Barra-barra extra 2012

5
BilboZaharra Correo 8, 1.ezk. 48005, Bilbao www.bilbozaharra.com [email protected] B E IKASTAROAK GOROZIKA BARNETEGIA AUTOIKASKUNTZA INGELES IKASTAROAK AZTERKETAK ETA PERFILAK KLASIKOEN IRAKURKETA ARRIAGAN Argazkia: oningrafik.com Z extra! euskaltegia

description

barra-barra extra 2012

Transcript of Barra-barra extra 2012

Page 1: Barra-barra extra 2012

BilboZaharraCorreo 8, 1.ezk. 48005, Bilbao www.bilbozaharra.com [email protected]

B EIKASTAROAK GOROZIKA BARNETEGIA AUTOIKASKUNTZA INGELES IKASTAROAK AZTERKETAK ETA PERFILAK KLASIKOEN IRAKURKETA ARRIAGAN

Argazkia: oningrafik.com

Zextra!euskaltegia

Page 2: Barra-barra extra 2012

2 3

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA 18. Buletina

Museoak, parkeak, jaiak, Alde Zaharra… Bilbok mila aukera eskaintzen dizkigu udan gozatzeko. Mesedez, udan, Bilbon, zer egin gomenda iezaguzu!

BZE ikasleak

UdAN, BILBON, zer gozatu?

BARRA-BARRArako INKESTA

Iker LealEgia esan, hiriak ez zaizkit gustatzen udan. Hala ere, planak egin ditzakegu Bilbon. Adibidez, Bilboko jaiak. Abuztuaren 15ean hasten dira eta ekintza asko eskaintzen dizkigute. Esate baterako, suak, barrakak eta hainbeste emanaldi. Guggenheim museoa beste aukera bat izan daiteke, urte osoan zehar erakustaldi ospetsuak eskaintzen dizkigute eta. Nolanahi ere, leku itxiak gustatzen ez bazaizkigu, eta udako eguraldi epela gozatu nahi badugu, Abandoibarrako ibilbidetik ibil gaitezke eta amaitzeko, Alde Zaharrean, garagardoa eta pintxo batzuk har ditzakegu ibilitakoa berreskuratzeko.

Sarai RodriguezUdan Bilbon egon beharko banu, goizean ibilaldi bat egingo nuke bizikletan. Hori egin eta gero, ziur aski, gose izango nintzateke eta tabernaz taberna ibiliko nintzateke pintxoak jaten. Eguraldi ona egingo balu, igerileku batera joango nintzateke berorik ez pasatzeko eta eguzkia hartzeko. Igerilekua itxi ondoren, jatetxe argentinar batera joango nintzateke afaltzera.

Genoveva LinazaLan egin behar badugu ere, Bilbon goza dezakegulakoan nago, txakolina eta pintxo batzuk hartu ostean arazo guztiak desager baitaitezke. Honetarako, zazpi kaleetan gora eta behera ibiltzea aukera ona dela uste dut, pintxoak eta txakolina oso onak izateaz gain, giroa itzela baita. Baina, jakina, osasuntsu sentitzekotan, kirol pixka bat egin behar dugu, beraz, Abandoibarratik bizikletan ibil gaitezke, hainbeste pote hartzeagatik ausikirik ez edukitzeko.

Amaia FernandezZoritxarrez udan Bilbon bertan ez dago ondo pasatzeko aukera asko, Aste Nagusia izan ezik. Nahiago dut kostaldera joan, hondartzara, eta beste herri batzuetako jaietara joan. Batez ere, Portugaleteko jaietara. Horiek bai itzelak direla!

Carolina CerecedoOrain arte, denda asko edo jateko asko itxita egon da udan. Aurten, ordea, krisialdiagatik leku bat aurkitzea jateko edo erosteko posiblea izango dela uste dut. Horregatik, aurten denetarik egin genezakeela esango dut.

EstelaUdan, Bilbon, gauza pilo bat egin dezakezu ez aspertzeko, zeren eta udarako eskaintza oso zabala baita: esaterako, museoak, Bilboko jaiak, haurrentzako jardunaldiak, kontzertuak… eta abar.Horretaz gain, eusko kostaldea oso ederra denez eta hondartzaz beteta dagoenez, eguzkitan pasa ditzakezu egunak.Are gehiago, gustatzen zaizuna gaua bada, zoaz pub-etara eta diskoteketara.Urratu dezazula!

J. Fran MoyanoBilbokoa izan ez arren, Alde Zaharreko tabernak nire gustukoak izan dira betidanik. Bertako giroa, pintxoak… Alderantziz, kulturaz gozatzekotan, hainbat museo famatu bisitatzeko aukera daukagu. Edo hiritik paseatu, besterik gabe, polit asko dago eta.

Nerea ArangurenBilboko eguraldi onak oso gutxi irauten duenez, terrazak aprobetxatu behar ditugu Bilboko jaiak izan arte itxaroten dugun bitartean.Aste horretan giroa ezin hobea izaten da eta edonon aurki dezakegu adin guztietakoentzako dibertsioa.

Oskar Careaga.Bero handiegia egiten badu, aukera dugu museo batera joateko. Hori egin baino lehen, hainbat taberna daude gosaltzeko. Gainera, momenturik onena da betiko tabernetan ez sartzeko. Hau da, Bilbon zehar ibilaldi txikitxo bat egin eta leku desberdinetan sartzeko. Alde Zaharrean aukera asko ditugu hori egiteko, itsasadarraren ondoan, hain zuzen. Horrela, errekaren freskotasuna goza dezakegu egunkariren bat irakurtzen dugun bitartean. Arratsaldean edo ilundu baino lehen paseoan ibil gaitezke; bestela, itsasadarraren inguruan bizikletan ibil gaitezke. Bizikletarik ez badugu, Udalak alokairuan emango digu. Horrez gain, zerbitzu berriak ditugu: ur kirolak egiteko kanoak, padelak… Hori guztia gustatzen ez bazaigu, parke batera joan gaitezke, eguzkia hartzera. Bertan, terraza batean, freskagarri bat edo har genezake. Iluntzean, plan onena, Alde Zaharrean, baso erdiak hartzea da!

Virginia LlanoNire ustez, Bilbon, udan gozatzeko hainbat posibilitate daude. Uribitarteko ibilbidea izugarria da eta aukera edukiz gero, hartu funikularra, Artxandatik bistak izugarriak baitira. Alde Zaharra bisitatzea ezinbestekoa da. Alde batetik, xarma berezia duelako; eta, bestetik, pintxoak sano gozo egoten direlako. Eta ez ahaztu Bilboko jaiak, ez duzulako inoiz ere horrelakorik ikusiko!

Ibon CaboUdan zehar, ez duzu Santutxu baino leku hoberik aurkituko. Auzokideok hilabetearen lehen barikuan, euskal abestiak kantatzera joaten gara, poteatu bitartean. Horregatik diot Santutxuko bizitza ez dela gelditzen inoiz. Zatoz Santutxura ondo pasatzera!

Estibaliz CaroUdan, Bilbon ezer egiterik ez dagoela esaten dutenak oker daudelakoan nago. Egia da hiria ia-ia bilbotarrik gabe geratzen dela, baina hori primeran datorkigu lasai-lasai paseatzeko edo Alde Zaharreko kale freskotxoetan garagardo freskoren bat hartzeko. Plan ezin hobea!

Page 3: Barra-barra extra 2012

4 5

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA 18. Buletina

Gurekin matrikulatzeagatik hiruhilekoan behin Gorozika Barnetegira joateko aukera izango duzu.Al matricularte en nuestro euskaltegi podrás acudir un fin de semana cada trimestre al Barnetegi Gorozika.

Astean zehar mintzamena praktikatzeko aukera irakaslearen laguntzarekin.

Una oportunidad para practicar euska-ra durante la semana con la ayuda del profesorado.

Hiruhilekoan bitan larunbatetan txan-goa egin eta euskaraz hitz egiteko aukera .

Excursiones en sábado , dos veces por trimestre, una estupenda ocasión para hablar en euskara.

Hiruhilekoan behin euskaltegiaren al-dizkaria eskainiko dizugu. Bertan parte hartzeko aukera duzu.

Te ofrecemos una revista trimestral en la que podrás participar.

Egun jakinetan, eskolara etortzeko arazorik izanez gero, edota eskolaz gain zerbait gehiago ikasi nahi izanez gero, MO-ODLE plataforma didaktikoa on line erabiltzeko aukera emango dizugu.

Si algún día no puedes asistir a la clase o deseas estudiar y profundizar más, te ofrecemos la plataforma didática MOO-DLE para que estudies desde tu ordenador.

Ikasturtean zehar Bilbo Zaharra Forumek antolatzen dituen hitzaldiez gozatzeko aukera .

Una gran ocasión para disfrutar de charlas y conferencias en euskara organizadas por Bilbo Zaharra Forum.

Euskaltegiko pasabideetan erakusketak eta lehiaketak aurkituko dituzu. Zeuk ere erakutsi ahal dituzu zeure artelanak.

En los pasillos de nuestro euskaltegi podrás ver exposiciones y concursos en los cuales tú también podrás participar.

Bilbo Zaharra euskaltegian matrikula egitean, ohiko eskolaz gain, zerbitzu aukera zabala kontratatzen duzu. Jarraian, hauen azalpen laburra eskaini nahi dizugu. Argibide gehiago gure bulegoan.

Al formalizar la matrícula en Bilbo Zaharra euskaltegia, además de las clases, contratas una amplia variedad de servicios. Jarraian, hauen azalpen laburra eskaini nahi dizugu. Argibide gehiago gure bulegoan.A continuación te ofrecemos un resumen de los mismos. Más información en nuestra oficina.

Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasleentzako zerbitzuak

Page 4: Barra-barra extra 2012

6 7

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA 18. Buletina

GOROZIKAGorozika, Urdaibaiko Biosfera guneari hasiera ematen zaion lekuan dago, Zornotza eta Gernika artean, hain zuzen, Bilbotik 26 kilometrora; trenez zein autobusez joan daiteke Zugaztietara, berau ere Gorozikako zati bat, eta geltokitik 15 minututan, oinez, bertan zaudete. Noski, hori baino erosoago, autoz joatea bertarino.

Gorozikak bere erdigunean honako hauek ditu: XVI. mendeko eliza, probalekua, frontoia, eta jatetxe bi: bata, Bizkargibide; bestea, Gorozika Sagardotegia.

Gorozika, historiari erreparatzen badiogu, herria izandakoa da 1965era arte. Urte hartan 2.000 biztanletik beherako herriek bat egin behar zutela zioen legea indarrean jarri zuten. Horren ondorioz, udalbatzak erabaki zuen Muxikarekin elkartzea. Geroztik, Gorozika Muxikako auzoa da.

Gorozika beti izan da nekazalgunea; horren lekuko, hainbat baserri. Halaber, 2 harrobi izan ditu martxan, beraietatik harlana eta harea ateratzen zirelarik. Denboran atzera eginez, hain zuzen, 1860ko hamarkadan hemengo harginek Gaztelara joaten ziren. Ordukoa da herriko esaera zaharra: “Gorocica, alta tierra, poco pan y mucha piedra”

GOROZIKAN HIRU OSpAKIZUN DIRA GARRANTZITSUAK:

• Maiatzaren3an,SantaKrutz(Bizkargikoeguna;errepetizioa,hurrengoigandean)• Maiatzaren15ean,SanIsidro(Baserritarrenpatroia)• Irailaren8an,AndraMari(Herrikojaiak)

Gorozika

Gorozikako BarnetegiaBilbo Zaharra euskaltegia 1982an sortu zen; baina sorrera hori gauzatzeko, lehenengo urratsak 70.eko hamarkadan emandakoak dira. Bilbon berton, euskalduntze-alfabetatzez arduratzen ziren gazte batzuek, orduko hartan eta euskaltzaindiaren babespean, Euskal Herriko hainbat txokotan antolatzen zituzten barnetegialdiak. Horrela, bada, beste batzuekin batera, Bilbo Zaharra euskaltegia martxan bota zuten hurrengo 4 lagunek: Sabin Egileorrek, Agustin Txurrukak, Jesus Urangak, eta Koldo Zuazok. Beraz, eta sorrera emandako hariari jarraituz, Bilbo Zaharra euskaltegiak ia urtero antolatu izan ditu barnetegialdiak herri hauetan: Aubixan, Arrazolan, Orendainen, Saran, Errazun, Huitzin, Bakaikun,ZarautzenetaGetarian.Udabarrirolekubilaibilibeharizatetikegoitzafinkoaizatealdera,1998anBerenberegielkarteaantolatuzuten euskaltegiko bazkideek. Harrezkero, urtero Gorozikan egiten dira barnetegialdiak.

ZELAKO ZERBITZUAK ESKAITZEN DITU GOROZIKAKO BARNETEGIAK?

1. Urtean zehar, euskaltegiko ikasleei hemen bertan asteburuak pasatzeko aukera ematen die. Horrez gain, edozein ikasleri, abuztuan bi barnetegialdi: 6.urratsetik EGAra, egonaldiko 425 €.

2. Aterpetxe gisa: Etxeko langileen zerbitzuekin

Lo egitea eta dutxa 9€ Gosaria 4€ Bazkaria / Afaria 9€ Etxea alokatzea Pertsonakoetagaubakoitzeko15€(Gutxienez,15pertsonakotaldea)

3.Ikastetxeetakoumeeizuzenduta:

Gorozika Natura Eskola: irailetik ekainera, astelehenetik ostirala bitartean.

Uztailean, ingeles barnetegialdiak.

Gorozikako barnetegiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, honako web orrira jo dezakezue: www.gorozika.com

Nekane Bilbao

Page 5: Barra-barra extra 2012

8

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA