quienseasegura.com filenork bermatzen beti duzu -bobsfoqsjou[jqjpf[ubcbjebf[jofublpcbubu tfefobeb...

2
Zure artekariak beti emango dizu informazioa... Ez bazaude seguru, bila gaitzazu Hileroko buletina / Nº 20 / ekaina 2018 NORK BERMATZEN BETI DUZU Jarri zure autoa prest, eta ongi pasa uda! Lanaren printzipio eztabaidaezinetako bat at- sedena da, eta oso lotuta dago eguraldi onare- kin eta oporrekin. Segur aski, autoz bidaiatuko duzu datozen egunetan. Ez dugu nahi inork plana zaputz diezazun. Beraz. 3 aholku emango dizkizugu zure ibilgailua mekanika, dokumen- tazio eta aseguru aldetik prest egon dadin. Azterketa mekanikoak Ezinbestekoa da motorra zuk zeuk ikuskatzea edo tailer batera eramatea. Likidoak (hozgarria, olioa...) eta pneumatikoen egoera (presioa eta desgastea) begiratu behar dituzu. Ikuspen-elementuek (argiak eta haizetakoak) ongi funtzionatu behar dute. Indargetzeak eta balaztek ere ongi erantzun behar dute, aire egokituak bezalaxe. Paperak, eskura beti Nahitaezkoa da: zirkulazio-baimena, gidabai- mena eta IATa egunean edukitzea (IATaren eranskailua barne). Gainera, hauek ere gehitzea aholkatzen dizugu: poliza eta autoaren aseguruaren azken ordai- nagiria, Istripuen Europako Aitorpena eta ase- guruaren laguntza eta arretarako telefonoa. Zein da asegururik egokiena? Sei urtetik beherako ibilgailuentzat, hobe arris- ku orotakoa. Hortik aurrera, hirugarrenent- zako aseguruak balio dezake, baina pixka bat gehiagogatik, gidariarentzako eta laguntzaile- entzako osasun eta botika estaldurak, beiren konponketa, bidaia-laguntza eta lapurreta zein suteen kontrako babesa lortuko dituzu. Galde iezaguzu gure aseguru artekaritzan, eta nola eskuratu azalduko dizugu. Amaitzeko, ekipajea behar bezala antolatzea eta, sabaian bizikletarik edo kutxarik eramanez gero, zama aseguratzea aholkatzen dizugu. Eta ez ahaztu larrialdietako elementuak: trian- geluak, txalekoa eta lehen sorospenetarako botika-kutxa. Basurde baten kontra jotzen baduzu, errua zeurea izango da (ia beti) Istorio hau 2012ko urtarrileko egun ba- tean hasi zen, Burgosko errepide batean. Gaua zela, basurde bat galtzadan sartu, eta auto baten kontra jo zuen. Autoa konpont- zea 4.251 euro izan zen, gehi 5.990 euro, gidariaren hortzengatik. Ehiza-barrutiak ordaindu zuen. Legea duela urte batzuk aldatu zen, eta orain errua gidariarena izango litzate- ke, non eta istripua ez den ehiza larriko uxaldi baten ondorioz gertatu, uxaldia izan eta hamabi orduko epean. Errua zeurea ez dela justifikatzeko, frogatu be- harko duzu seinaleak ez zirela egokiak edo hesia hautsita zegoela. Uda iristearekin bat ehiza-denboraldia hasten da Espainiako erkidego gehien-ge- hienetan. Espainiak 30.371tik gora ehi- zarako esparru dauzka. Haien jabeek erantzukizun zibileko aseguruak kon- tratatu behar dituzte, noski, beren jar- duerak eragindako kalteak estaltzeko. 4.500 istripu 10 urtean Trafiko Zuzendaritzak 4.500 istripu eta 73 hildako zenbatu ditu joan den 10 ur- tean. Datuak zenbaki horiek baino handia- goak dira, ordea, ehizari lotutako 15.000 bat istripu gertatzen baitira urtero, ase- guru-etxeen arabera. Irtenbide bakarra, motelago gidatzea eta kontu handiagoz ibiltzea da. Istripua sai- hestu ezin baduzu, ez desbideratu, ahalbait gehien sakatu balazta eta abiadura gutxitu. Istripu larrienak animalia ez jotzeko egin- dako bolante-kolpeek eragiten dituzte. Hori egiten baduzu, beste ibilgailu baten kontra jo edo errepidetik irten zaitezke: horiek izaten dira bigarren mailako errepi- deetako istripuen %40en kausa nagusiak. Ba al da halako txokeetarako asegururik? Jakina! Eta ez duzu arrisku orotako ase- gururik kontratatu beharrik, baina gogoratu kasu horietarako estaldura osagarria hart- zeaz. Nahitaezkoa dena, talkarik izanez gero, poliziaren atestatua egotea da. Halakorik gertatuz gero, Guardia Zibilari deitu, bere txostena idatzi dezan, eta, horrekin batera, argazkiak atera, froga gisa. Gero, guri deitu. QUIENSEASEGURA - Eskerrik asko gu irakurtzeagatik! Poz handiz hartzen ditugu zure iruzkin eta iradokizunak. , - Tf: | Email: https://quienseasegura.com

