Bardeak: basamortu edo ondare? - Euskaltzaindia€¦ · dago fest hauetaka elkitaldirio k...

8
Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1992ko abuztuak 21 / II. urtea / 38. zenbakia Zubian barna Nork ez ditu ezagu- tzen Bardeetako irudi harrigarriak, urak eta bigadurak landutako forma bitxiak, txirrin- dulaz ibiltzeko toki aproposak? Gutxik ezagutzen dituzte, bai- na, benetako egoera eta arazoak, Bardeetako garrantzia. Irailean bertako Batzorde Oro- korrean erabakiko di- ren arautegien aldake- tak funtsezko eragina izango du zonalde honen etorkizunerako, bertan ezta- baidatuko bait da, finean, nekazaritzaren menpe jarraitzen duen, batzuren es- kuetan, edota garapen orekatu eta zentzuzkoa ematen zaion, ekologia eta giza- kumearen iharduerak lotuta eta elkarlanean. Jarrerak ez dira oso zehazturik, baina lehendabiziko proposamena atzera bota zuten aurreko bileran. Nekazariak eta udalen arteko lehia izan daiteke aurre- rantzean, batzuk jabego pribatuaren aldeko borrokan ari bait dira, eta besteek 'komunal atipikoak' izakerari eutsi nahi diotelako. Bardeak: basamortu edo ondare? Barnean PILOTA FUTBOLA Ibarra eta Beloki ez dira Cubako mundialetara joango/vii Roman Kosecki, Urbanen laguna Osasunan/vm BINGEN AMADOZ B ukaezineko kulebroia bihurtu zaigu aspaldi honetan autobiaren auzia. Patata bero hori eskutik eskura darabilte. Inork ez du erredurarik nahi eta ahurra epeldu orduko airean dago berriz. Nora eroriko da hurren- goan? Lanagatik, haren atzetik ibili beharra izaten dugunok ezin asmatuz gabiltza. Gainerako herritarrei axola handirik ez. Kulebroia ulertu ahal izateko egunez egun segitu behar da. Bestela, laister galtzen zara. Uda- partean gainera, nobelak ez du opo- rrik hartu eta gure arteko jendeak bai. Kazetariok, eta politikariek ere gau- za bere eginen dute, nik uste, egu- nean jartzen ditugu gure lankideak oporretatik itzultzean. Ba, begira, azken kapitulu hauetan bereizkuntza-antza izan da UPN eta gobernuaren artean. Beti bezala se- kulakoak eta bi esan dizkiote elkarri. Badakizu senar-emazte horiek dirua eta boterea pilatu egin dituztela pix- kanaka-pixkanaka. Amodio eta se- xu-harreman kontuetan ordea ez da- biltza sobera ongi. Irainak direla, mutur-jokak direla, haserre eta ka- rraxiak gora eta behera, parrez ba- tzutan eta gehienetan asperturik dauzkate auzoko guztiak. Gero ba, maitaleen ingurukoak, hor tartean. Senarra PSOErekin enroilatu nahiean, baina emaztea beti oztopo. Asmatu zuten zeozer. Bainan az- kenik pott! Ta gero susmo horiek. Emakumea ez dakit ze xirritan ibili zela ezkontzeko garaietan HBrekin, ta holakoak. Jo zuten azkenik, bada- kizu, apaiz-lagun prekontzilar ho- rrengana, aholku eske. Eta honek esan die itxurak egiteko. Lo-gela ez- berdinetan eginen dute lo bainan tei- latu beraren azpian. Xurrumurruak ixiltzeko l^guntasun berriak bila- tzeko. EA feta IUkoei deia egin eta afaltzera gobindatu dituzte handik laister. Adiskidantza interesatuak bi- latzen ari direnez gero ez da ba, ti- rabirarik gabe egiten jatorduaren prestakuntza. Eske... neri piperrek min egiten didate eta gainera beste konpromezu bat harturik neukala ta ez dakit... kasi ba ezetz, dio batek. Etxekoek, alda- tuko zutela zerbait konpromezuko horrekin hitz egiteko. Bueno, ba, joanen naiz, azkenik, lehenbizikoak. Bigarrenak, berriz, igoal kafe hartze- ra... Ta senar-emazte guztiz ahaldu- nak, itxurak gordetzeko ahaleginetan sarturik ditugu beti ere. Arteko ha- rremanak eta gorputzak barnetik us- telak baldin badira ere, kontua da auzokoen aurrean irribartsu eta ongi jantzirik agertzea. Beren ohe-arazoak, ordea, bost axola zaie gehienei eta beste asko biziki nekaturik gaude ezertan goza- garri ez diren lizunkeri horietaz.

Transcript of Bardeak: basamortu edo ondare? - Euskaltzaindia€¦ · dago fest hauetaka elkitaldirio k...

Page 1: Bardeak: basamortu edo ondare? - Euskaltzaindia€¦ · dago fest hauetaka elkitaldirio k azpimagarrienetakoa: Aurizberri eta Mezkiritze artekn herro kii - rolen desafioa trontza,

Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1992ko abuztuak 21 / II. urtea / 38. zenbakia

Zubian barna

Nork ez ditu ezagu-tzen Bardeetako irudi harrigarriak, urak eta bigadurak landutako forma bitxiak, txirrin-dulaz ibiltzeko toki aproposak? Gutxik ezagutzen dituzte, bai-na, benetako egoera eta arazoak, Bardeetako garrantzia. Irailean bertako Batzorde Oro-korrean erabakiko di-ren arautegien aldake-tak funtsezko eragina izango du zonalde honen etorkizunerako, bertan ezta-baidatuko bait da, finean, nekazaritzaren menpe jarraitzen duen, batzuren es-kuetan, edota garapen orekatu eta zentzuzkoa ematen zaion, ekologia eta giza-kumearen iharduerak lotuta eta elkarlanean.

Jarrerak ez dira oso zehazturik, baina lehendabiziko proposamena atzera bota zuten aurreko bileran. Nekazariak eta udalen arteko lehia izan daiteke aurre-rantzean, batzuk jabego pribatuaren aldeko borrokan ari bait dira, eta besteek 'komunal atipikoak' izakerari eutsi nahi diotelako.

Bardeak: basamortu edo ondare?

B a r n e a n

PILOTA FUTBOLA

Ibarra eta Beloki ez dira Cubako mundialetara joango/vii

Roman Kosecki, Urbanen laguna Osasunan/vm

BINGEN AMADOZ

Bukaezineko kulebroia bihurtu

zaigu aspaldi honetan autobiaren auzia. Patata bero hori eskutik eskura darabilte. Inork ez du erredurarik nahi eta ahurra epeldu orduko airean dago berriz. Nora eroriko da hurren-goan? Lanagatik, haren atzetik ibili beharra izaten dugunok ezin asmatuz gabiltza. Gainerako herritarrei axola handirik ez. Kulebroia ulertu ahal izateko egunez egun segitu behar da. Bestela, laister galtzen zara. Uda-partean gainera, nobelak ez du opo-rrik hartu eta gure arteko jendeak bai. Kazetariok, eta politikariek ere gau-za bere eginen dute, nik uste, egu-nean jartzen ditugu gure lankideak oporretatik itzultzean.

