BERNARDO ESTORNES LASA (1907-1999) - euskara.euskadi.net · Cantar de Roncesvalles. LEHEN LANAK...

28
BERNARDO ESTORNES LASA (1907-1999)

Transcript of BERNARDO ESTORNES LASA (1907-1999) - euskara.euskadi.net · Cantar de Roncesvalles. LEHEN LANAK...

BERNARDO ESTORNES LASA(1907-1999)

Zerbitzu Nagusia

el Gobierno Vasco

KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza Viceconsejería de Política Lingüística

Egilea:

AINHOA BEOLA

Bernardo Estornes Lasa 1907komaiatzaren 11n jaio zen IzabakoBarrika kalean. Hil, berriz, Donostian1999ko abuztuaren 10ean.

Aita Bernardo Estornes zuen, Izabanjaiotakoa eta gazte zela Bilbora joana,bertan lan egitera. Ama Eleuteria Lasazuen, izabarra hau ere, eta Estornesaita Bilbotik bueltan zela, ezkonduegin ziren. Aitaren jatorrizko hizkuntzagaztelera zen bitartean, amarenaErronkariko euskara zen.

Ikasketen lehen urteak Izabanburutu ondoren, Zaragozan amaituzituen Perito eta Merkataritza irakasleikasketak.

1929an Donostiaratu egin zen,Akademia bat sortuz lehenik. OndorenEusko Ikaskuntzan jardun zuenliburuzain eta bulegoko arduradungisa, 1936. urtera arte.

Lau anaia eta bi arreba izan zituen.Guztiek bere amak zuen dendareninguruan jardun zuten jolasean etalehen urteen esperientziak biltzen.Izan ere, denda horren inguruanherriko jendea bildu ohi zen, etabertatik sortu ere egin ziren

herriarentzat interesgarriak izan zenhainbat proiektu, hala nola, apaizakbideratu zuen kontsumo-kooperatiba,tertulia kulturalak eta abar.

Inaxi Zubizarreta Etxabedonostiarrarekin ezkondu zenBernardo Estornes Lasa, 1939anParisen erbesteratuta zeudela. Seme-alabak Idoia, Garikoitz, Itziar etaAmaia dira, Txileko Santiagon sortuak.

1

BIZITZAREN NONDIK NORAKOAK

Bernardo Estornes Lasa, 1907-1999

EUSKARAREN INGURUAN

Gaztea zela eta Izaban bizi zelarik,amaren dendan Erronkariko euskarahitz egiten zen, bai eta tabernan etatertulietan ere; elizan eta eskolanordea, hitzik ez zen entzuten.

Era berean, nekazariek eta artzainek,erronkariarrak nahiz zuberotarrak izan,muga politikoak bereizten zituelaerreparatu gabe, euskaraz jardutenzuten elkarren artean.

Garai hartan hasi zen ohartzenBernardo Estornes Lasa, norberareneuskara desberdina izan arren, hasieranuste baino komuntasun gehiagobazituztela. Eta euskara inguru konkretubatzuetan erabiltzen bazen ere, bestehainbat lekutara ez zela iristen.

Eskolan zirela, euskal hitzez jositakogaztelera mintzo ziren, konturatu ereegin gabe. Urte batzuk beranduago,bere bizitzaren inguruko memoriakidazten, atzera begira jarri etagaztelerazko terminotzat zituenhainbat, euskara hutsezkoak zirelaohartu zen.

Edozer izanda ere, idazleareneuskara sekula ez zen berak nahibezain zuzena. Honela diosku Txilekoerbesteaz jarduten duenean, seme--alabei euskaraz hitz egiten baitzien,hizkuntza maila kaxkarra eduki arren.

Bere lanetan ere, gaztelera etaErronkariko euskara erabili izan zituen,nahiz eta euskaraz idatzi bainogehiago, euskararen inguruko lanakargitaratu nahi izan zituen.

Era berean ohartuta zegoen Izabaeta Erronkariko euskara galtzeko zorianzegoela, eta hiztun-kopuruak atzeraegiten zuela, ezer egin ahal izan gabe.2

Erronkari lanean, eskualdeko janzkeren, ohituren, hizkeraren etafolklorearen berri zehatza eta zabala ematen da, ilustrazio ugarirekinbatera

3

El mundo en la mente popular vascaEstornes Lasa anaien Auñamendiargitaletxean argitaratu zen lanetakobat izan zen; bertan BernardoEstornes Lasarenak ez ezik, besteegileen lanak ere argitaratu ziren,hala nola, J.M. Barandiaranekidatzitakoak, atalka argitaratu zirenaketa argitalpen desberdinak izanzituztenak

IZABATIK DONOSTIARA

1929an Donostiaratu zen lehen aldiz,gurasoekin eta familiarekin oporrakigarotzera joanda. Bertan zegoela,Eusko Ikaskuntzak antolatzen zituenUdako Ikastaroetan jardun zuen.

