

German

y

EU-27

Denm

ark

Portu

gal

Netherland

s

Luxe

mbo

urg

EU-15

Italy

Unite

d King

dom

Spain

Austria

CAPV

Fran

ce

Swed

en

362,78

ece

annd d

and

and d

iuand m

ium an

y

U-any 277

U-2 ar

k k

gark

gall

gal

nds

nds

urg

U-

362

urg 155

ta

2,782,7

U-1

362362

taly

dota

7878

padom

ain

ai

326

tria

tria

AVPV

APV

nce

dence en

den

4 . i r u d i a . C O 2 i s u r i e n r at i o a b i z ta n l e k o E A E n ( 2 0 0 9 ) e ta E B - 1 5 e k o h e r r i a l d e e ta n ( 2 0 0 8 )

5 . i r ud i a . BP G - E A P * ( er o s t ek o a h a l m en a r en pa r ek o ta s un a ) i n d i z eek i k o C O 2 r at i o a k , E A Er en t z at ( 2 0 0 8 ) e ta E B - 1 5 ek o h er r i a l d een k a s u a n ( 2 0 0 7 )

Iturria: Eurostat eta Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hi tzarmena, Espainiarako eta EB-15erako, eta Eustat EAErako. Biztanleen datuak, xede-urteko urtarrilaren 1ean (2009, EAErako, eta 2008, EB-15erako). Europako Batasunean, asimetria handiak daude biztanleko isuritako berotegi efektuko gasei dagokienez. Era askotako faktoreek eragiten dituzte alde horiek: ekoizpen-sistemaren egiturak, per capita errentak, kon tsumituriko energia-motak, urteko batez besteko tenperaturek eta abar.

EAEko isurketak, BPG unitate bakoi tzeko, EB-15ekoak baino pixka bat handiagoak dira.

* BPG-EAP: Barne produktu gordina (BPG), erosahalmenaren parekotasunaren (EAP) arabera azaldua. Iturria: Eurostat.

Herrialde bakoi tzaren BPGa bere erosahalmenaren parekotasunaren arabera zuzenduta, EAEko isurketak EB-15eko batez bestekoaren azpitik daude.

BPGaren eta BPG-Erosahalmenaren Parekotasunaren balioak aurreko urteetan bezala daude, Europako batez bestekoaren gainetik eta azpitik, hurrenez hurren.

Euskal Autonomia Erkidegoa

2009

11

Energiaren sektorea

2009an, energiaren sektoreko isurketak % 14 gu txitu ziren 2008ko isurketekin aldera-tuta, eta berotegi efektuko gasen isurketa guztien % 40 izan ziren (9,0 Mteq).

Ondorioz, energia sektorearen isurketen beheranzko joera indartu egin dela esan de-zakegu. Sektore horrek egonkor eu tsi zien bere isurketei 2003-2007 aldian, nahiz eta energia kon tsumoak nabarmen egin gora (horrek esan nahi du hobekun tza izan dela ekoeraginkortasunean –isurketa gu txiago ekoi tzitako unitate bakoi tzeko–).

Lehenengo aldiz urte askoan, 2008an behera egin zuten sektoreko isurketek. Beherakada horren arrazoietako bat mix elektrikoaren hobekun tza izan daiteke, energia berriztaga-rri gehiago sortu baita eta ziklo bateratuak

gehiago baliatu baitira, ika tz bidezko ekoiz-penaren kaltetan.

Elektrizitate kon tsumoak % 13 egin du be-hera 2008arekin alderatuta, eta energia ele-ktrikoa sor tzerakoan isurketek % 15 egin dute behera4.

1990. urteari dagokionez, elektrizitate kon-tsumoak % 42 egin du gora, eta hortik erato-rritako isurketak % 16 hazi dira.

