BAZTAN IBARRA

7
Baztan Baztan Baztan Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria eta ibarra da, probintziako eta Euskal Herri osoko zabalena da. Haraneko erdigunea eta herri nagusia Elizondo da. Baztanen hamabost herri badira ere, ez da beren arteko mugarik, eta denen artean administrazio eremu bakarra osatzen dute. Honako udalerri eta lurralde hauek ditu mugakide: Mendebaldean Donamaria, Bertizarana eta Etxalar; hegoaldean Erroibar, Esteribar, Lantz, Anue eta Ultzama; ekialdean Baigorriko kantonamendua; eta iparraldean Urdazubi, Zugarramurdi eta Lapurdi hegoaldea. Arrosa kolorekoa Baztan da.

description

Nire herririk kuttunena

Transcript of BAZTAN IBARRA

Page 1: BAZTAN IBARRA

BaztanBaztan

Baztan Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria eta ibarra da, probintziako eta Euskal Herri osoko zabalena da. Haraneko erdigunea eta herri nagusia Elizondo da. Baztanen hamabost herri badira ere, ez da beren arteko mugarik, eta denen artean administrazio eremu bakarra osatzen dute.

Honako udalerri eta lurralde hauek ditu mugakide: Mendebaldean Donamaria, Bertizarana eta Etxalar; hegoaldean Erroibar, Esteribar, Lantz, Anue eta Ultzama; ekialdean Baigorriko kantonamendua; eta iparraldean Urdazubi, Zugarramurdi eta Lapurdi hegoaldea.

Arrosa kolorekoa Baztan da.

Page 2: BAZTAN IBARRA

Klima eta landaredia

Klimaren ezaugarri nagusia urte osoko prezipitazio ugariak dira. Batez beste 1.500 eta 2.200mm bitartean izaten dira, nahiz eta udalerriko gunerik menditsuenetan ugariagoak diren prezipitazioak. Aldaketa termikoa nahiko txikia da eta uda garaian ez da hilabete idorrik izaten. Baztanek klima atlantiar epela dauka, eta batez besteko tenperatura 10 eta 15 gradu artekoa izaten da. Urteko egun euritsuak 180 inguru izaten dira.

Jatorrizko landaredia pagadiek osatzen zuten gune menditsuetan, hariztiak udalerriko haranetan zeuden, eta, gaztainondoak tarteko guneetan. Gizakiaren eragina dela eta, ordea, asko eraldatu da jatorrizko landaredi hori eta gaur egun 7.500 hektarea pago baino ez dira geratzen. Pagadiak hegoaldeko gune menditsuenetan hedatzen dira batez ere. Hariztiek, berriz, gizakiaren eragina gehien jasan zuten espezieak dira, asko bota dira eta, bai zura lortzeko bai nekazaritzarako larreak lortzeko. Birlandatutako zuhaitzek 2.100 hektarea hartzen dituzte (batez ere Otsondo-Alkurruntz eta Orabideko guneetan), Nafarroako azalerarik handienetakoa; insignis pinua, haritz amerikarra eta Japoniako alertze pinuak erabili ziren.

Ibaiak

Erreka nagusia Baztan ibaia da, haranetik ateratzen denean Bidaso deitzen zaiona.

Page 3: BAZTAN IBARRA

Herriak

Baztanen 15 herri daude. Hauek dira herriak:

• Almandoz• Amaiur • Aniz• Arizkun• Arraioz• Azpilikueta• Berroeta • Elizondo• Elbete • Erratzu • Gartzain • Irurita • Lekaroz • Oronoz-Mugairi• Ziga

Kultura

Sagar-dantza, 2008 Arizkuren.

Hizkera

Hango hizkuntza naturala, historikoki, euskara da ("eskuara" deitzen zaio han).

Gaur egun biztanleen %77,22 "eskualduna" da (2008).

Museo etnografikoa

"Jorge Oteiza - Baztango Museo Etnografikoa" Elizondoko herrigunean kokatuta dago, 3 solairuko etxetzar batean

Page 4: BAZTAN IBARRA

("Puriosenea"). Landa edo baserri mundua eta XIX.Hemeretzi Mendeko folklorea, jantziak eta musika erakusten ditu.

Dantzak

Mutil-dantza, irri-dantzak edo jostaketakoak eta sagar-dantza hango adierazgarrienak dira.

Jaiak. Baztandarren Biltzarra

Haran osoko jai nagusia da, uztailero ospatzen dutena 1963tik. Bertan, Baztango 15 herriek beren karrozak eramaten dituzte Elizondoko karriketan, jantzi tradizionalak eta abar erakutsiz. Bazkaldu baino lehen, plazan mutil-dantza jendetsua egiten dute.

2008ko erroldaren arabera, 455 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren

%5,80 (Nafarroko batezbestekoaren azpitik).

