BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN INBENTARIOA 1990-2005

6
BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN INBENTARIOA Euskal Autonomia Erkidegoan 1990-2005 Ingurumen Estrategiaren Agiria Saila 62.zk. 2006ko Abendua

description

 

Transcript of BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN INBENTARIOA 1990-2005

Page 1: BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN INBENTARIOA 1990-2005

BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN INBENTARIOA

Euskal Autonomia Erkidegoan

1990-2005

Ingurumen Estrategiaren Agiria Saila62.zk. 2006ko Abendua

Page 2: BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN INBENTARIOA 1990-2005

2

BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN JOERAK EAEan 1990-2005

1. Distantzia-helburua adierazlea

Kyotoko Protokoloan –berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioen zama eta erantzukizuna partekatzeko Nazio Batuek babestutako tresna–, Espainiari zuzeneko emisioen hazkundea % 15era mugatzeko konpromisoa esleitu zitzaion 2008-2012 arteko epealdirako, oinarri-urtearen arabera.

Europako Batasunak Kyotoko Protokoloarekin hartutako kon pro-misoak zuzeneko emisioak estatukideen artean partekatzea es-katzen du. Hala ere, kontuan hartu behar da alde handia dago-ela Euskal Autonomia Erkidegoa bezalako erkidego bateko emi-sio-kopurua beste batzuekin alderatzen bada. Historikoki, oso elektrizitate gutxi ekoitzi izan da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horregatik, energia-bektore hori asko inportatu behar izan da. 1990an, kontsumitzen zen elektrizitatearen % 96 inportatua zen, eta, 2005ean, % 31. Beraz, historikoki erantzule izan garen CO2-en zati handi bat beste eremu geografi ko batzuetako zen-tral elektrikoetan sortu izan da. Dena den, gaur egungo joerak adierazten du emisio horiek minimizatzen ari direla eta auto-hornikuntza elektrikoa lortzen ari garela.

CO2 poluitzaileak klima-aldaketan eragin globalak dituela kon-tuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoak bere jardueraren ondorioz sortzen diren CO2 emisioen ardura hartzen du, sortzen diren lekuan sortzen direla. Hala, inbentarioan kontuan har-tzen dira elektrizitatea inportatzetik datozen emisioak, beste eremu geografi ko batzuetan egiten duten bezala, Danimarkan, adibidez.

2005ean, 25,9 milioi tona CO2 baliokide isuri ziren Euskal Auto-nomiako jarduera sozioekonomikoei egotz dakizkiekeen bero-tegi-efektuko gas-emisioen ondorioz (zuzeneko eta zeharkako emisioak). Beraz, % 1,2 hazi ziren emisioak 2004ko datuekin alderatuta, eta % 23,8 oinarri-urtearekin alderatuta.

Kyotoko Protokoloan berotegi-efektuko sei gas hauek hartzen dira kontuan: anhidrido karbonikoa (CO2), metanoa (CH4), oxido nitrosoa (N2O), hidrofl uorokarbonoen familia (HFC), perfl uo-rokarbonoen familia (PFC) eta sufre hexafl uoruroa (SF6).

Oinarri-urteko emisioak zenbatzeko, emisio hauek batu behar dira: 1990eko CO2, CH4 eta N2O emisioak eta 1995eko HFC, PFC eta SF6 emisioak.

2005ean, Euskal Autonomia Erkidegoan gas horien zuzeneko emisioak igo egin ziren, 23,3 milioi tona CO2 baliokide izate-ra heldu arte. 2004ko emisioekin alderatuta, % 11,2ko igoera adierazten du horrek, eta oinarri-urteko emisioekiko % 45eko igoera. 2004ko datuekiko izandako zuzeneko emisioen hazkun-

dea 1990-2005 epealdian izandako handienetakoa da. Hazkun-de horretan eragin handia izan du energia-eraldaketaren sekto-rearen jarduerak, elektrizitatea sortzeko potentzia instalatua asko hazi baita Euskal Autonomia Erkidegoan. Elektrizitatearen autosorkuntzarako gaitasun handiagoa izatean, energia-mota horren kanpoko menpekotasuna murriztu da. Hala, bi urte-ko epean (2003-2005), elektrizitatearen kontsumoaren % 65 inportatzetik % 31 inportatzera pasatu gara.