Ikastarootan Angel Apraiz ezagutuzuen, eta hark eskaini zion EuskoIkaskuntzaren barruan bere lehen lanaBernardo Estornesi.

Halere, Eusko Ikaskuntzan betetzenzuen lanaz gain, Donostianmerkatalgintzaren inguruko akademiajarri behar zuela bururatu eta hala eginzuen urte hartan bertan. Akademiakosarreran eskolak ele bitan, euskarazeta gazteleraz, eskaintzen zirelaazaltzen zuen kartel handi bat jarrizuen. Euskarazko eskolak RamonInzagarayk ematen zituen.

Jadanik Zaragozan zela lehenidazlanak egiten hasi bazen ere,Donostian ekin zion indarhandiagoarekin Estornes Lasaren lanaeta bizimodua izan zen grinari:liburugintzaren inguruko lana, idazle,ikerle eta editore gisa.

EUZKO ALDERDI JEL TZALEA

Donostiaratu zenean afiliatu zenAlderdian. Halere, Napar BuruBatzarrarekin harremanak eginondoren, Izaba Buru Batzarra osatzeaerabaki zuten.

Egitura honen bitartez, Erronkarikoeskualdean zehar hainbat mitinantolatu zuten berak eta GoñikErrepublika-garaian, Aitzol, JoseAntonio Agirre, Manuel Irujo eta bestehainbat erakarriz bertara.

Alderdiko partaidea zen arren, inoizez zuen goi-kargurik hartu nahi izan,bere lan kulturalak burutu ahal izateko,autonomia mantendu beharra zuelakousteaz jabetua baitzen.

Azken finean Estornes Lasa ez zeninolaz ere gizon politikoa, kulturgintzanmurgildutako aditua baizik, une jakinbatean alderdi politiko batean aktibokiparte hartu bazuen ere.

4

1928an, Estornes Lasa familia (ezkenetik hasita, hirugarrena da Bernardo)

GERRA ZIBILA ET A ERBESTEA

Gerra zibilak eztanda egin zuenean,Estornes Lasa familiak DonostiatikZarautzera eta handik Donibane--Lohizunera alde egin zuen. OndorenDonibanetik Pabera joan ziren eta gerohandik Belgikara.

Belgikatik, berriz ere, Frantziara itzuliondoren, alemanak sartu zirenFrantziara, eta orduan Txilera aldeegin behar izan zuten itsasontziz.

Txileko Santiagora iritsi ziren, etaBernardo eta Inaxiren seme-alabakhan jaio ziren, erbestean. Hantxe biziizan ziren bitartean, familiakohizkuntza beti euskara izan zen, nahizeta ingurua erabat erdalduna zuten.

Txilen pasa zituzten lehen urteetan,perfume-laborategia sortu zuten,dirurik gabe alde egin baitzutenihesian. Laborategi hari esker urteakegin zituzten Txilen, sortutakonegozioak aurrera egin baitzuen.

1958an irten ziren Txiletik bueltanDonostiara itzultzeko, Bernardo, Inaxiemaztea, seme-alabak eta Marianoanaia.

51938an, anaiekin (Bernardo eskubian)

Estornes familia Txilen Justo Mokoroa eskolapioarekin

SORMENA

Ikasle zela argitaratu zuen berelehen obra, Erronkari (El Valle delRoncal), 1927. urtean. Harrezkero,etenik gabe jardun zuen euskara etaeuskalduntasunari buruzko obrakargitaratzen.

Egilearen laurogei obratik gora aurkidaiteke, gaia antzekoa izanagatik,mota askotako lanak aurki ditzakegu:poesia da maizenik landu zuengeneroa, nahiz eta antropologia,hizkuntzalaritzaren ingurukoak etaikerketa-lanak diren aipagarrienak.Nabarmentzekoak dira, halaber,soziologia inguruan eta etnologiariburuz egin zituen lanak.

Aurrerago aipatutako guztiez gain,nabarmentzekoa da EnciclopediaGeneral Ilustrada del País Vasco sortueta bultzatu izana, hiztegia,bibliografia eta entziklopedia biltzendituen obra, eta gaurko egunean ereeuskal produkzioaren erreferentenagusienetakoa dena.

LEHEN LANAK

Haur zela ipuinak asmatzen zituenetxeko txikienei kontatzeko, lokartuaurretik. Honela, idazten ikasizuenean, eta irakurtzeari ekin zionean—El Sol egunkaria jasotzen zenetxean, bai eta Blanco y Negro eta LaEsfera ere—, naturalki asmatutakokontuak idazten hasi zen.

Aitak, goian aipatutako aldizkariezgain, España, El AlmanaqueCervantino eta gisako argitalpenakjasotzen zituen. Etxean, beraz,bazegoen nolabaiteko giro literarioa.

