Balantzea 2011 2014 egunkaria euskaraz

8
2011-2015 LAU URTE GOGOR LANEAN SOPELA BERRIA MARTXAN!

description

4 Urteko Balantzea, Sopela Berria Martxan da

Transcript of Balantzea 2011 2014 egunkaria euskaraz

Page 1: Balantzea 2011 2014 egunkaria euskaraz

2011-2015LAU URTE GOGOR LANEANSOPELA BERRIA MARTXAN!

Page 2: Balantzea 2011 2014 egunkaria euskaraz

sopelako2

2011ko Udal Hauteskundeetan BILDU irabazle gertatu zen. Herritarrek EAJ-ren 30 urteetako agintaldiei Stop esan zieten eta sopeloztarren agindu nagusiaargia izan zen: “Sopela berritu behar da.”

Lau urte pasa dira eta egindako lanari errepaso egin behar diogu. Nekez esanahal izango da ez dela ezer aldatu. Nahi genuen beste ziur ezetz, PNV-PP-PSEelkarlanak eta Udal barruko hainbat botere faktikok oztopo ugari jarri dituztelako.

Bidea hasita dago eta emaitzak ikusten hasi dira. Beste 4 urte behar di-tugu guztion artean Sopela herritarragoa, euskaldunagoa, gardenagoa etabiziagoa izan dadin. Goazen ba!

EHBILDUk, etengabean, akordioak bilatu ditu eta askotan lortu ere bai. Errepasaditzagun:

EAJrekin

- Gobernu akordioa eskaini genien. Liberatu bat,Mankomunitatean ordezkaria, Gobernu ardatzakadostea… EZ erantzun zuten. Udala bi hilabetezblokeatu zuten.

- Aurrekontuak: 2012koa eta 2013koa adostugenituen. Geroago ez dugula bete esan zuten. Ezda egia.

- Espainiar banderaren inposaketa: Hautetsi ohiek PNVkoei gonbidapena luzatuzieten batera erantzuteko. Gezurrak erabiliz, gonbidapena baztertu zuten.

- Asuntoak tratatzeko agendak adostu dira, eta denbora nahiko edukita, askotankontra egin dute inolako proposamenik aurkeztu gabe.

PSE-EErekin

- Udala funtzionatzeko akordioa lortu ge-nuen. Udal Batzordeak, Mankomunitatea,Soldatak murriztu (%25 inguru gutxiago),dietak ere murriztu,…

- Tasak, zergak, onura fiskalak,… Adostasun ugari aurrera atera ditugu.

- Sopelako Hondakinen Kontseilua. Sorrera adostu genuen hondakinen ingurukojarraipenak eta proposamenak lantzeko. Oso interesgarria.

- Emakume, Gizarte Zerbitzuak, Ingurumena,… Hainbat mozio eta diskurtsoadostu ditugu.

Baina PNVk eta PSE-EEk erabaki bat hartuta zuten bai Bizkaian eta baita ElkarteAutonomo osoan ere: EHBILDU higatu, hauteskundeen ostean batera gobernat-zeko. Nabaria izan da. EHBILDUk akordioak, beti bilatu ditu.

- %25 inguru gutxituditugu. EAJk aurkabozkatu zuen. PSE-rekin adostuta.

-Batzordeak ere gut-xitu genituen, dietakmurrizten. Guk dietakgehiago murriztu

nahi genituen. Oposizioak ez du gehiago murriztu nahi izan.

Dudarik gabe, etengabeko urratsak eman ditugueta ematen jarraituko ditugu. Jendearengana jo,parte hartzea sustatu eta gardentasuna bermatu.

Oposizioa parte hartzearen aurka egon da.Haien ahoan: “Partehartze ekimenak egingo ditu-zue baina hemen 17ok erabakiko dugu”.

Ekintzak:

-Herriko aldizkarian tokia egin diegu elkarteen ekintzei eta alderdien iritziei, mu-garik gabe, zentsurarik gabe, aniztasuna bultzatuz. Aurreko aldizkariaz gogoratzenzarete?

-22 herri batzarra antolatu dira Aurrekon-tuak landu aldera. Lehenengo aldiz Sopelan,Udal Gobernuko kideak auzoetara joan dira.

-Inkestak ere buzoneatu dira auzokideen le-hentasunak ezagutzeko. Inbertsioen partida batzertan gastatu auzokideek erabakitzeko proposa-mena egin genuen. Oposizioak ezetz! PNVren zi-negotzi baten hitzetan, “Aurrekontuak oso zailak dira herritarrek uler ditzaten”.

-7 Herri Batzar irekiak antolatu dira bai Kurtzion eta Udaletxe Plazan ere.