Hurrengo grafikoan ikus daitekeen moduan, elektrizitatea sor tzeko Euskal Autonomia Er-kidegoko sektoreari dagozkion isurketa es-pezifikoek behera egin dute azken urteetan, sorkun tza ereduetan egindako aldaketak direla-eta. Izan ere, energia berriztagarriak, baterako sorkun tza eta kon tsumo espezifiko txikia duten zentraletako sorkun tza bul tzatu da, esaterako gas ziklo konbinatua.

ISURKETEN BILAKAERA SEKTOREAREN ARABERA

4 Isurketa horietan EAEn kokaturiko instalazioen isurketak eta inportaturiko elektrizitatetik eratorritakoak hartu dira aintzat.

Kg CO2/MWh

0

100

200

300

400

500

600

700

800

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008

736 674

730

575

506 463

430 427 380

6 . i r u d i a . E u s k a l A u t o m o m i a E r k i d e g o k o e l e k t r i z i tat e s o r k u n t z a r e n C O 2 i s u r k e ta e s p e z i f i k o e n b i l a k a e r a

Iturria: Energiaren Euskal Erakundea (EEE).

12

Berotegi Efektuko Gasen isurpenak

Isurketa espezifikoen beherakada horrek esan nahi du ekoizpen teknologiak karbono gu txiago erabil tzen duten beste ba tzuengatik ordezkatu direla.

Hurrengo grafikoan hainbat sektorek energia elektrikoaren kon tsumoan izandako igoera ikus daiteke, bereziki industria, e txebizi tza eta zerbi tzu sektoreetan. Sektoreetako kon-tsumoaren hazkundea da energia sektoreen isurketen hazkundearen eragilea.

Elektrizitate gehien kon tsumi tzen duen se-ktorea industria bada ere (% 58), bere kon-tsumoa egonkorra izan da gu txi gorabehera 2004tik eta 2009an behera egin du, segu-ruenik, ekonomiaren a tzerakadak eraginda. E txebizi tzaren (% 19) eta zerbi tzuen (% 22) sektoreek ekarpen txikiagoa egiten duten arren, azken urteetan areagotu egin dute kon tsumoa. Bestalde, nekazari tza eta arran -tza sektorean ere nabarmena izan da ha-zkundea, guztizkoari egiten dioten ekarpena txikia bada ere.

Garraioen sektorea

1990etik bigarren urtez jarraian, garraio alo-rreko isuriak % 7,5 jai tsi dira, aurreko urtea-rekin alderatuta: guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko berotegi efektuko gasen % 23 izan dira (5,3 Mteq).

Sektore horrek garran tzi handia du berotegi efektuko gas gehien isur tzen dutenetako bat delako, eta 1990etik gero eta isurketa gehia-go egiten dituelako.

Isuriek % 94 egin dute gora 1990. urtetik.

Sektore horretako isurien % 96 inguru erre-pide garraioarekin lotuta dago. Isurketa horietatik, gu txi gorabehera % 60 ibilgailu partikularrek sor tzen dute eta ia % 40 sal-gaien garraioak (ibilgailu astun zein arinak). Salgaien garraioak eta bidaiarienak ia bikoiz-tu egin dituzte beren isurketak 1990ari dago-kionez. Hazkunde absolutu handiena ibilgailu partikularren isuriek izan dute eta horren a -tzetik, ibilgailu arinetan eginiko salgaien ga-rraioak.

0

50

100

150

200

250

300

350

400

1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009

113,48

127,28

239,65

342,33

154,09

Industria Garraioa Nekazaritza eta arrantza Zerbitzuak Etxebizitzak

7 . i r u d i a . E l e k t r i z i tat e k o n t s u m o a r e n h a z k u n d e a r e n b i l a k a e r a s e k t o r e k a ( 1 9 9 0 = 1 0 0 )

Iturria: Energiaren Euskal Erakundea (EEE).

Euskal Autonomia Erkidegoa

2009

13

Hiriko garraioak guztizko isurketen erdia eragin zuen 2008an, gu txi gorabehera. Eta 1990ari dagokionez, hazkunde handiena izan duena da.