1923an, Zaragozan ikasten ari zelaekin zion Erronkari, lehen liburua,idazteari. Liburua eskualdeko datugeografiko, historiko etabibliografikoez gain, arteari, kondaireieta janzkerei buruzko pasarteekinhorniturik ageri da.

6

OBRA

EUSKARAREKIKO MAIT ASUNA

Izaban bizi zela amari eta herrikoeierronkarieraz hitz egiten entzuten zienarren, idazleak ez zuen hizkuntzamenderatzen. Halere, Campionenobrak eta Iturralderen narrazioakirakurtzeari ekin zion.

Zaragozan ikasten ari zela, EuskoIkaskuntzako bazkide egin zen, etaZeruko Argia-rekin batera, lehenBoletín de la Sociedad de EstudiosVascos argitalpena eskuratzekoaukera izan zuen.

Era berean, Izabako izebei,euskaraz hitz egiten ari zirela,solasaldien transkripzioak egitenzizkien; handik lortutako datuekin urtebatzuk beranduago erronkarierazkolehen hiztegi-lana argitaratu zuen.

Erronkariko hizkera hilzorian zegoelaohartu zen lehenengoetakoa izan zen.Eta neurri batean galera hari aurreegiteko, Erronkariko euskarari buruzkolanak bermatu zituen, Euskal Herrikokulturari eta Nafarroako Erresumariburuzko lanak burutzen zituenbitartean.

7

Erronkarierari buruzko lanak argitaratu zituenez gero, bertako etnografia ere landuzuen liburuetan zehar

Estornes Lasaren lan bikainenetakoa izan

zen Erronkariko euskararen inguruan egin

zuen hiztegia, bertako euskara galtzear

zegoen garaian

EUSKAL KUL TURAEusko Ikaskuntzan lanean hasi

zenetik, Euskalerriaren Alde eta EuskalEsnalea aldizkariak bultzatzen zituenjendearekin, eta Gregorio Mujikarekinbereziki, izan zuen hainbat harreman.

Hauek guztiek euskararekikosentitzen zuten maitasunak biltzenzituen, Aitzolek zuzentzen zuenEuskaltzaleak taldeko jendearekinbatera.

Euskarazko produkzioa indartu nahizuten letren alorrean, eta honetarakoharremanak izan zituzten, denenartean, bakoitzak bere alorrari eutsiz,euskarazko sormena bultzatzearren.

Garai hartan sortu zen EstornesLasaren, Lizardi, Orixe etaLauaxetaren arteko harremana,euskaltzale bezala lehenik, eta lagunminak bezala ondoren.

Elkarren artean informazioa trukatzenzuten, horrela Orixe Euskaldunak obraprestatzen ari zenean, Estornes Lasakhainbat datu historiko eman zion.

Euskaltzaindiaren ingurukojendearekin ere hainbat harreman izanzuen, Resurrección María Azkue,Altube, Olabide, Eguzkitza eta bestehainbatekin. Estornesen grinaerronkariera zenez gero, elkarrilaguntzen zioten euskararen ingurukogaietan.

1966an euskaltzain oso izendatuzuten, eta beranduago beste hainbateuskaltzainekin batera ohorezkoeuskaltzain.

8

Como han sido y como son los vascoslanean, beste egilebatzuekin batera, atalkaeta liburuki desberdinetanzehar, izaera, janzkeraeta historiaren berriematen saiatu zenEstornes Lasa, azterketakonparatiboak eginez

BIBLIOGRAFIA LANAK

Bibliografia-munduarekiko lehenharremana, Eusko Ikaskuntzarenbitartez izan zuen, bertako liburutegikoarduradun gisa zebilela lanean. Garaihartan (1929) ez zegoen euskarazkogaiei buruzko bibliografia asko, etaBernardo Estornesek liburutegianjadanik zegoena irakurtzeari ekin zion,bai eta besteetan zer aurki zitekeenarakatzeari ere.

Eusko Ikaskuntzaren liburutegianhainbat aldizkari jasotzen zen, berekultura bibliografikoa asetzekobaliagarriak izan zitzaizkionak: La Vozde Guipúzcoa, El Liberal, ElPensamiento Navarro, El Diario deNavarra, El Pueblo Vasco, LaConstancia, Euzkadi, El Día, El Pensamiento Alavés eta abar.

Euskal produkzioaren ingurukoentziklopedia biografiko bat eginbehar izatearen garrantzia aipatu zuenjadanik bere lehen urteetan, ondorenAuñamendiren bitartez burutu zuelarik.

9

BernardoEstornes

etnografo etaeditore izateaz

gain, poesia landueta bildu egiten zuen.

Poesian egin zuen lanbikainenetakoa da El

Cantar de Roncesvalles

LEHEN LANAK

Izabatik Donostiara joan zeneanakademia bat jarri zuen. Handikgutxira bere anaia deitu zuen,berarekin lanean jar zedin.

Horrela, argitalpengintzan hasi zirensartzen, beraien lanak argitaratzekolehenik, eta besteenei ere kabidaemanez, ondoren.

Auñamendi, Beñat Idaztiak,Colección Zabalkundea, Historia delPaís Vasco eta beste hainbat bildumasortu ziren horrela.

Mariano, bere anaia, argitalpenenkudeaketaz arduratzen zen: banaketaeta salmenta-lanak, bezeroak,langileak eta antzeko gauzak berakgobernatzen zituen. Bernardo berriz,argitaratu beharreko lanak idazteazedo bilatzeaz arduratzen zen.

Estornes Lasak, argitaletxea zelaeta, zentsurarekin arazo ugari izanzituen beti. Zentsura gainditzeko,hainbat ideia landu behar izan zuenurteetan, berak argitaldari bezala, etaidazleekin batera lanean besteetan,arazo gehiegi gabe lanak plazaratzekogaraian.

Lanak saltzeko moduak erebatzuetan arazo bilakatzen ziren,baina, oro har, lan horretan bereanaiak jarduten zuen, etxez etxe etaeskuz esku batez ere egiten baitzengarai haietan salmenta-lana.

10

ARGITALPENGINTZA

Sobre Historia y Orìgenes de los Vascos lana

idatzi zuen, mapa eta grafikoz horniturik

ageri dena

ALDIZKARIET AKO LANAK

Lan ugari idatzi zuen garaikoaldizkarietan. Halere, artikuluak idatzibaino gehiago, parte aktiboa izanzuen aldizkari horien dinamikan.

Txilen zela Batasuna aldizkariazuzendu zuen, eta ondoren Euzkadi-nere jardun zuen urte luzez kolaborazio--lanak burutzen.

Euzkadi, El Día, Vida Vasca, ElMercurio, La Nación, La Voz deNavarra, Yakintza, RIEV, Kaiku, Ekin,Batasuna eta beste hainbataldizkaritan idazteaz gain, aldizkariendinamikan ere parte hartu izan zuen.

HISTORIA DEL PAêS VASCO

Euskal Herriaren inguruko historiazberri handirik ez zegoela liburugintza--mailan ohartuta, Historia del PaísVasco obra lantzeari ekin zionEstornes Lasak.

1933an Zarautzen argitaratu zuen,eta ondoren ekin zion salmenta-sareazabaltzeari estatuan zehar.

Liburuan hainbat dokumentuz gain,mapak eta ilustrazio ugari ageri dira,448 orrialdeetan zehar.

Obrak Euskal Herriko historiarenbilduma izan nahi du, eta atalpolitikoak, antropologikoak etasoziologikoak, atal kultural etalinguistikoekin osatuta datoz.

11

Zabalkundea bilduman historiari buruzko hainbat lan argitaratu zuen,

bai eta folkloreari buruzkorik ere

BE�AT IDAZTIAK ETAZABALKUNDEA BILDUMA

Beñat Idaztiak bildumaren bitartez,umeentzat kontakizunak argitaratzenzituen.

Bildumako lehen lana, Sabineuskalduna, 1931.ean argitaratu zen.Garai hartan ikastolak sortzen ari ziren,eta bertako ikasliburu nagusia zenXabiertxo agortuta zegoen ordurako.

Ikastolan zebiltzan umeentzatikasliburu gehiago prestatu nahian,gisako lanak argitaratzeari ekin zion.

Jatorriz gazteleraz idatzi zuenEstornes Lasak, nahiz eta itzulpenakAgustin Zumalabe donostiarrak eginzizkion euskarara.

Colección Zabalkundea-n,hainbat lan argitaratu zuen EuskalHerriaren historiari buruz. Hauetakoadugu Historia Vasca eta EuskalEdestia 1935.ean argitaraturikoa. Lanhori ere lehenik gazteleraz idatzi zuen,eta ondoren Ander Arzelus donostiareuskaltzaleak itzuli zuen euskarara.

Urte berean bilduma horretanIndumentaria Baska lana argitaratuzuen.

12

Sabin euskalduna liburuarekin,Xabiertxo lana agortu ondoreneuskaraz umeek eskulibururik

ez zutenez, hutsune hori nolabait bete nahi izan zuen

RIEV

Eusko Ikaskuntzan lanean zebilela,Udako Ikastaroan aurkeztu berri zuenartikulu bat Revista Internacional delos Estudios Vascos-en argitara zezalagomendatu zion Julio Urkixok.

1930.ean izan zen hori eta handikaurrera ohiko kolaboratzailea bilakatuzen aldizkariarentzat Estornes Lasa.

Etnologiari buruzko lan labur ugariargitaratu zuen urteetan zehar RIEValdizkarian.

ENCICLOPEDIA GENERALILUSTRADA DEL PAêS VASCO

Entziklopedia honetan EstornesLasaren hiru lan bikainenetakoakbiltzen dira: Diccionario EnciclopédicoVasco batetik, EnciclopediaSistemática bestetik, eta BibliografíaGeneral Vasca azkenik.

Gaur egun oraindik argitaratzendihardute azken letrak, lana urteetanzehar burutu delako, euskarazkobibliografia eta hiztegientziklopedikoen artean erreferentzianagusiena bilakatuz.

Lanari Bernardo Estornes Lasak etabere anaiak ekin zioten arren, Idoiaalabak eta laguntzaile-talde zabalbatek jardun du lanean berau aurreraatera nahian.

13

Euskal-Edestia lanean zehar, euskal

kondairen berri ematen zaigu, gure historiaren

beste parte bat berreskuratu nahian

Auñamendiargitaletxearen bitartez,Entziklopedia handiasortzeari ekin zion,Euskal Herriari buruzziharduenik ezzegoela ohartuta

DICCIONARIOENCICLOP�DICO VASCO

Estornes Lasaren lan bikainenetakoadugu honakoa. Beñat Idaztiak lanakargitaratzen eta zabaltzen arduratzenzen gunea, baina erredakzio gunegisa Zabalkundea ageri zen.

Bi lanotan zebilela, EuskarazkoHiztegi Entziklopedikoa prestatzeariekin zion. Hasieran bitan banatutakoorrialdeak izan ziren, euskaraz etagazteleraz. Bertan jardun zutenhastapenetan laguntzen eta partehartzen, besteak beste, Aranzadi,Azkue, Barandiaran, Etxegaray, Orixe,Lafitte, Manuel Lekuona, Justo Garate,Aita Donostia eta beste hainbatek.

Hau prestatzen ari zirela, gerra zibilaetorri zen eta proiektu guztia bertanbehera gelditu zen, debekatu eginbaitzitzaien halakorik (eta bestelakorik,noski) argitaratzea.

14

Bernardo Estornes Lasa lantokian

AUÑAMENDI EDITORIALA

Txiletik itzuli ondoren, lehen urteetan,Auñamendi editorialak Itxaropenaargitaletxearen itzalean jardun zuen.Halere 1962an bere izen eta izaerajuridiko propioa hartu zuen Auñamendieditorialak, lehenago «EditorialEstornes Lasa Hnos.» deitu zena.

Ondoren ere argitaratu zituztenlanetan, izen nagusia Auñamendikzeraman arren, argitaletxearenizenean beti agertu ziren bi anaiak.

Auñamendin Estornes Lasak berelanak argitaratzeaz gain, besteenakere plazatzen zituen. Honela,etnologia, antropologia eta gisako lanugari argitaratu izan da argitaletxehonetan.

Auñamendi editoriala eta bildumaizan arren, sail desberdinak zituen,hala nola: Auñamendi bilduma bera,Azkue bilduma, Aralar, Recuerdosbilduma eta Zabalkundea bilduma.

Hauetako bakoitzak gai propioak etaegile berezituak argitaratzen zituen,eta Auñamendi argitaletxearen bitartezplazaratzen zen lan mordoa txukunaurkezteko banatu ziren sail etabilduma desberdin horiek.

Auñamendi bilduman, historia,etnologia, hiztegigintza, literatura,antropologia eta gisako lanak landuziren. Bertan idatzi zuten egileen arteanberriz, Estornes Lasa bera, M. PelayOrozco, I. Fagoaga, J.M. Barandiaran,Gregorio Mugica, M. Lekuona, J. Urquijo,L.M. Mujika eta beste hainbat ageri dira.

15

Azkue bilduman gramatika,hizkuntza eta literatura landu zenbereziki, eta bertan argitaratu zutenidazleen artean ageri dira Umandi,R. Zulaika, A. Arrinda, Oteiza etaEstornes Lasa bera.

Aralar bilduman Estornes Lasakeuskaldunen jatorriari buruzko lanakplazaratu zituen, hauen arteandaudelarik, besteak beste, Orígenesde los vascos, civilizacionesprimitivas, albores históricos; Orígenesde los vascos, romanización,testimonio y orígenes de la lenguavasca; eta Mensajes orales,conclusiones especiales y generaleslan mardulak.

Lengua Vasca bilduman, euskarazkogramatika, hiztegiak eta euskaraikasteko metodoak argitaratu ziren.Bilduma honetan jardun zuten laneanI.L. Mendizabal, T. Agirre, Umandi etaEstornes Lasak berak.

Zabalkundea bilduman berriz,literatura eta saiakera-lanak jorratuziren bereziki, eta bertan ageri direntituluen artean azaltzen dira Blancos ynegros nobela, Narraciones vascas,Castillos medievales de Navarra,Indumentaria vasca, La Monja Alférez,Literatura Vasca eta beste. ArturoCampionek, J. Altadill-ek eta EstornesLasak berak argitaratu zituztenberaien lanak hemen.