-Osoko bilkurak iragarri ditugu, gaien zerrenda jakinaraziz eta grabatu ditugusaioak interneten ipiniz auzokide guztiek ezagutu ditzaten.

-Web orrialde berria. Eduki gehiagorekin eta parte hartzerako bideak eskaintzendituena.

-Sare sozialak erabiliz eta Prentsa Plana sortuz.

-Auzokideen parte hartzea bultzatzeko guneak sortu ditugu. Skate pista,fracking, Sopelako Hondakinen Kontseilua, argiteria berriztatzeko inkestak, Urdu-lizko Ospitalerako sarrerak, Plan Orokorra, Erdigunearen berrantolaketa, Jai Bat-zordeak,… EHUrekin hitzarmena parte hartzea hobetzeko

-Bulegoak zabalik, auzokideekin etengabeko harremana. Bai Alkatesa zeingainontzeko zinegotziek telefonoak eta emailak beti piztuta eraman ditugu. Erant-zun eta informatu dugu. Asteazkenero auzokideekin egon gara,… batzarrak eta el-karrizketak behar izan denean.

Betiko itxurakeriatik ateratzeko ahaleginaegin dugu, herrian dauden eragile feministei pro-tagonismoa emanez.

Ekintzak:

-Biolentzia matxistaren aurkako ekimen kultu-ralak. Feminismoa toki orotan landuz!

-Azaroak 25 eta Martxoak 8: Programazioa indartu egin da. Emakume Taldeenparte hartzearekin perfil feminista eta erreibindikatiboa indartu egin da.

-Auto-defentsarako ikastaroak. Neska gazteekin batera sortutako ekimena.

-Emakume gazteak pairatzen dituzten desberdintasunei buruzko diagnosti-koa

-Talde feministek egindako salaketei eta mobilizazioei etengabeko babesa eta at-xikimendua.

Balantze zabala eta baikorra

Adostasuna bilatzen eta lortzen

Soldatak, batzordeak, dietak,...murriztu ditugu

Udala parez pare zabaldu dugu.Herritarrak protagonistak!

Sopela feministarekin bat!

Page 3: Balantzea 2011 2014 egunkaria euskaraz

sopelako

-Kirolean emakumearen parte hartzea nabarmendu dugu.

-Nire gorputza nire erabakia bertso paper lehiaketa

-Aborto legearen aurkako mozioa.

-Emakumearen JABEKUNTZA ESKOLA abian ipini dugu. Proiektu aintzindariamartxan dago.

BILDU Alkatetzara heltzerakoan zabaldu zutenlehenengo ideia hau izan zen: Izua. “ez dakite ku-deatzen, zerbitzurik gabe geratuko gara…”

Bi urte pasata errealitateak barregarri utzi ditu.Sopelan lehengo zerbitzuak baino gehiagoditugu, hobeto kudeatuta eta diruak ganorazgastatuta.

Ekintzak:

-Sopelbus: Urte osoan mantentzeko apustu garbia egin dugu. Defizitarioa badaere eskaintzen duen zerbitzua lehenetsi dugu. Gero eta auzokide gehiagok erabilt-zen du.

-Sopelmarreko biribilgunea berritu da.

-Jubilatuen etxean lanak egin dira. Aspaldidanik zain zeuden.

-Espaloien eta errepideen etengabeko mantenua.

-Arrietara eta Barinatxe hondartzetako komunen konponketa.

-Iberreko igogailua. Auzokideek proposatuta.Ezker Batuak Udalera eraman zuen. Alderdi guz-tiok onartu genuen. 2008ko aurrekontuetanonartu zen. 2011an, BILDU Alkatetzan sartu gi-nenean panorama hau topatu genuen: Aurre-kontu batzuk (eskailerak, igogailua,…) eskatutazeuden. Gehiagorik ez!

BILDUk bi urtetan proiektua martxan ipini du,Eusko Jaurlaritzarekin negoziatu du. Gauzatu du. Larrabasterrako auzokideek igo-gailua dute. Argazkia 8: Iberre igogailua

-Pasarela. Egitasmo hau 2003tik saldu digute. 8urtez ez zuten gauzatu. Errepidea pasatzeko zer-bait egin behar zen baina pasarelaren inpaktuahandia zen. Alkatetzan sartu ginenean panoramahau topatu genuen: Proiektua eginda eta dirupartida gordeta. Ez zegoen ezer gestionatuta.Konpromiso bat zegoen Bareñorekin batera egi-teko. Alde guztiak aztertu eta gero aurrera jo ge-nuen. Atzerapenik gabe eginda! Batzuk 8 urtebaino gehiago hitz egiten egon eta gero… Argazkia 9: pasarela

-Padel pistak. Proiektu zaharra eta alderdi guz-tiok betidanik bultzatu duguna. Alkatetzan sartuginenean panorama hau topatu genuen: Urkonegiteko ideia zegoen. Hori kudeatzen hasi bezainpronto, ohartu ginen Urkon egitea ez zela posibleuholdeen gunea delako. Legeak debekatzen zuen.Batzuk ez ziren enteratu, omen.