Baztandar ezagunak

Nikolas Etxeberria Iturralde (1796-1845), apaiz eta euskal idazle berroetarra. Anastasio Etxeberri Santxolur (1822-1907), apaiz eta euskal idazle Elizondokoa. Franzisko Laphitz (1832-1905), apaiz eta euskal idazle arizkundarra. Damaso Legaz Laurenzena (1838-1902), apaiz eta euskal idazle arizkundarra. Juan Kruz Goienetxe Elorga (1857-1925), apaiz eta euskal idazle elbetetarra. Braulio Iriarte (1860-1932), enpresaburu elizondotarra, Mexikon lan egin zuena. Paskual Bernardino Biguria (1871-1932), euskal idazle elizondarra. Jabier Lazkoz Biguria (1887-1965), apaiz eta idazle elebidun elizondarra. Mariano Izeta (1915-2001), euskal idazle eta euskaltzain elizondarra. Pello Salaburu (1951-), idazle, irakasle eta euskaltzain arizkundarra, EHUko errektore ohia. Mikel Goñi (1977-), pilotari oronoztarra. Iñaki Otxandorena pilotari mugairitarra

Page 5: BAZTAN IBARRA

HISTORIA

Baztandik hurbil, aztarna ugari aurkitu dira arraro xamarrak, etxeak eta dinosaurio aztarnak ere.

Jauregizarrea dorretxea.

XII. mendean Lapurdiko mugan Salbatore monasterioa kokatu zuten, inguru hurbilean eragin handia izan zuena. Monasterioaren menpeko izan ziren Urdazubi eta Zugarramurdi herriek.

Arizkungo Ursua jauregia, Pedro Ursua esploratzaile eta militarraren jaiotetxea, baita Ursua leinuaren dorretxea ere.

XIV. mendetik aurrera populazioa azkarki emendatu zen.

1522an, Amaiurko gazteluan, Henrike II.a Nafarroakoaren aldekoek Gaztelako Erresumaren aurkako azken erresistentzi borroka egin zuten.

Mugatik hurbil egonik, Espainiaren eta Frantziaren arteko gerren ondorioak sufritu zituen, latzenak Hogeita Hamar Urteko Gerrakoak eta Frantziako Iraultzako Gerretakoak

UdaletxeaGaur egun udaletxea ezartzen den gunea, Urdazubiko monasterioaren jabetza izan zen XVII. mendearen amaierara arte. Eraikinak estilo barroko-klasikoa dauka eta inguruko harri gorri ilunezko fatxada dauka. 1986eta 1987. urteen artean eraikina erabat zaharberritu zen, bai barrutik zein kanpotik, eta 63 milioi pezeta inbertitu ziren.

Udaletxea alkatea eta hamalau zinegotzik osatzen dute.

Page 6: BAZTAN IBARRA

Ekonomia

Baztanengo Ekonimia onetan egon da landuta : agriketura eta ganaderian. Industria gutxi dago txikiak eta ertainak.

Urte auetan turismoa ere perte handia artu du rural etxeak eta museoak dira b isitatuenak.

Gastronomía

Baztan zopak, txuri ta beltx, cordero en chilindrón, piper opilek, taloak, eta mamia cu (harri beroarekin egosiak)

Leiendak

Baztanen historia ezagunena agoteena da. Baztertuta bizi ziren pertsona batzuk.

Agot deitura Nafarrako Erronkari eta Baztan bailaretako eremu baztertuetako biztanle jakin batzuek jasotzen zuten. Harria eta zura, eta gerago burdina ere lantzen zuten artisauak izan ohi ziren. Mendeetan zehar bazterketa sozioekonomikoa pairatu zuten. Beraien izatea Erdi Arotik ezagutzen da.

DOMINISTIKUN

Baztan ibarreko herri batean, seme-alabarik ez zuen senar-emazte bikote bat bizi zen.Urte asko zeramatzaten haur bat izan nahian, baina emaztea ez zen haurdun gelditzen inolaz ere ez.

Halako batean, emaztea amore ematekotan zegoela, senarrari esan zion:

-Edozer gauza emango nuke haur bat izateagatik!- Bai nik ere –erantzun zion senarrak-

Hau esaten bukatzerakoan deabrua agertu zen.-Haur bat izango duzue baina, horren trukez, etxe honetako zerbait

Page 7: BAZTAN IBARRA

eramango dut neuk. Ados al zaudete?

Senar-emazteak proposamena onartu zuten, deabruak haurra bera eraman nahi zuela sumatu gabe.

Handik denbora batera haurra jaio zen, eta hura izan zuten poza! Egunak joan, egunak etorri… emandako hitza ahaztu zitzaien.

Haur jaio berriari ongi etorria emateko, familiarekin, jaia ospatu behar zuten egunean, ardi bat erosi zuten.

Handik ingurutik bazebilen lanik egiten ez zuen gizon bat; ardia ikusi bezain pronto, lapurtzeko asmoz etxean sartu zen eta…. Deabrua bera topatu zuen haurraren seaskaren ondoan.

- E! Zu ez al zara deabrua?- Bai, neu naiz!- Eta, zertan ba, zu hemen…?- Jaioberri hau eraman behar dut. Haurrak hiru bider egingo du

atxis eta inork ez badu “doministiku” hitza esaten, niretzat izango da!

Etxekoak zetozela, deabrua ikustezina bihurtu zen eta lapurra, ate baten atzean ezkutatu zen.

Haurrak atxis egin zuen, baina inor ez zen ohartu. Bigarren aldian egin zuen eta, lapurrak, inor ez zela konturatuko eta debarua haurra eramango zuela pentsatuz,

- “Doministiku”!!!! ozenki esan zuen.

Deabrua, haserre bizian, haize zurrunbilo haundi bat sortuz, alde egin zuen handik.Etxekoak, harrituta, eta zer gertatzen zen ez zekitela, hitz hori esan zuenaren bila hasi ziren eta lapurra aurkitu zuten.

Honek, gertatutako kontatzean, haiekin bazkaltzen gonbidatu zuten eta ardia oparitu ere.