BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz...

32
www.baleike.eus B A LEI K E 252. ZENBAKIA. EURO BAT 2016ko MARTXOA ZUMAIAKO HILABETEKARIA GIZON INDARTSUENA ERREPORTAJEA: AZKEN PAOLZAINAK JOSE MANUEL AGIRRE, ENDAÑETA

Transcript of BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz...

Page 1: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

www.baleike.eus

BALEIKE252. ZENBAKIA. EURO BAT2016ko MARTXOA

ZUM

AIAK

O H

ILAB

ETEK

ARIA

GIZON INDARTSUENA

E R R E P O R T A J E A : A Z K E N P A O L Z A I N A K

JosE MAnuEL AgIrrE, endañeta

Page 2: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

699€

299€

529€

499€

699€

INDUKZIOA

PIROLITIKOA

WHIRLPOOL ACM711BF+ AKZ663

PANASONIC NA127VC6Garbigailua• 7 kg• 1.200 b/m• A++

AEG T76786IH1Lehorgailua• 8 kg• A++

AEG L83480SFLGarbigailua• 8 kg• 1.200 b/m• A+++

ENDAÑETA ZUMAIAELEKTROGAILUAK

Erribera, 8 Tel. 943 861 694www.endanetazumaia.com

ECOSILENCEmotor isila

3. bandeja

A++

449€

649€

INOX

BOSCH SMS58N82EUOntzi-garbigailua

Page 3: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

BALEIKE252A

rnait

z R

ub

io A

pre

a

hErri aldizkaria

Foronda kultur Etxea

Odieta, 2

tel.: 943 86 15 45

e-maila: [email protected]

Argitaratzailea

Baleike kultur Elkartea

e-maila: [email protected]

Administrazio batzordea: agustin zubimendi eta

Xabier azkue.

Erredakzio taldea: imanol azkue, ainara lozano

lasa, aitor Manterola, Maialen Odriozola, Juan

luis romatet, Miriam romatet, Peio romatet,

arnaitz rubio, Jon Urbieta, izaskun Urbieta eta

Gorka zabaleta

Diseinua eta maketazioa: roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa: imanol azkue

Publizitatea

tel. 943 86 15 45

[email protected]

Inprimategia

antza inprimategia

(lasarte-Oria)

Tirada

800 ale

lege gordailua: SS-405/94

iSSN: 1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak(Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BALEIKE

27baleikebaleIke.eus Zure patrIkaN

28erretratuaJulIa JuNQuera

30agendamartxOa-apIrIla

4iritziaGure esku DaGO

6herritik kanposaIOa CamarZaNa

20erreportajeaaZkeN paOlZaINak

JOse maNuel aGIrre

11baleike+

Page 4: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

4 b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a

Egun euritsu baten ondoren eguzkia nola ateratzen zen ikus-ten genuen bitartean elkarrizketatu dugu Gure Esku Dago. Aldez aurretik esan digu ahots asko dituela, baina guretzat guztiak bateratzen eta doinu egokian erantzuten saiatuko dela. Gure aldetik asko eskertu diogu, eta harreman eder bati hasiera eman diogula sentitu dugu.Kazetari inprobisatua: Nola sortu zinen? Non?Gure Esku Dago: Goierrin sortu nintzen. Jaiotzen ikusi nindutenek diote gazta zati bat altzoan nuela munduratu nintzela. Ni eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ibili ninduten. Hainbeste lagunekin ibilbidea egin ondoren, hasierako hura bukatu zen, baina beste hainbat eta hainbat gazta berri sortu ditugu taldean. Zumaiara ere iritsi nintzen, eta ordutik hemen nago, zuen artean.K:Eta nola hartu zintuen Zumaiako herriak?GED: Ongi etorri ederra gogoratzen dut. 2014ko otsailaren 9an argazki erraldoi bat atera zuten nire inguruan, ehunka lagun giro ederrean eta asmo onenak bultzatuta. Ondoren, argazkian bildutako horiei jende gehiago batu zitzaien, eta zortziehun zumaiarretik gora etorri ziren nirekin Durangotik Iruñera osatutako giza katean parte hartzera. Izugarria izan zen 9 autobus herritik ateratzen ikustea. Ordutik hona beti egon naiz babestuta eta giro ezin hobean zainduta (oihalak josten, kalez kale kantuan, hitzaldietan edota bileretan elkar animatzen).K: Zure inguruan festa asko izan dela ikusten dut.GED: Tira, ni lanean ari naizenean beti nago alai, baina beti lanean. Eta hemendik aurrera ere horrela izango dela espero dut.K: Eta jendea zertara dator zugana? Zer eskatzen dizu?GED: Ni naiz jende askoren buruan dagoen ametsa, eta nire ametsa horiek denak nirekin bidea egiten ikustea da. Era-bakitzeko eskubidea izatea eta hori gauzatzea da ni mugit-zen nauen barne indar erraldoia, eta horixe da nire ingurura etortzen diren guztiek eskatzen didatena. Indar horrek sort-zen duen olatua hartu eta guztiok norabide berean arraunean egitera datoz.

“mOmeNtua IrItsI Dela seNtItZeN Dut, eta seNtImeNDu Hau partekatu NaHI Dut GuZtIekIN”Gure esku DaGO

IrIt

ZIa

4 b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a

Page 5: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a 5

Her

rIt

Ik k

aN

pO

K: Txori txiki batek esan dit herriz herri olatu hori handitzen ari dela eta Zumaiako kostara hurbiltzen ari dela.GED: Hala dirudi. Azkenaldian ezusteko zoragarriak izaten ari naiz, eta han eta hemen olatu ikuskizun ederrak bizitzea tokatu zait. Pentsa, Azpeitian ere sekulako olatua sortu dute! Azpeitian olatu eder bat altxatzea lortu badute, Zumaian hori tsunami bihurtuko dela pentsatu nahi dut!K: Prestatzen hasi beharko dugu, beraz?GED: Bai, horixe! Nik jada momentua iritsi dela sentitzen dut, eta sentimendu hau konpartitu nahi dut Zumaiar guztiekin. Horregatik lagun batzuek batzar ireki bat an-tolatu dute martxoaren 12rako. Alondegian elkartuko gara 11:00etan, eta noski, ni ere bertan izango naiz. He-rri galdeketa egiteko unea iritsi dela partekatu nahi dut guztiekin. Zumaiarrek ere Euskal Herriaren estatus poli-tikoa nolakoa izatea nahi duten erabakitzeko eskubidea dute, eta, beraz, animatu nahi ditut independentziaren ingu-ruko galdera egiteko pausoak emateko prestatzera.K: Kontxo! Ederra da diozuna, baina horrek lan handia es-katuko du, ba?GED: Horrek taldean lan egitea eskatzen du. Denon artean bultzatzea, bakoitzak pittinka-pittinka lortuko duen horre-

kin lan handia egitea. Horregatik da hain garrantzitsua mar-txoaren 12ko batzar irekia. Han bilduko da taldean lan egite-ko behar den indarra.K: Beraz, bukatu dira festak?GED: Ez, noski! Nirekin lanean dabilenak badaki giro onean, alaitasunean eta bizipoza inguru guztietara zabalduz aritzen garela. Eta horrela jarraituko dugu batzarretan, sinadura bi-lketetan edota festetan.K: Eta festak aipatu dituzunez, ba al duzue zerbait progra-matua?GED: Urtero bezala santelmotan kalera aterako naute. Kantu jira bat egingo dugu eta bukatzeko ametsen kriseiluak aire-ratuko ditugu. Gabonetan egin behar genuen ekimena ber-tan behera utzi genuen lehorteak eta haizeteak arrisku egoera sortzen zuelako, baina kriseiluak ondo gorde ditugu, eta prest izango ditugu. Beraz, apirilaren 9an, santelmotako errepika-penetan, kantuan, dantzan eta ametsak zeruratzen berriro ere hainbeste desiratzen dugun erabakitzeko eskubidearen alda-rrikapena egingo dugu. Ikaragarrizko poza izango da berriro ere zumaiarrekin elkartzea.K: Tira, ba. Mila esker eta zorte on.GED: Mila esker zuri.

IrIt

ZIa

b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a 55 b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a

Euskal Kostaldeko Geoparkeko 1. mailako kanpinaEtor zaitez gure kanpinera famili artean eta giro lasaian zure oporraz gozatzera, umeekin ekintza ugari egin ahal izango dituzu.

Ez izan zalantzarik eta HURBIL ZAITEZ!

- Partzelak- Bungalowak alokairuan- Taberna eta jatetxea- Supermerkatu txikia- Haur jolasak- Bi igerileku

- Merendolak,Txokolatadak- Menu zehaztuak (Talde Handiak)- Sagardotegia (Ostiraletan 26€)- Plater Konbinatuak- Oilasko Erreak, baita eramateko ere- Ostiraletan Pintxo-Pote- Kintadak, santelmoak, koadrilak, etab- Ogitartekoak- Karta

Page 6: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

6 b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a

Her

rIt

Ik k

aN

pO

Kazetaritzako ikasketak egiteko Bilbora joatea izan zen Saioaren lehen aukera, baina, azkenean, Donostian Giza Zientziak eta Ko-munikazioa ikastea erabaki zuen, amaren magaletik aldentzeko prest egon arte. Geroago etorri ziren Brightonen urte eta erdiko egonaldia eta egungo bizimodua Madrilen.

Ikasketak amaituta, Gipuzkoako egunkari batzuetan ibili zi-nen lanean. Zertan egiten zenuen lan, zehazki? Bai, El Diario Vascon egin nituen lehenengo praktikak, eta oso dibertigarria izan zen. Udarako hilabeteetan egiten duten atal berezian nengoen, eta Donostiako Aste Nagusia orduan denez, kalean ibiltzen nintzen gehienbat. Patata tortilla lehiaketara joan eta Arzak eta Subijanarekin hitz egin, edota piraten abordaia lehe-nengo aldiz antolatu zuen jende gaztearekin harremanetan jarri…

TEsTuA: IzAsKun urBIETA EsnALArgAzKIAK: sAIoA CAMArzAnA

saIOa CAMARZANA

“Nire lanbideari esker, uste dut pentsamendu kritiko eta partikularra eraikitzea lortu dudala”

Txikitan, eskolan zebilela, irakasle batek esan zion oso ondo idazten zuela saioa Camarzanari. Piropoari kasu askorik ez zion egin, baina. Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak eta sentimenduak idazten jarraitu zuen. orduan konturatu zen kazetaria izan nahi zuela.