Industrian

Industria sektorearen berotegi efektuko gas isuriak % 12 jai tsi ziren 2008arekin alderatu-ta eta Euskal Autonomia Erkidegoko isurien % 22 (4,9 Mteq CO2) izan ziren.

1990ari dagokionez, isurketak % 35 jai tsi dira.

2009an gertatu den beherakada baldin -tzatu duten arrazoietako bat erregaien kon-tsumoaren beherakada izan da, baita indus-tria kimikoaren eta mea tzari tzako eta side-rurgietako industria prozesuetako isurketen gu txi tzea ere.

2009an sektore horri lotutako isurien5 % 66 errekun tza prozesuek eragin zuten. Mineral industrian gerta tzen diren deskarbonatazio prozesuetan isuri zen %18 (CO2) eta indus-tria kimikoaren eta metalurgikoaren azpipro-zesuetan % 16 (CO2 eta HFCak isur tzen ditu); gainerakoa, industriaren hozte-siste-men instalazioek, sua i tzal tzeko tresneriek, ibilgailuetako aire egokitu kargek, disolba -tzaileek eta abarrek isuri zuten.

Siderurgia, zementua eta pasta eta papera-ren azpisektoreek egiten dituzte emisio ge-hiena, RENADEren datuen arabera.

Sektore honek kon tsumi tzen du energia ele-ktriko gehien (2009an Euskal Autonomia Er-kidegoan kon tsumitutako elektrizitatearen % 60). 2009an % 22 egin zuen behera sektore-ko kon tsumo elektrikoak. Sektoreari energia elektrikoaren ekoizpenean sortutako isuriak ere ego tziz gero, haren ekarpena EAEko isuri guztien6 % 37 izango li tzateke.

Siderurgia, zementua eta pasta eta papera-ren azpisektoreek egiten dituzte emisio ge-hiena, RENADEren datuen arabera.

Nekazari tza, abeltzaintza eta arrantza sektorea

Nekazari tza sektorean, berotegi efektuko gas isuriak % 0,17 igo ziren 2008arekin alde-ratuta, batez ere, jarduera horretan erregai gehiago kon tsumitu zelako.

5 Kogenerazio bidez sortutako isuriak hortik kanpora gelditzen dira, energiaren sektorean kontuan hartzen dira eta.6 Kalkulua egiteko, sektore guztiei energiaren Mix bera esleitzen zaie, kontsumo aldaketak kontuan hartu gabe (eguna/

gaua eta puntako ordua/erabilera gutxiko ordua izateak eragindakoak).

0,00

1,00

2,00

3,00

4,00

5,00

6,00

1990 2008

MM

t

gainerakoak

salgaiak astunak

salgaiak arinak

ibilgailu partikularrak

%57

%60 %10

%29

%17

%20

8 . i r u d i a . Z i r k u l a z i o a k 2 0 0 8 a n e r a g i n d a k o i s u r k e ta k g a r r a i o b i d e a r e n a r a b e r a *

* Zirkulazioak eragindako isurketen banaketa mugikortasun datuen arabera kalkula tzen da. Oraindik ez da egin 2009ko kalkulua

14

Berotegi Efektuko Gasen isurpenak

Sektore horretakoak ziren Euskal Autonomia Erkidegoko isurketa guztien % 4; hau da, 0,8 Mt CO2 baliokide. 1990arekin alderatuta, % 29 egin zuten behera isurketek.

Oro har, EAEn, har tzidura enterikotik eta simaurren kudeaketatik eratorritako CH4 isurketen beherakadaren arrazoia8 (% 53ko beherakada oinarri urtearekin alderatuta) ga-nadu gu txiago egotea izan zen, batez ere be-hiak, eta, bereziki, esnetarako behiak. 1990-2009 aldian 72.800etik 24.900era jai tsi ziren abelburu horiek.