Transcript of quienseasegura.com filenork bermatzen beti duzu -bobsfoqsjou[jqjpf[ubcbjebf[jofublpcbubu tfefobeb...

Page 1: quienseasegura.com filenork bermatzen beti duzu -bobsfoqsjou[jqjpf[ubcbjebf[jofublpcbubu tfefobeb fubptpmpuvubebhpfhvsbmejpobsf

Zure artekariak beti emango dizu informazioa... Ez bazaude seguru, bila gaitzazuHileroko buletina / Nº 20 / ekaina 2018

NORK BERMATZENBETI DUZU

Jarri zure autoa prest, eta ongi pasa uda!Lanaren printzipio eztabaidaezinetako bat at-sedena da, eta oso lotuta dago eguraldi onare-kin eta oporrekin. Segur aski, autoz bidaiatuko duzu datozen egunetan. Ez dugu nahi inork plana zaputz diezazun. Beraz. 3 aholku emango dizkizugu zure ibilgailua mekanika, dokumen-tazio eta aseguru aldetik prest egon dadin.

Azterketa mekanikoakEzinbestekoa da motorra zuk zeuk ikuskatzea edo tailer batera eramatea.

Likidoak (hozgarria, olioa...) eta pneumatikoen egoera (presioa eta desgastea) begiratu behar dituzu.

Ikuspen-elementuek (argiak eta haizetakoak) ongi funtzionatu behar dute.

Indargetzeak eta balaztek ere ongi erantzun behar dute, aire egokituak bezalaxe.

Paperak, eskura beti Nahitaezkoa da: zirkulazio-baimena, gidabai-mena eta IATa egunean edukitzea (IATaren eranskailua barne).

Gainera, hauek ere gehitzea aholkatzen dizugu: poliza eta autoaren aseguruaren azken ordai-nagiria, Istripuen Europako Aitorpena eta ase-guruaren laguntza eta arretarako telefonoa.

Zein da asegururik egokiena? Sei urtetik beherako ibilgailuentzat, hobe arris-ku orotakoa. Hortik aurrera, hirugarrenent-zako aseguruak balio dezake, baina pixka bat gehiagogatik, gidariarentzako eta laguntzaile-entzako osasun eta botika estaldurak, beiren konponketa, bidaia-laguntza eta lapurreta zein suteen kontrako babesa lortuko dituzu. Galde iezaguzu gure aseguru artekaritzan, eta nola eskuratu azalduko dizugu.

Amaitzeko, ekipajea behar bezala antolatzea eta, sabaian bizikletarik edo kutxarik eramanez gero, zama aseguratzea aholkatzen dizugu.

Eta ez ahaztu larrialdietako elementuak: trian-geluak, txalekoa eta lehen sorospenetarako botika-kutxa.