Page 7: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a 7

Her

rIt

Ik k

aN

pO

Hori 2009ko udara izan zen, karrerako bigarren mailan nen-goela. Gero Noticias de Gipuzkoan aritu nintzen lanean hiru hilabetez. Nire lana Errealeko partiduak ikustea zen [barrez].Zer moduzko esperientzia izan zen zuretzat? Espero-takoa? Ala unibertsitatean ikasitakotik oso desberdina?El Diario Vascon, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan nuen. Azken finean, fakultatean erakusten dutena ez baduzu zure eguneroko lanean martxan jartzen, ezin da ikasi. Bene-tan ikasteko presio hori sentitu beharra dago; kalera joan, informazioa lortu, deadline (lanak entregatzeko azken data) bat izan… Teoria hutsak oso gutxi balio du. Egun Madrilen bizi zara, baina aurretik Ingalaterran bizi izan zinen.Brightonera joan nintzen. Egia esan, han oso zoriontsu izan nintzen. Aurrena, sei hilabeterako joatea erabaki nuen, au pair. Ikasketetan alfer samarra bihurtu nintzen, eta gogo gu-txirekin nebilenez, asignatura dezente geratu zitzaizkidan. Errekuperatzen joan nintzen, baina oso pixkanaka. Azkene-rako, lau urteko karrera bost urtean atera nuen, eta tartean, sei hilabete libre izan nituen. Orduan erabaki nuen Ingala-terrara joatea. Kazetaria izan nahi banuen… ingelesa jaki-tea derrigorrezkoa da, ezta? Edo hori esaten dute, behintzat. Sei hilabetera, Zumaiara bueltatu nintzen karrera amaitze-ko, baina argi nuen Brightonera bueltatu nahi nuela. Dena bukatu, maletak hartu eta hara bueltatu nintzen. Azkenean, dena kontuan hartuta, urte eta erdiko egonaldia egin nuen, ingelesa ikasten eta kamarera lanetan.Gero Madrilera joan zinen. Zergatik aukeratu zenuen?Uste dut bizitzak ekarri ninduela hona. Master bat egin be-harra sentitu, eta aukera guztien artean Kazetaritza Kulturalak erakarrita etorri nintzen. Ez nuen itsasotik aldendu nahi, baina... Badira hiru urte eta erdi Madrilen bizi naizela.Lehen aipatu bezala, Kazetaritza Kultura-la izeneko masterra egin zenuen. Zergatik?Hasieran, Ekitaldien Antolakuntza ikastea pentsatu nuen, baina Ingalaterran ohartu nintzen kultura gustuko nuela. Gainera, kazetaritzaren barnean, uste dut alor ego-kia dela zure estiloa garatzeko, eta pertsona bezala sustatzeko oso gomendagarria. Kul-turak egiten gaitu aske eta jakintsu...El Cultural izena duen aldizkarian egi-ten duzu lan duela hiru urtetik. Bai, hala da. El Cultural El Mundo egunkariarekin ostiraletan banatzen den aldizkari kulturala da. Masterra egin ondoren-go praktikak bertan egin nituen, eta bertan geratu nintzen. Gaur egun aldizkariko Arte sailaz arduratzen naiz, bai we-bgunean, baita paperean ere. Azkenengo hori denboraldi ba-terako besterik ez da, nire lankidea itzuli arte, baina ardura handiko zerbait da. Estatu mailako museo eta galerietan zer dagoen jakin eta baloratzea da nire lana, artistei entrebistak egin, artikuluak idatzi… Horrelako erritmoa duen aldizkari batean ez da zaila paper zuriari beldurra galtzea.

Jakina da kultura asko atsegin duzula. Zein da zuretzat kulturaren arlorik gus-tukoena, lanerako edo kontsumitzeko?Lanerako uste dut artea eta musika ditu-dala gustukoen. The Who, Sex Pistols, Ra-mones edota Johnny Cash abeslariei buruz idatzi izan dut. Beraien musika auriku-larretan jarrita hitzak bakarrik ateratzen dira. Baina kontsumitzaile gisa antzerkia da gehien betetzen nauena. Eszenatokian gertatzen dena barneratu eta pentsatzen geratzea uste dut esperientzia baliagarria dela. Azken finean, nire lana ere hitzekin, nolabait, norbait ukitzea edo hunkitzea

dela esan daiteke, ezta? Kulturaz blai egiteko, Madril hiri egokia izango da, ezta?Dudarik gabe. Denetik aurki dezakezu hemen. Goi mailako kultura eta behe mailako kultura deitzen diotena. Ni ez nago ados definizio horrekin, kultura… kultura da, ezta? Pertsona bakoitzak bere gustuak ditu eta hori homogeneizatzea akats galanta dela uste dut.Kulturak, orokorrean, baina, ez du instituzio publikoen babes handirik. Zer iritzi duzu horren inguruan?Arrazoia ematea besterik ez zait geratzen. Badirudi instituzio publikoei eta Gobernuari ez zaiela komeni. Izan ere, zenbat

“El Cultural aldizkariko arte sailaz arduratzen naiz, bai webgunean, baita paperean ere”

Izen-abizenak: Saioa CamarzanaAdina: 27 urte.Ikasketak: Giza Zientziak eta KomunikazioaHizkuntzak: euskara, gaztelania eta ingelesaAfizioak: zinema eta antzerkiaMadrildik gustatzen zait…: hiriak berak eskaintzen dituen aukerak, eta kultura ezberdineko jendearekin harremanetan jartzeko aukeraMadrildik ez zait gustatzen…: jendeak beti daraman presa eta estresaZertaz akordatzen naiz bereziki: euskaraz hitz egiteaz, lagunekin poteatzeaz eta gure umoreaz

Page 8: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

eta herritar kulturizatu gehiago egon, orduan eta aukera gehiago dago beraiek esaten dutenarekin ados ez egoteko; beraz, protestatzeko, kalera irteteko. Gure kasuan, publizitateari esker bizi gara, eta hala ez balitz izango, ez ginatekeen existituko. Luxuzko produk-tuak egiten ditugula dirudi, baina, egia esan, oinarrizko gauza bat da…Zure lanbidetik, zer da gehien eta gutxien gustatzen zai-zuna?Munduan gertatzen diren kontuez informatua nago, eta itu-rri ezberdinak ditugunez, uste dut nire pentsamendu kri-tiko eta partikularra eraikitzea lortu dudala. Baina lan honek dakarren estres maila ez dut horrenbeste atsegin. Gainera, ordutegi itxi bat? Zer da hori kazetaritzan?Pertsona asko elkarrizketatuko zenituen zure ibilbide profesionalean. Zein gogoratzen dituzu bereziki?Beharbada, Colita argazkilaria. Berak atera zuen Gabriel García Marquezen argazki famatua, buruan Cien años de so-ledad liburua duela. 60ko hamarkadan hasi zen lanean eta Francoren boterearen azken urteetan Bartzelonako aldizkari “progreetan” egin zuen lan. Inork Espainiako azken urteetako Historia jakin nahi badu, bere argazkiak lekuko aberatsak dira. Bestalde, María Garralón aipatuko nuke. Nork ez du gogoratzen bere papera Verano azul telesailean? Antzerkian, berriz, Nuria Espert esango nuke, eta, artean, William Ken-tridge eta Alex Katz (bera izan zen Pop Artearen aitzindaria eta Andy Warholek lapurtu omen zion etiketa). Musika alo-rrean, berriz, Crystal Fighters musika taldea, eta Will Gom-pertz, Erresuma Batuko BBC katean lan egiten duen kazetari eta idazlea.Gazteek, orokorrean, lana aurkitzeko orduan zailtasunak dituzte, eta kazetarien kasua ere ez da salbuespena. Zer uste duzu? Madril inguruan errazagoa da lana aurkitzea, agian?Ez nago ziur, esango nuke kazetaritza mundua kontaktuen bitartez mugitzen dela. Norbait ezagutzen baduzu, edota kazetarien munduan zugan erreferentzia bat emateko nor-bait ezagutuz gero, errazagoa da lana bilatzea. Nire kasuan praktikak egin nituen El Culturaleko erredakzioan, eta han-dik gutxira lankide batek bere postua utzi zuen. Ni han nen-goen, gustuko zuten nola egiten dudan lan… eta hara!, zortea

izan nuen.Nolakoa da zure egun bat?Agerikoa emango du, baina, bai, egunkariak irakurtzea da eguneko lehenengo gauza. Oso lan indibiduala da, bakoitzak bere artikuluak idazteko epea du, elkarrizketak prestatu, per-tsonarekin hitz egin, idatzi… Lankideekin hitz aproposena zein den eztabaidatu. Emailak irakurri, telefonoa erantzun, emailez bidali informazioa... Estresa, azken finean. Zerbait interesgarria ikusiz gero, notizia bat idaztea izango litzateke hurrengo pausua. Baino politena, nire ustez, gustuko du-zun zerbaiten inguruan informatu, irakurri, elkarrizketa bat prestatu… Eta, batez ere, ofizinatik kanpo egiten diren gauza guztiak dira. Gu oso gutxi gara, eta elkarrizketak aurrez au-rre egitea ez da ohikoena, gehienetan telefonoz izaten dira. Baina noizean behin bidaiatzea tokatzen denean…, orduan bai poza!Zeinekin bizi zara?Madrileko zentroan dagoen pisu batean bizi naiz beste lau lagunekin. Ni naiz gazteena eta euskaldun bakarra. Kanta-briako neska abokatu bat, Galiziako mutil farmazialari bat, Valladolideko mutil arkitekto bat eta Madrileko neska aktore bat bizi gara. Etxean ez gara aspertzen, beti dago zerbait egite-ko, kontatzeko edota jolasteko. Musika da, adibidez, pila bat lotzen gaituena.10.000 biztanle inguru duen herri txiki batetik hiri handi batera joan zara. Zer moduz egokitu zara? Nik uste lehendabizi Brightonek duen tamainara egokitu nintzela, eta handik Madrilera egokitu naiz. Hasieran, oso handia zela uste nuen, eta, batez ere, jendea metroan presaka ikusten nuenean, neure buruari hitzeman nion: ez zara horre-lakoa izango. Baina huts egin dut! Orain beti presaka nabil, eta berandu ez banoa, jendeak eramaten nau laino baten gai-nean bezala… Korrika eta lurpetik ateratzeko irrikitan egoten naiz beti. Gorroto dut metroa. Sarri etortzen zara Zumaiara?Gustatuko litzaidakeena baino gutxiago. Nire lan ordutegia dela eta, zubiak edo oporrak ez baditut, oso zaila izaten dut bueltatzea. Beraz, esango nuke, urtean lau bat aldiz joaten naizela.

“Nire ibilbide profesionaletik, Colita argazkilariari eginiko elkarrizketarekin geratzen naiz.”

8 b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a

Her

rIt

Ik k

aN

pO

Page 9: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a 9

Gorbeiako GaraGardoteGia.

Garagardoa lantzeko metodo industrialetatik kanpo eta

edertasun handiko landa ingurune batean, Baias

Garagardotegia artisau garagardotegia dugu. Esperientzia hau Gorbeiako Parke Naturalaren inguruan

egiten da, Oiardo herri txikian. Herri horretako

baserri zahar tipiko berritu bat bisitatuko dugu, eta baserri

horretan gaur egun etxeko garagardoa nola egiten duten ikusiko dugu. Garagardotegian lantegia, hartzitze aretoa eta botilaratze gunea ikusiko ditugu, eta azalpen interesgarriak entzungo ditugu bertan egiten dituzten garagardo motei, osagaiei, aldaerei, jatorriei eta abarri buruz. Amaitzeko, Baias Garagardotegian ekoiztutako garagardoak dastatuko ditugu. Prezioaren barruan: bisita gidatua Baias Garagardotegira, azalpenak eta garagardoen dastaketa.Prezioz kanpo: esperientzia egingo den tokirako garraioa.Parte hartzaile kopurua: gutxienez 6 lagun eta gehienez 20.Iraupena: ordubete eta 40 minutu.Puntu nabarmenak: artisau garagardoaren ekoizpena eta Gorbeiako Parke Naturaleko landa ingurunea.Hizkuntzak: gaztelania.Informazio gehiago: Baias Garagardotegia. Idoia. 615 783 624.

Gasteizko santa Maria katedrala + dorrera edo Harresira bisita.

Ibilaldi honekin Gasteizko Santa Maria Katedralaren hainbat alderdi ezagutzen dira: eraikuntza faseak, mendeetan izan dituen arazoak, egin diren ikerketa lan arkeologikoak eta arkitektonikoak eta etorkizuneko proiektuak. Bateratutako bisita honekin Katedral gotikoa sakon-sakonean bisita daiteke, lurpeko txoko sakonenetatik hiriaren talaiaraino. Era berean, aukera ematen du ezagutzeko zimenduak indartzeko Katedralaren zoru berria eraikitzeko erabilitako hargintza lanen bilakaera; kanpoko harresiaren erronda pasabidea eta triforioa bisitatu; eta, amaieran, Katedralaren elizpean egindako zaharberritzea ikusi eta Penintsula osoko XIV. mendeko portada onenetako bateko landutako tinpanoekin gozatu.Prezioaren barruan: oinarrizko bisita gidatua Gasteizko Katedralera, beste bi aukerarekin: bisita gidatua Katedralera + dorrera, edo bisita gidatua Katedralera + harresira. Iraupena: ordubete eta 15 minutu.Puntu nabarmenak: mundu guztian kopiatzen ari diren ekimen originala bizitzea, tenplu paregabe honen aparteko garrantzi historikoarekin eta arkeologikoarekin harritzea eta txoko bakoitzeko sekretuei argi ematea, nobelagilerik onenek bezalaxe.Irteera lekua eta ordua: Bisitarientzako Harrera Zentrora joan irteera hasi baino 10 minutu lehenago, sarrerak jasotzeko. Bi lekutatik hel daiteke: Burulleria plazatik (El Portalon jatetxearen aurrean) edo Fray Zacarias Martinez kaletik.Hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta alemana.Oharra: jarduera baino 10 minutu lehenago agertu behar da. Bisita hasten den unerako heldu ez direnei ez zaie lekua bermatuko.Informazio gehiago: Santa Maria Fundazioa. Cristina-Izaskun. Tel: 945 255 135.

IBILBIdE LABUR BAT, pLAN gAsTRONOMIKO BAT, pAsEO BAT ITsAsOAN, % 100 BAsqUE jARdUERA BAT... ZERTARAKO gOgOA dAUKAZU? LAgUNAREKIN, TALdEAN, fAMILIAN. ZER NAHI dUZUN, BAIETZ gUK HORRETARAKO AUKERA IZAN!AsTE sANTU HONETAN EZAgUTU EUsKAdI LEHEN pERTsONAN EspERIENTZIA BATEN BIdEZ, ETA BIZIpEN HORREK OROITZApEN EZIN HOBEA UTZIKO dIZU.

E z a g u t u E u s k a d i

publ

IZIt

atea

Informazio gehiagorako: euskaditurismo.eus eta viajesporeuskadi.es

Page 10: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

10 b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a

bale

Ike

+pu

blIZ

Itat

ea

Page 11: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a 11

JOse maNuel AGIRRE

“urtainen aurka ez jokatu izanaren pena daukat”

TEsTuA: IzAsKun urBIETA EsnALArgAzKIAK: ArnAITz ruBIo APrEA ETA EnDAÑETATArrEn ArTXIBoA

1943an, 12 anai-arrebez osatutako familia handi batean jaio zen Jose Manuel Agirre Endañeta. Tomas eta Joxepa gurasoen laugarren semea izan zen, eta gazte-gazterik nabarmendu zen indarra behar zen lanetan. Harria jasotzen ibili zen 14 urtez, eta bere garaiko mito bilakatu zen. oraindik ere gogoan ditu urte haietan egindako apustu eta pasadizoak. Hauxe da bere historia.

bale

Ike

+

Page 12: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

Peregrinaziorako leku moduan har daiteke Jose Manuel Agi-rre Endañetak Odieta frontoiaren ondoan egin ziren etxeen azpian duen lokala. Bertan, forma eta pisu ezberdinetako dozenaka harri ditu jasota. Gauzak nola diren: bere lehenen-go apustua ere Odietan egin zuen, 20 urterekin. “Ni baino urtebete zaharragoa zen Asteasuko Sarasolaren aurka egin nuen apustu. Hamarreko kubikoarekin egin genuen proba, 125 kiloko harriarekin, alegia. Hementxe, Zumaian jokatu genuen. Frontoia berrituta zegoen, eta izugarrizko jende pila etorri zen inguruetatik”, kontatu du.

Bere kirol ibilbidearen hasiera besterik ez zen izan hura. Baina nolatan hasi zen harria jasotzen? “Nik uste dut jaio-tzetik nekarren afizioa zela, berezkoa. Etxean beti geneuzkan patata edo sagar zakuak, eta anaia Agustin eta biok hortxe ibiltzen ginen elkarren aurka ea nork zaku gehiago jaso”, esan du. Etxeko lanak egin ondoren, anai-arreba batzuk sukalde-ra joaten ziren errosarioa errezatzera, eta anaia zaharra eta biak, ezkutuan, elkar haustera joaten ziren. “Kristoren pikea genuen. Baina 15 bat urterako pasa nuen, askoz gehiago nin-tzen”, gogoratu du barrez.

Hamahiru urterekin, baserritik Zumaiara jaitsi zen lanera. Igeltsero hasi zen lanean, eta jubilatu arte ere, horretan ja-rraitu zuen. Obretan aurkitzen zuten edozein harri altxatzen lehenengo pertsona izaten zen Jose Manuel. Behin, Ardan-tzabide inguruan, 119 kilo pisatzen zituen harri bat aurkitu zuten. Artean, 15 urte zituen, eta Jose Manuel izan zen lehe-nengoa jasotzen. “Iluntzetan, harri hura altxatzeko kola egi-ten zen. Ustez, indarra zuten pertsonak etortzen ziren jaso-tzera, ni baino askoz zaharragoak, baina ez zuen inork lortu. ‘Heldu, Manuel!’ esaten zidan obrako na-gusiak orduan, eta nik di-da jasotzen nuen. Bi-hiru jasoaldi ematen nizkion, eta jendea harrituta geldi-tzen zen”.

Gurasoei, ordea, ez zitzaien horrela ibil-tzea gustatzen. “Aurka nituen beti. Ez zit-zaien gustatzen mundu hau. Gauza astuna zen, indarra behar zen, eta ez zitzaien gusta-tzen. Gainera, orduan, dena apustua zen. Harria jasotzen egin nahi bazen, derrigor apusturen bat egin behar zen. Orain txape-lketak ere egiten dira, baina gure garaian, apustuen bitartez funtzionatzen zuen. Hori, ordea, gaizki ikusten zuten etxean, fama txarra sortzen zuen itxura denez, eta hori gurasoei ez zitzaien gustatzen”, esan du.

urtainen aurkako apustua ezerezeanBaina Jose Manuelek odolean zeraman harria jasotzearena. Eta, hala, etxean entrenatzen ibiltzen zen, ezkutuan, anaien artean. Obran zerbait ikasi eta harriak bere kabuz egiten hasi zen. Masarekin eta burdinarekin prestatzen zituen. “Nik egindako harri dezente nituen, eta horrela hasi ginen geure burua probatzen. Geroago 2-3 erosi egin nituen”.

Zumaiako harakin zen Txortenaren bitartez, Orioko Atxe-garengana joan zen entrenatzera. Atxegaren lokal batean

entrenatzen zuen, eta oriotarrak jende gehiago ere entrenatzen zuen. “Izen han-diko entrenatzailea zen, norbaiti apustu-ren bat eginez gero, harri jasotzailearen entrenatzailea Atxegak behar zuen izan. Mundu honetaz bazekien zerbait, bai-na mutilak prestatzen ez zen hain abila. Baina, beno, garai hartan entrenatzaile guztiak ere horrelakoak ziren”, esan du.