16 Indumentaria baskaetnografia mailan eginzuen lanetako bat da;

bertan janzkeradesberdinen berri ematen

da, marrazkiz horniturik

Egilearen garrantzia,maila batean, landuzituen bildumetan datza,etnografiatik hasi etabibliografian amaituz.Fantasía y Realidadlanean, euskarazkoliteraturaren antologia bategiten saiatu zen, garaikoeta lehenagoko euskalidazleak bilduz lanhonetan

BESTE OBRA BA TZUK

Ezer baino lehen esan beharra dagoBernardo Estornes Lasarenprodukzioa ikaragarria izan dela,ondorengo lerrootan batzuk bakarrikaipatuko direlarik.

Estornes Lasaren lan literarioak ildonagusi batzuk jarraitzen ditu: batetikEuskal Herriko historiari buruzko lanakdaude, bestetik janzkerei eta ohitureiburuzkoak, bai eta euskal ipuin,kondaira eta kantuei buruzkoak ere;ikerketa-lan horiez gain, sormenpropioko lanak ere ageri dira, ipuinaketa gisakoak batetik, eta beste egileenlanen bildumak bestetik.

Hurrengo ildo nagusia EstornesLasak argitaldari gisa markatzenduena da, Auñamendi Edición-enbitartez: barruan ageri diren sortezedo bildumez eta urteak aurreragosortu zuen Entziklopedia hirukoitzaz(Hiztegia, Bibliografia eta Literatura).

EUSKAL ESTETIKA

Euskal estetikari buruzko lehen lanaBuenos Aireseko Ekin argitaletxearekinargitaratu zuen 1952an, EstéticaVasca (Paisaje, Arte, Belleza)titulupean. Bertan, ondoren idatzizituen gainontzeko lanetan ikusdaitekeenez, pinturari, musikari,folkloreari eta literaturari buruzkoatalean lantzen dira, 360 orrialdeetanzehar.

17

Urteetan zehar eta liburu desberdinen bitartez,euskal estetikari buruzko nondik norakoen berrieman zuen, musikatik hasi eta artea nahizpaisaia-motak landuz; lan horiek partituraz,mapez eta bestelakoez osaturik ageri ohi dira

ENEKO ARISTA

Eneko Arista, Fundador del Reino dePamplona y su época lana BuenosAiresen argitaratu zuen Ekinargitaletxeak 1959 urtean.

Izen bereko pertsonaia historikoariburuzko monografia da, eta bertan824tik 852 bitartean Iruñerriangertatutakoen berri ematen da, 250 orrialdeetan zehar.

Estornes Lasa jabetuta zegoen gurehistoriari buruzko hainbat datu kanpotikeman izan direla, eta bazela guk geurehistoriaz jarduteko garaia. Honelaarrazoitzen du hitzaurrean, EnekoAristari buruzko gorabeherak, EuskalHerriko ikuspegitik eta faktore guztiakkontuan hartuz azaldu behar direladioskunean.

ORO DEL EZKA

Mariano Estornes Lasak, anaiakalegia, argitaratu zuen nobela hau,Auñamendi bilduman azaldu zenlehen lana izan zen.

Liburua Erronkariko bailarankokatzen da, eta 400 orrialdeetanzehar eskualdeko pertsonaiak, pasartehistorikoekin eta fikziozko bestehainbatekin nahasten dira.

Lehen edizioa plazaratu bezain prontoamaitu zen, eta bigarren argitalpenaegin zenean ere, handik gutxira alebakar bat ere ez zen gelditu salgai.

18

Buenos Aireseko Ekinargitaletxearekin plazaratu

zuen lehen liburua EnekoArista izan zen, Nafarroako

Erresumari buruzkoa

ORêGENES DE LOS VASCOS

Auñamendi argitaletxeko Aralarbilduman argitaratu zuen lan hau.

Liburuki desberdinetan zehar,euskarazko hizkuntzalaritzarekinloturiko gaiak argitaratu zituen.Honetarako hizkuntzalari hoberenenlanak bereganatu behar izan zituen,horien artean Mitxelena, Caro Baroja,Azkue, Lafon, Lafitte, Schuchardt etabeste agertuz.

Sobre Historia y Orígenes de laLengua Vasca liburuan, euskararenbarne-mailako historia egin behar deladio, lexikoari buruz egin zirenakhizkuntzaren parte axalenekoeiburuzkoak zirelakoan. Hori dela eta,liburuan morfologia, semantika etahizkuntzaren beraren jatorria lantzekoasmoa zuela aipatzen du egileakhitzaurrean.

KIXMI

El cantar de Kixmi, poemamitologikoa, 1981ean argitaratu zuen.

Lehenago, Cantar de Roncesvalleslana argitaratu zuen, 1978an.

Bi lanotan mitologia, kantugintza etapoesia konbinatzen dira. Erronkariinguruko ahozko literatura etamitologia hartu eta pertsonaia nahizkantuz beteriko liburuak landu zituenEstornes Lasak.

Kixmi lanean, pertsonaia mitologikougari ageri da, Argiko, San Martinicoeta beste, tradizioko pertsonaiaherrikoiekin batera.

19

Kixmi-ren Kantua lana I. Goikoetxearekin batera egin

zuen, eta bertan kondairetanageri diren pertsonaiak, eta

Kixmi bereziki, dira protagonista

CUENTOS RONCALESES...

Cuentos Roncaleses, poemas yotras cosas Navarras liburuak, 1980anargitaratua, Erronkari inguruko ahozkotradizioa jaso eta biltzen du.

Bertan, gazteleraz idatzitakopasarteak, Erronkariko euskarazidatzitakoekin konbinatzen dira,Tartaro, Idoia eta gisako pertsonaienpasadizoak kontatuz.

Estornes Lasaren grinetako bat izanzen herriko tradizioa jasotzea, etaliburu honetan hala egin zuen, eraberean, Erronkariko euskarari berelekua eskaini ziolarik.

EL DUCADO DE VASCONIA

Nafarroako Erresuma sortu aurretik,Baskonian izandako gorabeherakaipatzen dira, dukerriaren garaian.Gertaera horien inguruko datuhistorikoak oinarritzat hartuz, EstornesLasak gertaerak berrinterpretatzenditu liburuan zehar, besteetan aipagaiizan diren pasadizoei nolabaitekolotura ematen dielarik.20

Cantos y Cantares etaCuentos Roncaleses,poemas lanetan, poemaeta ipuin bildumakeskaintzen ditu. EstornesLasak poesia landu zuen,berak sortutakoa etabesteenak bilduz etaargitaratuz

El Ducado de Vasconialana, Estornes Lasaren

lan historizista dugu,mapen bitartez osatu

zuena

FANTASêA Y REALIDAD...

Fantasía y Realidad, Antologíaliteraria Vasca lana 1964. urteanargitaratu zuen Auñamendi bilduman.Bertan hainbat euskal idazleri buruzkogorabeherak azaltzen dira, hauenartean Orixe, Satarka, J.M. Salaverria,Lizardi, Etxepare, Iparragirre, H. Olorizeta abar daudelarik.

Euskarazko produkzioasakabanatuta eta munduanbarreiaturik zegoela jabetuta, obrahonetan, Estornes Lasak lan bikaintzatestimatzen zituenak bildu eta azalpenlabur bat ematen saiatu zen, euskalliteratura eratu bat bazegoela jakiteraeman nahi baitzuen.

Azken finean obraren tituluak dioenaegiten saiatu zen, hots, euskalliteraturaren antologia labur bat.Lanean, hainbat idazleren berriemateaz gain, euskalliteraturaren egoerari buruzkoazterketa ere egiten du,zergatiak eta produkzioarenarrazoibideak azalduz.

ZABALKUNDEA SORTAKOLAN BA TZUK

Zabalkundea bilduman hainbat lanargitaratu zuen Estornes Lasak berakidatzitakoak, bai eta beste egilebatzuek idatzitakoak ere.

Estornes Lasak Catalina de Erauso:La Monja Alférez lana idatzi zuen1934. urtean: berez lana ErausokoKatalinak idatzitako bera da, EstornesLasaren ohar eta hitzaurrearekin.

Indumentaria Baska lana ere bildumahonetan argitaratu zuen. Bertanjanzkerak aipatzen dira, GernikatikDonostiara eta Gasteiztik Baionara,Erronkarikoak eta Nafarroako bestelekuetako janzkerak ere aipagaidirelarik. Soinean janzten direnez gain,kapelak, okasio desberdinetakojantziak eta abar azaltzen dira liburuan.

21

Bilduma honetan argitaratu zuen lanetako bat Erausoko

Katalinarena da, hitzaurrea etaoharrak Estornes Lasarenak

diren arren, lana protagonistakidatzitakoa da

Euskal Edestia lanean, Metal-Arotikhasi eta gaurko egunera arte, EuskalHerria nola joan den eraikitzenazaltzen du. Gaur egungo zazpiprobintziak eta eskualde desberdinakere aipagai dira obra honetan.

Zabalkundea bilduman, aurreragoaipatu denez, Estornes Lasak bereidazlanak argitaratzeaz gain, besteegile batzuenak ere argitaratzen zituen.Horien artean ageri dira A. CampionenBlancos y Negros eta NarracionesBaskas, J.M. Barandiaranen El HombrePrimitivo en el País Vasco, T. AgirrerenGaroa, eta J. Altadillen CastillosMedievales en Nabarra.

GARAIKIDEAK

Eusko Ikaskuntzan lanean ari zela,euskalgintzan eta abertzaletasunareninguruan zebiltzan asko ezagutu etatratatzeko parada izan zuen.

