BEINTZA LABAIENEKO IRTEERA

6

description

Irteerako kronika

Transcript of BEINTZA LABAIENEKO IRTEERA

Page 1: BEINTZA LABAIENEKO IRTEERA
Page 2: BEINTZA LABAIENEKO IRTEERA

1. eguna: MAIATZAK 25 ASTEAZKENEAN 9:15-tan autobusa hartu genuen Zubietara joateko. Zubietan errota ikusi genuen. Errota uraren bidez mugitzen zen eta arto irina egiteko erabiltzen zen. Han nola egiten zen irina ikusi genuen eta tresnak zaharrak ere. Geroago herria ikusi genuen. Herriaren etxeko terrazak zapaia zeukaten arropa lehortzeko. Ondoren, autobusa hartu genuen Leurtzako urtegietara joateko. Han bazkaldu genuen beraiek emandako patata tortilla bokata. Urtegietan bazkaldu eta gero urtegietatik Beintzara joan ginen oinez. Bidea luzea izan zen eta bero asko egiten zuen. 4,5km egin genituen: Km 1 aldapa gora, beste bat laua eta 2,5 aldapa behera. Bidean meriendatu genuen. Beintzara iritsi ginenean etxea ikusi ,dutxatu eta denbora librea izan genuen. Gero afaltzera joan ginen. Afaldu genuen: zopa,txitxi biribilak eta jogurta naturala. Geroago denbora librea izan genuen eta 10:30tan ohera joan ginen.

2. eguna: MAIATZAK 26 OSTEGUNA: Esnatu eta 9:00etan gosaldu genuen: kolakoa edo esnea, gailetak eta ogia, mermelada eta gurina. Gosaldu ondoren denbora librea eduki genuen eta batzuk pilotara jolastu zuten. Geroago taloak egin genituen eta gero gure taloak txokolatearekin edo gaztarekin jan genituen.

Page 3: BEINTZA LABAIENEKO IRTEERA

Bi taldeetan banatu ginen, talde batek txalaparta jo zuen eta beste taldeak Maiderrekin jolasak egin zituen. Gero alderantziz. Amaitzean bazkaldu genuen: purea, solomoa eta laranja. Ondoren denbora librea eduki genuen. 3:15-etan kobazulo batera joan ginen eta han saguzar bat bizi da. Hor barruan isil isilik egon behar genuen bestela saguzarra izutu eta alde egiten baitzuen. Estalaktitak eta estalagmitak zeuden kobazuloaren barruan. Kobazulotik ateratzean txopezko bokadiloa meriendatu genuen. Menditik jaitsi eta Beintzara iristean dutxatu egin ginen, lehenengo mutilak eta gero neskak. Lehortu, jantzi eta orraztu ondoren denbora librea eduki genuen afaldu arte. Afaldu genuen: Oilaskoa letxugarekin eta jogurta. Bukatzean denbora libre txiki bat eduki genuen eta gero pijama , jantzi argiak itzali eta lo egin genuen. Ah! Eta oso ondo pasa genuen!

3. eguna: MAIATZAK 27 OSTIRALA Jaiki ginen eta motxilak prestatu genituen. Gosaldu ondoren, denbora librean, paletara jolastu ginen. Maider etorri zenean, herri kiroletara jolastu ginen. Jolasteko lau talde egin zituen. Lehenengo taldeak Monstruitoak izena zuen, bigarrenak Junior 2, hirugarrenak Ipotxak eta laugarrenak Jonejusak.

Page 4: BEINTZA LABAIENEKO IRTEERA

Herri kirol hauek egin genituen : Lokotxak, zaku lasterketa, zakua eramatea, eskiak eta sokatira. Gero joan ginen Labaienera eta ezagutu genuen herria. Bidean arri politak aurkitu genituen. Beintzara heldu ginenean bazkaltzera joan ginen. Bazkaldu genuen: makarroiak, arraia eta izozkia. Bazkaldu eta gero denbora librea eduki genuen. Hiruak eta laurdenetan autobusa etorri zen gure bila Martutenera itzultzeko. Autobusa txikia zen eta jende asko mareatu zen. Martutenera iristean irteera amaitu zen.

OSO ONDO PASA GENUEN!!!!!!!!!

Page 5: BEINTZA LABAIENEKO IRTEERA
Page 6: BEINTZA LABAIENEKO IRTEERA

IDAZLEAK: USOA ARAGON ALEX CABALLERO

OIHANE CACERES

NORA FALCON UNAX FALCON

MADDI IGLESIAS

UXUE JORNA

ALEX MORGADO

SAIOA PEREZ

AITOR SERRA