Bedaioko «ezagatik» · 2020. 4. 15. · Irrati uhin bidez Internet zer-bitzua jarri duzue...

8
Bedaioko auzotarrak kexu dira komunikazio «ezagatik» Internetarekin arazoa izaten jarraitzen dute Tolosako auzoan; irrati uhin bidezko zerbitzua jarri berri dute, baina, hala ere ez daude konforme // 3 «Urteek aurrera egin ahala, ez gaude hain prest artaldeari jarraitzeko» IGOR ESTANKONA IDAZLEA ‘Moskito’ bosgarren poema liburua kaleratu du, Tolosan bizi den idazleak; nazioaz, aitatasunaz edota heriotzaz hitz egiten du // 4 MUGIKORTASUNA MUBIL EGOITZA, TOLOSAN Donostiako Eskusaitzeta industriguneko obrak amaitu bitarte, Mubil enpresa Tolosako Usabal industrialdean kokatuko da; Mugikortasun elektrikoaren eta energia biltegiratzearen arloko jarduera burutzeko espazioa izango da // 2 JOSU ARTUTXA OSTEGUNA 2020/04/16 8. urtea, 1.222. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 €

Transcript of Bedaioko «ezagatik» · 2020. 4. 15. · Irrati uhin bidez Internet zer-bitzua jarri duzue...

  • Bedaiokoauzotarrakkexu dirakomunikazio«ezagatik»

    Internetarekin arazoaizaten jarraitzen duteTolosako auzoan; irratiuhin bidezko zerbitzuajarri berri dute, baina, halaere ez daude konforme // 3

    «Urteek aurreraegin ahala, ezgaude hain prest artaldearijarraitzeko»IGOR ESTANKONAIDAZLEA

    ‘Moskito’ bosgarren poemaliburua kaleratu du,Tolosan bizi den idazleak;nazioaz, aitatasunaz edotaheriotzaz hitz egiten du // 4

    MUGIKORTASUNAMUBIL EGOITZA, TOLOSANDonostiako Eskusaitzeta industriguneko obrak amaitu bitarte, Mubil enpresaTolosako Usabal industrialdean kokatuko da; Mugikortasun elektrikoaren etaenergia biltegiratzearen arloko jarduera burutzeko espazioa izango da // 2

    JOSU

    ARTU

    TXA

    OSTEGUNA2020/04/16

    8. urtea, 1.222. zenbakia107.6 fm

    www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 €

  • Tolosan ezarriko duteMubil enpresarenbehin-behineko egoitzaUdazkenetik aurrera, Usabal industriagunean egongo daerabilgarri Gipuzkoako mugikortasun elektrikoaz etaenergia biltegiratzeaz arduratzen den enpresaren zentroa.

    J. Artutxa Dorronsoro Tolosa

    Gipuzkoako mugikortasun elek-trikoaz eta energia biltegiratzeazarduratzen da Mubil enpresa.Duela gutxi, bere zentroa Donos-tiako Eskusaitzeta industriagu-nean kokatzeko hitzarmenaadostu eta sinatu zen. Zentroa-ren obrak egiten diren bitartean,ordea, behin-behineko instala-zioak Tolosako Usabal indus-trialdeko pabiloi batean kokatu-ko dira, udazkenetik aurrera.«Mubil Fundazioan lanean aridira Tolosako behin-behinekoegoitzaren diseinuari eta instala-zioari azken ukituak ematen»,adierazi dute foru aldunditik.Bertan kokatuko dira, besteak

    beste, energia biltegiratzeari bu-ruzko ikerketara eta garapenerabideratutako Mubilen laborate-giaren lehen instalazioak, betie-re, Cidetec enpresak kudeatuta.«Instalazioen eta ekipoen ezau-garriak ikusita, Europa mailanpunta-puntako laborategia izan-go da», diote. «Ekipamendu honiesker, bateriak eta energia bilte-giratzeko sistemak erabat garatueta karakterizatu ahalko dira,gero mugikortasunaren zein bil-tegiratze sistemen alorretanaplikatu ahal izateko. Erabileraerrealeko baldintzetan bateriekduten portaera ere aztertu ahalizango da».Foru Aldunditik adierazi dute-

    nez, Mubilen behin betiko egoi-tza berria eraikitzen denean, Es-kusaitzetara eramango dira ins-talazio eta ekipamendu hauek.Aurreikuspenen arabera, Esku-saitzetako industriguneko obrakdatorren urtean hasiko dira. Hu-rrengo mugarria proiektua zu-zenduko duen pertsona izenda-tzea izango da (azken fasean dahautaketa prozesua).

    BI MILIOI EUROREN TRUKE2025erako mugikortasun elektri-ko jasangarriaren eta energia bil-tegiratzearen industria espa-rruan nazioarteko erreferenteizan nahi dute Gipuzkoak eta

    EAEk. Gipuzkoako Foru Aldun-diak, bere aldetik, 10.000 metrokarratuko lurzati bat eskuratuberri du Donostiako Eskusaitze-ta industria gunean. 2.009.148euroren truke erosi zion eremua,Donostiako Udalari. «Lurzatihori eskuratzeko hitzarmena si-natzea urrats garrantzitsu batda. Mugikortasun elektrikoarenalorrean lurraldeak dituen ahal-menak indartzeko, sektorearengarapena bultzatzeko eta Gipuz-koako enpresen lehiakortasunaeta nazioarteko posizionamen-dua indartzeko erreferentziazkozentroa izango da», diote foru al-dunditik.Gipuzkoako Foru Aldundia-

    ren egoitzan egin zuten akordioasinatzeko ekitaldia, eta horrelaformalizatu zen esku hartzea.Markel Olano Gipuzkoako dipu-tatu nagusia, Eneko Goia Donos-tiako alkatea eta Ainhoa AizpuruProiektu Estrategikoetako dipu-tatua eta Mubil Fundazioko le-hendakaria izan ziren bertan.Ekitaldi horretan, sektoreko en-presak Eskusaitzetan ezartzeko48.000 metro karratu gehiagoerreserbatzea ere adostu zuten.«Horrela, elektro-mugikortasu-

    nari lotutako berrikuntza gunebat sortuko da», azaldu zutenerakundeetako ordezkariek.