N2O-ari dagokionez, larreetatik eratorritako isurketen beherakada azaleraren murrizke-tak eragin zuen (160.000 ha-tik 152.304 ha-ra, 1990etik 2009ra); eta laboran tzen be-herakada azaleraren murrizketak eragin zuen hein batean, eta, batez ere, ongarri nitroge-natu mineral dosi txikiagoak erabili izanak.

Horrez gain, soroetan erretako laboreen hondakinak murriztu egin dira inbentarioak ain tzat hartutako denbora tartean, hainbat erregelamendu ezarri baitira, gero eta mu-rriztaileagoak. Larreetan izandako suteen

ondoriozko isuri kopuruak gorabeherak izan ditu inbentarioak ain tzat hartutako urteetan; eraginpeko azaleraren araberakoak dira go-rabehera horiek. Hala ere, kasu guztietan, laboran tza hondakinak erre tzetik sortutako isuriak baino txikiagoak izan dira.

E txebizi tzen eta zerbitzuen sektorea

E txebizi tza eta zerbi tzu sektoreetan, berriz, guztizko isurpenen % 3ko beherakada izan zen 2008. urtearekin alderatuta, gas natural eta petrolioaren gas likidotu gu txiago kon-tsumitu baita.

Bi sektoreen artean, Euskal Autonomia Erki-degoko isurien % 6 aireratu zuten.

2009an, bi sektore horiek Euskal Autonomia Erkidegoan kon tsumitutako energia elektriko guztiaren % 37 erabili zuten. Sektore horri egozten badizkiogu energia elektrikoaren ekoizpenetik eratorritako isurketak7 % 16ko ekarpena legokioke, guztizkoaren gainean.

E txebizi tza sektoreak % 38 areagotu zituen isuriak 1990etik; zerbi tzu sektoreak, berriz, % 83.

Hondakin sektorea

Beheranzko joerak bere horretan eu tsi dio hondakinen sektorean. Sektore horrek % 3 gu txitu ditu isurketak 2008. urtearekin alde-ratuta, batez ere, hondakin gu txiago sortu dituelako eta, hortaz, hondakin gu txiago u -tzi dituelako zabortegietan. Sektore horre-takoak ziren EAEko isurketa guztien % 6 (1,3 Mteq CO2); hau da, 1990. urtearekin aldera-tuta, % 2 egin dute gora isurketek.

7 Digestio enterikoa hausnarkarien digestio sisteman sortzen dena da eta metano asko askotzen du. Simaurraren kudeaketak sortutako isurketak animalien eginkarien deskonposiziotik eratorritakoak dira.

Euskal Autonomia Erkidegoa

2009

1515

Industria%22 (4,9 Mt)

Garraioa23% (5,3 Mt)

Energia sektorea*%40 (9,0 Mt)

Hondakinak%6 (1,3 Mt)

Nekazaritza%4 (0,8 Mt)

Zerbitzuak%2 (0,4 Mt)

Etxebizitzak%4 (0,9 Mt)

Industria

Garraioa

Nekazaritza

Zerbitzuak

Etxebizitzak

Energia sektorea

Hondakinak

9 . i r u d i a . E A E k o 2 0 0 9 k o b e r o t e g i e f e k t u k o g a s i s u r i a k , J a r d u e r a E k o n o m i k o e n S a i l k a p e n N a z i o n a l e k o ( C N A E ) s e k t o r e e n a r a b e r a

* Energiaren sektoreak barne eskaera asebete tzeko barneko eta kanpoko elektrizitate ekoizpenetik eratorritako isurketak bil tzen ditu, kokea, finketa, zentral elektrikoen barne kon tsumoak eta garraioan galdutakoak barne.

2009an isurketa gehien egin zuten sektoreak energiarena, garraioarena eta industriarena izan ziren.