Ordurako, Urtain eta Endañetaren ar-teko apustu gose hori bolo-bolo zebilen.

Bien arteko apustua jendearen zurrumurruetatik eta gogotik abiatu zen. Jendeak bien arteko lehia ikusi nahi zuen, eta po-sizionamendua ere argia zen: Arroa aldekoak Urtainen alde, eta Zumaia aldekoak Endañetaren alde.

1964ko abenduaren 11n bien arteko apustua adostu zuten, jokoan 25.000 pezeta inguru. “Orduan, 100.000 pezetarekin etxe bat erosten zen, pentsa!”. Zita, otsailean izango zen, gero biak soldadutza egitera joan behar baitzuten. “15-20 egunen faltan baina, apusturako botatako seinalea entregatu egin zuen Urtainek, behatzean mina zuela esanez”, kontatu du.

Martxoaren hasieran, 22 urterekin, soldadu joan zen Jose Manuel Gasteizera, eta Urtain, berriz, uztailean Ceutara. Baina Endañeta soldadutza egiten ari zen bitartean, eibartar

12 b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a

“Harria jasotzen egin nahi bazen, derrigor apusturen bat egin behar zen”

oroITzAPEnEn LEKuAOdieta frontoiaren ondoan du bere txokoa Jose Manuelek. Bertan gordetzen ditu harri jasotzen ibili zeneko dozenaka harri. Asko erosiak, beste batzuk berak eginikoak.

bale

Ike

+

Page 13: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a 13

batek bi apustu egin zizkion Urtaini. Eibartarra 162 kiloko kubikoarekin eta 175ekoarekin Urtain. “Oso ondo egin zuen bere lana Urtainek eta jainkoaren pare gelditu zen orduan”, esan du Jose Manuelek.

Biak soldadutzatik bueltatu zirenean, elkarren arteko apus-tuaren kontuak azaldu ziren berriro ere. “Elkarren aurka joka-tu nahi genuen, baina biok elkarren beldurra ere bagenuen”, esan du. Urtain harri txikia-goekin hobeto moldatzen zen, biziagoa zen Endañeta baino. Baina soldadutzatik harri handiarekin jokatzeko intentzioarekin etorri zen Urtain. Hala, apustua egiteko elkartu ziren, baina ez zuten adostasunik lortu. “Bi intento egin, eta ez genuen ezta behin ere jokatu. 73 urte ditut, eta oraindik ere, ha-ren aurka ez jokatu izanaren pena daukat”, aitortu du. Urtain 24 urterekin boxeoan hasi zen. “Hortxe bukatu zen gure harri jasotze festa hori”.

Soldadutzatik etorrita, Atxegarekin jarrai-tu zuen entrenatzen Jose Manuelek. Baina denbora gutxi egin zuen. Ez zion asmatu. “Azken aldea gehie-gi entrenatzen ninduen, eta gorputzak ez zidan erantzuten. Nekatuta bilatzen nuen neure burua, eta aspertu egin nin-tzen. Harengana joateari utzi nion, eta bakarrik jarraitu nuen, anaiekin eta auzoko jendearekin. Nik neuk harrapatu nion puntua neure buruari, eta ez nuen gehiago maisurik izan”.

23 apustutan borobildutako ibilbideaLehen aipatu bezala, Jose Manuelek lehenengo apustua 20 urterekin egin zuen Zumaian. Harria jasotzen, 34 urte izan arte ibili zen, baina 40 urte arte jardun zuen erakustaldiak eta egiten.

Guztira 23 apustu egin zituen, eta horietatik asko, aurkariei dezenteko abantaila emandakoak izan ziren. “Ez nuen aurka-ririk parean. 225 kiloko harria altxatzera iritsi nintzenean, Mendizabal izeneko bat etorri zitzaidan apustua egitera. Ni baino 4 urte gazteagoa zen”, kontatu du. Hura zen behetik gora zetorren harri jasotzailee-tako bat. Jose Manuel baino altuagoa zen, eta pisuz ere mutil sendoagoa zen. “Hiru apustu egin genituen, guztietan berak zuen aban-taila, baina ez zidan bat ere irabazi. Bakarrik azkenengoa berdindu egin genuen. Nik 250 kiloko harriarekin jokatu nuen, eta hark 225 kilokoarekin. Biok zortzina jasoaldi egin geni-tuen”, jarraitu du.

Baina Mendizabal ez zen etsitzeko gizona, eta hartu nahi zuenarentzat, apustu xelebre bat ere bota zuen. Apustua zen 175 kiloko zilindroari 30 altxaldi eman eta 1.000 metro koa-droko azalerako belarra ebakitzea. “Ez zitzaion kontrariorik ateratzen eta azkenean neuk irten nion. Apustu hura ere ira-bazi egin nion. Azkenean, lau jokatu genituen eta nahikoa

zela esan nion”, esan du.Harri errektangularra zuen gustukoen

Jose Manuelek, eta apustuak hiru txanda-tan banatzen ziren, 7 edo 10 minutukoe-tan. Harri handiekin zen ona Jose Ma-nuel eta horretan ez zuen parekorik. 250 kiloko harria izan zen jaso zuen pisutsue-na, eta 31 urterekin egin zuen. “Aurka-riak izan banitu, pisu gehiago altxatzeko moduan izango nintzela pentsatzen dut”. Geroago etorri ziren Perurena eta gaur egun ezagunagoak egiten zaizkigun harri jasotzaileak.

Eta nola iragartzen zituzten apustuak garai hartan? “Gure kirola gaur egun

baino hobeto anuntziatzen zen. Basarri ber-tsolaria zegoen orduan. La Voz de España eta Diario Vascon idazten zuen, eta irratitik ere izugarrizko propaganda egiten zuen. Basarri guretzat jaungoikoa zen. Herri kirolen berri emateko, one-na hura zen. Hark asko baloratzen zituen harri jasotzaileak, aizkolariak, korrikalariak… Basarrik jende dena zoratuta jar-tzen zuen. Gaur egungo aldean, propaganda handia egiten zen orduan”, kontatu du.

Apustuak botatzeko ere Basarriri esaten zioten. Gero hark komunikabideetan zabaldu egiten zuen, eta aurkaria atera-tzen zen. Ondoren, taberna batean geratzen ziren apustuaren nondik norakoak zehazteko. Azpeitian Pastorkua zen, Do-nostian Bar Urola eta Tolosan Cantábrico. Apustua horietan zehazten zen, eta gero, 2-3 hilabetera, egiten zen.

“Nik neuk harrapatu nion puntua neure buruari, eta ez nuen gehiago maisurik izan”

LEHEnEngo APusTuASarasolaren aurka jokatu zuen lehenengo apustua, Zumaian. 20 urte zituen Endañetak.

bale

Ike

+

Page 14: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

Iru

DIt

aN

bale

Ike+

bale

Ike+

bale

Ike

+pu

blIZ

Itat

ea

Page 15: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a 15

bale

Ike

+

1969. urtea zen. Telebista bat besterik ez zegoen (Televisión Española), eta Espainiako gizonik indartsuena erabakitzeko le-hiaketa baten propaganda ematen zuten behin eta berriz. “Gure etxean uste dut, artean, telebistarik ere ez zela”, esan du Jose Ma-nuelek. Baina lehiaketa haren berri bazekien. “Anuntzioan ez zu-ten zer lan egin behar ziren aipatzen, eta, gainera, azpeitiar baten aurka apustua eginda nengoen. Horregatik, ez zidan hainbesteko interesik sortzen”.

Baina Langa izeneko mutrikuar batek hara joateko konbentzi-tu zuen. “Indar asuntoa bada, hiri zaila izango ditek irabaztea”, esaten omen zion. Aurrena, herriko medikuak fitxa osatu behar zuen, eta behin datu horiek Madrilera bidalita, haiek baiezkoa edo ezezkoa ematen zuten. “Joateko abisua jaso nuen, eta Langak eraman ninduen Madrilera, alkilatutako kotxe batean”.

15 egun pasa zituen Espainiako hiriburuan. Guztira 11 lehia-kide ziren, Espainia guztitik joandakoak. Bi aste haietan, hotel batean bizi izan ziren elkarrekin eta egunero gimnasiora joaten ziren. “Etxetik sekula atera gabea nintzen, bakarrik Gasteizera soldadutza egitera, eta, pentsa, Madrilen ia gaztelaniaz jakin gabe…”. Baina aurkariekin ederki moldatzen zela kontatu du. Baita zenbat gezurretako borrokaldi eta pultsu joko egin ote zi-tuzten…

Espainiako gizonik indartsuena erabakitzeko eguna maiatzaren 18a izan zen. Igandea zen, eta zuzenean emititu zuten telebistaz. Guztira 6 proba egin zituzten. Aurrena, saltaka 100 metro egin behar izan zuten. Bi txandatan egin zen, eta horietako batean aurrena gelditu zen. Gero luzerako saltoa izan zuten, ondoren pisu jaurtiketa, gero telefonoko listina puskatzea (bakarrak lortu zuen), altzairuzko barra okertzea eta azkenik halterofilia proba bat egitea, 82 kilorekin. “Sekula egin gabe, hantxe egin nuen lehendabiziko aldiz halterofilia. Minutu batean zeinek altxaldi gehien eman, hori zen proba. 30 jaso nituen. Besteak 7-8an gel-ditu ziren. Hortxe atera nien denei bentaja. Eta aurrena gelditu nintzen”, gogoratu du.

Milioi erdi pezeta balio zuen uzta makina eman zioten sari moduan. Eta, horretaz gain, irabazlearen herrirako, bertan kirol-degi bat egiteko diru kantitate bat. Endañeta baserria Elorriagan dago, baina terrenoz Debari dagokio. “Horregatik, Debako alka-tea joan zen saria jasotzera Madrilera”.