    LANKIDETZARAKO ESPAZIO BATMugikortasun elektrikoaren etaenergia biltegiratzearen arlokojarduera, zientzia eta ezagutzagaratzeko espazio fisiko bat daMubil. Lurraldean dauden gaita-sunak biltzen ditu, eta aukeraberriak sortzen ditu biltegiratzeelektrikoaren arloan, baita ibil-gailu elektrikoarekin lotutakoteknologia eta ezagutzaren gara-penean ere.Elektrifikaziotik harago, mu-

    gikortasunaren orientazio inte-grala du Mubilek, eta lau helburunagusi bereizten dituzte: jardue-ra ekonomiko berria sortzekoahalmen zientifiko-teknologiko-ak eta industrialak lerrokatzea;mekanismoak sustatuz, enpre-sa-ehun berri bat sortzeko, gauregungoa eraldatzeko eta enple-gu berria sortzeko lankidetzanjardutea; bere jarduketak era-kundeen lankidetza-sare bateanintegratzea, eta Gipuzkoa mugi-kortasun jasangarriaren eta bil-tegiratzearen esperimentaziora-ko espazio bilaka dadin erraztea.

    Goia, Olano eta Aizpuru, akordioa sinatu ondoren. GIPUZKOA.EUS

    02 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2020ko apirilaren 16a

    Protesta ozenagaur iluntzean20:30ean hasita, zarata ateratzeaeskatu du Bidania-Goiazko Matrakakemakume taldeak, ostiralean herrianizandako eraso matxistaren aurka.

    Erredakzioa Bidania-Goiatz

    Bidania-Goiazko Matrakak ema-kume taldeak, pasa den ostirale-an herrian izandako eraso ma-txista salatzeko eta «haserreaadierazteko» etxeko leiho etabalkoietatik protesta zaratatsuaegiteko deia egin du gaurko.20:30ean hasi, eta bost minutuz,zartagin, lapiko, txistu edo denadelakoak astintzeko deia egindie herritarrei. «Biktimak gurelaguntza eta babesa izango du».Emakume taldeak esan due-

    nez, konfinamendua egoera «la-tzak» uzten ari da Euskal He-

    rrian, eta baita Bidania-Goiatzenbertan ere. «Krisi egoera honetanere, emakumeak gara kaltetue-nak. Lehen sorginen ehiza zuenhelburu sistemak eta gaur egunere sorginen ehiza bizi-bizi dabil,osasunaren izenean. Egoerazaurgarrian zeuden kolektiboakare eta zaurgarriago daude.Orain ere, sistemak eraso ma-txista ahalbidetzen du». Bidania-Goiazko EH Bilduk

    ere indarkeria guztiak gaitzestendituela esan du, eta deialdiare-kin bat eginez, egoera hau jasa-ten dutenei babes guztia eraku-tsi nahi die.

    Bi kasu gehiago,biak Tolosan Azken egunetan ez bezala, igoera txikibat izan da. Osasun sailak astearteanzenbatutako datuen arabera, 201 diraeskualdean kutsatutako herritarrak.

    Josu Artutxa Dorronsoro

    Koronabirusaren zabalkundeamoteltze bidean zela nabari zite-keen eskualdean, bi egunez, ku-tsatuen kopurua ez zelako hazi.Hala ere, Eusko Jaurlaritzakemandako datuen arabera, az-ken 24 orduetan bi kasu gehiagoantzeman dira, biak Tolosan. Be-raz, 201 dira kutsatutakoak.Osasun Sailaren arabera, aste-

    artean, 14 gaixo zeuden ospitale-ratuta Asuncionen, baina bakarbat ere ez ZIU-n; gainera, batekjaso zuen alta. Klinikatik esandutenez, maskara eta bata ira-gazgaitzak egiten ari dira osasunlangileak. 10 unitate egiteko pro-posamena onartu da. «Egun era-biltzen direnak erabilera baka-rrekoak dira, eta berriak berrera-bilgarriak izatea nahi da».

    «GEZURRETAN ARI DIRA»Tolosako Iurreamendi egoitzan16 egoiliar hil dira, erabiltzaileen

    ia %50ak eman dute positibo etalangileen herena kutsatuta edobajan dago. Test azkarrak egitenhasiak zirela, eta asteartean, be-rriz, odola ateratzeari ekin ziote-la adierazi zuten GipuzkoakoForu Aldunditik. ELAk, baina,salaketa jarri zuen epaitegian, al-dundiaren eta adinekoen hiruegoitzen aurka.Hiru egoitzetako langile eta

    egoiliar guztiei «test bikoitzakegin zaizkiela» eta «pertsonalababesteko material efizienteadagoela» erantzun zien EiderMendoza aldundiko bozeramai-leak. Sindikatuak, baina, bere hi-tzek eta errealitateak loturarik ezdutela leporatu zion. «Gezurre-tan ari dira, enpresak berak ai-tortzen baitu ez zaiela test-a eginlangile guztiei», dio ELAk. Iurre-amendiko langileek ATARIA-riazaldu diotenez, «langile guztieiez zaizkie frogak egin. Hasiakgara, baina noski, pixkanaka egi-ten dira, eta ez denei batera».

  • Komunikazioa alainkomunikazioa? Tolosako Bedaio auzoan ez da berria Internetaren arazoa; udalak irrati uhinbidezko zerbitzua jarri berri die, baina auzotarrak ez dira konforme agertu

    Eneritz Maiz Etxarri Bedaio

    Interneteko egoera «kaxkarra»dela eta bedaiotarrak kexu ager-tu dira, eta Tolosako Udalak«ahalegin berezia» egin duelaadierazi du, larrialdi egoera ho-netan, Bedaioko auzotarren tele-komunikazio egoera hobetzeko. Udaletik azaldu dutenez, To-

    losaldea Garatzenen eskutik, etaudalak ere diruz lagunduta, en-presa partikular batek Orendain-dik Bedaioko erdigunera irratiuhinez banda zabala eraman du,eta beraz, wifi librea eta doakoadute auzoaren erdigunean. «Lanhori eginda eta instalakuntza ho-rretaz baliatuz, orain, Bedaiokobizilagunek, beren etxebizitzeta-ra hedatu dezakete banda zaba-la», gehitu dute. Gainera, auzoan zuntz optikoa

    ezarri bitartean, udala «ahaliketa modurik azkarrenean», ir-tenbide bat ematen ahalegindudela esan dute. Era berean, azpi-marratu dute Gipuzkoako ForuAldundiak legealdi honetan lan-da eremuan zuntz optikoa heda-tzeko konpromisoa hartua due-la.