Oinurtea

1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 20090

50

100

150

200

250

Indi

zea

Energiaren sektorea + Inportaturiko energia elektrikoa Garraioa

Etxebizitzak

Nekazaritza

Zerbitzuak

Hondakinak

Industria

115

194 183

138

71 103

65

1 0 . i r u d i a . I s u r i e n b i l a k a e r a i n d i z e a , s e k t o r e k a ( o i n a r r i u r t e a = 1 0 0 )

* Energiaren sektoreak barne eskaera asebete tzeko barneko eta kanpoko elektrizitate ekoizpenetik eratorritako isurketak bil tzen ditu, kokea, finketa, zentral elektrikoen barne kon tsumoak eta garraioan galdutakoak barne.

1990etik isurketak murriztu dituzten sektoreak industria eta nekazari tza dira.

Berotegi Efektuko Gasen isurpenak

Oinurtea

1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009

Energia sektorea Garraioa

Etxebizitzak

Nekazaritza

Zerbitzuak

Hondakinak

Industria

0 1.000.000 2.000.000 3.000.000 4.000.000 5.000.000 6.000.000 7.000.000 8.000.000 9.000.000

10.000.000 11.000.000 12.000.000 13.000.000

Tm C

O2

equi

v.

Oinurtea

1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009

13.000.000

0

1.000.000

2.000.000

3.000.000

4.000.000

5.000.000

6.000.000

7.000.000

8.000.000

9.000.000

10.000.000

11.000.000

12.000.000

Tm e

q. C

O2

Energiaren eraldaketa Garraioa

Etxebizitzak

Nekazaritza

Zerbitzuak

Hondakinak

Industria

16

1 1 . i r u d i a . I s u r i e n b i l a k a e r a E A E n s e k t o r e k a

1 2 . i r u d i a . E u s k a l A u t o n o m i a E r k i d e g o k o i s u r i e n s e k t o r e k a k o b i l a k a e r a , s e k t o r e b a k o i t z a r e n e l e k t r i z i tat e e ta b e r o k o n t s u m o a k e r a g i n d a k o i s u r i a k z e h a z t u ta *

* *Energiaren sektoreak barne eskaera asebete tzeko barneko eta kanpoko elektrizitate ekoizpenetik eratorritako isurketak bil tzen ditu, kokea, finketa, zentral elektrikoen barne kon tsumoak eta garraioan galdutakoak barne.

Zenbateko absolutuei begiratuta, energiaren eta garraioen sektoreek areagotu zuten gehien isuri kopurua. Aldiz, industria sektoreak izan zuen jai tsiera handiena.

* Energiaren eraldaketa sektorean koke eta fin tze jarduerak sartu dira, bai eta zentral elektrikoen eta garraioko galeren barne-kon tsumoak ere.

Euskal Autonomia Erkidegoa

2009

17

Energia eraldatzea%15

Garraioa%24

Industria%37

Hondakinak%6

Nekazaritza%4

Zerbitzuak%7

Etxebizitzak%8

Industria

Garraioa

Nekazaritza

Zerbitzuak

Etxebizitzak

Energia eraldatzea

Hondakinak

1 . ta u l a . S e k t o r e k a k o B E G e n i s u r i a k g u z t i r a , o i n a r r i u r t e a r e k i k o ( m i l a t o n a C O 2 b a l i o k i d e ta n )

Sektorea Oinarri urtea 2004 2005 2006 2007 2008 2009 1990-2009Energia sektorea* 7.876 11.345 10.967 11.330 11.624 10.537 9.084 1.208

Industria 7.531 5.632 5.436 5.568 5.234 5.562 4.876 -2.656

Garraioa 2.717 5.232 5.481 5.686 6.074 5.705 5.279 2.563

E txebizi tza 628 921 939 773 775 875 865 238

Zerbi tzuak 222 408 414 379 374 433 406 185

Nekazari tza 1.164 1.163 1.144 1.123 856 825 827 -337

Hondakinak 1.255 1.434 1.422 1.388 1.335 1.325 1.290 35

Guztira 21.393 26.136 25.803 26.246 26.272 25.263 22.627 1.235

2 . ta u l a . B e r o t e g i e f e k t u k o g a s i s u r i e n b i l a k a e r a i n d i z e a s e k t o r e k a , e r r e f e r e n t z i a u r t e a o i n a r r i h a r t u ta