2. Zenbait gasen guztizko emisioen bilakaera

2.1 CO2emisioen bilakaera

Karbono dioxidoa da berotegi-efektuko gasen artean gehien emititzen dena; Euskal Autonomia Erkidegoko emisioen % 88 CO2 da.

2005eko berotegi-efektuko gasen guztizko emisioen bilakaera (energia elektrikoaren merkataritzarekin doituta daude datuak) 2004koarekin eta 1999koarekin alderatuz gero , ikusten da CO2 dela hazkunde handiena izan duen gasa, batez ere, erregai fosi-len kontsumoan izandako hazkundeagatik.

Euskal Autonomia Erkidegoan sortutako emisioen igoera han-diena energia-eraldaketaren sektoreak izan du. Sektore horren barruan sartzen dira zentral termoelektriko arruntak, baterako sorkuntzakoak, birfi ndegiak eta koke-instalazioak.

Gainerako CO2emisioak jarduera hauek eragiten dituzte: lehen-gaien deskarbonatazio-prozesuak mineralen industrian; koke si-derurgikoaren eta grafi to-elektrodoen erabilera siderurgian eta eraldaketa-prozesuetako galerak.

2.2 CH4-emisioen bilakaera

2005ean ez zen metano-emisioen hazkunderik izan, 2004ko da-tuekin alderatuta. 1990 eta 2005 artean, ordea, % 4 hazi ziren emisio horiek.

Hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoko metano-emisioen itu-rri nagusiak: batetik, hondakindegietako materia organikoaren deskonposizio anaerobioa, eta, bestetik, animalia hausnarkarien hartzitze enterikoa. Euskal Autonomia Erkidegoko berotegi-efe-ktuko gasen ia % 7 mota horretako gasak dira.

2005ean gas naturalaren energia-kontsumoa hazi egin zen, eta, ondorioz, energia hori manipulatzean eta garraiatzean gerta-tzen diren isuriak ere hazi egin dira. Dena den, behi-haziendak gutxitzearen ondorioz nekazaritzan sortutako emisioak murriz-

Page 3: BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN INBENTARIOA 1990-2005

3

tu direnez, aipatutako gas-emisioen hazkunde txiki hori kon-pentsatu da.

2.3 N2Oemisioen bilakaera

2005ean isuritako emisio guztien % 2,9 oxido nitrosoaren emi-sioak izan ziren. 2004ko datuekin alderatuz gero, % 3 murriztu ziren gas horren isuriak.

Prozesu kimikoek eta soroei ongarri gisa aplikatutako nitroge-no-lurrunketek eragiten dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko N2Oemisio gehienak. N2Oemisioak CO2emisioak baino askoz txi-kiagoak diren arren, CO2emisioek baino 300 aldiz gaitasun han-diagoa dute atmosferan beroa hartzeko. Esan bezala, 2005ean 2004an baino N2O-emisio gutxiago egin ziren, batez ere, azido nitriko gutxiago ekoizteagatik eta nekazaritzako ongarrietan nitrogeno gutxiago erabiltzeagatik.

2.4 Gas fluoratuen emisioen bilakaera

Kyotoko Protokoloak kontrolatzen dituen gas fluoratuak, HFCak, PFCak eta SF6 jarduera hauetan erabili eta emititzen dira, batez ere: industria kimikoa, ekipamendu elektrikoen fabrikazioa eta bestelako aplikazioak (hozgarriak, itzaltzeko gailuak, aparren fabrikazioa…). Aipatutako gasak CFC klorofluorokarbonoen or-dez erabiltzen dira. Izan ere, azken horiek Montrealgo Protoko-loak kontrolatzen ditu 1987 geroztik, ozono-geruza hondatzeko duten gaitasunagatik.

