Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure...

24
ELGOIBAR - 1087. zenb. XXV urtea - 2018-09-07 Berde behar lukeena, gorri

Transcript of Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure...

Page 1: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

ELGOIBAR- 1

087. zenb. XXV

urtea - 20

18-09-07

Berde behar lukeena,gorri

1087 azala:Maquetación 1 06/09/18 10:36 Página 1

Page 2: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

Eskerrik asko, aitatxo,emandako denagatik,maitasunak nola behar duenargi azaltzeagatik.Eman daitekeen onenaatera zaizu barrutik,umiletik eta sinpletik,xumetik eta goxotik.Babesa sentitu duguluzaro zure eskutik,orain jarraitu nahi duguzuk utzitako bidetik.Nola eraman zaituztenhemendik gure ondotik,jakin ez zarela joangoinoiz gure bihotzetik.

Sendiak

Santiago Urain

Longarte2018ko abuztuaren

11n hil zen, 60 urte zituela. Bideburu baserria

Ander Arambarri Amenabar2018ko abuztuaren 16an hil zen, 40 urte zituela. Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Ander Arambarri Amenabar2018ko abuztuaren 16an hil zen, 40 urte zituela.

Izar bat piztu da zeruan,gu zainduko gaituena eta guk beti maiteko duguna

Zure familia

Ander Arambarri Amenabar2018ko abuztuaren 16an hil zen,

40 urte zituela.

Hemendik nabari da zure soinuaren doinua ta izar berri baten dizdira,gure bihotzetan zure irria,

elkarrekin egingo dugu bidea, zu izango zara gure argia.

Mendaroko lagunak

1087 azala:Maquetación 1 06/09/18 10:36 Página 2

Page 3: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

EUSKARALDIA 3

1087 alea:Maquetación 1 06/09/18 10:37 Página 3

Page 4: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

IRITZIA

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragar-kiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gainhartzen Iritzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazita-koen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZE-TARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia, IratiAgirreazaldegi HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLI-ZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKOARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAKAmaia Arrizabalaga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK IbonSerrano, Ana Alberdi, Eire Vila, Manu Sanchez, Unai Villena,Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpi-llaga, Julen Ansola, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, PaulaHeras, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, IñakiOdriozola, Ander Soraluze, Arantza Etxeberria, Irati Agirrea-zaldegi, Jone Olaizola INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA4.885 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

Ez da gauza berria jaiak festa iza-teaz gain aldarrikapen eremu erebadirela, baina garrantzitsua da

gogoratzea eta gogoraraztea mezua ezezik mezuaren forma kontuan hartzeaere ezinbestekoa dela. Oraingoan hiz-kuntzari buruz ari naiz, mezu bat edobeste euskaraz transmititzeari buruz, ale-

gia. Horrenbestez, herriko fes-tak joan diren honetan, ezdator gaizki horri begira balora-zio bat egin eta datorren urtean

hobetzekoak hobetze aldera, autokri-tika apur bat egitea.Uneoro ari gara mezuak transmiti-

tzen, hitzen bidez, keinuen bidez, pan-karten bidez edota aukeratzen ditugunkanten bidez, eta uste ez badugu ere,guzti horiek dira garrantzitsu jai-eremuanadierazi nahi duguna adierazteko or-duan. Behin baino gehiagotan galdetubeharko genioke geure buruari zein hel-bururekin egiten ditugun hautu horiek, as-kotan inertzia hutsez burutzen baititugu,

publiko zabalago batengana iristeko as-moarekin, bestela, edo festa-giroan zen-bait gauza onargarriagoak direlako,agian.Adibide hutsal bat jartzeko, gaz-

teen egunean bingo musikatu bat anto-latu genuen bazkalosterako, eta gutxigorabehera abesti haien % 50 soilikizan ziren euskarazkoak. Jokoaren ba-lorazio positiboa egin arren uste dutbehin eta berriz gogoratu behar dio-gula geure buruari hitz bat, keinu bat,pankarta bat edota kanta bat hauta-tzeak beste hitz bat, keinu bat, pan-karta bat edota kanta bat alde baterauztea dakarrela.

Euskaratik eta euskaraz

ANE ASTIAZARAN

“Herriko festak joan diren honetan, ez dator gaizki horri begira balorazio bat egin etadatorren urtean hobetzekoak hobetze aldera, autokritika apur bat egitea”

Itzultzailea

4

1087 alea:Maquetación 1 06/09/18 10:37 Página 4

Page 5: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

GUTUNAK 5

u JAIEN BALORAZIOAAsteartean bukatu ziren Elgoibarko

jaiak, eta behin egun batzuk pasata, jaieninguruko lehen irakurketa plazaratu nahigenuke. Hasteko, jaietako azken gaueanizandako eraso sexistaren salaketa azpi-marratu nahi genuke, jaiak ilundu dituena.Gizarte heteropatriarkal honetan GuneAskea ere ez dago erasoetatik libre, bestebehin frogatu bezala. Horren aurreangune aske eta seguruak osatzeko laneaneta borroka feministan inplikatuta jarrai-tzeko asmoa berresten dugu. Erasotzai-leak kanpora!Gazitik bezala izan du ordea gozotik

ere jai giroko azken aste honek. Positibokibaloratzen dugu ekintzetan ibilitako jende

kopurua, jaiak haur eta nagusietara zabal-tzeko saiakera, ekintza berriak (Larraindantza kasu) eta aldarrikapenen indarra:natur ondarearen defensa, gune autoges-tionatu eta gaztetxeena, euskal preso po-litikoak eta Sebas etxeratzearen aldarria,borroka feminista, pentsiodunei errekono-zimendua eta Altsakukoak aske! oihua etajai euskaldunen lanketa.Ezin ahaztu, noski, hau guztia posible

egin duzuenok: txosna txanda egin dute-nak; muntaian jardundakoak; Txona etaBittor; Gazteen eguneko kuadrillak; Ha-ritz, errekako gidari; Soarte eta BARREN,argazkilari; Sahatzu, sukaldari; Uda-leko/brigadako/mankomunitateko langi-leak, Elgoibarko elkarteak (Egur,

Elgoibarko Izarra, Narrutsik, Jaiki, GazteAsanblada, Sebas Etxera, Sare, Duinta-suna, Sinuose, dantza ikastaroko ikas-leak, gaiteroak…) eta, noski, era bateraedo bestera, jai egitarauko ekintzetanparte hartu duzuen guztiok. Denon arteansoilik dira posible jaiak, denon artean soi-lik hartzen du zentzua gure aldarriak: jai-xak herritik eta herrixantzako!Seguru ahaztu dugula norbait, eta se-

guru egin ditugula hanka-sartzeak geukere. Gure jardunarekin kalterik eragin ba-dugu, kontuan hartu eta hobetzen saiatukogara. Hurrengo urtean ere gogoz eta in-darrez beteta bueltatuko gara! Aupa El-goibar!.

Maalako Jai Batzordea

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

VII. URTEURRENA

LeireUgarteburu Gabilondo

Urteko egun guztietanbizi eta biziko

gure gogo-bihotzetanmaite hori!

Etxekoak2011 - 08 - 18

Miguel Arrieta Usabel2018ko abuztuaren 21ean hil zen, 87 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

1087 alea:Maquetación 1 06/09/18 10:37 Página 5

Page 6: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

6 MOTZEAN

Bigarren eskuko azoka domekan, Mendaron

Domekan, irailaren 9an, bigarren es-kuko azoka izango da Mendaroko fron-toian 11:00etatik 14:30era bitartean.Etxean bazterrera utzitako arropak, zapa-tak, liburuak zein bestelako tresna edohornidurak saldu ahal izango dira, bainaez komertzioetako produktuak. Horrela,saltzen diren horiek berrerabili egin ahalizango dira. Aurrez azokan erosketakegin dituztenek aukera politak lortu di-tuzte eta antolatzaileak ere pozik daude.Ondorioz, beren asmoa da abenduanbeste bat antolatzea eta arrakasta beraizanez gero, aurrerantzean hiru hilabe-tean behin bat egitea. Jendea saleroske-tan ari den bitartean txikienek ere izangodute beren txokoa frontoian. Izan ere,artea eta birziklapenarekin lotutako Man-dira Studio proiektua jarri dute abianMendaron, eta azokan haurrentzako bir-ziklatze tailerra izango da jolastu etaikasteko.

Kataluniako preso politikoenaldeko keinua

Katalunian ezezik, Euskal Herriko hain-bat txokotan ere hasi dira Kataluniakopreso politikoen aldeko ikurrak jartzen. Ka-taluniako preso politikoei elkartasuna adie-razteko Elgoibarren ere ipini zituzten lazohoriak astelehenean San Frantziskotik Ura-zandira artean Deba Ibaia gurutzatzenduen zubiko barandetan.

Jon Zubiaurrek jaso du Sallobenteko saria

Sallobenteko jaietanauzoko elkarteak zozke-tatu zuen txahalak baduirabazlea. 41.103 zen-bakiaren jabeak, Jon Zu-biaurrek, eraman dusaria. Txahalaren ordez,baina, dirua jaso du:1.205 euro, txahalak di-rutan balio duena hainzuzen ere.

Hiru haur parketako zoruak berritu dituzteabuztuan Elgoibarren

Gomazko zoru berria jarri du Elgoibarko Udalak herriko hiru jolas parke-tan: Maalan, Giza eskubideen parkean eta Santa Klaran. Aldaketalanak abuztuan egin dituzte.

Hiru jolas guneen zoruaren azalera kontuan hartuta, 450 metro koadro berritudituzte guztira, eta lanok 38.000 euroko kostua izan dute. Lanean hasi aurretik Ane Beitia alkateak adierazi zuen familiak sarritan joaten

diren hiru gune direla eta erabilera eta denboraren joanaren ondorioz gomanahiko gastatuta zegoela. "Lan hauen bitartez instalazioak ahalik eta ondoenmantentzea da gure asmoa, eta era berean, erabiltzaileek segurtasun handiagoaizatea”.