Ba, begira, azken kapitulu hauetan bereizkuntza-antza izan da UPN eta gobernuaren artean. Beti bezala se-kulakoak eta bi esan dizkiote elkarri. Badakizu senar-emazte horiek dirua eta boterea pilatu egin dituztela pix-kanaka-pixkanaka. Amodio eta se-xu-harreman kontuetan ordea ez da-biltza sobera ongi. Irainak direla, mutur-jokak direla, haserre eta ka-rraxiak gora eta behera, parrez ba-tzutan eta gehienetan asperturik dauzkate auzoko guztiak. Gero ba, maitaleen ingurukoak, hor tartean. Senarra PSOErekin enroilatu nahiean, baina emaztea beti oztopo.

Asmatu zuten zeozer. Bainan az-kenik pott! Ta gero susmo horiek. Emakumea ez dakit ze xirritan ibili zela ezkontzeko garaietan HBrekin, ta holakoak. Jo zuten azkenik, bada-kizu, apaiz-lagun prekontzilar ho-rrengana, aholku eske. Eta honek esan die itxurak egiteko. Lo-gela ez-berdinetan eginen dute lo bainan tei-latu beraren azpian. Xurrumurruak ixiltzeko l^guntasun berriak bila-tzeko. EA feta IUkoei deia egin eta afaltzera gobindatu dituzte handik laister. Adiskidantza interesatuak bi-latzen ari direnez gero ez da ba, ti-rabirarik gabe egiten jatorduaren prestakuntza.

Eske... neri piperrek min egiten didate eta gainera beste konpromezu bat harturik neukala ta ez dakit... kasi ba ezetz, dio batek. Etxekoek, alda-tuko zutela zerbait konpromezuko horrekin hitz egiteko. Bueno, ba, joanen naiz, azkenik, lehenbizikoak. Bigarrenak, berriz, igoal kafe hartze-ra...

Ta senar-emazte guztiz ahaldu-nak, itxurak gordetzeko ahaleginetan sarturik ditugu beti ere. Arteko ha-rremanak eta gorputzak barnetik us-telak baldin badira ere, kontua da auzokoen aurrean irribartsu eta ongi jantzirik agertzea.

Beren ohe-arazoak, ordea, bost axola zaie gehienei eta beste asko biziki nekaturik gaude ezertan goza-garri ez diren lizunkeri horietaz.

Page 2: Bardeak: basamortu edo ondare? - Euskaltzaindia€¦ · dago fest hauetaka elkitaldirio k azpimagarrienetakoa: Aurizberri eta Mezkiritze artekn herro kii - rolen desafioa trontza,

G u r e a u k e r a k

MUSIKA 'Bibolin eta piano emanaldia' izanen da heldu den igandean, hilak 23, Iruñeko Gaiarre Antzo-kian. Nafarroako Jaialdien egi-tarauaren barruan joan den urtean Pablo Sarasate Nazioarteko I. lehiaketan parte hartu zuten hiru bibolinjole gazteek eskeiniko dute kontzertu interesgarri hau, arratsaldeko zortzietatik aurrera.

Kitarraren hiru estilo' izene-ko emanaldia emanen dute Ros-Garcia bikoteak, Rafael Rique-nik eta Ximo Telbarrek, heldu den igandean, hilak 23, Tuterako Gaztambide antzokian, arratsal-deko zortzietatik aurrera.

Pro Musica Antiqua de Ma-drid' izeneko taldeak tonallidari buruz kontzertu bat eskeiniko du heldu den ostegunean, hilak 27, Tuterako Gaztambide antzokian, arratsaldeko zortzietatik aurrera.

IKASTAROAK -'Diruaren hamarkada' lenja-pean bost hitzaldi emango dira heldu den astean zehar, Iruñeko Enpresa Ikasketen eskolan. Di-rua, ikusmira polemiko batetik izango dute aztergai gonbidatu adituek, eta Raul Herasen zuzen-daritzapean, Ramon Tamames, Amanao De Miguel, Jose Luis Nagore eta Carlos Malo de Mo-linak hartuko dute parte.

Ardo ona bila Aibarko ibarra entitate bakarra

izan zen 1846ra arte, eta bertan biltzen ziren herriak ondokoak ziren: Abaitz, Caseda, Eslaba, Galipentzu, Lerga, Peña, Roca-forte, Sabaitza, Zare eta Xabier; eta baita ere Aiesa, Azporogi, Gardalain, Getadar, Izko, Julio, leatxe, Loia, Moriones eta Usun-beltz.

Zonalde osoan famatua da ar-doa, oso ardantza bereziak eta

, onak bait dituzte, eta herri guz-tietan lehia bizia dago urtero nork ardo onena atera. Eslaban, sartu eta ezkerrera, Santa Anaren gu-rutzea dago, Berpizkunde garai-koa. Indusi ibaiak zeharkatzen du herria, eta bertan, ardoaz gain, olioa, pastak, eta gauza zaharrak eros daitezke. Famatuak dira ere bertan dauden Artamaletako az-tarnak, erromatarren garaikoak.

Galipentzun erdi aroan izan zen gazteluaren aztamak ikus daitezke oraindik, herriaren goi-ko partean. Halaber, famatua da bertan, Aragoa ibaiaren gainean, dagoen zubia, XVIII mendean

hondatu zutena. Erronkari eta Zaraitzutik zetozen almadieroek zerga ordaindu beharra zeukaten hortik pasatzerakoan.

Gerendiainen azpimarratze-koak dira bertako kobazuloa, Diablozulo izenekoa, Alaizko mendizerraren magalean.

ERAKUSKETAK

Blanca Garnicaren lanak iza-nen dira ikusgai hilaren amaiera arte Nafarroako Aurrezki Kutxak Amaiurko Gaztelua kalean duen aretoan, 'Rincones y mas espa-cios' izenarekin. Nafarroako Gobemuak sormen lanei eman-dakoa laguntza jaso zuen Leringo gazte honek, eta egun Pariseko Arte Ederretako Eskola Nazio-

nalean dabil ikasten. Bere lanetan zura, kautxoa eta argia nahasten dira.

Pelayo Ortega' pintorearen obrak ikusgai daude Iruñeko Go-torlekuan. Asturiaseko artistaren azken obrak ikusteko aukera, be-raz, abuztuaren 27ra arte.

Nafarroako Jaialdietako X. Pintura Sarirako egin zen deial-dian aukeratutako obren erakus-

keta asteazkenean amaituko da. Neurri eta gai aldetik mugarik ezartzen ez denez, joera desber-dinen obra adierazgarri asko aur-keztu dira aurten ere.

Pablo Serrano eskultorea eta Juana Francesen pintorearen obrak ikusgai izango dira Erribe-rriko Gazteluan abuztuaren 29ra arte. Esanahi bikoitzeko obrak, artista hauek egin dituztenak.

ZINEMA 1 3 1 'IMunca te acuestes enfada-do', 'Hamlet', 'La discreta', 'El prado', 'Sombras y nieblas' eta 'El cabo del miedo' filmeak ikusi edo berrikusteko aukera izanen da heldu den astean zehar Iruñeko Golem zineman. Udako emanaldi berezi honetan jato-rrizko hizkuntzetan botako di-tuzte filmak.

ANTZERKIA 'El Picaro, aventuras y desven-turas de Lucas Maraña' izena da-raman obra antzeztuko da Erribe-rrin, Jaialdien Aretoan, gaur, os-tirala, eta bihar gaueko hamarre-tatik aurrera. Alvarez aktoreak alprojaren bizitzaren ikuspundu berezi baten berri ematen du obra honetan, hots, gizarte maila gu-zietan hedatzen den alprojaren joera. Antzerki taldearen partai-deen ospeak goi mailako ikuski-zuna ziurtatzen du.

Zotal Teatre taldeak 'Z' izene-ko obra taularatuko du heldu den asteartean, hilak 25, Tuterako Gaztambide antzokian.

Duodeno taldeak 'III Congreso Internacional de timadores' ize-na daraman lana aurkeztuko du heldu den asteazkenean, hilak 26, Tuterako Gaztambide antzokian, arratsaldeko zortzietatik aurrera. Ekitaldi hau Nafarroako Jaial-dien barruan dago paratuta.

ASTEKO PERTSONAIAK ERRAN DUTE ooooooooooo

L WAm UPNk erakunde

protokolario

huts bihurtu du Nafarroako

Parlamentua».

Iñaki Cabases EAko parlamentaria

«Bost axola zait taldean

hainbeste jokalari atzerri-

tar edukitzea».

Pedro Mari Zabalza Osasunako entrenatzailea

«Telebistan botatzen den

publizitatea ez da uste den

bezain eraginkorra».

Ignacio Ramonet Publizitatean aditua

«Tontoarena egiten badu-gu, galduko dugu maila, seguro».

Javier Martinez Artaxonako entrenatzailea.

Roman Gubern

§

Komunikabideetan aditua

Barcelonako Unibertsitate Au-tonomoan Ikus-entzuteko

Komunikabideetan katedraduna egunotan Iruñean burutzen ari den 'Azpikultura telebisioan' izeneko zikloaren zuzendaria da. Nafarroako Jaialdien egitaraua-ren barruan prestatu den ziklo honen helburua, bere zuzenda-riaren esanetan, hain ugaria be-zain kritikatua den 'programa-zioa goxokia' aztertzea da, berak eskuratzen bait ditu audientzi ko-puru altuenak. Bere ustetan, ho-rrek esan nahi du bere funtzioa betetzen duela publikoaren zen-bait behar eta nahi asetzeko or-duan.

Angel Eraul

i l UAGNko presidentea

Nafarroako sindikatuak patataz landatu zuen joan den astear-

tean Espainiako Nekazaritza Mi-nisteritzak Nafarroan duen or-dezkaritza, arlo honek, nekazari-tza osoak bezalaxe, duen egoera larria salatzeko. Hau ez da izan, baina, ekintza bakan bat, Euskal Herri osoan ere protestarekin segituko bait dute aurrera, bere-ziki Araban. Arazoa da prezioek izugarrizko jeitsiera izan dutela, bameko produkzioak asko igo duelako. Baina honetaz gain, importazioak ez dira jeitsi behar bezainbeste, eta horren kontrako neurriak hartzea eskatu dute behin eta berriro sindikatuek.

Txetxu Villaldea

,''•' ''i'S'i:'. 'iMM |

Eskubaloi jokalaria

Asteartean estreineko aldiz jantzi zuen jokalari honek San

Antonio Mepamsaren elatikoa. Elgorriagaren aurka aritu zen Mepamsa egun horretan, eta jo-kalari nafarrak fin ibili ez baziren ere, zaletu antoniarrak kontent ziren norgehiagokaren amaieran. Villaldeak argi eta garbi erakutsi zuen maila handiko jokalaria de-la, eta baita ere aurrerantzean po-zik egoteko arrazoiak emanen dizkiela zaletuei. Villaldeak lesio larria izan zuen iaz belaunean, baina dagoeneko lesio horrek ez dio minik ematen, eta jokalaria berriz ere topera jokatzeko irri-kitan dago.

ADI ' m » m ^ • 0 oooooooooooooooooooooooooooooooooo -

EUSKALERRIA IRRATIA FM91.0

Larunbatetan 9etatik lOeta-ra.... Xinguli Mangulu hau-rrendako saioa.

XORROXIN IRRATIA FM 107.5

Egunero 20.00etatik 22.00eta-ra... Karakola segi hola gaz-teendako saioa.

HERRIIRRATIA OM1134-FM 87.9

Asteazkenan FMn 21.00etatik 22.00etara.... Gautxori irra-tsaio musikala. Narrazioak.

RNE RADIO 1 OM835

Astean zehar 20.30etatik 22.30etara... Zuri eta Beltz El-karrizketak, erreportaiak, mu-sika.

ARALAR IRRATIA - FM 106.2

Astea zehar 13.30etatik 14.00etara...Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

Page 3: Bardeak: basamortu edo ondare? - Euskaltzaindia€¦ · dago fest hauetaka elkitaldirio k azpimagarrienetakoa: Aurizberri eta Mezkiritze artekn herro kii - rolen desafioa trontza,

Aurizberri.

Aurizberrin txupinazoa aurreratuta PATXI ULAIAR / IRUNEA

Aurizberrin bihar bertan, la-runbata, hasiko dira festak, 'no-bedade' azpimarragarri batekin. Izan ere, txupinazoa goizeko ha-maiketan izanen da, eguerdiko hamabietan izan beharrean. Ho-rren arrazoia, garrantzitsua: ber-tako neska bat ordubatean ezkon-duko da, eta ez da inoren nahia egun eder hori zapuztea.

Gero, arratsaldean, platerari tiro txapelketa izanen da, eta on-doren, txokolatada umeendako. Gabero, dantzaldia eta igande arratsaldean, herri kirola ikusi ahal izanen da, aizkolariekin.

Astelehen eta asteartean ez du festak huts eginen, baina asteaz-kena izanen da egun nagusia, txistulariak eta mountain-bike-ren laisterketarekin. Eguerdian herri bazkaria izanen da, eta arra-

tsaldeko zazpietarako gordeta dago festa hauetako elkitaldirik azpimagarrienetakoa: Aurizberri eta Mezkiritzen arteko herri ki-rolen desafioa, trontzan zein so-katiran.

Ondoren, indarrak berresku-ratzeko eta lehiaren zapore mika-tza goxotzeko apur bat, ardoa eta gazta eskeiniko dira guztienda-ko, eta gabez amaituko dira fes-tak, 'Pobre de Mi-rekin'.

Gorritin festak gabean dituzte gogoko

P.U. / IRUNEA

Gorritiko (Larraun) festak gauir bertan hasiko dira, gabean, eta musikak zabalduko du berria, herriko plazan, programan bes-terik ez bait dago iragarrita. On-doren, larunbatean, aizkolariak izanen dira, ekitaldia goizez edo arratsaldez izanen den oraindik guztiz zehaztuta ez badago ere.

Bertsolariak ere igandean ari-tuko dira, urtero egiten ohi den festaren ohitura ez galtzeko, eta pilota partiduak ikusgai izanen dira larunbat arratsaldean. La-rraun ibarreko herri txiki honetan jende asko espero da, batez ere ostiral eta larunbat gabez. Izan ere, eta bertako Balda etxeko andreak esaten duenez, «lehen baino askoz ere jende gehiago etortzen da orain, baina hori bai, gabez. Badakizu, orain festak ga-bez egiten dira...»

Astelehenean, azken eguna, Gipuzkoatik etorritako trikitila-riak arituko dira herriko kalee-

Gorrit i .

tatik zehar, giroa alaitzeko, eta horiekin batera gazteak puxka bila ibiliko dira herri eta base-rrietan zehar. Ondoren, bazkaria izanen dute gazteek bildutakoa-rekin, inguruko herri askotan egiten den bezalaxe.

Jendea inguruko zein aparteko herrietatik hurbiltzen da urtero Gorritira, eta Gipuzkoatik —Tolosaldetik asko— etortzen direnak ez dira gutxi izaten.

Botaatxurra! A.U / MARCILLA

Marcillako festak beste edo-zein herritakoak bazalakoak di-rela uste duenak ez du sekula bertako atxur jaurtiketa ikusi. Aurten Munduko VI. Txapelketa egingo dute eta baliteke amerikar bat edo beste Marcillara hurbil-tzea, iazko atxur jaurtiketa Estatu Batuetako telebis-tan erakutsi bait zuten. Aurtengo lehiaketa hilaren 27an ospatuko da, baina hori heldu bitartean izango da zer ikusi San Bar-tolomeren ohorez egiten diren feste-tan.

Jaiak etzi hasiko dira, Udaletik ze-rurantz irtengo duen lehenengo suziriak eztanda egitean. Txupina-zoa Jose Mari Ololla zinegotzia-ren esku utzi dute aurten, bera bait da jai batzordeko burua. Olollak kontatu digunez, txupinazoa izaten da Marcillako festetako ekitaldirik «kolore-tsuena eta bereziena». Izan ere, berrogeitabost peña daude he-rrian eta festa haseran denak el-kartzen dira plazan, bakoitzak bere alkondara soinean duela. Egitarauak gomendatzen duenez, 'formalenek' udal musika ban-darekin irten behar dute eta za-ratazaleenek, txarangarekin.

arcillarek 'gaueko botxo' asmatu zuten parranda pixka bat luzatzeko, eta jende guztia goizeko ordu-bietan bildu, txaranga osatu, eta kalez kale ibiltzen da pla-zara heldu arte.

Txupinazotik kanpo, egune-roko menua entzierroek, musika emandaldiek eta su festek osatu-ko dute. Osotara, zortzi milioi pezetako aurrekontua izan du Marcillako Udalak aurtengo programa prestatzeko. Musikak bi txoko izango ditu: herriko pla-za eta Elkartea. Plazatik 'Trio Chevere', 'Iruña Banda' eta 'Los

Pamplonicas' pa-sako dira. Elkar-tean, aldiz, orkes-trak eta diskoteka kutsuko doinuak izango dira nagusi.

Leku gehienetan festa gaueko kon-tzertuarekin buka-tzen bada ere, mar-cillarrek 'gaueko botxoa' asmatu zuten parranda pixka bat luzatze-ko. Horrela, mun-du guztia gaueko ordubietan biltzen da, bapateko txa-ranga osatuz, eta

kalez kale ibiltzen da herriko pla-zara iritsi %rte. Han giro aparta sortzen da, Olollaren esanetan, «ohera joateko gogoak kentzen dituen horietakoa». Zuri ere erre-tiratzeko ordua atzeratzen bazai-zu, lasai, goizeko bostetan salda bero beroa eskainiko bait dute peñek, egunero txandatuz.

_Jaiak hurrengo igandean, hilak 30, itzaliko dira kandelatxoa piz-tuz eta ohizko 'Pobre de mi' kan-tatuz.

Page 4: Bardeak: basamortu edo ondare? - Euskaltzaindia€¦ · dago fest hauetaka elkitaldirio k azpimagarrienetakoa: Aurizberri eta Mezkiritze artekn herro kii - rolen desafioa trontza,

Bardeetako arautegiaren aldaketa

N afarroako Bardeetako

arautegiaren alda-keta eztabaidatuko

da heldu den irailean bertako Batzorde

Orokorraren bileran. Arautegi honetan

erabakiko diren al-daketak funtsezkoak izango dira zonalde honen etorkizunara-

ko, aurrerantzean emango zaizkion

erabilerak zehaztu-ko bait dira bertan. Hasteko, eztabaida sortu da, lurren ja-

betza nekazarien eskuetan utzi nahi

dutenen artean, eta zonalde osoari ir-

tenbidea eman nahi diotenen artean, ga-

rapen orekatu eta zentzuzko baten ba-

rruan.

Eta Bardeekin, zer? PATXI ULAIAR / IRUNEA

Heldu den irailean eztabaida-tuko diren arautegiek funtsezko garrantzia izango dute neurri pre-miazkoak eta eraginkorren behar handia duen alde bitxi honenda-ko. Arautegi honetan erabakiko da, erabaki ere, Bardeetako etor-kizuna: edo basamortu bihurtu, zenbaiten esku, eta gero eta efor-kizun ilunagoa duen nekazari-tzaren morroi; edota alternatibak bilatu, hogeitabi entitatena, eta iharduera eta erabilera berriak bere baitan jasotzeko gauza, ga-rapen orekatu baten menpean.

Kaltetutako herri guztien or-dezkariak bat datoz Bardeetako arautegia atzeratuta dagoela esatean, baina arautegi hauek al-datzeko lehendabiziko proposa-mena ez zen onartu. Egoera uler-tzeko bi gauzei erreparatu behar

zaie, eta lehendabiziz, oraingo arautegiak dituen mugei.

Bertan oso mugatuta daude Bardeetan egin daitezkeen ihar-duerak, eta denak bat datoz esa-tean etekinik ematen ez duen lurra utzi egin beharra dagoela, beste erabilera emateko. Horren aurka daude nekazariak, lurrak belaunaldiz belaunaldi aprobe-txatzeko eskubidea galduko lu-ketelakoan.

Baina benetako eztabaida sor-tu duena arautegi berrian aipa-tzen diren bi artikulu izan dira, biak, haien kontra egin dutenen esanetan, jabetza pribatua lor-tzeko zuzenduta. Esan beharra dago Bardeetako nekazariek ez dutela lurren jabetza, nahiz eta belaunaldiz familiak ustiatu, eta bi urtetan erabiltzen ez bada, es-kubide guztiak galtzen dituzte.

Artikulu hauen kontra egin

zuten herrietako talde zenbai-tzuek, eta PSOEkoen laguntza ere lortu zen orduan. Hauek Na-farroako Gobernuak argitaratu-tako 'Bardeetako gestioaetakon-tserbaziorako irizpideak' izene-ko lanean oinarritzearen alde-koak dira. Azterketa honen ara-bera, soilik etekinak ematen di-tuzten lurrak erabiliko lirateke, oreka ekologiko baten barruan;

Batzordeak, lurrak berriro ema-teko, bidegarritasun egitasmo sendoa eskatu beharko luke, eta horrela izan ezean, beste erabi-lerak bilatuko lirateke: turisti-koak, basoen birlandaketak, eta abar. Indarrak nahiko parekatuta omen daude, eta azken finean ne-kazari eta gainontzeko herrita-rren arteko lehia izango dela di-rudi.

#

'Basamortuan' nekazari

L a r r e z a b a l a k b a s a m o r t u k o i r u d i i - k i n t a r t e k u t z t n d i r u . J O X E LACALLE

P.U. / ZARRAKAZTELU

Bertaraino inoiz joan ez eta soilik argazkiak ikusi dituena-rendako Bardeak basamortu zai-la eta zabala da, aproposa mendi txirrindulaz ibiltzeko eta poli-gonoaren kontrako martxak egi-teko. Bere zabaleraren erdia (21.044 Ha.), baina, nekazari-tzarako aprobetxatzen da, eta 1.200 nekazari inguru aritzen da bertan, batez ere Arguedas, Fustiñana, Zarrakaztelu, Caba-nillas eta Caparrosokoak.

Jose Barriendo Zarrakaztelu-koa da garagarra landatu eta ekoizten duen horietariko bat, Bardeetan dagoen laborantza ugarieha. «Hona etortzen da jen-dea asko, batez ere bestaldekoa, 'Bardeetako basamortua' deri-tzan liburu batekin, eta hori gehiegizkoa da. Hau lehorra eta zaila da, baina beste lur asko be-zalaxe».

Josek adierazten duenez, Bar-deetan oso lur ona eta emankorra

da, lur txar askorekin nahastuta jakina, baina Bardeek duten be-netako arazoa ur faltarena da. «Zarrakazteluko bertako lurra-rekin alderatuz, Bardeetakoak ez dira txarragoak, baina ur falta na-baria da. Hala ere, lan egiteko oso lur biguna da eta beste inongo batek baino arazo gutxiago ema-ten du».

Hala ere, lurrak uzteko proze-sua areagotu da nabarmen azken urteotan, eta zenbait kalkuloek diotenez, Bardeetako lurren ia % 50ek ez dute etekinik ematen, eta utzi beharrean daude. Erribe-ra osoan dagoen arazoari zonalde honek dituen berezko ezauga-rriak gehitzen zaizkio, eta egoera ez da oso baikorra. «Europatik

datozen laguntza batzuk ezin di-tugu aprobetxatu —dio Josek—, Bardeetako arautegfherezia dela eta, eta gainera laborearen kopu-ruen banaketan 1.500k/Ha.ko egokitu digute. Baldintza haue-tan laboreak ez dauka etorkizu-nik».

Page 5: Bardeak: basamortu edo ondare? - Euskaltzaindia€¦ · dago fest hauetaka elkitaldirio k azpimagarrienetakoa: Aurizberri eta Mezkiritze artekn herro kii - rolen desafioa trontza,

Bardeetako arautegiaren a ldaketa

Ekologikoki ez du parerik P.U. / IRUNEA

Paseotxo bat ematea nahikoa da Bardeetan dagoen paisaia ikusgarria antzemateko. Aspal-diko partez turistendako erakar-garria, higadurak inguru zabal honetan izan duen eraginak ez du parerik Euskal Herria osoan. Hain handia, ezen zaila dela duela hi-ru mila urteko pai-saia zein izango zen antzeman ahal izatea.

Alde honek ja-san duen higadu-ran eragin zuzena izan du eta orain-dik badu gizaku-mearen ihardue-rak, eta horrela nabarmendu da azterketa franko-tan. Iharduera hauek kenduta ere lurraren desi-txuraketa oso handia izango zen, egitura eta ezaugarri klimatolo-gikoak direla eta.

Ezaugarri hauek gorabehera bertan gordetzen dira espezie eta ekosistemak arront bitxiak Eus-kal Herrian, ongi zaindu beharre-koak. Hauen artean aipatu daitez-

guarasko Erreserba Natu-ralean jatorrizko landaretza duen 350 hektarea daude, batez ere aleppo pinu, abaritz txaparro, ipuru, sabina, le-geltxor eta erro-meroa.

ke Eguarasko eremua, Bardea Beltzaren magalak, Cortinaseko zingira eta Bardea Zuriaren alde esteparioak.

Gainera, bertan topa daitezke Euskal Herriko basoilo handi ba-karrak, ganga eta ganga azpibel-tzen populazio ugarienak eta Du-ponten hegatxabalak, denak oso

arraroak beste ere-muetan. Halaber, azpimarratzekoak dira, hontza han-diak, arrano bel-tzak, sai zuriak, denak babestuak eta interes handi-koak. Bardeetan aurki daitezkeen amildegiak, bad-lands eta benetako desertuak, Mende-baldeko Europan izarida, interes ekologiko-paisa-

jistiko handikoak direla: basa-mortu bat Nafarroan!

Hiru dira eremu honetan dau-den Erreserba Naturalak: Egua-raskoa, Buko txokokoa, eta Bar-dea Beltzaren magalekoa.

Eguarasko Erreserba Naturala izen bereko dermio partikularra-ren barruan dago kokatuta, 500

Eguarasko dermioko

amildegie-tan daude

Bardeetako zonalde

aberatse-nak fauna

eta begeta-zioari da-gokionez.

J. E L O S E G U I

hektareako zabalerarekin. Erre-serban jatorrizko landaretza duen 350 hektarea daude, batez ere aleppo pinu, abaritz txaparro, • ipuru, sabina, legeltxor, eta erro-meroa. Halaber, faunaere oparoa da, eta bertan topa daitezke arra-no beltza, basurdea, sai zuria, za-ta lepagorri, apo pintatu iberiarra, Montpellierko sugea, eta abar.

Buko txokoko Erreserba Na-turalak 460 hektareakoa zabalera hartzen du eta horietarik 45 dau-de landatuta. Interes geomorfo-logiko handikoa, bertan antze-man daitezke Bardeetan higadu-rak sortu duen erreliebearen for-marik ezagunenak eta bitxienak.

BARDEAK ETA BERTAN ESKUBIDEAK DITUZTEN HERRIAK

BARDEAK

) Marcilla

I Alesbes

I Milagro

I Cadreita

> Valtierra

I Santacara

I Melida

Arrano beltzak, amildegi batean. J. E L O S E G U I

Hogeitabi herriren jabetasuna

P.U IRUNEA

Nafarroako Bardeek 42.500 hekiareakozabaleradueneremua estaltzen dutc. Aragoako mugan. Bertan hogeitabi udal edo enti-tatck dute hortik etekinak atera-i/eko eskubidea: Tutera, Corella, \rguedus, Valtie-

rra. Fustiñana, Cabanillas, Cor-les. Buñuel, Ca-dreita, Milagro, Alesbes, Marcilla, Funes, Azkoien, Falces, Caparroso, Santacara, Melida, Zarrakaztelu, Erronkari ibarra, Zaraitzu eta Oli-vako Monastegia.

Bardeek, berez, egitura berezia dute, 'komunal atipikoa' edo 'on-dasun komunalak' bait dira. Behiala, Espainiako erre-

J geen ondasuna zen, baina gero eta nekazari eta gana-duzale gehiago hasi ziren lurrak aprobetxatzen, inolako onarpen legalik gabe; harik eta 1702an Felipe Vak, gerrarako behar zi-tuen sosen truke, eskubidea eman /ien arte, bertako lurrak aprobe-txa zezaten.

Gaur egun, oraindik jabetasun bikoitza dute Bardeek. Alde ba-tetik, jabetasun zuzena Estatuari

etidanik abeltzantza izan zen iharduera nagusia, baina XIX mendearen amaieran neka-zaritza nagusitu zen. Egun biak elkarren ondotik aritzen dira, ara-zohandirikgabe.

dagokio, baina aprobetxamen-duarena, hogeitabi entitateena da. Entitate hauek Bardeetako Batzorde Orokorraren barruan daude bilduta, eta 1979an Esta-tuak ba'tzarre honi onartu zion lurraren jabetasuna. Horren kontrako errekurtsoa aurkeztu

zuen baina, Bar-deetako Sindika-tuak jabetasuna nekazariendako lortu asmotan, orainik lortu ez dena.

Bardeetan, garai batean abeltzantza izan zen iharduera nagusia, eta hori frogatzen duten lehendabiziko agi-riak 882ko urte-koak dira. Betida-nik ere ugarienak altxonbide edo ar-dibideetan bama heltzen ziren Erronkari eta Za-raitzuko ganadu-zaleak ziren. XIX mendearen amaie-

ran, baina, nekazaritza nagusitu zen, eta egun bi iharduerak elka-rren ondotik aritzen dira, arazo handirik gabe.

- Basoen ustiakuntzaz aritzeak, egun, trufa iduri dezake, baina oso ohizkoa izan da urte askotan. Egun, soilik babestutako ingu-runetan aurki daitezke benetako basoak.

s f i i f s a i s s i i i

IRUÑEA

o

Page 6: Bardeak: basamortu edo ondare? - Euskaltzaindia€¦ · dago fest hauetaka elkitaldirio k azpimagarrienetakoa: Aurizberri eta Mezkiritze artekn herro kii - rolen desafioa trontza,

G a z t e e n d a k o Z o k o a

Mokolodia Coccothraustes coccot-hraustes

Gorria eta sendoa Urria Nafarroan Bakartia eta zakarra

Txori lodikotea Ongi merezitako izena, bai ho-

rixe, txori handi honena. Papar-gorria ere esaten ohi zaio Nafa-rroan, gorputz osoa sendo eta lodikotea bait dauka. Ia biriga-rroaren tamainakoa, mokoa handia eta borobila dauka, edo-zein fruitua puskatzeko adina-koa.

Arrak arrea dauka burua, eta lepoaldean marra urdinak zehar-katzen du. Kolkoa eta saiheskiak, berriz, gorri samarrak ditu, eta zintzurria eta mokoaldea beltza. Hegan ari denean hegoetan di-tuen zolda txuriak eta isatsaren muturrak nabarmentzen dira.

Oso txori zaila da, bakartia eta zakarra, eta soilik neguan biltzen da sailetan. Zuhaitz handietan erruten ditu arraultzak, goiko adarretan, eta bat edo bitan erru-ten ditu urtero, bakoitzean laupa-bost arraultzekin.

Europa osoan bizi da, eta soilik Irlanda, Eskozia eta iparraldean da urri. Nafarroan ere nahiko urria da, nahiz eta zenbait pun-tutan —Burunda, Lesaka, Aran-tza, San Martin Unx— ikusi ahal izan den azken urteotan.

Bere tamaina gorabehera, ez da erraz ikusten edo antzematen diren horietakoak, baina ibaien inguruko alde zein iparraldeko edozein tokitan aurkitu daiteke.

Izarretako gerlariak JESUS MARIIRISARRI

Behin bazen mutiko gazte tal-de bat, eta NASAn egiten zuten lan, eta bazekiten espazio ontziak pilotatzen. Oso ausartak ziren eta egun batean mundu berriak ikus-tera joan ziren espazio ontzian.

Lehenbiziko planeta Marte zen eta Marten sartu ziren. Oso itsusia zen, zertaz bazen itsaso gorri bat. Oso harrituta zeuden zertaz ez zen inor ageri, eta or-duan jende arraro batzuk etorri ziren eta taldea hartu eta kartzel arraro batera eraman zituzten.

Handik ezin ziren atera, baina batek, Izarra izena zuena, bazuen bonba haundi bat dena xehetzen zuena. Orduan jarri zuten eta kartzela xehetu zuten, eta laster-ka joan ziren haien espazio on-tzira. Piztu zuten motorra eta joan ziren Martetik. Atera orduko, han

zuten Marteko polizia espazio ontzian; orduan taldeak prestatu zuen Whin kainoia —oso bote-retsua zen, sobera, zertaz egiten ahal zuen planeta bat xehetu—; hasi ziren kontatzen eta kainoiak tiro egin zuen eta martetarrak hil egin ziren.

Espazio ontziak 'Izarretako Gerlaria' zuen izena eta oso haundia zen, han denetatik ba-zuten. Azkenean aurrera segitu zuten. Urrutian bazen zulo beltz bat eta ez zekiten zer egin, oso arraroa zen. Orduan batek Whin kainoiarekin egin behar zutela xehetu esan zuen. Prestatu zuten Whin kanoia, hasi ziren konta-tzen eta tiro egin zuten. Zulo beltza dena puskatu zen serrina bezala edo gehiago. Aurrera se-gitu zuten oso kontent eta Satur-nora ailegatu ziren.

Arroltze bat iduri zuen, oso polita zen, denabelarra eta elurra, eta baziren diamantezko perla batzuk. Orduan agertu ziren gi-zaki harrigarri batzuk oso indar-tsuak; oso gizon onak ziren, baina denak zulo haundi batera erori ziren. Ez zekiten zer egin eta or-duan batek bazuen pala antzeko tresna bat. Zulo haundi bat egiten hasi zen eta atera zituzten. Kan-poan bazen dragoi haundi bat eta handik joan ziren espazio ontzira. Prestatu zuten Whin kanoia, egin zuten tiro eta dragoia dena puska ttikitan gelditu zen. Orduan sa-turnotarrek diamantezko harri bat eman zieten oroigarri eta Lu-rrera joan ziren. Oso aberatsak izan ziren eta oso jakintsuak, zertaz jendeak galderak egiten zizkieten eta bazekiten dena. Ho-rrela ezagutu zuten espazioa.

BASAJAUN

Gaur oso hurbil dugun gai batez hitzegingo dugu. Hain hurbil izanda arrisku

gutxiagokoa ez dena, alegia. Gure bainugelan egunero aur-

kitzen dugun hainbat produktuk duen arriskuaz askotan ez gara konturatzen, egunero baliatzen bait gara haietaz. Hain beharrez-koak eta erabiliak ditugun pro-duktu hauen konposizioa eta era-biltzen dituzten osagaiek —li-moneno, paradiclobeneno eta abar— kalte handiak sortzen di-tuzte gure osasunan, eta baita gaixotasunak eragin ere, batez ere gibeleko minbizia.

Adibidez, zure bainontzia gar-bitzeko erabiltzen duzun pro-duktua oso kaltegarria da azala eta begientzako eta bi atal hauei gaixotasun larriak sortzen dizkie.

Baina hain erabiliak diren pro-duktu hauekin, zer egin dezake-gu? Beste gauza askorekin egin den bezalaxe, erosleentzako ze-rrendabat egin beharko litzateke. Baita ere, adierazi bertan osagai bakoitzak zer-nolako arriskua dakarren eta ze gaixotasun mota sordezakeen. Halaber, beste pro-duktu zehatzekin nahastean zer gerta daitekeen azaldu beharko litzateke informazio hauetan.

Baina honetaz gain, badago zuk zeuk egin dezakezuna. Adi-bidez, merkatuan aurkitzen di-tugun 'kimika goxoaz' osaturiko produktuak erosi. Ez dira asko, baina badaude dagoeneko ho-rrelako informazioa dakarten zenbaitproduktu. Betiko aholkua bada, txoko honetatik: bila itzazu alternatibak. Mugitu zaitez, mo-tel! Kontseilu hauek zure osasu-nerako bait dira.

KAZKARROAN

Jenero Xumekoak • Filomena

Arbolaren bat paratzeko asmotan ibiliz gero, jar ezazu ardantzea. Ez-behar asko ezagutu ditut nere bizitzan. Bortxaz ezkontarazia eta ez-taietan bertan dorreko kanpaia erori eta apeza eta hamaika bat gon-bidatu akabatu. Gerrara lau egunetako afera zelakoan joan, udarako ez amaitu, herrira heldu, uzta garaia zela eta, desertoretzat hartu bidean eta afusilatu. Baina deus ere ardantzeak ihartu ziren urtea bezain larria. Kuitak herriko karriketan barrena saltoka ibiltzen ziren eta guk ito ezinez.

JEREMIAS ERRO

BOSTEKO TTIPIAK

Zenbaki bakoitzeko hitz bakar bat eta bera

1. Natura

2. Ohar

3. Herri nafar ra

4. T u a

5. Gaiak

1. Herri nafarra

2. Zoratu

3. Erabateko

4. Itorik

5. Irabaziak

1. Herri nafar ra 11

2. E reduzko zati

3. Logura 13

4. Meta l preziatu

5. Guzt i ra |5

y.XXyOOOOOOOOOOOOODOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOO

Zaharrak berri Larra maldaren alde. Gaiztoa gaiztoaren alde beti.

Larraun

Eri beratx, hil gogor. Beti eri direnek luze-irauten dute.

Esteribar

Ertzain batek farolari helduta da-goen mozkor bati:

—Hoa azkar etxefa, bestela... —Ezin dut, txapela erori zait

eta. —Jaso ezak, ba! —Bai, eta nork eutsiko dio bi-

tartean farolari?

Page 7: Bardeak: basamortu edo ondare? - Euskaltzaindia€¦ · dago fest hauetaka elkitaldirio k azpimagarrienetakoa: Aurizberri eta Mezkiritze artekn herro kii - rolen desafioa trontza,

Biz i B i z i a n

G aur, gabeko hamar t'erdiak ingu ruan egingo du debuta Ruben

Beloki pilotari burlatarrak, Donostia-ko Anoeta frontoian, eta ondoan Antxon Ibarra bere entrena-tzailea izango du. Hain zuzen ere Belokiren debutarekin sortu den aferaren erdian dago egunotan Ibarra, pro-fesionaletan aritzeko tarte-kari lana egiteagatik Espai-niako Federazioak espe-dientea ireki ziola zabal-du bait zenjoan den as-tean. Azken hau berak gezurtatuta ere, Cubako Mundialetara ez da joango, eta afiziona-tuetan aro bat amaitu dela esatea badago. ALBERTO BARANDIARAN / IRUNEA

Antxon Ibarra entrenatzailea-ren zeseari buruzko zurrumu-rruak joan den astean hasi ziren, Espainiako Federazioak bere kontrako txostena irekia zuela zabaldu zenean. Bertan, leitz.a-rrak zenbait pilotari afizionatu —bereziki Ruben Beloki— pro-fesionaletara pasatzearekin izan zezakeen lotura aztertu nahi zu-ten Madrileko agintariek.

Hortik aurrera, zurrumurruak zabaldu ziren, eta egunkari honek baieztatu ahal izan zuenez, joan den astean jada ezaguna zen ez Beloki ez Ibarra ez zirela Cubara

Ibarraren afera joango. Entrenatzaileak, federa-zioaren erabakia ezaguna zuela-ko, eta pilotariak, afizionatu mailan dena irabazita, lehenbai-tlehen egin nahi zuelako debuta.

Hala ere, Ibarrak asteartean baieztatu zuenaren arabera, fe-derazioak ez dauka inolako txos-tena irekita bere kontra, eta ez da zeserik izan. Espainiako Fede-razioaren buruarekin ezinezkoa izan da egunotan hitz egitea baina

garbi dago zerbait egon, bada-goela.

Eskulari-Pilotaberri enpresa-ren partaidea den Juah Ignacio Retegiren esanetan, Ibarrak Be-lokiren fitxaketan izandako pa-pera «lotura bat» besterik ez zen izan. «Ni aurretik mintzatu nin-tzen Belokirekin —azaltzen du pilotari ohiak— eta gero Ibarra-rekin, harreman handia baitu pi-lotariekin. Eta esan zigun bera

mintzatuko zela pilotariekin. Gauza gehiago ez zen izan, edo nik behintzat ez dut ezagutzen».

Nolanahi ere, Ibarra eta Be-loki profesionaletan arituko dira hemendik aurrera, eta hori afizio-natu maila txikiagelditu zaienen-dako amaiera logikoa bazen ere, egin den era ez da egokiena izan. Retegik esaten zuen bezala, ez «gauzak benetan ongi egin dire-nean».

Federazioaren isiltasuna

Ibarraren afera honetan garbi dago zerbait ezkutua badagoela. Bestela ezin liteke ulertu pilota-ren munduan hain zabaldua da-goen 'kontseiluak'ematearen —hau da, afizionatuak, enpre-sak, eta federazioaren beraren artean dauden h^rremanak pilo-tari berriak ateratzeko orduan— kontu horren kariaz Antxon Iba-rra bezalako entrenatzailea Cu-batik aldentzea: selekziotik bo-tatzea, hitz bitan esanda, eta be-rak ukatzen badu ere.

Gogoratu beharra dago hemen bera heldu baino lehen aurreko bi mundialetan Espainiako selek-zioak galdu zituela, edo bigarre-na gelditu, nahiz eta, teoriaz, tal-de onena eduki, figura frankore-kin. Azken mundialean eta Bar-celonako Olinpiadetan erakutsi den sendotasunak, jende askok egin duen lana ahaztu gabe, badu izen eta abizen eazaguna.

. Beraz, susmagarria da afera. Eta susmatzen hasita, edo Ibarra bere postutik kendu nahi zuten aurretik, edota Ibarrak kontseilua eman eta tarteko lana bideratu baino gehiago egin du. Bigarren hipotesia ukatu dute pilotariek, enpresak, eta Ibarrak berak ere, beraz ez dago susmatu beharrik, ez behintzat federazioak edo bes-te norbaitek kontrakorik esaten ez badu.

Eta federazioaren isiltasuna da, hain zuzen, argitu behar dena, orain arte ez bait du tutik ere esan. Polemikaren erdian presidentea oporretan, eta berarekin hitz egi-teko aukerarik gabe. Edo badute zerbait ezkutatzeko, edo argi eta garbi hitz egin behar dute, beste, guztia Ibarra eta pilota beraren kalterako besterik ez bait da izango.

Ibarra: «Ez naute postutik kendu

Gaur B e l o k i r e n ondoan izanen da A n t x o n Ibarra Anoetan. BASALDUA

A.B. / IRUNEA

Joan den astean zabaldutako zurrumurruak gezurtatu zituen Antxon Ibarrak EGUNKARlAri asteartean goizean emandako el-karrizketa honetan, eta bertan garbi gelditzen da bere egoera zaila, entrenatzailea oraindik, baina Cubara joan gabe. EGUNKARIA.— Baieztatu daite-ke dagoeneko zure zesea, hau da federaziotik kanpo zaude? ANTXON IBARRA.— Ez, ez nag'o kanpoan. Atzo [astelehenaz hitz eginez] iritsi zitzaidan eskutitz bat esanez Cubara ez nintzela joanen, baina deus gehiago. EGUNKARIA.— Eta horrek ez du esan nahi zu kanpoan zaudeia? IBARRA.— Horixe ezetz. Beste bat eramango dute Cubara baina ni ez naute kendu. EGUNKARIA.— Eta zu prest zau-de horrela jarraitzeko, Cubara joan gabe?

