Baliabide gida: autismoa
-
Upload
arekar-arekar -
Category
Documents
-
view
257 -
download
10
description
Transcript of Baliabide gida: autismoa
1
AURKIBIDEA
Sarrera .............................................................................................. 2.or
Baliabideen aurkezpena ........................................................... 3.or
http://espectroautista.info/ ................................. 4.or
http://aulautista.com/ .......................................... 5.or
http://aulaabiertatgd.blogspot.com.es ................. 6.or
http://cuentoscancionespicto.blogspot.com.es .... 7.or
http://www.toolsforeducators.com ..................... 8.or
http://www.iautism.info/ ..................................... 9.or
Azken-hitza ................................................................... 10.or
2
Sarrera
Baliabideen zerrenda egituratzeko aukeratu dugun gaia Autismo-Espektroaren
Nahasteak (TEA) 1 eta Teknologia Berriak da, autismoarengan interes berezia
baitugu. Praktika aldian, TEA (Asperger sindromea, hain zuzen ere) duten
ikasleekin lanean aritzeko aukera izan genuen eta esperientzia honek erakutsi
zigun gauza garrantzitsuenetakoa erabiltzen dugun materialaren egokitasuna dela.
Askotan, eskoletan hezkuntza bereziko profesionalek ez dute beharrezkoa zaien
denbora material berria lantzeko, ikasleen kasuistika anitza errespetatuz. Hori
dela- eta, inportantetzat jotzen dugu autismoa dutenentzako materiala eratzeko
eta horretarako IKTak erabiltzeko orientabideak ematen dizkigun web-orrien gida
bat lantzea. Horietako batzuk praktika aldian erabili behar izan genituen
(esaterako, istorio sozialak lantzeko posta http://aulaabiertatgd.blogspot.com.es
web orrian) eta besteak bilaketa pertsonalaren emaitzak dira.
Gaiaren zabaltasuna eta garrantzia kontuan harturik, gida hau oso luzea izan
zitekeen. Hala ere, bakar batzuk soilik aipatzea erabaki genuen, guri
erakargarriagoak eta argiagoak iruditu zitzaizkigunak, guztientzat erabilgarriak
izango direlakoan.
1)
1 TEA: Trastornos del Espectro Autista. Gaztelaniazko inizialak izan arren, terminologia hori
erabiliko dugu testuan zehar, euskaraz ere onartuta dagoelako.
3
Baliabideen zerrenda
1) http://espectroautista.info/: Recursos en línea para los trastornos del espectro
autista
2) http://aulautista.com/: Aulaautista´s weblog
3) http://aulaabiertatgd.blogspot.com.es/ : Aula Abierta T.E.A. Colegio Federico de
Arce Martínez.
4) http://cuentoscancionespicto.blogspot.com.es/: Cuentos y canciones con
pictogramas
5) http://www.toolsforeducators.com/. Custom worksheets, games and other
resources (Txantiloiak, fitxak, jokoak eta beste baliabide batzuk)
6) http://www.iautism.info/: iPad, iPhone, Android & Autism
4
Baliabideen aurkezpena
1) http://espectroautista.info/: Recursos en linea para los trastornos del
espectro autista
Web orri hau nahiko orokorra da eta,
hurrengoak ez bezala, ez dago
irakaskuntzan zentratuta, baizik eta
Trastorno Autista Espektroaren, eta
bereziki Asperger sindromearen
ezaugarrietan: irizpide diagnostikoak, testu zientifiko ezberdinak, gurasoen
esperientziak, Asperger duten egileen lanak (hala nola Temple Grandin-enak) eta
abar. Etiketen zerrendan aniztasun hori ikusgarria da:
acoso psicológico, adolescentes, adultos, alexitimia, amistad, animales, anosognosia, ansiedad,
ansiedad social, autismo, autoestima, bullying, Casandra, cerebro, CIE-10, coherencia central,
comunicación, depresión, diagnóstico, diferencias de género, DSM-IV, DSM-V, emociones,
empatía, espectro autista, evaluación negativa, evitación social, experiencia emocional,
expresividad emocional, familiares, función ejecutiva, genio, genética, Hans Asperger, Leo
Kanner, Linux, locus de control, Lorna Wing, Maxine Aston, miedo, mirada, mobbing, niños,
pensamiento, regulación emocional, relaciones de pareja,religión, salud, Simon Baron-Cohen,
sistematización, sociabilidad, soledad, suicidio, síndrome de Asperger, síntomas
psicosomáticos, Temple Grandin, teoría de la mente, timidez, Tony Attwood, trabajo
Orriaren egilearen hitzetan, “La sede web EspectroAutista.Info es es resultado de un
esfuerzo individual y personal, no estando respaldada por ninguna institución u organización.