Skate parkea BasartenBestalde, Elgoibarko Udalak kendu egin ditu Urazandin zeuden patinatzeko

instalazioak eta leku horretan aparkatzeko leku gehiago sortu ditu. Skate zaleak,baina, ez dira tokirik gabe geldituko, beste skatepark bat egiteko lanak iraileanhasiko dituelako Udalak. Basarte auzoan dagoen berdegune batean eraikikodute skate parkea eta hormigoizkoa izango da.

1087 alea:Maquetación 1 06/09/18 10:37 Página 6

Page 7: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

MOTZEAN 7

IMH-EHUko Digital Manufacturing masterrak Eusko Jaurlaritzaren errekonozimendu duala jaso du

Emakumeentzako bi ahalduntze saio irailean Elgoibarren

Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak antolatutabi ahalduntze saio izango dira irailean emakumeen-tzako. 17an, hazkunde pertsonala irakurketa bideznola landu daitekeen irakatsiko dute, eta 24koa, Ahiz-patasuna gure armarik onena izenburupean egingodena, hausnarketa saioa izango da. Loredi Salegik gi-datuko ditu saioak kultur etxean. Doakoak eta irekiakizan arren, aurrez izena eman behar da, HerritarrenArreta zerbitzura deituta (943 741 050).

Gizonezkoentzako elkarbizitza tailerra Upai Goiti baserrian

Zarauzko Toka gizonezkoen taldeak antolatu etalagunduta, gizonezkoentzako tailerra izango da irai-laren 14tik 16ra bitartean Sallobenteko Upai Goiti ba-serrian. Gizonezkoek gorputza, harremanak etasexualitatea gaiak landuko dituzte, Vicente Dominguezcoachak gidatutako saioan. 20 lagunentzako lekuaegongo da, eta asteburuko egonaldiak 150 eurobalio ditu. Izena emateko: 627 117 819 (Izan).

Jaietan Maalan izandako eraso sexista salatu zuten herritarrek

Irailaren 25ean jarriko du abian IMH Elgoibarko Makina Erremintaren Ins-titutuko Ingeniaritza Dualaren Eskolak Digital Manufacturing unibertsitate-masterra, EHUrekin batera. Masterrak baimen ofiziala jaso zuen ekaineaneta abuztuan errekonozimendu duala jaso du Eusko Jaurlaritzatik, biakeman dizkio Euskal Unibertsitate Sistemaren kalitatea ebaluatu eta egiazta-tzen duen UNIBASQ agentziak.Digital Manufacturingeko Unibertsitate Masterraren programa inguruko

puntako enpresekin elkarlanean diseinatu du IMHk. Enpresa horiek edukiakzehazten lagundu dute eta hainbat arlotako prestakuntza emango dute: fa-brikazio aurreratuko ingeniaritzaren gaitasun teknikoak (automatika, meka-nika, elektronika...), industria-antolaketako oinarriak, eta digitalizazioindustrialaren behar berriak konektatutako fabrika adimendunetarako. Izanere, industriaren digitalizazioan sortutako testuinguru industrial berriari bu-ruzko prestakuntza zehatza ematea da masterraren helburuetariko bat,baita fabrika adimentsua erraztasunez erabiliko dituzten espezialistak pres-tatzea ere.Masterra, bi urtean barrena, formato dualean irakatsiko dute. Hau da

ikaslea eskolan eta enpresa batean arituko da eta alternantzia egingo duenenpresan gutxienez %50eko lan-kontratua izango du. Masterreko eskolateorikoak emateko IMHko instalazioez gain, Tecnalia, CFAA-Zamudio etaIK4-Ideko ere baliatuko dituzte.

Gizonezko batek hitzez eta fisikoki eraso zion emakume bati Maalako Gune Askean, sanbartolomeetako Gazteen Egunean,goizaldeko laurak inguruan. Gertatutakoa salatzeko eta biktimari babesa adierazteko, abuztuaren 30ean ordu laurdeneko elkarre-taratze isila egin zuten Kalegoen plazan herritarrek, Narrutsik taldearen deiari erantzunez, eta deiarekin bat egin zuten ElgoibarkoUdalak eta Elgoibarko Emakumeen Kontseiluak. Eraso sexistaren aurkako protokoloa martxan jarri zuen Narrutsik taldeak, eta ema-kumeen aurkako indarkeriari erantzun publikoa emateko protokolo instituzionala Udalak. Erasotuari babes osoa eskaintzea izan datalde, erakunde eta herritarren asmo nagusia.

1087 alea:Maquetación 1 06/09/18 10:38 Página 7

Page 8: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

Jai-giroak elkartzen ditu Makillak kuadrillakoak eta batez ereTxiki Egunak. Aurten bete dituzte 50 urte lehenengoz Txiki Egu-nean elkartu eta taldean irteten hasi zirela; neska eta mutil,

denak elkarrekin, garai hartan ohikoa ez bazen ere. Gogoan dute1968.urtean irten zirela lehenengoz taldean, baina nola elkarezagutu zuten ez dute horren garbi elkarrizketarako batu diren la-gunek. Kuadrillako batek esan du neskak Sigmako jaietan dantzaegitera joan zirela eta handik bueltan, plazan elkartu zirela gaurkuadrillako dituzten mutilekin. “Orain gure kuadrillakoak direnakez zeuden Sigman behintzat, eta gainera guretzat hauek "umeak"ziren, guk pixka bat zaharragoak nahi izaten genituelako dantza-rako. Baina han aspertu ginenean plaza aldera etorri eta Bolato-kiko parkean aurkitu genituen eta hantxe berbetan hasi eta gaurarte!”. Hala entzuna dio Eloisa Zubiaurrek lagunari. Hantxe izanzuten lehen harremana, eta gerora, Bandak plazan eskaintzenzuen dantzaldian, sendotu zuten harreman hori, pixkanaka.Batez beste 14 urte zituzten lehen aldiz elkartu ziren hartan

eta gaztetxoegiak ziren taberna batera sartzeko, beraz, ziurrenikogitartekoren bat jango zuten elkarrekin, urte batzuk gerorago hasizirelako Txiki Egunez elkarrekin bazkaltzen. Ez zen ohikoa sasoihartan neska eta mutilak kuadrillan elkarrekin ibiltzea eta Jose Ina-zio Jauregik ondo gogoan du bera baino lau urte zaharragoa zenlehengusu batek nola egin zion haserre Txiki Egunean neskekin

joan zirelako. “Orduan, Txiki Egunean kuadrillan irtetea mutilengauza zen gehienen ustez”, esan du Mari Fran Juaristik. Besteen esanak kontuan hartu gabe, 50 urtez bizi izan dute

Txiki Eguna kuadrillan eta bestelako ospakizunak ere egin izan di-tuzte. Jose Luis Mujikak gogoratu du jaietako umeen egun batez,ordurako ume izan ez arren, kuadrillako gizonezkoak majorettejantzita irten zirela: “Majorette batzuk etorri ziren Frantziatik etahaiek imitatuz gonak jantzita irten ginen herrian. Kalejiran ibiliginen, eta gero dantzan jardun ginen, plazako kioskoan”.2003an, berriz, Expresion Sonorak plazan azken kontzertuaeman zuenean, Iron Maiden, Pantera, Mago de Oz eta antze-koen kamiseta beltzak jantzita ibili ziren plazan. “Kontzertu osteanMaala aldera gerturatu ginenean, hura lotsa pasatu zuten gureseme-alabek, gaztetxoak ziren-eta orduan”, gogoratu dute.Ospakizunak, baina, ez dira aurtengo jaietarako mugatu.

1988an, Idotorben elkartu ziren kuadrillakoak eta haien senitar-tekoak. “Kuadrillan badira senar-emazteak, baina beste batzuensenarrak edo emazteak ez dira kuadrillakoak eta pegaos esatendiegu, beti ere bromatan. Baina behin, San Pedroko ospakizunhura egin genuenean, hala izendatu zituzten Egin egunkarian etaorduan kontuak”, esan du artikulua gordeta daukan Jose Luis Mu-jikak. Mari Fran Juaristik dio kuadrillakoekin ezkondutako horieklekuz kanpo ere sentitzen direla batzuetan eurek urteak atzera egin

8 ERREPORTAJEA

Txiki Egunean, Makillak kuadrilla handiEgiazko lagunak makila eta txakurra omen dira, baina Makillak izenaren baitan gordetzen dena Elgoibarko lagun kuadrilla bat da. Aurtenurte berezia da beraientzat, eta bereziak, oso bereziak izan dira haientzat amaitu berri diren sanbartolomeak. Izan ere, orain dela 50 baturte argazkiko andra-gizonak batu eta Txiki Egunez elkarrekin irtetzen hasi ziren. Horregatik, abuztuaren 27an, Txiki Egunean, talde-ar-gazkia atera zuten plazan. Txiki Eguneko ospakizunez eta Makillak kuadrillaren nondik norakoez jardun gara haiekin, eta elkarrizketan,barre handiak egin dituzte mahaira batutako lagunek. Bideoa: www.barren.eus

- IRATI AGIRREAZALDEGI -

Makillak kuadrilla abuztuaren 27ko ospakizunean.

1087 alea:Maquetación 1 06/09/18 10:38 Página 8

Page 9: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

eta sasoi bateko kontuak gogora ekar-tzen hasten direnean. Eloisak garbidauka: “senar-emazte izan ala ez,Makillakeko neskontzat kuadrillakomutilak gure mutilak izan dira beti etaez ditzala inork berentzat hartu”.Garai batean izan zen eibartarrekindantza egin zutelako kuadrillatik “baz-tertu“ zuten mutilik.