    AUZOTARRAK KEXUBitartean, auzotarrak «kexu»dira, Internetarekin ez ezik tele-fono finkoarekin ere arazoak di-tuztelako: «Telefono finkoarekinaskotan arazoak dauzkagu, Tele-fonoko lineak lurrera erorita Irrati uhin bidez jarri diete zerbitzua Bedaion. ATARIA

    «Banda zabalakalitate onekoada, eta telefonofinkorako aukeraematen du»

    XABIER GARMENDIAINGENIARIA

    E. Maiz Bedaio

    Tolosako Udalak eskatuta, irratiuhin bidez eraman dute Interne-teko banda zabaleko konexioa.Sona Telekomunikazioak eta Xa-bier Garmendia Talaikide-Abai-

    lakoak egin ditu ingeniaritza la-nak.Irrati uhin bidez Internet zer-bitzua jarri duzue Bedaion. Proiektu hau Tolosaldea Lanbi-de Heziketa institutuan hasi zen.Bertan, telekomunikazio dorrebaten proiektua egin zuten, ikas-leek bertan izan zezaten. Be-daion nahikoa estaldurarik ezzegoela ikusita, udaletik egin zenproposamena. Hau guztia Gui-fi.net proiektuaren barruan ko-katu behar da. Proiektua udalaketa Tolosaldeko garapen agen-tziak bultzatu eta diruz lagundudu. Sona Telekomunikazioak-eko Ion Alejos izan da garatuduena. Berak jaso du egin ahal

    izateko laguntza, eta nik Talaiki-de-Abaila moduan, ingeniaritzalanak egin ditut.Zer da Bedaion egin duzuena?Guifi.net proiektuaren barruan,irrati uhin bidez, Bedaiora inter-neteko estaldura eraman dugu.Orendaingo kultur etxean dago-en antenatik seinalea banatudugu Bedaio bailara aldera, etaerrepikagailu bat jarri dugu. Wifipuntu publiko bat jarri dugu Be-daioko elkartean, eta baita erre-pikagailua ere. Bedaioko etxeen%85ari banda zabaleko estaldurairisten zaio sistema honen bitar-tez. Gainerako %15ari iristekoseinalearen errebote bat egin be-har da, erreka zuloan daudelako.

    Zer da jarri duzuena?Oraingo azpiegitura librea eta as-kea da, edonork erabili dezakee-na. Operatzaile ezberdinak dau-de Guifi.net proiektuaren ba-rruan, eta horietako edonorikontratatu daiteke Internetekozerbitzua. Bertako operatzailegertukoena, Ion Alejos izango li-tzateke. Nire kasuan, gu Urola al-dean aritzen gara lanean. 30-50megako abiadura ematen da,nahiz eta sareak eskaintzenduen maximoa 150 megako abia-dura izan. Banda zabala kalitateonekoa da, eta aukera ematen dutelefono finkoa ere bertan eduki-tzeko. Telebista ikusteko ere ba-lio du.

    Noiz hasi zineten?Duela hiru edo lau hilabete hasiziren. Arrazoi ezberdinak medioluzatzen joan da, eta azken hila-bete eta erdian hartu da berrizere; batez ere, azken hiru astee-tan aritu gara buru-belarri haumuntatzeko, egoera berezi hone-tan jendeak konektatzeko auke-ra izan dezan. Badira bi aste mar-txan dagoela, inork Internetakontratatu nahiko balu. Esperientziak badituzue?Arano, Andoain edo Ereñotzunsareak muntatuta dituzte. Inter-neteko konexioa denen arteanerosten dute, eta partekatu egi-ten dute. Zornotzako Udalarenkasuan,baserrietarako jarria du.

    GIZARTEA ALEGIALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2020ko apirilaren 16a

    daude leku batzuetan eta ezin daadineko jendea telefono gabeeduki», azaldu du auzotar batek. Estaldura «eskasaz» kexatzen

    dira, eta telefono konpainia ba-karra dutela aukeran diote: «Mo-vistar kontratatzera behartutagaude, eta zerbitzuarekin gustu-ra ez bagaude, ez daukagu kon-painiaz aldatzeko aukerarik».Interneterako konexioa dagoenlekuan ere, hura oso txarra delaazpimarratzen dute. «Teknikoakarazoak konpontzera etortzendirenean, esaten digute arazoakonpondu nahi badugu zuntzajarri behar dugula, gainerakoan,beti horrela ibili beharko dugu-la». Bedaioko auzotarrek «behinbehineko irtenbiderik» ez dutelanahi diote, «arazoa konpondukoduen zuntza baizik». Adibide ze-

    hatzak ere eman dituzte: «Hain-batetan erakundeek eurekin te-lematikoki komunikatzera be-hartzen gaituzte; gertatu izanzaigu, esaterako, etxearen ingu-ruko proiektua aurkeztera uda-letxera joatea, eta erregistroanesatea telematikoki aurkeztu be-har genuela. Horretara behar-tzen bagaituzte, hori egin ahalizateko bideak nork jarri beharditu? Norena da erantzukizu-na?», dio bizilagunak. Telelana ere «arazo» bilakatu

    dela diote: «Langile publiko ba-tzuei telelana egiteko eskubideaaitortzen die Eusko Jaurlaritzak,baina horretarako baldintza tek-nikoak bete behar dira: kone-xioa, eta abar. Beraz, eskubideezari gara, ez dugu auzorako zine-ma areto bat eskatzen, ez da ka-pritxo bat». Beste auzotar batekumeen eta adinekoen eskubide-ak aipatzen ditu: «Nola ari diraBedaioko umeak daukagun ego-erari aurre egiten? Zein baldin-tzatan? Edozein gizartetan adi-nekoak eta umeak dira babeshandiena behar dutenak eta bizidugun egoera honetan babes ezaoraindik eta handiagoa bilakatuda Bedaioko errealitatean».Telebista behar bezala ikuste-

    ra ere zabaltzen da arazoa kasubatzuetan. Izan ere, Etxeberri etaBelarmuga inguruetan, «arazohandiak» dituztela diote EITBikusi ahal izateko. «Eta ADSL-ajoan-etorrian dabilelako ikasle-ek klaseak jarraitzeko eta lanakbidaltzeko arazoak izaten ditu-gu».Orain, irrati uhinen bidez jarri

    diete irtenbidea, baina Bedaiokoeremu batean, eta hala ere, ezduela telefono finkoa bermatzendiote. Beste batzuek «berdin-berdin» jarraitzen dutela arazoa-rekin argitu dute. Horiek horre-la, arazoari «auzo guztirako irtenbide integrala eman die-zaioten eskatzen dute.