Goian aipatu denez, euskarazkoprodukzio literarioa altxatu nahian,Estornes Lasaren lehen urteetanLizardi, Lauaxeta, Aitzol, Aranzadi,Azkue, Orixe eta beste hainbat izennabarmenekin izan zuen hartu-emanik.

Harreman berezia izan zuen ArturoCampionekin. Estornes Lasa lehenlanekin hasi zenean, Campionen obrakirakurtzen zituen. Urte batzukberanduago elkar ezagutu zuten etaharrez gero harreman pertsonala etaintelektuala Campionen azkenurteetaraino mantendu zuten.

Urte batzuk beranduago, inprentapropioa sortu zuenean, bertan beraienlanak argitaratu nahi zituzten hainbatidazlerekin izan zuen traturik.

Honela urteetan zehar Gabriel Celayaketa berak gutunak elkarri idatzi zizkioten.Celayak Estornesen argitaletxean lanakargitaratzen zituen, eta sormenariburuzko nahiz salmentari buruzko dudaketa beste, elkarri kontatzen zizkioten.Lan-harreman bezala hasi zuen hura,urte batzuk beranduago adiskidetasunfidela bilakatu zen.

22

Euskarazko bibliografiarik ezzegoen garaian, lan erraldoi

honi ekin zion, bere argitaletxepropioa bazuela-eta

J.M. Satrustegik Estornes LasarenCanto y Cantares de Euskalerrialiburuaren hitzaurrean dioenez,idazleak, obrak sortzen ez ezik,euskarazko argitalpengintzan eregarrantzi nabarmena du, gerrazibilaren, erbestearen eta zentsura--arazoen gainetik, euskarazko edoeuskal munduaren inguruko lanakargitaratzen jarraitu baitzuen,oztopoak gaindituz.

NABARMENTZEKOA

Estornes Lasa ez zen inoiz izansarien aldeko. Idatzi zituen lanenartean ere, gutxitan aurkeztu zenlehiaketaren batera —eta aurkeztu zenokasio bakanetan, lehen saria irabazizuen gainera—.

Halere, urteetan zehar egin zuenlana zela eta, sari ugari eskaini ziotenburututako obra nabarmentzekoasmoz.

Honela, 1992an Manuel Lekuonasaria eman zioten.

1992an ohorezko euskaltzainizendatu zuten, C. Santamaria,M. Ugalde, A. Zubicaray etaJ.B. Etcheberryrekin batera.

23

Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona saria eman zion egunean

Konta ahala omenaldi izan zuen ere,Iruñetik Donostiara, DurangokoGerediagatik Baionara. EstornesLasak hil arte lanean jardun zuenarren, ez zuen hainbat lan amaitzekodenborarik izan.

Bernardo Estornes Lasari buruzesateko asko dago, baina ikerle,idazle eta editore honen lanen artean,ildo nagusi batzuk nabarmendu behardira bereziki: batetik urteetan zeharburutu zuen lan erraldoia EuskalEntziklopediarekin, Hiztegiarekin etaBibliografiarekin, argitaldari bezalamarkatu zuen bidea, eta idazle gisaplazaratu zituen lan bikainak etnologiaeta literaturaren inguruan.

Auñamendi editorialaren bitartezfrankismo-garaiko urte gogorrenetanZabalkundea eta gainontzeko bildumasorten bitartez, bidea ireki zieneuskararen eta Euskal Herriareninguruko lanen argitalpenei.

Auñamendi Entziklopedia-ren bitartezberriz, urteetan eta aleak argitaratzenjoan diren heinean, euskal kulturariburuzko erreferente bibliografikoabilakatu den lan bikaina sortu zuen.

Azken finean Bernardo EstornesLasak bi ildo nagusi landu zituen, biakgarrantzi handikoak: idazle eta biltzaileetnologiko eta literario gisa ageri baitabatetik, eta argitaldari erreferentzialgisa bestetik.

Hala diosku Estornes Lasakidatzitako Memorias, Recuerdos yandanzas de casi un siglo liburuan,Auñamendi bilduma, 1996, Donostia.

24

Bernardo Estornes Lasa, Martin Ugalde eta Augustin Zubikarairen erdian ohorezkoeuzkaltzain izendatu zituztenean

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

¥ Au�amendi Editoriala

¥ Koldo Mitxelena Kulturunea

¥ Jos� Luis Villar argazkilaria

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a, 1999ko abendua

Ale-kopurua: 2.000

© Euskal Autonomi Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop. Particular de Zurbaran, 2-4 - 48007 Bilbao

Inprimaketa: RGM, S.A.Padre Larramendi, 4 - 48012 Bilbao

ISBN: 84-457-1447-3 (Obra osoa)84-457-1450-3

L.G.: BI-2.681-99

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza Viceconsejería de Política Lingüística