MENDE ERDIAurtengo Txiki Egunean bete dute

mende erdi elkarrekin irteten hasi zire-netik, eta urteurrena gogoratzeko hainbat jarduera egin dituzte.Gaztetan, Deban, hondartzako futbol txapelketan parte hartzenzuten eta hura gogoratuz aurten kuadrillako mutilek Debako hon-dartzan futbol partida jokatu dute. “Lehiaketatik kanpo, noski, gureadinean ez gaudelako inoren kontra aritzeko; pozik gaude, inorlesionatu ez zelako. Eta, jakina, partida ostean bazkaria egin ge-nuen, eguna biribiltzeko”, esan digu Mujikak.Abuztuaren 27rako 50. urteurreneko zapi gorri bana eta eta

txapelak prestatu zituzten. Horiek jantzi, Bear Dana elkartean el-karrekin gosaldu eta gero eliza aurrean aurreskua dantzatu zienAitor Asenjok. Urtemuga, baina, ezin zorionak abestia kantatugabe amaitu. Mauxitxa txarangakoek jo zieten pieza. Ondoren,Mauxitxakoekin talde-argazkia egin, kuadrillan urteotan hildakoakgogoratu eta aurtengorako propio sortu duten ereserkia abestuzuten. Kuadrillako kideek egin dute abestia: musika, Txomin Mu-jikak, eta hitzak, Jose Luis Mujikak.

MAUXITXA TXARANGAREN LEHEN PAUSOAKMauxitxa txaranga ezin zen Makillak kuadrillakoen urteurren

ekitaldian falta. Izan ere, Mauxitxa bera Makillak kuadrillako ba-tzuek sortutakoa da, Mauxitxa izena geroago hartu bazuen ere.Izena bera ere Makillak izan beharko luke gaurko txarangak, kua-drillako hainbaten ustez. “Gure kuadrillako hainbat mutil hasi zirentxarangarekin (Luis eta Victor Zubiaurre, Txomin Mujika, RicardoMujika, Juan Luis Arregi, Ricardo Gorriti eta Jose Alberto Ansola)eta gerora sartu ziren herriko beste musikari batzuk. ZuzendariaJose Alberto Ansola Mauxitxa zen, eta haren izena hartu zuen txa-rangak, norbaitek halaxe esango zuelako”. Eloisa Zubiaurrek eta Mari Fran Juaristik gogoan dute txa-

ranga lehen aldiz Txiki Egunean irten zenean, euren kuadri-llako alkandorak jantzita ibili zirela denak kalean, baitxarangakideak eta baita gainerako kuadrillako lagunak.Ondo gogoan dute, era berean, kasaka haiek nola egin zi-tuzten ere. “Ez geneukan apenas dirurik eta merkealdian erosigenuen loredun oihala Eibarko Galerias Preciadosen. Kuadri-llako baten izeba jostunak moztu zuen eta gero bakoitzakbere etxean josi. Txiki Egunean etxera joan ginenean loreguztiak gorputzean itsatsita geneuzkala konturatu ginen eta

garbitutakoan kasakek koloreagaldu zutela, baina...”.Kasakek galdu zuten kolo-

rea, baina Makillak kuadrilla-koek ez dute umore etakanturako grinik galdu. Urte as-koan halaxe jarraitzeko asmoadute gainera, eta 75. urteurrenabete zain egon gabe, gauzadiren artean, ospatzen jarrai-tzeko gogoa agertu dute.“Baina hemendik aurrera ospa-kizunen arteko denbora tarteaklaburragoak izan behar dira,gehienez bost urtekoak”, botadu Mari Fran Juaristik. Makillaktaldeak ez du sortu zeneko iza-era galdu nahi eta ez du ema-ten galduko duenik gainera.

ERREPORTAJEA 9

1970ko abuztuaren 25ean txarangakoak eta kuadrillakoak loredun kasaka jantzita.

Makillak kuadrillako hainbat lagun neskak eta mutilak elkartu ziren lehen Txiki Egunean, 1968an.

1087 alea:Maquetación 1 06/09/18 10:38 Página 9

Page 10: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

10

Pinuak gaixotu diraUdazkena iritsi aurretik kolore arrea hartu dute gure inguruko pinudiek. Gorritu dira udaz-kenean ere gorritzen ez direnak, eta suak pasatuta moduan daude gero eta mendi sail han-diagoak. Gaixo daude Insignis pinuak, 'Lecanosticta acicola' onddoak jota, eta gaur gaurkoz,gaitzak ez du sendabiderik. Pinadiak jo beste erremediorik ez dute baserritarrek, eta kez-katuta eta haserre daude, pinua bota ostean zer sartu ere ez dutelako garbi. Fama onegirikizan ez arren, eukaliptoa sartzen hasi dira zenbait basozale gure inguruan. Bideoa ikusteko:www.barren.eus.

Gipuzkoa eta Bizkaiko pinudiak gaixorik daude, eta inguru kaltetuenak Azpeitiaeta Errezil ingurua eta Mendaro direla esan berri du Fernando Opakua Gipuz-koako basogintza elkarteko zuzendari teknikoak. Pinus radiata edo Insignis pinua

da gaixotu eta gorritu dena, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko gure mendietan espezierik za-balduena den arbola hain zuzen ere (%33). Edo nahiago bada, basogintza-egurgintzasektorearentzako espezierik errentagarriena dena da hilzorian dagoena, urtetan gure ba-serritarrentzat ekonomia-iturri nagusia izan dena. Datu bat: gaur egun, Insignis pinua etaeukaliptoa dira gehien aprobetxatzen diren espezieak Euskal Herrian (mozteen %80 eta%13, hurrenez hurren). Gaitza izugarri azkar ari da zabaltzen eta esan barik doa baserri-tarrak kezkatuta daudela oso. Baserritarrak diogu, Bizkaiko eta Gipuzkoako mendien %80jabetza pribatukoak direlako eta baserritarrak direlako jabe horietako asko, Euskadiko Egu-rraren Elkarteak emandako datuen arabera. Horregatik jo dugu haiengana beste inoren-gana baino lehen, lehenaz gain -errazik ez zutelako lehen ere- asko ilundu zaielakoetorkizuna. Baina ez dira kaltetu bakarrak, jakina, asko direlako basogintza-egurgintzasektoretik bizi direnak gurean: basogintzan dihardutenak, zerretakoak, papergintzakoak,altzarigintzakoak... Pinu egurrak diru asko mugitzen du, eta askori ematen die jaten. Datueguneraturik ez dago, baina kalkulatzen da egurretarako 10.000 tona bat egur mugitzendela hemen egunero (500.000 bat euro), eta papererako 2.500 bat tona.

- AINARA ARGOITIA-

u MANUEL OLARIAGA BASOZAINA

Eibar, Soraluze, Elgoibar eta Mendarokobasozaina da Manuel Olariaga, eta egu-notan, inoiz baino lanpetuago dabil. Gaurere beteta du itxarongela. Kezkatuta jo-aten zaizkio baserritarrak, gaitzak jo-tako pinudiekin zer egin ez dakitela.

w Zerk gorritu ditu pinudiak?Lecanosticta acicola onddoak sortu-

tako gaitzak. Onddoa espora bidez za-baltzen da, eta pinu gorriari erasaten dio;tomateari-eta eragiten dion gorrinaren an-tzeko gaitza da, pinua hiltzen duena.Ameriketatik etorritako gaitza da; munduglobalizatu honen ondorio zuzena. Iritsieta bat ez zuen indar handirik hartu,baina, orain, Europan dabilen egur-trafi-koarekin, bazter guztietara zabaldu da,Asiako liztorraren antzera (Vespa velutina).Hemen, Gipuzkoan, Azpeitia, Errezil etaBeizama inguruan bistatu zen gaitza,baina orduan ez zitzaion hainbesterakogarrantzirik eman, eta orain, gain hartu

digu. Hasieran katarroa zena pneumoniabihurtu da, eta orain kontuak! Urtebeterenbarruan beldurgarri zabaldu da. Olatuabezala dator. Etsigarria da. Orain bi-hiruurte prozesionaria edo pinu-beldarrez be-teta zeuden gure pinuak, baina orain ha-lako beldar-zaku bat ikusten baduzu,egon zaitezke pozik, horrek esan nahiduelako pinu hori oraindik sano dagoela,beldar horrek hosto berdea jaten duelakoeta haren kontrako botikak baditugulako.w Zerk eragin du gaitza horren azkarzabaltzea? Hemen gertatu dena da onddo hori

zabaltzeko baldintza ezin hobeak izan di-tugula: hezetasun handia eta tenperatura

ERREPORTAJEA

1087 alea:Maquetación 1 06/09/18 10:38 Página 10

Page 11: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

ERREPORTAJEA 11

egokiak: 30 bat gradu bueltakoak egu-nez eta 18-20 gradukoak gauez. Horre-gatik nabarmendu da orain hau, udan.Udaberrian, susperraldi bat zetorrela erepentsatu zuten askok, pinua freskatzen arizela, baina landarearen berezko zikloareneraginez izan zen hori, ez beste ezergatik.Hasieran esaten zen haranetan, leku ba-xuenetan, hartzen zuela indar handiena,baina orain ikusi da leku eguteretan ereberdin-berdin zabaltzen dela. Onddoa es-pora bidez ugaltzen da eta esporak bi ti-potakoak dira: asexualak edo sexualak.Asexualak masa likatsu batekin botatzenditu onddoak eta ez dira urrutira joaten,baina leku epeletan eta eguteretan, ond-

doak espora sexualak botatzen ditu eta ho-riek edonora eraman ditzake haizeak. w Kaltetutako pinudiak bota beste erre-mediorik ez ei dago. Behintzat ematendu botatakoa eramango duenik badelaorain momentuan, ala?Bai, eta gaitzerdi, merkatua egurra hartuezinda gelditzen den eguna azkena izandaitekeelako hemen. Hemendik dozenaerdi bat urtera ikusi nahi nuke nola da-goen hau! Gaitz honek pinuaren azikuleieragiten die, hostoei. Hostoa galtzen joa-ten da pinua, eta hostorik gabe, landareaito egiten da; hil. Eta hori gertatu aurretiksaldu behar da egurra, duen balioa galduaurretik. Arriagan, Azkarate aldera hartu

eta ezkerretara begiratuz gero, kontura-tuko zara orain urtebeteko paisajeak etagaurkoak ez dutela zerikusirik; basoarenerdia pasa kendu egin dute, eta urteaamaitzerako inguru hori gorri gelditukoda, pinurik gabe.w Laguntzak ere badaude orain mo-mentuan, baina zertarako eta zenbate-koak?Bi tipotako laguntzak daude. Batetik,

gaitz honek kaltetutako pinu jabeek izandituzten galerak arintzeko laguntzakdaude, 5-30 urte bitarteko pinuak dituzte-nentzakoak. Pinuaren adinaren arabera,pinu jabeak 3.000 euro arteko laguntzajaso dezake, beti ere sail horretan beste

