Bardintasunakcod

3
BARDINTASUNAK Ez dut ulertzen, zer diferentzi dagoan neska bat edo mutil bat izatian. Azkenean danak gara bardinak sexutik aparte. Txiki-txikitatik gizarte honetan ikasi dogu, zer diran neskan gauzak eta zer mutilenak; adibidez, neska gehieneri panpinekin jolastea, eta arrosa kolorea gustatatzen jake eta mutil gehieneri, ostera, futbola jolastea, eta urdin kolorea. Antzinako gizartean, neskak eta mutilak ez ziran bardin tratatuak, gizonak eskubide gehiago eukien, lanbidera joan ahal ziran, ostera, emakumeak umeak zaintzen eben eta ezin eben lanbidera joan. Justua ahal da izan hori? Zorionez gaur egun danok daukagu eskubide bardinak, baina oraindik, beste herrialde batzuetan, euren tradizinoekaz emakumeak eta gizonak ez dira bardin tratatuak.

Transcript of Bardintasunakcod

Page 1: Bardintasunakcod

BARDINTASUNAK

Ez dut ulertzen, zer diferentzi dagoan neska bat edo mutil bat izatian. Azkenean danak gara bardinak sexutik aparte.

Txiki-txikitatik gizarte honetan ikasi dogu, zer diran neskan gauzak eta zer mutilenak; adibidez, neska gehieneri panpinekin jolastea, eta arrosa kolorea gustatatzen jake eta mutil gehieneri, ostera, futbola jolastea, eta urdin kolorea.

Antzinako gizartean, neskak eta mutilak ez ziran bardin tratatuak, gizonak eskubide gehiago eukien, lanbidera joan ahal ziran, ostera, emakumeak umeak zaintzen eben eta ezin eben lanbidera joan. Justua ahal da izan hori?

Zorionez gaur egun danok daukagu eskubide bardinak, baina oraindik, beste herrialde batzuetan, euren tradizinoekaz emakumeak eta gizonak ez dira bardin tratatuak.

Jostailuen arabera, gaur egun umeak jostailu desberdinekaz jolasten dabe. Neskak: panpinekin, soka-saltorekin, … Mutilak: pelotarekin, jostailuzko autoekin, … Ume batzuk euren gustuko jostailuekin jolasten dabe, baina

Page 2: Bardintasunakcod

lortu behar dogu, danok danon gauzetaz interesatu, halan danok alkarregaz jolastuko dabe eta ez dau ardurako neska ala mutika izan.

Erroparen arabera, mutilak zergaitik ez dira jansten gonarik? Danok ahal gara jarri gustuko dogun jantzia, baina gehienetan ez dira jartzen, euren lagunak edo bera ikusten dagozan pertsonak burla edo barre egiten deutsielako. Neska gehienak euren itxura fisikoari garrantzi asko emoten deutsie, batez ere markadun erropekin. Baina badagoz mutilak garrantzia emoten deutsiena ere.

Koloreen arabera, beti esaten dabe arrosa kolorea neskena dala eta urdin kolorea, mutilena. Hori ez da egia, nahai dogun kolorea gusta behar jaku. Eta, zergaitik urdin kolorea ez da neskena edo arrosa kolorea mutilena?

Kirolean, zergaitik neska gehienak ballet edo gimnasio erritmikoa egiten dabe eta mutilak futbola edo saskibaloia? Denak edozein kirol ahal dogu egin. Baina badagoz neskak futbolera jolasten dabenak edo mutilak ballet egiten dabenak. Futbolean oso bidegabekoak dira neskekin, mutilei milioiak emoten deutsiez soldatan, ostera neskeei gutxiagoa, zergaitik hori, kirol bardina badan?

Gauza bat oso garrantzitzua, zergaitik neska bati mutil bat gusta behar jako? Eta zergaitik mutil bati neska bat? Derrigorrezkoa da hori? Gaur egun badagoz mutil bi eskontzen direnak edo bi neska eskontzen direnak.

Zergaitik jartzen da lehenengo aitaren abizena? Derrigorrezkoa da ala? Zorionez gaur egun amarena ere jarri ahal daiteke lehenengoz.

Azkenean, danak gara bardinak neska edo mutila izatearren!

EGILEA: DAYANNARA