BASABÜRÜKO MENDIAK€¦ · ere, asko murriztu da mendiko gaztagintza, eta horrekin batera, baita...

2
BASABÜRÜKO MENDIAK Deskribapena eta kokapena Pirinio Atlantikoen departamentuan kokatua, Akitaniako eskualdean, eremu honek udalerri hauek hartzen ditu bere baitan: Harreta, Larrau, Ligi-Atherei, Urdatx. Azalera 14. 750 ha Babes-estatusa KBE - NATURA 2000 (FR7200750) Beste babes batzuk, eskualde-mailakoak edo nazionalak Eremu honetan 6 Naturagune daude Interesekoak Ekologiari, Faunari eta Florari dagokienez. Bere hedaduraren % 1 Estatuko Erreserba Natural baten barruan dago. Erabilera nagusiak Abeltzaintza eta basogintza, nagusiki. Erabilera publikoa ere nabarmena da. Titulartasuna Publikoa nagusiki LIFEren helburu diren habitatak (4030) Txilar lehor europarrak, (6230) formazio belarkarak Nardusekin. “Basabürüko mendietan”, Orhi, Anie eta Harsüdürra tontorrak gailentzen dira. Eremu hau larreek eta baso mistoek osatutako mosaiko bat da, eta horregatik dira KBE honetako habitatak hain anitzak, loturiko aberastasun ekologikoa nabaria izateaz gainera. Pirinioko alde honek Europa osoko pagadi baso onenetako batzuk ditu barnean. Eremu honetan dauden ugaztunen artean dago Pirinioetako desmana, bizi den ur- bazterreko habitaten kalteberatasunak mehatxatutako espeziea, alegia. Gainera, kiropteroen espezie batzuk aurki daitezke, arratoi-belarri txikia eta ferra-saguzarra,

Transcript of BASABÜRÜKO MENDIAK€¦ · ere, asko murriztu da mendiko gaztagintza, eta horrekin batera, baita...

Page 1: BASABÜRÜKO MENDIAK€¦ · ere, asko murriztu da mendiko gaztagintza, eta horrekin batera, baita larreen erabilera ere, eta artzain batzuek bertan behera uzten dute transhumantzia.

BASABÜRÜKO MENDIAK

Deskribapena eta kokapena Pirinio Atlantikoen departamentuan kokatua, Akitaniako eskualdean, eremu honek udalerri hauek hartzen ditu bere baitan: Harreta, Larrau, Ligi-Atherei, Urdatx.

Azalera 14. 750 ha Babes-estatusa KBE - NATURA 2000 (FR7200750) Beste babes batzuk, eskualde-mailakoak edo nazionalak

Eremu honetan 6 Naturagune daude Interesekoak Ekologiari, Faunari eta Florari dagokienez. Bere hedaduraren % 1 Estatuko Erreserba Natural baten barruan dago.

Erabilera nagusiak Abeltzaintza eta basogintza, nagusiki. Erabilera publikoa ere nabarmena da.

Titulartasuna Publikoa nagusiki LIFEren helburu diren habitatak (4030) Txilar lehor europarrak, (6230)

formazio belarkarak Nardusekin. “Basabürüko mendietan”, Orhi, Anie eta Harsüdürra tontorrak gailentzen dira. Eremu hau larreek eta baso mistoek osatutako mosaiko bat da, eta horregatik dira KBE honetako habitatak hain anitzak, loturiko aberastasun ekologikoa nabaria izateaz gainera. Pirinioko alde honek Europa osoko pagadi baso onenetako batzuk ditu barnean. Eremu honetan dauden ugaztunen artean dago Pirinioetako desmana, bizi den ur-bazterreko habitaten kalteberatasunak mehatxatutako espeziea, alegia. Gainera, kiropteroen espezie batzuk aurki daitezke, arratoi-belarri txikia eta ferra-saguzarra,

Page 2: BASABÜRÜKO MENDIAK€¦ · ere, asko murriztu da mendiko gaztagintza, eta horrekin batera, baita larreen erabilera ere, eta artzain batzuek bertan behera uzten dute transhumantzia.

besteren artean. Bestalde, garrantzitsua da Europar Batasunaren interesekoak diren ornogabe saproxiliko batzuen presentzia –Rosalia alpina, besteren artean–. Habitat Zuzentarauan barnean hartutako espezieei dagokienez, Dicranum viride goroldioaren presentzia ezagutzen da Lekuan. Lekuak mendiko larreen azalera handiak ekartzen dizkio Natura 2000 Sareari, baina ez dago Larreen Kudeaketa Planik. Artzain-tradizioa zaharra da oso Basabürün eta larre-unitateen erabileraren bitartez egituratzen da. Unitate horiek honela daude osatuta: artzainen jabetzako azienda bat artegi (edo "Cayolar") batekin, eta larreen kudeatzailearen (Zuberoako edo udalerrietako batzorde sindikala) jabetzako larregunea. Esne-ardiarena da ekoizpen nagusia. Gazte batzuek gaztagintzari berriro heldu badiote ere, asko murriztu da mendiko gaztagintza, eta horrekin batera, baita larreen erabilera ere, eta artzain batzuek bertan behera uzten dute transhumantzia. Larreen edo sastraken erreketa, batik bat oteena, asko praktikatzen da neguaren hasieran edo amaieran. Garo-mozketa eta bilketa, aziendarentzako ohea egiteko, eremuak irekita mantentzeko nekazaritzako jarduera bat dira baita ere. Jarduera tradizional hau gainbeheran dago gaur egun. LIFE proiektuaren inguruko jarduerak - Bazka-ekoizpenaren jarraipena habitatetan (4030, 6230), maneiu-egoera desberdinetan (erreketak, belar-sastrakak garbitzea, edo azienda-karga). - Landarediaren eboluzioaren jarraipena Europar Batasunaren intereseko habitatak kudeatzeko modu desberdinen arabera.