“Mundu globalizatu honen ondorio zuzena da gaitz hau”

1087 alea:Maquetación 1 06/09/18 10:38 Página 11

Page 12: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

ERREPORTAJEA12

zerbait landatzeko baldintzarekin. Bizi zi-kloaren erdia bete duten pinuak dituztenek(12-16 bat urtekoak) jasotzen ari dira dirugehien, hektareako 3.000 euro, bainaadin hortatik gora nahiz beherako pinu ja-beentzako diru-laguntzak apalduz doaz,hektareako 1.500 euroraino. Baina, ja-kina, aurrekontuetan diru-kopuru bat ze-haztuta dago horretarako, eta garbiikusten dugu zaku horretan ez dagoeladenentzako lain. Horrez gain, landaketa-rako laguntzak ere badaude, beti ere lan-datuko den hori eukaliptoa ez izatekotan.Eukaliptoa landatu nahi duenak ez daukadiru-laguntza hori jasotzerik, nahiz egonzen sasoi bat eukaliptoa sartzea ere la-gundu zena diruz hemen.w Kalean ez du fama onik eukaliptoaketa itxuraz administrazioak ere ez dunahi. Hain txarra al da?Lurra jaten duela esaten da, baina

azkar hazten den landareak beti du hori.Landare guztiek xurgatzen dute hemen,

baita letxugak ere. Ortuan gertatzen dengauza bera gertatzen da basoan ere, etalurrak behar izaten du deskantsua ere. Eu-kaliptoak du ona aldaketa batetik hiru bo-tealdi ematen dituela: hau da, eukaliptoalandatu, moztu eta berak sortzen ditu be-rriro lakatzak, guk ezer egin beharrikgabe. Eman egiten du azkar eukaliptoaketa hori du ona, azkar datorren landareaklan gutxiago ematen duelako, inguruanhazten diren ote, sasi eta gainerakoeiazkar hartzen dielako gaina. Gerra dau-kagu, baina. Eukaliptoak aurkari askoditu, eta hemen esan behar duguna daeukaliptoak bere alde onak eta txarrak di-tuela, baina basoa zaintzen duenak erebizi behar duela. Baserritarrek lanaegingo lukete gustura mendian, bainapozen bat izatekotan bueltan, berak ezbada sikiera bere ondorengoek zerbait ja-sotzekotan. Hemen alferrik jardutea ezzaio inori gustatzen!. Baserritarrak zahartudira eta lanerako pozik ez dute. Zer nahi

du ba jendeak? Garbi izan behar dugugauza bat: basoak ematen badu, jabeakzainduko duela eta lurra inork ez duelamaite baserritarrek bezainbat, baina janere egunero jan behar dutela.w Eukaliptoa espezie sukoia dela entzuneta irakurri dugu. Beharbada horregatikez du nahi administrazioak? Bai, eukaliptoa espezie sukoia da,

baina bestela ere, gaur basoak daudenmoduan sua piztuko balitz, azkar asko za-balduko litzateke sua, zenbat eta erregaigehiago orduan eta azkarrago zabaltzendelako. Pinua ere zikina zela esaten zensasoi batean, baina lehen, orain 40 baturte, pinudiak garbi-garbi izaten ziren,dena aprobetxatzen zelako. Garoabehiei azpiak egiteko erabiltzen zen, sa-siak mozten ziren landarea haz zedin...Baina gaur, derrigorrean egin behar denaere ez da egiten, hein handi batean pozikez dagoelako. Gaur ere sua piztuko balitzguk nahi baino arinago zabalduko litza-

BASERRITARREN EGONEZINA

Insignis pinuak garrantzi handia du gure basoetan eta gure eko-nomian, nahiz azkeneko hamar urteotan “nekez aberastuko zenpinu-jabe txikirik”. Edozelan ere, eman pinuak eman du gehienhemen urteetan, eta egon ere, horrexegatik dago horrenbeste gurebueltan. Hemen bertoko arbola espezieen aldean azkar haztenda pinua eta errentagarriena ere bera izan da, errentagarritasunadirutan neurtuz gero behinik behin. Etekina aterako bazaio, baina,lana ere gogotik egin behar da pinudian, pinua landatzen denlekuan zikin asko hazten delako. Sasia, otea, garoa... pinu-lan-dara baino azkarrago hazten dira, eta garbitu ezean, ilunperakondenatzen dute pinua, heriotz geldora. “Landatzen denetik le-henengo hamabost bat urtean lan handia ematen du. Pinu-landa-ren bueltak garbitu; haizeak, elurrak eta bestelako aldagaiekbehea jotzeraino okertzen dituzten landare gazteak estakekin-edotentetu; hazten doan ahala landareari berari beheko adarrakkendu; bakandu eta entresakak egin... Lanordu asko, bueltan ja-sotzen dena jasotzeko. Lehengo pinuen diruak mendi-bideak egi-ten eta baserriak konpontzen joan zitzaizkigun hemen. Poltsikotaraez zitzaigun askorik aillegatu”, esan du Iñaki Elortza Kortaberrik.Bera izango da Mendaron baso sail gehien dituena, baina gai-tzak hemezortzi bat hektarea gorritu dizkio eta egin berri ditu laubat hektarea baso kentzeko paperak. Etsita igartzen zaio. Kalean lan egindakoa da Iñaki, gaur baserritik bizi bada ere.

Aita gaixotu zitzaionean laga zuen tailerreko lana baserriaren ar-

dura hartzeko, baina ordutik majo aldatu dira gauzak. “Gauregun enpresarik eskasenetako baldintzetan ere ezin du bizi 40hektarea-baso dituen batek. Pinutik dirua ateratzeko lur sail ikara-garriak izan behar dira eta halako lur jaberik hemen ez dago”.Kontuak atera ditu. Aita gaixotu zitzaionean zortzi pezetatan erosizuen pinu-landarea Olatzen, eta orain, 25 zentimotan erosi du.Lehen, krisia etorri aurretik, metro kubiko pinu-egurragatik 100 bateuro jaso zituzten baserritarrek; orain, berriz, primerako metro ku-biko egurragatik, “kasurik onenean”, 50 bat euro ordaintzen dieerosleak, eta 45 bat euro ematen diete pittin bat kalitate apala-goko egurragatik. Iazko neguan bota zuen hiru bat hektareakolur-saila eta hura garbitu eta berriro landareak sartzeko, bi baso-langile ditu hartuta orain bi egunerako, aldakako ebakuntza eginberritan ez delako gauza lan hori berak egiteko. Eta jakina, haieiere ordaindu egin behar die; “eguneko 120 eurona”. “Gaixo hauetorri da orain, baina hau etorri ez balitz ere, hemen ez zegoenplan onik. Eta mendian horrenbeste ordu eman eta horrenbesteneke hartu eta bueltan ezer jaso behar ez badugu, hobe denadagoenetan laga”, gehitu du. Lau hektarea botatzeko paperak egin berri ditu Kortaberrik,

baina ohartarazi du eroslea topatzen ere ez dagoela beti erraza,ohiko erosleek urtebeterako egurra erosia dutelako dagoenekoeta egurra ezin delako denbora luzez metatu, “ez aurretik eta eztamanipulatu ondorenean ere”. Baserritarrek, baina, presa dute.

1087 alea:Maquetación 1 06/09/18 10:38 Página 12

Page 13: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

ERREPORTAJEA 13

teke hemen. Hori bai, ez dezagun ahaztusute gehienak geure arduragabekeriz piz-ten direla, hemen eta gainerako bazterguztietan.w Galduta daude baserritarrak, zersartu ez dakitela. Zer esaten diezu? Normala. Begira, duela ehun bat urte

sartu zen hemen Insignis pinua eta tartehonetan lan asko sortu du eta aho askorieman die jaten. Pinuagatik daude tentegaur baserri asko hemen. Jendeak uste ezarren, baserriak bizirauteko bakarrik emandu hemen beti. Jateko lain bakarrik ema-ten du baserriak, eta hori da orain eta zenlehen. Gipuzkoa eta Bizkaiko lur aldapakdauden eskasenak dira nekazaritzarako,ia dena eskuz egin behar delako, etaklima oso hezea da. Lur sailak ere oso txi-kiak dira hemen; minifundioa da gurea.Batez beste, baserriak 7 bat hektareakoakdira Gipuzkoan, eta historikoki, baserriangelditu den maiorazgoa jateko adina eginezinda ibili da hemen. Etxetik kanpora ir-