Gauzak horrela, alternatibak bilatu genituen. Ki-roldegiaren ondoan kokatu genituen. Egun eginda daude eta martxan.

Estalkia: Eginda egon behar zen. Egin behar zuen enpresak sopeloztarrei adarra jonahi izan die. Prezio bat eskaini zuen eta gero gehiago kobratu nahi zuen. Plantoegin genuen. Hasierako dirua nahikoa zen estalkia egiteko. Estilo zaharrari aukera-rik ez. Esleipen prozesu berria amaitzear dago. Laster eginda.

-Sertutxaren plazaren birmoldaketa.

- Gernika Plaza. Alde peatonala baina ibilgai-luek abiadura motelean sartzeko aukerarekin.Argazkia 11: Gernika Plaza oinezkoentzat

-Igerilekuen tenperatura kudeatzen duenmakinaren konponketa. Uraren tenperaturareninguruko kexak konponduta.

-Udal marka bateratu eta berritu. Asko eta ezberdinak zeuden indarrean. Ana-basa.

- Argiteriaren kableen lapurketak sahiesteko sistema ipini dugu.

-Parkeen erabateko berrikunt-zak Arriateran, Lizarren, Sopelmareta Urgitxietan. Parkeen eskaintza%83ª handitu da.

-Zipiriñen umeentzako jolastokiberria ipini zen. Aspaldiko eskakizuna zen.

-Beste haur parkeen mantenua. Azken lanak Jauregizar Plazan izan dira.

-2015eko Aurrekontuan146.000 euro proposatu geni-tuen beste parkeen mantenurako(Gernika, Errekagane, Artaza,…)eta parke bat estaltzeko aukeragauzatzeko. PNV-PSE-PPk aurkabozkatu zuten.

-Parkeak estaltzeko eskaera: Bat gatoz eskaera horrekin. Baina zama batetikabiatzen gara. EAJren azken Alkatetzan Jauregizar Plazaren beheko aldea oso erakaxkarrean estali zuten diru pila bat alferrik gastatuta.

-Udal Enplegua: Ez dugu inolako murrizketarikegin! Teknikoki ezinezkoa zelako denboraldi batez El-karkidetzaren ekarpena ordaintzeari utzi egin genion.Egun ordaintzen ari da!

-Zerbitzuak eta enplegu publikoa mantendudugu.

-Udal lan poltsak eratu dira, jende guztiak eskubide berbera edukiko duela ber-matuz.

-Hondartzetako zaintza: Langabezian zeuden hamarka auzokide udalak zuze-nenan kontratatu ditu

-Udalarentzat lan egiten duten enpresei herriko langabetuak kontratatzekoeskaera eta bultzada etengabe landu dugu.

-Lorategietako zaintza egiten duen enpresa Sopelako auzokideekin osatutadago. Kontratua luzatu diegu legeak markatzen duen mugaraino.

-ASKOLAN, Sopelako langabetuen elkartearekin, akordioa egin dugu Sope-lako igerilekuen taberna kudea dezaten.

3

Proiektuak gauzatuz eta Udal Zerbitzuak hobetzen

Haur parkeak

Enplegua

Page 4: Balantzea 2011 2014 egunkaria euskaraz

sopelako4

“Sopela zaharra” 30 urte hauetan interes konkretu eta pertsonal batzuen araberaeraiki da. Guk ez ditugu interes horiek babestuko. Azkenean, akordioak lortu di-tugu. Hona hemen gure jardueraren laburpena.

Ekintzak:

-Lan erreforma guztiei aurre egiteko borondate irmoa eduki dugu. Udal langi-leek eskubide legitimo guztiak bermatuta dituzte.

-Eskubide mantentzearekin batera, egon diren beste gehiegizko “lan baldintzak”ezabatu ditugu. Negoziatu dugu, baina marra gorriak ondo jarrita. Eskubide guz-tiak bai, baina gehiegikeriarik ez!

-“Sopela Zaharraren” partaidea izan den sindika-lismo zaharrak eta EAJren herriko buruzagitzakkonfrontazioa bilatu dute. Herriari informazioguztia helarazi diogu, gezurrezko mezu oroko-rretan ezkutatu nahi zituzten edukiak auzokideguztiei helaraziz.

-Lanpostuen zerrenda egokitu dugu, zegoen ganora eta eraginkortasuna faltazuzenduz saiatzen. Interes pertsonalak alboratzeko lehenengo eta ezinbestekourratsa da. PNVPPSE aliantzak kontra egin du. Asko egiteke.

-Langileentzako ordutegiaren kontrola egiteko sistema indarrean ipini dugu.

-Udaltzaingoan, zerbitzua antolatzeko eta zeu-den desfaseak zuzentzeko neurriak hartu ditugu.Herritarrok jazarpen kanpaina onartezina pairatubehar izan genuen. Lan baldintza onartezinak etaurteetan onartutako bizioak udaltzain batzukmantendu nahi zituzten. Azkenean, akordioasinatu da eta eskubideak mantendu dira, ge-hiegikeriak desagerraraziz.

-Polizia eredu berria martxan ipini nahi izandugu. Udaltzaingoak kaleetatik ibiltzen, gertu,komisariatik kanpo, auzoetatik ere agertuz.

-Udaltzainen identifikazioa errazteko zenbakiaagerian ipini genuen, ...

-Zoritxarrez, udaltzain batzuek jarrera errepresiboa mantendu dute eta jazar-pen politiko zein pertsonala garatuz, hainbat arazo sortu dituzte. Espero dezagundesagertuz joatea. Inoiz ez ditugu onartuko.

- Bi ibilgailu berri eta egoitzaren konponketak.

-Txanda bakoitzean udaltzainen gutxienezko kopurua ziurtatu. EHBILDuheldu arte, askotan udaltzain bakarra zegoen komisaldegian.

-Urteetan utzitako ibilgailuak kaletik kentzeko agindua eman eta bete.

-Uda garaian hondartzan erabiltzen zen urkopuruaren murrizketa (8 litroetatik 3 litroetarapertsona bakoitzeko.)

-Hondartzan biltzen den zabor kopurua erejaitsi da eta birziklapena hobetu da.

-Herriko argien sarea berritzen ari gara.Energia gutxiago kontsumituz, dirua aurreztuz, Sopela jasangarriagoa eraikiz .

-Dagoeneko ikastolarako bidegorria desbloke-atuta dago. Urtea amaitu baino lehenago eginda.

-Atxabiribilgo bidegorria ere martxan. Ingu-ruko auzokideekin batera diseinatuta. Modu be-rriak eta lasaiagoak ingurutik ibiltzeko.

-Sopela txirringaz ibili ahal izateko plana aurreratuta dago. Orain garatu eta au-rrekontuaren inguruan akordioak lortu behar ditugu. Ia oposizioak bat egiten duen.

-Konpostajea bultzatzeko neurriak hartu diraeta dendetan papera atez ate hartzeko aukeraeskaini genuen. Berriro indartu eta jarraipenaeman behar diogu.

-Edukiontzi berriak kokatu dira etxeko olioa,arropa eta bestelakoak jasotzeko.

-Bosgarren edukiontzia ipini da udal osoko bilkurak horrela agindu zuelako,EAJren mozioari kasu eginez. Emaitzak oso txarrak dira. %16 baino ez dugu bir-ziklatzen. Askotan, bildutakoaren kalitate txarra dela medio errauskailura joan da.

-Hondakinak Kudeatzeko Kontseilua sortu da.Hortik ondorioak eta erabakiak hartzeko proposa-menak aterako dira. Argazkia 23: edukiontzienpegata SHK

-Euskal Herriko esperientzia ezberdinak eza-gutzeko birak antolatu dira.

-Ikerketa serio bat eskatu da hartu beharreko neurri berriak ondo kokatzeko.

-Kaleko ekintzak programatu ditugu Sopela jasangarriagoa guztion artean sort-zeko. Tupper kalera!, Jaiak hondakinik gabe (berriro erabiltzeko platerak eta eda-lontziak,…

-EHUra joateko autobus linea berria eskatugenuen. Diputazioak ez zuen onartu. Gure ikas-leek eta irakasleek merezi eta behar zuten.Duela gutxi onartu dute. Bazen garaia!.

-Diputazioari errepide foraletan segurta-suna bermatzeko neurriak hartzeko eskaeraluzatu diegu. Diputazioak egiten duen kudeaketahobetu behar da.

-Larrabasterran semaforo berri bat kokatzeko borroka. Auzokideek eskatuta,Diputazioak eta oposizioak askotan geldituta,… azkenean ipinita dago.

-Semaforoen oinezkoentzako tartea luzatu. Aspaldiko eskaera zen.

-Arriatera eta Sopelmarrera heltzeko BIZKAIBUSi egindako eskaera.

-Fracking ez!. Sopelako Udalak eraso honi ezetz esan dio. Informatu dugu, mobi-lizatu gara eta herri plataforma bat osatzeko deia egin dugu. Mozioak onartuta etaseinaleak jarrita.

Udal langileak

Udaltzaingoa

Sopela sostengarriagoa

Bidegorriak.Sarea handitzen eta hobetzen

Hondakinen bilketa

Mugikortasun jasangarria eta segurua

Ama lurra zainduz!

Page 5: Balantzea 2011 2014 egunkaria euskaraz

sopelako

-GAROÑA ITXI!. Mozioa aurkeztu genuen eta onartuzen.

-Urko berreskuratuz! Larrabasterrako eremu berdehau irizpide ekologikoekin berreskuratu dugu. Izanzena berriro izango daguztion gozamenerako.

-Parkina egiteko orduan, lur soroak trukatu geni-tuen zuhaiztiak babesteko. Edozein moduan erai-kitzeari amaiera eman nahi diogu.

Udalaren egoera ekonomikoa txarra ez bazen ere, egia da bankuekiko mailegu ga-rrantzitsua zegoela eta gainera Diputaziotik jaso genuen dirua dezentemurriztu dela.

Ekintzak

-OHZ ez ordaintzeko batzuek zeukaten “zortea” bukatu da. Auditoria bat en-kargatu genuen eta 20 urtez zegoen diskriminazio fiskalarekin amaitu genuen.

-Udala askoz saneatuagoa dago. Bankuekin EAJkutzi zuen 700.000 euroko zorra kendu dugu!Eta Diputazioari itzuli beharreko beste600.000 euroko zorra ere kitatuta!

-Inbertsioak hobeto neurtu ditugu.

-Kontratuen politikan erabateko aldaketa inplementatu dugu. Aurrekontu gehiagoeskatuz, aukera onak eskuratu ditugu.

-Kontratu txiki asko elkartuz, aukera ekonomiko hobeak lortu ditugu zerbitzuenkalitatea bermatuz.

-Tasak eta zergekin bi ardatz izan ditugu. Igoerak KPIren ingurukoak izatea etaprogresibitatea aplikatzeko ahalegina egitea, kotxeekin bezala: garestienak etamotor hadiagoak dituztenak gehiago ordainduko dute. Askotan EAJk aurkako ja-rrera gogorra mantendu du.

-Hainbat arautegi garatu ditugu onura fiskalak gauzatu ahal izateko. IBI, zara-mak,….

Sopelan euskararen osasuna kezkatzeko modukoa da. Bainabeste aldetik, zorte handia dugu. Herrian euskararen aldekoherri mugimenduak etengabeko lana egin du. Aurreko lege-aldiak utzitako panorama etsigarria izan da: Programazioetan,umeentzat ez ezik, euskara bigarren mailako hizkuntza, kiroleantokirik ez, kiroldegian zero, erabilpenaren inguruan lanketa egi-teko Mankomunitatean murrizketak egin dituzte eta teknikaribat gutxiago dugu,...

Ekintzak:

-Teknologia berrietan oinarrituta gazteentzako jokoak euskaraz banatu dira.

-Lehenengo aldiz Kurtzioko Kultur Etxean programatzen ziren tailerren eskaint-zan, ikastaroak euskaraz eskaini ziren.

-Herriaren izena SOPELA. Hau ez da izan gure pro-posamena baina denbora eta ahalegin handiak inbertituditugu Euskaltzaindiak aspaldian erabakitako irizpi-dea errespeta dadin. Azkenean, EUSKALTZAINDIA etaEUSKARA garaile!. Euskaraz bada, SOPELA!

-Gida baimena euskaraz ateratzeko diru laguntzak.

-Euskararen astea: programazioa indartu dugu, folklorismo hutsetik aldenduzeta euskararen aldeko aldarrikapen sendoan arreta jarriz.

-AITXU! Elkarteak bultzatuta eta SERVIOCIO enpresa-rekin batera, udal kiroldegiko areto ekintzetan, le-henengo aldiz, aukera egon da kirola euskarazegiteko. Orain arte ez zen posiblea. Orain, AITXU! etaSERVIOCIOrekin batera, euskararentzat tokia lortu nahidugu. Oztopoak eta inertziak oso handiak dira.

-Futbolean Oinarritik Euskaraz. Koikiliren fundazioak gidatzen duen programabat da. Beste urrats berri bat euskaraz bizi ahal izateko.

-Kontseiluak antolatutako ekimen guztiekin bat egin dugu. “Euskaraz bizi nahidut” kanpaina herrian landu genuen.

-1. aldiz Sopelako Alkateak KORRIKAN parte hartu zuen.

-2013-2017 udal barruko euskararen erabilerako plana. PNV-PP-PSEek ge-roago oztopatu dute udal plantilla honen arabera egokitzeko erabakiak. Aurka boz-katu dute.

-“Sopela.eus” domeinua lortu. Bizkaian lehenengotarikoak. Euskararen norma-lizazioan garrantzitsua.

-Sopelan literaturaz solasean zikloa lehen mailako idazleen parte hartzea-rekin.

-Mintzodromoa 2014ean lehendabiziz.

Kalitatezko eskaintza agerikoa da. Euskal Herrian ekoiztenden programazioari lehentasuna emateko hautua egin dugu.Eskualdean erreferentzia bihurtu garela esan dezakegu. Kul-turan inbertsioa egitea politika aurrerakoia egitea da.

Gainera argi izan dugu euskarak lehen mailako present-zia eduki behar zuela.

-Elkarteen gida eguneratu da.

-Kurtzio Kultur Etxea asteburuetan ere zabaldu,nagusientzat eta txikientzat eskaintza ugarituz. Kurt-zio biziberritu dugu.

- Kurtzion tailer berriak eskaini dira. Adin guz-tientzat. Autoestima, argazkigintza, antzerkia, tango,

antzerkia, umeentzako artea, bitxigintza,…

-Zine zikloak kultur etxean, euskararen eskaintza bermatuz eta genero ikuspe-gia landuz.

-Antzerkiaren aldeko apustua. Bai erdaraz eta baita euskaraz ere.

-Umeentzako Euskarazko ikuskizunak bultzatu ditugu, hezkidetzan eta kul-turaniztasunean oinarrituta. Pailazoez gain, dantzak, antzerkia, umeentzakomusika, ipuin kontalariak, zinea, opera umeentzat… programatu ditugu,….

-Musika Jaialdiak: Jaietan, Urtean zehar, “SopelaMunduan, Mundua Sopelan” jaialdia,… kalitatezkoprogramazioa. Argazkia 33: Asturies

-Euskal sortzaileentzat ateak zabalik. Aukera me-rezi dute eta!

-Ludoteka indartu dugu eta sasoi batzuetan ordutegi bereziak martxan ipiniditugu.

5

Politika ekonomikoa eta fiskala: oreka,seriotasuna eta progresibitatea

Euskara. Erabilpena helburu!

Agenda kulturala kalitatezkoa!

Page 6: Balantzea 2011 2014 egunkaria euskaraz

sopelako6

-Lehenengo aldiz ere, Bizkaiko Bertsolarien txapelketaren kanporaketa bat So-pelan ospatu zen.

-“Sopela munduan, Mundua Sopelan” izeneko jaialdia herrien arteko harrema-nak eta ezagutza sustatzeko.

-Azkenean skate pista eraikitzeko urrats guz-tiak eman dira. Aspaldiko ametsa errealitateaizango da.

-Lehenengo aldiz txikien I. DUATLOIA ospatugenuen. Bi urte daramatzagu eta arrakasta itzelada. Zorionak guztioi!

-Euskal Herriko surf txapelketaren ospakizuna. Itsasoa eta lurraldetasuna es-kutik ibili ziren.

-Surf ASP goi mailako txapelketa Sopelara etorri zen. Surf munduan hitzordugarrantzitsua.

-Sopela Surfaren munduko egutegian sartzeko lan sostengatua egin dugu.

-Kirol elkarteekin harreman sendoa eta sostengatua mantendu dugu, fruituugari lortuz: skate indor, skate, eguna, longskate jaitsiera, airezko inauteriak, dua-tloi txikia, Txingen desafioa, kosta trail, herri krosa,....

Gure nagusiak arretaz eta mimo handiarekinzaintzeko hautua egin dugu. Sopelan duten el-kartearekin aldiroko hartu emanak izan ditugu.

Ekintzak:

-Nagusien etxean podologiaren zerbitzuamartxan ipini da.

-Instalakuntzen hobekuntza.

- Haien autogestioa errespetatu dugu.

Gai honetan aurrera pausuak eman ditugu.Naturaltasun osoarekin Sopelako bizitza kultura-lean, instituzionalean, zein sozialean aldarrikapenhauek presente egon dira. Bazen garaia!

-Bilboko ZINEGOAK gay-lesbo-trans zine jaialdiaKurtzio Kultur Etxean egon zen.

-Maiatzaren 17an ospatzen den homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aur-kako egunarekin bat egin genuen. Mozioa onartu zen.