De alguna forma, su contenido querría ser aquel que hubiese deseado encontrar su autor
cuando, el día 4 de abril de 2007, tuvo conocimiento de la existencia del síndrome de Asperger
al leer un artículo de prensa sobre el pianista Glenn Gould. La identificación con algunos de los
rasgos de personalidad descritos en ese texto provocó la necesidad de aprender más y más
sobre el tema, en un intenso ejercicio de exploración y descubrimiento personal, y pronto
apareció la necesidad de organizar ese material para ofrecerlo a quien pudiese encontrarse en
una situación similar”.
Zentzu honetan, web orrian aurki dezakegun informazioa oso
erabilgarria da gure ustez, TAE eta bereziki Asperger duten
ikasleen ezaugarriak nahiz beraien izaeraren alderdi ezberdinak
ezagutzeko. Informazioa ongi sailkatuta dago, eta teoria ez ezik,
informazio praktikoa ere eskaintzen du (esaterako, Aprendo a
hacer historias sociales Asperger-ri buruzko II Kongresuan aurkeztutako lana)
5
2) http://aulautista.com/: Aulaautista´s weblog
Web horri honetan, hurrengoan bezala,
TEAri buruzko informazio teorikoa ez
ezik, ikasleentzat material aproposa
lantzeko orientabide aurki ditzakegu.
Hortaz gain, Teknologia Berriei
garrantzia ematen zaie, horiei buruzko
informazio asko ikusgarri baitago, hala
nola:
I Conferencia Internacional de
Nuevas Tecnologías para Personas
con Trastornos del Espectro del
Autismo,
DIME-ri buruzko aipamena (D.I.M.E. Conjunto de utilidades en el iPad para
personas con Trastornos del Espectro del Autismo)
iPad-a erabiltzeko entrenamenduari dagokiona (Touch Training.
Entrenando en el uso de iPad a alumnos y alumnas con TEA).
Gizarte Trebeziak lantzeko IKTei buruzkoa: Jornada Divulgativa Asociación
Nuevo Horizonte. TICs para mejorar la Competencia Social
Web orrian eskura dagoen materialari dagokionez, oso interesantea iruditzen
zaigu Leo con Lula materiala, TEA duten ikasleei irakurmen globala
irakasteko metodo bat, Pizarra Digital Interaktiboa erabiltzen duena. Gure
esperientziaren arabera, ikastetxe askotan Eskola 2.0 programaren bidez
eskuratutako pizarra digitalak erabili gabe egoten dira,
tamalez. Joera hori inbertitzeko oso erabilgarriak eta
interesanteak ikusten ditugu horrelako metodoak. Leo
con Lula metodoak bere web orria dauka
(http://leoconlula.com/). Bertan aplikazioa eskuratzeko
beharrezko pausoak eta baldintzak azaltzen dira (SMART
Notebook express instalatu behar da).
6
3) http://aulaabiertatgd.blogspot.com.es/ : Aula Abierta T.E.A. Colegio Federico de
Arce Martínez.
Bere egilearen hitzetan, “Un Aula Abierta
es un entorno en el que se busca, adapta y
elabora mucho material didáctico.”
Interesanteena iruditzen zaiguna blog
honetan material egokituaren
aniztasuna da: bertan aurki ditzakegu
arlo ezberdinak lantzeko diseinatutako jarduerak: komunikazioa, emozioak,
portaera, kontzeptuzko sailkapenak, irakurmena eta idazkera, gorputz-atalak eta
abar.
Materiala oso ondo sailkatuta dago eta jarduerak erraz
egokitu daitezke ikaslearen ezaugarri eta mailaren arabera.
Bereziki, aipatzen ditugu: interes zentroaren araberako
sailkapenak (Clasificación por centros de interés), agendak
lantzeko orientabideak ematen duen esteka (Creación agendas )…. Oso
gomendagarria da RECOMENDAMOS izeneko etiketa. Bertan informazio anitza
aurki dezakegu, baita oso esteka interesanteak ere: Programas Educativos, Página
recursos (ingeleraz), Proyecto Agrega…
Gainera material ia guztiak dohain dago (piktogramak normalean ARASAACoak
dira).
7
4) http://cuentoscancionespicto.blogspot.com.es/: Cuentos y canciones con
pictogramas
Blog honen eduki nagusia ipuinak eta abestiak piktogramen bidez adierazita da.
Argi dago beraz, edukiaren aldetik aurreko web orriak baino espezifikoagoa da.
Bertan aurki ditzakegun abestiak eta ipuinak baliabide oso baliagarriak dira TEA
(eta komunikazioan eragiten duten beste urritasun batzuk) dituzten ikasleentzat
lan egiteko. Hemen ere, piktogramak askotan
ARASAAC-oak dira. Beste batzuetan, aldiz,
SPCkoak izan daitezke.
Emociones izeneko etiketan, emozioak lantzeko
material interesantea aurki dezakegu, hala nola:
Cuento enfado, Elena conoce a blanquita, Las
emociones 2, Mis rabietas.
Hemen, hizkuntzari dagokion apunte bat egin
behar dugu bukaeran gehiago azalduko duguna.