Horretaz gain, Madrilen geratzeko proposatu zioten. “Hemen irabaz-ten nuen soldata emango zidatela, eta halterofilia probatzeko aipatu zidaten. Nik ezetz esan nien. Nire bizitza hemen zegoela: nire harriak, nire apustuak, honek guztiak sor-tzen zuen giroa eta lagun artea… Ez nago batere damututa. Gustura nago eraman dudan bizitzarekin”.

“Espainiako gizonik indartsuena bihurtu zenekoa”

guztira 23 apustu egin zituen, eta horietatik asko, aurkariei dezenteko abantaila emandakoak izan ziren

Page 16: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

bale

Ike

+pu

blIZ

Itat

ea

Page 17: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a 17

bale

Ike

+Markak eta apustu bereziaPlazagizona izateaz gain, halaxe esan du Jose Manuel berak, marka gizona izan zela ere esan daiteke. Plazara oso urduri joaten zela onartu du, baina behin barruan, hazi egiten zela.

Oraindik indarrean dauden bi marka ditu. Bata, 150 kiloko kubikoarekin eginikoa da. Zazpi minutuko hiru txandatan, eta esku bakarrarekin, 25 jasoaldi egin zituen. “Are-txaren kontra egin nuen apustu. Hark 125 kiloko zilindroa zuen eta esku batekin jaso behar, baita ere. Baina harria zilindroa izatea abantaila handia zen, eta 21 jasoaldi egin zituen”. Beste marka 137 kiloko kubikoarekin egin zuen. Esku bakarrarekin altxa zuen eta artean gaztea zen Perurenaren aurka egin zuen. “Hark 125 kilokoa erabili zuen”.

Apustu guztietan baina, ez zen garaile atera. Behin, erronka berezi baterako prestatu zen: bi gizonen aurka. 238 kiloko harria erabiliko zuten. Jose Manuelek bakarrik jaso beharko zuen, eta besteek bien artean. Alegia, bien artean igo baina baten bizkarrera. “Izugarrizko espektakulua jarri genuen plazan. Tolosan izan zen, elurra zen, eta hala ere plaza bete zen. Nik huts egin nuen apustu hartan”, gogoratu du.

Joakin anaiak butanoarekin zebilen estufa txiki bat eraman zuen berotze al-dera. Lehenengo txandan bikoteak sei jasoaldi egin zituen, eta Jose Manuelek ere beste sei. Bigarren txandan, haiek sei berriro ere. “Nik, ordea, frakasatu egin nuen, eta hiru bakarrik jaso nituen. Or-duan konturatu nintzen, kalefakzioak kalte egin zidala. Itxura denez, gasak burua bete, eta ez zidan batere onik egin. Indarrik gabe geratu nintzen”. Hiruga-rren txandan 4 jaso zituen, baina bikoteak irabazi zuen.

Harria jasotzearen munduko aurrerakuntzakHarria garbi jasotzearen fama zuen Jose Manuelek. “Orain ere jende gutxi dago garbi altxatzen duenik”. Harria heldu, eta lehenengo kolpearekin gora igotzen zuen. Tente, balan-tzarik egin gabe.

Harria kantoka jasotzen zen bere garaian, harria diagona-lean bezala jarrita. Orain, ordea, zuzen jartzen da, eta erraza-go altxatzen da. “Gaur egun erabiltzen den metodoa Perure-nak atera zuen”, kontatu du.

Gauzak asko aldatu dira mundu honetan. Esaterako, lehen, harriak 24-26 ontza luzekoa izan behar zuen (ontza bat, 2.58 zm dira). “Nire azken urteetan 27ra arte luzatu zuten arau hori; gaur egun, aldiz, arautegiak 32ra arte ezartzen du. Gizon han-dientzat izugarrizko aldea da hori”, aipatu du.

Bestalde, egungo harriei plomua sartzen diete. “Gure garaian ezin zen sartu, eta orain, ha-rriak altuagoak izatean, erra-zago jasotzen dira”, esan du. Aurrerapen handiak egin dira kirol honetan. Harria-ren erditik gora plomua jar-tzeaz gain, heldulekua ere gorago izaten dute, egokiago. Plomuak harria baino bo-lumen gutxiago har tzen du eta hori abantaila da. “Gaur egungo harri jasotzaileak nik ditudan harriak jasotzeko gai dira, noski, pisu gehiago ere altxatzen dute eta. Baina guk egiten genuen moduan ez dira kapazak. Nik botata diet

erronka. Etorri izan dira nire txoko honetara harriak ikustera, baina ez dira atrebitu altxa-tzera”.

Haragizale porrokatuaGarai hartako kirolariek dieta oparoa zu-ten. Barazki, fruta eta horrelako produk-turik ez zuten jaten, edo gure protago-nistak, behintzat, ia usaindu ere ez zituen egiten. “Haragia tope jaten zen orduan, eta nik gehiegi jaten nuen, itxuraz”. Ora-ingo kirolariek ematen duten dietarik ez zen. “Nik asko jaten nuen, baina besteek ere bai. Estomago oso ona nuen nik. Ha-ragia jan eta jan egiten nuen, eta ez nin-tzen betetzen. Egunero 2 txuleta jaten ni-tuen, bakoitza 600-700 gramokoak. Bat bazkaltzeko eta bestea afaltzeko. 20 urte-rekin hasi eta 36 urte arte, horrela elikatu nintzen”, kontatu du.

Horretaz gain, arrautza jaten zuen asko. Lehengo apustulariek arrautza jaten omen zuten eta bera ere hasi egin zen. Pontxe eginda jaten zuen. “Bi do-zena arrautza, beste azukre pilo bat bota, gainetik ardoa nahastu eta hori zen pontxea. Egunero tragoxka bat ema-ten genuen. Baina, haragiarekin ez bezala, arrautzarekin segituan aspertu nintzen”.

Elikadura halakoa izatea orduko pentsamoldearen ondo-rioa zen. Indarra izateko asko jan behar zela esaten zioten, eta janari fuertea, astuna izan behar zela. “Ni baino lehenagoko herri kirolariek oraindik eta gauza okerragoak eta basatiagoak egiten zituzten janariarekin”, amaitu du.

“egunero bi txuleta jaten nituen, bakoitza 600-700 gramokoak. bat bazkaltzeko eta bestea afaltzeko”

Page 18: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

18 b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a

publ

IZIt

atea

Page 19: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a 19

publ

IZIt

atea

Page 20: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

TEsTuA: gorKA zABALETA ArgAzKIAK: gorKA zABALETA ETA JAvIEr CArBALLoK uTzITAKoAK

aZkeN paOlZaINakzumaiako paolzaina eta beste bi baino ez dira gelditzen gipuzkoan. Haiek erretiroa hartzearekin batera desagertuko da ofizioa, erreleborik ez baita aurreikusi.er

rep

Ort

aJe

a

Page 21: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

bale

Ike+

ArgAzKI sAIoAHondarribiko garaje batean, ia ilunpean, egin zen argazki erreportaje hau.

Burdinazko ate berde batek ixten du Paolera igotzeko bidea. Paolzainaren lantokia eta etxebizitza da, ez dago publikoari zabalik. Gaur, ordea, ohiko zereginak pare bat orduz alde batera utzi eta atea ireki du Jose Luis Nuñezek (Santander, 1956), Pasaiako Portu Agintaritzak bi-dalitako lagun taldeari harrera egiteko. Euria zaparradaka ari du eta zakar dabil mendebaldeko haizea; baina bisitariek ez dute galdu nahi aukera itsasoa Paola inguratzen duen begiralekutik ikusteko. Negu gorriko itsasoa. Harroa. Mende-raezina.

Inguruan dauden aparailuen inguruko esplikazioak ematen hasi da Nuñez. Esta-zio meteorologikoa dauka jarrita AEME-Tek (Espainiako Meteorologia Agentziak) Zumaiako Paolean, eta haien oinarrizko mantenimendua da bere zereginetako bat. Gaurko haizearekin, ziztu bizian dabil bi-raka anemometroa. Gero jakingo dugu 111 km/h-ko ufada neurtu duela, AEMETek jaso duen egu-neko laugarren marka, Fisterra (Coruña, Galizia), Lekeitio (Bizkaia) eta Capdeperaren (Mallorca, Balear Uharteak) on-doren. Haize zakarrarekin ezin paolzainaren azalpenak behar bezala jarraitu eta Paolera sartzeko gonbitea egin du.

Jose Luis Nuñez 1992an etorri zen Paolera lanera eta bizitzera. Bertan bizi baita, emaztearekin. “Gaur egun ez

gaude itsasargietan bizitzera derrigortuta, baina lehen bai. Are gehiago, paolzainak baimena eskatu behar izaten zuen itsasargitik irteteko”, hasi da azaltzen. Lanerako, ez omen dute ordutegi finkorik, momentuan egin beharreko lanen

arabera antolatzen dira. “Funtzio asko betetzen ditugu paolzainok. Zaintza lanak egiten ditugu, behaketa, eraiki-naren eta aparailuen mantenimendua, garbiketa...”.

Paolzain izateko oposaketak egin behar izan zituen Nuñezek. “Lehen paolzainak funtzionarioak ginen eta lanpostua oposaketa bidez lortu be-har zen. Ikasketa bereziak egin behar ziren, Madrilen. Elektronikaz eta ele-ktrizitateaz asko jakin behar zen, bes-teak beste. Nik 1989an atera zuen pla-za. Nire familian ez dago paolzainik, baina itsasoarekin lotutako senideak badauzkat. Lekeitiokoa nuen birraito-

na”. Titulua atera zuen azkenengotakoa da Nuñez, 1992an paolzainak administrazio publikotik kentzea erabaki bai-tzuen Espainiako Estatuak. Funtzionario izateari utzi zio-ten, amaitu ziren oposaketak eta, horren ondorioz, ez dago paolzain berririk erreleboa hartzeko. “Gure ofizioa galtzera doa. Gaur egun hiru paolzain gaude Gipuzkoako zazpi itsa-sargiak zaintzeko. Guk erretiroa hartutakoan, akabo”.

err

epO

rta

Jea

“Funtzio asko betetzen ditugu paolzainok. Zaintza lanak, behaketa, eraikinaren eta aparailuen mantenimendua...”

Page 22: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

22 b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a

“Ofizioz, erriberako arotza zen Matias Vidal Vaquer (Palma, 1856). Egurrezko ontziak egiten trebea, itsasoan egin zuen lan zenbait urtez, itsasontziak konpon-tzen. Baina Maria Bonilla Albertirekin ezkondu zenean, lehorreko lanbide bat behar zuela erabaki zuen. Eta paolzain sartu zen, Formentorko itsasargian”. Horrela hasi du kontakizuna Javier Car-ballo Berazadik (Tenerife, 1942), Matias Vidal eta Maria Bonillaren birbilobak.

“Formentorko itsasargitik lehen he-rrira 14 kilometro zeuden, mendi bidee-tatik. Zumaiako Paola, berriz, herrian bertan dago, baina badira itsasargiak he-rrietatik urrun, edo irla batean isolatu-ta. Derrigor, bizimodua beraien kabuz aurrera ateratzeko gai izan behar zuten familia haiek”. Baina zorigaiztoa iris-ten zenean, babesgabe aurkitzen ziren askotan. “Matiasi eta Mariari seme bat hil zitzaien harraldean eta, lur jota, For-mentorko itsasargitik lekuz aldatzea es-katu zuen gure birbirraitonak”. Horrela iritsi zen Vidal-Bonilla familia Higerko (Hondarribia) itsasargira.

Higerko lur-muturretik 600 kilome-trora, Coruñan (Galizia), Jose Carba-

llo Tenorio (Coruña, 1876) zuzenbide ikasketak ari zen egiten, agian aitaren urratsak jarraitzeko asmotan –prokura-dorea zen–. “Baina aitak lan egiteari utzi egin behar izan zion, gaixotasunak jota, eta gure aitona Jose Carballori ikasketak utzi eta lanean hasi beste aukerarik ez zitzaion gelditu, bera baitzen anaia za-harrena. Jakin zuen Madrilen deialdia zegoela itsas seinaleetako mekanikari te-knikari –paolzain lanbidearen definizio teknikoa– izateko eta, bi aldiz pentsatu gabe, aurkeztu eta postua atera zuen. Higerko itsasargira bidali zuten”. Eta han, Matias Vidalekin eta 15 urteko haren alaba Juanarekin egin zuen topo. Gazteak maitemindu, eta Juanak 18 urte bete zituenean ezkondu egin ziren. Higerren denboraldi bat egin zuten de-nek elkarrekin, baina, lehen haurrak jaio zirenean, itsasargiz aldatzea eskatu zuen bikoteak.

Pasaiako Senokozuloko itsasargian hasi zituzten zazpi seme-alabak. Haie-tako hiru seme paolzain izango ziren gero: “Jose eta Antonio osabak, eta gure aita Matias (Higer, Hondarribia, 1907). Gure ama Carmen Berazadik sareak egi-ten zituen Pasaiako enpresa batean, eta han ezagutu zuten elkar. Aitak paolzain postua atera eta La Palmara (Kanariar Uharteak) joatea eskatu zuen. Baina an-dregaia Pasaian utzi nahi ez... Ezkondu eta eztei bidaian itsasontziz joan ziren Pasaiatik La Palmaraino. Eta han gel-ditu ziren, Fuencalienteko itsasargian. Han jaio ziren nire anaia Jose Ramon eta Juan”.

Baina Matias Carballo ez zen geldirik egotekoa, eta 1938an Galiziara aldatze-ko eskatu zuen, Salvorako irlara. Kostal-detik hiru bat kilometrora dagoen irla bakartia zen orduan Salvorakoa. Azkar damutu zitzaion erabakia Matiasi. Es-painiako Gerra Zibila pil-pilean zegoen artean eta, akats bat zela medio, armada-

ra deitu zuten. Donostiara bidali zuten, familia Salvorako itsasargian utzita, han zegoen beste paolzainarekin –orduan ohikoa zen itsasargi bakoitzean bi paol-zain egotea–. Zorionez, hilabete batzuk baino ez zituen egin etxetik kanpo eta, Galiziara bueltatu bezain pronto, fami-lia hartu eta Kanariar Uharteetara alde egin zuten. “Tenerife hegoaldera, Punta Rascako itsasargira. Han jaio nintzen ni, 1942an”, azaldu du Javier Carballok.

Javier ez dago konforme paolzainen gainean eraiki den irudi zakar eta bakar-tiarekin. “Kazetaritzak literatura gehiegi egin du paolzainen kontura, eta asko ez daude konforme ikuspegi horrekin”, kritikatu du. “Paolzain izateko ikasketa batzuk egin behar ziren, ezagutza asko eskatzen zituen lanbidea zen; Estatuko langileak ziren, funtzionarioak”. Be-raien aita Matiasek, esate baterako, eri-zain eta irakasle lanak ere egiten omen zituen itsasargiaren inguruan bizi ziren artzainentzat eta haien seme-alabentzat. “Tenerifeko autobus konpainiako ja-beak beti esaten dit, gure aitari esker dela enpresari, bestela ahuntzak zaintzen egongo zela”.

1949an, zumaiara1947an, Iberiar penintsulara bueltatzea erabaki zuen Matias Carballok. Haurrak hazten ari ziren, eta ikasketak egiteko aukera hobea nahi zuen. Asturiasko San Emeterioko itsasargira bidali zituzten. “Leku zoragarria da, Asturias eta Kan-tabria arteko mugan; 60 bat metroko labar tente baten gainaldean dago. Han ere sekulakoak egiten zituen gure aitak arrantzan egiteko. Eukaliptoekin garabi moduko bat egin zuen, eta polea ba-tzuekin aparailua jaisten zuen itsasora-ino. Sekulako katuarrainak harrapatzen zituen”. Bi urte egin zituzten San Eme-terion, eta handik, 1949ko irailean, Zu-maiako Paolera etorri ziren. Zazpi urte

err

epO

rta

Jea lau belaunaldi

paolzainzumaiako Paola martxan jarri zen garai bertsuan hasi zen lau belaunaldiz paolzaintzara lotuta bizi izan den familia honen historia. Mallorca iparraldean hasi zen dena, mendi tenteek itsasora zanbuila egiten duten parajean, Formentorko itsasargian.

22 b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a

Page 23: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a 23

zituen orduan Javier Carballok. 1972an erretiroa hartu zuen arte izan zen Zu-maiako paolzain Matias Carballo.

“Paolera etorri ginenean aitak hainbat lan egin zituen eraikinean. So-toa lurrez beteta zegoen. Hura dena hustu eta tailerra jarri zuen han –iturgin lanak ere egiten zituen Matiasek Zu-maian–. Komuna ere oso oinarrizkoa zen; komun konpletoa jarri zuen aitak. Ura gordetzeko depositua ere jarri zuen, orduan sarri mozten zutelako ura; Paola izaten zen urik gabe gelditzen lehena”. Gogoan du gelak nola zeuden banatuta. “Orain ez dakit nola dagoen, baina Pao-lera sartu eta harrera gelatik eskuinera zegoen gurasoen gela. Eskailera kiribile-tik igo eta lehen solairuan zegoen etxe-bizitza, sukaldearekin eta bi gelarekin. Gela batean hiru anaiok egiten genuen lo eta bestean amonak”. Julio Beobide-ren Kresala etxea baino ez omen zegoen inguruan lehen urte haietan. “Egunero igotzen zen Beobide amak prestatzen zuen kafea hartzera”.

Joxe Arrizabalaga Joxelin talaiaria da Paolean bizitako urte haietatik oso go-goan duen beste pertsonaia. “Mutilzaha-rra zen, itsas gizona. Ez zen oso hiztuna, baina hark kontatuta historiak ez zaizkit sekula ahaztuko. Zumaian ahazten ari den pertsonaia da, eta merezi du gogoan izatea”. Itsasontziei barratik portura sar-tzen laguntzea zen talaiariaren lana. Paola baino pixka bat aurrerago zegoen etxola –sasi artean daude gaur egun arrastoak–, eta handik egiten zuten seinalea, olatu segida baretzen zenean.

Jose Ramon Carballo, Javierren anaia zaharrena, izan da familiako azken paolzaina. “Gogoan dut nola anaia eta Luis Zimmerman egunero sartzen ziren aitarekin gela batean, azterketak presta-tzeko. Luis Zumaiako paolzain izan zen gero, eta gure anaia Malagara joan zen, hango itsasargiak zaintzera”.

b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a 23

FAMILIAKo ArgAzKIACarmen Berazadi eta Matias Carballo zutik; erdian, Javier

Carballo; makurtuta, ezkerrean, Juan Carballo eta eskuinean Jose Ramon Carballo. 1957an Zumaiako Paolean.

Page 24: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

24 b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a

Pablo Zimmerman –Luis Zimmerman Zumaiako paolzain ohiaren semea– eta Ramon Bermudez dira Nuñezen bi lankideak; Igeldoko itsasargian bizi da Zimmerman, La Platakoan (Pasaia) Bermudez. “Itsasargietako mantenimendu lan batzuk bi lagunen artean egin behar izaten dira. Oraingoz ondo moldatzen gara jaie-gunak eta oporrak txandaka hartzeko, baina laster iritsiko zaigu erretiroa hartzeko adina, eta orduan lan batzuk beste modu batera antolatu beharko dira”. Paolzainik gabe, Nuñezek garbi du zer-

bitzuak enpresei azpikontratatuko dizkietela .

Itsasargiak laster beste funtzio batzuetarako erabiliko dira. Es-ate baterako, Gipuzkoan gaur egun hutsik dauden lau itsasar-giak –Higer (Hondarribia), Se-nokozuloa (Pasaia), Santa Klara (Donostia) eta Getaria– ostatu bihurtzeko plana jakinarazi zuen Pasaiako Portu Agintaritzak joan den urrian. Udalek dute lehen-tasuna, baina dagoeneko zenbait enpresak ere agertu dute interesa. Zumaiako Paolarerako oraingoz ez dago halako asmorik, paolzaina bertan bizi delako. Gainera, txikia dirudi ostatu bat jartzeko, baina beste erabilera batzuk izan ditzake. Hori bai, itsasargiek funtzionatzen jarraituko dutela uste du Nuñezek. “Itsasontziei argi seinaleak egiten segiko dute. Nazioarteko arauek derrigortzen dute sistema man-tentzera. Egia da gaur egun GPSa

err

epO

rta

Jea

• Zementu fabriken jarduerakbultzatuta hainbat hobekuntza lan egin ziren Zumaiako por-tuan 1850eko hamarkadatik aurrera; tartean, Paola eraiki-tzea.

