Beloaren erabilera

5
BELOA

Transcript of Beloaren erabilera

Page 1: Beloaren erabilera

BELOA

Page 2: Beloaren erabilera

BELOAren erabilera

Beloaren erabilerari buruzko lana egin behar izan dugu, sakoneko elkarrizketa metodoa erabiliz. Horretarako, zenbait galdera adostu genituen aukeraturiko pertsonak elkarrizketatzeko. Metodologiari dagokionez, esan beharra dago galderak aurretiaz erabaki genituela eta horiekin batera zenbait argazki edo bideo erabili genituen, horietaz baliatu gara elkarrizketatua informatzeko eta gaian hobeto kokatzeko.

Elkarrizketak egin ondoren, elkarrizketatzaileak bildu gara eta bertan zenbait gai komentatu ditugu. Alde batetik, komentatu dugu sakoneko elkarrizketa egitean, informazioa biltzeko modu errazena grabagailua erabiltzea dela, baina konturatu gara, grabagailua erabiltzean elkarrizketatuak urduritu edota lotsatu egiten direla. Horregatik, guretzako erabilgarria den tresna hori elkarrizketatuarentzako traba bat izan litekeela konturatu gara. Beste alde batetik, sakoneko elkarrizketetan, elkarrizketatuak erabiltzen duen tonua galderak irakurtzerakoan oso erabakigarria izan daiteke, batez ere, tonu ezkorra agertzen zaionean elkarrizketatuari, elkarrizketatuak erantzuna defentsiba egoera batean eman ahal duelako, edota bestalde, duen benetako iritzia ezkutatu ahal duelako. Hala ere, aitortu behar dugu, zaila egin zaigula gure iritzia alde batera ustea, galderak egiterakoan egin ditugun keinuak kontuan harturik. Metodologiarekin bukatzeko, aipagarria iruditzen zaigu galdera batzuetan erabili dugun probokazioa, batez ere elkarrizkatua desorientatzeko eta momentuan duten

Page 3: Beloaren erabilera

pertzepzioa eta pentsaera ezagutzeko. Askok, aurretiaz zer esan nahiko luketen pentsatuta ekarriko luketela uste genuen, horregatik, prestakuntza horretatik irteten behartzeko egin ditugu galdera horiek, nahasteko eta honela momentuan pentsatzen dutena adierazteko. Elkarrizketatuen iritziak aztertu ondoren, konturatu gara gai batzuetan ados zeudela. Aztertu ditzagun orain zeintzuk izan diren gai horiek:

-Beloa eramatearen alde zeudela, baina aurpegia erakusten duten beloen alde soilik, hau da, burka eta antzerakoen kontra. Zenbait arrazoi eman dituzte, baina aipagarriena seguritate faltarena izan da. Hau da, burkarekin doan pertsona bat, haren identitea deskubritzea oso zaila dela iruditzen zaie. Beste zenbait arrazoi aipatu duten arren (gizakien eskubideak urratzen dituela, identitate falta, matxista...), hori izan da denek aipatu duten bat. -Batzuek konpartitu izan duten beste iritzi bat, beloa kulturari lotuta dagoen objektu bat dela da. Argituz, bakoitzak nahi duena egiteko edota edozein erlijio jarraitzeko eskubidea duela, berdin duela zein herrialdetan egon. Honekin adierazi dute, herrialdearekiko lotura kulturala/erlijiosoa ez dela beharrezkoa. - Denek esan dute emakume musulmandarren erabakia dela beloa eramatea edo ez eramatea, azken finean behartuta ez badaude, haiek erabaki duten erabakia dela, guztiz errespetagarria den janzkera dela. Hala ere, ume gazteekin, desberdintasun bat adierazi dute. Haien iritziz, ume batek ez du kontzientziarik horrelako erabakiak hartzeko eta hor diote, inposaturiko janzkera izan

Page 4: Beloaren erabilera

daitekeela eta horrekin ez daude ados. Norberak hartu behar duen erabakia delako. - Ohituretaz hitz egiterakoan bat datoz esanez, guk haien ohiturak errespetatu behar ditugula, edozein herrialdetan gaudela, hortaz, ahiek ere errespetatu behar gaituzte, bai gure janzkeran eta ohituretan.

-Lan arloan aritu gara hitz eta pitz eta honetan ere iritzi berdinekoak izan dira esanez, arlo publikoetan beste kultura edo erlijioduneko pertsonak aritzeari dagokionez, ez dela arazoa, kontrako iritzia adierazi digute, aberasteko aukera bezala azalduz.

Beste alde batetik, gai batzuetan iritzi desberdinekoak izan dira elkarrizketatu ditugun pertsona hauek. Hurrengo gaietan egon dira iritzi desberdinak:

- Frantziako Gobernuak hartu duen erabakiaren inguruan bi iritzi kontrajarri azaldu dira. Batzuek beloa debekatzearen alde agertu dira, aldiz, beste batzuek aurka.

- Beloa eramatearen aurka dagoen pertsona pentsamendu itxia duela uste dutenak elkarrizketatu ditugu. Hauek diote, ez duela zertan pertsona itxia izan behar beloa eramatearen kontra dagoena, beste ohitura batzuetarako irekia izan daitekeelako. Baina baita alderantziz pentsatzen dutenak ere elkarrizketatu ditugu, hau da, beste hauek pentsatzen dute beloa eramatearen aurka daudenak, oso pentsamendu itxikoak direla, beste kulturetako ohiturak eta janzkerak ez dituztelako errespetatzen.

Sakoneko elkarrizketetan aipatutako iritziak aztertu ondoren, puntu nagusi orokor batzuk atera ditugu.

Page 5: Beloaren erabilera

Alde batetik, konturatu gara erlijio musulmandarreko alde txarrenak baino ez ditugula ezagutzen. Gizarte honetan uste dugulako haiek behartuta eramaten dutela beloa eta kasu askotan hori horrela ez da. Ez gara ohartzen beloa erabiltzen dutela haiek hartutako erabaki baten ondorioz, ez behartuta daudelako. Bestetik, islam erlijioarekiko jarrera ezkorra daukagula esan dezakegu, batez ere emakumeen eskubideak urratzen dituela uste dugulako, matxismoa eta erlijioa bateratzen dugulako. Orokorrean, uste dugu, erlijioaren hasieran, hau da, erlijioaren oinarrian emakumeen eta gizonen artekoak maila berean daudela, baina erlijio horren interpretazioan dago arazoa. Erlijio musulmandarra gizon matxistek interpretatu dutelako eta hori da gure gustukoa ez dena.

Janire Pérez Leire López

Eukene Galarraga Amaia Moran

Cristina Dañobeitia