teten zirenek egin dute aurrera hemen, etaEuskal Herriko despentsa Nafarroa izanda beti. Nekazaritza derrigorrean egin dahemen, besterik ez zegoelako, baina ezbehintzat Euskal Herriko lurrak egokiak di-relako horretarako, ez behintzat Gipuzkoaeta Bizkaikoak. Eta orain, zer? Orain, bat-batean, goitik behera apurtu zaigu gazte-lua. Demagogia pixkat eginda erantzunerraza du zure galderak: pinua ez denedozer landa zenezake. Baina zer dapinua bezain errentagarri?w Dirutza handia mugitzen du egurrakgurean. Baserritarrak aipatu ditugu,baina nago ez ote dagoen ekonomiaoso bat arriskuan.Arriskuan edo galdera ikur handi baten

azpian bai behintzat. Epe ertainera arazoaizango dugu hemen, latza. Egurraren in-dustriak ez du etorkizun argirik, Insignisarenmerkatua amaitzera doalako, ikatzarenaamaitu zen bezalaxe. Tratamendu fitosani-tario esperimentalak egiten ari dira ikerketa

zentroetan. Gaitzarekiko erresistenteaden landarea lortu nahian ari dira labo-rategietan, baina... Egunero etortzenzaizkit niri bulegora baserritarrak nireahotik zerbait topatu dutela entzunnahian, baina gezurretan ariko nintza-teke hori laster ikusiko dugula esangobanu. Amets bat baino ez da hori mo-mentuz. Norbere burua ito gabe, bainaahal den arinen mugitzeko esaten dietnik denei, mugitzeko eta botatzekopinua balioa daukan bitartean.w Zein da hona etortzen direnen kezkanagusia?Ikaragarri. Kezka nagusia? Hemen

esan ditugunak. Basoak bota beste ir-tenbiderik ez dutela ulertu dute, bainaondorenak kezkatzen ditu. Aipatzendizkiegu Insignisa ez diren beste espe-zie batzuk, baina jendeak ez ditu eza-gutzen eta dena da kezka. Crytomeriajaponica koniferoa, eukaliptoa eta ha-lakoak landatzen ari dira.

Ahalbait arinen saldu nahi dituzte pinudiak, gaitzak arbolen hos-toak gorritu baditu ere, momentuz egurra saltzeko moduan dago-elako, baina laster hori ere ez. Hala, pinudi kaltetuak botatzenari dira basozaleak, Gipuzkoako Foru Aldundia ematen ari dendiru-laguntzak baliatuta. Pinuen adinaren araberako laguntzak ematen ditu Foru Aldun-

diak, baina diru hori jasotzeko baserritarra derrigortuta dago bo-tatakoen ordez beste arbola batzuk landatzera sail horretan, etagehienek hor ikusten dute arazoa. “Zer sartu ez dakigula gaude,eta jakina erabaki egin behar dugu, sartzeko errazen eta merkeenpinua bota berritan egoten delako, garbien orduan egoten de-lako. Hori da hemen arazo handiena orain. Garbi dago Insignispinurik ezin dugula sartu, baina zein beste aukera daukagu? Eu-kaliptoa aitatzen dute batzuek, baina eskasa ei da mendiarentzat.Dena lehortzen ei du eta zikina ere bada”, dio Elgoibarko Ubai-

Txiki baserriko Prudentzio Izagirrek. Pinua bera ere ez da denenbegiko, jakina, eta pinuzaleen artean bada halakoren batek/ba-tzuek gaitza apropos zabaldu duela uste duenik ere. “Bai, neukere entzun dut abionetaren kontua, baina ez dut horretan sinisten.Pinua zikina denik ere ez dut uste. Guk onddo ederrak mordoahartu ditugu pinadian. Espezie garbiena ere ez da, baina inguruagarbi zainduz gero, pinuak beti ematen du, garbiketa lanak nor-berak egiten baditu behintzat. Sasoi batean, baserrian obrarenbat egin behar zenean baserritarrak beti zuen pinua lagun.Onddo ederrak ere jaso izan ditugu guk pinudian”, gehitu du Iza-girrek. Aittola Zaharreko semea da bera eta Ubai-Txikira ezkonduberritan etxe atarian sartu zuen arbolari begira ari da. “44 baturte ditu. Ederra zer dago ba! Horri begira egon daiteke, bainabegiratu Morkaiko aldera edo Karakate aldera, edo Azkarate al-dera nahiago baduzu. Tristura ematen du horrek”, goibeldu da.

Iñaki Elortza Prudentzio Izagirre Miguel Juaristi

1087 alea:Maquetación 1 06/09/18 10:38 Página 13

Page 14: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

Lau-bost urtean bi aldiz balio handiagoa izango luketen 29 baturteko pinuak eta lau bat urteko pinu gazteak ditu, gaitzak jotadenak. Etxera bidean egunero ikusten ditu onddoak kaltetutakopinu gazteak errepidearen bi aldeetara. “Horrenbeste lan eginda,eta orain ez daukat nik hor ezer jasotzerik. Lana besterik ez be-rriro. Bost bat urtean ez da hemen pinurik izango. Hiru urte aurretikjarriko da Morkaikoko gurutzea Elgoibartikikusteko moduan”.Antzeko ikusmira dute Arriaga auzoan

ere. Begiratzen duen lekura begiratuta, gorriikusten ditu bazterrak Lizundia-Txabolako Mi-guel Juaristik. “Arraria ematen du honek”. Ba-serritarrak “galduta” daudela dio,informaziorik gabe eta “gorrinaren trazako”gaitza zerk sortzen duen igarri ezinda. “Inorkez digu irtenbiderik ematen. Lehen geneukan erraza, eta orainhau!”. Pinuak aurrez ere beste gaitz batzuk izan dituela oroitu du,baina honek bezala hiltzera eraman duenik ez. Hau gogorra dagero! Duela lau bat hilabete berdetzera-edo egin zuten, bainaorain, lehen baino gorriago daude denak. Bota bai, baina zersartu? Eukaliptoa?”

EUKALIPTOA EZTABAIDAGAIIrten du eztabaida askotarako ematen duen landarearen ize-

nak. Aldekoak eta kontrakoak ditu. Kortaberri Nitens eukalipto-landara sartzen ari da iaz kendutako baso zatian. “Nik ez dakitonena den, baina ematekotan honek ematen du zerbait. Azkarhazten da, 13 bat urtera jo daiteke, jotako denak balio du, izotzbeltza etorrita ere aurrera egiten du, ez du pinuak beste lanik es-katzen eta urte guztian sartu daiteke, eta ez pinua moduan ne-guan bakarrik; hori erraztasun handia da lanerako. Txarra dela?Ez dakit ba nik. Arrazoi sendoagoak beharko nituzke kontra egi-teko. Eukaliptoan dauka esperantza jarrita. “Eukaliptoan eta jubi-lazioan”. Kortaberri lanean ari den lekutik gertu garbi ikus daitekeeukaliptoari denek aitortzen dioten alde on hori. Mendi bideazgaineko zatian, izeia sartu zuten orain lau urte, eta azpiko alderabi urteko eukalipto arbolak daude. Belaunetik beherako altueradute izeiek eta pare bat metro izango dute eukaliptoek. Eukaliptoaren alde egin du Santi Uzuriaga ere urtetan baso-

gintzan jardundakoak etxeko sailetan, eta entzun behar izan duhorregatik. Sartu berritan, ez zitzaiola lar gustatzen esanez joanzitzaion auzorik hurbilena. “85 bat urteko gizona da, baserrianjaio, hazi eta bizi izan dena beti eta halaxe esan zidan: ‘Hi,Santi, ez jatak ba horixe askorik gustatzen?’ Eta erantzun eginnion, kargu hartzeko barik jakitze aldera, nik ez daukadalako ezalde ez kontra egiteko motiborik: ‘Zenbat ikusi dok ba hikhemen?’. Mallabin, gure parajean, lau bat hektarea eukalipto ezdira egongo! Pentsa noraino sartuta daukagun hemen eukalipto-aren kontrako run-runa, administrazioko goiko instantziek zabal-dutakoa. Eukaliptoak ura xurgatu eta lurra pobretzen ei du, bainalandare denek pobretzen dute lurra eta horretarako sortu ditugu

ongarriak. Insignis sailak ere ongarritu behar izan ditugu eta ezda tragediarik egin. ‘Eukaliptoa errezto erretzen da’. Ez, eukalip-toa erretzen da, beste denen moduan. Hemen, 89an sute handiakizan zirenean, suak harrapatu zuen dena erre zuen, sua zabal-tzeko baldintza on asko batu zirelako”. Mahai baten bueltan jarrieta eukaliptoaren gainean “zintzo” berba egiteko beharra ikusten

du Uzuriagak, baina errentagarritasun ekono-mikoaren faktorea hasieratik mahai gaineanjarrita. “Ez du balio tontokeriak esateak”.“Ekonomiak mugitzen du mundua eta

mendi kontuetan zergatik laga behar da betialde batera?”, bota du. Mendia zertarakonahi den galderari zintzo erantzun beharzaiola dio eta gaur arte moduan irizpide eko-nomikoen arabera erantzunda, argi du euka-

liptoa aukera ona dela. “Ez da aukera bakarra izango, baina baiaukera on bat. Gaur arte ez da planteatu ere egin hemen, piñoifinkora ibili garelako beti. Gauza bat izan behar dugu argi. Eko-nomikoki basoa errentagarria ez bada, zikina geldituko da. Etahori ez da mehatxua, eta ezta mendekua ere; egia baizik”. Garbidu pinuak dirua eman duelako daudela “gehiago edo gutxiago”mendiak garbi. “‘Mendia denona da’ eta halakoak entzuten di-tugu sarri, baina hemen mendiak jabeak ditu. Udaletxea ere de-nona da, baina itxi egiten dute, ezta? Bada, horixe. Mendiak,gehiago edo gutxiago garbi daude, baserritarrek garbitu dituzte-lako. Eta ez noa ni dominarik jartzera paparrean, dirua jaso du-gulako garbitu ditugulako, baina aizu, inor ez doa hemen sasirikebagitzera basoak dirurik ematen ez badu e! Baserritarra ere gim-nasiora arinago joango litzateke gaur, desbrozadora hartuta men-dira baino”. Haserre dago Uzuriaga. Arazoa larria dela dio,baina ez du administrazioa larrituta ikusten. Hemen bertako es-pezien alde egitea ez du txarto ikusten, baina “diru-laguntzekinbat edo beste egitera behartzen jardutea”, bai. “Pago sailak anek-dotikoak izango dira hemen beti, kapritxozkoak. Eta bai, sartukodu nonork pagoa, eramango du administrazioak hori egitera diru-laguntzekin, baina ez dezala pentsa gero berak aginduko dueniksail horretan. Baserritarrak berea izango du saila erregistroan etaeskrituretan, baina han, agindu, Etxe Handiak aginduko du”. Haserre dago administrazioarekin, iruditzen zaiolako hein