    Telefonoko kablea zati askotan lurrean dagoela salatzen dute bedaiotarrek. ATARIA

  • Jon Miranda Tolosa

    Bost ataletan banatuta eman ditupoemak Igor Estankonak (Artea,1977) Susa argitaletxearekin kale-ratutako lanean. Bosgarren poe-ma liburua du Tolosan bizi eta li-teratur kritikari bezala ere aritzenden idazleak. Hamaika urteren ondoren ka-leratu duzu ‘Moskito’. Urteguzti hauetan idatzitako poe-mak dira bertan bildutakoak?Poema batzuk hamaika urtedauzkate eta beste batzuk oraindela hiru hilabete bukatu nituen.Etapa guzti hori hartzen duen po-emarioa da Moskito.Zergatik hainbeste urtetakoisilunea?Arrazoi askorengatik. Liburu ba-ten ostean beti horrelako etenaldibat behar izaten da. Nik, behin-tzat, behar izaten dut. Bizipenezbete behar izaten dut barrua etabeste estetika batzuk, beste idazlebatzuk ezagutu behar izaten di-tut. Denbora batez, behar dutgehiago irakurle izan idazle bai-no; behar dut gehiago ikusle izanegile baino. Hortik aparte, lauseme-alaba jaio zaizkit denborahonetan eta lanari eta familiariemana egon naiz. Tarteak ere ezdira hain kalitatezkoak izan besteliburu bat atera ahal izateko. Bai-na, tira, etorri da etorri behar zuengaraian.Urte hauetan guztietan segituduzu literaturaren munduarilotuta.Bai. Poesian zentratu naiz batikbat, zeren liburua hartu dezake-zu, bertan dagoen poema bat ira-kurri, eta gero utzi. Batez ere eus-karazko poema liburuak ateraahala kritikak idatzi izan ditut Ar-gia-n eta Noticias taldeko Ortza-dar gehigarrian. Horrek ahalbi-detu dit ez galtzea haria eta ikusiahal izan dut beste egile batzukzertan ari ziren. Balio izan dit, bai-ta ere, entretenitzeko. Txandaka-tu dut idazketa bat tantakakoa,gero Moskito-ra eraman nauena,eta literatura kritika.Irakurri dituzun poeten lanekeragina izan dute orain idatziduzun honetan?Bai. Joseba Sarrionandiak esangolukeen moduan, izkiriaturik aur-kitu duzu zure poema besteekidazten duten horretan. Mendee-tan zehar errepikatzen ari garapoetok. Sekretua, askotan, ez dagaia eta poema bera, baizik etaahotsa eta tonua aurkitzea. Ho-rren bila ibili naiz urte hauetan,Moskitok ere izan zezan doinuedo dardara bat berezia. Bost ataletan banatuta dago li-burua baina ez duzu gaika an-tolatu. Zergatik?

    Gaika antolatuta egon zen mo-mentu batean, eman nion antola-keta hori, baina oso astun gera-tzen zen, gai bakoitzak bete egi-ten baitzintuen. Orduan erabakinuen beste ordena bat ematea li-buruari. Ez da oso logikoa, nahi-koa kaotikoa da, baina errazagoada irakurlearentzat, nire ustez. Arinagoa egiten du liburuarenerritmoa?Bai, zeren tartekatu egin ditut po-emak, astunak eta arinak, gai ba-tekoak eta bestekoak. Atsegina-goa egiten da bata bestearen on-doan jarrita. Ez da liburu lodia,baina idazlea beti ahalegindu be-har da hari bati tiraka irakurleaeramaten.Aitatasuna, maitasuna eta he-riotza bezalako gaiak ageridira, baina horrekin batera,baita gai sozialagoak ere.Bai. Nire poesia zertxobait jarrai-tu duenak badaki beti liburu guz-tietan erreserbatzen ditudala le-rro batzuk auzi nazionalari es-kaintzeko, edo hainbat auzisozialen oihartzuna egiteko. Ezdira oso esplizituak. Ez dut hortikpolitika altua egiten. Egiten du-dan bakarra da inarrosten nautengauzak aipatu eta injustiziak iru-ditzen zaizkidanak tonu poetikobatekin helaraztea.Aurreko liburuetan baino dis-tantzia handiagoarekin begi-ratu diezu gai horiei?Bai, akaso bai. Urteek aurrera eginahala, guztiok eszeptikoagobihurtzen gara. Eszeptikoago bai-no, kontua da ez dugula lehenmomentutik sinesten bidaltzendiguten edozein kontsigna, ezgaudela hain prest artaldeari ja-rraitzeko. Poema sozialenetan ereuste dut nire ikuspuntua ematendudala eta ez direla, zentzu horre-tan, soflamabatzuk.Gero naturako elementu askoere ageri dira liburuan.Bai. Betidanik gustatu izan zaitnaturarekiko kontaktua. Beti in-teresatu izan nau horrek. Nirejaioterrian, Artean, etxetik irteneta Gorbeiako atean zaude. Beti joizan dugu basora eta gero igar-tzen da hori poemetan.Izen asko ageri dira liburuan,toki izenak dira horietakoasko. Baina gutxi Tolosalde in-gurukoak.Egia da. Ez nuen orain arte analisihori egin. Nik uste dut grabatutageratzen zaizkigunak lehenengourteetako tokiak direla. Haztenari zaren urteetan ezagututako le-kuak dira gero zure Arkadia gal-dua. Horregatik hainbeste Oroz-ko, Zeberio, Arteako lehenagokojendea... Nire paisaia sentimenta-la da hori, ez da Tolosakoarekinalderatuta ezberdina, baina hori

    da nirea. Izan zitekeen, Urkizuedo Montezku, baina Elexabeitiaeta bertako errekastoak dira ager-tzen direnak.Atzera begirakoa bada liburua,baina ez duzu nostalgiaz ida-tzi. Liburuak badu aurrera be-girako indarra?Bai. Aurkezpenean esan nuen be-zala memoria egitea batzuetanekidin ezina da, denoi gustatzenzaigu lehenaldia bisitatzea etahura edertzea eta idealizatzea.Baina ez nuen horretan geratunahi, pauso bat aurrera emannahi nuen. Lehenaldira bisitakdaude poemetan baina ez dirahan geratzeko idatziak, aurrerabegira jartzeko baizik. Lehenal-dian ainguratuta geratzea ez dutuste egokiena denik.‘Moskito’ honetan zure ahotshori aurkitzea kosta egin al zai-zu?Bai, kosta egiten da, eman eginbehar zaio. Poema batek hasie-ran, zirriborroan, forma bat dau-ka, baina zuk nahi duzun musikaatera dezan eman egin behar zaio.Zentzu horretan poema deforma-tu egiten da, aldatu egiten da, bai-na nik uste dut erritmo aldetikemaitza osoa bada eta mezua he-larazten badu, ez zuzenean, ze-harka-zeharka, poesiaren bidee-tatik, orduan ontzat ematen du-gula. Idazle ofizioak ematen al dutrebezia?Bai. Nire burua, modu nahikoaesajeratuan, Dante Alighierirekialderatzen dut. Hari irakurtzendiozunean badakizu lan asko da-goela atzean, bera ere eman etaeman ariko zela. Baina hain emai-tza arinak lortzen dituzte zenbaitidazlek, pentsatzen duzula berez-koa dutela gaitasuna. Juan KruzIgerabide irakurtzen dudaneanere berdina pentsatzen dut. Bainagero ez da berezkoa dutela, egite-aren eta urteetako esperientzia-ren emaitza da. Zer nolako kritikak jaso dituzu‘Moskito’ liburua kaleratu on-doren?Orokorrean iritzi onak bildu di-tut. Harrituta nago. Moskito dairakurleak ikusten duen hori. Ba-tzuei irudituko zaie kriptikoa,besteei urruna, besteek esangodute ez dela beraiei gustatzenzaien poesia mota. Baina denaemanda eginda dago, %100. Nikuste dut hori sumatzen duela jen-deak. Nire poesiaren zalea denakliburu eder bat egin dudala ustedu. Eta poesia mota hori maite ezduenarentzat ere liburuak ba-dauzka bere lizentziak, bere kla-beak, bere jolasak. Liburu aberatsbat egiten ahalegindu naiz, ho-rrek dibertitzen bainau.ATARIA