• Talaimendineraikitzeazenlehenasmoa, baina lurra ezegonkorre-gia zelako “beheko talaian”, gaur egun dagoen lekuan, eraiki zuten –orduan ez zegoen Inpernupeko ebakirik, mendia dena bat zen–.

• 1864an onartu zuten proiektuaeta 1870eko irailaren 15ean hasi zen lanean lehen Paola. Baina III. Gerra Karlistan (1872-1876) txikitu egin zuten, eta berria –gaur egun dagoena– 1881ean jarri zuten martxan. Zumaiako zementuz dago eraikita, inguruko gehienak bezalaxe.

• Garai hartanmendiaren barrenetik –gaur egungo Juan Bel-monte kaletik, gutxi gorabehera– zihoan Paolerako bide baka-rra. Azken zatia, itsasgora egokitzen zenean, txanelaz egin behar izaten zen. Gaur egun Talaipe dagoen parean, Puntako haitza inguruan, moila txiki bat eraiki zuten.

• Argindarra 1925ean iritsi zen Paolera.1926an jarri zuten lehen linterna elek-trikoa. Ordura arte, olioarekin egiten zuten argi.

• 1935eko abenduan tximista batek do-rrea jo eta linterna erre egin zuen. Fa-raday kaiola bat jartzea erabaki zuten sistema elektrikoa hobeto babesteko.

• 1956anzenbaitlaneginzituztenerai-kinaren saneamendua eta erabilgarri-tasuna hobetzeko.

• Zumaiako Paola bosgarren mailakoada, eta 12 itsas miliako irismena du. Ekipo elektrogenoa dauka argindarra joaten denerako.

Zumaiako Paola

gErrAn TXIKITuTAIII. Gerra Karlistan txikitu zuten paola., eta 1881n

jarri zuten berria martxan.

BALIzAPaolarekin batera baliza jarri zuten haitzetan., paoleko argia islatuz itsasontziek jakin zezaten hor harraldea zegoela..

Page 25: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a 25

daukagula, baina egin kontu sateliteak estatubatuarrenak di-rela, ez dira gureak, eta batek daki zer gerta daitekeen”.

Berdez margotutako burdinazko eskailera kiribil estu bate-tik igo behar da dorrearen gainaldera iristeko. Han dago, 41 metro itsasoaren gainetik, gauero itsasontziei ñir-ñir egiten dien linterna. Leku estua da bisitariak hartzeko, baina inork ez du galdu nahi ikuspegi txundigarria. Olatuak barraren gainetik ari dira saltoka. Dorreko kupularen barruan haizea-ren txistua entzuten da. Denborale egunetan lorik egiten ote duten galdetu diote Nuñezi. “Paolak horma oso lodiak ditu, metro erdikoak. Zarata gutxi entzuten da hemen. Hori bai, itsaso bortitzak Inpernupe aldeko harriak haitzaren kontra marruskatzen dituenean, bibrazioak etxe barruraino iristen dira. Bestela, erosketak egin eta zamarekin hona goraino eto-rri behar izatea da okerrena. Pentsa, hamar solairu igotzea be-zala dela, baina igogailurik gabe”.

Paola labarrean dago eraikita, nahikoa ezegonkorrak di-ren bi geruzen gainean. Bisitari batzuk ohartu dira Paoleko zorua pixka bat okertuta dagoela. “140 urtean bost zenti-metro okertu da” azaldu du Nuñezek. Inpernupe aldetik labarra babesteko bere garaian eraikitako hormak pitza-dura handi bat du eta adituek sendotzeko lanak aholkatu dituzte. Dena den, ez dirudi oraingoz eraikina arriskuan dagoenik. Gauero seinaleak egiten jarraituko du, berea bakarrik den sekuentziari jarraituz. Paolzain ofizioa berriz, historiako orrietara pasako da laster.

paola labarrean dago eraikita, nahiko ezegonkorrak diren bi geruzen gainean, eta 140 urtean bost zentimetro okertu da

err

epO

rta

Jea

Page 26: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

26 b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a

elka

rr

IZke

taba

leIk

e +

err

etr

atu

aer

rep

Ort

aJe

aba

leIk

e +

publ

IZIt

atea

Page 27: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a 27

Telefono mugikorrak ia denerako era-biltzen ditugu gaur egun. Baleike.eus webgunera egiten diren kontsulten ia erdia ere telefonotik egiten dira. Gure plataforma digitala prestatuta dago edukiak edozein gailutara egokitzeko –ordenagailuak, tabletak, telefonoak...–, baina mugikorretarako propio sortutako aplikazioek beste aukera batzuk eskain-tzen dituzte eta horiei ere heldu nahi izan diegu.

Hedabide txikiontzat orain arte ametsa zen aplikazio propioa edukitzea, garestia baita halako tresnak garatzea eta etengabe eguneratuta mantentzea. Baina Tokikomen eskutik posible izan da denon beharretara egokituta aplika-zioa sortzea. Lehen bertsio honetan, to-kiko lau hedabidek eman dugu urratsa: erran.eus (Nafarroako mendialdea), anboto.org (Durangaldea), goiena.eus (Debagoiena) eta baleike.eus.

Aplikazioan aurkituko dituzu web-guneko ohiko atalak: albisteak, agenda, webkamera, komunitateko edukiak, eguraldia, eskelak, bideoak, argazkiak... Baina horiez gain, Zumaiako Gida, zu-zenean telefonoz deitzeko aukerarekin; albiste edo eskela berrien abisua mu-gikorrean jasotzeko aukera; erabiltzai-leak baleike.eus-era edukiak erraz eta era pribatuan helarazteko aukera: hau edo bestea gertatu dela, edo oharren bat, argazkiren bat...

Orain aurkeztu dugun aplikazioa lehen bertsioa da eta bide osoa du au-rretik hobetzeko eta garatzeko. Edu-kiak pertsonalizatzeko aukera zabaltzen dute aplikazioek, eta hori da aurreran-tzean jorratu nahi dugun bidea: zure neurrira egindako Baleike. Baleike aplikazioaPlataformak: Ios eta Androidnon eskuratu: App store eta google play (doan).

Herriko negozio eta elkarteen tele-fonoez gain, informazio erabilgarria eskaintzen du Baleikek estreinakoz landu duen Zumaiako Gidak. Pape-rezko eta Interneteko bertsioak ditu, eta gailu mugikorretatik kontsulta daiteke.

Bost hilabeteko lanaren on-doren, kaleratzeko prest daukagu Zumaiako Gida. Paperezko gidaren 4.500 ale banatuko ditugu mar-txoaren 21etik 23ra, herriko etxe-bizitza guztietan eta leku publikoe-tan. Negozio, elkarte eta erakun-deetako telefonoez gain, informazio praktikoa ere badakar gidak: itsas mareak, ilargiaren eta eguzkiaren infor-

mazioa, garraio publikoaren ordutegiak eta guardiako farmazien ordutegiak.

Baina Zumaiako Gidak badu Inter-neteko bertsioa ere. Baleike.eus-en aur-kituko duzue sarbidea (baleike.eus/gida), ordenagailuan eta mugikorretan ere bai. Aurkeztu berri dugun aplikazioan ere atal berezia du gidak. Telefonoetatik, gainera, zuzenean deitzeko aukera ematen du, eta negozio guztiak geolokalizatuta daude.

Zumaiako Gidan ia 300 negozio, elkarte edo erakunderen telefonoak bildu ditugu. Asko dira lehen edizioa izateko, baina ziur gaude bigarrena osatuagoa izango dela. Zure negozioa Zumaiako Gi-dan agertzea nahi baduzu, jarri Baleikere-kin harremanetan:

baleike.eus zure patrikan

Zumaiako Gida, prest

MUgIKORRETARAKO ApLIKAZIOA sORTU dUgU, INfORMAZIOA ETA ZERBITZUAK EROsO jAsO ETA BALEIKE BIdE ETA AUKERA BERRIETARA EgOKITZEKO.

[email protected] / 943 861 545

Page 28: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

28 b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a

Beheko Plazan topo egin ondoren, Zuloaga plazan dagoen ONCEko kaxeta aurrean argazki pare bat ateratzea proposa-tu diot Juliari. “Inporta ez bazaizu, nahiago nirea izandako kaxetaren aurrean ateratzen baditugu”, proposatu du. Zu-bitxikia pasa, errepidea gurutzatu (“zebrabidetik, semafo-ro honek soinua egiten du-eta. Basusta jatetxearen parekoa eta hau dira berdean dagoenean soinua egiten dutenak”) eta Luaki zaharraren alboan dagoen kaxetara heldu gara. Barruan Miriam dago, kupoi saltzaile lanetan Juliaren lekukoa hartu duena. Lotsatuta dago Miriam. Argazkiak ateratzen ditugun bitartean beteranoak hasiberriari aholkuak ematen dizkio. “Edozer gauza duzula, deitu lasai”. Basadi auzategiko Estutxo tabernara joan gara kafea hartzera. “Hau izan da urte hauetan guztietan nire txokoa”, dio Juliak. Barraren bestaldean da-goen Ivani bi ebaki eskatu eta hitz egiteari ekin diogu.

50 urte ditu Juliak eta ia 20 urtez aritu da ONCE erakun-deko kupoiak saltzen Zumaian. “Maiatzean beteko nituzke 20 urte. Gaixotasun genetiko bat dut, gure amak zuen bezala. Itsu geratzen ari naiz. Une honetan, ikusmenaren % 5 beste-rik ez dut eta gauez ez dut ezer ikusten. Gauetan norbaiten besotik hartuta joan behar dut edo bastoia eskuan dudala. Orain bertan zu zein zaren antzematen dut, baina zure atze-koa lauso dago. Ez dut inor edo ezer antzematen”, dio Juliak. Etorkizuna ez du batere oparoa, baina bere jarreran ez da laino beltzik nabari. Irribarretsu dago uneoro. Agian samina barrutik eramaten ikasi duelako.

