BARDINTASUN LANA

2

Click here to load reader

Transcript of BARDINTASUN LANA

Page 1: BARDINTASUN LANA

BARDINTASUNA

Atzo, nire amonaren etxera joan nintzen solfeo ikastera, baina egun hartan ez neban musika askorik ikasi, antzinako gizonen eta emakumien arteko desberdintasunak eta bardintasunak baizik.Baina, zer da bardintasuna? Nire ustez, bardintasuna da gizonak eta emakumiak maila berdinean tratatzen direnean beharrean, jolasetan, etxeko lanak egiterakoan, antolaketetan, eta gurasoak berdin tratatzen dabenean mutilak eta neskak.Nire ustez, hori da bardintasuna baina, nik nire ingurura begiratzean, ez dot ikusten hori dena, gizonak hobeago tratatzen direlako neskak baino, baina ez leku guztietan, nire familian, danok gagozalako maila bardinan bai nire aita, nire ama, nire aizpa eta ni.Mundu onetan nik ikusten dot, telebistako notizietan eta periodikoan neskak beharrean soldata gutxiago jasoten dabela, etxeko lanak emakumeak bakarrik egiten dabela, eta bizitzan gizon askok euren neskalagunak txarto tratatzen dabela joten eta erasoten.Erropetan ere, desberdinak gara, neskak gonekin joaten diralako, eta mutilak prakak bakarrik eraman ahal dezakete, baina...... ni, ez naiz gonak eramatekoa, egia esanez, gonak eta faldak gorroto ditut eta prakekin noa beti. Erropetako koloretan ere desberdintzen gara, neskak larrosa eta mutilak urdina. Zergaitik tontakeria horreek? Denok joan gaiteke nahi dugunarekin eta gusta ahal daikegu edozein kolore edo eraman jantzietan edozein kolore; nahiz eta arrosa, urdina ala zuria izan.Eskolan ere, mutilak eta neskak ez gara bardinak, neskak hobeto egiten dogulako eskolako lanak eta mutilak indarkeriko beharrak. Gainera, niri adibidez prakekin joateagaitik mutila naizela esaten didate eta kirolaria naizelako ere bai, hainbat kirol egiten dodazalako: atletismoa, surfa, stand up padle-a etab.Gurasoak ere, bere seme-alabak desberdin tratatzen dabe, neskei hobeago eta mimo gehiagorekin, eta mutilei kiroletan eta ikasketetan gehiago eskatzen deutsoe.Kaletako koadriletan ere, neskak neskekin dagoz eta mutilak mutilekin eta oso gutzitan dagoz neskak eta mutilak koadrila berdinetan.Baina, hau dena aldatu ahal dogu, gure eskuetan dagoalako nesken eta mutilen arteko bardintasuna, biak maila berean egoteko. Azkenean, danak gara bardinak eta danak egin ahal daikegu dena, kirola, beharra, etxeko lanak…… Denok egin ahal daikegu edozer gauza eta, horregaitik, gure eskutan dago nesken eta mutilen bardintasuna.Zer diozue, ALDATU DESAGUN LURRA!!!!!!!!

Egilea: Izaro Egibar