batean haren “meritua” dela hau. Esan du historikoki landarahaztegiak izan direla Euskal Herrian eta baserritarrek landareonenak zituztenengana jo izan dutela erostera, harik eta ge-netikoki eraldatutako landareak iritsi ziren arte. “Etorri zen ad-ministrazioa eta esan zigun guk ez genekiela,abarka-galtzetan genbiltzala gu eta teknikoak eurek zituztela.Hobekuntza genetikoekin hasi ziren, eta joan ziren kanporabila Txilera eta Zeelanda Berrira eta. Eta diru-laguntzak jaso-tzeko, euren landareak erosi behar izan genituen gero guketa zabaldu ziren hemen ordura arte ezagutzen ez genituengaitzak. Ez daukat hau argi demostratzeko modurik, bainabileretan esateko lotsarik ere ez”.

ERREPORTAJEA14

“Ekonomikoki ematen

ez badu, zikinak

geldituko dira basoak”

1087 alea:Maquetación 1 06/09/18 10:38 Página 14

Page 15: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

KULTURA 15

Gune Askekoak pozik jaietako parte-hartzearekin

Maalako Gune Asketik San Bartolomejaien balorazio orokorra egin dute. Eraso se-xista salatzeaz gain, jaiek erakutsitako al-derdi ona azpimarratu dute. Jende dezenteibili dela jakinarazi dute, bereziki musika ikus-kizunetan. Abuztuaren 23ko bazkarian 100lagunetik gora elkartu ziren Maalan eta gaz-teen egunean 400etik gora Sigman. Aldarri-kapenak ere izan du lekua Gune Askean etanatura, feminismoa eta presoen eta pentsioengaiak azaleratu dituzte. Jaiak amaituta eske-rrak eman dizkiete txosnetan jardun duten200 lagunei eta ekintzetan lagundu dutentalde eta norbanakoei.

Zabalik dago euskaraikasteko matrikulazio epea

Elgoibarko Udal Euskaltegian eta AEKn irai-laren 26ra bitartean egongo da irekita izenaemateko epea. Bestalde, diru laguntzei etabekei buruzko informazioa euskaltegietan eze-zik Udaleko Euskara Sailean ere jaso daiteke:943 744 366 edo [email protected].

Izen-ematea irekitaAmeikutz Musika Eskolan

Mendaroko Ameikutz Musika Eskolak jaki-narazi du oraindik aukera dagoela musika etainstrumentu ikasketetarako izena emateko. Inte-resa dutenek musika eskolara bertara jo be-harko dute.

Umeen antzerki taldea sortzen ari dira Mendaron

HH4 eta HH5. mailetan hasiko direnikasleentzat antzerki taldea sortu nahi duteMendaron. Antzerkia, gorputz adierazpenaeta psikomotrizitatean lantzea da helburua.Andrea Lopez da arduraduna eta izenaemateko zenbaki honetara deitu behar da:688 667 830.

Jaia eta lehia giroa nahastuta Arriaga auzoan

Arriagako jaiak izan ziren joan zen asteburuan eta txapelketekinhasi zituzten jaiak. Ohitura dira txapel eta azeituna hezur lehia-ketak eta aparkalekura gerturatutako gehienek hartu zuten parte.

Gizonezkoetan Casaresek irabazi zuen, txapela 23 metrora jaurtita, etaemakumezkoetan, berriz, Mari Carmen San Martin nagusitu zen, txapela14 metrora botata. Oliba-hezur jaurtiketan, Aritz Telleriak eta Aitzol Urai-nek 12,42 metrora bota zuten hezurra, baina berdinketa hausteko saioaUrainek irabazi zuen; emakumezkoetan, berriz, Amaia Alonsok eramanzuen saria, hezurra 10,38 metrora jaurtita (irabazleak argazkian).Zapatuan ere probek hartu zuten lekua Arriagan. Futbolinean, umee-

tan, Txabi eta Haritz Zubiaurrek irabazi zuten, eta nagusietan, EkaitzOlaizola eta Iñigo Astigarragak. Toka-joan, Julen Mekolalde izan zenirabazlea umeetan, eta Aitor Osoro, helduetan. Musean, berriz, ManuelSalegik eta Jose Mari Zialtzetak osatutako bikotea gailendu zen. Tortillalehiaketa ere antolatu zuten, eta Ainhoa Hermosak eta Ekaitz Olaizolakprestatu zuten epaimahaiaren ustez goxoena. Afaldu aurretik, asto probaere egin zuten. Txibilter astoa aritu zen Jun eta lehertu giza proba talde-aren aurka 480 kiloko harriarekin nork plaza gehiago egin. Astoak ira-bazi zuen, 66 plaza, zinta bat eta 5 metro eginda. Giza probataldekoek 65 plaza, bi zinta eta 2,97 metro osatu zituzten.Txapelketan baino jende gehiago batu zen jatorduetara.100 lagun

inguru elkartu ziren ostiraleko afarian eta beste horrenbeste bat zapatukobazkarian. Dantza lehiaketan, Itziar Zarautz eta Ana Aldapa izan zirenonenak. Sariak ere zozkatu zituzten. Bidaia Ihintza Ugartetxearentzatizan da, eta jan eta edariz betetako orgatila, Iñigo Astigarragarentzako.

1087 alea:Maquetación 1 06/09/18 10:38 Página 15

Page 16: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

KIROLA16

Alcortak irabazi egin du San Bartolome txapelketan,

eta galdu Kopan

Alcorta Forging Group Sanloko seniormutilen taldeak bi partida jokatu zituen as-teburuan Olaizagan. San Bartolome Esku-baloi Txapelketaren 16. ekitaldia jokatuzuten zapatuan. Etxeko taldeak Aviron Ba-yonnais taldea izan zuen aurkari eta elgoi-bartarrek 26-21 irabazi zieten lapurtarrei.Gojko Vucinicek entrenatutako mutilek lehenpartida ofiziala jokatu zuten hurrengo egu-nean, domekan. Euskadiko Kopako estrei-nako partidan Donostiako Egia taldearenbisita jaso zuten elgoibartarrek, eta ezinizan zuten irabazi. Egiak 17-20 irabazizuen partida. Alcortak zapatuan, irailaren8an, jokatuko du Kopako hurrengo partida,hori ere etxean. 13:00etan hasiko da Olai-zaga kiroldegian Tolosaren aurka jokatukoduten partida.

Olidenen idiak nagusi kintopekoen idi-dematan

Idi kintopekoen bosgarren txapelketa jo-katu dute Sigmako probalekuan. Bederatziidi-pare lehiatu ziren hiru jardunalditan: ba-rixakuan, zapatuan eta astelehenean.1.780 kiloko harriari tira egin behar ziotenorduerdiko saioan. Plazara azkena irtenzen Orioko Olidenen idi-pareak irabazizuen txapelketa, bigarren urtez jarraian, etaiazko marka bera eginda: 49 plaza. Az-koitiko Isidro Erretegiko idi pareak egin zuenbigarren 47 plazako markarekin.

Mayi Mujikak hirugarren egin zuen MundukoKopako Matterhorn Ultraks lasterketan

Juan Kruz Gabilondo taldekide ohia omendu du Sevillako Betis futbol klubak

Betis taldeko ordezkarien bisita jaso zuen Juan Kruz Gabilondok Elgoibarko bereetxean. Urte gogor askoren ondoren, 1954. urtean Betis Espainiako Ligako BigarrenMailara igo zuen hamaikakoan izan zen Gabilondo eta klubak eskerrak eman nahi izandizkio orduan egindako guztiagatik. Rafael Gordillo Sevillako Betis futbol taldeko KanpoHarremanetarako zuzendaria eta Manolo Rodriguez Real Betis Balompie Fundaziokokudeatzaileak oroigarri bat eta Betiseko kamiseta oparitu zizkioten Gabilondori, bereizena eta 90 zenbakiarekin. Zenbakiak Gabilondoren adinari egiten dio erreferentzia,maiatzaren 3an bete baitzituen 90 urte. Gabilondo 1953. urtean fitxatu zuen Betisek.Mirandes taldetik, eta berehala egin zuen lekua Betisen ohiko hamaikakoan. Atzelariaritu zen, eta sasoi hartan lau mosketeroak izenez bataiatu zuten laukoteko bat izan zen.Gonzalez atezainak eta Portu eta Cifuentes hegalekoek osatzen zuten laukote hori el-goibartarrarekin batera.

Udako oporraldia oparoa izan daMayi Mujikarentzat. Hasteko, abuz-tuaren 5ean Castellonen jokatu

zuten Cursa per Muntanya Vistabella las-terketan lortu zuen bosgarren postuariesker, mendi lasterketen Espainiako Ko-pako sailkapen nagusiko hirugarren postuaeskuratu du. Jokatutako bost lasterketetakoemaitzak kontuan hartuta, Sandra Sevillanobilbotarrak irabazi du Espainiako Kopa,376 punturekin. Balearetako Bel Calerosailkatu da bigarren postuan (327 puntu) eta euskal selekzioa ordezkatu zuen MayiMujikak egin du hirugarren (300 puntu). Mediterraneoko mendietatik Alpeetara joanzen Mujika eta abuztuaren 24an Suitzako Matterhorn Ultraks lasterketan lehiatu zen,Munduko Skyrunner zirkuituko proba puntuagarrian. Virginia Perez gasteiztarra izanzen emakumezkorik azkarrena, eta Mujikak hirugarren postua lortu zuen 49 kilometroluze eta 3.600 metroko goranzko desnibela zuen lasterketan.

Arg.: Iñaki Aragon

1087 alea:Maquetación 1 06/09/18 10:38 Página 16

Page 17: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

KIROLA 17

Xakelari profesionalak eta afizionatuak batuko ditu

Nazioarteko Danobat Irekiak, Elgoibarren

Neskak futbolera erakartzeko futbol campusa egin zuten

Iaz hasitako bidetik, neskak futbolera erakartzeko FutbolCampusa antolatu dute aurten ere C.D. Elgoibarrek eta Realakelkarlanean, Udalaren laguntzarekin. Campusean parte hartuzuten 37 futbolari gazteek Realeko arduradunek gidatutako en-trenamendu saioetan hartu zuten parte martitzenean, Mintxetan.

Xakelarien erreferente izango da Elgoibar irailean, Nazio-arteko I. Danobat Irekia eta Open Danobat Azpi 2200xake txapelketei esker. Zubi Ondo Xake Taldeak antolatu

ditu biak Danobat enpresaren, Elgoibarko Udalaren eta KirolPatronatuaren laguntzarekin. Nazioarteko I. Danobat Irekia irai-laren 22an eta 23an jokatuko dute IMHko Asmaola eraikinean.Antolatzaileek jakinarazi dute 45 xakelarik eman dutela izenadagoeneko eta izena eman duten xakeko maisu handien zen-bait izen ere ezagutzera eman dituzte. Besteak beste, AlejandroFranco, Mikel Huerga, Jaime Santos, David Lariño... eta Espai-niako Txapeldun berriak, Gabriel Del Riok, ere eman du izena.Txapelketa honen berezitasunetako bat da xakelari afizionatuekprofesionalen aurka jokatu ahal izango dutela. Suitzar erara jo-katuko dute torneoa, eta xakelari bakoitzak bederatzi txandaeta hogei minutu izango ditu partida osatzeko. Izena ematekoazken eguna irailaren 15a izango da. Izena emateko edo edo-zein zalantza argitzeko [email protected] helbideraidatzi behar da edo 637 737 113 telefono zenbakira deituedota whatsappa bidali. Open Danobat Elgoibar azpi 2200txapelketa, berriz, irailaren 27an hasiko da. Federatutako xa-kelarientzat izango da eta Elgoibarko Kultur Etxean jokatuko di-tuzte partidak. Irailaren 27an jokatuko dute lehen txanda etaabenduaren 13an azkena izango den zazpigarren txanda.

Elgoibar Hiria eskubaloi txapelketa, asteburuan

Elgoibar Hiria eskubaloi txapelketa antolatu du Sanlok, Euskal Herrian harro-biarekin lanean ari diren eskubaloi taldeen lanari ikusgarritasuna eman eta harro-biko lana sustatzeko. Kadete mutilen lau talde lehiatuko dira lehendabizikoedizioan: Sanlo (Elgoibar), Pulpo (Zumaia), Usurbil eta Anaitasuna (Iruñea). IMHkiroldegian jokatuko dituzte partidak, zapatuan eta domekan. Elgoibarko taldeakbi partida jokatuko ditu zapatuan, Pulporen aurka 10:00etan eta Anaitasunarenaurka 16:30ean. Domekan Usurbilen aurka jokatuko du, 12:00etan.

Elgoibar Sasoian zerbitzua berriro martxan

Abuztuko etenaldiaren ostean, berriro martxan da ElgoibarSasoian Jarduera Fisikorako Orientazio Zerbitzua. Udal KirolPatronatuak uztailean jarri zuen abian jarduera fisikoa era sis-tematizatuan eta kontrolatuan egiten laguntzeko. Erabiltzaileakjarduera fisikoaren eta kirolaren arloko profesional tituludunbaten babesa izango du. Orientatzaileak erabiltzailearen pre-miak eta zaletasunak kontuan hartuta, jarduera egokienak zeindiren identifikatuko ditu, eta programa pertsonalizatu bat pro-posatuko dio. Horrez gainera, elkarrekin zehaztu dituzten hel-buruen betetze mailaren jarraipena egingo du. JavierFernandez elgoibartarra da zerbitzuaren arduraduna eta [email protected] da berarekin harremanetan jartzekoe-posta helbidea. Telefonoz ere eska daiteke hitzordua: 943744 415 (Olaizaga kiroldegia) eta 943 747 356 (Mintxeta).

Arg.: Iñaki Aragon

Arg.: Jabi Leon/Noticias de Gipuzkoa

1087 alea:Maquetación 1 06/09/18 10:38 Página 17

Page 18: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

MERKATU TXIKIA

LANA........................................EskaerakAdinekoak zaintzen edo garbiketa lane-tan aritzeko prest. Esperientzia handiadaukat. Etxeko langile moduan jardu-teko gertu. ( 631 975 260------------------------------------------------------------------------------------------Tabernan, sukaldari lanetan, aritzekoprest. Pertsona nagusiak zaintzen ere lanegiteko gertu. ( 659 513 578------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest. Etxeko lan-gile modura ere jardungo nuke.( 632 875 808------------------------------------------------------------------------------------------Garbiketan edo umeak zein adinekoakzaintzen egingo nuke lan. Txakurrak pa-seatzera ateratzeko ere prest nago. Or-duka aritzeko gertu. ( 675 965 130------------------------------------------------------------------------------------------Garbiketan edo umeak zaintzen egingonuke lana. Orduka aritzeko prest. Txa-kurrak paseatzera ateratzeko gertu. ( 605 598 999------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoen zaintzan lan egiteko prest.Etxeko langile moduan edo orduka erearitzeko gertu. ( 661 814 324------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen edo garbiketanegingo nuke lan gauez edo aste bukae-retan. ( 632 733 573 ------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen edo garbiketanegingo nuke lan orduka. ( 688 842 791------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzen nahizgarbiketan egingo nuke lan. Etxeko lan-gile moduan, edo orduka (gauak erebai). ( 631 891 709------------------------------------------------------------------------------------------45 urteko emakume elgoibartarra goi-zez etxeak garbitzeko prest. ( 636 223 142------------------------------------------------------------------------------------------Eskola partikularrak ematen ditut, DBH3,4 eta Batxilergo mailetako ikasleen-tzat. ( 618 245 057------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzen egingo nuke lan.Etxeko langile aritzeko prest. ( 685 036 902------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzen lanegingo nuke. Etxeko langile aritzekoprest. ( 631 200 936------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest. Etxeko lan-gile arituko nintzateke.( 642 893 529------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Espe-rientzia handia daukat.( 632 326 679

EskaintzakElgoibarko denda baten lanerako neskaeuskalduna behar da. Interesatuak bidalikurrikuluma helbide honetara: [email protected]

ETXEBIZITZAK...........................Etxebizitza hartuko nuke alokairuan El-goibarren. ( 677 259 560------------------------------------------------------------------------------------------

Etxebizitza alokagai Elgoibarko herrigu-nean. Hirugarren solairua da eta ezdago igogailurik. Urriaren 1etik aurrerasartzeko moduan. ( 688 650 060------------------------------------------------------------------------------------------Etxebizitza hartuko nuke alokairuan El-goibarren edo inguruan. ( 669 339 529

BESTELAKOAK...........................San Bartolome jaietan belarritako batgaldu nuen Kalegoen plazatik HerrikoAntzokira bidean. Norbaitek topatubadu eskertuko nioke telefono zenbakihauetako batera deitzea. ( 943 531 648 / 669 916 148------------------------------------------------------------------------------------------Ume txiki baten bizikleta utzi genuen Ka-legoen plazan irailaren 1ean eta bila jo-andakoan ez zegoen. Norbaitek jasobaldin badu deitu, mesedez.( 679 624 518

18

Merkatu txikiko iragarkiak hiru astez argitaratzen ditugu. Salmenta eta alokairu iragarkiak ordaindu egin behar dira.Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 18€ (alokairua) -

22€ (salmenta). Autoak saltzea: 18€ . Bestelakoak: 10€. Iragarkiari erretratua jarriz gero, 6€ gehiago ordaindu behar dira.

BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK:

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 15€ (alokairua) - 20€ (salmenta). Autoak saltzea: 15€. Bestelakoak: 8€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 5€ gehiago ordaindu behar dira.

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Bere etxebizitzaren aldamenean berak soilik erabili deza-keen patio bat dauka nire komunitatean etxejabe batek eta gai-nera, aurreko jabeak irekitako sarrera zuzena dauka bertara.Jabe berriak, patioaren erabilera onartua duenez, beste ate batireki nahi du bere etxetik patiora. Jakin nahi nuke ate hori za-baldu dezakeen ala komunitatearen baimena behar duen horre-tarako. Irekitzeko baimena izanez gero, egokitze edo instalaziopribatiborik egin ahal izango du patioan?

Erabilera esklusiborako eskubidea aitortua izanik, komunitateakerrespetatu egin behar du. Beraz, jabeak, komunitatearen baimenikgabe egin ahal izango du ate berri horretatik zein aurrez irekitakotiksartu ahal izango da bere etxetik patiora.

Hala ere, kaltegarriak ez diren erabilerak baino ez dira onartuko.Izan ere, erabilera berea bakarrik izan arren elementu komuna da.Beraz, ezingo du, esaterako, erabilera indibidualerako galdara bat ipini,horrek elementu komunaren kanpoko itxura aldatzen baitu. Beraz, ho-rretarako bizilagunen batzordearen baimena behar luke.