    «Lehenaldirabisitak daudepoemetan, baina ez dira han geratzeko»IGOR ESTANKONAIDAZLEA‘Moskito’ bosgarren poema liburua kaleratudu, azkenekoa argitaratu zuenetik hamaikaurtera datorrena; Besteak beste, nazioaz,aitatasunaz, bikoteaz eta heriotzaz ari da

    04 TOLOSA KULTURA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2020ko apirilaren 16a

  • GORK

    A SA

    LABE

    RRIA

    DENBORA-PASAK TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2020ko apirilaren 16a

    1. Galiziera. Lurrezko hesi. 2. Ilerik ez dutenak. Euskal fonema. 3. Kontsonantea. Hiru edo lau. 4. Bete. Irudiak etatestuak formatu digitalean jartzeko tresna. 5. Kirol mota. Arreta, arta. 6. Arasko herritar. Pluralean, urtaro beroa. 7.Begira. Arto irinez egindako opila. Eguzki. 8. Urtzera behartuak. Kontsonantea. 9. Noka, naiz. Berreketa egin. 10.Hutsa edo gabezia. Kulturaz eta hizkuntzaz batasun bat osatzen duten gizabanakoen multzoa.

    Ezker eskuin

    1. Gizakiari dagozkion bertuteen multzoa. 2. Galderetan. Mojak, lekaimeak. 3. Aurrenekoa. Txistua, listua. 4. Jeltzalegazteen erakundea. Une. 5. Garesko herritar. Sufrea balio du. 6. Artilleria pieza. Emakumezkoa bere gurasoentzat.7. Nafarroako udalerria, Zaraitzun. 8. Bularraren goialde. Atmosfera eratzen duen gas nahastura. 9. Ohitura, aztura.Ardi, hitz elkartzeetan. 10. Kontsonantea. Noka, leudeke. 11. Pluralean, ote mota. Titanioaren ikur kimikoa. 12. Beldurhandi. Indarra galdua, oso nekatua.

    Goitik behera

    Hitz gurutzatuak

    1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

    1

    2

    3

    4

    5

    6

    7

    8

    9

    10

    Herrian daude erantzunak

    Herriaren izena osatzen duten letrak erabilita aurkituko dituzu proposa-tzen dizkizugun definizioen erantzunak (Parentesi artean erantzunenletren kopurua)

    B A L M A S E D A

    1. Andra, talde handia (7)

    2. Emakumeentzako monasterioko

    burua (7)

    3. Arma zuria (6)

    4. Tripa (6)

    5. Hitz neurtuzko kontakizuna (6)

    6. Atea jotzeko kisketa (6)

    __ __ __ __ __ __ __

    __ __ __ __ __ __ __

    __ __ __ __ __ __

    __ __ __ __ __ __

    __ __ __ __ __ __

    __ __ __ __ __ __

  • 06 KIROLAK 107.6 fm • www.ataria.eusOSTEGUNA, 2020ko apirilaren 16a@TOLOSALDEAKIROL

    Belabieta Kirol Klubekogimnastek erronka ugaridituzte berrogeialdirakoKonfinamendu egoeran etxean egiteko entrenamenduakbidali dizkiete gimnastei klubeko entrenatzaileek.

    Erredakzioa Ibarra

    COVID-19ak sortutako alarmaegoera dela eta, etxean egotea to-katzen den berrogeialdi hone-tan, aktibo mantentzeko hainbatariketa ezarri dizkiete entrena-tzaileek Belabieta Kirol Klubekogimnastei. Batetik, sasoi fisikoa eta mal-

    gutasuna mantentzeko etxeanegiteko entrenamenduak bidalidizkiete. Bestetik, astero-asterobete beharreko erronka bat dute,eta ondoren erronkaren argazkiabidali behar dute klubera partehartzaile guztiek nahi izanezgero. Entrenatzaileek jakinarazi

    dutenez, gimnastak etxean ereentrenatzen jarraitzera elkar ani-matzea da egitasmo horren hel-burua.Erronka horiek hiru atal dituz-

    te, gorputzekoa, aparatuarenteknika eta sormena. Gainera,gimnasten adinaren eta maila-ren arabera entrenamenduak ez-berdinak dira. Hauek dira bana-tutako kategoriak: aurre-benja-min, benjamin-alebin-infantil,eta hortik aurrerakoak.Ekimenaren lehen astean, esa-

    terako, gimnastika erritmikokooreka ariketak eta pilotarekinerrodamendua landu zituzten.Sormenaren atalari dagokionez,

    berriz, txikienek kirol honekinlotutako marrazkiak egin zituz-ten eta gainontzekoek irudime-na erabiliz maza batzuk egin be-har izan zituzten etxean zutenmaterialarekin.Belabieta Kirol Klubeko entre-

    natzaileak ostiralero batzen diratelematikoki, gimnastentzat as-teko entrenamenduak sortu etaerronkak asmatzeko. Ekimenhau, hainbat aukera aztertu on-doren sortu zuten eta berrogeial-dia amaitu bitartean egitea daasmoa, ez baitakite egoera bereonera itzultzean, denboraldikotxapelketekin jarraitzeko auke-rarik izango duten edo ez.

    Belabieta Kirol Klubeko gimnastak ariketak egiten beraien etxeetan. ATARIA

  • Hurrengo denboraldira begiraIbarrako Lauburu K.E. ere itxialdian, baina gelditu gabe ari da lanean; denboraldiarekin zer gertatukoden ez dakiten arren, itzulerarako prestatzen ari dira guztia berriro martxan jarri nahi baitute

    Irati Saizar Artola Ibarra

    O sasun larrialdi ho-nek ez du amaieradatarik, momen-tuz behintzat.Egoera hori kon-tuan izanda lane-an ari da Lauburu Kirol Elkartea.Futbol aretoko denboraldia ereetenda dago, eta ez dakite noizizango den itzulera data. JuananRodriguez Lauburuko kirol zu-zendariak dioenez, «iritzi eta de-sio guztiak errespetagarriak izan-go dira, eta unea iristen denean,kluba egoera berri horretatikabiatuta hasiko da lanean». Dena den, hipotesi posible ba-

    tzuen gainean lanean ari direlaazaldu dute, baina jakitun dira«denbora kirol amateurrarenaurka» doala. Itzulera «laster»gertatzen ez bada, 19/20 denbo-raldia amaitutzat emango dutelauste du klubak. Testuinguru ho-rretatik abiatu dira eta hurrengodenboraldiaren hasierara artedagoen tarte horretarako alterna-tibak bilatu nahi dituztela esandute. Aldi berean, krisialdian, ikus-

    pegi sozialago batetik nola lagun-

    du daitekeen ere aztertzen aridira, «egoera ahulenean daudenkolektiboei laguntzeko». Horre-tarako, ordea, itxialdia amaituarte itxarongo dutela aurreratudute.

    HUALDEREN AGURRAKirol arloari dagokionez, dato-rren denboraldian Alfredo Hual-de entrenatzaileak ez du bigarrenB mailako talde nazionalarenburu izaten jarraituko. Bi aldeakados jarrita hartutako erabakiaizan dela esan du Rodriguezek:«Lauburun hiru denboraldi igaroditu, zeinetan klubaren gertukohistoriako kirol emaitza onenaklortu dituen, baina egunero eginduen ahalegina kirol emaitzaguztiak baino harago doa». Entrenatzaile nafarrak, beraz,

    agur esango dio klub moreari etaesker oneko hitzak besterik ezditu kirol zuzendariak: «Eskerrikasko zure lanagatik, ahaleginaga-tik eta gertutasunagatik; klub ho-netako ateak zabalik izango ditu-zu beti». Ondorioz, Lauburukokirol zuzendaritza lanean ari da20/21 denboraldirako teknikariberria bilatzeko asmoz.

    ILUSIOA MANTENTZEAREN ALDEHaurrekin egiten ari diren lanaere izan du gogoan zuzendaritzataldeak. Gizarte eta kirol suspe-rraldian azken 8 denboralditanegindako ahalegina gogoratudute. Aurtengo urtea, «ilusioz be-tetakoa» zela diote, 50 haur bainogehiago baitituzte benjamin etaalebin kategorietan. Taldeen «go-rakada» dela eta, batzorde berribaten bitartez lanean ari zela

    Lauburu azaldu dute, «IbarrakoUdalaren eskutik kirol eredu etaegitura eredua berriz marraz-ten». Zuzendaritza batzordeak

    proiektuaren hedapenean erelan egin duela azaldu dute. La-guntzaile eta kolaboratzaile be-rriak bilatu dituztela diote, talde-entzako ordezkariak eta teknika-rientzako laguntzaileak gehituz.Lauburuk hori guztia berriz ere

    martxan jartzea espero du, «ilu-sioz egindako lana ez dadin aldebatera utzi zorigaiztoko birusa-ren erruz». Era berean, gogoratu dute uda

    honetan hastekoak zirela Bela-bieta kiroldegia eraberritzeko la-nak. Lehen fase batean, kantxa-ren teilatua osorik berritzea daudalaren asmoa. Momentuz, or-dea, berri gehiagoren zain dau-dela esan du Rodriguezek: «Ez

    dakigu zer espazio hartuko dutenobra horiek egutegian, ezta nolaeragin ahal izango den kirolde-gian egiten diren jardueretaraitzultzean». Klubari «hainbesteburuhauste» eragin dizkion itogi-nekin amaitzea ekarriko du teila-tua berritzeak eta kantxako girotenperatuta neurri batean egoki-tuko lukeen sistema bat ezarrikodutela ere azaldu dute. Kantxakoedukiera ere 100 plaza ingurugehiagorentzat egokituko dutelaesan dute.

    Alebin eta benjaminetan 50 haurretik gora dituzte Lauburun. ATARIA

    Guztia amaitzendenerako itzuleraplanifikatzen ari dakluba; bitartean, unehori iristeko zain dago

    «Jokalariak ahaliketa sasoihobereneanmantentzensaiatzen ari gara»

    ALFREDO HUALDEENTRENATZAILEA

    Erredakzioa

    Kantxara itzultzeko agindua jaso-tzen dutenerako prestatuta egonnahi du Alfredo Hualde Lauburu-ko bigarren B mailako talde na-zionaleko entrenatzaileak. Den-boraldia amaitzen denean, ordea,taldea utziko du. Kirolaren ikuspegitik dituenzailtasunak medio, nola ari za-rete egoerari aurre egiten?Prestatu gabe harrapatu gintuen.Uste nuen ez zela hainbesterakoizango, baina denborak erakutsidu guztiz oker geundela. Konfina-mendua agindu zutenetik, jokala-riekin harremanetan egoten ja-rraitzen dugu, ahalik eta sasoi ho-berena mantentzen saiatuz.Nola planteatu dituzue entre-namenduak?Taldean ezin dugunez ezer egin,Aitor Andres prestatzaile fisikoakjokalari bakoitzari zuzendutako3-4 saio prestatzen ditu astero etahoriek jarraitzen ditugu.19/20 denboraldiko txapelke-

    tari berriro ekitea erabakitzenbada, pentsatu duzu nola eginaurre itzulerari?Nik neuk denboraldia jokatuz etaLigako sailkapenean ahalik etapostu altuenean amaitzen saiatuzagurtu nahiko nuke. Dena den,iraila baino lehen denboraldiaamaitzea ezinezkoa izango delauste dut. Hurrengo denboraldian ez ja-rraitzea erabaki duzu. Noladeskribatuko zenituzke biziizan dituzun denboraldiak?Hiru denboraldiak desberdinakizan dira. Lehena ilusioarekin etaerantzukizunarekin lotzen dut.Berriro ere 2B mailan entrenatubehar nuen eta, gainera, Ibarran,hazten ari zen klub batean. Azke-nean, Kopan hirugarren postuansartzea lortu genuen. Bigarrenaanbizioarekin eta sendotzearekinlotzen dut, aurreko urtekoa errea-la zen edo denboraldi bateko kon-tua besterik ez zen ikusteko balioizan zuen. Lehen postuan amai-tzear egon ginen. Eta hirugarren