Basurde baten kontra jotzen baduzu, errua zeurea izango da (ia beti)

Istorio hau 2012ko urtarrileko egun ba-tean hasi zen, Burgosko errepide batean. Gaua zela, basurde bat galtzadan sartu, eta auto baten kontra jo zuen. Autoa konpont-zea 4.251 euro izan zen, gehi 5.990 euro, gidariaren hortzengatik. Ehiza-barrutiak ordaindu zuen.Legea duela urte batzuk aldatu zen, eta orain errua gidariarena izango litzate-ke, non eta istripua ez den ehiza larriko uxaldi baten ondorioz gertatu, uxaldia izan eta hamabi orduko epean. Errua zeurea ez dela justifikatzeko, frogatu be-harko duzu seinaleak ez zirela egokiak edo hesia hautsita zegoela.Uda iristearekin bat ehiza-denboraldia hasten da Espainiako erkidego gehien-ge-hienetan. Espainiak 30.371tik gora ehi-zarako esparru dauzka. Haien jabeek erantzukizun zibileko aseguruak kon-tratatu behar dituzte, noski, beren jar-duerak eragindako kalteak estaltzeko.4.500 istripu 10 urteanTrafiko Zuzendaritzak 4.500 istripu eta

73 hildako zenbatu ditu joan den 10 ur-tean. Datuak zenbaki horiek baino handia-goak dira, ordea, ehizari lotutako 15.000 bat istripu gertatzen baitira urtero, ase-guru-etxeen arabera. Irtenbide bakarra, motelago gidatzea eta kontu handiagoz ibiltzea da. Istripua sai-hestu ezin baduzu, ez desbideratu, ahalbait gehien sakatu balazta eta abiadura gutxitu. Istripu larrienak animalia ez jotzeko egin-dako bolante-kolpeek eragiten dituzte. Hori egiten baduzu, beste ibilgailu baten kontra jo edo errepidetik irten zaitezke: horiek izaten dira bigarren mailako errepi-deetako istripuen %40en kausa nagusiak.Ba al da halako txokeetarako asegururik?Jakina! Eta ez duzu arrisku orotako ase-gururik kontratatu beharrik, baina gogoratu kasu horietarako estaldura osagarria hart-zeaz. Nahitaezkoa dena, talkarik izanez gero, poliziaren atestatua egotea da. Halakorik gertatuz gero, Guardia Zibilari deitu, bere txostena idatzi dezan, eta, horrekin batera, argazkiak atera, froga gisa. Gero, guri deitu.

QUIENSEASEGURA - Eskerrik asko gu irakurtzeagatik! Poz handiz hartzen ditugu zure iruzkin eta iradokizunak. , -

Tf: | Email:

https://quienseasegura.com

Page 2: quienseasegura.com filenork bermatzen beti duzu -bobsfoqsjou[jqjpf[ubcbjebf[jofublpcbubu tfefobeb fubptpmpuvubebhpfhvsbmejpobsf

NORK BERMATZEN BETI DUZU

Dep

ósito

Leg

al M

-393

52-2

016

Edita

: Ope

n C

all S

.A.

Beroa hurbiltzen da... Suteekiko ardura!

Gom

endi

oKo

ntsu

lta

Ezagutzen duzu atzerako ispiluaren iruzurra?Auto batek beste bat jotzen du “nahita”, eta at-zerako ispilua hausten du. Ezbeharra izan duen autotik atzerritar talde bat jaisten da, eta beste autoari botatzen dio errua, adineko pertsona bati, gehienetan. Istripu-partea betetzen hasten dira, presa dutela eta euren herrialdera itzuli behar dutela esanez, eta telefono-zenbaki bat ematen diote, aseguru-etxera deitzeko, bertan egin beharreko urratsak adieraziko dizkiotela esanez; deia hartzen duen pertsona atzerrita-rren lagun bat da, noski, ez aseguru-etxea. Hala, izapideak luzeak eta garestiak direla esaten dio-te, 1200-1500 € aurreratu behar dituela, eta gero bere aseguru-etxeak itzuliko dizkiola. Ho-rixe duzu Esquadra Mossoak erne jarri dituen iruzurra, azkar zabaltzen ari dena.

Zure aseguru-artekari gisa, edozein ezbeharreta-rako istripu-partea eta asistentzia-telefonoa beti alboan eramatea aholkatzen dizut, bai eta gure telefonoa ere, kontsultarik egin behar izanez gero; horrez gain, grabatu markazio azkarrean 091 zenbakia. Ez diezazutela iruzurrik egin.