Sektorea 2004 2005 2006 2007 2008 2009Energia sektorea* 44 39 44 48 34 15

Industria -25 -28 -26 -30 -26 -35

Garraioa 93 102 109 124 110 94

E txebizi tza 47 50 23 23 39 38

Zerbi tzuak 84 87 71 69 95 83

Nekazari tza 0 -2 -4 -26 -29 -29

Hondakinak 14 13 11 6 6 3

EAEn guztira 22 21 23 23 18 6

* Energiaren sektoreak barne eskaera asebete tzeko barneko eta kanpoko elektrizitate ekoizpenetik eratorritako isurketak bil tzen ditu, kokea, finketa, zentral elektrikoen barne kon tsumoak eta garraioan galdutakoak barne.

Oharra: aurreko urteetako isurien balioetan aldaketak egon daitezke, argitalpen zaharragoetakoekin alderatuta, isurpen iturri berriak ere kontuan hartu direlako (disolbagarrien erabilera, hiriko hondakin uren tratamendua, anestesiaren erabilera eta abar) edo kalkuluak egiteko metodologia ere aldatu/eguneratu delako.

1 3 . i r ud i a . J a r d uer a Ek on o m i k oen S a i l k a p en N a z i on a l e a n e z a r r i ta k o sek t or een a r a ber a k o BE G i s ur k e ta k , sek t or e b a k oi t z a r en el ek t r i z i tat e e ta ber o k on t s u m o a k er a g i n d a k o i s ur i a k z eh a z t u ta ( 2 0 0 9 . urt e a )

* Energiaren eraldaketa sektorean koke eta fin tze jarduerak sartu dira, bai eta zentral elektrikoen eta garraioko galeren barne-kon tsumoak ere.

18

Berotegi Efektuko Gasen isurpenak

CO2 isurien bilakaera

Berotegi efektuko gas guztien artean, kar-bono dioxidoak eragiten du gehien klima aldaketan; EAEko isurketen % 87 baino ge-hiago osa tzen du. 2009an,% 11 jai tsi zen 2008ko isurketekin alderatuta, eta % 11 igo zen, berriz, 1990ekoekin alderatuta.

Balio absolututan, energiaren sektorea izan da (elektrizitatearen inportazioa barnean hartuta) isurketak gehien murriztu dituena, 2008ko isurketa mailekin alderatuta. Guztira, 1.437.000 tona gu txiago isuri ditu. Bestalde, industria sektoreak eta garraioak 690.000

eta 425.000 tona gu txitu dituzte isurketak, hurrenez hurren.

CH4 Isurien bilakaera

Metano isuriak Euskal Autonomia Erkide-goko guztien % 7,6 izan ziren.

Karbono dioxido isuriak bezalaxe, meta-noarenak ere gu txitu egin ziren 2008tik (% 3) eta, 1990eko balioekin alderatuta, % 5. Gu txi tze horretan zerikusia izan dute zabor-tegietako, nekazari tza eta abel tzain tza arloe-tako eta, gu txiago, prozesu energetikoetako isuri murrizketek.

Kalkulatutako urteetan, lurra erabil tzeagatik eta lurraren erabilera alda tzeagatik EAEn izandako xurga tze garbiak hauek dira:

Kalkulatutako urteen murrizketek erakusten dutenaren arabera, urte bakoi tzeko murri-zketa oinarri urtekoa baino handiagoa izan da. Murrizketa, batik bat, baso lurretan egin da (larreetan, egonlekuetan eta abarretan baino gehiago). Murrizketa zuhai tz gu txiago atera direlako areagotu da.