Beroketa-potentzial (PCG) handia izatea da gas fluoratuen fa-miliaren ezaugarri nagusia. Hala, IPCC-ren1 bigarren ebaluazio-txostenaren arabera, SF6-ren PCG 23.900ekoa da. Horrek esan nahi du SF6 kg batek eta 23,9 tona CO2 baino gehiagok berotegi-efektu bera sortzen duela.

2005ean, berotegi-efektuko gasen % 2 baino gehixeago gas fluoratuen emisioak izan ziren. Hala, % 40 murriztu da gas ho-rien emisio-kopurua, oinarri-urteko datuekin (1995) alderatuz gero. 2005ean 2004an baino gas fluoratu gutxiago emititu zi-ren Euskal Autonomia Erkidegoan, industria kimikoko emisioak murrizteagatik, nahiz eta aire egokituko sistemetako, itzalgai-luetako, hozkailuetako eta abarretako gasen inbentarioan –eta beraz, baita gas horien emisio barreiatuen, egungo emisioen eta etorkizunekoen kopuruan ere– hazkundea izan.

3. Hainbat sektoretako emisioen bilakaera

● Energia-sektorea: energia-eraldaketaren sektorearen emi-sioak % 30 hazi ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, 2004ko datuekin alderatuta. Euskal Autonomia Erkidegoan sortutako BEG-emisioen % 37 energia-sektoreak eragin zituen (8,7 Mteq). Hauek dira hazkunde horren arrazoi nagusiak: batetik, ziklo ba-teratuko zentralak martxan jartzea eta, bestetik, ikatzarekin eta fuel-gasarekin funtzionatzen duten zentral termoelektriko kla-sikoen jarduera handitzea. Izan ere, 2005 urte hidrauliko txarra

izan zen. 1992az geroztik, 2005ean erregistratu zen ekoizpen hidroelektrikorik txikiena Espainian, eta gainera, 2005ean egin zen 1990-2005 epealdiko energia-eskaririk handiena. Hala, ener-gia-eskaria eta elektrizitate-autohornikuntzaren tasa haztearen ondorioz, sektore horretako zuzeneko emisioak 1990ekoak bai-no % 199 handiagoak dira. Bestalde, esan behar da, energia-se-ktorea BEG-emisioen sortzaile nagusia izan arren, emisio horiek gainerako sektoreen energia-eskariaren menpe daudela.

● Garraio-sektorea: lgarraio-sektoreak emititutako CO2-kantitatea % 5 hazi zen, 2004ko datuekin alderatuz gero. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoan sortutako emisioen % 23 sekto-re horrek eragiten ditu (5,4 Mteq), eta emisio horietatik % 95 errepidezko garraioari lotuta daude. Garraio-sektoreak 1990ean baino bi aldiz emisio gehiago eragin zituen 2005ean (% 101eko hazkundea). Energia-eraldaketaren sektoreak bakarrik gaindi-tzen du hazkunde hori.

● Azken kontsumoa industrian: 2005ean 2004ean baino % 1 BEG-emisio gutxiago egin ziren industria-sektorean. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoko BEG-emisioen % 22,7 (5,2 Mteq.) eragin zituen sektore horrek.

Emisio horietatik % 63 errekuntza-prozesuek eragiten dituzte. Ehuneko horretan ez dira kontuan hartzen baterako sorkunt-zak, energia-sektorearen barrukotzat hartzen baitira. Minera-len industriako deskarbonatazio-prozesuek industria-sektoreko emisioen % 21 eragiten dute (CO2), industria kimikoko azpipro-zesuek (N2O eta HFCak emititzen dira) % 13 eta, azkenik, hozke-ta industrialeko instalazioek, suteak itzaltzeko ekipamenduek, ibilgailuen aire egokituaren kargek… sortzen dituzte gainerako emisioak.

Industria-sektorearen zuzeneko emisioak % 28 murriztu dira 1990eko datuekin alderatuta.

Bestalde, energia elektriko gehien kontsumitzen duen sektorea da (2005ean Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitutako ele-ktrizitatearen % 60 baino gehiago). Beraz, guztizko emisioak kontuan hartzen badira (zuzeneko emisioak eta kontsumitutako energia elektrikotik eratorritakoak), industria-sektoreak guzti-zko emisioen % 41 eragiten dituela esan behar da.

● Etxebizitza- eta zerbitzu-sektoreak: etxebizitza- eta zerbitzu-sektoreek zuzeneko emisioen % 5,5 sortu zituzten, hau da, 2004an baino % 4 gehiago, batez ere, gas natural gehia-go kontsumitzeagatik eta gas fluoratu gehiago erabiltzeagatik etxebizitza- eta zerbitzu-sektoreetako hozketa-sistemetan, aire egokituko sistemetan eta suteak itzaltzeko sistemetan. Kon-tsumoa handitu denez, handitu egin dira sistema horien bizitza aktiboan gertatzen diren galerak ere. Bi sektore horiek Euskal Autonomia Erkidegoko energia elektrikoaren azken kontsu-moaren % 33 adierazten dute. Batik bat, emisio horiek 1990eko datuekiko izandako hazkundea azpimarratu behar da: % 197 zerbitzu-sektoreak eta % 149 etxebizitza-sektoreak. Guztizko emisioak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko emisio guztien % 15 eragiten dute.

1 IPCC: Intergovernmental panel of climate change (Nazio Batuak).

Page 4: BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN INBENTARIOA 1990-2005

4

2005eko BEG-emisioak guztira, oinarritzat hartutako urtearekiko (mila tona baliokide)

Oinarri-urtea 1990 1995 2005 Gehikuntza % Gehikuntza

CO2 17.537 17.537 - 22.822 5.285 + %30

CH4 1.746 1.746 – 1.810 64 + %4

N2O 727 727 – 754 26 + %4

HFC-ak 929 – 929 538 -390 - %42

PFC-ak 0,0 - 0,0 0,2 0 –

SF6 0,3 – 0,3 0,8 0 + %146

GUZTIRA 20.939 - - 25.925 4.986 + %24

Euskal Autonomia Erkidegoko BEGen guztizko emisioen bilakaera 2005ean*

30

25

20

15

10

5

01990

oinarri-urtea 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2005

N2O CH4 CO2 Fluoratuak Inportatutako energia elektrikoaren CO2 baliokide

* Inbentario honetan sartu dira, lehendabizikoz, gas fluoratuen emisioak. Gainera, doikuntza metodologiko batzuk egin dira, eta serie historiko osoa berriz kalkulatu da.

2004

Emis

ioak

(mili

oi t

CO

2 bal

ioki

de)

25,9

23,8

1990

1991

1992

1993

1994

1995

1996

1997

1998

1999

2000

2001

2003

2002

2004

2005

2006

2007

2008

2009

2010

2011

2012

Indi

zeak

160

150

140

130

120

110

100

90

80

Espainiako Estatuari BEGen indizea*

EAEko berotegi-efektuko gas zuzenen indizea

Espainiako Estatuari ezarritako Kyotoko helburua

Espainiako Estatuari ezarritakoKyotoko helburuaren bidea

BEG indizea EB

EBri ezarritako Kyotohelburuaren bidea

EBri ezarritako Kyotokohelburua

* 2005eko Espainiako Estatuan BEG-indizearen iturria: World Watch.

BEGen indizea guztira EAEn

oinarri-urtea

Berotegi-efektuko gas-emisioen bilakaera Euskal Autonomia Erkidegoan (2005), Europako Batasunean (2004) eta Espainiako Estatuan (2005)

99,1

123,8

115,0

145,3

152,9

Page 5: BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN INBENTARIOA 1990-2005

5

BPGren bilakaera-indizea

BEGen zuzeneko emisioen bilakaera-indizea

Guztizko BEG-emisioen bilakaera-indizea

Guztizko emisioen bilakaera-indizea barne produktu gordinarekiko

Índi

ces

170

160

150

40

130

120

110

100

90

80

70 oinarri-urtea

BEGen guztizko emisioen bilakaera-indizea, Euskal Autonomia Erkidegoko BPGrekin alderatuta

77

145

124

162

1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005

Tona CO2 baliokidea/Biztante

7,8-9,69,7-11,311,4-13,213,3-16,416,5-24,5

Iturria: DOTMA, EEA, Eustat.

Oharra: Euskal Autonomia Erkidegoko datuak 2005ekoak dira, eta isurketa guztiei egiten die erreferentzia.

Portugal8,1

Espaini 10,1

Frantzia9,1

Grezia12,5

Zipre12,3

Eslobenia10,0

Estonia15,5

Hungaria8,2

Letonia4,7

Malta7,5

Lituania5,8

Alemania12,3

Austria11,2

Txekiar Errep.14,4

Polonia10,1

Eslovakia9,5

Italia10,1

Belgika14,2

Luzenburgo28,8

Irlanda16,9

Finlandia15,5

ErresumaBatua

11

Danimarka12,6

Sueria7,8

Herbeherak13,4

EAE12,2

Europako Batasuneko 2004ko per capita BEG emisioak

(% 88,0) + (% 7,0) + (% 2,9) = % 100

8. Energia elektrikoaren merkataritza

6. Hondakindegiak

4. Nekazaritza

2.F. Halokarbonoen eta SF6ren kontsumoa

2.E. Halokarbonoen eta SF6ren ekoizpena

2.B. Industria kimikoa

2.A. Produktu mineralak

1.B. Eraldaketaren galerak

1.A. Errekuntza

CO2 CH4 N2O fluoratuak

% 100

% 90

% 80

% 70

% 60

% 50

% 40

% 30

% 20

% 10

% 0

Euskal Autonomia Erkidegoko guztizko BEGen iturri nagusiak 2005ean*

* IPCCren araberako sektorizazioa.

Page 6: BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN INBENTARIOA 1990-2005

6

Euskadin 2005ean izandako isurketa sektorial guztiak

Hondakinak%5 (1,3 Mt)

Garraioa%21 (5,4 Mt)

Industria%20 (5,2 Mt)

Energia elektriko importatua%10 (2,6 Mt)

Etxebizitza%4 (0,9 Mt)

Zerbitzuak%2 (0,4 Mt)

Energia-sektorea%34 (8,7 Mt)

Nekazaritza%5 (1,3 Mt)

Energia-sektorea*

* Energia-sektorearen barruan sartzen dira baterako sorkuntzaren emisoak ere.

Industria

Garraioa

Etxebizitza-sektorea

Zerbitzuak

Nekazaritza

Hondakinak

Indi

zea

1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005

350

300

250

200

150

100

50

0 oinarri-urtea

2005eko zuzeneko emisio guztien bilakaera sektoreka, oinarri-urteari indexatuta (Euskal Autonomia Erkidegoan emitituak)

201

72

197

113113

299

149

Energia-sektorea

Industria

Garraioa

Etxebizitza-sektorea

Zerbitzu-sektorea

Nekazaritza

Hondakinak

CO2 t

bal

iok.

oinarri-urtea

Euskal Autonomia Erkidegoko 2005eko guztizko emisioen bilakaera sektoreka

1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2.00 2001 2002 2003 2004 20050

1.000.000

2.000.000

3.000.000

4.000.000

5.000.000

6.000.000

7.000.000

8.000.000

9.000.000

10.000.000

11.000.000

12.000.000

13.000.000