Giltzak igogailuaren zirrikitutik eroriz gero, nork ordainduko du?“Igogailua lepo beteta daukat, maletekin, eta fa-milia zain. Iturriak ongi ixtera igo naiz etxera. Eta igogailuan sartzerakoan, zirrikitutik erori zaizkit giltzak. Igogailuaren mantentze-zerbitzura deitu dut, giltzak berreskuratzeko. Berehala etortzea nahi badut, 80 € kobratuko dizkidate; jabekide erkidegoaren aseguruak ordainduko du?”

Zure aseguru-artekariaren erantzuna:

Litekeena da jabekide erkidegoaren aseguruak intzidentzia hori ez ordaintzea; “superraseguru” bat izan beharko luke, “superrestaldurak” ditue-na, eta, segur aski, baita “superprima” bat ere. Bi aukera aholkatzen dizkizugu: lehena, igogai-luaren mantentze-zerbitzura deitzea, hurrengo ikuskapena noiz den jakiteko eta zuloa zabaltzen dutenean zure giltzak aurkituko dituztela jaki-narazteko; esaiezu non utzi behar dituzten. Bien bitartean, ordezko giltzak erabili. Eta ezin baduzu itxaron, baduzu beste aukera bat ere: mantent-ze-zerbitzuari joateko esan, eta faktura eskatu, be-rehala ordaindu behar baduzu; izan ere, jabekide erkidegoak horrelako desplazamenduak estaltzen dituen igogailu-aseguru bat eduki dezake.

2.200 pertsonak baino gehiagok (Es-painiako erretenekin) parte hartu zuten Portugal suntsitu zen eta hainbat lagun hil dituen sutean. Hasieran, sutearen jatorria tximista bat izan zela pentsatu zen, baina ondoren, sutea eragindakoa izan dela jakin zen. Orduan, nor dira tra-gedia latz horren erantzuleak? Alboko lursailen jabeek isunak eduki ditzakete, ikerketek erakusten badute lursailak ez zeudela garbi eta uztondoek su-garrak areagotu zituztela.Tragedia horren ondoren, portugesek milaka litro ur eta elikagai ugari eman zizkioten kaltetuei eta erreskatean parte hartu zuten suhiltzaileei. Elkartasuna-ren eredu izan dira, eta dohaintza eko-nomikoak ere egin ziren; Espainiak ere erakutsi du elkartasuna; izan ere, dis-positibo militarrak eta suhiltzaileak bidali ditu, sua itzaltzen laguntzeko, eta herritarrek ere eman diete laguntza portugesei.Huelvan ere izan zen tragediaEkainaren amaieran, sute arriskutsu bat piztu zen Moguerren, eta Doñanako parkearen zati handi bati eragin dio; errepide ugari moztu behar izan zen eta

2.000 pertsona euren etxeetatik atera. Zorionez, ez zen hildakorik izan.Azken 16 urteotan, suteek 1,7 milioi hektarea kiskali dituzte estatuan, Bartzelonako, Madrilgo eta Gipuzkoako probintziak besteko zatia. Baso kiska-liak, uzta galduak, etxebizitza deseginak eta hildakoak dira ondorioak, eta gure doluminak bidali nahi dizkiegu hil-dakoen senideei.Basoko sute bat itzaltzen ari den pert-sona batek ezbehar bat badu, Consorcio de Compensación de Seguros era jo behar du, hori baita Basoetako Suteen aseguratzailea, eta han aurkeztu behar du dagokion erreklamazioa. Nolanahi ere, PREBENTZIOA da konponbiderik onena; baina zoritxarrak ere gertatzen direnez, egiaztatu zure ondasun guztiak aseguratuta dituzula, dagozkion kalte-ordainak jaso ahal iza-teko.Espainian, adituak gara suak itzalt-zen, baina gogor lan egin behar dugu, oraindik, PREBENTZIOAN. Eta gogoan izan: edozein larrialdiren aurrean, DEI-TU 112 telefonora.

QUIENSEASEGURA, ren bezero zarenez gero, Informazio Buletina bidaltzen dizugu, aseguruen arloarekin erlazionatutako hainbat gairi buruzko informazioa emateko.

Aurrerantzean ez baduzu Buletina jaso nahi, bidali mezu elektroniko bat "Baja" hitzarekin ondorengo helbide honetara: