Basoko hitzak

12

description

Olenkien bilduma

Transcript of Basoko hitzak

Page 1: Basoko hitzak
Page 2: Basoko hitzak
Page 3: Basoko hitzak

Cinquera-ko basoa

Cinquera-ko lurraldetan,

baso bat sortu da.

Baso eder horretan,

zuhaitz mordoa.

Zuhaitz hoietan,

animalia ikaragarria.

Eta animalia hori,

zein da?

Ba, txori txikia,

benetan zoragarria.

Mokoa du oso luze,

gorputza gorria,

hankak sendoak ditu,

buztana zuria.

Beti txio txioka

txoritxo txikia.

Page 4: Basoko hitzak

Haizea

Fiu! Fia!

Haizea etorri da

sasiak astintzera.

Kometak gora-gora

hodeien artean.

Hostoak erortzean

lurra estalita.

Zuhaitzak hostorik gabe

gelditu omen dira.

Page 5: Basoko hitzak

Baso alaia

Cinquera-ko basoa,

bai landaretsu.

Hosto eta zuhaitz

guztiz koloretsu.

Eguzkiaren indarrez,

basoa argitsu.

Cinquera-ko basoan

bai zoriontsu!

Page 6: Basoko hitzak

Basoa

Txan-txan, txan-txan,

txoriak hegan.

Txin-txin, txin-txin,

basoa denekin.

Txen-txen, txen-txen,

basoa hemen.

Txon-txon, txon-txon,

hostoak txip txop.

Txun-txun, txun-txun,

basoa txukun.

Page 7: Basoko hitzak

Uda ospatzen

Basoan ari gara

aire fresko hartzen,

aurtengo udaberriaz

guztiok gozatzen.

Hurrengo hilabetean

uda da etortzen

eta haren gain gaude

guztiok ospatzen.

Page 8: Basoko hitzak

Rap bat basoaren alde

Cinquera-koei

lagundu egin.

Horretarako,

lan egin.

Guztiok batera

basoa aurrera.

Eskuak gora

denok horrela! (Rap doinua)

Page 9: Basoko hitzak

Flai flai flai,

txoriak alai

Tram tram tram,

zerua trumoika

Rin rin rin,

tximistak arin

Ton ton ton,

euria gogoz.

Page 10: Basoko hitzak

Ia ia ia,

elkartasun bila.

Ia ia ia,

basoan txoriak.

Tzen tzen tzen,

gu hemen.

Tzan tzan tzan,

zuek han.

Eta beti

denok elkar!!!

Page 11: Basoko hitzak

Basoak

Firin faran

haizea dantzan.

Loreak eta zuhaitzak

gurekin kantan.

Txio txioka

txoriak kantari

Zu eta ni

biok dantzari.

Firin faran

hostoak hegan.

Mundu osoan

basoak festan.

Page 12: Basoko hitzak

Egileak:

Luar, June, Jokin, Oihane, June, Arlette, Imanol, Odei, Mikel, June, Aitor, Enara, Martín, Nahia, Ainhoa, Jon, Ohian, Nekane eta Aida.