BATERAKO EKINTZA 2015 - coeducando.educacion.navarra.es · Orri-markatzaileak alde batetik...

2
1 BATERAKO EKINTZA 2015 IZENBURUA: “HITZ EGIGUZU EMAKUMEEZ” ORRI MARKATZAILEA GAIA: Emakume aipagarriak hainbat alorretan (zientzia, artea, filosofia, literatura, matematika, etab.) HELBURUA: Kontuan izanik Emakumearen Nazioarteko Eguna den martxoaren 8a hurbil dugula, asmoa da, ikastetxeek ikusgarriago egin dezatela gizateriaren historian zehar emakumeek egin duten ekarpena, bereziki horren ezagunak ez direnei dagokienez. EUSKARRIA: Orri-markatzaileak alde batetik hautaturiko emakume baten irudia izan behar du eta, bestetik, emakume horren bizitzari eta lanari buruzko testu labur bat, norberak egindakoa. Beste aldetik, bere lanaren irudi bat, birsorkuntza bat edo bere lanaren ezaugarri den elementuren bat. Zeinahi teknika balia daitekek (digitala, marrazkia, grabatua, olioa, collage-a, etab). MATERIALA: Kartulina, ahal bada plastifikatua. Neurri orientagarri bat hau izan daiteke: 55 x 180mm. BATERAKO EKINTZARE FASEAK: 1. FASEA: Gure ikasleen ikerketa lana, nabarmendu nahi duten emakumearen gainean: Bere bizitzari, lanari buruzko informazioa, bere jarduerarekin loturiko irudiak, etab. 2. FASEA: Orri markatzailea egitea, behin irudiak eta adierazi nahi den testua idatzi direnean. 3. FASEA: Orri markatzaile guztien erakusketa ikastetxean apirilaren 23an, Liburuaren Egunarekin batean. Ikastetxe bakoitzak hautatuko du zer egin orri markatzaileekin: Liburutegiko liburu bat maileguan hartzen dutenei oparitu, ekintza solidario baterako saldu, herrian erakusketa antolatu, etab. 4. FASEA: Dokumentazio grafikoa igortzea ondoko helbidera: [email protected] ondoko hedapenerako, bai Coeducando blogean bai Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren Boletinean.

Transcript of BATERAKO EKINTZA 2015 - coeducando.educacion.navarra.es · Orri-markatzaileak alde batetik...

Page 1: BATERAKO EKINTZA 2015 - coeducando.educacion.navarra.es · Orri-markatzaileak alde batetik hautaturiko emakume baten irudia izan behar du eta, bestetik, emakume horren bizitzari eta

1

BATERAKO EKINTZA 2015

IZENBURUA:

“HITZ EGIGUZU EMAKUMEEZ” ORRI MARKATZAILEA GAIA:

Emakume aipagarriak hainbat alorretan (zientzia, artea, filosofia, literatura, matematika, etab.) HELBURUA:

Kontuan izanik Emakumearen Nazioarteko Eguna den martxoaren 8a hurbil dugula, asmoa da, ikastetxeek ikusgarriago egin dezatela gizateriaren historian zehar emakumeek egin duten ekarpena, bereziki horren ezagunak ez direnei dagokienez. EUSKARRIA:

Orri-markatzaileak alde batetik hautaturiko emakume baten irudia izan behar du eta, bestetik, emakume horren bizitzari eta lanari buruzko testu labur bat, norberak egindakoa. Beste aldetik, bere lanaren irudi bat, birsorkuntza bat edo bere lanaren ezaugarri den elementuren bat. Zeinahi teknika balia daitekek (digitala, marrazkia, grabatua, olioa, collage-a, etab). MATERIALA:

Kartulina, ahal bada plastifikatua. Neurri orientagarri bat hau izan daiteke: 55 x 180mm. BATERAKO EKINTZARE FASEAK:

1. FASEA: Gure ikasleen ikerketa lana, nabarmendu nahi duten emakumearen gainean: Bere bizitzari, lanari buruzko informazioa, bere jarduerarekin loturiko irudiak, etab.

2. FASEA: Orri markatzailea egitea, behin irudiak eta adierazi nahi den testua idatzi direnean.

3. FASEA: Orri markatzaile guztien erakusketa ikastetxean apirilaren 23an, Liburuaren Egunarekin batean. Ikastetxe bakoitzak hautatuko du zer egin orri markatzaileekin: Liburutegiko liburu bat maileguan hartzen dutenei oparitu, ekintza solidario baterako saldu, herrian erakusketa antolatu, etab.

4. FASEA: Dokumentazio grafikoa igortzea ondoko helbidera: [email protected] ondoko hedapenerako, bai Coeducando blogean bai Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren Boletinean.

Page 2: BATERAKO EKINTZA 2015 - coeducando.educacion.navarra.es · Orri-markatzaileak alde batetik hautaturiko emakume baten irudia izan behar du eta, bestetik, emakume horren bizitzari eta

2

ADIBIDEA:

TAMARA DE LEMPICKA

(Varsovia, Polonia, 1898 - Cuernavaca, Mexiko, 1980) Gerra arteko aldi garrantzitsuko pintorea. 20ko eta 30eko hamarkadetan oso modan izan bazen ere, 70eko hamarkadan berraurkitu zuten. Batez ere goi mailako klase sozialaren mundu hedonista eta zenbaitetan dekadentea art decó estiloarekin erretratatu zuen.