-Ekainaren 28an, gay harrotasunaren egunarekin bat egin genuen eta Uda-lak egun honen aldeko mozio bat onartu zuen.

Parte hartzearen filosofia garatuz, Sopelako JAI BATZORDEAri protagonismoosoa eman diogu jaiak antolatzeko orduan. Emaitzak begi bistan daude. Jaiakirauli egin dira. Zorionak guztioi!

Ekintzak:

-Inauteriak indartu koadrilei protagonismoemanez.

-Jai Batzordeari protagonismo osoa. Emaitza:Inoiz ez bezalako jai parte hartzaileak lortu di-tugu. Sopelako jaiak erreferentzialak dira ingu-

ruko herri askotan.

-Sopelako jaien abestia sortu da.

-Jaiak, txosnak, herriko tabernak, denak garaileatera dira.

-“Sopel&dub” lip dub lehiaketa

Urte gogorrak izan dira eta badira. Udalak osoegoera zaila bizi izan du eta gainera langabeziariaurre egiteko dituen aukerak oso murritzak dira.Baina horretan ere gure urratsak eman ditugu.

Turismoan arreta berezia ipini dugu, duen gaita-sun ekonomikoa garatu ahal izateko. Dendari

eta tabernariekin ere gure esku egon dena egin dugu.

Ekintzak:

-Langabezian zeuden auzokideak zuzeneankontratu ditugu hondartzeko komunen garbi-keta eta mantenua egiteko. Kontratazio zuzenaeta lan baldintza duinak mantentzeko urrats ga-rrantzitsua.

-LAN POLTSAK sortu ditugu gardentasun osoa-rekin. Euskaltegirako, Lanak egiteko,...

-Herriko langabetuei deskontuak eskaini dizkiegu kiroldegian sartzeko eta bestezerbitzuak eskuratzeko.

-Turismoak gora egin du. Ideia berriak ditugu.Karabanentzako aparkalekua, kanpaina be-rezituak, gazteentzako aterpea, … Turismoairaunkorra garatzeko asmoa dugu.

-WEB orri berria turismoa erakartzeko.

-Bilbo Turismoarekin hitzarmena Sopelakohondartzak bultzatzeko eta ezagutarazteko.

-Herrian erosteko kanpainak burutu ditugu. Diru aurrekontua herriko dendetanerosketak egiteagatik jarri dugu, herriko dendetan ere gera dadin.

-Sopelako Arrietara Hondartza. Europako kalitate gorenaren egiaztagirialortu da.

-“Sopela pintxoz pintxo” eta “Larrabasterrako pintxo pote” ekimenak mart-xan.

-Tabernen terraza eta mahaiak kalean ipintzekoarautegia berriztatu da. Auzokide guztion eskubideaketa ostalaritzaren garapena uztartzeko arautegi berriamartxan.

-Sopela “Kosta fest”. Surf, kultura eta inguru-mena elkartu, Sopelako bultzada ekonomikoa bilatuz.

Kirola etengabe bultzatuz

Gure nagusiak zaintzen

Sexu askatasnaren aldekonplexurik gabe

Jai herrikoiak: herriaren indarraren erakusle

Enplegua, komertzioa, turismoa,..etengabeko urratsak

Page 7: Balantzea 2011 2014 egunkaria euskaraz

sopelako

-Larrabasterran BBKren bulegoa mantentzeko eskaera ofiziala egin genuen.

-Denden belaunaldiz belaunaldiko transmisioa bermatzeko programa.

-PERCO: merkataritzaren egoera aztertzeko programa.

Muga oso handiak topatu ditugu. EAJk utzitakopolitika desegitea ez da erraza, bere atzetik duenburokrazia eta babes juridikoa dela medio. Halaeta guztiz ere, BILDUk babespeko eta alokairuzkoetxebizitzak bizkortzeko urratsak eman ditu. Datubat: EAJk 30 urtetan, babespeko 70 etxebizitzaegin ditu. BILDUk, 2 urtetan, 91 martxan eta alo-kairuzko beste 28 oso aurreratuta daude.

Ekintzak:

-Asu eta Bareñoko babes ofizialeko 143 etxebizitzen tramitazioa eta erai-kitzen hastea, nahiz eta arazo administratiboak egon eta hainbat atzerapenakpairatu etxebizitzeen proiektua hobetzeko burututako aldaketengatik.

-HAPO egiteko aholkularitza kontseilua martxan dago. Jendearen parte hart-zea bermatu nahi dugu. HAPO oso gauza inportantea da 17 zinegotzien esku uz-teko.

-Abaro eremuaren inguruko hitzarmena. Hitzarmen garrantzitsua jabeen,Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren artean. Iberre institutoa zabaltzeko aukeraahalbideratzen duen hitzarmena da.

Beste herriekiko elkartasuna eta harremanak sustatu ditugu. Kooperazioan sa-kondu dugu.

-Sahara. DORA herriarekin dugun lankidetza ga-ratu dugu eta gainera politikoki ere Saharar he-rriarekiko elkartasun politikoa adierazi dugu. LandRover bat bidali genuen.

Nicaragua. Lankidetza proiektu bat aurrera aterazen.

Born to learn jaialdiarekin bat. Tanzaniari buruz.

Israelek Gazaren aurka egindako sarraskia salatzeko Mozioa.

Kataluniako eta Eskoziako herriek martxan ipini dituzten prozesu demokratikoe-kin bat egin dugu.

Presoen eskubideen aldeko mozioak sartu di-tugu.

Auzokideak motiborik gabe jazarpena eta atxilo-ketak pairatu dituztenean ere salaketa instituzio-nala planteatu dugu.

Batzuetan aurrera atera dira eta beste batzuetan EAJk, PSE eta PPrekin lerroka-tuz, atzera bota ditu. Sakabanaketa amaitu, Parot doktrina eten, preso gai-xoak etxera, … onartutako mozioen edukiak dira.

Horretaz gain Udal Gobernu Taldeak argi utzi du bere jarrera Bateragune auzian

epaitutakoen askatasuna eskatuz eta HERRIRArenaurkako sarekada salatuz.

Aro politiko berriarekin konprometituta gaude.

Euskal Herriaren aldeko aldarrikapen guztie-kin bat egin dugu.

Biolentzia mota guztiak egungo agertokitik ateratzeko eskaera ozena egin dugu.

Aro politiko berrian jendartearen protagonismoa eta aktibazioa bilatzen dugu.

-Lan istripuetan hildako sopeloztarrak go-goan. 2010ean hiru auzokide hil ziren. Ekitaldiabultzatu genuen eta oroigarria ipini dugu.

-Kaleratzeen aurkako mozioa onartu genueneta hori garatzeko protokolo bat definitu dugu.

Espainiar Banderarekin hasi…

30 urte udaletxean Espainiako banderarik gabeegon eta gero, BILDUren alkatea sartu bezainpronto espainiar bandera ipintzeko mehatxuaheldu zen.

PP alderdiak eta Estatuak BILDU zatitu nahi zuten.Espainiar bandera ipintzeari uko eginez gero, in-

habilitazioari bidea emango zioten eta udalen indar korrelazioak aldatuko lirateke.

EAJri elkarrekin erantzuteko gonbidapena luzatu genion. Hau ez da BILDU-ren edo EAJren afera, Euskal Herriarena baizik.

- EAJk errefusatu zuen aurka egitea. Udal osoko bilkuran aurkeztu zen mo-zioari, ezetza eman zioten PSE eta PP alderdiekin bat eginez. EAJ alderdiakPSE eta PP alderdiekin batera bozkatzerakoan, Sopelako Udalak ez du es-painiar banderaren inposaketa errefusatu. Ondorioz, salaketa hainbat eki-men ezin izan dira gauzatu (pankarta balkoian, zigilua inprimakietan,mobilizazioak,…)

Gure ustez akats negargarria eta zuzendu beharrekoa da. Horretarako beti prestegongo gara.

…Presoen eskubideekin jarraitu…

-Mobilizazioak deitu ditugu. Estatukoabokatuak ere mehatxatu gintuen etajaietako kalejira bat debekatu zuen.

-Presoen senideei udalak dispert-sioari aurre egiteko ematen dizkie la-guntza ekonomikoak errekurritutadaude. BILDU heldu eta errekurritu di-tuzte. Adierazgarria.

-Mozioak etengabe aurkeztu ditugu. Lupaz begiratzen ari dira.

…eta lan arloan sartuz.

-Espainiatik etorritako ofentsiba neoliberala saihesteko BILDUren Udal Go-bernu Taldeak hainbat bide jorratu ditu. -Ez dugu zerbitzu publikoetan murrizketarik egin. Kontratazio zuzenak etabeste erabakiak hartu ditugu. Argazkia 52: Greba Orokorra manifa

7

Hirigintza eta etxebizitza:ostopozbeteriko bidean aurrera eginez

Herrien arteko elkartasuna

Gatazkaren konponbidearekinkonprometitua

Sopela ezkerretik eraikiz

Espainaren jazarpen etengabeariaurre eginez

Page 8: Balantzea 2011 2014 egunkaria euskaraz

sopelako8

Kudeaketa oparoa aldaketa abian jartzeko.Hona hemen adibideak begibistan