Ondorioa: Komunitarioa den patioaren erabilera esklusibo-rako baimena duen etxejabeak ezin izango du instalazio edoegokitzapen pribaturik egin komunitatearen baimenik gabe.Beraz, eman ahal izango dion erabilera izaeraren arabera onar-tutakoa da.

ROSA Mª PINTADO

1087 alea:Maquetación 1 06/09/18 10:38 Página 18

Page 19: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

ZORIONAK 19

Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€.Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€.

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€.

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00etarako) baino lehenekarri behar dira.BARRENeko bulegora,

edo [email protected] e-postara bidali.

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Zorionak, Ireber eta Lea! Dagoeneko3 urte. Ondo-ondo pasatu zuen egu-nean.

Zorionak, Sonia eta Jesus. Ezkontzaegunean oso une politak pasatu geni-tuen. Aurrerantzean ere segi zoriontsu.Familiakoak eta lagunak.

Zorionak, Julen,zure 5. urtebete-tzean. Mila kilomuxu aittitta,amona eta bere-ziki Gorkaren par-tetik.

Z o r i o n a k ,Naroa, uztaila-ren 30ean urtetxobat bete zenue-lako. Mila muxupotolo etxekoeneta bereziki Gor-karen partetik.

Zorionak, Hai-zea, abuztuaren20an 5 urte betez e n i t u e l a k o .Etxeko guztienpartetik, muxuhandi bat.

Z o r i o n a kOihane, abuz-tuaren 10ean 5urte bete zenitue-lako. Muxu askodenon partetik!

Z o r i o n a k ,Enaitz, zortziga-rren urtebete-tzean. Muxuhandi bat gura-soen, arreba June-ren eta lagunenpartetik. Segi betibezain jator!

Z o r i o n a k ,Danel! Datorrenostegunean 6urte!. Muxu potolobat etxekoen etabereziki Izaro,Oihan eta Jarerenpartetik.

Zorionak, Noa!Gure printzesak 4urte! Jarraitu zarenbezain polit iza-ten. Etxekoen etabatez ere Gorka-ren partetik, muxuhandi bat.

Zorionak, Sare,bihar zure urtebe-tetze egunaizango delako.9.000 muxu guz-tion partetik!

Zorionak, Julen,4 urte handi be-teko dituzulako.Etxekoen partezmuxu handi bat.

1087 alea:Maquetación 1 06/09/18 10:38 Página 19

Page 20: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

AGENDA

7 BARIXAKUA20:00 Meditazioa eta jardunaldia:Burua isilduz. Gidaria: Jose Cruz Igar-tua. Antolatzailea: Isiltasun Eskola. KulturEtxeko sotoan.

9 DOMEKA11:00-14:30 Bigarren eskuko azoka.Mendaroko frontoian.

10 ASTELEHENA16:30 Ludotekaren irekiera. Ordutegia:astelehenetik barixakura, 16:30etik19:30era.

12 EGUAZTENA17:00 Gaztelekuaren irekiera. Ordute-gia: eguaztenetik domekara, 17:00eta-tik 20:00etara.20:00 Meditazioa eta jardunaldia:Burua isilduz. Gidaria: Jose Cruz Igar-tua. Antolatzailea: Isiltasun Eskola. KulturEtxeko sotoan.

13 EGUENA20:00 Meditazioa eta jardunaldia:Burua isilduz. Gidaria: Jose Cruz Igar-tua. Antolatzailea: Isiltasun Eskola. KulturEtxeko sotoan.

20

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00GUARDIAK Egunez: 09:00-20:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00La Fuente - Sostoa kalea,10 (Eibar)

943 254 410

7 BARIXAKUA 8 ZAPATUA 9 DOMEKA 10 ASTELEHENA 11 MARTITZENA 12 EGUAZTENA 13 EGUENA 14 BARIXAKUA

Egunez

*IbañezEgunez

BarrenetxeaEgunez

BarrenetxeaEgunez

EtxeberriaEgunez

*FernandezEgunez

GaritaonandiaEgunez

*OruesagastiEgunez

*FernandezIluntzean Etxeberria

IluntzeanBarrenetxea

IluntzeanBarrenetxea

Iluntzean Etxeberria

IluntzeanYudego

IluntzeanGaritaonandia

Iluntzean Etxeberri

IluntzeanBarrentxea

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

943 751 384

1087 alea:Maquetación 1 06/09/18 10:38 Página 20

Page 21: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

Dominga Leturiondo Alberdi2018ko uztailaren 17an hil zen, 87 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Elias Liz Rafael2018ko abuztuaren 14an hil zen, 84 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Tomas Barandiaran Arrizabalaga

2018ko abuztuaren 6an hil zen, 78 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Maitasunezko iguzki batek gaduzka bere gerizan,o mement baten epearentzat Jainko banindaike izan!

Mana nezoke iguzki horri nehoiz ez dadila etzan,zorionezko bizitza hunek azkenik izan ez dezan.

Etxekoak

VIII. URTEURRENA

Jose Luis Huidobro Torinos2010eko irailaren 4an hil zen, 58 urte zituela.

Beti izango zaitugu gogoan.Emaztea, seme-alabak eta gainerako senideak.

II. URTEURRENA

Lucia Larrañaga Idigoras2016ko abuztuaren 14an hil zen, 60 urte zituela.

Izan zarenagatik, erakutsi duzunagatik, ez zaitugu inoiz ahaztuko.Maite zaitugu.Etxekoak

1087 alea:Maquetación 1 06/09/18 10:38 Página 21

Page 22: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

HITZ ETA KLIK22

“Arropaz goraino estalita, seko itota pasatzen dugu negua”

Jone Olaizola

Eire Vila

Kanariar Uharteetan nenbilela, ba-soan zehar, oinak biluzturik zebilenneska batekin topo egin nuen. Kan-

tuan zihoan pauso lasaiz hanka hutsean,lurrarekiko kontaktua sentituz, eta halakoalaitasuna eragin zidan. Oinetakorik

gabe ibiltzea onuragarria omen da, energia txarrak deskarga-tzeko. Naturismoaren ikuspegiaz irakurtzen aritu naiz eta horretazziharduen. Era berean oinetako sintetikoak, badakizu plastikoz-koak, ez dira batere gomendagarriak, ez dietelako oinei arnasahartzen uzten; eta ondorioz, oinak egosi eta ito egiten direlako.Finean, gorputzari ere antzeko zerbait gertatzen zaio, arropazgoraino estalita, seko itota pasatzen dugu negua. Naturismoa bi-zitzeko filosofia bat da, kontsumismoaren aurkako jarrera erakus-ten duena, bizimodu xaloa bultzatzen duena. Elikagai arin eta

garbiak, batez ere barazki eta frutak, jaten dituzte naturistek. Na-turarekiko kontaktuari garrantzi handia ematen diote, eta gustatzenzait naturismoaren ikuspegia. Luze hitz egin daiteke naturismoaz, eta ni ez naiz aditua,

baina irakurri dut halaber, naturismoak sinesten duela gorputzakberrosatzeko duen ahalmenaz eta interesgarria deritzot. Bestalde,biluztea ere naturismoarekin uztartzen da, norberarekiko errespe-tua, besteekiko eta naturarekiko errespetua erakusten da, eta nu-dismoa edo biluztea zentzu zabalagoan ere landu dezakegu, baikanpotik bai barrutik biluztuz, alegia.Kontuak kontu, oinak biluztuak nituenean, eta animatzen hasia

nintzela, berriz ere abuztu amaierako arrats freskoak nabaritu ditutbehatz puntetan eta oinetako itxiak jantzi behar. Akabo erroman-tizismo haize guztiak. Baina zuek eta nik badakigu zer nolakoplazera den biluztea.

1087 alea:Maquetación 1 06/09/18 10:38 Página 22

Page 23: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

II. URTEURRENA

Juan Angel Iriondo Kortabitarte“Angelo”

2016ko abuztuaren 8an hil zen, 80 urte zituela.

Gurutzepeko koxkan alkartu giñan, kontu kontari Elgoibarri begira.Gustora egin gendun berriketan orduko hartan ere,

aspaldiko pasadizuak errepasatzen.Gorantziak banatzeko errekauagaz besarkada luze batekin agurtu giñan.

Hurrengo batian alkartu bittartian, bihotzian zaittugu.Muxu haundi bat gu danon partez.

Zure familixakuak

Urtea azkar pasatu arrenaskorako eman digu.Oroitzapenak ez dira joan,gurekin baitakarzkigu.Irribarre hori ezin ahaztueramaten badakigu.Aurrera goaz, atzea ikurta datozenak testigu,zuenganako maitasuneaneta zorretan beti gu.

IV. URTEURRENA

Faustina Zubiaurre San Martin2014ko irailaren 8an hil zen, 90 urte zituela. Haren oroimenez IV. urteurreneko meza izango da, zapatuan, irailaren 8an,

19:00etan Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian. Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Andra garbosia zanMetalkuakua

makiña bat urtianlan egindakua

bizitzen jakin zabanze zoriontsua!

Ama, amama Faustizu beti goguan.

1087 azala:Maquetación 1 06/09/18 10:36 Página 3

Page 24: Berde behar lukeena, gorri - barren.eus · Urteko egun guztietan bizi eta biziko gure gogo-bihotzetan maite hori! Etxekoak 2011 - 08 - 18 Miguel Arrieta Usabel 2018ko abuztuaren 21ean

AROZTEGIAK

PINTURA

ELEKTRIZITATEA IGELTSERITZAITURGINTZA

LEIHOAK

GremioengidaAroztegiakElektrizitateaIgeltseritzaIturgintzaLeihoakPintura

Gremioen gida Gremioen gida

1087 azala:Maquetación 1 06/09/18 10:36 Página 4