IBARRA'.— Hori oraindik ez dut pentsatu. Belokiren debuta osti-ralean [gaurkoz hitz eginez] izan-go da eta Armendarizena 28an. Nik jarraituko dut beraiekin, eta gero zer gertatuko den ez dakit. Nik nahiko nuke gauzak argitzea, baina eskutitz honekin utzi naute. EGUNKARIA.— Espedientea za-baltzeko orduan azalpenaren bat eman zizuten? IBARRA.— Ez didate espedien-terik zabaldu. Ez dute ezer egin. Informazio guztiak faltsuak dira. Bakarrik eskutitz hori dago. EGUNKARIA.— Eta hitz egin du-zu federazioarekin gauzak argi-tzeko? IBARRA.— Bai, baina presidentea oporretan dago, eta ezin izan dut ezertxo ere argitu. Telefonoz

' esan zidaten Cubara en nuela joan behar, eta orduan eskutitza eta zergatiak eskatu nizkien, gau-zak behar den bezala egiteko. Baina horretaz gain ez dago deus

» gehiago. EGUNKARIA.— Guzti honen atzetik prolesionaletara pasatze-ko zenbaiit pilotariri eman diozun laguntza dago. Zein izan da zure papera kasu horietan? IBARRA.— Gauza hauek denek egiten dituzte, baita federazio-koek ere eta inoiz ez da ezer ger-tatzen. Ni Beloki eta Armendari-zen entrenatzaile naiz eta horre-gatik laguntza ematpn diet. Eta entrenatzailea izateaz gain, beren laguna naiz. EGUNKARIA.— Belokiren debu-ta aurreratzerakoan zer esanik izan du zurekin dagoen polemika honek? IBARRA.— Belokik ez zuen joan nahi Cubara, eta nik konbentzitu nuen. Hala ere, asmo bakarra erdi oporrak pasatzea zen, kirola al-detik forma galdu besterik ez bait zukeen egingo. Orduan, ni ez joaterakoan, berak nahiago izan zuen debuta egin.

Page 8: Bardeak: basamortu edo ondare? - Euskaltzaindia€¦ · dago fest hauetaka elkitaldirio k azpimagarrienetakoa: Aurizberri eta Mezkiritze artekn herro kii - rolen desafioa trontza,

Roman Kosecki Futbolaria

oman Kosecki aurrelari go-rritxo berriak betebehar zaila

izanen du Osasunan. Baloia saree-tara bidaltzeaz gain, E1 Sadarreko porlana estali beharko du, harmaila hutsak berriz bete. Bera eta Urbanen

artean zaletu gorritxoen itxaropenak berpiztu beharko dituzte. Polonian komunismoa aspaldiko gauza bada ere, Kosecki eta Urbanek gorritxoen poloniar frontea osatuko dute, hau da, poloniar fronte gorria.

«Ezin da turkiarrengan fidatu» JUAN KRUZ IAKASTA / IRUNEA

Jokalariak Iruñean bakarrik astebete daraman arren, jadanik goitizena bilatu diote. Ezkurra lehendakariak Roman arrotz hori baztertu, eta Erramun esaten dio poloniarrari. Zaletuak ez dira atzean geratu birbataiatze kontu honetan, eta Kosecki ahoskaezin horren ordez, Kosika deitzen dio-te varsoviar aurrelari txikiari.

Agian altuera hori dela eta, or-dezkari handi batek lagunduta etorri da Kosecki Iruñera. Jan MaciejcyC jokalariaren ordezka-riak bere handitasuna zela eta Ezkurra lehendakari gorritxoa-r&n txantxak jasan behar izan zi-tuen astelehenean. Jokalariaren aurkezpenean «Polonian pisu handiko gizona» zela azaldu zien Ezkurrak kazetariei. Baina egia

esateko, gizon honen handitasu-na ez da bakarrik fisikoa, izan ere poloniar lehendakari anitzen aholkularia izan da, eta baita Moskuko Unibertsitateko ira-kaslea ere.

Baina ziurrenik nafar zaletuen artean ikusmin eta zurrumurru gehien sortu duena Koseckik be-re ezker belarrian duen belarri-takoa izan da. Bat baino gehiago-ri ez zaio larregi gustatzen polo-niarraren zintzilikaria. Prentsau-rrekoa txantxa giro lasai honetan hasi zen. EGUNKARIA.— Behin baino gehiagotan Polonian rock talde batean kitarra jotzen zenuela ai-patu duzu. Ekarri al duzu Iruñera kitarra hori? ROMAN KOSECKI.— Ez dut ezer

ekartzeko astirik izan. Dena den, datorren urtea arte itxarongo dut

kitarra berria erosteko. Datorren denboraldian UEFA jokatuko dugu, eta orduan erosiko dut. Ba-dakit iaz, Sofian, kitarra pilo bat erosi zutela. EGUNKARIA.— Iaz hamabost gol sartu zenituen Turkiako liga txa-pelketan, eta gol horiekin Gala-tasaray taldeko zaletuen mires-pena irabazi zenuen. Zer dela eta Turkia utzi Iruñera etorri? KOSECKI.— Kontratuaberritzeke neukan eta aukera izan nuenez... Kirol aldetik ez neukan inolako arazorik. Taldea Turkiako ligako lau indartsuenen artean dago, eta zaletuekin harreman oso ona neukan. Arazoa kontratua berri-tzeko orduan heldu zen. Haiek azken momentura arte itxaron zuten kontratua berritzeko, han geratuko nintzelakoan. Horrek izugarrizko amorrua eman zidan,

Cholo eta Urban aurrealdean i/.ango dituen kideen aurrean, lehendabi/.iko entrenamenduan. JOXE LACALLE

Planta txikikoa bada ere, jokalari gogorra da poloniarra. JOXE LACALLE

batez ere nirekin zer gertatuko zen ez nekielako. Amorrazio mo-mentu horretan Osasuna heldu zen. Telebistan sarritan ikusten nuen Espainiako liga, eta betida-nik gustatu izan zait. Horretaz gain, selekzioan, Urbanek Osa-sunari buruz gauza onak esaten zizkidan, eta banekien talde se-rioa zela. Negoziaketak azkar bu-rutu, eta berehala honuntza etorri naiz. EGUNKARIA.— Arazo ekonomi-koek zerikusirik izan al zuten erabaki horrekin? KOSECKI.— Bai. Aurreko urtean kontratua sinatu bezain laster fi-txaren dirua ordaindu zidaten. Aurten ordea, epeka ordaintzeko asmoa zuten, eta nik ez nuen ho-rrelakorik nahi. Galatasarayren helburua liga txapeldun izatea da. Hori lortzen ez bada, taldeko jo-kalariak kaleratzeko kapaz dira, ezer ordaindu gabe gainera. Ezin zara turkiarrengan fidatu. Osa-suna arlo horretan talde serioa dela badakit, hemen ez dut ino-

lako arazorik izanen. EGUNKARIA.— 49 aldiz jantzi duzu Poloniako selekzioaren elastikoa. Osasunarena ezezik, izan al duzu beste talde baten es-keintzarik? KOSECKI.— Bai, talde frankoren eskeintzak jaso nituen, besteak beste, Schalke 04 alemaniarra-rena, Le Havre eta Caen frantse-sena, eta Aston Vila ingelesare-na, baina esan bezala niri Espai-niako liga gustatzen zitzaidan. EGUNKARIA.— Liga txapelketa hiru aste barru hasiko da. Horren aurretik, datorren astelehenean Osasunarekin lehendabiziko al-diz jokatuko duzu, E1 Sadarren, Nazional Montevideoren aurka. Zure gorputzaldiari dagokio-nean, jokatzeko prest al zaude? KOSECKI.— Oso ondo nago. Varsoviako Lejia taldearekin entrenatzen ibili naiz, eta horre-taz gain Hegoamerikan izan nin-tzen uztailaren lehen hamabos-taldian Poloniako selekzioare-kin.