Ikusten denez, material guztia gaztelaniaz dago,
baina elementu batzuk errazak dira egokitzeko (emozioak lantzekoa, esaterako).
Beste batzuk, berriz, (ipuinak eta abestiak gehienbat) hizkuntzaren egitura dela-
eta, piktogramekin euskaraz guztiz ezberdinak lirateke. Beraz, egokitzeko lan
handiagoa egin behar da.
8
5) http://www.toolsforeducators.com/ Custom worksheets, games and other
resources (Txantiloiak, jokoak eta beste baliabide batzuk)
Web hori hau materialaren
generadore bat dela esan dezakegu.
Bertan, hezkuntzan erabiliko
ditugun jokoak lantzeko ideia
asko eta asko aurkitzen ditugu
(Letra-zopak, dadoak, mahi jokoak,
bingo txartelak, domino fitxak…)
Joko horien bidez arlo
kontzeptualak (irakurmena-
idazkera, matematika, gorputz-atalak) zein jarrerak landu ditzakegu (emozioak
identifikatu, gatazkak bideratu eta abar…).
Web orria ingelesez egon arren, jokoen generadoreak testua geuk egiteko
aukera ematen digu, beraz, hizkuntza-egokitzapena ia automatikoa da. Emozioak
lantzeko domino bat egiteko, adibidez, irudiak nahiz hitzak geuk sor ditzakegu edo
daudenen artean aukeratu, ondoko irudian ikus dezakegun eran. Hemen irudiak
web orrian aurkitu ditugu, hitzak euskaraz, berriz, geuk idatzi ditugu.
9
6) http://www.iautism.info/: iPad, iPhone, Android & Autism
Web orriaren aurkezpenean ikusten den eran iautism-aren helburua dispositibo
teknologiko berriak (iPhone, iPod edota iPad
eta Androide sistema erabiltzen duten beste
euskarriak) TEA edota orokorrean behar
bereziak dituzten pertsonen ikaskuntza,
komunikazioa eta aisialdia erraztea da.
Horretarako dauden aplikazioak aurkezten
dira web orri honetan.
Analisis izeneko etiketan aplikazio guztien aurkezpena eta kritikak aurki
ditzakegu. Tutorial izeneko etiketaren azpian, aldiz, dispositibo horiek nola
erabili TEA duten pertsonentzako informazioa dago. (Hala ere, aitortu behar dugu
tutorial hori ez dugula lortu ikustea, saiatu ginen guztietan web orria ez zelako
kargatzen….)
Dena den, iautism web orriaren helburua interesantea
iruditu arren, era berean, pentsatzen dugu material hori
ez dagoela guztien eskura, dispositibo horiek oso
garestiak direlako. Zentzu honetan, falta botatzen dugu
teknologia berriak guztien eskura jartzeko iniziatiba bat.
Momentu honetan, aplikazioak aurkeztea soilik jarrera
elitista iruditzen zaigu.
10
Azken-hitza
Baliabide guztien aurkezpenak eginak, ezinbestekotzat jotzen dugu guztiontzat
baliagarria diren apunte batzuk egitea:
Aukeratu ditugun baliabideak ez dira beharbada gai horren inguruan dauden
onenak ezta informazio globalena eskaintzen dutenak. Hauek dira, ordea, guk gure
ikasteko eta lanerako ibilbidean gehien erabili izan ditugunak. Gehienek
informazio praktikoa eskaintzen dute eta geure ikasleen errealitatean erraz molda
ditzakegun ideiak.
Bestalde, saiatu gara IKTak erabiltzea, gure horizontea mugatu gabe. Aplikazio
batzuek Informazio eta Komunikazio Teknologia berriak erabiltzen dituzte, beste
batzuk, aldiz, aurkezpen sinpleak baino ez dira. Etorkizunean gure gelan zeintzuk
erabiliko ditugun gehien, ikastetxe eta gure ikasleen errealitatearen araberakoa
izango da.
Bukatu aurretik, apuntatu nahi dugu ahultasun bat, baliabide guztiengan aplikatu
daitekeena. Hizkuntzaren arazoa, alegia. Bilatu arren, ez dugu topatu ezta web
orri bat ere euskaraz, nahi genuen informazioa eta materiala eskaintzen duenik.
Horren ondorioz, aukeratutako baliabideen artean 5 gaztelaniaz daude eta bat
ingelesaz. Kontziente gara, beraz, horrek suposatzen duen mugaz. Baliabide
guztiak itzuli soilik ez, egokitu beharko dira euskarara. Itzulpen-egokitzapen
prozesu hori errazagoa edo zailagoa izan daiteke, testuinguru eta testuaren
arabera (ingeleseko web orria malguagoa da zentzu honetan, lehen aipatu dugun
bezala).
Arazo eta mugak gorabehera, espero dugu hemen aurkeztutako baliabideen gida
etorkizunean erabilgarria izatea TEA duten pertsonekin lan egingo duten
profesionalentzat.