    honetan, Play Off-ean sartzekoahalmenean sinestea zen helbu-ru nagusia. Dena den, uste dutpartida jakin batzuetan presioakirabazi zuela eta, abenduko parti-den emaitzen ondoren, denboral-dia aldapa gora jarri zen.Kluba oroitzapenez beteta uz-ten duzu. Zein da zuretzat bere-ziena?Ez daukat oroitzapen konkretubat. Asko gustatu zitzaizkidan bi-garren mailako taldeen aurka jo-katutako Kopako bi partidak, nonzaleek harmailak bete zituzten.Aurreko denboraldiaren amaie-ran ere asko gozatu nuen: astero-astero puntuak mozten joan on-doren, Liga irabazteko aukerekiniritsi ginen; azkenean lortu ez ba-genu ere. Niretzat oso bereziaizan zen jokalarien begietan han-dinahi hori ikustea.Zein dira zure etorkizunekoplanak kirolari dagokionez?Gaur egun, atseden hartzea etabeste gauza batzuez gozatzea gus-tatuko litzaidake, hala nola, fami-

    liaz eta beste zaletasun batzuez.Gainerako entrenatzaile batzue-tatik ikasten eta trebatzen jarrai-tzeko ere aprobetxatu nahi dut.Hala ere, nire burua ezagututa,badakit kirol hau asko gustatzenzaidala eta, zoritxarrez, areto-fut-boleko entrenatzaile gutxi dau-den leku batean gaudenez, balite-ke azkenean beste kirol proiektubatean sartzea.

    KIROLAK IBARRA 07www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2020ko apirilaren 16a

    Arratzain futbol zelaia

    E U T S IG O G O REKIPO!!

  • www.ataria.eusOSTEGUNA, 2020KO APIRILAK 16Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

    Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

    Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

    Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

    Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

    Tolosaldekogizarte

    eragileak

    ATARIA IRRATIA107.6FM

    OSTEGUNA 16ATARIA IRRATIA

    09:00-13:00.Baserritik, Postalakbidaia tartea, Entzuteko jaioak, GureTxokotik elkarrizketa tartea etaMestibull DJ Bullekin musika.16:00.Zebrabidea. Magazina.19:00. Ipuinak ez dira geldituko.20:00.Mailu ta akuilu. Musika saioa. 21:00.Mingaina Txulora. Erotikariburuzko saioa.

    28 KANALA11:00.Etxean bai...Geldirik ez! (Aran-txa Orbegozo)11:30.Gaurkoan Tolosaldetik12:00.Etxean bai... Geldirik ez! (IratiHartsuaga eta Laura Morales)12:30.1, 2, 3 hemen da Miru!17:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:00.Amets Yoga estudioa23:30.Gaurkoan Tolosaldetik

    FARMAZIAK

    Gaur

    TOLOSA.Egunekoa. E. Bengoe-txea. Kale Nagusia, 7. 943 67 06 48.TOLOSA. Gauekoa. Lourdes Azpiroz .Larramendi, 6 behea 1. 943 67 51 18.

    EGURALDIA

    IKER IBARLUZEA

    Gaur.Antzeko giroa izangoda. Goizean hodeiak eta os-tarteak izango dira, baina gi-

    roa argia izango da. Arratsaldeanberriz ere bero-hodeiak nagusitukodira, azken orduetan zaparradarenbat edo beste utziz. Haizeak hegotikjoko du, tarteka bizi eta tenperatu-rak beste koska pare bat gora egin-go du, maximoa 24-26 graduanerrendituz.

    Bihar.Antzeko joera errepi-katuko da. Goizean eta arra-tsaldeko lehen orduak arte

    hodeiak eta ostarteak izango dira.Arratsaldeko lehen ordutik aurrera,bero-hodeiak ugarituko dira eta az-ken orduetan euri zaparradaren batedo beste izango da. Haizeak hego-tik joko du, tarteka bizi xamar etatenperatura zertxobait jaitsiko da,maximoak 22-24 graduan joz goia.

    TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gain hartzen egunka-

    rian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

    Hitzak oso garesti diren herriaVanesa Gonzalezek ondorengoarekin hartu du parte Ipuinak ez dira geldituko! ekimenean.

    B ada jendeak ia hitz egi-ten ez duen herri bat.Herri mutua ematendu. Izatez, oso herriederra da. Mendi ga-raiez inguratuta, babestua dago.Bere kale estuetan, jauregi itxurakoetxe dotoreak aurkitu ahal dituzu.Haur parke eta lorategiez ingura-tua… han hemenka, lantegiak erebadaude eta bat... oso bitxia! Hi-tzak sortzen dituzte bertan!

    Hitzen fabrika goiz, eguerdi,arratsaldez eta baita gauez ere mar-txan aritzen da, jo eta ke lanean,minutu bat gelditu gabe. Amaieragabeko lan honetatik, era guztieta-ko hitzak ateratzen dira makineta-tik: luzeak, motzak, ederrak, alfe-rrak, xamurrak, korapilatsuak, li-rainak, gordinak... Gure hizkuntzaaberatsak bere baitan dituen hitzguztiak aurkitu al ditugu bere bilte-gian. Ez dadila stocka galdu! Hi-tzak ere, edozein lekutan ikusi ahaldira, horma iruditan idatziak.

    Herrialde bitxi honetan hitz eginnahi baduzu, patrika bete diru edu-kitzea komeni zaizu. Aberatsa ba-zara, zuretzat hobe. Batzuk, gaine-ra, daukaten prezioa izugarria iza-ten da eta horiek ez dira sarrierrepikatzekoak. Behin hitzakondo aukeratuta dituzula, ahoansartu, listuaz ondo nahastu, xehe-xehe egin arte murtxikatu eta iren-tsi egin behar dituzu. Ostera, ahoz-kotasunaren magiaren poderioz,ahotik soinuz irtengo dira. Ikustenduzuen moduan, lurralde hone-tan, hitz egitea oso garestia da!

    Eta aberatsa ez bazara? Zer egi-ten dute diru eskasia dutenek? Ho-riek eguneko zati handiena isilikegoten dira. Beraien egoera tamal-garria izanik, hainbeste esango lu-kete... baina ezin... hitzak ederkineurtu behar dituzte bizitzan poto-rik ez egiteko! Sarri ikusi ditzakezuzaborren artean besteen hondaki-nak aztertzen. Beste batzuk erabili-tako hitzak berreskuratu, birzikla-tu eta berrerabiltzeko zaku bateangordetzen.

    Baina jakin badakigu, zabor arte-an,ustelkeria besterik ez dugulaaurkitzen eta, halakoak izaten dira:zikinak, axolagabeak, interes han-dia ez dutenak. Hitz antzuak etaerabilpen eskasekoak.

    Udaberrian, hitzak eskuratzekobeste era bat aurkezten da: behera-penak! Hauetan, hitz sortak prezioonetan lortu al dituzu. Dena den,zaborretan aurkitzen diren tanke-rakoak izan ohi dira. Horrelakotanpenak behera egin ordez, gorantzigotzen zaie gaixo hauei!

    Alditan, hitzen lantegiak matxu-raren bat izan edo norbaitek trapuzikinak aireratu dituelako, han he-menka, hitzak azaltzen dira aireandantzari. Eta, une horretan bertan,haurrak ero moduan aritzen diraberaien harrapatu nahian. Baten-bat harrapatuz gero, oso harro sen-titzen dira eta altxorraren moduangordetzen dute gero afalorduan fa-miliarekin elkarbanatzeko.

    Gaur, Brunok hiru harrapatuditu bere sareen artean. Baina,afaldorduan familiarekin konpar-titu beharrean, berarentzat oso be-rezia dan norbaitentzat gordetzea-erabaki dau: Andrearentzat!

    Bihar, Andrearen urtebetetzeada. Eta beraz, txora-txora egindadago. Goitik behera, behetik gora,ezkerretik eskuinera eta eskuinetikezkerrera maiteminduta. «Maitezaitut!» esan nahiko lioke, baina,hitz horiek oso garestiak dira. Etaitxulapikoan ez dauka horiek eros-teko adina.

    Beraz, sarean harrapatutakoakeskainiko dizkio opari gisa. Kontuhandiz atera, zapi polit batean bil-du eta poltsikoan gorde ditu ihes ezegiteko. Hasperen bat bota, etamentalki errepikatu ditu bere bu-ruan bihar Andreari nola esangodion errepasatuz: gerezia, hautsa,aulkia.

    Andrearen urtebetetze egunairitsi da. Eta Bruno, dotore askojantzi da. Alkandora urdina, lauki-dun praka motzak, eta ondo orraz-tuta. Han doa Bruno, eskua poltsi-koan sartuta oparia ondo helduz.Andrea, Brunoren aldamaneko ka-lean bizi da. Zazpigarren zenba-kian.

    Eta harantz doala, urduri jartzenhasi da. Izerdia kopetatik beherajaisten hasi zaio. Eta zein hitz lehe-nengo, zein erdian eta zein amaie-ran esango dion pentsatzen hasida: hautsa, aulkia, gerezia... hau-tsa, gerezia, aulkia... gerezia, hau-tsa, aulkia... hitzen konbinazioguztiak frogatuz. Konturatu ordu-ko, iritsi da portalera. Atea jo etaAndreak atea zabaldu dio. Brunok«egun on!» esateko gogoak irentsieta horren ordez, irribarretxo bateskaini dio barrurantz sartzen denbitartean. Andrea ikusi duenean,munduko neska ederrena dela argigeratu zaio. Oso ederra dago gerezikoloreko soinekoarekin. Andreakere, beste irri batekin erantzun dioBrunori.

    Baina, laster kendu zaio Brunoriaurpegiko barrea, Andrearen atze-an Oskar, bere etsairik nagusienaikusterakoan. Bere gurasoak osoaberatsak dira. Egia esan, hau ez daBrunok Oskar gorrotatzeko dau-kon arrazoi nagusia, ez. Oskar, hitzpila baten jabe da eta Andreari nahiduena esateko boterea dauka. Ho-rrek amorratzen du gehien. Andre-ari, nahi beste hitz adierazteko au-kera... Ez da justua!

    - Andrea, nire bihotz osoarekinmaite zaitut. Ene Andrea, jakin ba-

    dakit elkarrekin ezkondu eta zo-riontsu izango garela. Hitza ema-ten dotzut.

    Bruno, zur eta lur geratzen dahitz horiek entzun ostean. «Dirutzagastatu du hori guztia Andreariesateko!», pentsatu du. Andreak bi-tartean, arpegian irribarrea zintzi-lik mantentzen jarraitzen du. Etaegoera honek, Bruno nahastutadauka. Norentzat dauka zuzenduaAndreak irribarrea? Zergatik daukaOskarrek begirada ziurra eta zorro-tza? Beretzako ote? Eta honen al-buon, bere Andrea kuttuna etabere irria...

    Burua korapilatuta eta bero-beroeginda daukala, zerbait egin beharduela sentitzen du. Bere poltsikoandauzkan hitzak eskasak direla pen-tsatu arren, adorez bete, sakonkiarnasa hartu eta bihotzean metatu-ta daukan maitasunaz puztu da.Andrearengana gerturatu eta sare-an harrapatutako hitzek bizia har-tu dute Andrearen belarrietarantzhegan eginez: «Gerezia, aulkia,hautsa». Harribitxi gisa heltzendira Andrearen belarrietara, biho-tza ikutzera iritsi arte.

    Amaitzean, elkarri begira gera-tzen dira, isiltasun sakonean. Irriaarpegian zintzilik mantenduz, An-dreak eskua hartzen dio Brunorieta muxu goxo epel bat eman diosudurraren puntan.

    Elkarren arteko begirada guru-tzatze horretan, loratu eta kanpo-ratu nahi duten sentimenduak,emozioak, hitzak... isladatzen dira.Antzematen da bai beraien artekoamagikoa dela. Gazte hauen maita-suna begi-bistan izanda, Oskarreknabaritu du borroka horretan po-rrot egin duela. Bere hitzak irentsieta burumakur alde egiten du.

    Brunori aldiz, hegan egitea bes-terik ez zaio falta gainean duen zi-rrararekin...Oso pozik dago, gustu-ra, eta ez maiteminez, maitebizizbaizik! Orduan, urte luzez lepotikzintzilik duen poltsan gordeta izanduen hitzaz gogoratzen da. Etagaur, egun berezia da oso! Gustukoduen hitz bat da. Aproposa une ho-netan esateko. Larruzko poltsa za-baldu, hitza atera, ahoan xamur etapoliki sartu, goxoki murtxikatu etabere begirada Andrearen begietarazuzendaz esaten dio: «Gehiago!».

    Aberatsek hitz ugari erosteko aukera dute herri honetan.