30 urte zituela egin zen ONCEko bazkide. “Aurrez zainke-ta lanetan ibili nintzen, baita dentista baten kontsultan ere. Baina iritsi zen momentu bat ordenagailuko pantailan ager-tzen zena ezin nuen irakurri, ezta luparekin ere. Konturatu nintzen horrela ezin nuela lanik aurkitu eta horregatik sartu nintzen ONCEn. Ez nuen zalantzarik izan”.

Erakundeak Zumaian eta Azpeitiko Sanjuandegi auzoan jarri zuen Julia kupoiak saltzen. “Madrildik erabaki zuten

Zumaiak zuen biztanle kopuruagatik bi saltzaile behar zi-tuela. Hasiberria nintzen eta Azpeitian ere kupoiak saltzen jarri ninduten. Behin labainduta erori egin nintzen eta bizka-rrezurreko arazoak izan nituen. Kolpea handia izan zen eta, behintzat, oinez ibiltzen jarraitu nuen. Esan daiteke zortea izan nuela. Baina haren ondoren erabaki nuen nahikoa nuela Zumaiako lanarekin eta ez nuen Azpeitian jarraitu”.

Zumarragakoa jaiotzaz, hona etorri aurretik ez zuen Zu-maia ezagutzen. “Lehen egunean Aita Mari auzategiko plaza-ra eraman ninduten eta han ezagutu nituen nire lehen beze-roak. Bigarren egunean arazoak izan nituen: errepidea beste leku batetik zeharkatu nuen eta ez nuen plaza aurkitzen; ez nuen ikusten. Azkenean norbaiti eskatu behar izan nion pla-zara eramateko”.

Urte haietan Jose Manuel Mancisidor Buddy zen ONCEko beste saltzailea Zumaian. “Zubitxikitik harantz [herrigune-rantz] berak saltzen zuen eta nik Zubitxikitik honantz, po-ligonoetan. Baina noizean behin bera nire eremuan saltzen aritzen zenez, ni berera joaten nintzen”. Harreman txarrik ez zutela izan azpimarratu nahi du. “Agian pentsatuko zenuten gaizki eramaten ginela, baina ez da hala. Gertatzen zen ezin ginela komunikatu: berak ezin du hitz egin eta taula bat era-biltzen zuen komunikatzeko, baina nik taula hartan jartzen zuena ezin nuen antzeman. Halakoetan, hirugarren pertso-na bati deitu behar izaten genion bitartekari lanak egiteko. Zerbait benetan garrantzitsua zenean mugikorra erabiltzen genuen, hura ikus nezakeen eta”. Julia jakitun da Jose Ma-nuel Donostian bizi dela gaur egun. “Bai, eta badakit gustura dagoela han. Asko pozten naiz”.

Une gozoak eta gaziak bizi izan ditu bi hamarkada hauetan. Gozoak bezeroekin sortutako harremanak izan dira. “Harrera ezin hobea jaso nuen. Hasieratik esan zidaten edozein ara-zo izanda deitzeko. Hemen lagunak egin ditut eta horrega-tik eman nahi dizkizuet eskerrak zumaiar guztioi”. Krisialdi

err

etr

atu

a Zumarragatik Zumaiara, zortea eskuetanHogei urtez onCEko kupoia saltzen egon ondoren, Julia Junquerak aurten hartu du erretiroa. zumarragakoa jaiotzaz, zumaiar sentitzen dela dio

50 urteko emakumeak. urte hauetan jasotako harrerarekin ezin kontentuago dago eta bere esker ona adierazi nahi die guztiei.

TEsTuA: JuAn LuIs roMATET ArgAzKIAK: goIz ArgAzKIAK

Page 29: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a 29

garaia ere bizitzea tokatu zaio. “Hor igarri nuen salmenta jaitsiera. Kupoia egunero erosten zuen bezeroak erosteari utzi zion. Eta ulertzen nuen, nola ez nuen ulertuko, ba? Etxera ogia eramatea da garrantzitsuena. Esan ohi da krisialdi garaian saltzen dela lo-teria edo kupoi gehien. Ez da hala, nire kasuan ez, behintzat”. Etxera eramaten zuen diru kopuruan, noski, izan zuen krisialdiak eragina. “Guk oinarrizko kopuru bat jasotzen dugu, asteburue-tan lan egiten ez dugulako. Hortik aurrera, salmenten komisioa kobra-tzen dugu, eta gutxi saltzen banuen, ez nuen komisio hori jasotzen. Baina ez dut inoiz inor behartu kupoia erostera. Nola behartuko nuen, ba?”.

Bi gordo eta beste sari gehiago ba-natu ditu urte hauetan. “Lehen gordoa 2002an eman nuen eta hurrengo egu-netan jende gehiago etorri zitzaidan kupoia erostera. Bigarre-na 2009an izan zen, krisialdi erdian, eta hor ez, hor ez nuen salmenta igoerarik igarri. Jendeak beste kezka batzuk zituen une hartan”.

Autobusez etorri izan da egunero Zumarragatik (“Ordubete etortzen eta beste ordubete joaten”), iazko maiatzean bere gaixo-tasunak berriro kolpatu zuen arte. “Kalean nengoen eta halako

batean itsu geratu nintzen. Anaiari deitzeko gai izan nintzen ikusmena guztiz galdu aurretik. Nola edo hala lortu nuen be-regana heltzea”. Aldi baterako lanerako ezintasuna eman zioten

orduan eta orain dela gutxi iraunkorra eman diote. “Erretiroa hartu dut. Zu-maian hasi zen nire kupoi saltzaile zikloa eta Zumaian amaituko da”. Itsuentzako Braille irakurketa sistema ikasten ari da orain eta itsuen futbol taldean ere ba-dabil. “Kaxetan zegoen neska, Miriam, Espainiako itsuen futbol selekzioko joka-laria da eta ezer arrarorik ez bada, Joko Paralinpikoetan ordezkatuko gaitu”.

Erretiroa hartzen zuela iragarri zue-netik, bezeroek zein herritarrek eman-dako besarkadak eta muxuak jaso ditu bata bestearen atzetik. “Beraiei pena ematen die, urte askotan egon garelako elkarrekin. Nik ere pena handia hartzen

dut, Zumarragakoa izanda ere, zumaiar sentitzen naizelako, zuek bezala. Halako harrera eman didazue hemen, esker ona besterik ez dut. Gero etorriko naizen? Zalantzarik ez izan! Santelmotan hemen izango nauzue!”.

Elkarrizketa amaitu eta taberna uzterakoan, Estutxoko be-zero batek hitz egiten dio Juliari: “Hemen al zara?”. “Bai ho-rixe! Eta gehiagotan ere ikusiko nauzue!”.

err

etr

atu

a

“Harrera ezin hobea jaso nuen. Hemen lagunak egin ditut eta horregatik eman nahi dizkizuet eskerrak zumaiar guztioi”

PAnPInAOroitzapenak bakarrik ez, bere irudia duen panpina ere eramango du Juliak. “Argi Sesmak egin zidan panpin hau. Ni neu naiz, kupoiak saltzen”.

Page 30: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

30 b a l e I k e 2 0 1 6 m a r t x O a

aG

eND

aErAKusKETAK oxford aretoanMartxoak 12-20: Lourdeseko

Amaren Abegi Elkartea- Hospitali-dad nuestra señora de Lourdes.

Martxoak 24-apirilak 10: Fito ramirez Escudero.

Apirilak 12-24: Estenopeical.Apirilak 27-maiatzak 14: shanty

oria.

DEIALDIAKMartxoaren 11tik 13ra:zuMbrass – Metal instrumentuen

ikastaro eta kontzertuak.Otsaila eta martxoan: sen-

dian Programaren barruan Famili zaintzaileentzat ikastaroa, (gazte-leraz). Izen-ematea: gizarte zer-bitzuetan (943-86 22 00).

MArTXoA10, osteguna22:00 Aita Marin zine forum: “grand-

ma” (Emakumeen eguna).11, ostirala19:30 Forondan gunEren meditazio

saioa.22:00 Aita Marin antzerkia “Malmö”

Khea ziater. 11-13 Metal topaketa 17, osteguna22:00 Aita Marin, LABurBIrA zirkui-

tuko 8 film labur euskaraz, Baleikek eta ostarrenak antolatuta.

31, osteguna22:00 Aita Marin zine forum: “3

Corazones”.

APIrILA10, igandea (santelmotan)

17:00 : Tomaxen abenturak, Festara!!!

22, ostirala 22:00: Heroiak Txalo produkzioak

martxoa-apirilapu

blIZ

Itat

ea

zuMBrAssMARTxOAK 11-13

METAL ToPAKETA

Page 31: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

Lanak aurkezteko epea: otsailaren 19a

Santelmoak 2016apirilaren 1etik 10era Ondo pasa jaiak!!

Page 32: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA - · PDF fileNi eta nire gazta bizkarrean hartu eta herriz herri ... lehen aukera, baina, ... Hala ere, etxera iristean, koadernoa hartu eta bere pentsamenduak

Z A T O Z I T S A S O A R E K I N G O Z A T Z E R A !Webgunea: talasoterapiazelai.comTel. 943 865100Talasoaren ordutegia: Egunero irekita 9:30etik 20:30eraJatetxea eguerdian irekita, eguerdia eta gauean.

Gurekin zauden lehen unetik itsasoa senti dezazun nahi dugu. Zure egonaldia bizitasuna berreskuratzeko,

osasuna hobetzeko, gorputza indarberritzeko eta lasaitasunaz gozatzeko aprobetxa ezazu.

Sakon arnastu eta erlaxatu! Hau lortzeko itsasoarekin ituna onartzea proposatzen dizugu. Gure

Talasoterapiako itsasoko uretan murgildu zaitez, zure gorputza zaindu ezazu gure tratamenduekin,

gure jatetxeko produktuak dasta itzazu eta garrantzitsuena: ingurune paregabeak eskaintzen

digun itsas giroa arnastu.