L U R R A R E N E R A B I L E R A E TA L U R R A R E N E R A B I L E R A A L D AT Z E A

3. taula.

1990 2005 2006 2007 2008 2009

Mt CO2* -2,59 -2,99 -2,93 -2,90 -2,99 -2,90

* Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldearen metodologiaren arabera kalkulatutako xurga tzeak, alderdi guztiek UNFCCri (Klima Aldaketari Buruzko Nazio Batuen Erakundearen Hi tzarmen Markoa) igor tzeko. Horretarako, basoaren definizio gisa, Marrakecheko akordioetan oinarrituta Espainiak hartutakoa erabiliko da. Xurga tze horiek beste kapitulu batean daude, ezin baitira zuzenean isurietatik atera. Kyotoko helburuaren kalkulua egiteko, xurgatu beharreko isuri unitateak (RMU) kalkula tzeko metodologia lan tzen ari dira.

G A S M O TA B A K O I T Z A R E N I S U R I G U Z T I E N B I L A K A E R A

Euskal Autonomia Erkidegoa

2009

Euskal Autonomia Erkidegoan, metano iturri nagusiak bi izan ziren: zabortegietako materia organikoaren deskonposizio anaerobikoaren prozesuak, batetik, eta animalia hausnarka-rien fermentazio enterikoa, bestetik.

Zabortegietako isuri kopurua jai tsi egin zen, gero eta hondakin gu txiago kudea tzen de-lako zabortegietan eta biogas gehiago har -tzen delako.

N2O isurien bilakaera

2009an, oxido nitroso gasen isuriak airera-tutako isuri guztien % 1,8 izan ziren. Gas horren isurketa % 0,3 igo zen 2008arekin alderatuta, nekazari tza sektoreko isurketen hazkundea dela-eta. Horrek % 49ko behe-rakada esan nahi du, 1990arekin alderatuta.

Euskal Autonomia Erkidegoan, azido nitrikoa ekoizteari u tzi zaio (2006. urte erdialdera), eta horren ondorioz, askoz ere oxido nitroso gu txiago isuri da.

Gaur egun, EAEko N2O isurien iturri nagusia laboran tza lurretako ongarriak dira (% 61). Ondoren datoz errekun tza prozesuak (% 20) eta hondakin uren tratamendua (% 14).

Gas fluoratuen isurien bilakaera

2009an, gas fluoratuen isuriak berotegi-efektuko gasen % 3,3 izan ziren. Aurreko urtearekiko % 20 murriztu ziren isuriak eta oinarri urtearekiko (1995) % 19 baino gehia-go. Industria kimikoak gehiago isuri duelako gertatu da azken urte honetako igoera.

Kontrolatutako gas fluoratuak (HFC, PFC eta SF6) gizakiok sortuak dira. Batik bat industria kimikoan erabil tzen eta isur tzen dira, tresna elektrikoen ekoizpenean eta beste aplikazio ba tzuetan (hozgarrietan, sua i tzal tzeko pro-duktuetan, aparren ekoizpenean, eta abar).

Haren isuri absolutua, masa unitateetan, gainerako berotegi efektuko gasena baino txikiagoa da. Hala ere, alde batetik, bero tze-poten tzial handia duelako (PCG) eta, beste-tik, azken urteotan gero eta gehiago erabil -tzen delako, berotegi efektuko gas isurien artean, zati handi bat dagokio.

0

5,0

10,0

15,0

20,0

25,0

30,0

Isur

keta

k (m

ilioi

Tm

CO

2 ba

lioki

de)

0

0

0

00

0

CO2

CH4 N

2O Fluoratuak

1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009

1 4 . i r u d i a . E A E k o b e r o t e g i e f e k t u k o g a s i s u r i g u z t i e n b i l a k a e r a , g a s m o ta r e n a r a b e r a

19

20

Berotegi Efektuko Gasen isurpenak

4 . ta u l a . G a s m o ta r e n a r a b e r a , b e r o t e g i e f e k t u k o g a s i s u r i g u z t i a k , o i n a r r i u r t e a r e k i n a l d e r at u ta ( m i l a t o n a C O 2 b a l i o k i d e )

 Sektorea Oinarri urtea 1990 1995 2004 2005 2006 2007 2008 2009 Igoera

2009-oinarria hazk.

2009-oinarria

CO2 17.792 17.792 19.267 22.813 22.527 23.016 23.487 22.143 19.745 1.953 11

CH4 1.804 1.804 1.885 1.873 1.885 1.835 1.770 1.761 1.712 -92 -5

N2O 864 864 845 795 782 571 425 418 418 -445 -52

HFCak 931 490 931 643 598 804 572 921 733 -198 -21

PFCak 0,0 0,0 0,0 0,2 0,2 0,2 0,2 0,2 0,2 0 0

SF6 3 0 3 11 10 19 19 19 19 17 642

GUZTIRA 21.393 20.950 22.931 26.136 25.803 26.246 26.272 25.263 22.628 1.235 6

5 . ta u l a . C R F s e k t o r e k a k o b e r o t e g i e f e k t u k o g a s i s u r i g u z t i a k , o i n a r r i u r t e a r e k i n a l d e r at u ta ( m i l a t o n a C O 2 b a l i o k i d e ta n )

Sektorea Oinarriurtea 2004 2005 2006 2007 2008 2009 Igoera

1990-20091. Energía 11.561 16.932 19.084 19.174 18.832 18.700 17.768 6.207

2. Prozesu industrialak 2.706 2.339 2.409 2.394 2.062 2.238 1.916 -790

3. Disolba tzaileen eta bestelako produktuen erabilera

90 123 121 122 124 119 121 32

5. Nekazari tza 882 639 622 603 586 576 577 -305

6. Hondakinak 1.255 1.434 1.422 1.388 1.335 1.325 1.290 35

Kanpo jatorriko elektrizitatea* 4.899 4.668 2.145 2.565 3.335 2.304 956 -3.943

Total CAV 21.393 26.136 25.803 26.246 26.272 25.263 22.628 1.235

* Kanpo jatorriko elektrizitatea aparteko epigrafe gisa sartu da, Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak hala baimentzen baitu.

CRF sailkapena ( txostenetako orri komuna) nazioarteko erakundeei berotegi efektuko gasen berri emateko gehien erabil tzen den sailkapena da. Erakunde horien artean, garran tzi berezia dute Europako Ba tzordeak eta Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hi tzarmenaren Idazkari tza nagusiak, Kyotoko Protokoloaren bete tze esparruan. Sailkapen horren arabera, errekun tzako isurketa guztiak 1. epigrafean bilduko dira, haien jatorrizko sektorea edozein dela ere.

%0

%10

%20

%30

%40

%50

%60

%70

%80

%90

%100

CO2 CH

4 N

2O fluoratuak CO

2 eq

(%87,3)+ (%7,6)+ (%1,8)+ (%3,3) = %100

8. Kanpo elektrizitatea

6. Hondakinak

4. Nekazaritza

3. Disolbatzaileak erabiltzea

2.F. Halokarbonoen eta SF6ren kontsumoa

2.E. Halokarbonoen eta SF6ren ekoizpena

2.C. Siderurgia eta metalurgia

2.B. industria kimikoa

2.A. Produktu mineralak

1. Errekuntza uouoraratutu kakak

0

0

0

0

0

0

0

0

COCOCO2

CHCHCH4

NNN2OOO fllu COCOCO

2e eqq CC

0

0

0

0

1 5 . i r u d i a . 2 0 0 9 k o i s u r i a k , g a s m o ta r e n e ta C R F e p i g r a f e a r e n a r a b e r a